Buscador

Found 56 result(s)
Found 6 page(s)

Hezkuntza afektibo-sexualaren garrantzia Lehen Hezkuntzan, Importance of sexual-affective education in Primary School

  • Erdoiza Garcia, Rebeka
Artikulu honetan hezkuntza afektibo-sexualaren garrantzia nabarmendu nahi da. Eskola, familiaren atzetik, suspertzaile hezitzaile garrantzitsuenetarikoa da. Eskolak eta heziketak ikasleei bizitza eraikitzen laguntzen die, umeak sozializatzen eta bizitzarako prestatzen ditu. Umeen heziketa integralean afektibitateak eta sexu-heziketak garrantzi handia dute. Ezagutza biologikotik haratago, genero identitatearen eraketa edo gure kulturaren esparruan harreman afektiboen gisako garrantzi handiko prozesuak azaltzen ditu. Gizon-emakumeak, berdintasunean eta diskriminaziorik gabe elkarrekin bizi gaitezkeen gizarte bat eraikitzeko asmoa baldin badugu, behar-beharrezkoa da ikasleria kalitatezko heziketa afektibo-sexualaz hornitzea. Hezkuntza ezak, gerta daitezkeen disfuntzio sexualetan eragin zuzena izango du. Hori guztiaz gain, demokratikoago den gizarte bat eraikitzen laguntzeko gizarte-oinarriak eraldatzea saihestuko du., In the following article it is intended to outline the importance of sexual-affective education. The school plays, after the family, one of the most important roles. Education and school help students in their process of evolution, socializing and preparing them for life outside. Affection and sexual education are of big importance in a comprehensive education of the pupils. Further than just biological knowledge, it helps create a sexual identity and explains the processes of affective interaction within our cultural context.
Project:


ABN metodoa matematika lantzeko, ABN Method for Mathematics

  • Erdoiza Garcia, Rebeka
Artikulu hau matematikaren ingurukoa da. Haurrak eta gazteak matematikaz inguratuta daude, nahiz eta jabetzea erraza ez zaien. Eskolan gazteengan entzute eskasa du, eta beraien bizipenetatik at dagoela uste dute. Matematika arloak ikasle askori buru hauste handiak eta trabak sortzen dizkie. Jaime Martínez Monterok matematikaren ohiko hezibidea alboratuz, ABN metodo sortu du. Sistema honekin ikasleak ez ditu edukiak mekanikoki ikasten, arauak memorizatzen, ezta ere modu bakar batean lan egiten. Umeari berez esperimentatzeko askatasuna ematen zaio, problemak edo eragiketak ebatzi arte. Material manipulatiboaren eta motibagarriaren bitartez lan egiten da. Prozedura honek baita buruzko kalkulua sustatzen du., This article is related to Mathematics. Children and youngsters ar surrounded by mathematics, although the awareness of this might not be easy for them. There is not much exposure to it in schools and therefore it is seen as something outward. Mathematics as a subject can feel like an insoluble conundrum to some students. In an attempt to leave the traditional methodologies aside, Jaime Martínez Montero created the ABN method. By following this system, the student will not master the contents mechanically, nor memorise rules or work in a unique way.
Project:


Zenbakiak aurkitzen, Finding numbers

  • Baseta Elkoro, Ibane
Ondorengo artikulu honetan, Lehen Hezkuntzako lehenengo etapan zenbakiekin eta oinarrizko eragiketekin egin beharreko lanaz hitz egiten da. Zenbaki naturalak ongi deskonposatzen jakitea eta hauek ongi ezagutzeak daukan garrantzia nabarmentzeaz gain, hurrengo etapetan etorriko diren prozedura konplexuagoak ebazterako orduan oinarri sendoa izatearen inportantzia ere aipatzen du. Horretaz gain, lehenengo zenbakiak eta eragiketa sinpleak lantzeko zenbait ariketa eta material proposatzen dira, adibidez, zenbakien konposizioa dominoaren bitartez edo balantza buruko kalkulua eta zenbakien konposizio eta deskonposizioa lantzeko., The aim of this article is to explain how to introduce numbers and simple mathematical operations to students in their first stage of primary school. The article highlights the relevance of decomposing natural numbers, as well as mentioning the importance of setting the baseline knowledge for future complex mathematical operations. In order to achieve the goals abovementioned, various exercises are proposed in these lines as, for example, the composition of numbers with domino game.
Project:


Erregleta matematikoak, Mathematics rods

  • Baseta Elkoro, Ibane
Matematika manipulatiboki lantzeko material bat aurkeztea da helburua. Zehazki erregleta matematikoak. Bi erregleta motari egiten zaio erreferentzia, batetik Cuisenairerenei eta bestetik, Maria Antonia Canalsenei. Biak hala biak, material bikainak dira gaitasun matematikoak landu eta barneratzeko, baina, beraien artean ezberdintasun txiki batzuk daude, adibidez, Canalsek unitateak eta hamarrekoak lantzeaz gain, laukiak eta kuboak ere ezagutzeko aukera eskaintzen du. Hau guztia kontutan izan behar du erabili behar dituen pertsonak. Halaber, erregleten erabilerarekin lortu daitezkeen helburuak eta landu daitezkeen gaitasunak ikusiko ditugu., The aim of this article is to introduce a tool to explain mathematics in a manipulative way: the rods. In these lines, two types are explained: Cuisiaire rods and Maria Antónia Canals’ rods. Both rods are excellent instruments to work on mathematics and to acquire the knowledge of simple operations. Nevertheless, they have little differences between them that have to be taken into account to respond to students’ diversity. Moreover, some goals and some achievable skills are mentioned for each type of rod
Project:


Geometria Lehen Hezkuntzan, Geometry in Primary School

  • Baseta Elkoro, Ibane
Askotan ahaztuta geratzen den gaia da Geometria. Beste batzuetan, azkar batean lantzen da ikasgeletan eta ia beti, izenen eta formulen zerrenda batekin ikasten da. Hurrengo lerroetan, gai honek duen garrantziaz hitz egingo da, eta nola gure ingurua erreparatuz soilik, ezagutza ugari ikasteko aukera daukagun. Ikaskuntza prozesu hau aurrera eramateko, Maria Antonia Canals-ek proposatutako hiru pauso jarraitzea besterik ez dela behar ikusiko dugu. Eta amaitzeko, eskuragarri dagoen geometria lantzeko material ezberdinak ikusiko ditugu eta beraiekin egin daitezkeen ariketa sinple batzuk proposatuko dira., Geometry is often a forgotten subject in Primary School. In addition, in case of being taught, it is explained as a list of different formula. In these lines, the importance of geometry is highlighted. Furthermore, the highlight consists in the ability of learning it from the daily-routine objects. In order to achieve this goal, three steps proposed by Antonia Canals are going to be followed. And finally, in this article the author is going to show some of the available material to work on geometry following these three steps as well as some activities.
Project:


Logika Lehen Hezkuntzan, Logic in Primary School

  • Baseta Elkoro, Ibane
Hurrengo orrialdeetan haurren logika eta pentsamendu logikoa lantzeak eta garatzeak daukan garrantzia ikusiko dugu. Honetarako, logikoki egituratutako materiala eta egituratu gabeko materialaren inguruan zertzelada batzuk emango ditugu, bien arteko ezberdintasunaren inguruan hitz eginez eta bakoitzaren adibide batzuk emanaz. Logikoki egituratutako materialaren taldearen barruan aurkitzen diren bloke logikoak ezagutuko ditugu eta hauen inguruan arituko gara, zertan datzan eta zein motatako ariketak proposatu ahal diegun Lehen Hezkuntzako ikasleei. Gainera, beste arlo bateko gaia erabiliz sortu daitezkeen materialen inguruan ere arituko gara eta amaitzeko, logikoki egituratutako materialarekin trebatzeko egin daitezkeen ariketak proposatuko dira., In the following lines the importance of logic and logical thinking is highlighted. In order to achieve this goal, some examples of logically organised material are going to be shown, comparing them with material which is not logically organised. Moreover, this article is going to delve into the logic units that are part of the logically organised material, showing some examples and proposing some activities in order to work on it. Finally, some activities of how to work on the ability to create logically organised material are going to be proposed.
Project:


Harreman osasuntsuak eraikitzen, Building healthy relationships

  • Ezenarro Aranburu, Ander
Artikulua pertsonen arteko harremanen ingurukoa da. Batez ere ikasle eta irakasleen artekoa eta honen garrantzia ikaslearen ikaste prozesu integrala bermatu ahal izateko. Aurreiritziez oinarritutako harremanak ikaste-irakaste prozesuan eragin suntsitzailea izan dezake ikaslearengan. Hori ekiditeko harreman osasuntsuak sustatu behar dira irakasleen eta ikasleen artean aurreiritziak alde batera utzita. Horretarako irakaslearen papera bere biziko garrantzia du, ikaslearen emozioak eta sentimenduak interpretatzen jakin behar ditu ikaslearen beharrak asetzeko eta horren ondorioz ikaste prozesu eraginkor bat bermatzeko., The article is about people's relationships. Especially between students and teachers and their importance in order to guarantee the student's comprehensive learning process. Preventive relationships can have a destructive effect on the learning process during the teaching process. In order to prevent this, healthy relationships must be promoted as opposed to prejudices between teachers and students. To do this, the teacher's role is of vital importance, he must know the emotions and feelings of the student to meet the needs of the student and, as a result, to ensure an effective learning process.
Project:


Ikastetxearen, irakaslearen eta familiaren papera haurraren kalitatezko heziketan, School, teacher and family role in child quality education

  • Ezenarro Aranburu, Ander
Artikulu honek ikasleen hezkuntzako erakundeen esku-hartzearen garrantzia erakusten du, ikasleak gizartean txertatzeko garaian garapen integrala lortzeko. Garrantzitsua da erakunde desberdinen arteko etengabeko komunikazioa egotea eta baita kalitatezko eskola bat bermatzeko helburu komunak finkatzea ere. Ikasleen etxean ikasteko prozesu egokia jarraitzeko zenbait jarraibide ere azpimarratzen dira. Artikulua guztion motibazioaren garrantziari buruzko hausnarketa txiki batekin amaitzen da eta parabola bat egiten du gure ikasleek bikainak izan ahal izateko beharrezkoak diren ekintzekin heziketa etapa amaierarako., This article shows the importance of the participation of student education institutions in order to achieve a comprehensive development in the social inclusion of students. It is important to have a constant communication between different organizations and to establish common goals to guarantee a quality school. There are also guidelines to follow in order to follow the process of learning a good student at home. The article ends with a small reflection on the importance of the motivation of all and makes a parable for the end of the stage of education for our students to be excellent.
Project:


Jolas kooperatiboen garrantzia eta erabilgarritasuna Lehen Hezkuntzako 6. mailan, The importance of cooperative games and their usefulness at Primary 6th level

  • Erdoiza Garcia, Rebeka
Honako artikulu hau sormenezko jolas kooperatiboen inguruan idatzita dago. Jolasa berez da hezitzailea, horregatik jolasaren balio pedagogikoa funtsezkoa da. Jolas kooperatiboen indar sozialaz eta hezigarriaz ohartaraziz, jolas-jarduera eta talde jolasaren bitartez oinarrizko konpetentzia batzuk lantzen dira: ahozko komunikazioa bultzatu, parte-hartzaileen lankidetza, helburu beraren alde laguntza ematea eta jasotzea, talde barneko loturak sendotu, kide guztien parte-hartzea eta ondo pasatzea. Hau guztia aintzat hartuta, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin 1go saiorako programatutako esku-hartze sekuentzia baten egituraketa azalduko dugu., This article is about creative cooperative games. Playing is educative and that´s why its pedagogical value is so important. Being aware of the social and educative strength of the cooperative games we can work on basic skills through group work and different activities: encouraging oral communication and group members´ cooperation, giving and receiving help to get the same objective, strengthen the link between the members, offering everybody´s participation and, of course, having a good time. Taking all this into account, we are going to explain a sequence programmed for the Primary 6th level 1st session.
Project:


Ipuinaren bitartez irakurketa-idazketa sustatzeko eta hezkidetzan hezteko proposamenak, Fostering reading-writing through storytelling and suggestions for educating on co-education

  • Erdoiza Garcia, Rebeka
Ipuinak kultura (ikurrak, balioak, eginkizunak) transmititzen duten oinarrizko baliabide hezigarriak dira. Halere, sexuaren arabera balio bereizleak igorri ditzakete. Artikulu honetan, istorio ez sexista bat euskarri hartuta, irakurketa-idazketa eta hezkidetza jorratzeko lan sekuentzia bat planteatzen da. Balio positiboetan eta berdintasunean errotutako ipuina proposatzen dugu lan egiteko, nesken eta mutilen garapen osoa bultzatzeko. Horretarako ahozko tradiziozko ipuinei ikuspuntua aldatzeko burutapenak agertzen ditugu. Benetako elkarbizitza emateko, beharrezkoa da ipuinen bidez igortzen ditugun mezuak berrikustea, aztertzea eta kritikatzea. Horrela berdintasunezko gizarte zuzenago bat eraikiko dugu, estereotipoak alboratuz., Storybooks are a basic and educational resource for the transmission of culture (symbols, human values...). However, different morals could be sent depending on the genre. On the following article and based on a non-sexist story, a work sequence for reading-writing and co-educating is proposed. A story of equality and positive values, promoting boys’ and girls’ integral development. In order to do this, a change of viewpoint in traditional storytelling is presented. For a meaningful coexistence, it is essential to examine, study and criticise the messages sent through the stories so that an equal, rightful society is built, while avoiding stereotypes.
Project:


Advanced search