Found 4616 result(s)
Found 462 page(s)

Ibilgailu elektrikoen propultsio-sistemak: motor elektrikoak eta horien kontrola

  • Trancho, Elena
  • Ibarra Basabe, Edorta
  • Arias Pujol, Antoni
  • Sabihi, Nima
  • López, Iraide
This article provides a state of the art of the electric machine technology used in Electric and Hybrid Electric Vehicle applications. Most common FOC (Field Oriented Control) and the DTC (Direct Torque Control) strategies are explained and compared. Position and speed sensorless control strategies are also detailed: observer-based estimators, suitable for medium/high speed ranges and magnetic saliency based methods, applicable for low speeds and standstill operation. Finally, challenges and future trends of this technology are provided.
Project:


Multibersoaren bila

  • Moreno Lupiáñez, Manuel
Project:


Analysis of occupational accidents in underground and surface mining in Spain using data-mining techniques

  • Sanmiquel Pera, Lluís
  • Bascompta Massanes, Marc
  • Rossell Garriga, Josep Maria
  • Anticoi Sudzuki, Hernán Francisco
  • Guasch Cascallo, Eduard
An analysis of occupational accidents in the mining sector was conducted using the data from the Spanish Ministry of Employment and Social Safety between 2005 and 2015, and data-mining techniques were applied. Data was processed with the softwareWeka. Two scenarios were chosen from the accidents database: surface and underground mining. The most important variables involved in occupational accidents and their association rules were determined. These rules are composed of several predictor variables that cause accidents, defining its characteristics and context. This study exposes the 20 most important association rules in the sector—either surface or underground mining—based on the statistical confidence levels of each rule as obtained byWeka. The outcomes display the most typical immediate causes, along with the percentage of accidents with a basis in each association rule. The most important immediate cause is body movement with physical effort or overexertion, and the type of accident is physical effort or overexertion. On the other hand, the second most important immediate cause and type of accident are different between the two scenarios. Data-mining techniques were chosen as a useful tool to find out the root cause of the accidents., Peer Reviewed
Project:


Fabrikazio gehigarria ezinbesteko teknologia osasunean eta industrian: Euskadi eta Katalunia

  • Tejo Otero, Aitor
  • Buj Corral, Irene
  • Fenollosa i Artés, Felip
Azken urteetan, fabrikazio gehigarria (FG) oso azkar garatu da hainbat sektoretan: osasuna, automobilgintza, aeronautika, etab. Aipatutako lehen sektorean, aplikazio anitzetan erabili da: prototipo eta gida kirurgikoak, scaffoldsak, inplanteak. Hobekuntza horiek gaixotasun berriei ho-beto aurre egitea ahalbidetuko dute. Industriari dagokionez, fabrikazio gehigarriak aukera ematen die industria-enpresei produktuak prozesu berri ordezko batzuen bidez fabrikatzeko (produktu eta tresna arinagoak, pertsonalizatuak, etab.), hala nola automobilgintzan edo aeronautikan. Gainera, lehen pieza horien fabrikazio-prozesuaren denbora murrizten da. Artikulu honetan, bi eskualdek (Euskal Autono-mia Erkidegoa eta Katalunia), medikuntza eta industria arloetan, fabrikazio gehigarriari lotutako akti-bitatea berrikusi egingo da. Osasun-aplikazioei dagokienez, bai Euskadin, bai Katalunian, FGak eragin ekonomiko bera dauka bietan; industriari dagokionez, ordea, Euskadiko ekonomian eragin handiagoa dauka Kataluniarekin alderatuta, Peer Reviewed
Project:


Sagar barietatearen eta polifenolen eragina Euskal Herriko sagardoaren ezaugarrietan

  • Zuriarrain Ocio, Andoni
266 p., Bertako sagarrak erabilita, sagar barietate bakarreko sagardoak egin dira, hiru kanpainetan zehar: 2012, 2013 eta 2014ko kanpainetan, hain zuzen ere. Sagar mota bakoitzak ematen duen sagardoa aztertzeko, muztioetatik abiatuta, hainbat parametro fisikokimiko neurtu dira. Honekin batera, muztio bakoitzaren profil polifenolikoa neurtua da, eta honen bilakaera jarraitu da hartziduran zehar. Horrela, polifenol bakoitzaren eragina honako parametro hauetan determinatu da: indar antioxidatzaile totala, iluntzea, proteinekin hauspeatzeko gaitasuna, uhertasuna eta erredox potentziala.
Project:


Egoera fisiko, entrenamendu eta partiduen kuantifikazioa gurpildun aulkiko saskibaloian

  • Iturricastillo Urteaga, Aitor
170 p., Tesi honen helburua gurpildun aulkiko saskibaloi (GAS) jokalarien egoera fisikoaren garapena aztertzea izan da. Honetaz gain, entrenamendu eta partiduen karga kuantifikatzen da, kirolaren behar fisiko eta fisiologikoa ezagutzeko asmoarekin. Honetarako, GAS talde bat analizatu zen 2013-2014 denboraldi guzti baten zehar. GAS-ko talde hau Espainiako Ohorezko mailan jokatzen zuen eta guztiek ikerketaren informazioa jaso zuten eta beraien oniritzia eman zuten. Jokariek denboraldi hasieran eta amaieran zelaiko testak pasa zituzten antropometría, abiadura, norabide aldaketa, indarra eta erresistentzia aztertzeko asmoarekin. Denboraldi guztian zehar pultsometroen bidez GAS-ko jokalarien entrenamendu eta partidu guztiak erregistratu ziren. Jokalari guztien esfortzuaren hautematea entrenamendu eta partidu amaieretan erregistratu zen 0tik 10erako eskala baten bidez. Analisi estatistikorako Statistical Package for Social Sciences (SPSS) programa erabili zen. Tesi honek urte baten zehar GAS-ko jokalarien antropometría eta egoera fisikoaren garapena nolakoa izan den argitaratzen du. Bestalde, GAS-ko entrenamedu tareen eta partiduen barne kargaren zenbatekoa den azaltzen du. Honela GAS-ko eskaera fisiko eta fisiologikoak nolakoak diren jakinda, etorkizunean entrenatzaileek beraien entrenamenduak hobeto prestatzeko balio dezake.
Project:


Identitatearen eraldatzea XXI. mendeko euskal narratiban: subjektu literario postmodernoa, Transformación de la identidad en la narrativa vasca del siglo XXI: el sujeto litarario postmoderno

  • Esparza Martín, Iratxe
400 p., Azken hamarkadetan gizartean gauzatutako aldaketei so egiten diegu, horiek XXI. mendeko euskal narratiban eragin zuzena izan dutela erakusteko asmoz. Ikerketa honetan ezinbestekoa da islatzea duela urte batzuk, euskal gizartean zein euskal literaturan, postmodernismoaren eta postmodernitatearen inguruan piztutako eztabaidak. Izan ere, gizarte postmodernoaren sorrera aldaketa ekonomiko, politiko eta kulturalen isla da, eta, ondorioz, euskal literaturan hainbat sormen postmodernista ezberdin ere aipagarriak dira. Gizarte mailan gertatutakoak labur azaldu ondoren, faktore horiek guztiek literaturan izandako oihartzuna aztertzen dugu. Horretarako, corpuseko ¿Ixiar Rozasen, Harkaitz Canoren eta Eider Rodriguezen lanak¿ narrazioen pertsonaietan oinarritzen gara errealitatearen isla baitira eta, halaber, baliagarriak testuetan esanguratsua den identitatearen eraldatzeaz ohartarazteko. Narrazioen subjektu postmodernoaren agerpenak du lehentasuna, eta, hori ahalbidetzeko, identitateak jasandako aldaketez hausnartzeaz gain, azken urteetako obretan pertsonaia postmodernoa gizarteak pairatutako eraldatzearen lekuko eta subjektu bihurtu dela ondorioztatzen dugu. Beraz, euskal literaturan hitz egiterakoan Ilustrazioko subjektua, subjektu soziologikoa eta subjektu postmodernoaren arteko banaketa egiten badugu ere, azken hori da gure arreta bereganatzen duena.
Project:


Geometriaren irakaskuntza lehen hezkuntzan GeoGebra erabiliz

  • Madorrán de la Iglesia, Xabier
50 p. : il. -- Bibliogr.: pp. 43-45, Gradu Amaierako Lan honek Lehen Hezkuntzako azken zikloan geometria lantzeko ariketa bilduma eraginkor eta hezigarri bat sortzea du helburu, betiere Geogebra erreminta informatikoa giltzarri. Horretarako, IKTek hezkuntzan txertatzeko izandako bidea nahiz geometriaren irakaskuntzaren gorabeherak kontuan izan dira. Azken batean, IKTak gure gizartearen zati bihurtu dira, eta hezkuntzak joera horri jarraitzeko gorabeherak izan dituen arren, teknologia berriak hezkuntzan txertatu dira. Era berean, geometriaren irakaskuntzak betidanik hainbat arazo izan dituenez, IKTak arazo horiei aurre egiteko bidetzat jotzen dira lan honetan, besteak beste, Van Hiele ereduko argibideekin batera. Aipatutakoari jarraiki zenbait ariketa sortu dira lan honetan; ariketa horiek Geogebrarekin batera bakarka egiteko atazak dira, eta LHko azken zikloko geometriako edukiei jarraiki egindakoak dira; horixe izan liteke lan honen metodoa, ariketak ez direlako abian jarri horretarako ezintasunarengatik. Azkenik, aipatzekoa da lan honen amaieran egindakoaren inguruko hausnarketa kritikoa ageri dela, eta atal horretan kritikoki aztertzen da Geogebraren hezigarritasun eta eraginkortasuna hezkuntza erreminta gisa.
Project:


Gurasoen babesa umeen kirol praktikan

  • Millan Ibirika, Aritz.
28 p. -- Bibliogr.: pp. 23-28, [EUS] Ikerketa honen helburua ume kirolariek gurasoengandik jasotzen duten babesa aztertzea da. Babesa 5 faktoren arabera kuantifikatzen da: sexuaren arabera, adinaren arabera, kirol motaren arabera, praktikatzen den testuinguruaren arabera eta praktikatzen den maiztasunaren arabera. Bertan, 9-11 urteko 95 ikaslek parte hartu zuten, denak Ugao LHI-n ikasten zutelarik. Emaitzetan ez dira ia desberdintasunik aurkitu aurretik aipatu ditugun faktoreen arabera. Hala ere, amarengandik jasotzen duten babesan hainbat desberdintasun esanguratsu ondoriozta daitezke esparru batzuetan., [EN] The purpose of the present research is to analyze the support that child athletes recive from their parents. The support is quantified in 5 factors: sex, age, sport type, context and frequency. In this research 95 students from 9 to 11 years old took part, all of them studied in Ugao LHI. The results do not indicate significant differences depending on the five facorts, but we can find some significant differences on the support the students recive from their mothers.
Project:


Advanced search