Skip to main content

Document language

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Interbentzio nutrizionala obulazio asaldura nagusietan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Razkin Azpirotz, Garazi

25 p. : il.-- Bibliogr.: p. 22-25, Antzutasuna igoeran dago mundu osoan eta obulazio-asaldurak dira kausa nagusiena. Ugalkortasun baxuaz gain, obulazio-asaldurek osasunean eta bizi kalitatean eragin negatiboa ekartzen dute. Berrikuspen honen helburua obulazio asaldura nagusien aurrean jarraibide nutrizionalak eskaini ahal izateko informazioa biltzea da. Obulazio egokirako, pisu egokia eta elikadura egokia mantentzea ezinbestekoa dela konprobatu da. Biztanleria orokorrean, dieta mediterranearra jarraitzea gomendagarria da,…



Ez “Euskadi” ezta “Euskal Herria”, Euskal Selekzioa. Zer ezkutatzen da izenaren borrokaren atzean?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sagarna Urzelai, Iñaki

31 p. – Bibliogr.: p. 27-31, [EUS] Euskal Futbol Federazioak (EFF) 1993. urtetik urtero antolatzen zuen lagunarteko norgehiagoka ez zen jokatu 2008-2010 urte bitartean. Arazoa konbinatuaren izenaren baitan zegoen. Federazioak, Euskal Gobernuko Kirol Zuzendaritzaren babesarekin, Euskadi izendapena hobesten zuen, eta jokalariak, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT) plataformaren laguntzaz, aldiz, Euskal Herria. Akordio erdietsi ez eta partida jokatzeari muzin egin zioten jokalariek. Lan honek izenaren aferaren…, [EN] The friendly match organized by the Basque Football Federation (FVF) uninterruptedly since 1993 was not played during the years 2008-2010. The problem lay in the name of the team. While the FVF, with the backing of the Basque Government's Sports Department, was pushing for the name Euskadi, the players, together with the Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT) platform, were advocating in favor of the name Euskal Herria. When no agreement was reached, the players refused to…, [ES] El partido amistoso que venía organizado la Federación Vasca de Futbol (FVF) ininterrumpidamente desde 1993 no se jugó durante los años 2008-2010. El problema residía en la denominación del combinado. Mientras que la Federación con el respaldo de la Dirección de Deportes del Gobierno Vasco presionaba a favor de la denominación Euskadi, los jugadores junto con la plataforma Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT) abogaban por el nombre de Euskal Herria. Al no alcanzar un acuerdo…



Eraginkorra da ariketa fisikoa, biriketako minbizia duten pertsonengan, fatiga murriztu eta loaren-kalitatea eta bizi-kalitatea hobetzeko?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Castillejo Ugalde, Ane

60 p. -- Bibliogr.: p. 28-33, Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun Biriketako minbizia da hilkortasun tasa altuena duen minbizia. Diagnostikatzeko egiten diren frogek ematen duten informazioaren arabera, gaitzaren estadioa ezartzen da eta horren arabera, kirurgia, kimioterapia edota erradioterapia jasotzea erabakitzen da. Gaixotasunak berak, eta hori sendatzeko erabiltzen diren tratamenduek eragiten dituzten sintomen artean, fatiga eta loaren asaldurak aurkitzen dira, pazientearen bizi-kalitatea murrizten dutenak…



Haize energiaren baliabide azterketa erresoluzio altuko datuez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salgado Herrera, Urko

Proiektu honen helburu nagusia da haize energiaren ikuspuntutik Europako meteorologia zentroak, ECMWF, NextGEMS proiektuaren barruan garatzen ari duen modelo berria, gaur egungo ERA5 modeloarekin alderatzea. NextGEMS modelo berriaren simulazioetan, 7 minutu eta erdiro, 3 minutuero eta 2 minutuero erregistratu dira balioak eta denbora periodoa 2020. eta 2021. urteak hartzen ditu. Modelo berriaren datuak oso erabiltzaile gutxiren esku daude. Ikerketa lan honetan modelo horren simulaziotik 30…



Tabako-ohitura eta bihotz-biriketako gaitasuna, hipertentsioa, gehiegizko pisua, bizimodu sedentarioa eta ez-aktiboa duten pertsonengan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tous Espelosin, Mikel, Ogueta, Jon Ander, Maldonado Martín, Sara

Tabako-ohiturak gaixotasun kroniko gehienak pairatzeko arriskua areagotu dezakeen ohitura zabaldua da. Haien artean, hipertentsioaren eragilea izan daitekeela behatu da. Horrez gain, jarduera fisikoarekiko (JF) tolerantzian eta bihotz-biriketako funtzioan eragin kaltegarria izan dezake. Izan ere, JF-ak arrisku hauen garapena murriztu ditzake, eta bihotz-birika gaitasunean (BBG) hobekuntzak eragin. Hortaz, ikerketa honen helburua da hipertentsioa, gehiegizko pisua, bizimodu sedentarioak eta ez…



Emakume bertsolari garaikideak. Ahalduntze-prozesu baten kontaketa posible bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artetxe Sarasola, Miren

Lan honetan, batez ere azken hamabost urtetan emakume bertsolarien ahalduntze prozesuan mugarritzat jotzen diren batzuei buruzko irakurketa bat proposatzen da. Zein aldaketa eman diren eta nora heldu diren azaltzea baino, hona heltzeko eman diren zenbait gertakari, une zein gune gako aztertu nahi izan dira. Bistan da, gizartean eman diren aldaketek eragin badute ere bertsolaritzaren azken urteetako garapenean, kasu honetan bertso-munduko eragileen ekimenez emandako aldaketa-une eta guneak…



Aldageletan podcasta: isilpekoarekin jokatuz, Aldageletan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Karrera Lopetegi, Garazi

[EU] Aldageletan kirol-podcast bat da, arazo eta konplexutasunak hizpide hartuta kirolari nahiz adituekin osatua.



“Niaren” narratibak. Identitate positiboen eraikuntzarako bidea: 2000 eta 2005 artean nazioarteko adopzioaren bitartez Txinatik Euskal Herrira iritsitako neskek eraikitako narratiben azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Cardeñoso, Paula Jie

[EU] Ikerlan honek 2000 eta 2005 artean adopzioaren bitartez Txinatik Euskal Herrira iritsitako nesken identitate narratibak aztertzen ditu. 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera zabaldu zenetik duela urte gutxi batzuk arte, nazioarteko adopzioak etengabeko igoera izan du, globalizazioarekin areagotu dena. 2004an Espainia munduko bigarren harrera herrialdea izatera iritsi zen, eta Hego Euskal Herrian, Gipuzkoan batez ere, neska txinatar adoptatuen presentzia asko handitu zen. Adoptatu horiek…, [ES] Este estudio analiza las narrativas identitarias de las niñas llegadas de China a Euskal Herria a través de la adopción entre 2000 y 2005. Desde su expansión a partir de mediados de los años cincuenta hasta hace poco, la adopción internacional ha experimentado un aumento constante, acentuado con la globalización. En 2004 España llegó a ser el segundo país de acogida del mundo y en Hego Euskal Herria, sobre todo en Gipuzkoa, la presencia de niñas chinas adoptadas aumentó. A medida que estos…, [EN] This study examines the identity narratives of girls who arrived in the Basque Country from China through adoption between 2000 and 2005. From the mid-1950s until a few years ago, international adoption has been steadily increasing, helped by globalisation. Spain became the world's second largest host country in 2004, and the presence of adopted Chinese girls in Hego Euskal Herria, especially in Gipuzkoa, increased considerably. As these adoptees approach adolescence and adulthood,…



Medikuntzarako argudioen meatzaritza: datu urrien ustiaketa QA sistemak baliatuz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martín Portillo, Sergio

Gaur egun, gizarteak gero eta interes handiagoa du osasun-profesionalei eguneroko zereginetan laguntzeko sistema automatikoak garatzeko, batez ere, Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzaren esparruan (Evidence Based Medicine, EBM). Sistema horiek mediku adituek erabilitako arrazoibideklinikoko prozesua emulatzeko gai dira; egituratu gabeko testu klinikoetatik informazio garrantzitsua atera eta makinentzako formatu egituratu eta ulergarri bihurtzen dute, haien analisi automatikoa erraztuz.…, Actualmente, el interés de la sociedad por el desarrollo de sistemas automáticos que asistan a los profesionales sanitarios en sus tareas diarias ha ido en aumento, especialmente en el ámbito de la Medicina Basada en la Evidencia (Evidence Based Medicine, EBM). Estos sistemas son capaces de emular el proceso de razonamiento clínico utilizado por médicos expertos para extraer la información relevante de textos clínicos no estructurados. A continuación, adaptan esa información a un formato…, Currently, there is a growing societal interest in developing automatic systems to assist healthcareprofessionals in their daily tasks, particularly in the field of Evidence Based Medicine (EBM). These systems aim to emulate the clinical reasoning process used by expert doctors to extract relevant information from unstructured clinical texts. Moreover, another objective of them is to present this relevant information in a structured and understandable format for machines, which facilitates…



ChatGPT irakurketa errazeko testuak egokitzeko baliagarria eta fidagarria? Lectura fácil-eko zenbait testuren azterketa: Lectura fácil-eko zenbait testuren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madina, Margot, González Dios, Itziar, Siegel, Melanie

Easy-to-Read (E2R) aims to generate more accessible texts and content for readers with cognitive problems or learning difficulties, using simple and clear language. The process of adapting and creating E2R texts is very expensive and time-consuming. Due to the success of Large Language Models (LLMs) such as ChatGPT and their ability to generate written language, it is likely to think that such models can help in the adaptation or creation of text in E2R. In this paper, we explore the concept of…



50 urte 50 diseinatzaile, 50 años 50 diseñadores

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Iñurritegui, Leire, Herrera Fernández, Eduardo

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearen 50. urteurrenaren ospakizunari lotuta, diseinu grafikoa irakasten den ikasgeletatik pasatu eta gaur egun eremu horretan profesional moduan diharduten 50 ikasle ohi bildu ditugu. Sorkuntza-industriaren ordezkari batzuk, beren lan oparoaren 50 proiektu esanguratsu erakusten dituztenak efemeridea gogora ekarri nahi duen liburu honetan. Proiektu horien bitartez, une batez gelditzea proposatzen da, hausnartzeko eta…



Espainiako finantza-hezkuntzako programak: eragile nagusien azterketa konparatiboa eta etorkizuneko erronkak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kareaga Plaza, Paula

Azken urteotan, finantza-merkatuen konplexutasun gero eta handiagoak eta biztanleriaren finantza-ezagutza maila baxuak, bereziki Espainian, finantza-hezkuntzaren garrantzia azpimarratu dute. Hainbat txostenek erakusten dutenez, oinarrizko finantza-kontzeptuen ulermen falta kezkagarria da, eta horrek erabaki ekonomiko okerrak hartzea eta gainzorpetzea ekar ditzake. Testuinguru honetan, Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia Espainian finantza-hezkuntza sustatzen duten lau eragile nagusien…



Emilio López Adán. Euskal iraultza libertarioaren pentsalari

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sudupe Elortza, Pako

220 p, Zer dago liburu honetan? Lehen partea, biolentzia politikoaren memorien gainekoa da. Militantziari dagokionez, erabat harturik, 1964tik 1974ra ETAn militatu zuen. Lopez Adanen jardueran alde ideologiko-intelektuala gailentzen da; gehiago izan da teorikoa ekintzailea baino; hori esan orduko erantsi behar da, baina, alde teorikoa praktikarekin oso loturik garatu izan duela beti. Bigarren partean, iraultzaren eta bortxaren arteko harremanez Lopez Adanek aditzera emandakoak tolesten dira. ETAren…



Espainako Gizarte Segurantzaren egoera ekonomikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Díaz Ochoa, Eneritz

41 p. – Bibliogr.: p. 39-41, [EUS] Lan honetan Espainiako Gizarte Segurantzaren egoera ekonomikoa aztertzen da. Horretarako, erakundearen eta haren aurrekari historikoen testuinguru historikoa eta bilakaera aztertuko dira, haren egitura finantzarioa, aurre egin beharreko erronka ekonomiko eta demografiko nagusiak, eta azken urteetan egindako erreforma desberdinak, baita arazo kritikoak hobetzeko eta haiei aurre egiteko proposamen ezberdinak ere. Gainera, nazioartean egindako erreformak aztertzen dira, Espainian irtenbide…, [ES] En este trabajo se analiza la situación económica de la Seguridad Social en España. Para eso, se analizará el marco histórico y la evolución de la institución y sus precedentes, su estructura financiera, los principales retos económicos y demográficos a los que tiene que hacer frente, y se estudiarán las diferentes reformas abordadas en los últimos años, así como diferentes propuestas para mejorar y hacer frente a los problemas críticos. Además, se examinan reformas llevadas a cabo…



Artikulu definituaren erabilera XVII. mendearen lehen erdiko lapurterazko predikatu egituretan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Isasti Aranburu, Ainara

Gradu Amaierako Lan honek XVII. mendeko lehenbiziko erdian artikulu definituak Lapurdiko testuetako predikatu egituretan duen agerpenaz dihardu. Euskararen historian aldaketa ikusi da artikuluaren erabilera sintaktikoan, eta haren zabaltzea lekukotu. Aurretik gai honi buruz egin diren zenbait lanen ildotik, artikuluaren hedatzea ulertu eta azaltzearen helburu orokorraren baitan kokatzen da lan hau. Halere, prozesu osoari heldu beharrean, XVII. mendeko aurreneko erdiko garaiari begiratu diogu,…



Genero parekidetasuna behatzeko tresna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Atxukarro Goñi, Klara, Ceballos, Maria, Etxeberria, Maider, Fernandez de Gorostiza, Ane, Intxausti Intxausti, Nahia, Bereciartua Cendoya, Justo

https://www.gandere.eus/eu/contexto/genero-parekidetasuna-behatzeko-tresna/, Tresna honek Haur Hezkuntzako irakasleengan generoari lotutako praktiken inguruko gogoeta bultzatu nahi du.



EAEko hezkuntza-proiektu alternatiboekiko lehen gerturaketa bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urquijo Serna, Maddi

[EU] Lan honen helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-proiektu alternatiboekiko lehen gerturatze bat egitea da. Alde batetik, proiektu hauen ezaugarri nagusiak eta egun duten egoera ezagutu nahi da; haien oztopo edo mugak, eta haurrekiko eta gizartearekiko dituzten onura zein gabeziak identifikatuz. Eta, horrez gain, proiektu hauetan parte hartzen duten eragileek (profesionalek eta familiek) egoera horren eta, baita, hezkuntza alternatiboaren zein hezkuntza publikoaren…, [ES] El objetivo principal de este trabajo es realizar un primer acercamiento a los proyectos educativos alternativos de la Comunidad Autónoma Vasca. Por un lado, se pretende conocer las principales características de estos proyectos y su situación actual, identificando sus obstáculos o limitaciones, así como sus beneficios y carencias para la infancia y la sociedad. Además, se busca conocer las opiniones y reflexiones que los agentes implicados en estos proyectos (profesionales y familias)…, [EN] The main objective of this work is to make a first approach to alternative educational projects in the Basque Autonomous Community. On the one hand, the aim is to know the main characteristics of these projects and their current situation, identifying their obstacles or limitations, as well as their benefits and shortcomings for children and society. The second main goal is to know the opinions and reflections that the agents involved in these projects (professionals and families) have on…



Judo hastapena adin goiztiarretan: entrenamendu-eredu berria

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bernal Zubimendi, Martxel

45 p. -- Bibliogr.: p. 43-45, [EUS] Gradu amaierako lan honek Judo Donostia Klubarentzako judoko kirol-hastapeneko programa berritzaile baten diseinua barne hartzen du. Judoa azken 15 urteetan klubeko ikasle gisa izan dudan esperientziagatik eta aurten practicuma egiteko izan dudan aukeragatik aukeratzen da. Nabarmentzekoa da UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) 2014an Judo izendatu zuela haurrentzako hasierako prestakuntzako kirolik onena, gorputz-hezkuntza integrala garatzen duelako eta…, [EN] This end-of-degree project includes the design of an innovative sports initiation program in judo for the Donostia Judo Club. Judo is chosen because of my experience as a student of the club for the last 15 years and because of the opportunity I have had this year to do a practicum. It should be noted that UNESCO (United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization) named Judo in 2014 as the best initial training sport for children, since it develops comprehensive physical…



Osasunaren sustapenaren analisia Fray Juan de Zumarraga Ikastetxean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arin Ferre, Miren

46 p. : il.-- Bibliogr.: p. 33-38, [EUS] Gradu amaierako lan honetan, ikastetxe bateko osasunaren sustapenaren eta zehazki, jarduera fisikoaren sustapenaren azterketa bat eraman da aurrera. Osasuna oinarrizko eskubidea den heinean, osasunean hezi behar dugu eta horretarako, hezkuntzaren bidez, banakako eta taldeko ohitura eta bizimodu osasungarriak indartu beharko lirateke. Lan honen helburua, Durangoko Fray Juan de Zumarragako Institutuko Jarduera Fisikoaren sustapenaren inguruko azterketa egitea da eta horrekin batera,…, [ES] En este trabajo de fin de grado se ha llevado a cabo un estudio de la promoción de la salud en un centro educativo y, en concreto, de la promoción de la actividad física. En la medida en que la salud es un derecho fundamental, debemos educar en salud y para ello, a través de la educación, se deberían reforzar los hábitos y estilos de vida tanto individuales como colectivos saludables. El objetivo de este trabajo es realizar un estudio sobre la promoción de la Actividad Física en el…, [EN] In this end-of-degree thesis, a study of health promotion, specifically, of the promotion of physical activity has been carried out in an educational center. Insofar as health is a fundamental right, we must educate in health and for this, through education, we should reinforce healthy individual and collective habits and lifestyles. Therefore, the aim of this work is to carry out a study on the promotion of Physical Activity in the Fray Juan de Zumarraga High School of Durango, as well as…



Merkataritza sareak eta gerrak: Europako gas-merkatu sarearen analisia Errusia eta Ukraniaren arteko gerran

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arteaga Elguezabal, Leire

[eus] Gradu-amaierako lan honek merkataritza-sareen eta gerren arteko elkarreragina aztertzen du, bereziki Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerraren testuinguruan, eta horrek Europako gas-merkatuaren sarean duen eragina. Europako gas-merkatu sarearen azterketa zehatza egin da, eragile nagusiak eta herrialdeen arteko lotura nagusiak identifikatuz. Sare sozial eta ekonomikoen analisia aplikatuz, gas-merkataritza sare horretako eragileek gerraren gertaerei erantzuteko erabaki estrategikoak nola…, [esp] El presente trabajo de fin de grado se centra en analizar la interacción entre las redes comerciales y las guerras, específicamente en el contexto de la guerra entre Rusia y Ucrania, y su impacto en la red europea de mercado de gas. Se ha llevado a cabo un análisis detallado de la red europea de mercado de gas, identificando los principales actores y las conexiones clave entre los diferentes países. Aplicando el análisis de las redes sociales y económicas, se ha analizado la toma de…, [eng] This thesis focuses on analysing the interaction between trade networks and wars, specifically in the context of the Russia-Ukraine war, and its impact on the European gas market network. A detailed analysis of the European gas market network has been carried out, identifying the main actors and the key connections between the different countries. Applying social and economic network analysis, the strategic decision-making of gas-trade network actors in response to the events of the war…



Obulutegi polikistikoaren sindromea eta disruptore endokrinoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Oribe Zarraga, Leire

[EU] Obulutegi polikistikoaren sindromea (OPKS) ugalketa-adinean dauden emakumeen artean nahaste endokrino metabolikorik ohikoena da. Bere etiologia ezezaguna da, eta hainbat modutan azaltzen da, besteak beste, hilekoaren irregulartasuna, oligo edo anobulazioa, hiperandrogenismo klinikoa, obulutegi polikistikoaren ultrasoinuen irudia, obesitatea, intsulinarekiko erresistentzia eta antzutasuna. Gure ingurunean gero eta kutsatzaile gehiago detektatzen ari dira eta hauetariko asko disruptore…



Bronkiolitis akutuaren ondorioz ospitaleratutako bularreko haurretan fluxu altuko oxigenoterapiaren erabileraren inpaktua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aurrekoetxea Ugarte, Olazti

[EU] Bronkiolitis akutua mundu osoko bularreko haurrentzat osasun-karga garrantzitsuenetariko bat da lehen mailako arretan zein ospitalekoan. Honek asistentzia-eskakizun nabaria suposatzen du epidemia garaian, Larrialdietako Zerbitzuetan ospitaleratze-kopurua handituz. Ondorioz, bronkiolitisa inpaktu-ekonomiko zein osasun-inpaktu handienetariko patologia kontsideratu dezakegu. Gaixotasun honen planteamendu terapeutikoak eztabaida ekarri du azken urteotan. Bere tratamendua euskarri-tratamenduan…



Euskal Herriko gatazka armatuen errepresentazioa euskal Haur eta Gazte Literatura garaikidean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urzelai Vicente, Ainhoa

Doktorego tesi honen helburu nagusia da Euskal Herriko gatazka armatuen errepresentazioa euskal Haur eta Gazte Literatura garaikidean nola egin den aztertzea, hau da, Guda Karlistak, Lehen Mundu Gerra, Espainiako Gerra Zibila, Bigarren Mundu Gerra, Frankismoa eta euskal gatazka zenbat eta nola landu den aztertzea. Guztira 77 obrak osatu dute corpusa eta horien guztien analisi kritiko sakon eta sistematikoa eskaini dut. Corpusa aztertzeko, analisi eredu bat sortu dut, zeina narratologiaren,…



Beste azentu bat Bizkaikoa: Getxo (azentudun hitzak)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao López, Xabier

Several works have described the prosodic system of Getxo Basque and North-western Basque in general: its pitch-accent nature, the occurrence of accent by the action of ac-centing morphological operations (compounding, derivation, inflection) and of phrase-level ac-cent assignment rules, and the existence of lexically accented and unaccented morphemes. This paper focuses on the case of accented words whose accent does not derive from the morphologi-cal operations mentioned above, and intends to…



TeleBilbao: Plan Estrategikoa 2025-2027

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortiz de Lazcano Sarasua, Unai

Teknologiaren aurrerakuntzak eta digitalizazioak edukiak sortzeko hedabide berriak ekarri ditu, azkarragoak eta pertsonalizatuagoak. Belaunaldi berriek telebista gero eta gutxiago erabiltzen dute, informazio iturri edo entretenimendu gisa. Telebista kateek garai berrietara moldatzeko beharra dute. Gradu amaierako lan honetan, TELEBILBAO telebista katearen plan estrategikoa 2027 urterako burutuko da; enpresaren ahuleziak, eta indarguneak, eta sektorearen zein ingurune orokorraren aukerak…



HEH ebaluazioa PhrasIS datu-basean: inferentziaren mugak aztertzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Apaolaza Larraya, Jon Félix

Gradu Amaierako Lan honetan Hizkuntza Eredu Handien (HEH) inferentzia gaitasuna ebaluatuko da. Monotonicity arrazonamendua oinarri hartuta, Natural Language Inference (NLI) ataza birformulatuko da, inferentzia-erlazioei direkzionalitatea gehituz. Ideia bera jarraitzen duen anotazio linguistikoez osatutako PhrasIS (Phrase pairs with Inference and Similarity) datu-baseaz baliatuta, direkzionalitate aldakorreko esaldien aurrean HEH-ek daukaten errendimendua neurtuko da, bereziki entrenamendu…



Nazioarteko Zuzenbide Publikoa: oinarrizko testu aukeratuak, Derecho Internacional Público: selección de textos fundamentales

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Abalde Cantero, Oscar, Iruretagoiena Agirrezabalaga, Iñigo, Aldasoro Katarain, Irene

235 p., [EU]Legeak-Leyes bildumako 23. ale honek euskara juridikoaren funtsezko eremu bat -Nazioarteko Zuzenbide Publikoa- garatzeko eta finkatzeko ezinbestekoak diren testu batzuk jartzen ditu Zuzenbideko profesional, ikasle eta ikertzaileen eskura, baina baita Zientzia Politikoetan, Kazetaritzan, Nazioarteko Harremanetan eta beste zenbait jakintza-arlotan dihardutenen eskura ere., [ES]Este volumen 23 de la colección Legeak-Leyes pone a disposición de profesionales, estudiantes e investigadores de Derecho, pero también de Ciencias Políticas, Periodismo, Relaciones Internacionales y otras áreas de conocimiento, unos textos imprescindibles para el desarrollo y consolidación de un ámbito fundamental del euskera jurídico: el del Derecho Internacional Público.



Haur Hezkuntzako lanbidearen feminizazioa: egungo egoeraren azterketa eta maisu maistren identitate profesionalerako inplikazioak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Idoyaga Mondragón, Nahia, Enbeita Gerrikaetxebarria, Gorka

Irakaskuntzan, eta bereziki irakaskuntzarako lehen etapetan, irakasleen feminizazioa, hau da nabarmenki emakume irakasle gehiago egotea, unibertsala den gertaera da. Lan honek helburu bikoitza du, alde batetatik EAEn Haur Hezkuntzako egungo irakasleen erradiografia bat sortzea genero banaketari dagokionez. Bigarrenik banaketa horren kausetan barneratzeko identitate profesionalak eta zaintzaren errepresentazioak aztertuaz. Horretarako lehenik Haur Hezkuntzako profesionalen azken hamar urteetako…



Ikaskuntza zerbitzua eta gorputz adierazpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santarén Barrios, Elena

65 p. : il.-- Bibliogr.: p. 43-46, [EUS] Gradu Amaierako Lan honetan herri txikietan eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza eskasa kontuan hartuta, Ikaskuntza Zerbitzuaren bitartez, Gorputz Adierazpeneko esku- hartze bat aurrera eraman da. Garatutako sekuentzia didaktikoa Kanpezuko herrian burutu da eta 6- 12 urte bitarteko umeei zuzendu da. Lan honen xede nagusia, eskainitako zerbitzuak eskolaz kanpoko gorputz- adierazpeneko programazio bat garatzea da, herri txikietan eskolaz kanpoko ekintzak burutzeko zailtasunak dituzten umeei…, [ES] En este Trabajo de Fin de Grado se ha llevado a cabo una intervención de Expresión Corporal a través del Aprendizaje-Servicio, para niños y niñas que tienen dificultades para realizar actividades extraescolares en pueblos pequeños. La secuencia didáctica desarrollada se ha realizado en la localidad de Campezo y se ha dirigido a niños de entre 6 y 12 años. El objetivo principal de este trabajo es desarrollar una programación de expresión corporal, dirigida a niños y niñas que viven en…, [EN] In this Final Degree Project, a Corporal Expression intervention has been carried out through Learning Service for children who have difficulties to carry out extracurricular activities in small towns. The didactic sequence developed has been developed in the town of Campezo and has been addressed to children who are between 6 and 12 years old. The main objective of this work is to develop a program of corporal expression, aimed at children who live in small towns and have little…



Aparailu elektronikoekiko esposizioak loaldian duen eragina: aplikazioak kirolarien errendimenduan, Impacto de los dispositivos electrónicos en el sueño: aplicaciones en el rendimiento de los deportistas., Impact of electronic devices exposure on sleep: applications in athlete performance.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martin Blanco, Irene

39 p. -- Bibliogr.: p. 34-39, Aparailu elektronikoen gehiegizko erabilpenak, gure bizitzako alderdi desberdinetan eragin zuzena izan dezake. Horien artean, kirolarien errendimenduan eragina izan dezakeen garrantzi ukaezineko faktore bat: loaldia. Ohera sartu aurretiko aparailu elektronikoekiko esposizioak (uhin-luzera motzeko gailur espektrala duten aparailuak, hau da, argi urdina igortzen dutenak) kirolarientzat ezinbestekoa den loaldian zein nolako eraginak dituen aztertzea da ikerketa honen helburua. Horretarako, 4 datu…



Gorputz Hezkuntzako irakasgaiaren urte osoko programazioaren proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cruz Arróniz, Jon

64 p. : il.-- Bibliogr.: p. 35-41, [EUS] Sedentarismoaren eta ultraprozesatuen kontsumoaren gorakadak obesitatearen epidemia azkar hedatzea eragin du. Gobernuak eta adituak hedapen hori geldiarazten saiatzen ari dira, baina, horretarako, garrantzitsua da hainbat kolektibok elkarrekin lan egitea. Hezkuntzak, bere maila guztietan, gizarteak dituen behar horri eta beste batzuei aurre egiteko erantzukizuna du. Horregatik, DBH 3. Mailako ikasleentzat zuzendutako Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren urteko programazioaren proposamen bat…, [ES] El aumento del sedentarismo y del consumo de ultraprocesados ha generado una rápida expansión de la epidemia de la obesidad. Las autoridades y expertos están tratando de poner freno a esta expansión, pero para ello es importante el trabajo conjunto de distintos colectivos. La educación en sus distintos niveles tiene la obligación de dar respuesta a esta y otras necesidades que presenta la sociedad. Es por ello que el presente trabajo presenta la propuesta de una programación anual de la…, [EN] The increase in sedentary lifestyle and the consumption of ultra-processed foods has generated a rapid expansion of the obesity epidemic. The authorities and experts are trying to put a stop to this expansion, but for this the joint work of different groups is important. Education at its different levels has the obligation to respond to this and other needs presented by society. That is why the present work presents the proposal for an annual program of the physical education subject of…



Erditze osteko depresioaren inguruko osasun heziketa programa gurasoei zuzendua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aizpurua Larrea, Irati

Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) dioenez, eguneroko bizitzako estresak, batez ere haurdunaldiaren eta erditzearen ingurukoak, eragina izan dezake ama askoren pentsamoldean eta portaeran, era honetan zaila suertatuz haurrak zaintzeko zeregin ugariei aurre egitea. Pentsamenduaren, portaeraren eta aurre egitearen arazo horiek batzuetan erditze-osteko depresio (EOD) gisa diagnostikatzen dira. Honen etiologia faktore anitzekoa da, baina harreman estua du faktore psikosozialekin. Tratamenduari…



Hizkuntza gutxituen estandarizazio prozesuak: euskararen eta galizieraren kasuak hizpide

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Carril Sánchez, Xabier

28 p. -- Bibliogr.: p. 26-28, [EUS] Euskara batuak berrogeita hamabost urte bete dituen honetan, inoiz baino biziago dago euskararen estandarizazioaren afera, eta hortik dator, hain zuzen ere, lan hau. Euskara hizkuntza gutxitua izanik, hala aztertzen da lan honetan beronen estandarizazio prozesua, galizierazko aldaera estandarraren eraikuntza ere hizpide izanik. Prozesuok zein berezitasun dituzten aztertzea da helburua, horretarako, estandarizazioaren eta honekin loturiko zenbait kontzepturen azalpen bat dator lehenik.…



Eguneroko prentsaren bilakaera diktadura frankistan: 1938ko legetik 1966ko prentsa legera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González de Matauko Rada, Iñaut

[EU] Francisco Francoren erregimen berria 1936ko gerra amaitu aurretik eta Espainiako eremu guztiaren kontrola bereganatu aurretik hasi zen funtsezko hainbat lege onartzen, eta 1938ko prentsa legea horietako bat izan zen. Izan ere, propaganda eta prentsaren kontrola XX. mendeko erregimen gehienen ezaugarrietako bat izan zen, masen manipulazio eta kontrolerako (Alvarez Llaneza, 2019). Horretarako, prentsa lege horri esker, prentsa errepublikarrarekin amaitu zuen Francok, eta egunkari guztiak…



Cannabis landareko 12 barietateetan kannabinoideen eta terpenoen kontzentrazioen jarraipena kontrol- eta estres-baldintzapeko hazkuntza-prozesuetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kareaga Álvarez, Garazi

[EU] Kannabinoideek eta terpenoek izan ditzaketen aplikazioak kontuan hartuta, Cannabis sativa landarearen hazkuntza kontrolatua eta estandarizatua izatea garrantzitsua da. Izan ere, metabolito sekundarioen kontzentrazioetan desberdintasun handia dago inguru baldintzen, barietateen, hazkuntza-denboren eta lagin motaren arabera. Horrela, estres tropikalak, hau da, tenperatura eta hezetasun altuek, hazkuntza prozesuan eragin ditzaketen aldaketak aztertzea da lan honen helburu nagusia,…



Kirol eskaladako errendimendua baldintzatzen duten faktore mugatzaileen errebisioa eta kirol eskaladarako entrenamendu proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Egaña Gaston, Eñaut

75 p. – Bibliogr.: p. 29-39, [EUS] Lan honetan, kirol eskaladako errendimendua mugatzen duten faktore ezberdinak ikertu dira, errebisio bibliografiko baten bidez, eta honen ostean, errebisioa oinarri hartuta, profil ezberdinetarako proposamenak egin dira.



Ipuin ludiko, musikatu eta parte-hartzailea: hezkuntza emozionala haur hezkuntzan lantzeko tresna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eizagirre Guenaga, Garazi

74 p. – Bibliogr.: p. 39-42, [EUS] Ipuin ludiko, musikatu eta parte-hartzaileek hezkuntzan lekua dute eta Hezkuntza Emozionala lantzeko balio dute. Hori jakinda, gradu amaierako lan honen helburua, Haur Hezkuntzan konpetentzia emozionalak lantzeko hiru ipuin mota horien ezaugarriak biltzen dituen ipuin ludiko, musikatu eta parte-hartzailea sortzea da. Baita, proposamen didaktiko batean txertatu eta aurrera eramatea bi eta lau urteko geletara egokituz. Jarraian, sortutako produktu final eta proposamenarekin konpetentzia…, [ES] Los cuentos lúdicos, musicales y participativos tienen cabida en la educación y sirven para trabajar la educación emocional. Sabiendo esto, el objetivo de este trabajo fin de grado es unir las características de estos tres tipos de cuentos y crear un cuento lúdico, musical y participativo para trabajar las competencias emocionales en Educación Infantil. Así mismo, integrarlo en una propuesta didáctica y llevarlo a cabo adecuándose a las aulas de dos y cuatro años. Con la propuesta y el…, [EN] Playful, musical and participatory stories have a place in education and serve to work on emotional education. Knowing this, the aim of this final degree project is to combine the characteristics of these three types of stories and create a playful, musical and participatory story to work on emotional competences in Early Childhood Education. Likewise, to integrate it into a didactic proposal and carry it out adapting it to classrooms of two and four year olds. With the proposal and the…



Efecto de los cannabinoides no- psicoactivos en los sistemas noradrenérgicos y serotoninérgicos centrales de roedores: estudio funcional ex vivo e in vivo, Kannabinoide ez-psikoaktiboen eragina karraskarien sistema noradrenergiko eta serotonergiko zentraletan: azterketa funtzionala ex vivo eta in vivo

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aostri Parga, Erik

387 p., [ES] Este estudio proporciona datos funcionales ex vivo en roedores sobre la acción de dos de los cannabinoides no psicoactivos más importantes, el cannabidiol (CBD) y/o el cannabigerol (CBG), en tres áreas relevantes del cerebro como son el núcleo dorsal del rafe (NDR), el locus coeruleus (LC) y el hipocampo (HC). Tanto el NDR como el LC, principales núcleos serotoninérgico y noradrenérgico respectivamente, se encuentran en el tronco encefálico y desempeñan papeles cruciales en la respuesta al…, [EU] Ikerketa honek bi kannabinoide ez-psikoaktibo garrantzitsuenen, kannabidiolaren (CBD) edota kannabigerolaren (CBG), eraginari buruzko datu funtzionalak (ex vivo) aurkezten ditu karraskarien garuneko hiru gune garrantzitsuetan, hala nola errafearen nukleo dortsalean (END), locus coeruleusean (LC) eta hipokanpoan (HK). ENDa eta LCa garun-enborrean kokatuta daude eta funtsezko eginkizunak betetzen dituzte estresari erantzuteko edota loa eta arreta erregulatzeko. Bestalde, HKak, sistema…



40 urtetik gorakoak diren eta etxean zainketa aringarriak jasotzen dituzten familia/zaintzaileei erizaintza zainketak: osasun hezkuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zugarramurdi Zubieta, Naroa

Sarrera: Zainketa aringarriak bizitza mehatxupean dauden pazienteen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea helburu duten esku-hartze integralak dira. Etxeko zainketen gorakadak familiaren rola indartu du, baina zaintzaileek askotan prestakuntza eta laguntza falta dute. Horrek gainkarga fisiko eta emozionala eragin dezake, eta pazientearen zaintza-kalitatean eragina izan. Helburuak: Lan honen helburua, 40 urtetik gorako etxean zainketa aringarriak jasotzen dituzten familiei zuzendutako…



Adinduen egoitzetan disfagia eta honek sortutako desnutrizioa detektatzeko protokolo baten diseinua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mahugo Barrena, Maite

26 p. : il.-- Bibliogr.: p. 24-26, Disfagia, irensteko zailtasun gisa definitzen da. Sintoma honek adierazten du elikadura boloa ez dela gai ahotik urdailera normaltasunez igarotzeko. Disfagiaren prebalentzia Espainian %2 eta %16 artean kokatzen da. Adindunen egoitzetan disfagia eta honek sortzen duen desnutrizioa diagnostikatzeko protokolo baten diseinua egin da lan honetan, zeinak fase desberdinak dituen. Lehenengo egoiliarraren historia klinikoa behatu behar da eta arrisku faktoreren bat badu, edo disfagiaren susmoa badago,…



Interbentzio praktiko baten proposamena lesio muskuloeskeletiko ohikoenak ekiditeko: ile-apaintzaileen osasun laboral prebentziorako esparruan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albés Tollar, Olatz

111 p. : il.-- Bibliogr.: p. 61-65, [EUS] Ile-apaintzailetza munduko populazioaren ehuneko handi batek erabiltzen duen zerbitzu bat bilakatu da. Eskakizun handiko lanpostua da, gorputz jarreren mantentzea, mugimendu berdinen errepikapena eta material pisutsuen eustea eskatzen duena. Kirol askotan bezala, lanpostuaren zereginetarako aurretiko prestaketa faltarekin eta ekintza batzuek eskatzen duten trebetasun maila ezarekin batera, lesio muskulo eskeletiko ugari agertzen dira. Honen arira, lesio muskulu eskeletikoen garapena mundu…, [EN] Hairdressing has become a service used by a large percentage of the world's population. It is a very demanding profession, requiring the maintenance of bodily positions, the repetition of equal movements, and the maintenance of heavy materials. As in many sports, along with the lack of prior training in occupations and the lack of skill required by some activities, numerous skeletal muscular injuries occur. In the light of this, the development of skeletal muscle disturbances in the…



Matematika diskretua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barcena Petisco, Jon Asier, Merino Maestre, María

2ª edición .-- 222 p., 2010-11 ikasturtean, Matematikako titulazio berria hasi zen Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Matematika Diskretua 2. mailako nahitaezko irakasgaia da eta 6 ECTS kreditu ditu. Irakasgai horren helburuak honako hauek dira: zerrendatze-konbinatoriaren teknika nagusiak aurkeztea, esanahi konbinatorioa duten zenbaki-familia garrantzitsuenak ikastea eta grafoak eta haien aplikazioak erakustea. Ikasleak lortu behar dituen gaitasun espezifikoak honako hauek dira: - Funtsezko frogapen matematikoen…



Construcciones y Auxuliar de Ferrocarriles S.A. enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Raymond Dorronsoro, Omar

Lana CAF enpresaren analisi ekonomiko finantzarioa egitean datza. Horretarako, hasiera batean enpresa aurkezten dut. Ondoren, sektorearen analisia egiten dut barne analisi bat ere eginez, honetarako graduan zehar ikasitako tresnak erabili ditut. Behin hau eginda, lanaren jarduera nagusira bideratzen naiz, analisi ekonomiko finantzarioa. Miren Edurne, irakasle bezala izandako ikasgaiko apunteetaz baliatuz, bertan eskuratutako ezagutzak lanerako erabili ditut. Amaitzeko, lana laburtu eta ondorio…



Bertsolaritzaren eragina Lapurdiko bertso-eskoletako gazteen identitatean eta hizkuntza erabileran. Bertso-eskola Jarduera Komunitate gisa aztertzeko proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artetxe Sarasola, Miren

Euskararen ezagutzatik erabilerarako tartea kezka iturri dugun honetan, gero eta nabariagoa da gazteen hizkuntza portaeretan eragiteko hobeto ulertu behar ditugula hizkuntza portaerak berak dituen inplikazioak, besteak beste, gazteen beraien identitatearen eraikuntzari dagokionez. Lan honetan, Baionako Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskolako kideen diskurtsoak aztertu ditut, identitatearen eraikuntzan eta hizkuntza portaeran bertso-eskolak berak izan dezakeen eragina aztertzeko. Bertso-eskola…



Heziketa Fisikoa eta Eskola Kirola: ba al dago lotura pedagogikoarik?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Segurola López de Munain, Iñaki

40 p. – Bibliogr.: p. 37-39, [EUS] Konpetentzia motorra izugarrizkoa garrantzia duen gaitasun bat da garapen integrala lortzeko bidean. Hau lortzeko, Heziketa Fisikoa eta Eskola Kirola arlo garrantzitsuenetakoak izan daitezke. Lan honen helburua Heziketa Fisikoaren eta Eskola Kirolaren artean lotura pedagogikorik dagoen edo ez aztertzea da, horretarako Gasteizko Calasanz ikastetxeko hastapeneko Eskola Kiroleko modeloa aztertu egin da. Programako jardueren analisia egiteko, aurretik balidatutako kategorizazio taula bat…, [ES] La competencia motriz toma especial importancia a la hora de garantizar el desarrollo integral de los niños. Para desarrollar ésta, se ha visto que la Educación Física y el Deporte Escolar pueden ser dos ámbitos muy útiles e interesantes. El objetivo de este trabajo es analizar si hay algún tipo de relación pedagógica entre la Educación Física y el Deporte Escolar. Para ello se ha analizado el programa de iniciación de Deporte Escolar del colegio Calasanz de Vitoria-Gasteiz. Para el…



Zer da "ser"? Musika Hezkuntza LGTBfobiari aurre egiteko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Armentia López de Ipiña, Aitor

[EU] Askotan gertatzen da musikaren kutsu eraldatzailea ez dela lantzen ikastegietako musika saioetan, eta ikastegietan bertan, minoria ezberdinen inklusioa ez dela bermatzen. Proiektu honekin, Bilboko eskola publiko batean, historian zehar egoera desatseginak bizi behar izan dituen LGTBIQ+ kolektiboa ezagutarazi nahi izan da, musikaren bitartez aniztasunari trataera egokia emanez. 10-12 urte bitarteko 12 ikasle abesti baten sorkuntzan murgildu izan dira, horren erritmoa, instrumentala eta…, [ES] Ocurre a menudo que el matiz transformador de la música no se cultiva en las sesiones musicales de los centros, y que en los propios centros, no se garantiza la inclusión de las diferentes minorías. Con este proyecto, en una escuela pública de Bilbao, se ha querido dar a conocer al colectivo LGTBIQ+, el cual ha tenido que vivir situaciones desagradables a lo largo de la historia, dando un tratamiento adecuado a la diversidad a través de la música. 12 alumnos de 10 a 12 años se han volcado…, [EN] Often, the transformative tone of music, as well as the inclusion of minority students, is not part of a school's curriculum. With this project, in a state school in Bilbao, it's been aimed to raise awareness around the LGBTQI+ community, a group that has been targeted, discriminated and hated throughout history, to provide equal treatment and nourishment to its diversity through music. 12 students, ages 10-12, years were asked to create a song, looking at rhythm, instrumentation…



Itzulpena eta zentsura 1975-1983 aldian. Euskarazko itzulpenak eta itzulpena bitarteko gisa zentsura prozesuan.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arroita Azkarate, Izaro, Ibarluzea Santisteban, Miren

I tzulpenaren ikuspegitik aztertuko ditugu 1975etik 1983ra euskaraz argitaratutako eta zentsurara aurkeztutako liburuen fitxak kapitulu honetan, eta bi ildo nagusiri erreparatu nahi diegu: batetik, zer-nolako tratamendua izan zuten itzulpenek zentsura prozesuan eta, bestetik, nola baliatu zen itzulpena euskaraz argitaratutako lanak zentsuratik pasatzean. Horretarako, zentsura prozesura aurkeztutako eskarietako dokumentazioa izango dugu aztergai, baina baita Irakurleek euren txostenetan egindako…, Argitalpen hau, IT 1047-16 (Eusko Jaurlaritza), US 17/10 (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta FFI2017-84342-P (MINECO) ikerketa proiektuen baitan garatu da.



Testamentu mankomunatuak Euskal Lurraldeetan. Ezeztatzeko eta aldatzeko erregelak Euskal Zuzenbide Zibilaren arabera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Akarregi Amutxastegi, Ander

[EU] Testamentu mankomunatuak historia handiko figurak dira Euskal Zuzenbide Zibilean. Ekainaren 25eko 5/2015 Legeak, besteak beste, testamentu mankomunatuen unifikazioa ekarri du Lurralde Historikoetan. Hala ere, ezarri dira, doktrinalki eztabaidak sortu dituzten arau batzuk. Autore batzuen arabera, EZZL-ren 27.3. art.-a eta 28.3.art.-a kritikagarriak dira. Lanaren helburua artikulu horiek aztertzea eta interpretatzea izango da, eta beste erregimen foraletan halakorik dagoen ikusi., [ES] Los testamentos mancomunados son figuras que han tenido mucha historia en el Derecho Civil Vasco. La Ley 5/2015, de 25 de junio, ha supuesto, entre otros cambios, la unificación de los testamentos mancomunados en los Territorios Históricos. Sin embargo, se han establecido algunas normas doctrinalmente controvertidas. Según algunos autores, son criticables los artículos 27.3 y 28.3 LDCV. El objetivo del trabajo será analizar estos artículos, comprobando si existen en otros regímenes forales…



Joko-jolasen denboraren eragina emozioetan ikasleen arteko harremanen arabera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sendiu Zulaica, Mikel

40 p. – Bibliogr.: p. 33-35, [EUS] Lan honek joko-jolasen barne-logikak ikasleen emozioetan duen eragina aztertzen du; alde batetik, denbora lineala eta ziklikoa kontuan hartuz, eta bestetik, harreman motak identifikatuz. Honetarako, Barrutia Ikastolako 6. mailako ikasleen artean, joko-jolasen denborak eta harremanek ikasleen emozioetan duten eragina ikertu da. Ikerketaren helburu nagusiena ikasleen artean agertzen diren emozioak identifikatzea izan da, joko-jolasen barne-logika kontuan hartuz, jarduera fisiko ezberdinetan…, [ES] Este trabajo analiza la influencia de la lógica interna del juego en las emociones del alumnado, considerando por un lado el tiempo lineal y cíclico, y por otro el tipo de relaciones. Para ello, entre los alumnos de 6º de la Ikastola Barrutia se ha analizado la influencia que el tiempo y las relaciones de los juegos tienen en las emociones de los alumnados. El objetivo principal de la investigación ha sido identificar las emociones que se manifiestan entre el alumnado, teniendo en cuenta…, [EN] This work analyses the influence of the internal logic of the game on the students' emotions, considering on the one hand linear and cyclical time, and on the other hand, the type of relationships. To this end, the influence that time and the relationships of games have on pupils' emotions has been analysed among 6th grade pupils at the Barrutia Ikastola. The main objective of the research was to identify the emotions expressed by the pupils, taking into account the internal…



Relacionalidad postdual entre sujetos y objetos en las prácticas artísticas. Ejercicios investigativos desde la obra de Elena Aitzkoa, Subjektuen eta objektuen arteko erlazionalitate postduala arte-praktiketan. Ikerketa ariketak Elena Aitzkoaren lanetatik abiatuta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz de Arcaute Acedo, Uxue

250 p., Embargada a solicitud de la autora 13/07/2026, (ES)La presente investigación trata de explorar la resonancia entre la práctica escultórica y laperspectiva postdual. Este tipo de acercamiento cuestiona la división cartesiana entre «rescogitans» y «res extensa», propia de la modernidad occidental, a favor de una desjerarquizaciónentre sujetos y objetos. A través de la hipótesis de que la práctica artística opera como unentramado de relaciones de mutualidad entre el artista (sujeto) y la obra (objeto), se pretendeponer en crisis la…, (EUS)Ikerketa honetan, eskultura-praktikaren eta ikuspegi postdualaren arteko erresonantzia aztertzeada helburua. Hurbilketa postdualak zalantzan jartzen du «res cogitans» eta «res extensa»direlakoen ar-teko banaketa kartesiarra, Mendebaldeko modernitatearen garapenak berezkoaduena, eta subjektuen eta objektuen arteko hierarkizazioa baztertzearen alde egiten du.Hipotesitzat hartuta arte-praktikek artistaren (subjektuaren) eta artelanaren (objektuaren) artekoharreman parekideen sare gisa funtzio…



Zainketa aringarrietan lana egiten duten erizainen lan-karga eta laneko esposizioaren ondoriozko jokabideak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Leturia Gabilondo, Saioa

Sarrera: Zainketa aringarriak pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko plangintza bat osatzen dute. Azken urteetako eskari handiak bertako lan-karga eta estres maila igotzea eragin du erizainetan eta jokabidezko ondorio ezberdinak garatu direla pentsatzen da. Hortaz, jokabide hauen ezagutza eta ikerketa zabaltzea komeni da. Helburua: Zainketa aringarrietan lan egiten duten erizainen lan-karga eta esposizio emozionalaren aurrean garatzen dituzten jokabideak aztertzea da. Metodologia: Bilaketa 2025eko…



Itxi, ireki edo klik. Euskal kulturari buruzko gogoeta-analisi bat musika-esperimentazio eta-tradizioaren bidegurutzean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santamaría Barinagarrementeria, Ainara

274 p., Etnomusikologiaren lemari helduz, musika, kultura bat ezagutzeko bide izan daiteke eta ez antzua, gainera. Egon daitezkeen askotariko hurbiltzeen artean, tradiziozko eta esperimentazioa baliatzen ditugu tesi honetan. Gaur egun, bi mundu horiek elkarren artean ezezagun ez bada kontrako gisara aurkezten dira. Botereak, prestigioak, instituzioak, hierarkiak, hegemoniak edo, nola ez, komunitatearen esanguratze sinbolikoak banatzen ditu. Alta, tesi honen xedea banaketa ikuspegitik harago tradizioa…



Elikadura osasuntsua eta jasangarrien inguruko unitate didaktikoa Lehen Hezkuntzako ikasleen aurre-ideietan oinarrituta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Múgica Rubín, Nuria

92 p. : il.-- Bibliogr.: p. 42-47, [EUS] Azken urteotan, ingurumenarekiko eta herritarren osasunarekiko kezka gero eta handiagoa da; eskola-adineko haurrek gero eta gaixotasun gehiago dituzte bizi-ohitura txarrekin lotuta daudenak. Lan hau lehen hezkuntzako ikasleek elikadura osasungarri eta iraunkorrari buruz duten ezagutzari buruzko ikerketa da, osasuna eta elikadura-ohitura iraunkorrak hobetzeko unitate didaktiko bat proposatuz eta gauzatuz. Lanaren emaitzek erakusten dute lehen hezkuntzako azken zikloko ikasleek elikadura…, [ES] En los últimos años, la preocupación por el medio ambiente y la salud de la población es cada vez mayor, los niños en edad escolar presentan cada vez más enfermedades relacionadas con los malos habitos de vida. Este trabajo es una investigación sobre los conocimientos de los alumnos de educación primaria en alimentación saludable y sostenible, proponiendo y llevando a cabo una unidad didáctica para mejorar la salud y los hábitos alimentarios sostenibles. Los resultados del trabajo…, [EN] In recent years, concern for the environment and the health of the population is increasing, school children present more and more diseases related to bad life habits. This work is an investigation on the knowledge of primary school students in healthy and sustainable eating, proposing and carrying out a didactic unit to improve health and sustainable eating habits. The results of the work show that the students of the last cycle of primary education have acceptable knowledge about healthy…



Bakardadeak eta zaintzaile rola izateak pertsona nagusien osasun biopsikosozialean dituzten ondorioen azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Imaz Aramburu, Idoia

266 p., Bakardadea giza harremanen sarea hautemateko esperientzi subjektiboa da eta bizi zikloko edozein momentutan agertu daitekeen sentimendua izan arren, pertsona nagusiak zaurgarriagoak dira. Zahartzaroa bera, nagusiaren bizimoduan aldaketa anitz gertatzen den momentua da, sarritan norberaren zainketaz gain, bikotea edo gertuko beste petsona baten zaintza ardura hartzen den unea ere bada. Zaintzaile rolaren betebeharrak alegia, nagusien osasunean eragina izan dezaketela iradoki da. Honela,…



Fisioterapiaren oinarriak irakasgaiaren termino-zerrenda eleaniztuna eta terminologiaren azterketa, Fisioterapia graduko irakasgai baten terminologia-hiztegi eleaniztuna egitea eta terminologia aztertzea.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sáenz de Cámara Martínez de Apellániz, Eneko

[EU] Aurkezten den lan hau Garaterm izeneko proiektuaren eta lan-ingurunearen barruan kokatzen den Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) izeneko programaren metodologian oinarritzen da. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultatean Fisioterapia Graduan irakasten den Fisioterapiaren oinarriak izeneko irakasgaiko terminologia jaso eta deskribatzen da. Irakasgaiko materiala erabiliz, termino erreal eta espezializatuen glosategi eleaniztun bat egin da. Lanaren helburu nagusiak dira terminologia…



Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200): etorkizunari begirako aurkezpen bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manterola Agirre, Julen

This articles serves as a presentation of the main features of the EHHE (Basque Historical Etymological Dictionary). After listing the sections that make up the dictionary, I dwell on some details of its composition, namely the criteria for choosing the words to be included in the dictionary, and how they have been organized into lexical families. I also describe the structure of the entries, by defining the sections that form each of them. Thereafter I offer some examples that show the kind of…



Goi mailako harrobiko emakumezko futbolarien profil fisikoa kategoriaren eta denboraldiko unearen arabera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tubia Garitaonandia, Nagore

27 p. – Bibliogr.: p. 23-27, [EUS] Gradu amaierako lan honen asmoa eliteko harrobiko emakumezko futbolarien profil fisikoa aztertzea eta euren kategoriaren eta neurketa-unearen arabera alderatzea izan da. Lehen mailako klub baten harrobiko 14 urtetik beherako (n = 8), 16 urtetik beherako (n = 13) eta hirugarren taldeko (n = 11) zelaiko 32 jokalarik salto (bertikala eta horizontala), abiadura (30 metroko esprinta) eta erresistentzia (30-15 intermittent fitness test) probak egin zituzten 2024ko urtarrilean eta martxoan.…, [ES] El objetivo de este trabajo de fin de grado ha sido analizar el perfil físico de las futbolistas de cantera de élite y compararlo en función de su categoría y del momento de la medición. En enero y marzo de 2024, 32 jugadoras de campo de un club de Primera División de las categorías sub-14 (n =8), sub-16 (n = 13) y del tercer equipo (n = 11) realizaron las pruebas de salto (vertical y horizontal), velocidad (esprint de 30 metros) y resistencia (30-15 intermittent fitness test). A partir de…, [EN] The aim of this final degree project was to analyse the physical profile of elite youth female football players and compare it according to their category and time of the measurements. In January and March 2024, 32 outfield players from the under-14 (n = 8), under-16 (n = 13) and third (n = 11) teams of a first division club performed jump (vertical and horizontal), speed (30- metre sprint) and endurance (30-15 intermittent fitness test) tests. Based on the test outcomes, maximal sprinting…



Presio-sentsoreen datuak eskuratzeko sistemaren diseinua eta inplementazioa maketa hidrauliko baterako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aranburu Aramendi, Eneko

[EU] Lan honetan "Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I" ikasgaian erabiltzen den maketa baten datuak jasotzeko sistema sortuko da. Maketa hidraulikoak 6 presio-sentsore izango ditu eta ur-ponpek funtzionatzean emariaren eta altueraren arteko erlazioak behatzeko balio izango du. Sistema Arduino R4 WiFi plakan oinarrituko da eta, sistema elektronikoaz gain, egitura fisikoa ere diseinatuko da maketaren beharrezko ezaugarrietara egokituz. Datu transmisioa haririk gabeko MQTT…



Eskola-jazarpenaren arrisku- eta babes-faktoreak ikuspegi biopsikosozialetik: berrikuspen narratiboa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tolosa Beldarrain, Lierni, Lertxundi Iribar, Nerea, Arregi Otxotorena, Ane, Babarro Velez, Izaro

Bullying is the most common aggressive behaviour in childhood, and it occurs when a student consistently and intentionally experiences negative actions from another student or is at risk of such actions. Furthermore, considering the prevalence and impact of bullying, some experts have classified it as a public health issue. Specifically, in the Basque Country it is estimated that 16.8% of children are victims, aggressors, or bully-victims. Moreover, it can have consequences on the well-being…



Ekin eta eraldaketa eragin. Pedagogia Feministen teoria eta praxia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Reizabal Arruabarrena, María Luisa, Soubelet Fagoaga, Iduzki, Mendiluze Expósito, Aitziber, Sarrionandia Peña, Ainize, Novoa Fariñas, Ana, Rodríguez Poza, Aintzane, Eldua Azkarate, Maialen, Fernández Rotaetxe, Patricia, Manterola Pavo, Peio, Areizaga Llorente, Idoia

Ekin eta eraldaketa eragin. Pedagogia feministen teoria eta praxia gidaliburuak hezkuntzaren eremuan genero-parekidetasuna eta inklusioa modu sistematikoan txertatzeko premia aztertzen du. Pedagogia feministak proposatzen ditu analisi- eta esku-hartze-marko gisa, ikuspegi intersekzionaletik abiatuta, eta generoarekin batera beste zapalkuntza-ardatz batzuk ere kontuan hartzen ditu, hala nola arrazakeria, klasismoa, kapazitismoa edota aniztasun sexu-generikoaren aurkako jarrerak. Izaera teoriko…, Ekin eta eraldaketa eragin. Pedagogia feministen teoria eta praxia gidaliburuak hezkuntzaren eremuan genero-parekidetasuna eta inklusioa modu sistematikoan txertatzeko premia aztertzen du. Azken hamarkadetan egindako aurrerapauso instituzionalak gorabehera, eguneroko praktika pedagogikoek erakusten dute desberdintasunek eta zapalkuntza-egiturek bizirik dirautela, sarritan modu sotil eta ikusezinetan erreproduzituz. Testuinguru horretan, lan honek pedagogia feministak proposatzen ditu analisi-…, EHUko Psikologia Fakultatea



Poetika feministen lehen harria euskal literaturan: Amaia Lasaren hastapeneko olerkigintza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrastoa Villagran, Ane Miren

Amaia Lasaren hastapeneko olerkigintzaren gaineko azterketa da lan hau. Amaia Lasa­ren hastapeneko olerki bildumen –Poema bilduma (1971), Hitz nahastuak (1977) eta Nere paradisuetan (1979)– analisia egin da, testu horiek poetika feministaren uhinean irakurriz. Helburu hirukoitza izan du analisiak: lehenik, poetika feministak definitu eta ezaugarritzea; bigarrenik, Amaia Lasaren poemategi horietako testu hautatuen ira­kurketa proposamena egitea; azkenik, olerki horien ezaugarrien eta poetika…



Metal astunen determinazioa erraustegiaren inguruko goroldio laginetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpiazu Zubeldia, Malen

2020an inauguratu zen Zubietako erraustegiak kezka handiak sorrarazi ditu inguruko biztanleengan. Hau honela izanik, Zubieta Lantzen elkarteak ikerketa proiektu bat bideratu zuen 2019an, ToxicoWacht fundazioaren laguntzaz. Bertan, hainbat lagin bildu eta hauen azterketa burutu zen, horien artean goroldioaren analisia zegoelarik. Goroldioa biomonitorea da, eta bertan metatzen diren metal astunei esker ingurunearen kutsaduraren berri izan dezakegu. Lan honen helburua beraz, Zubietako…



Grafenoaren erabilera zelula fotovoltaikoetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Matias Alkaiaga, Miren

Azken urteotan aurrerapen asko eman dira grafenoaren ikerkuntzan. Esatearren, aurrerapen garrantzitsua eman da grafenoaren eskala handiko erauzketan. Bere karbono sare kristalinoak erresistentzia mekaniko izugarriak, eroankortasun elektriko eta termiko itzelek, iragazgaiztasunak eta beste hainbat propietate ikusgarriek aplikazio askotarako material interesgarri bihurtzen dute. Lan honetan, grafeno puruaz gain honen deribatu desberdinen aplikazioa ere aztertu da. Horrez gain, gaur egun…



Genero desberdintasunak iktus iskemiko akutuaren arretan. Zerbait aurreratu al dugu?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Del Molino Urquijo, Nagore

[EU] Sarrera: garun istripu baskularrek izugarrizko eragina dute gizartean, hilkortasunaren eta helduen desgaitasun fisiko iraunkorraren lehenetariko kausa izateaz aparte, pazientearengan eta familian sufrimendu handia eragiten dute. Iktus iskemiko akutuan genero desberdintasunak agerian geratu dira, baina alde horien zergatia oraindik ezezaguna izaten jarraitzen du. Iktusaren mekanismo fisiopatologikoan gizonen eta emakumeen berezko biologiak eragina du. Hala ere, genero desberdintasun horiek…



Ezkontide alarguna eta bizirik dirauen izatezko bikotearen babesa Euskal Zuzenbide Zibilearen naitaezko oinordetzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Korkostegi Altzibar, Izadi

[ES] El objetivo principal de este trabajo, en la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco (LDCV), es analizar la protección en la sucesión forzosa del cónyuge viudo o pareja de hecho superviviente. De hecho, además de establecer por primera vez una regulación única y unitaria del Derecho civil vasco en toda la Comunidad Autónoma del País Vasco, a través de esta ley se han reformado diversos aspectos para mejorar la situación del cónyuge viudo o la pareja de hecho superviviente. En…, [EU] Lan honen helburu nagusia, Euskal Zuzenbide zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legean (EZZL), ezkontide alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak derrigorrezko oinordetzan jasotzen duen babesa aztertzea da. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidego (EAE) osoan lehen aldiz euskal Zuzenbide zibil araudi bakar eta bateratua ezartzeaz gain, alargun zein bizirik dirauen izatezko bikotekidearen egoera hobetze aldera hainbat alderdi erreformatu dira lege honen bitartez. Beste hitz…, [EN] The main purpose of this work is to examine the protection that the surviving spouse or civil partner receives in forced share succession under Law 5/2015 of 25 June on Basque Civil Law (LDCV). In fact, in addition to establishing, for the first time throughout the Autonomous Community of the Basque Country (CAPV), a single and unitary regulation of Basque civil law, a number of aspects have been amended in order to improve the situation of the surviving spouse and civil partner. In other…



Gasteiz-Forondako aireportuaren eginkizun estrategikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tubía Díez, Iker

58 p. -- Bibliogr.: p. 49-54, Salgaien garraiobideek funtsezko zeregina dute ekonomia globalean, eta produktuen eta materialen mugimendu eraginkorra eta segurua errazten dute distantzia aldakorretan. Garraiobide horiek salgaiak garraiatzeko berariaz diseinatutako sistemak eta ibilgailuak dira, bai estatuan bai nazioartean. Lurreko metodo zaharretatik hasi eta garraio multimodaleko sare sofistikatuetaraino, salgaiak garraiatzeko baliabideak aldatu egin dira, merkataritza globalaren eskari gero eta handiagoei erantzuteko.…



Mendebaleko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zuloaga San Román, Eneko

Liburu honek "Mendebaleko Euskara Zahar" deitu izan den egoera linguistikoa edo makrodialektoa du aztergai; hots, X. mendeaz geroztik Euskal Herriko mendebal zabalean (Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaleko zenbait ibarretan) ageri den eremu linguistiko zabala. Gerora, zenbait azpizatiketa gertatu ondoren, handik sortuak dira lurralde horietan ezagutu ditugun euskalki modernoak. Lanaren helburua Euskal Herriko mendebal zabaleko X.-XV. mendeen arteko zatiketa…, Lan honek honako ikerketa-proiektu hauen babesa izan du: «Monumenta Linguae Vasconum vi: Avances en cronología de la historia y la prehistoria de la lengua vasca» (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, PID2020-118445GB-I00). «Historia de la lengua vasca y Lingüística histórico-comparada» (Eusko Jaurlaritza, IT1344-19). «Lingüística diacrónica, tipología e historia del euskera” (Eusko Jaurlaritza, IT1534-22)



Plastikotasun neuronala: garunaren zaindari

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echeazarra Escudero, Leyre

Denbora luzez pentsatu da garuneko lesio baten ondorioz neuronak betirako galtzen zirela eta, heldutasunera behin helduta, burmuinaren garapena eten egiten zela. Azken hamarkadetan, berriz, argi geratu da garunak malgutasuna eta plastikotasuna dituela. Gaitasun horri esker, garunaren anatomia aldatzen da, eta, horrela, garunaren funtzionamendua molda daiteke. Plastikotasun neuronalak errendimendua hobetzea ahalbidetzen du eta, gainera, lesio baten ondoriozko kalteak gainditzen laguntzen du.…



Nominalizazioak eta Marteko euskara

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier

Artikuluan erakusten da -era, -keta, -pen bezalako atzizkien bitartez eratorritako euskarazko nominalizazioek ere Alexiadouk (2001) aipatzen dituen ezaugarri batzuk dauzkatela (e.g. irakurketa ebentiboaren ezakusatibitate eta pasibotasuna, genitibodun argumentuen beharra) baina, ostera, oso gertaera egitura urria dutela (adberbiorik eza, posposizio-sintagmek -ko hartu beharra); ondorioz, nominalizazio eratorrien irakurketa ebentiboa oso mugatua da euskaraz. Aitzitik, -t(z)e buru duten perpaus…, Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa (PGC2018-100686-B-I00)



Ekoizpen-sistema erdi-estentsibopean hazitako Euskal Herriko mendiko zaldia arrazako behor-esnearen kalitate nutrizionalaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Blanco Doval, Ana, Rodríguez Barrón, Luis Javier, Aldai Elkoro-Iribe, Noelia

Many farms that breed equids for human consumption are located in southern Basque Country, and are primarily based on extensive management systems. Considering the beneficial impact of extensive systems on rural areas and the environment, diversification of equine production with mare milk from the autochthonous Basque Mountain Horse breed, a product never studied before, is proposed. This study assessed the nutritional quality of milk through the quantification of gross composition (total fat,…



Kanguru Ama Metodoak jaioberri goiztiarraren garapenean duen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tolosa Castilla, Oihana

Sarrera: Azken hamarkadetan goiztiartasun-tasak gora egin du etengabe, eta dituen morbi-mortalitate arazoak ikusita, 2022an MOEk, biziraupen-emaitzak hobetzeko asmoz, (Munduko Osasun Erakundeak) jarraibide batzuk aurkeztu zituen, non haurra jaio eta berehala amaren larruazalarekin kontaktuan jarri behar diren. Kanguru Ama Metodoa (KAM), haurra erdi biluzik amaren edo aitaren bularreko larruazalarekin kontaktuan jartzean datza. 70eko hamarkadaren amaieran, Bogotako haur goiztiarren heriotza-tasa…



Ikasketa-adibide urriko Informazio-Erauzketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sainz Jiménez, Oscar

154 p., Informazio-erauzketaren (IE) arloak makina bati testuan agertzen den informazioa identifikatzea eta kategorizatzea nola irakatsi ikertzen du. Ataza hau, gizakiontzat ere erreza ez dena, azken urteetan ikasketa-automatikoan egindako aurrerapenek sustatu dute, datu-anotatuak erabiliz ereduak entrenatuz. Hala ere, corpora handiak anotatzea lan neketsu eta garestia da, batez ere baliabide urriko inguruneetan.Tesi honen helburua baliabide urriko inguruneetan IE metodoak aztertzea eta garatzea da.…



Erakunde-antolaketa eta botere legegilea Europar Batasunean: gainbegirada historikoa eta gaur egun indarrean dagoen sistema

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Lupiola, Asier

Europako Erkidegoak abian jarri zirenetik gaur egungo Europar Batasunera arte, Europako integrazio prozesuak izan duen ezaugarri nagusienetako bat bere erakunde-antolaketa izan da, nazioarteko beste erakundeek dutenaren ezberdina. Are gehiago, horren bilakaerak estatuetan dagoen antolakuntzara hurbildu du. Hori eskumenen banaketan eta, batez ere, botere legegileari dagokionez ikus daiteke: hasiera batean, Estatu kideen ordezkaritza zuen organoak erabakitzeko ahalmen guztia zuen; ordea, gaur…



Hizkuntza-komunitateak harremanetan Euskal Herrian: balio etikoetan oinarritutako diskurtsoaren beharra

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Juaristi Larrinaga, Patxi

Euskaraz bizi direnen eta erdaraz bizi direnen arteko gatazka guztiz gainditzea ezinezkoa dela onartuta ere, iruditzen zaigu posible dela hauen arteko bizikidetza hobeagotzea. Horretarako, ezinbestekoa da arau argiak izatea. Baina arau horiek barneratuak eta errespetatuak izateko, balio etikoetan oinarritutako diskurtsoa behar da. Artikulu honetan, diskurtso berri horrek izan beharko lituzkeen berezitasunak aurkezten ditugu.



Esne-gazura proteinaren erabilera argi bidezko 3D inprimaketan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uribarrena Arrese-Igor, Maialen, Guerrero, Pedro, Caba Ciriza, Koro de la, Carranza Fernandino, Teresa

Argi bidezko 3D inprimaketan (DLP, Digital Light Processing) erabiltzen den erretxina biobateragarri (EB) bati propietate mekanikoak hobetzeko, esne-gazuraren proteina (EGP) gehitu zitzaion. Proteina hau gazta-prestaketa prozesuan eratzen den hondakinetik lortutako produktua da. Erretxina biobateragarria (EB) eta EGP hautsa % 5ean (bolumen/masa) nahastu ziren eta lortutako nahaste homogeneoari egin zitzaion karakterizazio erreologikoak inprimatzeko aproposa zela erakutsi zuen, inprimatzean…



Hitzik gabeko zaintzak: hizkuntza- eta kultura oztopoak erizaintzan: berrikuspen bibliografikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxegoien Zulaika, Sara

Sarrera. Gaur egun, aniztasun kultural eta linguistikoa osasun-sistemen egiturazko errealitatea da, eta ez salbuespen bat. Komunikazio-hesiek asistentzia-ekitatea eta pazientearen segurtasuna arriskuan jartzen dituztenez, segurtasun kulturala eta prestakuntza espezifikoa bermatzea ezinbesteko baldintza bihurtu da. Muga horiek gainditzea funtsezkoa da osasun-sisteman justizia soziala erdiesteko eta pertsona orori eskubide osoko arreta ziurtatzeko. Helburuak. Berrikuspen bibliografiko honen…



Sistema endokannabinoideak emearen ugal-fisiologia modulatzen du

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Totorikaguena Iturriaga, Lide, Olabarrieta López, Estíbaliz, Aguirregoitia Marcos, Naiara, Aguirregoitia Marcos, Ekaitz

Sistema kannabinideak ugal-sistemaren prozesu desberdinetan parte hartzen du, eta jakina da kannabinoide exogenoen kontsumo kroniko sistemikoa kaltegarria dela ugalketa-prozesuetarako; sistema endokannabinoidean izan daitezkeen gabeziak, halaber, ez dira mesedegarriak. Frogatu da sistema endokannabinoidearen edozein osagairen aktibazioak edo eraldaketek eragina izan dezaketela ugalketaren fase desberdinen erregulazioan eta bizitza berri baten hasiera arriskuan jar dezaketela. Horregatik,…



Instalazio artistikoen lanketa haur hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Inciarte Gozalo, Ane

47 p. : il. -- Bibliogr.: p. 34-36, [EUS] Gradu Amaierako lan honetan, gaur egun instalazio artistikoak hezkuntzaren esparruan duen zeregina aztertu nahi da, zehazki, 0-6 urte bitarteko haur-etapan. Horretarako, hainbat fasetan egituratutako ikerketa-lana egin da. Hezkuntza artistikoan, dramatizazioan, arte garaikidean edo Haur-Hezkuntzan erreferenteak diren autoreak indartzen dute lan hau, lan honen hasieran egindako bilaketa bibliografikoari esker. Egungo egoeraren azterkuntza, haur-hezitzaile bati eginiko bi galdetegiren bidez…, [ES] En el presente trabajo de Fin de Grado, se quiere analizar el papel que desenfunda la instalación artística hoy en día en el ámbito educativo, concretamente en la etapa Infantil que comprende entre los 0 y los 6 años de edad. Para ello, se ha hecho un trabajo de investigación estructurado en diferentes fases. Referentes en materias como la educación artística, dramatización, arte contemporáneo o Educación Infantil respaldan este trabajo. Como hemos podido observar en la búsqueda…, [EN] In this Final Degree project, the aim is to analyse the role played by art installations today in the field of education, specifically in the infant stage, which is between 0 and 6 years of age. In order to do so, a research work has been carried out structured in different phases. The work has been supported by referents in subjects such as art education, drama, contemporary art and early childhood education. As we have been able to observe in the bibliographic search carried out at the…



Zilbor-hesteko odolaren donazio prozesua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garmendia Bengoechea, Laiene

Zilbor-hesteko odolaren (ZHO) lehen transplantea 1988an egin zen Parisen; hau arrakastatsua izan zen eta geroztik, transplante ugari gauzatu dira. Gaur egun, mundu osoko bankuetan 800.000 ZHO unitate baino gehiago daude eskuragarri. ZHO gaixotasun ezberdinen tratamendurako erabiltzen da eta etorkizunean honen erabilera zabaltzea aurreikusten da. Helburuak. Lanaren helburu nagusia ZHOaren donazio prozesua ezagutzea da. Metodologia. Pazientea/arazoa, interbentzioa eta emaitza (PIO) egitura…



Obesitatearen inpaktua ß-laktamiko antipseudomonikoen portaera farmakozinetiko/farmakodinamikoan paziente kritikoetan. Egokia al da egungo dosifikazioa?, ß-laktamiko antipseudomonikoen portaera farmakozinetiko/farmakodinamikoa paziente kritikoetan. Egokia al da egungo dosifikazioa?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxeberria Iztueta, Uxue

27 p.: il. -- Bibliogr.: p. 24-27, Antibiotikoekiko erresistentzia gora doan honetan, hilkortasun tasa altua duen paziente kritikoen populazioa aztertu eta hauentzako dosifikazio erregimenik aproposena identifikatzea oso garrantzitsua da, tratamenduaren eraginkortasun optimoena lortzeko eta baita erresistentzien agerpena moteltzeko ere. Lan honen helburua, Pseudomonas aeruginosa-z infektatu eta meropenem edo piperazilina/tazobaktamekin tratatutako paziente kritikoentzako dosifikazio erregimenik optimoena bilatzea izan da,…



Pertsona ospetsuak Espainiako emakumeentzako prentsako eta bihotzeko prentsako argitalpen digitaletan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ganzabal Learreta, María, Meso Ayerdi, Koldobika, Pérez Dasilva, Jesús Angel, Mendiguren Galdospin, Terese

Hainbat motatako pertsona ospetsuak agertzea da Espainian bai emakumeentzako prentsak bai bihotzeko prentsak duten ezaugarrietako bat. Gure azterlanean, hautatutako aldizkarietan agertzen diren mota guztietako pertsona famatuak biltzen dituzten 16 aldagaiz osatutako kategoria multzo bat finkatu dugu. Zehazki, emakumeentzako bost aldizkari hauetako edizio digitalak hautatu ditugu: Vogue, Elle, Telva, Marie Claire eta Woman. Horrez gain, bihotzeko bost aldizkari hauetako edizio digitalak: Hola,…



Inflazio kosmologikoa eta Kosmologia Zikliko Konformea Big Bang beroaren arazoen konponbide gisa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Estonba Loinaz, Julen

[EU] Lan honetan Big Bang beroaren ereduak dituen arazoak ebazteko bi teoria aurkezten dira: Inflazio kosmologikoa eta Kosmologia Zikliko Konformea. Inflazio kosmologikoak unibertso goiztiarrean hazkuntza esponentzial bat kokatzen du. Kosmologia Zikliko Konformeak berriz behin eta berriro errepikatzen diren eon izeneko aro batzuk proposatzen ditu, bakoitza Big Bang batekin hasiz eta etorkizun urruneko beste muga batean amaituz.



Istripu biologikoak erizaintzako ikasleetan praktika klinikoetan zehar

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echeverria Ayerdi, Ane

Sarrera: Erizainek beren lantokian eta erizaintzako ikasleek praktika klinikoetan duten laneko arrisku nagusietako bat istripu biologikoa izateko arriskua da. Europako herrialdeetan, erizaintzako ikasleei dagokienez, istripu biologikoen prebalentzia % 10,29tik % 32ra bitartekoa da. Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Zentroek (CDC) honela definitzen dute istripu biologikoa: “Osasun-langileak odolaren, odolez kutsatutako fluido biologikoen eta gorputzeko beste likido batzuen eraginpean…



Itzulpenaren soziologia itzulpen-ikasketetan: euskal itzulpengintzaren historia aztertzeko ildoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarluzea Santisteban, Miren

[EU] Lan honen lehenbiziko atalean itzulpen-ikasketak diziplinaren bilakabidearen berri ematen da: itzulpena aztertzeko ereduen eta itzulpen-teorien errepasoa egiten da; halaber, polisistemen teoriatik harago jota ikuspegi berriek ekarri dituzten «kultur bira» eta «bira soziologikoa» zein testuingurutan gertatu diren azaltzen da. Artikuluaren bigarren atalean bira soziologikoak ekarritako ikerketa-ildoak azaltzen dira: alorrari buruzko gogoetak biltzeaz gain, ikuspegi soziologikoz egindako…, [EN] In the first part of this paper we describe the evolution of Translation Studies as a discipline: we recall the main different points of view and translation theories and we explain in which context the cultural and sociological turn have occurred in order to overcome some aspects of the systemic theories. In the second part of the paper, we focus on the sociological turn in Translation Studies: we recall the main research-trends, projects and different aspects considered in the area.…, Argitalpen hau MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) IT 1047-16 ikertaldea egiten ari den US 17/10 (UPV-EHU) eta FFI2017-84342-P (MINECO) ikerketa-proiektuen barruan egina da.



Galdetzaile metatuak Euskara Arkaikoan eta Klasikoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier

Artikulu honek Euskara Arkaikoan eta Klasikoan ustez dauden NZ-galdetzaile metatuen adibideak aztertzen ditu. Adibideen azterketak erakusten du: (a) galdetzaile metatuen ezaugarria garai bietarako dagoela egiaztatuta; (b) bi galdetzaileen konbinazioek (normalean subjektu-osagarri, subjektu-adjunktu [nola]) bat egiten dutela kasu guztietan Goragotasun Baldintzarekin; eta (c) konbinazio horiek bat datozela galdera anitzei egotzi ohi zaien bikote zerrendaren erantzun motarekin., Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades PID2022-140336NB-I00



Jarduera fisikoaren rola ema-kume presoen bizi-kalitatean: Euskal Autonomia Erkidegoko bost preso ohien espetxeratze-aldiko ongizatearen inguruko bizipenak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martínez Merino, Nagore, Martín González, Nerian, Usabiaga Arruabarrena, Oidui, Martos García, Daniel

Ikerketa honen helburua da aztertzea zer esanahi duen emakumezkoentzat espetxean jarduera fisikoa egiteak eta zer eragin duen bizi-kalitatean. Elkarrekintza sinbolikoa metodologiaren ardatza izan da, eta elkarrizketa sakonaren bidez, 2014an Gipuzkoako eta Arabako bost emakume preso ohien bizipenak jaso eta aztertu dira. Datuek adierazi dute jarduera fisikoa egitea garrantzitsua dela emakume presoentzat, eta maila ezberdinetan zeresan esanguratsua izan du. Besteak beste, denbora zereginez…, Eusko Jaurlaritzako Aurredoktoretza beka (2015-2018)



Emakumezkoen eskubaloia: ikusgarritasuna eta sustapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Diez Aristi, Urtz

Espainiako emakumezkoen eskubaloiaren ikusgarritasuna eta sustapena marketinaren ikuspegitik garatzeke dagoen arlo bat da. Kirol arloan gora egin duen arren, emakumezkoen eskubaloiak oraindik ere gizonezkoen kirolen aldean presentzia mediatiko eta baliabide gutxiago ditu Espainian. Lanak liga nagusien, jokalarien, federazioen, babesleen eta komunikabideen rola aztertzen du, baita Frantziako kasu arrakastatsua ere. Lanean, besteen artean, sare sozialen presentziaren eta jokalarien inguruan…



Hualde deitura, hidronimia eta paisaiaren elementuen kokapena Euskal Herriaren ekialdeko mugetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López-Mugartza Iriarte, Juan Karlos

The surname Hualde is present in many of our villages and valleys, but with some variants and different spellings it occurs more frequently in the north-eastern limits of Euskal Herria. Based on the study of the surname, its variants on both sides of the Pyrenees are investi-gated and the components that make it up are analysed; on the one hand, the hydronyms derived from the Basque base ur ‘water’ and, on the other, those constructed with the Basque postposition alde ‘towards the part of, near…



Diskurtso erreferituaren azterketa unibertsitate arteko euskarazko debateetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxebarria Lertxundi, Ioar

52 p. -- Bibliogr.: p. 32-33, Gradu Amaierako Lan honetan unibertsitate arteko euskarazko eztabaida-txapelketa dut aztergai. Azterketa honen helburua euskarazko debateetan gazteen argudio-gaitasuna aztertzea izan da, bereziki diskurtso erreferituaren erabileran arreta jarriz. Corpusa Nafarroako Parlamentuan 2023an eginiko finalarekin osatu da, eta baita parte hartu zuen taldeetako batek finalaren aurretik unibertsitateko barne ligan ekoiztutako debatearekin ere. Emaitzek erakutsi dute diskurtso erreferitua gehienbat…



Euskal Herriko gizarte-mugimenduak pandemia garaian. Egoeraren ondorioak, egokitzapenak eta eszenatoki berriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barba Gassó, Marta, Guilló Arakistain, Miren, Zabalo Bilbao, Julen, Luxán Serrano, Marta, Arana Arrieta, Edorta, Barcena Hynojal, Iñaki

116 p., Badira zenbait urte Euskal Herriko gizarte-mugimenduen analisian murgilduta gaudela, horien osaketa, horien arteko harremanak eta bestelakoak aztertuz. Horretan genbiltzala iritsi zen pandemia, gure bizitzak, ikergaiak eta ikerketak ezinbestean zeharkatuz. Testuinguru hartan erabaki genuen pandemia gizarte-mugimenduetan izaten ari den eragina aztertzeko inkesta hau egitea. Hala, herri-mugimenduen ezaugarriak aztertzeaz gain, COVID-19ak hainbat arlotan izandako eragina aztertuko genuen: taldeen…



Erditu osteko emakumeen gernu inkontinentzia ekiditeko metodoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruti Otaegui, Itsaso

Sarrera. Gernu inkontinentzia gernuaren nahigabeko ihesa da. Hainbat inkontinentzia mota daude eta horien artean, esfortzuzko gernu-inkontinentzia dago, haurdunaldian zehar eta erditze ostean jasaten den gernu inkontinentzia ohikoena. Prebalentziari dagokionez, prebalentzia asko aldatzen da hainbat faktoreren arabera. Gernu inkontinentzia arazo sozial bezala kontsideratzen da arazo honek inpaktu sozial handia eragiten duelako. Helburua. Lanaren helburu nagusia erditze osteko emakumeen gernu…



Mastektomia burututako bularreko minbizia duten emakumeen bizi-kalitatean, ariketa fisikoa barne hartzen duten erizain-zainketen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Egaña Vicuña, Leire

Sarrera: Bularreko minbizia, emakumeetan ematen den minbizien artean ohikoena da, munduan zehar dauden emakumeen heriotza-tasa handienaren arrazoia izanik. 2020an 2,2 milioi kasu baino gehiago eman ziren munduan zehar, Espainian, besteak beste 34.088 kasu berri diagnostikatu ziren. Mastektomia tratamenduaren parte izateak, kirurgia ondoren emakumearen bizi-kalitatean eragin nabarmena du, honen beherakada ekarriz. Helburua: Lan honen helburu orokorra da mastektomia burututako bularreko…



Ingurune aberastuaren eragina C57BL6J saguen CB1 hartzaileetan nerabezaroan botiloi ohituraren ondoren

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Serrano Murgia, Maitane

20 p., [EU] Betekadan oinarritutako alkohol kontsumoa adingabeko gazteen artean ohikoa bilakatzen ari den ohitura kaltegarria da. Mundu mailan, batez beste, 15,3 urteko adinetik aurrera hasten da substantzia psikoaktibo honen kontsumoa, nerabezaroan hain zuzen ere. Garai horretan, garunaren garapena ez da oraindik bukatu; horrexegatik, alkohola nerabezaroan edateak epe laburreko eta epe luzeko ondorio sozial, fisiko eta psikiko larriak eragin ditzake. Saguekin egin diren ikerketatan ikusitako kalteak…



Gipuzkoako eta Bizkaiko baxurako arrantzaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aranguren Lucas, Aitor

Lan honetan Gipuzkoako eta Bizkaiko baxurako arrantza sektorea aztertuko dugu. Horretarako, sektorearen aldagai garrantzitsuenak hartuko ditugu kontutan eta aldagai horiek aztertuz, sektorearen egoera baloratuko dugu. Sektore honetako adituen iritzia jakiteko aukera ere izango dugu; eta haien iritzi, balorazio eta aurreikuspenak ere garrantzitsuak izango dira ondorioak ateratzerako orduan. Sektorearen egoera kritikoa dela baieztatu dugu, baina zein dira arrazoiak? Arrazoi garrantzitsuenak…



Indar entrenamenduak klimaterioan duen eragina menopausiari lotutako sintoma eta osasun arazoen arriskuetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Berrondo Ezama, Nagore

Sarrera. Klimaterioan, emakumeak, etapa emankorretik ugalketa-ahalmenik gabeko etapara igarotzen dira eta bizi-kalitatea nabarmen aldatzen duten sintomak pairatzen dituzte batez ere menopausia aldian. Menopausia batez beste 50-51 urterekin agertzen da eta honek ekar ditzakeen sintoma zein osasun arazoak tratatzeko estrategia ohikoenak tratamendu ez-farmakologikoak dira. Helburua. Lan honen helburu orokorra klimaterioan indar entrenamendua egiteak, menopausiari lotutako sintoma eta osasun…



Nerabeetan suizidioa prebenitzeko osasun-heziketarako programa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrese Ayerbe, Alaitz

Sarrera: Pertsonek bere buruaz beste egitea osasun publikoko arazo bilakatu da azken hamarkadetan. Izan ere, suizidioaren eta buruko nahasmenduaren inguruan sortzen diren estigmek, bizia kentzea pentsatzen duten edo hori egiten saiatzen diren eta, beraz, behar duten laguntza jasotzen ez duten pertsona askori laguntza bilatzea eragozten dio. Hau horrela, suizidio edo suizidio-saiakerak, familian, komunitatean eta herrialdean inpaktua eragiten du, ondorio kaltegarri eta iraunkorrak eraginez.…



Hego Euskal Herriko Eliteak. Boterearen azterketa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Díaz Egurbide, Jon, Iztueta Armendariz, Paulo, Etxeberria Murgiondo, Juan, Lukas Mujika, Jose Francisco, Altonaga Begoña, Bakarne, Altuna Gabilondo, Larraitz, Artetxe Sánchez, Karmele, Gezuraga Amondarain, Karmele, Imaz Bengoechea, José Ignacio, Varela Pequeño, Mikel, Corres Medrano, Irune, Garmendia Larrañaga, Joxe, Iurrebaso Biteri, Iñaki, Santamaría Goicuria, Imanol, Etxaniz Tesouro, Iñaki

Liburu honen helburua Hego Euskal Herriko eliteen egitura eta funtzionamendua aztertzea da, XXI. mendeko bigarren hamarkadan zehar. Ikuspegi soziologiko, historiko eta metodologiko anitzak uztartzen ditu lanak, diziplinartekotasunetik eta datu estatistikoetan oinarrituta. Elite kontzeptua ez da bakarra ezta finkatua ere; egileek eliteak boterea duten gizarte-eragile pribilegiatutzat jotzen dituzte, gizarte-harremanetan eragina duten sareetan parte hartzen dutenak. Harreman sareen analisia eta…, Manu Robles Arangiz Institutoa eta Fundazioa eta Ipar Hegoa Fundazioa



Ikaskuntza-Zerbitzua metodologia Lehen Hezkuntzan: irakasleen formakuntza kasu bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martín López, Irune

[EU] Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia ikastetxe bateko irakasleen beharrari erantzutea izan da; eta, horretarako Ikaskuntza-Zerbitzua metodologia erabili da. Ildo horretan, hezkuntza instituzioko irakasle zein praktikariei Ikaskuntza-Zerbitzua beraren inguruko formakuntza bat eman zaie, metodologiaren onuren, ezaugarrien eta aplikazio praktikoaren berri emateko. Prestakuntza horrekin batera, gida praktiko bat eskaini zaie, etorkizuneko inplementazio prozesuan lagunduko dien baliabide…, [ES] El objetivo principal de este Trabajo Fin de Grado ha sido dar respuesta a las necesidades del profesorado de un centro educativo utilizando la metodología Aprendizaje-Servicio. Para ello se ha impartido una formación metodológica sobre el propio Aprendizaje-Servicio al profesorado y practicantes de la institución educativa para informar sobre los fundamentos de la metodología, sus beneficios y aplicación práctica. Junto con esta formación, se ha ofrecido una guía práctica como recurso que…, [EN] The main objective of this Final Degree Project was to address the needs of teachers at an educational center using the Service-Learning methodology. To this end, a methodological training on Service-Learning was provided to the educational institution's teachers and interns to inform them about the methodology's benefits, foundations and its practical application. Along with this training, a practical guide was provided as a resource to assist them in the future implementation…