Skip to main content

Document language

Encontrados 8546 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Eko-berrikuntza sustatzen duten faktore eragile batzuen azterketa meta-analisiaren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Erauskin Tolosa, Artitzar, Zubeltzu Jaka, Eugenio

[EU] Berrikuntza epe ertain zein luzean ekonomi hazkundearen giltzarria izan den heinean, berrikuntza berdea, edo eko-berrikuntza, ondorengo hamarkadetan ekonomiaren hazkunde berdea sustatuko duen indar eragile moduan aurreikusten da. Azken urte hauetan eko-berrikuntzari loturiko jarduerak aurrera eramatea ahalbidetzen dituzten faktoreak zeintzuk diren zehazteko esfortzu handia burutu da. Neurri batean faktore hauen multzo nagusiak zeintzuk diren, modu orokor batean, adostuta…, [EN] To the extent that innovation has been the engine of growth in the medium and long term, green innovation, or "eco-innovation" has to be a driving force enabling economies move towards a path of green growth in the next decades. In recent years a considerable effort has been made in order to study what are the drivers of eco-innovation. Although there is a widespread agreement on the groups of drivers the different empirical studies conducted to date have failed to define the…



Mikrofinantzak: garapenerako giltza herrialde pobreetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Andrés Cambronero, Xabier

Lan honetan mikrofinantzek pobreziaren ezabaketa bidean izan dezaketen eragina zehazten saiatu naiz bai teorian baita kasu praktiko baten bitartez ere. Horretarako pobreziari aurre egiteko bide ezberdinak aurkeztu eta alderatu ditut eta mikrofinantzen gaur eguneko egoerara heldu arteko eboluzioa aztertu dut. Gainera, gaur eguneko mikrofinantzen gabezia nagusiak zehaztu eta testuinguru berri honetan estatuak duen rola definitu dut. Amaitzeko, baztertze finantzarioari aurre egiteko Bolivia…



Axularren testu-zorrak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

[EUS] Artikulu honetan Axularek "Gero" liburua idazteko erabili bide zituen autore bi identifikatzeko saio bat aurkezten da. Horrela, Materreren "Doctrina Christianako" pasarte zenbaitekin Axularrek erakusten dituen testu kidetasunetan oinarrituz, urdazubiarrak batik bat bere obraren hasierako gomendiozko gutun eta hitzaurre modukorako erabili zuela ondorioztatzen da. Baina frantziskotarraren erabilera logikotasunaren eta espero zitekeenaren esparrukoa bazen ere (Axular…, [ES] El presente artículo identifica a dos autores del ámbito de la escritura vasca cuyas obras fueron utilizadas (aunque silenciadas) en a elaboración del libro "Gero" de Axular. Basándose en las semejanzas formales que ciertos pasajes de la obra de Axular tienen con otros de la "Doctrina Christiana" de Materre (no en vano fue Axular censor de la misma), se concluye que ésta estuvo en manos de Axular, especialmente en el doble prólogo de su libro. Y aunque el empleo de un…, [FR] L'article ci-présent identifie deux auteurs du domaine de l'écriture basque dont les oeuvres furent utilisées (bien que passées sous silence) dans l'élaboration du livre "Gero" de Axular. En se basant sur les similitudes formelles que certains passages de l'oeuvre d'Axular ont avec d'autres de la "Doctrina Christiana" de Materre (Axular n'en fut pas en vein le censeur), on en conclut que cette oeuvre arriva dans les mains d'Axular…, [EN] The present article identifies two Basque-language authors whose works were used (albeit covertly) in the writing of Axular's "Gero". Basing the theory on stylistic similarities that some of the passages from Axular's work share with those of Materre's "Doctrina Christiana" (not in vain was Axular censor of the work), the conclusion is that the "Doctrina" found its way into Axular's hands, above all in his book0s double prologue. And…



Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean. Arte-instituzio garaikideetako praktika: Arteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea (1997-2012)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zilbeti Pérez, Maider

383 p., Euskal testuinguru kulturalean 1997. urtetik 2012. urte bitartera bi arte-instituzio publikoetan aurrera eraman diren arte-ekoizpen feministak aztertuko dira hurrengo ikerketan, Arteleku zentroan eta Montehermoso Kulturunean gertatutakoak. Instituzioen esparruan aurrera eraman izanak, hainbat baldintza inposatu dizkiete praktika hauei. Bestalde, kontuan hartu behar dugu, balditzan hauek kultura-politikek urte hauetan azaldu dituzten lehentasunekin guztiz erlazionatuak daudela, esaterako,…



Materreren 1623ko "Dotrina christiana"

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago.



Aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zerga-ren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salegui Barruetabeña, Ainara

Lanean, "Aberastasuna eta Fortuna Handien gaineko Zergaren" analisi zehatza egin da, era berean alderagarri zaizkion Foru Arauekin konparaketak eginez. Araudi bakoitzaren bereizgarriak sakondu dira eta diferentzia horiek zergapetzean duten eragina aztertu. Amaieran, alderaketa guztietatik atera diren ondorioak barneratu dira lanean.



Borondatezko kontu-ikuskaritza Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendizabal Luluaga, Maialen

Lan honetan ardatz nagusiak, arlo honen inguruko na zio zein estatuko araudiak, enpresak eta euren urteko kontuak izango dira. Horr egatik, batez ere Borondatezko Auditoriaz jardungo dudanez, Espainiako egoeraren analisi xume bat egingo dugu enpresa moten inguruan. Antolaketa zehatz bateko en presetan kokatuko gara, Enpresa Txiki eta Ertainetan. Espainiako enpresen ia %99a E npresa Txiki eta Ertainek osatzen dute, aberastasun eta enplegua sortzeko eta ongizat ea…



Denda txikien kalitatearen kudeaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirre Liz, Ainhoa

Lanaren lehen zatian kalitatearen inguruko hainbat teoria azaltzen dira, bezeroen asebetetze maila neurtzeko metodoekin batera. Bigarren zatian aldiz, merkataritza txiki batean egindako aldaketak aztertzen dira bezeroen asebetetze maila altua izan dedin, eta hauei galdetegi bat pasatu zaie satisfazioa zenbatekoa den neurtzeko.



Enpresaren gizarte erantzukizuna eskaintzen dituen lan-baldintzen inguruan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irurzun Armendariz, Irati

Proiektu hau euskaraz idatzia dago eta bertan hasiera batean enpresaren gizarte erantzukizunaren nondik norakoak azaltzen dira. Ondoren, GRI-k publikaturiko jarraibideak jarraitzen dituzten 50 enpresen memorien azterketa egin dut eta hauek esaten dutena kontrastatzeko horietako enpresa batean lan egiten duen langile bat elkarrizketatu dut.



Errendimendu altuko lan sistemen ezarpena: analisi deskriptiboa Europar Batasunean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arana Iragorri, Amaia

Lan honen aburua, Errendimendu Altuko Lan S istemen (EALS) azterketa izan da. Hain zuzen, Europa mailan duen ezarpen maila aztertzea. H ori horrela, lanaren izenburua “Errendimendu Altuko Lan Sistemen ezarpena: Ana lisi deskriptiboa Europar Batasunean” da . Lan honek bi atal nabarmen ditu. Bata, laburpen teorikoa eta bestea, azterketa deskriptiboa. Hau da, zati teorikoa eta datuen analisia desberdintzen dira. Horien barruan beste atal batzuk barneratzen…



Erretiroa eta aurrezpen produktuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Galdós Díaz, Olatz

Lanaren helburu nagusia erretiroari begira Gizarte Segurantzaren erretiro pentsioaren osagarria izango den aurrezki bat eratzeko gaur egun dauden finantza produktuen artean aukera onena zein den aztertzea da. Helburu hori lortzeko, urrats desberdinak jarraituko ditugu lanean zehar. Lehenik eta behin, erretiroaren nondik norakoak ikusiko ditugu eta baita erretiroan eragin dezaketen faktoreak ere. Ildo beretik, gaur egun Gizarte Segurantzak erretiroari begira eskaintzen duen prestazioa laburki…



Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratze eta laneratze enpresen ereduaren inguruko azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lecea Saldias, Ane

Lehen Gizarteratze eta Laneratze Enpresak entitate sozialek aurrera eraman zituzten ekimen txikien bidez sortzen hasi ziren 80. eta 90. hamarkadan eta hauen helburua arlo ekonomiakoaren bitartez arazoak zituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea zen. Enpresa hauek zuten izaera berezia zela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan lehen aldiz 2000. urtean instituzionalki aitortzea erabaki zuen Administrazioak, abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuaren bidez. Beraien artean erlaziorik izan…



Eskolako balioak aztergai

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iraola Arretxe, Iker, Garmendia Larrañaga, Maialen Sorkunde

Duración (en horas): De 31 a 40 horas Destinatario: Estudiante, Proiektu honen bidez, Lehen Hezkuntzako graduko Hezkuntzaren Soziologia irakasgaiko ikasleek eskolan lantzen diren balioak aztertuko dituzte. Ikastetxeetako aurrematrikulazio garaian "balioetan oinarritutako hezkuntza" maiz aipatzen dela kontuan hartuz, taldea balioen afera aztertu nahi duen irakasle-talde baten paperean jarriko da. Egoera horretatik abiatuz, eta lana gai zehatzetara mugatuz, taldeak ikerketa-lan labur bat egingo du, ondoren haien eskolarentzako proposamen bat egiteko.



Ni neu nire lehen musika-tresna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Muriel, Itxaso

27 orrialde., [EUS] Nork bere burua musika-tresna bilakatzeko asmoarekin aurkezten dugu lan hau, izan ere, Haur Hezkuntzako gelan sormena, adierazpena zein entzumena garatzeko baliabide ezin hobea delakoan baikaude. Helburu horrekin, gorputza eta ahotsaren erabileran oinarritzen den irakaskuntza-proiektu bat sortzea izan da gure nahia; horretarako, hainbat proposamen metodologiko eta Curriculuma kontuan hartu ditugularik. Proiektua eskola batean burutu ahal izan ditugun jarduera ezberdinetan datza, eta…, [ES] Presentamos este trabajo con la intención de que cada cual se transforme en instrumento musical, ya que creemos que es un recurso adecuado para el desarrollo de la creatividad, la escucha y la expresión en el aula de Educación Infantil. Con este objetivo, hemos creado un proyecto educativo basado en la utilización del cuerpo y la voz, para el cual hemos tenido en cuenta tanto diversas propuestas metodológicas como el propio Curriculum de esta etapa. Las distintas actividades desarrolladas…, [EN] We present this work with the objective of making everyone become themselves into a musical instrument, because we think it is a good resource to develop creativity, expression and audition in Child Schools. With this purpose, we have created an educational project based on the use of body and voice for which we have had into account the Curriculum as well as some methodological proposals. Our project has many different activities which we had the opportunity to prove in a school. The…



Jarduera Fisikoaren osteko gose sentsazioaren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bonilla Aguinaga, Jon

Lan honen helburua, txapelketa baten ondoren, maila ez profesional batean dauden kirolarien berrelikatze ohitura eta jateko gogoa neurtzea da. Nekea eta gosearen arteko erlazioa bilatu nahi da eta zein elikagai desiratzen dituzten aztertu. Honetarako, kirol ezberdinetako 140 kasu aztertu dira (judo, futbola, saskibaloia eta atletismoko 3000 metroko froga) eta galdeketa berritzaile bat pasa zaie. Emaitzak ikusita, esan daiteke ez dagoela patroi komunik kirolarien artean eta ez dela gosea eta…



Joko Olinpikoetan Emaitza Arrakastatsuenak Lortzen Dituzten Herrialdeetako Igerilarien Konpetizio Bolumenaren Analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arandia Fernández, Eneko

Joko Olinpikoetan, emaitza arrakastatsuenak lortzen dituzten herrialdeetako igerilarien maila internazionaleko konpetizio bolumenaren analisi bat egin da.



MugiAren!! Jarduera Fisikoaren orientazio zerbitzua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Unanue Gomez, Ariane

Gaur egungo lurralde garatuetako sedentarismo maila altua ikusita, jarraian aurkitzen den proiektua, Aretxabaletako biztanleriari zuzendua egongo da. Zerbitzu hontara joko duen perfila, pertsona sendentarioa eta ez aktiboa izango da, honen helburua, beraien bizi ohiturak aldatzea eta bizitza aktibo bat eramatea delarik. Horretarako, orientazio zerbitzua eskainiko da, Aretxabaletarrak bertara gerturatu eta aholkuak eskatzeko. Proiektu honetan, orientatzaileaz gain, Aretxabaletako beste hainbat…



Piriformearen sindrome profesionalaren ajea. Jarduera fisiko bidezko egitasmoa eta proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dorronsoro Alegria, Sara

“Piriformearen sindromearen (profesionala) ajea. Jarduera Fisiko bidezko egitasmoa eta proposamena” Gradu Amaierako Lanean, izenak dioen bezala, sindrome honek utzitako ondorioak kontuan izanda, pertsona batentzako JF programa azaldu nahi da. Gai hau arrazoi pertsonalak direla eta hautatu da, gertuko senide bati laguntzeko asmoz. Hautatutako pertsonaren egoera ondoren azalduko dena da. 60 urteko gizonezkoa, harakina ofizioz, sindromea bere lanaren ondorioz agertu izan zitekeela susmatu zuten…



Wahoo kickr arrabolaren balidapen eta fidagarritasunaren ebaluaketa srm-arekin konparatuz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Otxoteko Arlegi, Irati

Ikerketa honen helburua Wahoo KICKR arrabolaren (Wahoo Fitness, Atlanta, GA) balidazio eta fidagarritasuna baloratzea da, potentziometroetan Gold Standard-a den SRM potentziometroarekin (Jülich, Alemania) konparatuz. Horretarako, subjektu gisa entrenaturiko goi mailako lau txirrindulari erabili ziren, zeintzuek test inkremental zein jarrai bat burutu behar izan zuten potentzia rango ezberdinetan.



Sepsiaren tratamenduaren betetze maila eta bere eragin klinikoa Larrialdi Zertitzu batean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrieta Bernaras, Miren

104 p., Sepsia tratatzeko SSC-ek gomendatu zituen neurrien betetze maila eta horrek duen eragin klinikoa aztertzea.Metodologia: Zumarragako eskualdeko ospital batean, urte eta erdian (2012/10/01etik 2014/03/3arte) egindako aurrera begirako behartzea azterketa, non sepsia zuten 1354 gaixo artatu ziren.Emaitzak: Sepsi larri eta shock septikoen %76,68 sailkatu dira 1,2,3 lehentasunarekin. %81,95n antibiotikoa lehen 3 ordutan jarri zen eta antibiotiko enpirikoa egokia izan zen.%74,36n, hau hilkortasun…



Kultur elkarteen funtzio soziohezitzaileen eragina komunitatean. Mikelats kultur elkartea aztergai

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Flores Apraiz, Amaia

[EUS] Lan honen bitartez, Elkarte Kulturalek komunitateetan duten eragina aztertu nahi izan da, San Migueleko komunitateak Mikelats Kultur Elkartearen funtzio soziohezitzaileei buruz duen hautematea ezagutzeko. Elkarte Kulturalek funtsezko papera dute herrien ondarearen sustapenean, baloreen transmisioan, herriaren identitate garapenean, parte hartzean eta bizi kalitatean. Ikerketa deskriptibo honetan jaso diren datu kuantitatiboak San Migueleko auzoan pasatu den inkestak jaso ditu, non…, [ES] A través de este trabajo se ha querido analizar el impacto de las funciones socioeducativas de las Asociaciones Culturales en sus propias comunidades, y así poder conocer la percepción de la comunidad de San Miguel sobre las funciones socioeducativas de la Asociación Cultural Mikelats. Las Asociaciones Culturales tienen un papel fundamental en la promoción del patrimonio de los pueblos, en la transmisión de valores, en el desarrollo de la identidad de las personas, en la participación y…, [EN] Through this research I have tried to analyze the impact of socio-educational roles of Cultural Associations in their own communities. In particular, we would like to inquire into the perception of San Miguel's community about the social-educational roles of Mikelats Cultural Association. It is known that Cultural Associations have an important purpose promoting local heritage, transmitting values, developing people's identity, promoting participation and increasing the quality…



Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek dituzten pertzepzioak etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruzkoak generoaren ikuspuntutik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Castresana González, Saida

[EUS] Gaur egun oraindik sexismoaz kutsaturiko gizartean bizi gara. Jakina da 5. Mailako ikasleen etorkizuneko ikasketei buruzko aurreideiak genero estereotipoz kutsatuta izaten hasten direla. Hori dela eta, lan honen xedea da Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek dituzten pertzepzioa etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruzkoak ezagutu eta aztertzea generoaren ikuspuntutik. Horretarako hainbat adituen ikerketen emaitzak kontuan hartu dira eta ikastola bateko 5. mailako bi geletan…, [ES] Como bien se sabe, todavía nuestra sociedad está contaminada por el sexismo. Se sabe que la ideas previas que tiene el alumnado de 5º de primaria sobre sus futuros estudios y profesiones empiezan a estar sesgadas por los estereotipos de género. Por ese motivo, el objetivo de este trabajo ha sido conocer y analizar las percepciones que tienen las y los escolares de 5º de primaria sobre sus vocaciones académico-profesionales, desde una perspectiva de género. Para ello, se han tenido en…, [EN] Nowadays, our society is contaminated by sexism. It is known that the prejudices that pupils from 5th year of primary education have about their future studies and professions are based by gender stereotypes. For that reason, the main objective of this work was to know and analyse the perceptions from pupils of 5th grade about studies and labour vocations, from a gender perspective. In order to that, it has been taken into account information of various studies and it has been done a…



Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleen aurreideiak etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruz generoaren ikuspuntutik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urtiaga Gil, Ainhoa

[EUS] Lan honek, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek dituzten aurreideiak etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruzkoak ezagutu eta aztertzea generoaren ikuspuntutik izan du helburu nagusia. Honetaz gain, gai horien inguruan dituzten genero estereotipoak identifikatzea eta horiek apurtzeko zenbait proposamen egitea. Bi ikerketa tresna erabili dira, galdera sorta bat eta eztabaida-taldeak egiteko saioak sortu dira. Bertan ateratako emaitzen interpretazioetatik ondorioztatu daiteke…, [ES] El objetivo de este trabajo fue conocer y analizar la percepción que tiene un grupo de escolares de sexto curso de primaria, respecto a sus estudios y oficios del futuro, desde la perspectiva de género. Además, se buscó identificar los estereotipos que tienen respecto a esta temática y hacer una propuesta para romper con esos estereotipos. Para ello, se utilizaron dos herramientas de investigación, por un lado, un cuestionario y por otro, se realizaron tres grupos de discusión focalizada…, [EN] The aim of this work was to know and analyse the perception that students of six year of primary have in relation to the jobs and studies of the future, taking into account the gender point of view. Besides this, the work looked for the identifications of the students stereotypes related to the topic mentioned before and doing a proposal to break those stereotypes. For doing so, two kinds of tools were used, on one hand, a set of questions and on the other hand, some focused-discussion…



Lekeitioko itsas-arrantza ondarearen transmisioa lehen hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Erquiaga Laca, Agurne

[EUS] Kostaldeko herrien bereizgarri diren elementuek itsasoarekin zuzenki erlazionaturik jarraitzen dute sektorearen beherakada eman arren. Bere identitatearen elementu adierazgarri hauek desagertu ez daitezen beharrezkoa da transmisioa ematea. Ikerketa honen helburua itsas-arrantza ondarearen transmisioa Lekeition ematen baldin bada non ematen den ezagutzea da. Erabiliko den metodologia kuantitatiboa izango da eta informazioa eskuratzeko tresna galdetegia izango da. Lortzen den ondorio…, [ES] Los elementos que caracterizan los pueblos costeros siguen relacionados directamente con la mar a pesar de la decadencia del sector. Para que estos elementos representativos de su identidad no desaparezcan es indispensable su transmisión. El objetivo de esta investigación es conocer dónde se produce la transmisión del patrimonio marítimo en Lekeitio si es que esta se produce. La metodología que se utilizará será cuantitativa y la herramienta para obtener la información será el cuestionario…, [EN] The elements which characterize coastal towns continue being directly connected with the sea in spite of the sector´s decline. For these representative elements of coastal towns’ identity not to disappear, its transmission is a must. The aim of this investigation is to know where the transmission of maritime heritage takes place in Lekeitio if it really does. The methodology used will be quantitive and the questionnaires will be the tool used in order to get the information. The main…



Literatura digitala ikasgelan: "esperientzia bat lehen hezkuntzan"

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Muñecas Mantecón, Teresa

[EUS] Gizartea aldatzen joaten den heinean, honekin zerikusia dituzten alderdiak ere aldatzen joaten dira gizartearen ezaugarrietara eta beharretara egokituz. Literaturak ere aldaketak pairatu ditu eta gaur egun "digitala" den literatura mota aurki dezakegu. Gizarte teknologiko batean bizi gara eta egunero ordenagailuak erabiltzen ditugu informazioa kudeatzeko, ideiak konpartitzeko, etab. Testu digitalez inguraturik bizi gara, baina zer nolako eragin dituzte hipertestuek Lehen…, [ES] En la medida en que la sociedad va cambiando, también van cambiando los factores que están relacionados con la sociedad, para adecuarse a las características y necesidades que ésta necesita. La literatura también ha padecido diversos cambios y hoy en día podemos encontrarnos con una literatura denominada "digital". Vivimos en una sociedad tecnológica, y utilizamos cada día ordenadores para gestionar información, para compartir las ideas, etc. Vivimos rodeados de textos digitales,…, [EN] The way in which society is changing, this factors related to society are also changing and adapting themselves to the characteristics and needs essential for any given society. Literature has also changed and nowadays we find a type of literature called "digital". We live in a technological society, and in our daily's life we use computers to manage information, to share the ideas and so on. We are surrounded by digital texts, but what type of influence have these digital…



Lonjak eta gazteen garapena: Galdakaoko kasuaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garcia Gallego, Iñigo

[EUS] Lan honek Galdakaoko lonjetan parte hartzen duten gazteengan lonjek duten eraginari heltzen dio. Hasiera batean lonjen fenomenoaren ibilbide historikoa laburbildu da. Jarraian lonjek gaztarotik helduarorako trantsizioan duten rolaren azterketa egin da. Dokumentazioaren irakurketa sakona eta gazteei zein hezitzaileei egindako elkarrizketen analisia egin da. Horietatik abiatuz Galdakaon martxan dagoen esku hartze sozio-hezitzailearen indarguneak eta ahulguneak identifikatu dira, hauek lan…, [ES] Este trabajo aborda los efectos que las lonjas tienen sobre los jóvenes de Galdakao que participan en ellas. En un principio se realiza un recorrido histórico por el fenómeno de las lonjas. Después se examina el rol que las lonjas juegan en el paso de la juventud a la madurez. Se ha realizado un análisis de la documentación y entrevistas con jóvenes y educadores del caso analizado en Galdakao. Partiendo de esta base, se han identificado puntos fuertes y débiles de la intervención…, [EN] This paper addresses the effects of the so called “lonjas” among the young people participating in them in Galdakao. First of all, the historical development of “lonjas” has been summarized. Next, the role of these places in relation with the process to become an adult has been analysed. A perusal of the documentation has been carried out as well as interviews with educators and youngsters in Galdakao. On this basis, strengths and weaknesses of the socio-educational intervention that is…



Maisu maistren formakuntza genero berdintasunean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Díaz Alonso, Irati

Lan honen bidez ikertu nahi izan duguna da, maisu maistren formakuntza genero berdintasunean behar beste lantzen den ala ez, eta hauek jasotzen duten formakuntza errealitateko premiak asetzeko aproposa den. Horretarako, ikasleen eta irakasleen curriculumak aztertu ditugu, egin beharrekoak zeintzuk diren zehaztuz. UPV/EHUko hainbat irakasle elkarrizketatu ditugu errealitatea aztertzeko. Behin emaitzak jasota, ateratako ondorio nagusia izan da genero berdintasuna irakasleen formakuntza ez dela…



Matematikaz jolasean jarrera egokiak sendotzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sagarna Iturraspe, Irantzu

[EUS] Gradu amaierako lan honetan, hezkuntzan jolasa erreminta sendoa dela frogatzeko aukera izan dugu. Jolasean, umea ondo sentitzen denez, jarrera ezegokiak alda eta zuzenak indartu daitezke. Gainera, jokoek pentsamendu matematikoa garatzeko bidea zabaltzen digute. Proposamena Eguneroko Matematikako Hezkuntzako marko teorikoan oinarrituta dago. Umeen interesak kontutan izanik, testuinguru esanguratsuak zehaztu dira, elkarrizketen eta jardueren bidez beraien aurrezagutzak eta ezaguerak erabil…, [ES] En este trabajo de Fin de Grado se ha podido demostrar que el juego es una herramienta muy valiosa en Educación. Aprovechando el juego que genera un sentimiento positivo en el niño, se tratan de corregir sus actitudes inadecuadas y fortalecer las correctas, desarrollando a la vez, el pensamiento matemático. Esta propuesta se encuadra dentro del marco teórico de la Educación de las Matemáticas Realistas. Partiendo de los intereses del niño, se han creado entornos significativos que…, [EN] In This Degree’s Final Project it has been possible to demonstrate that the game is an extremely valuable tool for Education. Taking advantage of the game that generates a positive feeling in the child, it is a matter of correcting their inadequate attitudes and strengthening the correct ones, developing mathematical skills at the same time. This proposal fits within the theoretical framework of the Realistic Mathematical Education . Starting from the interests of the child, significant…



Musika Haur Hezkuntzan: talde ekimenerako bidea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iturrospe Guillen, Mireia

[EUS] Lan honetan, Elorrioko Txintxirri Ikastolako Haur Hezkuntzan aurrera eraman den musika esku hartze bat aurkezten da. Ikastetxean, etapa honetan planteatzen ari diren berrikuntza prozesua eta gelako errealitate konkretua kontutan izan dira musika hezkuntzako arloa indartu nahian. Lanaren helburua musika klaseko egunerokotasunean integratzeko baliabideak eskaintzea da. Horretarako, jarduera multzo bat eskaintzen da non baliabide ezberdinen bidez musikaren arlo diferenteak lantzen diren eta…, [ES] En este trabajo se presenta una intervención realizada en Educación Infantil desde el área de música en la ikastola Txintxirri. Se ha partido del proyecto de innovación pedagógica en el que está inmersa la escuela, así como la realidad concreta del aula. El objetivo principal ha sido el de ofrecer recursos para impulsar la utilización sistemática de la música. Se han planteado diversas actividades integradas en los centros de interés globales a partir de los que se trabaja en el aula. Tras…, [EN] In this work an intervention, carried out in Txintxirri Ikastola in Infant Education from the music area, is presented taking as a starting point the pedagogic innovation project the school is involved and the concrete reality of the classroom. The main objective has been offering resources to boost the systematic use of the music. Different activities have been planned integrated in the global interests the classroom works. After the intervention it has been verified that through music…



Nolako eskola-liburutegiak ditugu?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salinas Elorza, Jon

[EUS] Ikerketa honen helburua Bilbo inguruko eskola-liburutegien errealitatea ezagutzea da. Honetarako hiru ikastetxe desberdinetako eskola-liburutegiak aztertu dira; ingurune eta ezaugarri desberdinak dituzten ikastetxeak aukeratu dira errealitate desberdinak aztertzeko asmoz. Datuen bilketa, eskola-liburutegietako liburuzainei elkarrizketaren bidez eta egoeraren behaketaren bidez egin da. Aztertutako hiru dimentsioak “kudeaketa eta funtzionamendua”, “erabilera eta erabiltzaileak” eta…, [ES] Esta investigación tiene como objetivo conocer la realidad de la biblioteca escolar de varios centros del entorno de Bilbao. Para esto se han analizado las bibliotecas escolares de tres centros; se han escogido centros con diferentes características y diferente entorno social para poder analizar de esta manera diferentes realidades. La recogida de datos se ha hecho mediante entrevistas a los bibliotecarios de cada biblioteca escolar. Las tres dimensiones analizadas han sido “organización y…, [EN] The objective of this research is to know about the reality of school libraries of Bilbao and the surroundings. Three school libraries of three different schools have been analyzed –located in different areas and with their own features– in order to study different realities. Interviews of librarians and observation of the situation has been used for data collection. Three dimensions have been analyzed: “management and operation”, “use and users” and “appraisals”. The results show both…



Sormena garatzeko metodologia apropos baten bila

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arranz Vázquez, Jon

[EUS] Egungo Hezkuntza Sisteman, sormena garatzearen garrantzia nabarmena da, beraz, irakasleak ikasleek alderdi hori gara dezaten ziurtatu behar du. Horrela, ikasleen garapen osoa lortzeko sormenaren erabilpena ezinbestekoa da. Haiek etorkizuneko gizartearen arazo berriei aurre egiteko prest egon behar dira, ager daitezken arazoei modu desberdinetan aurre egiteko gai izanda. Ondorioz, Hezkuntza Sisteman sormena benetan garatzen den metodologia zehaztea nahitaezkoa da, helburu hori lortzen…, [ES] En el sistema educativo actual, la importancia de desarrollar la creatividad es evidente, por lo tanto, el profesor debe asegurarse de que el alumnado desarrolle dicho aspecto. De este modo, el uso de la creatividad es indispensable para lograr el desarrollo integral del estudiante, ya que estos tienen que estar capacitados para hacer frente a los problemas que surgirán en la sociedad del futuro. Por lo tanto, en el sistema educativo es necesario determinar la metodología que desarrolla la…, [EN] In the current educational system, the importance of developing creativity is evident. Therefore, the teacher must ensure that students develop this aspect. In this way, the use of creativity is essential to the integral development of the student. They have to be able to deal with the problems that will emerge in the society of the future. For this reason, in the educational system is necessary to determine the methodology that develops the creativity, this paper is designed to help…



AC magnetrometro multierresonanteen automatizazioaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mutiloa Rodríguez, Eneko

Ikuspuntu medikotik, hipertermia hitzak gorputzaren ehun zein organo edo organismo osoaren tenperatura ohikoa baino handiagoa deneko egoera klinikoari egiten dio erreferentzia. Onkologiaren ikuspuntutik aldiz, minbizia dagoen tokian beroketan oinarritutako minbiziaren aurkako tratamenduak adierazten ditu. Tratamendu horiek ondo planifikatzeko eta zeluletan gertatzen diren beroketa mekanismoak ondo ulertzeko berebizikoa da xurgapen tasa espezifikoa, SAR-a. Izan ere, nanopartikulek eremu…



Aldagai klimatikoen eragina haginaren (Taxus baccata L.) hazkuntza-eraztunen zabaleran

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goizueta Royo, Ioritz

Gizakiak orain dela milaka urtetatik hona ezagutu eta hamaika zereginetarako esplotatu badu ere, hagina (Taxus baccata L.) Iberiar Penintsulan ikuspegi dendrokronologikotik aztertu ez den landare espezie gimnospermoa da. Ikerlan honetan, Araba eta Errioxa lurraldeen arteko mugan kokatutako zuhaitz populazio menditar bat aztertu zen. Hau, bi azpipopulaziotan (ospela eta egutera) bereizten zen, lehenengoa ipar-orientazioduna eta Eskualde biogeografiko Eurosiberiarraren barnean kokatzen zena, eta…



Banantze-axiomak eta funtzioen txertatzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Indurain Torre, Iker

[EUS] Multzo baten gainean espazio topologiko bat definitzeko, irekiak deitzen ditugun azpimultzoak erabiltzen dira. Beraz, normala da galdetzea ireki horiek propietate jakin batzuk betetzen dituzten. Horrela, neurtu ahal izango dugu, nolabait, zeinen ona den espazio topologikoa. Adibidez, espazio topologiko bateko irekiak, bi puntu ezberdin banantzeko gai dira? Argi dago, ohiko topologia gai dela; ordea, topologia indiskretua ez, bertan multzo hutsa eta espazio osoa baitira ireki bakarrak.…



Estresarekiko erantzun integratua areagotzeak NMDAk eragindako exzitotoxizitatearen aurrean babesten ditu neuronak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Salado, Maider

Ezaguna da zenbait neurodegenerazio eredutan ISR/UPRa aktibatua dagoela, baina ez dago argi horrek neuronengan zer ondorio dituen. Adibidez, NMDAk neuronetan eIF2α-ren fosforilazioa eragiten du baina honek exzitotoxizitatean duen efektua onuragarria ala kaltegarria den jakiteke dago. Beraz, lan honetan, ISRaren areagotzaile batek, guanabenzak hain zuzen ere, NMDAk eragindako ISR eta neurotoxizitatean zer nolako eragina duen aztertzen da. Zehazki, eIF2α-ren bidezidorra farmakologikoki…



Itsas-bakterioak: isolamendua, karakterizazioa eta interes bioteknologikoa duten entzimen produkzio-gaitasuna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tena Garitaonaindia, Mireia

Lan honetan Ekialdeko Kantauri itsasoko itsas-bakterioak isolatu, karakterizatu eta interes bioteknologikoa duten aktibitate entzimatikoen produkzio-gaitasuna analizatu da. Amilasa, zelulasa, kaseinasa, DNAsa eta fosfatasa entzimen aktibitateak detektatu dira, hain zuzen ere.



Jupiterren distirararen potentzia-espektroak eta turbulentziaren teoriaren arteko erlazio posiblea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Insausti Gonzalez, Asier

[EUS] Hubble Espazio Teleskopioaren (HST) 2012ko irudiak erabiliz, bi filtro desberdinen (275nm eta 763nm) distiraren potentzia-espektro zonalak zein meridionalak eraiki dira atmosferako hodei desberdinen ezaugarriak aztertzeko eta aurreko urtetakoekin alderatzeko. Gainera, abiadura eremuaren eta distira eremuaren arteko bateragarritasuna eztabaidatu da.



Kontradibideak topologian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Anton Balerdi, Elene

[EUS] Topologia objektu matematikoen propietate kualitatiboen azterketan oinarritzen den zientzia da. Multzoen topologian sakonduko dugu oraingoan. Arlo honetan interesgarria izan ohi da propietate zehatz batzuk betetzen dituen espazioa eraikitzea. Funtsean, gure buruari propietate zehatz hauek betetzen dituen espazioaren existentziaren inguruan galdetzen diogu. Adibidez, existitzen al da espazioren bat non multzo itxi disjuntuei irudi desberdinak ematen dien funtzio jarraitua definitu…



MAbAdh antigorputz monoklonalaren efektua Candida albicans-en bideragarritasunean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sainz de la Maza Larrea, Arrate

Candida albicans onddo komentsalak sortutako infekzioen aurkako anti-Adh1 antigorputz monoklonalaren erabilera. Lan honetan antigorputzak in vitro duen eragina aztertu egiten da; hankuntzan, ezagupenean eta antifungikoekin duen efektu sinergikoa.



Makina termokuantikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabala Cordobes, Eneko

Gradu amaierako lan honetan haonbat puntu aztertzen dira. Hasteko Jarzynski eta Crooksen lanen analisia gauzatzen da. Ondoren Otto eta Carnoten ziklo termodinamikoen azterketa klasiko zein kunatikoak egiten dira. Honekin batera Ottoren ziklo kuantikoa gauzatzeko ziklo baliokide bat aztzertzen da. Bukatzeko Ziklo honetan oinarrituz bi qubitez osatutako Ottoren zikloa gauzatzeko esperimentu proposamena azaltzen da.



Peptidasen jarduera giltzurruneko zelula argien kartzinoman: analisia eta bi espektrofluorimetroren emaitzen konparaketa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olaizola Larrañaga, Jone

[EUS] Lan honetan giltzurruneko zelula argien kartzinomako (CCRCC) zenbait jarduera peptidasiko aztertuko dira. Jarduera horiek ehun tumoralean eta horren inguruko ehun ez tumoralean neurtu eta konparatuko dira ezberdintasunak estatistikoki adierazgarriak diren edo ez aztertuz. Aktibitateen neurketak FLUOstar Optima espektrofluorimetroaz egingo dira eta ondoren, lehenago argitaratutako lanetan RF-540 espektrofluorimetroarekin lortutako emaitzekin konparatuko dira ikerlan honetan lortutakoak,…



Pickering emultsioen simulazioa Langmuir xurgapen eredua erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruabarrena Larrarte, Mikel

Langmuir xurgapen eredua aplikatzen da Pickering emultsioen testuinguruan. Zenbakizko zenbait simulazioren bidez, emultsio hauen egonkortasuna aztertzen da.



Ur-depositu bateko ur-mailaren monitorizazioa eta kontrola

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irakulis Larrinaga, Hanot

Proeiktu honetan ingenieritza kimikoko ikasleek garatu beharreko praktika bat aztertzen da. Praktika honetan ikasleek kontrolagailu bat diseinatuko dute ur tanke baten ur-mailan oinarrituz. Horretarako, ur tanke horrek dituen aldagai desberdinei balio desberdinak esleituz, sistemaren portaera aztertzen dute. Sistemaren portaera aztertu ostean, ikasleek sistema matematikoki modelizatu beharko dute transferentzi funtzioa lortuz. behin adierazpen hau lortua dutela,…



Komunikazio-ereduak, hizkuntza eta euskal telebistagintza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Narvaiza Amillategi, Beatriz

365 p., Esta tesis doctoral tiene por objeto reflexionar sobre los modelos comunicativos que se han ido entretejiendo en las últimas décadas entre los canales de ámbito autonómico y local en Euskal Herria, pero fundamentalmente en la Comunidad Autónoma Vasca.En la primera parte de la investigación se analizan las instancias a las que el carácter de servicio público otorga las competencias regulatorias, así como el contenido de las medidas que en forma de normas han ido adoptando las distintas…



Axularren "Gero" liburuaren ale kasi birjinaleko 'M' pleguaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

[EUS] Aurreko mendeetako Euskal Literaturak aukera gutxi izan du liburuak irarkolan ezagutu ohi duen prozesuaz mintzatzeko; eta are gutxiago, idazleek bertara eramandako bertsioen eta ondoko zuzenketen berri emateko. Euskal Literaturako obra klasikoak oro har, eta, honen barnean, XVI-XVII. mendeetako denbora-leizean erdi galduak ditugunak batik bat, inprimatutako aleen bidez baino ezin mintza daitezke eskuarki. Lekukotasun hori, tamalez, inoren erreferentzia hutsera edo, hoberenean,…, [ES] Si pocas han sido las oportunidades de que la literatura vasca de los siglos precedentes ha gozado para mostrar el proceso que sigue el libro en la imprenta, menor, incluso, ha sido el número de las que ha dispuesto para reflejar la problemática de las versiones aportadas por los escritores y de sus correspondientes correcciones. En este sentido, las obras clásicas de la literatura vasca, y en especial las relegadas en los abismos de los siglos XVI y XVII, apenas si pueden…, [FR] La littérature basque des siècles passés a eu peu d’opportunités de traiter le processus que les livres subissent aux imprimeries, et beaucoup moins d’opportunités de traiter les versions que les écrivains y amènent et les corrections ultérieures que l’on y fait. Dans le cas des œuvres classiques de la littérature basque et, parmi elles celles qui sont tombées dans les oubliettes des XVIe et XVIIe siècles, on ne peut, en général, parler que d’exemplaires déjà imprimés. Ce témoignage,…, [EN] Basque literature from past centuries has had few opportunities of dealing with the process which books undergo at the printers and fewer still of looking into the versions taken to printers by writers and the corrections made to them afterwards. In the case of classical works from Basque literature and of these, in general, those which were practically lost in the time abysm of the XVI and XVII centuries, we can, as a rule, speak of little more than copies already printed. Unfortunately,…



Etxeberri Sarakoaren "Escual-herrico gazteriari" eta kultura klasikoaren transmisioaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

[EUS] Ziurrenik, ez dira izan grekerazko eta latinezko kultura eta letren harrera, presentzia eta transmisioarena Euskal Literaturaren alorrean gehien ikertu diren gaiak. Orobat, ez dirudi gure literaturaren ezaugarriek aski albokoak diren eta, itxuraz, auzokoen literaturetan antzeko emaitzak erakutsiko lituzketen kontuengatik interes berezirik piztuko dutenik etorkizun hurbilean. Guztiarekin ere, XVII-XVIII. mendeetan barrena bizi izan zen Sarako Etxeberriren idazlanak garai hartako beste…, [ES] No han sido probablemente la recepción, presencia y transmisión de la cultura y letras grecolatinas uno de los temas que más se hayan investigado en el ámbito de la Literatura Vasca. Tampoco parece que las características propias de nuestra literatura vayan a propiciar en un futuro próximo el interés por cuestiones que, en todo caso, no dejan de ser un tanto colaterales y cuyos resultados, previsiblemente, no han de resultar en exceso divergentes de los que se dan en las…, [FR] La réception, présence et transmission de la culture et des lettres gréco-latines n’ont probablement pas été l’un des thèmes qui ont provoqué le plus de recherche dans le cadre de la littérature basque. Il ne semblerait pas non plus que les caractéristiques propres à notre littérature proportionnent dans un avenir proche l’intérêt pour des questions qui, dans tous les cas, ne cessent d’être plutôt collatérales et dont les réponses ne devraient certainement pas excessivement diverger de…, [EN] The reception, presence and transmission of Greek-Latin culture and literature is almost definitively not one of the most researched areas of Basque Literature. Nor would it appear that the specific features of our literature are set to stir up any interest in matters which, in the end, are no more than collateral and whose results, one might imagine, would not be too different from those arrived at in studies concerning neighbouring literature. More than that of any of his contemporaries…



Gazta denda baten negozio plana

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ondarra Zubeldia, Iera

Janariak urtero milioika euro mugitzen ditu mundu guztian zehar, jatekoa bizitzeko behar - beharrezko zaiguna izanik, janariari loturiko denda bat irekitzearen ideia ez da inoiz zaharkitua geldituko, testuinguru ekonomikoan sortzen diren beharretara eg okitzen jakin eta unean uneko eskakizunetara egokitzen asmatzea ezinbestekoa izango da, ordea. Janariarekin lotura duen negozio bat irekitzea ez baita arrakastaren sinonimo, gizartean eta ekonomian…



Gipuzkoako enpresen ikuskaritzaren errotazioa eta ikuskari aldaketaren eragileen analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zulaika Ugalde, Enara

Gradu Amaierako Lan honek, Gipuzkoako ikuskarien errotazioa eta borondatezko ikuskari aldaketaren balizko eragileak aztertzea du helburu.



Gizarte Erantzukizuna entitate lokaletan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lozano Corral, Alba

Lan honetan, Gizarte Erantzukizunari buruzko azterketa egin da, sektore publikoko Gizarte Erantzukizunean oinarritzen delarik. Lana euskaraz egin da.



Heziketa duala: aurre analisia esperientzia eta agente desberdinetan oinarrituz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubiri Goizueta, Olatz

Europa mailan geroz eta ohikoagoa den heziketa sist ema batean oinarritzen da GRAL eta honek praktikak eta ikasketak txandakatzen ditu . GRALren helburua besteak beste, lanaren bigarren zatiaren hasieran ikusi daitekeen bezala, heziketa duala izenaz ezaguna den sistemaren kontzeptua, motak, parte har tzaileak eta esperientzia pedagogikoa aztertzea izan da eta honen analisia ik uspuntu zabal batetik egin dut. Aurrekoaz aparte, bigarren zatian, Espainia eta…



Inbertsio proiektu berri baten balorazioa: SÖIA

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxeberria Elizalde, Sara

lan honen abiapuntua enpresa bat martxan jartzea da, baina horretarako, lehendabizi baloraketa lanak egingo ditugu eta aurreikuspenen bidez jakin ea enpresa bideragarria izango litzatekeen ala ez. Baloraketa hauek egin ahal izateko , metodo batez baliatuko gara eta horretarako I.atala: Oinarri Teorikoak jarraituko dugu. Gure e npresari eta baliabideei hoberen egokitzen zaion metodoa erabiliko dugu, eta jakiteko zein den zuzenena, lehenik eta behin autore…



Korrupzioari buruzko informazioa jasangarritasun memorietan. Ekimenen azterketa korrupzioaren ikuspuntutik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Del Prado Otaola, Endika

Esan daiteke, beraz, gradu bukaerako lan honen helburuetako bat, Gizarte Erantzukizunaren eboluzio historikoa nolakoa izan den eta kontzeptua zertan datzan azaltzea. Ondoren, Gizarte Erantzukizuna lantzeko eta aurrera eramateko hainbat e kimen sortu direla denboran zehar eta lan honen beste helburuetako bat hau izango da, Gizarte Erantzukizunarekin erlazionatuta dauden zazpi ekimen aztertuko ditut.



Lanaldiaren murrizketa: langabezia gutxitzeko tresna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Domínguez Olabide, Peru

an honen helburua, lanaldiaren murrizketaren proposamena ezagutaraztea izango da. Horretarako, bi ataletan banatu da lana. Lehe nengoan, lanaldiaren murrizketa ikuspuntu teoriko batetik landuko dugu, bere inplikazio ekonomikoak aztertuz, eta bere aplikaziorako proposamen eta ikuspuntu ezberdinak jasoaz. Bigarrenean berriz, lanaldiaren murrizketa ezartzeko saiakera batzuen berri emango dugu. Horretarako , egile ezberdinek…



Volkswagen Group taldearen balioespena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Campo Nieto, Ane

Volkswagen Taldearen egoera eta balioespenaren helburua kontuan izanda, enpresaren balioan eragiten duten aldagai nagusiak antzeman eta aztertu dira. Horrela, balioespenaren esparruan lantzen diren PER eta Kutxa Fluxu Askearen metodoak aplikatuko dira, behar bezala arrazoituz eta oinarrituz. Gainera, enpresaren barne eta kanpo analisiak eta analisi ekonomiko - finantzarioa egingo dira.



Zerbitzu-marketineko terminologiaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Oyarzabal Zapirain, Yon

UPV/EHUko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradu amaierako lan honen helburua Marketin sektoriala edo Sektore-marketina irakasgaiaren barruan kokatzen den Zerbitzu-marketin arloko terminologia erreala biltzen duen termino-zerrenda eleaniztun bat egitea da. Honekin, Ekonomia Zientzien esparruan euskarazko terminologia errealaren garapen eta finkapenean ekarpen bat egin nahi dugu eta terminoak testuetan nola erabiltzen diren erakutsi.



Karrantzako kultura-ondare megalitikoa lehen hezkuntzarako baliabide didaktiko eraginkor gisa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santisteban Mendizabal, Hegoi

[EUS] Lan honetan, Karrantzako monumentu megalitikoen ikerketa aurkezten da, hauek lehen hezkuntzako ikasgelan duten baliagarritasuna eta eraginkortasuna agerian jarriz. Helburua bertako kultura ondarea garatzea eta hainbat arlotako jakintzak jorratzeko tresna bezala erabiltzea da. Ikerketa honi jarraituz, arlo honetan bertan etorkizunean garatu daitezkeen baliabide didaktikoetarako eredu bezala balio dezakeen unitate didaktiko bat proposatzen da.



Kulturartekotasuna eskolan. Hezkuntza inklusiboaren bidean.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Baranguan Yarza, Miren

[EUS] Lan honen helburua gaur egungo eskoletan inklusioaren bidean kulturartekotasuna lantzea da. Horretarako Tagalo hizkuntzan oinarritu eta honetan agertzen diren abesti, jolas eta hainbat material desberdin batu dira, ondoren eskolan lantzeko proposamen bat eginez. Lehenengo atalean, historian inklusiora heltzeko eman den ibilbidea azaltzen da. Bigarren atalean, metodologian, azken emaitza sortzeko, web orria, eman diren pausuak agertzen dira. Ondoren, lanaren garapenean, proposamen…, [ES] El objetivo de este trabajo es trabajar la interculturalidad con el fin de conseguir una escuela inclusiba. Para ello nos hemos basado en el Tagalo y se han recopilado canciones, juegos, historias… para después hacer una propuesta didáctica. En el primer punto se habla sobre el camino recorrido en la historia para llegar a la inclusión. En la segunda parte, la metodología, se cuenta la forma de trabjar que se ha utilizado para realizar la página web. A continuación, en el desarrollo del…, [EN] The aim of this work is to deal with interculturality in order to have an inclusive school. In order to do it, we have based our research on Tagalo language and different songs and games have been gathered to work on them at schools. First of all, the development of language inclusion has been explained. Secondly, regarding methodology, to build up the last resullts, steps carried out in the web are shown.To carry on, in the development of this work, didactic proposals have been made. Last…



Pikler Lóczy ereduaren kalitatezko harremanak. Pixoihalaren aldaketaren behaketa urte bateko gelan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Muguruza Bartolome, Ane

[EUS] Pixoihalaren aldaketan hezitzailea eta umearen arteko komunikazioa nola ematen den aztertzea izan da lan honen helburua. Pikler-Lóczy eredua oinarri hartuta Abusu Ikastolako gela bateko umea eta hezitzailearen arteko elkarrekintzak eta komunikazio keinuak behatu dira sistematikoki. Gainera, aldaketa burutzeko espazioa egokia den behatu da. Jasotako emaitzen arabera, harreman pribilegiatua sortzeko saiakerak egin arren hezitzailearen jarduna ez dago Pikler-Lóczy eredutik oso gertu. Izan…, [ES] El objetivo de este trabajo ha sido analizar la comunicación entre la educadora y el niño durante el cambio del pañal. Tomando como base el modelo Pikler-Lóczy se han observado sistemáticamente las interacciones y gestos comunicativos de una educadora y los niños de su grupo de la ikastola Abusu. También se ha analizado el espacio donde se realizan los cuidados. Según los resultados obtenidos, a pesar de que la educadora intenta crear una relación privilegiada, no se asemeja al modelo…, [FRA] Le but de ce travail a été l'examan de la communication entre l’éducatrice et l'enfant au moment du changement de la couche. En prenant comme base le modèle Pikler-Lóczy on a systématiquement observé les interactions et les gestes communicatifs d'une éducatrice et les enfants de son groupe de l'ikastola Abusu. En plus, on a examiné si l'espace du changement est le propice. Selon les données reçues, malgré les efforts pour créer une relation privilégiée, la…



Sozializazioaren hastapenak lehenengo haurtzaroan: 1-2 urteko haurren arteko harremanen behaketa jolas librean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zorriqueta Bote, Olatz

[EUS] 1-2 urteko haurren arteko harremanak aztertzea izan da ikerketa lan honen helburu nagusia, horretarako, adin tarte horretako haurren behaketa egin da jolas librean. Behaketa Alonsotegiko Haurreskolan egin da, non Pikler-Lóczy eredua abiapuntutzat hartzen den. Esparru kontzeptualean, autore ezberdinek sozializazioaren hastapenaren inguruan dituzten iritziak azaldu dira. Gainera, behaketa lana jolas librean burutu denez, jolasak harremanetan duen garrantzia azpimarratu da, jolasa aberasteko…, [ES] El objetivo principal de este trabajo de investigación ha sido analizar las relaciones de niños de entre uno y dos años, para lo que se ha realizado una observación de niños de esa edad en el juego libre. La observación se ha realizado en la Haurreskola de Alonsotegi, donde siguen el modelo Pikler-Lóczy. En el ámbito conceptual se han explicado las opiniones de distintos autores sobre los fundamentos de la socialización. Además, como el trabajo de investigación se ha llevado a cabo durante…, [EN] The main objective of this research work has been to analyse the one and two years old children relations. To do it, it have been observed children of this age at the free game. The observation has been realized in Alonsotegi’s Haurreskola, where they follow Pikler-Lóczy model. In the conceptual field they have been explained the opinions of different authors about socialization foundations. In addition, as the research work has been carried out during the free game, it has been emphasized…



AminoBODIPY laser koloratzaile urdinak: ezaugarri fotofisikoen azterketa eta katioiekin duten konplexazio ahalmenaren ebaluazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zuazo Toucet, Iratxe

Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia 8. posizioan amino taldea daramaten BODIPY koloratzaileen ezaugarri fotofisikoak aztertzea izan da, neurketa esperimentalak eta simulazio mekanokuantikoak erabiliz. Horrez gain,molekula hauetan katioiek duten eragina aztertu da sentsore fluoreszente moduan joka dezaketen determinatzeko.



ApoA-I nanodiskoen prestakuntza eta karakterizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jebari Benslaiman, Shifa

Lan honetan, A-I apolipoproteinaren nanodiskoak eratu eta karakterizatu dira in vivo agertzen diren HDL jaio-berriak imitatzeko. Horrez gain, nanodiskoen aktibitatea aztertzeko lehen esperimentuak burutu dira. Horrela, etorkizuneko helburua, mikroRNAk, RNA txiki ez-kodetzaile batzuk, edo horien inhibitzaileak (antagomiR edo antimiR) daramatzaten HDL sintetikoak eratzea da. Hala, molekula horiek modu espezifikoan garraiatuak izan daitezke eta zelula apartsuak bezalako itu zeluletan, intereseko…



Bioeraikuntzaren oinarri fisikoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Astui Sanz, Irati

Azken urteetan, energia-xahutze eta aldaketa klimatikoa direla medio, bioeraikuntzak gorakada nabarmena izan du. Eraiki edo birgaitzeko modu horrek, eraikina energetikoki ahalik eta eraginkorrena izatea bilatzen du, betiere inguruko baliabide naturalak zein material birziklatuak erabiliz. Beraz, oso garrantzitsua da, lehenik eta behin, eraikinak kanpoaldearekin trukatzen duen energia-termikoa ezagutzea. Horretarako, hainbat metodo existitzen dira; horien artean Radiant Time Series (RTS)…



Denboraren menpeko dentsitate-funtzionalaren bidezko energia exzitonikoen kalkulu zuzena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Iglesias, Aitor

Lan honen helburu nagusia exzitoien energiak kalkulatzea izango da, zehazki, prozesuan zehar agertzen den irismen handiko α/|r−r'| gaia kristal osoan integratzeko dauden zailtasunak aztertuko dira eta hau nola tratatu azalduko da. Hasteko, beraz, exzitoien kontzeptua aurkeztuko da, hauen azalpen kualitatibo bat emanez. Ondoren, hauen energiak kalkulatzeko metodo bat garatuko da eta, bidean, goian aipatutako integrala ebazteko beharraz ohartuko gara. Azkenik, integral horretan agertzen den…



Dieta bidez zilar eta kuprez kutsaturiko Crassostrea gigas ostraren azterketa histologikoa eta histokimikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Velasco Carneros, Lorea

Crassostrea gigas ostra dieta bidez kupre eta zilarrarekin kutsatu ondoren burututako azterketa histologiko eta histokimikoa.



EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko ikasleek Graduari buruz duten iritzien azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Oyarbide Garicano, Lorena

Azken hamarkadetan gizarte eta teknologien garapenarekin batera, XXI. mendeko unibertsitateek bilakaera bat izan dute, ezaugarri nagusitzat ziurgabetasuna duen eskarietara egokitu ahal izateko. Ezagutzaren gizartean gertatzen diren aldaketei lotuta, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua (GHEE) sortu zen, ezagutzaren Europa indartzeko eta Europako unibertsitate sistemak bateratzeko. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Europako beste unibertsitateekin bat egiteko bidean, zenbait pausu eman…



Eraikuntza geometrikoen eta Galoisen teoriaren arteko erlazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Huici Izagirre, Aitor

Lan honek, nolabait ere, greziarrek aztertu eta garatu zuten marrazketa teknikoari mugak jartzea du helburutzat. Izan ere, erregela eta konpasa soilik erabiliz egin zitezkeen gauzak greziarrek ondo asko ezagutzen zituzten, baina ez zuten irizpiderik tresna hauekin egin ezin zitekeena aztertzeko. Horregatik, eraikuntza geometrikoak aztertzeko guk erabiliko dugun baliabidea oso modernoa izango da greziarrekin alderatuta: Galoisen teoria. Teoria honek eraikuntza geometrikoekin duen…



GIBaren egitura-proteina-kolesterol elkarrekintzaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Araujo Lombraña, Ariane

Gag poliproteina GIB-1 birusaren egitura-proteina bat da. Ikerketek adierazi duten moduan, Gag proteinak mintzeko lipido-baltsekin ditu elkarrekintzak, zehazki bertan dagoen PI(4,5)P2rekin. Aldiz, baltsak osatzen dituzten bestelako lipidoekin dituen elkarrekintzak argitzeke daude oraindik. Horregatik, Gag proteinak zelula-mintzeko kolesterolarekin elkarrekintzak dituen edo ez aztertuko da. Horretarako fotokolesterol erradioaktiboa erabiliko da, izan ere molekula hauek gai dira lotura…



Hardware merkearen bidezko euriaren neurketa seinale akustikoak erabiliz: bideragarritasun-azterketa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Saralegui Vallejo, Unai

Lan honetan seinale akustikoen bidezko euriaren neurketaren bideragarritasun azterketa burutu da. Hori egiteko hardware merkea erabili da eta Raspberry Pi bat sistemaren kontrolerako. Lortutako emaitzak onak izan dira mota honetako neurketak bideragarriak direla frogatuz.



Karbohidrato-Aminoazido agregazioen laser ikerketa espektroskopikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Camiruaga Leza, Ander

Masa bereizmenaren bidezko laser espektroskopia erabiliz, jet espantsio batean karbohidrato eta aminoazidoen arteko elkarrekintza ez-kobalenteen ikerketa egin da eskala txikiko hurbilketak erabiliz. UV zein IR espektro esperimentalak mekanika klasikoan eta mekanika kuantikoan oinarritutako kalkulo semi-enpirikoekin konbinatu dira, egituren esleipen zehatza egiteko.



Kutsatzaile organikoen analisia muskuiluetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Igartua Rodríguez, Amaia

Lan honetan Nikaraguako, Kolonbiako eta Kantauri itsasoko muskuiluen metatzen diren hainbat konposatu organikoen (hidrokarburo poliaromatikoak, difenil eter polibromatuak, musketak, konposatu organofosforikoak…) analisia egin da, MPSD erauzketa metodoa erabiliz. Era berean, hainbat urtaroetan zehar hartutako laginen neurketak haien artean alderatu dira, kontzentrazioen aldakuntza aztertzeko.



MPERen ezagumendua GIB birusaren mintzean 4E10 eta 10E8 antigorputzen aldetik: CDR-H3 eta mintzaren garrantziaren azterketa mikroskopia bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz Oar-Arteta, Miren Itziar

Lan honetan, 4E10 eta 10E8 antigorputzek GIB birusaren mintza lotzeko darabilten mekanismoa karakterizatzen da, lipidoarekiko elkarrekintza inespezifikoa zein MPERen ezagumendua aztertuz. Horretarako batuketa ze baldintzatan ematen den aztertu dugu ,eta difusio-abiadura nola baldintzatzen duen neurtu. Arreta berezia jarri dugu CDR-H3 begiztaren funtzioaren ulermenean, 4E10 WT eta Δloop-aren konparaketaren bidez neutralizazioa eragiteko darabilen…



Nukleo-zitoplasma garraioa emateko seinaleen bilaketa TOB/BTG proteina familiako TOB2, BTG2 eta BTG3 proteinetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Armentia Garitaonandia, Ione

TOB/BTG proteina familia, berriki deskribatutako hazkuntza inhibitzaile funtzioa duten bost proteina dira eta nahiko kontserbatuak daude. Familiako kideak TOB1, TOB2, BTG1, BTG2 eta BTG3 proteinak dira. Besteak beste, hazkuntza inhibitzaile funtzioa CCR4-Not konplexuko Caf1 proteinarekin interakzionatuz ematen dela proposatu da. Interakzioa G0/G1 fasetik S fasera igarotzean ematen da, eta momentu horretan Caf1 nukleoan aurkitzen da. TOB/BTG familiako proteinak nukleora garraiatu behar dira…



Opioide-hartzaileen deskribapena saguen gametoetan: morfinak obozitoen in vitro heltzean duen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lapitz Dambolenea, Ainhoa

Gaur egun, ugarkotasun ezaren arazoa dela eta, geroz eta gehiago dira haurdunaldia lortzearren lagunduriko ugalketa tekniketara (ART, assisted reproductive technology) jo behar duten pertsonak; baina, oraindik, teknika horien arrakasta ez da oso handia eta batez beste, %50eko arrakasta duela esan ohi da(SEF erregistroa 2013). ART guztien artean, obozitoen in vitro heltzea (IVM, in vitro maturation) oso teknika berria da baina duen arrakasta…



Pirólisis y reformado de biomasa para la producción de hidrógeno

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García González, Irati

Gizateriaren garapen eta aurrerapen jasangarri batek, energia iturrien eta petrolioaren ordezko diren lehengaien zentzuzko ustiapen bat eskatzen du, petrolioaren agortzeari aurre egin eta ahal den neurrian emisioak murriztu ahal izateko.



Polinomio ortogonalak. Hermiteren polinomioak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lasarte Etxarri, Unai

Memoria hau polinomio ortogonalei eta, bereziki, Hermiteren polinomioeiburuzkoa da. Polinomio ortgonalak Hilberten espazio batean definituriko biderkadura eskalar batekiko ortogonalak diren polinomio-segidak dira. Zehazki, R-ren gaineko Borelen neurri batekin definituriko L2 espazioan egingo dugu lan



Rana dalmatina erruteen eta mikroalga klorofitoen arteko sinbiosia: atariko karakterizazioa eta ikerketarako proposamenak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jurado Montesinos, Aroa

Ipar Amerikako Ambystoma maculatum arrabioaren arrautzen eta Oophila amblystomatis alga berdearen arteko sinbiosia oinarri gisa hartuz, Rana dalmatina igelaren erruteak kolonizatzen dituen alga berdearen karakterizazioa egin da. Horretarako, putzu ezberdinetatik jaso diren laginen jarraipena burutu da argazki kamera digitalen bidez. Modu honetan, garapen enbrionarioarekin batera alga berdeen hazkuntza aztertu da. Honekin bat, modu zehatzago batean alga berdearen…



Sare estokastiko baten banaketa optimoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zumeta Olaskoaga, Lore

[EUS] Lan honetan baliabide esleipenerako zorizko izaera duen problema baten optimizazio estokastikoa aztertzen da. Hori horrela, ilaran epe luzera dagoen batez besteko bezero kopurua minimizatuz, ilara eredu zehatz baten kontrol optimoa lortzea izan da helburua. Lantzen den ilara ereduak zehatz-mehatz bi nodo eta hiru klasetako bezeroak ditu, 0, 1 eta 2 klaseak. 0 klaseko bezeroak bi nodoen zerbitzua behar du aldi berean eta i klaseko bezero bakoitzak, i = 1; 2, i nodo bakarrarena. Une…, [EN] In this work we study the stochastic optimization of resource-sharing systems. The work aim to achieve the optimal control in a queueing model by minimizing the long run number of users present or the so-called holding cost. The queueing model that we focus on, consists of two nodes and three classes of users, 0, 1 and 2 classes. Class 0 users require the same amount of capacity of the two nodes simultaneously, while class i users, i = 1; 2, require service at node i only. The evolution of…



Aseguru-etxeen irudi eta posizionamendua Euskal Autonomia Erkidegoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rincón Díez, Virginia, Egaña Urrutia, Mikel

[EUS] Gaur egun, gero eta lehiakortasun handiagoko sektore batean, aseguru-etxeentzat funtsezkoa bihurtu da bezeroen uste eta hautemateei buruzko informazio zehatza izatea eta irudiaren kudeaketa eraginkor bat gauzatzea. Azterlan honetan Euskal Autonomia Erkidegoko aseguruen sektorean jarri dugu arreta. Zehazki, aseguru-etxe ezberdinek duten irudi eta posizionamendua aztertu dugu. Horrez gain, marka irudiarekin lotutako fideltasun maila, aldaketa kostuak, erreputazioa edo zerbitzuaren kalitatea…, [EN] Nowadays, in an increasingly competitive industry, it is essential for insurance companies to have accurate information on the perceptions and thoughts of their customers. In this study we focused on the insurance sector of the Basque Country and studied the image and positioning of the different insurance companies. In addition, we have also studied some other concepts related to the brand image such as loyalty, switching costs, reputation and service quality. To this end, we collected…



Euskal jaiak Aramaion (1899)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Edizioaren prestatzaile, Julen Urkiza. Karmel Sorta ; 7



Altzarien sektoreko enpresa baten analisi ekonomiko-finantzarioa. Sektorean kokapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Fuentetaja, Julián

Kontabilitate tresna egokiak erabiliz Altzarien ekoizpenera zuzendutako enpresa baten analisi ekonomiko-finantzarioa., Graduan zehar ikasitako kontabilitate tresna egokia k erabiliz Euskal Herrian altzarien ekoizpenera zuzendutako enpresa baten analisi ekono miko finantzarioa egingo da. Horretarako enpresa honen azkeneko 3 urteetako urte ko kontuak aztertuko dira enpresaren etorbidea zein den ikusteko. Honekin batera sektorea aztertuko da, lehen aipatut ako enpresaren analisiarekin batera hobeto ulertu ahal izateko emaitzak eta zein puntur aino sektorea eta…



Caldereria Urretxu S.L.: jokabide eta hobekuntza ekonomikoak erosketa sailean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aragón Isidro, Eider

Lehenik eta behin, enpresan lortutako datu ekonomikoak aztertuko ditut. Hornikuntza kostuek kostu totalekiko eta produkzio bolumenarekiko zenbat suposatze n duten jakiteko. Hornikuntza kostuak orokorrean aztertzeaz gain, gehiago sakondu eta kostu hauetan esanguratsuenak diren produktu eta hornitzaileak ere identifikatuko ditut. Analisi kuantitatiboa burutu eta gero, enpresan bezero baten eskaera bat sartze n den momentuan jarraitzen den prozedura…



Enpresaren tamaina eta lehiakortasuna: Euskal enpresaren kasua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpiroz Dendariarena, Jaione

Gradu amaierako lan honen helburua, enpresaren tamainaren eta lehiakortasunaren arteko erlazioa aztertzea da, hauetan eragiten duten faktore garrantzitsuenak kontuan hartuz. Hau modu aplikatuago batean aztertzeko eta landutako teoriak kontrastatzeko, euskal enpresak hartzen dira oinarri (Euskera).



Helmuga turistiko adimentsuak: hauen ezaugarrien analisia eta Donostia/San Sebastian kasura aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sistiaga Gaztañaga, Oier

Gaur egun turismoak berebiziko garrantzia ekonomiko eta soziala duenez munduan, kontu handiz zaindu beharreko industria da hau. Jakina denez, Espainiak turista asko erakartzen ditu urtero, geroz eta gehiago gainera, baina, argi eduki behar da orain arte funtzionatu duenak ez duela zergatik etorkizunean funtzionatu beharrik. Hau da, bizitzaren edozein alorretan bezala, aurrerapausoak emateko ahaleginak egin behar dira. Hori horrela, turismoa kudeatzeko modu berriak sortu dira, helmuga turistiko…



Inbertsio proiektu baten baloraketa azterketa: Tolosako taberna baten irekieraren baloraketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Urruzola, Beñat

Lan honen helburu nagusia inbertsio proiektu bat zer den eta martxan jartzeko asmoa dagoenean, berau aztertzeko kasu bakoitze an zein metodo erabili, eta metodo hori nola garatu jakitea da, eta horretarako, inbertsioak balo ratzeko ezagutzen diren metodo ezberdinak aztertu dira. Metodo horiek guztiak aztertu eta gero, lan honen helburua, inbertitzaile batek inbertsio proiektu bat onartu edo baztertzeko erabakia hartu behar…



Junior Enpresak UPV/EHUn

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabala Narbarte, Olatz

Gradu Amaierako lan hau Junior Enpresen ingurukoa d a, eta ondorengo lau helburuak ditu: Junior Enpresen testuingurua ezagutzea, UPV/E HUn eratuta dauden Juniorrak ikertzea, Gipuzkoako Campuseko Junior Enpresa batea n azterketa sakontzea, eta JUNE Junior Enpresa abiarazteko bideragarritasun plan ba t aurkeztea.



KA | Kultura Alternatiboa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tellería Julián, Yokin

El trabajo trata sobre KA | Kultura Alternatiboa. Plataforma para fomentar la cultura alternativa y de base. El trabajo está en euskera.



Klausula sozialak eta kontratazio publikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ostolaza Aguirre, Paula

Ikerketa hau sarrera batekin hasten da. Bertan, aipatzen ditugu lan hau aukeratzeko arrazoiak, zeintzuk diren lan honen helburuak, zer nolako metodologia erabili dugun eta ikerketa hau burutzeko finkatu dugun eskema nagusia. Lan hau burutzeko bi atal nagusi antolatu ditugu. Alde batetik, hurbilketa teorikoa eta bestetik landa-azterketa elkarrizketa kualitatiboen bitartez. Hurbilketa teorikoari dagokionez, sei azpiatal atera ditugu informazioa modu egokian sailkatzeko eta hobeto azaltzeko.…



"SAIZAR CITY" hiriko sagardotegia inbertsio proiektuaren baloraketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lerchundi Beristain, Joana

Lan honetan, hiriko sagardotegi bat martxan jartzearen baloraketa egin da, ondoren erabakiak egoki hartu ahal izateko.



Txakur lagun S.M.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lertxundi Martín, Nerea

Txakur lagun S.M. negozio-plana



Haurren obesitatearen prebentzioa egiteko proposatutako osasun heziketa programa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Castañeira Huerta, Elisabeth

Sarrera: Osasunaren Mundu Elkartearen (OME) arabera, obesitatea “osasunarentzat arriskutsua den gantz metaketa ez normala edo gehiegizkoa” da eta mundu mailan gizentasuna osasun publikoaren arazo larrienetako bat kontsideratzen da XXI. mendean. Gaixotasun honek prebalentzia altua duela ikusi da, komorbilitate larriak eman ditzakeela eta azkenik, arrisku faktore askok prebenigarriak direla ikusi da. Hau dela eta haur eta nerabeen obesitatea prebenitzeko Osasun Heziketa Programa bat proposatzen…



Paziente kolostomizatuei eskaini beharreko erizaintza-zainketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altuna Lertxundi, Maider

Sarrera: kolostomia, heste-lodiaren eta abdomeneko paretaren artean komunikazioa sortzen duen prozedura kirurgikoari deritzo eta heste-eginkariak kanporatzea du helburu. Kolostomia egitearen arrazoi nagusiena kolon-ondesteko minbizia da. Hala ere, hesteetako hanturazko gaixotasunak, gaixotasun kongenitoak, traumatismoak edo malformazioak eta hesteetako buxadurak kolostomia egitearen arrazoi dira. Kolostomia egitean pazienteek egoera berrira egokitzeko arazoak edukiko dituzte eta arazo horiei…



Laminarteko hausturaren I/II modu mistoa aztertzeko saiakuntza konfigurazio berri baten analisia, Análisis de un nuevo método de ensayo para analizar la fractura interlaminar en modo mixto

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Boyano Murillo, Ana Isabel

138 p., En este trabajo se presenta una nueva configuración de ensayo para el análisis de fractura interlaminar en modo mixto I/II. Está basada en el ensayo de Flexión con Entalla Final e incluye un rodillo metálico entre los dos brazos de la grieta, de ahí su nombre: Flexión con Entalla Final con Rodillo, (End Notched Flexure with Roller ENFR). Se analizan las diferentes posiciones del rodillo: encima del apoyo, hacia el interior de la grieta y hacia el exterior de la grieta. El modelo análitico del…