Skip to main content

Document language

Encontrados 8546 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Legutioko hidronimia aitzaki

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago.



"Gero" liburua erretorikaren argitan (aurkezpen modura)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago.



Aipamen klasikoak Axularren “Gero” liburuan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago.



Axularren aipamen bibliko-erlijiosoez zerbait

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago.



Aho Suminduaren Sindromea duten pazienteen azterlan etiopatogenikoa eta karakterizazio kliniko eta psikologikokoa, Estudio etiopatogénico y de caracterización clínica y psicológica en pacientes con Síndrome de boca ardiente

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Uriarte, Eneritz

143 p.(cast.) 133 p.(eusk), El síndrome de boca ardiente (SBA) es un complejo trastorno clínico sobre la que todavía existe poco conocimiento y mucha controversia. Es un cuadro que afecta principalmente a mujeres de edad avanzada y que supone un considerable impacto sanitario. Los criterios diagnósticos empleados en los diferentes estudios han sido muy dispares, lo que ha dado lugar a una falta de unificación y definición del SBA. Por este motivo no disponemos de datos sobre sus verdaderas características clínicas, sobre…



Eliteko andreak eta partehartze publikoa Erroman (K.a.I-I K.o.)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarzategui Elu, Leire

Antzinaroko emakumeen historia gero eta gehiago ikertzen bada ere, argitaratzen diren lanetako askok emakumeen euren bizimodua baino gizarteak haiekiko zuen jarrera aztertzen dute, legedia eta exempla-k modu literalegian ulertzearen ondorio ez baitute emakumeen haiekiko jarrera kontatzen. Bertsio bakarrean oinarritutako historia hau dela eta iraganeko emakume haien ikuspegi oso kontraesankorra sortu da, matronak aldi berean haien semeak bizitza politikorako prestatzeko gai ziren emakume ondo…, Even though the rol of roman women in Antiquity is becoming more and more frequent as a research subject, many of the published works focus in society’s attitude towards those women instead of in the women themselves, because, due to their literal interpretation of law codes and exemplae, they don’t actually say how women would behave towards them. Because of this one sided history we have the most contradictory view of the roman women, because they are represented both as well educated…



Erdi Aroko hirigintza arkeologiaren ikuspuntutik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iparragirre Lekuona, Araitz

Erdi Aroko hirigintza Arkeologiaren ikuspuntutik lantzen duen lan honetan, lehenik Erdi Aroko hirigintzaren elementu eta ezaugarri nagusiak azaltzen dira. Atal honetan, Euskal Autonomi Erkidegoan sortutako hiribilduen fundazio moduaren datuak ere ematen dira. Jarraian, Hiri Arkeologian murgilduz, honen Britainia Handiko sorreraren eta Europako proiektu nagusien berri ere ematen da eta ondoren, baita penintsulakoen berri ere. Atal honetan momentu hartan…



Erraiak eleberriaren sen apurtzailea genero ikuspegia eta teknika narratiboak aintzat hartuta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Folgoso Barrenechea, Estibaliz

Emakume idazle gazteen belaunaldiaren etorrera indartsua XXI. mendeko euskal literaturaren gertakari agerikoa da. 2000-2012 urteen artean plazaratutako emakume idazleez belaunaldi berriaren ezaugarriez eztabaidatu da sarri Erasmus belaunaldiaren izenez. Orain ordea, belaunaldi berri honen azken urte hauetako ezaugarri apurtzaileak azpimarratzen dira. Ildo horretan, euskal literaturaren gaur egungo joerak aztergai hartuta, Erraiak eleberria baino gaurkotasun handiagoko eleberririk aurkitzea…



Errusiako errealismoa Ilya Repin eta Lev Tolstoiren eskutik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olaso Mendibil, Andere Elene

Lan honen bidez, Errusian XIX. mende erdialdetik aurrera garaturiko errealismoaren ezaugarri nagusiak jorratuko dira. Garai hartako Errusiako pintura eta literatura aitzaki harturik, errealismo errusiarraren bihotzean murgilduko gara. Hau aurrera eramateko, Ilya Repin, Errusiako margolari sozial handiaren eta Lev Tolstoi, ospe internazionaleko idazlearen lanak eta pentsamendua aztertuko dira. Bi hauek Errusiako errealismoaren ardatz…



Espainia bidegurutzean: krisi ekonomikoa eta erreforma politikoa 1973-1986

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Satrustegui Andres, Imanol

1973ko petrolioaren bat bateko igoera politikoa gertatu zenean, krisiaren atzetik etorri zen beheraldiak Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik zetorren kapitalismoaren Urrezko Aroa deituriko hazkunde garaia bukarazi zuen. Beheraldiak Espainia oso egoera politiko berezian harrapatu zuen: diktadura luze baten heriotzaren bezperako azken hil hatsetan. Beheraldiak bi elementu berezi ekarri zituen: estanflazioa eta langabezia. Estanflazioa ordura arte inoiz gertatu gabeko fenomeno bat izan zen:…



Espainia 76ko Bienal «gorrian». Oroimenak eta ahazteak.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Merino Merchán, Jokin

Esposaketa medioak maneiatzen dituen ahalbideak askotarikoak dira, baina komunikaziorako tresna indartsua denaren kontzientzia museologia garaikidetik zein komisariotza diziplina modernotik datorkigu. Diskurtso (ala kontakizun) politiko, historiko zein kulturalak eraikitzeko gai da erakusketa, betiere elementu estetiko eta formalekin elkarren adostasuna bilatuz beren eraginkortasuna bermatzeko. Veneziako Bienala, pisuzko erakusketa zein formatu partikular gisa, arte garaikidearen bilakaeraren…



Euskararen irakaskuntza baliabideak: iritzi-artikulua lantzeko Sekuentzia Didaktikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bazterrica Loyarte, Nerea

Hizkuntzen curriculum diseinuak, 90eko hamarkadatik, hizkuntzen irakaskuntza testu errealetan oinarrituz garatu behar dela zehazten du. Alabaina, testu-liburuen praktika errealean ez da aldaketa metodologiko handirik sumatzen, gramatikan oinarritutako irakaskuntza baita nagusi (Ibarra, 2012). Irakaskuntza gramatikan oinarritzearen ondorioz, hizkuntzaren lanketa ezagutzaren alorrera lerratzen da, komunikazio egoeren erabilerara baino gehiago.…



Euskararen irakaskuntzaren baliabideak. Ahoz gora irakurketa lantzeko sekuentzia didaktikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Del Campo Echeverría, Maddi

Hizkuntzen didaktikaren arloan, 1990. urtetik aurrera, ahozkoa ikerketa eta hausnarketa objektu izan da (Dolz & Scheuwly, 1998). Hala ere, Idiazabalek (2007) dioen bezala, ahozko adierazpidea eskolan irakatsi nahi bada, ezagutu egin behar da, modurik zehatzenean, gainera. Denok izan dezakegu hizkuntzen funtzionamenduari buruzko iritzia, baina, uste dugunetik gauzak gertatzen diren modura alde handia dago. Egungo eskola curriculumetan ahozkoa…



Gerra osteko espekulazioa, burtsako kraxa eta depresio handia Amerikako Estatu Batuetan, 1920-1939

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Balda Odriozola, Paul

Lehen Mundu Gerraren amaierak aldi berri baten hasiera ekarri zuen Estatu Batuetara. 1920. urteaz geroztik Estatu Batuen hegemonia mundiala bermaturik geratu ziren, bai ekonomia bai politika alorrean. Estatus honi ohore eginez, hamarkada osoan zehar loraldi ekonomikoko garai bat bizi izan zen, itzal moduan nekazaritza sektorearen ahultasuna eman zelarik. Susperraldi ekonomiko honekin batera New Yorkeko burtsa merkatuak ere hazkunde nabari bat jasan zuen. Gorakada hori ekonomiaren…



Historiaurre 21. Magdalen-aldi. Azil-aldi trantsizioa Kantauriar zonaldean Aziliartze prozesua harrizko industrian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz González, Daniel

Pleistozenoaren amaierak eta Holozenorako trantsizioak Paleolitoaren amaiera ere suposatuko dute. Kantauri aldean une horretan kultura trantsizio bezala definitu dezakeguna gertatzen ari da, Magdalen-alditik Azil-aldirakoa, jarraitutasuna argia bada ere, apurketa zantzuak nabariak dira. Lan honen asmoa hirukoitza izango da. Alde batetik, azilianizazioa bere testuinguruan (historiografiko, kronologiko, klimatiko, etab.)kokatuko da, honek dauzkan problematikak aurkeztuz. Beste alde batetik,…



Instalazio produktiboen Arkeologia gizarte aurrekapitalistetan.Leitzako Sarasaingo Burdinolak: proiektu proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarraga Olano, Maialen

Nafarroako ondare arkeologikoa balioztatzeko saiakeran, lan honetan, “Instalazio produktiboen arkeologia gizarte aurrekapitalistetan” izenburupean, “Leitzako Sarasaingo Burdinolak: proiektu proposamena” lana aurkeztuko dugu. Nafarroa ipar-mendebaldeko mendialdeko burdinola konkretu baten identifikazio, informazio bilketa eta miaketa planteatuko dira, etorkizunerako proiektu zabalago baten sarrera gisa. Honetarako, arkeologiaren metodologia eta baliabideei jarraiki, hainbat pausu ematen saiatuko…



Iragan Garaikidearen arkeologia. Hurbilpen material eta espaziala Zaramaga langile-auzoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santamarina Otaola, Josu

Franco diktadoreak sustatutako desarrollismoak “industrializazioa, immigrazioa eta hiritartzea” hirukotea nagusitzea eragin zuen. 1950 eta 1970. hamarkaden artean, Gasteizko eliteek bat egin zuten ekimen modernizatzaile honi ekiteko eta horrek hirian aldaketa fisiko zein identitario bortitzak zuzentzea esan nahi zuen. Milaka etorkin landa utzi eta hirian finkatu ziren, Udalak eta Aurrezki Kutxak eraikitako auzo periferiko berrietan bizitzeko. Horietako bat Zaramaga da, desarrollismoaren…



Ironia ulertzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zeberio Etxaniz, Aitor

Idatzi honen helburua ironia deituriko fenomenoa azaltzea da. Fenomeno hau gizakia gizaki denetik erabili dela esan genezake. Baina, horrela izanik ere, ez da batere erraza hizkuntzaren ezaugarri hau sakonean azaltzea. Helburu hau burutzeko, lana sarrera baten bitartez hasiko da, non adibide baten bitartez gaia aurkeztuko den, eta lehenengo definizioa emango da. Hala ere, laster ikusiko da dirudiena baino fenomeno konplexuagoa dela ironia, eta definizio sinple baten bitartez ezin da elementu…



Iruñeko Antso III.aren 1035eko agiria: faktore feudal eta politikoak banaketaren mitoaren atzean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoa Pérez, Mikel

Antso III.ak 1035an idatziriko dokumentuaren inguruan luze eta ugari idatzi da denbora askoan zehar. Errege iruindar honek XI. mendean eskuraturiko nagusigo politikoak, lurralde ezberdin asko bere kontrolpean metatuz, hurrengo mendeetan pertsonaia honi eman zitzaion garrantzia historikoa bideratu zuen. Seguruenik arrazoi honengatik, XX. mendearen bigarren erdira arte Antso III.ak bere erresuma edo domeinuekin semeen artean eginiko banaketaren…



Itzulpengintza eta terminologia: terminoen erauzketa eta azterketa euskarara itzulitako testu zientifiko batean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoetxea Otegi, Leire

“Itzulpengintza eta terminologia: terminoen erauzketa eta azterketa euskarara itzulitako testu zientifiko batean” izeneko Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek helburu du ingelesetik euskarara itzulita dagoen testu zientifiko bateko terminologia erauztea, Erauzterm izeneko terminoak erauzteko tresna erdi-automatikoaz baliatuz, eta erauzitako terminoen itzulpen-azterketa egitea. William Nessek ingelesez idatzitako Introduction to terminology liburua eta haren euskarazko bertsioa, Mineralogiaren…



Klimatologia: Tenporek eguraldiarekin asmatzen al dute?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olaziregi Albizu, Joseba Iñaki

Gradu Amaierako Lan honek tenporak izan ditu aztergai eta hauek eguraldia asmatzen duten ala ez ziurtatzea izan da burutu beharreko lana. Tenporak epe luzeko iragarpen meteorologikoak dira. Urtean zehar data zehatz batzuetan izaten dira tenporak eta hauek datorren urtaroko eguraldia aurreikusten dute. Lau tenpora daude, urtaro bakoitzerako tenpora bana: udaberriko tenporak, udako tenporak, udazkeneko tenporak eta neguko tenporak. Tenporei ere, urtaro bakoitzeko tenporei, lehenengo tenporak,…



San Juan baleontzia, Arkeologia Esperimentaleko proiektua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hidalgo Jiménez, Sara

Arkeologia Esperimentalak barneratzen duen ikerketa-eremuen aniztasuna, elkarren artean dituzten ezberdintasunen baliokidea da. Hurrengo lerroetan, bada, diziplina zientifiko honen hasiera, bilakaera eta izaera aztertuko ditugu, lanaren funtsezko interesa den Ontzi eta Itsasontzien Arkeologia Esperimentalean barneratzeko; hain zuzen ere, XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntzan. 1563. urtean Pasaian eraikitako San Juan itsasontzia, Kanadako Labrador Penintsulan kokatuta dagoen Red…



Simone de Beauvoir. Bigarren Sexua eta eragina XX. mendeko Bigarren Bolada Feministan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Basterretxea Amutio, Eider

Simone de Beauvoir XX. mendeko idazle, filosofa eta feminista frantziarra, aztertu beharreko ezinbesteko figuratzat jo izan da XX. eta XXI. mendeko Feminismoaren Historian. Hortaz, honekin Beauvoir eta bere Bigarren Sexuaren inguruan hausnartu nahi da, 70. hamarkadako Bigarren Bolada Feminista testuinguruan kokatuz, hobeto ulertzera heltzeko; horretarako hartan izandako eragin posiblearen inguruan lantzera bideratuko da lan hau, adierazitakoek emakumearen askapenean izandako garrantzia…



20. hamarkadako Garçonne emakumearen emantzipazio sexuala eta bere mugak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruti Otaegui, Enara

[EUS] XX. mende hasieran, Europatik feminismoaren ideiak zabaltzen hasi ziren. Aspaldiko urteetatik emakumea gizonaren azpitik ezartzea ez zen eztabaidan jartzen, baina zenbait gertakizunek eta hainbat faktorek bat egin zutenean, ideia horiek aldatzen hasi ziren gutxika. 1914. urtean, Lehen Mundu Gerra zela eta, gizonezkoek gerrara joan behar izan zuten, eta emakumezkoek hauek betetzen zituzten zenbait lanpostu hartu behar izan zituzten. Honek, denborarekin, emakumeen gutxieste hori eta…, [ENG] In the beginning of the XX century, the feminist movement began to expand in Europe. The idea of a woman being reduced below man was undeniable, but when some events and factors joined together, the mentality of the society started to change. Since the First World War started in 1914, the men were forced to leave their day a day life in order to go to the war and the women held the posts that remained empty. Little by little, the underestimation and the traditional prejudice around women…



Algoritmos evolutivos multiobjetivo con codificación Dandelion para el trazado de estrategias de descarga de tráfico oportunista en redes multioperador

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Consul Godoy, Jone

Telekomunikazio operadoreen hazkuntzarekin, bai operadore handiak, azpiegitura, antena eta irrati espektro propioak dituztenak, bai operadore birtualak zerbitzuak aurrekoei baliabideak alokatuz eskaintzen dituztenak, gaur egun, operadore asko daude azalera geografiko berean zerbitzuak ematen. Bakoitzak bere politika eta estrategia propioekin, bezeroei zein prezioei dagokionez. Gaur egungo merkatuan, operadore guztiak elkarrekin lehiatzen dute ahalik eta bezero kopuru handiena lortzeko asmotan…, Con el aumento en el número de operadores de telecomunicaciones, tanto grandes operadores que cuentan con infraestructuras propias y espectro de radio con licencia, como operadores virtuales que explotan las infraestructuras de los primeros para ofrecer servicios, actualmente varios ofrecen servicios simultáneamente en la misma área geográfica. Cada uno de ellos, con sus propias políticas y estrategias en cuanto a clientes y precios. En el mercado actual, todos los operadores compiten entre sí…, With the increase of the number of telecommunication operators, nowadays there are many operators offering services over the same geographical area, those operators can be big ones, who have physical infrastructure and spectrum license, or virtual operators who offer services exploiting the infrastructures of the big operators. Each one has its own politics and strategies regarding to clients and pricing. In the actual market, all the operators fight with each other for achieving the maximum…



Ahots sintetikoak aukera katalogoaren diseinua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruti Uria, Joseba

Lan honetan, lehenik eta behin, gaur egun erabiltzen diren ahots sailkapen ezberdinen ikasketa egin da. Ondoren, eta gure ahots katalogoari ondoen zetorkion sailkapena eta honek erabiltzen dituen kalifikatzaileak aukeratuta, ahots sintetiko bakoitzari kalifikatzaile hauekiko balio batzuk eman zaizkio. Kalifikazio hauek ahalik eta onenak eta zehatzenak izan asmoz, web bidezko test ireki bat egin da, erabiltzaile arrutak izan daitezkeen pertsonen modukoak ebaluatzaile bezala jarrita. Azkenik,…, En este trabajo, antes de todo, se han estudiado las diferentes clasificaciones de voces que existen actualmente. Después, una vez elegido la clasificación y calificativos que mejor se adaptan a nuestras necesidades se ha procedido a evaluar las voces sintéticas disponibles. Para que esta evaluación fuese lo más exacta posible, se ha hecho un test vía web, utilizando como evaluadores personas normales que podrían ser usuarios del servicio que ofrece el proyecto Zure TTS. Por último, una vez…, The first step of this work has been the study of the different classifications of voices, currently available. Then, and once the best classification and the qualifiers that best suit our needs have been chosen, we proceed to evaluate the available synthetic voices according to these qualifiers. In order to do the best and most exact evaluation, a web test has been created, using as evaluators normal people who are potential users of Zure TTS. Finally, after the evaluation, the results…



ASKHi: Analisi sintaktiko konputazional hibridoa paradigma desberdinen konbinazioan oinarrituta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goenaga Azcarate, Iakes

206 p., Hizkuntzaren Prozesamenduan sintaxiak berebiziko garrantzia du. Hainbat atazatan erabiltzen da sintaxitik eratorritako informazioa, esaterako itzulpen automatikoan, rol semantikoen etiketatzean eta sentimenduen analisian. Tesi-lan honetan sintaxi konputazionala landu da, zehazki dependentzietanoinarritutako sintaxia jorratu da analizatzaile automatikoen bidez. Dependentzien analisi sintaktiko automatikoa hobetzeko bide desberdinak aztertudira: izaera desberdinetako analizatzaileen hibridazioa,…



Beroko estanpazio trokelentzako egoera termiko eta konformaketa simulazio softwareen alderaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cuesta Ruedas, Asier

Proiektu honen helburua beroko enbutizio prozesuaren simulazioa egiteko erabiltzen diren bi software garrantzitsuenen arteko alderaketa egitea da, ondoren tailerrean neurtutako datu esperimentalekin konparatuz software bakoitzaren zehaztasun maila definitzen da. Konparaketa egiteko Autoform softwarearen azkeneko bi bertsioak (R6/R7) eta Pam Stamp 2017 softwarea erabili dira autogintza sektoreko bi piezen simulazioa burutzeko. Simulazioa aurrera eramateko lehenik eta behin Catia CAD diseinu…, The main objective of this project is to compare the two most popular software for the simulation of the process of hot forming in two real parts used in the automotive industry. Then these data are compared with the experimental measurements obtained in the workshop and will quantify the accuracy of each software. The two latest versions of Autoform R6/R7 and Pam Stamp 2017 have been used for the simulation. First, CAD software Catia has been used to define the tools during the process from…, El principal objetivo de este proyecto es comparar los dos software más populares para la simulación del proceso de embutición en caliente en dos piezas reales del sector del automóvil. Después estos datos se compararan con los datos experimentales obtenidos en el taller y se cuantificará la precisión de cada software. Para la simulación se han empleado las dos últimas versiones de Autoform R6/R7 y Pam Stamp 2017. En primer lugar se ha utilizado el programa de diseño CAD Catia para definir a…



Ariketa fisikoaren eta dieta osasuntsuaren programa baten epe luzeko efektuak lehenengo mailako hipertentsioa eta obesitate morbidoa zuen pertsona

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goikoetxea Ugalde, Miren

HELBURUAK: 1) Lehenengo mailako hipertentsioa (HTA) eta obesitate morbidoa zuen pertsona batengan ariketa fisikoaren eta dieta osasuntsuaren programa baten epe luzeko efektuak aztertzea, 2) tentsio arterialean, gorputzeko konposizioan, aldagai biokimikoetan eta gaitasun kardiobaskularretan bai lau hilabeteko interbentzioa egin ondoren, bai epe luzeko efektuak aztertzea. METODOAK: Ikasketa kasu honetan 50 urteko emakume batek parte hartu du. Horretarako lau neurketa egin zitzaizkion:…



Egoera emozionalen eragina kirol errendimenduan: futbolean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manterola Ikutza, Ainara

Goi errendimenduko futbol talde batean egoera emozionalek duten pisua eta garrantziaren inguruko errebisioa hobetzeko proposamen batekin bukatuz. Arrazoi ezberdinengatik desoreka emozionalek kirolarien ongizatean eta beraien errendimenduan sortzen dituzten aldaketak ikusi, eta horri aurre egiteko hainbat prebentzio ideia zein estrategia erregulatzaile proposatzen dira



Eskuhartze estrategiak heziketa fisikoan: kasu bakar baten azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Amorrortu Andrinua, Iker

Lan honen helburua orain dela 34 urte Magisteritza ikasi eta hainbat Hezkuntza Fisikoko ikastaro burutu izan zituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle baten hezkuntza estrategien azterketa egitea izan da. Horretarako 1go mailako gela batean aurrera eramandako irakaslearen plangintza islatzen duten 22 saio aztertu dira, jardueren barne logikaren ezaugarri adierazleak kontuan hartuz. Ezaugarri hauek aztertuz, hamar ariketatatik bederatzitan arerioaren presentzia azaldu da. Horrekin, %60…



Kolaborazio hutseko natur jarduerek partaideen arteko kohesioa bultzatzen al dute? Errebisioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Estevez Urain, Gorka

Natur jarduerak, kolaborazioa eta kohesioa zer diren azaltzen da, ondoren kolaboraziozko natur jarduerek talde eta pertsonetan duten eraginak aztertuz, batez ere kohesioaren ezaugarriari erreparatuz. Euskeraz idatzitako errebisio bibliografiko bat da.



Afasiko elebidunengan arazo morfologikoak ebaluatzeko EPLAko zenbait ariketaren euskal egokitzapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garmendia Garaizabal, Ixone Eukene

Afasia deritzo hizkuntzari dagokionez garuneko hemisferio nagusi edo menderatzailean izan ohi den lesio baten eraginez sortutako hizkuntza nahaste edo galera. Gaixotasun honen bereizgarriak hizkuntz forma, erabilera edota edukiaren galera, gutxitze zein disfuntzioa dira (Puyuelo, 2001). Afasiaren inguruko lanean hainbat afasia mota bereizi ohi diren arren, errealitatean, sailkapen hori egoteak ez du esan nahi mota bakoitzean “sartzen” diren afasiko guztiek ezaugarri berberak izan behar…



Ahozkoaren lanketa irakaskuntzan: testuliburu baten azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Velez del Burgo Zalacain, Nora

Ahozko mintzajarduna, espazio berean dauden mintzakideek elkarrekin eta elkarri eraginez burutzen duten ekintza dugu. Hau, banaka edo besteekin interlokuzioan egin daiteke. Ahozkoa eta idatzia bi modalitate ezberdin bezala irudikatu izan dira historian zehar, landugabetzat jo da lehena eta formalagotzat bigarrena. Adituek ikusi dutenez ordea, maila enuntziatibo eta linguistikoan, oso hurbil daude biak. Eta pentsatu izan denaren kontra, ahozkoak, idatzizkoak bezala, hainbat genero barnehartzen…



Alaholfing-tar familia San Gall Monasterian: 776-826, pro anima dohaintza ziklo baten eraikuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aparicio Lozano, Andrea

Chadaloh kondeak 817. urtean San Gall monasterioari ondasun batzuk eman zizkion pro anima dohaintzan. Chadaloh Friuliko kondea izaki, 819. urtean hil zen avaro eta eslaviarren aurkako gerretan. Lehen aldiz 790. urtean identifikatzen da Chadaloh San Gall monasterioko dohaintza batean, bere gurasoen dohaintzaren lekuko bezala. Ostean, 805ean bere anaiarekin batera bi dohaintzen protagonista izan zen. 817. urtean burutu zuen hil aurretik azken…



Argudio-testuak Batxilergoko ikasle euskaldunengan, euskaraz eta gazteleraz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albizu Echechipia, Lur

Egunerokoan eta, askotan, konturatu gabe ere erabiltzen dugun testua da argudiozkoa. Bai ahozko bai idatzizko egoeratan aurkitzen ahal dugu hau erabiltzeko beharra. Hau ikusita, zalantza batzuk agertu zitzaizkigun, hezkuntzari eta, zehatzago esateko, hezkuntza elebidunari lotuak. Izan ere, jakin nahi genuen testu generoen lanketa nolakoa zen ikastetxeetan, baita euskarazko eta gaztelaniazko produkzioa parekoak ote ziren ere, eta hala ez balitz, haien arteko desberdintasunak zeintzuk ziren.…



Osasunera bideratutako jarduera fisikoa Euskal Herrian: Egoera eta Alternatibak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iturriotz Etxaniz, Mikel

Lan honen helburu nagusia, Hego Euskal Herrian osasunera bideratutako jarduera fisikoaren alorrean dagoen errealitatea aztertzea, zalantzan jartzea eta irakaspenak ateratzea da, gaur egungo gizartearen baloreetatik urrun egongo den jarduera fisiko eredu eredugarri batera bidean. “Errealitate” esaten dugunean, momentuan dagoen egoeraz ari gara, hots, jaurduera fisikoa praktikatzeko norbanakook dauzkagun aukera eta baliabide ezberdinez, prebentziora bideratutako jarduera fisikotik…



EAE-ko udalen berdintasun politikak 2010-2015 urteen bitartean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zendegi Zelaia, María

Lan honen bitartez, EAEko udalerrietan berdintasun politiketan dagoen aktibotasun maila edo hobeto esanda udalek izan duten “proaktibotasuna” ikertzea nahi da. Kontzeptuak definitze aldera, berdintasun politika moduan ulertzen da, genero ikuspegia txertatzen duen politika oro. Ikerketa honetan, maila lokalean jorratzen diren politika publikoak aztertuko dira; beraz berdintasun politikaz mintzatzean, administrazio lokalean genero ikuspegiaz sortutako…



Emakumekoen errugbiaren maskulinizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ullibarri Ugarriza, Mirari

Genero ikerketa bat da eta kasu honetan emakumezkoen errugbiak pairatzen duen diskriminazioa azaleratuko da.



Apartheid: baztertzearen aurpegi berria

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Michelena Lizaso, Olatz

Euskaraz egindako lan honetan, nazioarteko testuingurua kontuan harturik, XX. mendean Afrika deskolonizatzen hasi zen garaian, Hegoafrikak beste bide bat jarraitu zuen. Lan honetan, Hegoafrikako Batasunaren sorrera, 1910. urtean, alegia, abiapuntu gisa harturik, XX. mendean zehar biztanleria ez-zuriak jasan zuen baztertze eta diskriminazio politiko, ekonomiko zein soziala aztertuko dugu. Eskubideen zapaltze honetan, 1948an D.F.Malan-ek National Party-ren buruak hauteskundeak irabazi zituenean,…



Goi Erdi Aroko jokabide sexualen presentzia penitentzial hispanikoetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sánchez González, Markos

Gradu Amaierako Lan honen helburua penitentzial hispanikoen posibilitateak kontutan hartuz Goi Erdi Aroko jokabide sexualetara hurbiltzean datza. Lanean zehar gure xedea penitentzial hispanikoetan agertutako adierazpen sexualen deskribapen bat eskaintzea izan denez, iturri hauen inguruko metodologiaren arazoetan oso azaletik baino ez gara sartu. Lanaren lehen zatian liburu penitentzialen inguruko ezagutzaren egoera orokor bat aurkezten da garaian kokatzearren eta penitentzialen ibilbide…



Hiria eta generoa: Itxaro Bordaren “Jalgi hadi plazara”

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dorai Urritza, Olatz

Amaia Ezpeldoi dugu Itxaro Bordaren Jalgi hadi plazara nobela beltzeko protagonista, euskal literaturaren historiako emakume detektibe eta lesbiana bakarra. Eleberri honek mugarri bat suposatzen du Iparraldeko detektibe ezohikoaren bizitzan, bertan onartu eta aldarrikatzen baitu lehen aldiz publikoki lesbiana izaera. Kontakizuna Isturitzeko kobazuloetan hasten bada ere, Ezpeldoik ordurako Zuberoatik Baionarako ibilbidea egina du eta esku artean duen kasu berria ikertzeko aitzakiaz, Bilbora…



Hispaniako erromanizazioa epigrafiaren bidez. Emakumearen esku hartze ekonomikoa Imperium Romanum-eko Hispania-n

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Perosanz Moral, Eva

Aurkezten den euskaraz eginiko lan honetan, Erromatar Inperioaren hasieran Hispania-n emakumeek izandako ekarpen ekonomikoa ikertzen da. Lanaren helburu nagusiena historiografia tradizionalak emakumeen inguruan eraikitako estereotipoarekin haustea da, emakumeek egindako ekarpena handia eta anitza zela erakutsiz.



Historiaurreko nabigazio metodoak Ozeano Atlantikoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rubio Martinez de Treviño, Jonatan

Lan honetan, gutxi landu den gai bat berreskuratzeko asmoz, historiaurreko taldeek Ozeano Atlantikoan, Mesolitotik - Brontze Arora arte, gauzatuko zituzten nabigazio metodo ezberdinak aztertu ditugu, eta honekin batera, beharko zituzten teknikak, materialak, garraioak eta ezaguerak. Itsasketaren hastapenei begira, Paleolitoan kokatu ditugu lehenengo zantzuak. Hala ere, hauen azterketa jorratzea, oso zaila suertatu da aztarnen faltagatik eta, horrela, Holozenora arte itxaron beharko dugu…



Neska kirolarien egoera eskola garaitik goi mailako txapelketeraino

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eguren Zubeldia, Peru

33 p. : il. - E-mail del autor: peguren@axular.net, Nesken eskubideak aldarrikatuz, mugimendu feministek bide latza ibili dute. Urte askotan zehar, eta gaur egun ere, gizarteak barneratuta duen matxismoaren aurka borrokatu da, gehiengoaren ideal eta estereotipoen aurka jokatuz. Gizartean nesken diskriminazio egoerak gutxitu direla eta sexuen eskubide eta aukerak berdintzen doazela dioten arren, egundoko ibilbidea geratzen da. Beraz, elkarrizketa batzuen bidez, gaur egun goi mailako kirolarien artean neskek bizitzen dituzten diskriminazio egoerak…



Imozko oikonimiaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriarte Goñi, Ibai

“Imozko oikonimiaz” izena duen Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek Imozko oikonimia eta bertatik eratorritako izengoitiak aztertzea du helburu, honako gaia Euskal Herriko beste alderdi batzuetan landu duten adituen lanak oinarri hartuz. Lanari ekiteko Imozko telefono zerrendetan jasotako datuak baliatu ditugu eta hortik abiatuta Juan Aleman Imotz eta Basaburuako idazkari ohiarekin elkartu gara datuak xehekiago ezagutze aldera. Hark jarri dizkigu eskura dokumentu zaharrak eta egungo etxe izenen…



Konkista musulmanaren osteko Iberiar Penintsulako iparraldeko apezpikutzak: Valpuestako apezpikutza eta Kintila apezpikuaren kasuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Armendariz Bosque, Aitor

Lan honen helburua bisigodoen erreinuaren desagerpenaren eta konkista musulmanaren osteko Iberiar Penintsulako iparraldeko apezpikutzen eta apezpikuen azterketara hurbiltzea da. Horretarako, bi adibide zehatzetan arreta jarriko dugu, bakoitzaren dokumentazioaren analisia gauzatuz: Alde batetik, IX. mendearen hasieran sortzen den Valpuestako apezpikutzaren kasua eta, bestetik, Kantabria iparraldean agertzen den Kintila apezpikuarena. Lehenengoa, Gaubea haranean kokaturikoa, garai honetako…



Literatur itzulpena: Daniel Handlerren The Grim Grotto gazte-literaturako eleberriaren euskararako itzulpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alonso Abajo, Jon

Itzulpen-lan honek bi ardatz nagusi ditu: lehenik eta behin, Daniel Handler izeneko autore kaliforniarrak ingelesez idatzitako gazte-literaturako eleberri baten pasarte bat euskarara itzultzea izango da gure lehendabiziko helburua; bigarren ardatza, aldiz, pasarte horren itzulpen-prozesua bera xehe-xehe aztertzea izango da, eta, batez ere, itzulpenean zehar izandako arazo nagusiei aurre egiteko erabili diren konponbideei eta estrategiei buruzko informazio zehatza emango da. Modu horretan, eta…



DBH 4ko ikasleen testu laburpenak deskribatzen, IKT-ak erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garin Garde, Idoia

Ikerketa lan honen helburua DBH 4-ko ikasle talde batek egindako testu laburpenak deskribatzea da. Hau da, testuaren ideiarik nagusienak jasotzen dituzten, progresio tematikoa zaintzen duten, ideien arteko koherentzia erlazioa mantentzen duten, ideien arteko kohesioa zaintzen duten... Ikasleek egindako laburpenak ez dira modu intuitiboan gauzatutakoak izango, aitzitik, laburpen automatikoak egiteko programa bat erabilita egingo dituzte, compress.eus, hain zuzen ere. Programa horri esker, ikasle…



Teknoyonkien garaian hezkuntzaren erronkak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kintana Goiriena, Aiora

“Teknoyonkien garaian, teknologia berriek eta ingurune digitalak erraztu edo oztopatu egiten dute ikaskuntza prozesua eta zein kasutan izan daitezke mesedegarriak?" Agian probokazio puntu bat baduela onartu behar dut arestian aipaturiko galderak. Lan hau gogoeta ezberdinen bilketa bat da, bizi garen gizartean, teknologiek eta IKTek duten paperaren inguruko hausnarketa ahalegin bat. Teknologiak tresna lagungarriak izan daitezke hezkuntza prozesuetan, baina gure gizarteko alor ezberdinetan…



Soziolinguistika lantzeko material didaktikoa Ikerkuntzara hurbilpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Unamuno Goiriena, Lorea

Txosten hau hamar kapitulutan antolatuta dago: Sarrera, Testuingurua, Helburuak, Metodologia, Trebetasun eta oinarrizko konpetentziak, Euskarria eta denboraren egituraketa, Materiala eta Ariketak, Ebaluazioa, Ondorioak eta Bibliografia. Sortutako material didaktikoak soziolinguistika du gaitzat, soziolinguistika bariazionista, hain zuzen eta online dago eskuragarri http://editor.wix.com/html/editor/web/renderer/edit/c144c669-738d-43d8-a5b1-05494e869bf4?metaSiteId=c95cfff5-c205-458b-b108-…



Open edX plataformaren instalazioa, konfigurazioa eta euskaratze prozesuaren dokumentazioa. App-aren konfigurazioa eta konpilazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altube Mendiguren, Arrate

Lan honetan Open edX plataformaren instalazioa, konfigurazioa eta euskaratze prozesua burutu eta dokumentatuko da. Horrez gain, zerbitzarian egiten den instalazioa mugikorrentzako app batean konpilatu eta konektatuko da, honen prozesua dokumentatuz. Horretarako, Ubuntu 16.04 zerbitzari batean edx native bertsioaren instalazioa eta konfigurazioa burutuko dugu. Ondoren, euskaratze prozesua aurrera eramango dugu eta plataforma hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelania eta ingelesa) agertzeko…



Natur zientzien didaktika berritzaile eta digitala: laborategi birtualen eta simulazioen erabilera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arzuaga Oñaederra, Katrin

HEZikt gradu-ondokoaren baitan gauzatu den proiektu honetan natur zientzien hezkuntza berritzailearen eta digitalaren inguruan ikerketa eta proposamen didaktiko bat egin da. Zientzia ikasketak esperimentazioan eta ikerketan dute ardatza, eta horretarako beharrezkoa da ingurune naturalean gertatzen diren aldaketak eta fenomenoak behatzea, ikertzea eta ulertzea. Baina eskola askotan laborategian esperimentatzea ezinezkoa bihurtu da, eta askotariko egoeretan behatu behar diren natur fenomenoak…



Zer egin dezakegu Michelin green izateko?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sierra García, Irene

Hezkuntza maila:Gradua . Iraupena (ordutan): 50 ordu baino gehiago, Baliabide honetan Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBL) metodologiaren aplikazio bat aurkezten da. Metodologia hori Ingurumen Zientzietako Graduko Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua irakasgaian ezarri da. Proiektu honen bidez, eta kasu erreal batekin lan egiten, ikasleek irakasgaiaren kontzeptuak hobeto ulertu eta bereganatu ditzaten lortu nahi da. Ikasleen eginkizuna honako hau da: industria-instalazio baten atmosferarako isurketen inpaktua kuantifikatu behar dute, onargarria den edo…



Arduino hezkuntzarako: azterketa, ikastaroa eta adibide praktiko bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Carcedo Martín, Adriana

Proiektu honek konputagailuen ingeniaritza eta irakaskuntza arloak lotzea du helburu. Alde batetik, Arduinok hezkuntza-maila desberdinetan duen erabileraren azterketa egingo da, eta bestetik, proiektu zehatz baten identifikazioa eta inplementazioa egingo da. Garatuko den proiektua eklipseak ikusteko eta ulertzeko balioko duen eguzki-sistemaren zati baten eraikuntza izango da. Horretaz gain, proiektuan ikasitakoaz baliatuz eta hezkuntza gustuko izanik, “Domotika, sentsore eta automatizaziorako…



Digitalizazio Automatikoa: Iruditik Testura

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrue Aldalur, Pello

Hurrengo orrietan, paperean inprimaturik dauden testuen digitalizazio automatikoa hobetzen saiatuko da. Hobekuntza hori hiru modutara egin daiteke: Irudiak aurreprozesatuta,OCR1[OCR, 2017] algoritmoak hobetuta edo behin digitalizatuta dagoen testua hiztegien bidez zuzenduta. Proiektuan zehar, irudien aurreprozesatzean sakonduko da gehien. Hasteko, hobekuntza hauek burutzeko beharrezkoak diren aurrekari eta teknologiak azalduko dira. Ondoren, itxura eta hizkuntza desberdineko testu-irudiekin…



Konputagailuen Egitura ikasgaiko praktikak Raspberry Pi makinara egokitzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Viedma Castillo, Jon

Gradu amaierako proiektuaren helburu nagusia Raspberry Pi Fundazioak orain dela bost urte merkaturatutako Raspberry Pi txartelaren bitartez, konputagailuen arkitektura saileko Konputagailuen Egitura irakasgaian moldaketa bat ezartzea da. Raspberry Pi kreditu txartelen tamaina duen eta zirkuitu-plaka bakarreko konputagailu pertsonalen serie bat da, gaur egungo elektronikako proiektu askotan erabiltzen dena. Orain arte, Konputagailuen Egitura irakasgaia bi zatitan banatua izan da: Lehenengo…



Mantentze-kudeaketarako web-aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aramburu Peñagaricano, Alexander

Gradu amaierako proiektu honetan, Tolosaldea Instituturako mantentze-kudeaketa sistemaren diseinua eta inplementazioa egitea izan dugu helburu, beti ere software librean oinarritua. Matxuraren bat sumatzen denean, aplikazioaren bitartez erabiltzaileak mezua bidaltzen dio mantentze-kudeatzaileari, argazki eta guzti eta, honek, konponketa bideratzen du, behar den lana eginez. Horretaz gain, historikoak eta bestelako datuak ere jaso eta esportatzeko aukera ematzen du. Horrela, aplikazioak…



Mobil aplikazio garapena web-teknologiak erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zaldua del Olmo, Beñat

Lan honetan mugikor aplikazio bat garatu egin da. Honen helburua ikasketa prozesuan zalantzak izan duten ikasleak laguntzeko prest dauden beste ikasleekin kontaktua erraztea izango da.



Mover4 beso robotikoaren traiektoriak 3D ikusmen sentsorearen elikaduraz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Camacho Piris, Daniel

Honako proiektuan Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldeko (RSAIT) Mover4 beso robotikoa eta Microsoft-eko Kinect sentsorea erabili dira piezen manipulazioa gauzatzeko ROS, Moveit! eta rViz inguruneak erabiliz. CommonPlace Robotics enpresako Mover4 beso robotikoak Kinect sentsorea darabil manipulatu beharreko piezak eta talkaobjektuak hautemateko. Informazio honetaz baliatuz beharrezko objektua manipulatu eta bidean aurkitzen dituen obstakuluak ekiditen ditu. Sistema hau Donostiako…



eAssessment (evaluación de los aprendizajes en contextos online o blended): tendencias, modelos y estrategias de evaluación avanzadas)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garcia-Blazquez, Itziar

Proiektu honen helburua, online bidezko ikas‑prozesuetan ematen diren ebaluazioen inguruan burututako ikerketa eta hezkuntza praktiken literatura azterketa bat egitea da. Gaur egun oraindik ere, ohikoa da ebaluazio‑tresna tradizionalak erabiltzea, ikas‑ eta irakas‑prozesuak aldatu badira ere. Dokumentu honek hainbat argitalpenetan jasotzen diren hainbat ebaluazio joera alternatiboen tendentzia, eredu eta estrategia biltzen ditu.



Arkeologia eta Generoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pozo Sevilla, Cristina

Jarraian aurkezten den testua lan bibliografikoa dugu Arkeologia eta Generoaren arteko hausnarketa bat aurkezten delarik. Diskurtsoan zehar, genero kontzeptuaren sorrera eta diziplinan sartzearen ibilbidea aztertuko da jarraian, Arkeologia Feminista, Generoaren arkeologia eta bestelako korronteen inguruan dauden eztabaidak aipatuz eta proposamen konkretu bat eginez. Proposamen hori Arkeologia Engeneratu terminoa izango delarik, zeinean, ikusiko dugun bezala, genero…



Atzerritarrentzako errusieraren irakaskuntza. Aspektuaren erabilera aginteran

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iraola Lasa, Leila

Gradu Amaierako Lan honetan, errusiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duenaren lekuan jarri eta errusieraren gramatikako atal zehatz bat landuko da: aspektuaren erabilera aginteran. Lehenik eta behin, lan hau eginda zer helburu lortu nahi diren azalduko da, baita helburu horiek lortzeko baliatuko den metodologia ere. Jarraian, gaiari helduko zaio eta bi atal nagusitan banatuko da lana: deskribapen gramatikala eta analisi praktikoa. Lehenengo atalean, ahalik eta sakonen…



Autobiografia feminista: “Zuri-beltzeko argazkiak” (Arantxa Urretabizkaia), “Cómo pudo pasarnos esto” (Idoia Estornés)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Astiazaran Makatzaga, Ane

Eskuartean duzuen lanaren funtsa, beren autobiografia idatzi duten bi emakumeren lana aztertzea izango da bai eta autobiografia horiek feministak diren ala ez frogatzea ere. Arantxa Urretabizkaiaren Zuri-beltzeko argazkiak eta Idoia Estornés-en Cómo pudo pasarnos esto izan dira aukeratu ditudan autobiografiak. Bi emakumeak haurrak izan ziren gerraostean, eta bertan kokatzen dituzte beren bizipenak. Nahiz eta Estornésen idatzia ez den haurtzarora mugatzen, zati hori izan da neure azterketarako…



Autofikzioa euskal literaturan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpeitia Anta, Lorea

Lan honetan autofikzioa ikertu da, bereziki euskal literaturan duen lekua eta izan duen harrera aztertu direlarik. Horretarako, honako eskema hau jarraitu da: Lehenik eta behin, lanaren alderdi teorikoa azaldu da; batetik, autofikzioaren inguruko teoria aurkeztuz. Bertan, autofikzioa zer den definitzeko saiakera egin da, teorialari desberdinek emandako definizioak aurkeztuz; autofikzioaren sorreraren berri eman da ondoren, baita haren bilakaera historikoa labur deskribatu ere; eta, jarraian,…



Behe Erdi Aroko aginte-zentro bateko elementu metalikoen analisi espazial eta funtzionala: Irulegiko kasua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
De la Sotilla Ayestaran, Mattin

Lan honek Irulegiko (Nafarroa) gazteluko material historikoak zuzenean lantzeko aukera eskaini du. Ildo horretatik, ikerketa mota hauen metodologia ikasten ahalegindu gara eta sortu diren arazoei aurre egiten. Behe Erdi Aroko botere-zentro bateko metalezko objektuetatik abiatuz, eguneroko erabileraren inguruko informazio historikoa lortzea izan da helburu. Metalezko objektu arkeologikoak gizakiaren produktu edo manufaktura…



Berant Erdi Aroko bizitza erlijioso eta moralaren kontrola Gipuzkoan eta Bizkaian hiribilduetako dokumentazioan (XIV-XV. mendeetan)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez Aldanondo, Andoni

Lan honek Behe Erdi Aroko eta Aro Moderno Hasierako erlijiozkotasuna eta morala aztertzen ditu Bizkaiko Jaurerrian eta batez ere Bilbo eta Markinan. Erabilgarri dagoen informazioari dagokionez oso oparoa da, baina oraindik badaude zenbait iturri aztertzeke. Azterga iari dagokionez bi zati ezberdinetan banatzen da, batetik herri xehea izango genuke eta bestetik aldiz elizgizonak. Lehen taldeari zuzendutako neurriei erreparatzen badiogu, helburua bikoitza…



Berlin 1945-1961. Gizartearen apurketa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martinez de Madina Alcorta, Maria

II Mundu Gerraren amaieran, Alemaniako herrialdea eta bere hiriburua, Berlin, gerra osteko egoerara egokitu behar izan zuten. Potentzia irabazleek hartu zuten herrialdeko ekonomia, politika eta gizartea berreraikitzeko ardura. Baina, Gerra Hotzaren ondorioz, Alemania eta Berlin bi estatu desberdinetan banatuak izan ziren, ekonomia eta politika desberdinekin eta horren eraginez, gizarte desberdinarekin. Bereziki Postdam-eko itunean Alemaniako auziaz hitz egin zen, eta bertan irabazleen artean…



Bi hitz Hernaniko hizkeraren inguruan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aranburu Gonzalo, Maddi

Ondotik datozen orrialdeetan, Hernani herriko hiru hizkuntza-ezaugarri hartu eta inguruko herriekin alderatu ditut, muga bat ezartzeko asmoz. Helburua, aukeratutako hizkuntza-ezaugarri hauek nolabait “mugatzea” izan da; herri batetik bestera ea ezaugarria gertatzen den ala ez aztertzea. Horretarako, lana honela antolatu da: laburpen honen ondoren, Hernani herriaren gerturatze soziolinguistiko bat egingo dut, eta lan honetarako erabili den corpusaz mintzatuko naiz. Jarraian, teoriaren azalpen…



Bidaniako portzelana fabrika

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirrezabala Lizarazu, Edurne

Lan honen helburua Bidaniako udalerrian, Gipuzkoan, kokatzen den portzelana fabrikaren inguruko ikerketa historikoa egitea da. Gai honi buruzko bibliografia gabezia dela eta metodo arkeologikoa erabiliz, informazio osagarria eskaintzen saiatuko gara. Horretarako, iturri ezberdinak eta metodologia zehatz bat erabiliko dut, lanaren ziurtasuna bermatze aldera. Kontsultaturiko iturrien artean, bibliografikoak, etnografikoak zein arkeologikoak aurki daitezke. Kasu honetan, ahozko testigantzek zein…



Bigarren Olatuko Feminismoa. Berezitasunak eta Euskal Herrian izan zuen eragina; 1977ko Euskadiko Emakumeen Lehenengo Topaketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoetxea Gartzia, Ilargi

Bigarren olatuko feminismoa 60. hamarkadan Mendebaldean sortu eta garatu zen mugimendua izan zen, teoria eta praktika uztartu zituena eta beste munduko hainbat tokitara zabaldu zena. Aurreko garaiko feminismoez desberdindu zuena patriarkatuaren kontzepzio berria izan zen, gizonen boterean oinarritzen zen sistema hori aspektu guztietan erreproduzitzen zela aldarrikatuz eta ondorioz, horren kontra politikan, ekonomian, kulturan, ohituretan, arlo sozialetan etab. ekin zioten emakumeen eskubideen…



Borondatearen Garaitza: Aro Garaikidearen gatazkak zinemaren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cobo Tabar, Iñigo Aitor

[EUS] "Borondatearen Garaitza" nazi aldiko zinemaren maisulana da eta XX. mendeko zinemaren lan gorenetako bat. Bere bikantasun teknikoa eta ahalmen bisuala ezinbesteko eragina izan zuten zinemaren bilakaeran gaur egunera arte., [ENG] Considered the finest example of propaganda cinema, Triumph of the Will shows in detail the 6th Party Congress hosted in the city of Nuremberg in September 1934. The film successes at being a monumental historical document of one of Nazism’s most impressive rituals and summarizes widely the main tenants of Nazi ideology. The Film´s director, former dancer and actress Leni Riefenstahl, catches masterfully the main events of the Party Congress featuring the main Nazi leaders as cast. Wisely…



Dovlatoven Konpromisoa eleberriaren euskal bertsioa: kultura itzultzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zarate Herrero, Maitane

Hizkuntza eta kulturaren arteko elkarrekintzaren errealitatea aztertu nahi izan dugu lan honen bitartez. Lehenik, luzaroan itzulpengintzaren munduko adituek egin dituzten teorizazioak aurkeztu dira; ondoren, itzulpenaren parte diren osagaiak atzeman eta hauek guztiek literatura-itzulpenean duten garrantzia azaldu ditugu. Erreferentzia hauek arazoak dakartzate itzulpen prozesuan, sorburu-hizkuntzan dituzten inplikazioek ez baitute beharrean xede-hizkuntzan berdinak izan. Hizkuntza bakoitzak hitz…



EKI proiektuko "Euskararen lekukoak" unitatea: testu-generoetan oinarritutako didaktika?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarralde Beñaran, Josu

Lan honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, azaldu nahi izango da EKI ikasmaterialeko unitate batean testu-generoen ekoizpenaren irakaskuntza nola gauzatzea proposatzen den. Bestetik, Genevako Unibertsitatearen ildotik garatutako Sekuentzia Didaktiko bat adibide bezala hartuz, EKIren proposamen didaktikoan Sekuentzia Didaktikoen eredua zenbateraino jarraitzen den aztertu nahi izango da. EKI proiektua duela gutxi Ikaselkar argitaletxeak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean martxan jarritako…



Elebidun goiztiarren hiztegia: euskaldun elebakar eta euskara-gaztelania elebidun goiztiarren arteko erkaketa CDIren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barruetabeña Erdaide, Alaine

Lan hau elebidun goiztiarren hiztegiari buruzkoa da. Bertan 16-35 hilabete arteko 5 ume elebakar eta 6 elebidunen datuak deskribatu eta aztertu dira. Lanean Communicative Development Inventories (CDI) tresnaren erabileran trebatu nahi da eta gaira hurbilpen bat egin. Haur elebidunak aztertzeko datuak bi hizkuntzetan jaso dira euskaldun elebakar eta elebidunen artean alderik dagoen ikusiz. Horretarako, CDIren euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak erabili dira, galdetegi batzuk, elebakarrenak,…



Elebidunak: gaurko errealitatea gizartean eta zientzian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gurrutxaga Sarasola, Ione

Bizi garen gizarte globalizatuan harremanek hartu duten indarra dela eta, hizkuntza bat baina gehiago jakiteak baliabide ugari eskaini ditzake. Eleaniztasuna, geroz eta fenomeno zabalduagoa da, eta pixkanaka ikergai nagusi bihurtzen ari da hainbat ikerketetan, hizkuntzen ikasketa nola gertatzen den aztertzen dutenetan, esaterako. Aspalditik jakin nahi izan da gizakiak nolako baliabide eta mekanismoak dituen hizkuntzak ikasteko, eta horretarako, orain gutxi arte elebakarretan bakarrik…



Emakumearen biluzia Barrokoan. Susana eta agureak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urain Miranda, Ane

Lan honekin, emakumearen biluziaren irudikapena mendebaldeko gizartearen sinbolo bilakatu eta emakumearen gorputza gizartearen irudi nola bihurtu den azalduko da. Gizonaren begiradatik idealizatua izan den emakumearen gorputz biluzi hori kategori sexual eta kultural bat da, honen sexualitatea eta feminitatea kontrolatzen duena. Emakumeak subjektu bezala ahaztuak izan diren Artearen Historian, protagonistak izan dira artelanetan, eta bereziki, objektu bezala izan dira irudikatuak. Azaldutako…



Euskal aditz inflexioaren argumentu sistema eta zenbait arazo

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxebeste Arozena, Jon

Ezaguna da euskal morfologiak, modu batera edo bestera, jadanik jorratuak dituen gai asko barnebiltzen dituela. Euskarak, hizkuntza eranskaria izanik, morfema aukera zabala eskaintzen du eta, beharbada, eremu emankorra izateak erakarri izan du hainbeste ikerlari euskal morfologiara. Badago, euskal morfologian aztergai diren gai guztien artean, eta gaurkotasunezko terminologiaz baliatzea atrebentzia handiegia ez bada behintzat, trending topic gisara sailka genezakeen gai bat: euskal inflexio…



Emakumea eta dantza XVIII-XIX. Mendeetan eta gaur egun

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Otxandorena Dorregarai, Asier

Gradu amaierako lan honetan dantzaren ikuspuntuaren inguruan murgildu naiz. Horretarako, XVIII-XIX mende bitarteko autoreak hartu eta haien obra batzuk aztertu ditut, zeinetan dantzari eta emakumearei buruz hitz egiten duten. Dantzak ez dira ohiko gaia izan euskal literaturaren munduan eta historian, baina interesgarriak iruditu zaizkit haien inguruko iritzi eta iruzkinak. Izan ere, guzti horren atzean irudi eta kritika-arrazoi bakarra topatu dut: emakumearena. Aztergai ditudan autore gehienak…



Euskararen estandarizazio prozesua Jakin aldizkarian (1956-1968)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alvarez Loidi, Eneka

Euskararen estandarizazioaz ia mende erdi joan den honetan, garai hartako eztabaida eta gertaerak aztertzea du xehe honako lan honek. Horretarako, Jakin aldizkariko 1956 eta 1968 urteen arteko hainbat artikulu aztertzea erabaki dugu, aldizkariaren sortze urtetik Arantzazuko Biltzarrera arte gai honen inguruan idatzitako artikuluak, hain zuzen. Honela, urte haietako lagin txiki baina esanguratsu honen bidez, estandarizazioaren ingurukoak aztertuko ditugu. Hau guztia, betiere, urte haietako (1956…



Ezezko perpausetako galdegaiak eta ukagaiak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urrestarazu Aizpurua, Janire

Lan honetan ezezko perpausetako galdegaiak eta ukagaiak bereizi beharraz arituko naiz. XX. mendeako ikerlariek gaia nola landu zuten azaldu ondoren ikerketa berrienei helduko diet, XX. mendearen bukaera aldera hasten baitira bereizketaren lehen datuak aurkezten.



Hitz-hasierako e- bokalismoa: Berreraiketa eta bilakabide diakronikoa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Odriozola Cendoya, Aitor

Lehenik, e-z hasitako egungo hitzetatik abiatuz, aitzineuskarako fosilak izateko aukera dutenen bila egindako bidea aurkezten da. Ondoren, lanaren lehen noranzkoaren bukaeran geldituriko hitz kopuru hain txikitik egungo ugaritasunera nola iritsi garen aztertzen da.



Hizkuntza isolatuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gartzia Etxaluze, Maddi

Lan honetan hizkuntza isolatuen inguruko ikuspegi orokor bat eskaintzen dut. Hizkuntza isolatua izatea zer den zehaztetik hasi eta munduko hizkuntza isolatu ezagunenekin egin diren zenbait ikerketa aipatzen ditut. Kontzeptua zehazteko,gaian aditua den Campbell hizkuntzalariaren 2011.eko“ La investigación histórica de las lenguas aisladas, o ¿es raro el vasco?” artikulua hartu dut ardatz. Ethnologuek (2015) aipatzen dituen bizirik dauden munduko…



Hizkuntza-aldaeren itzulpena ikus-entzunezko testuetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Varela Egiguren, Lierni

Ingelesetik euskarara egindako hizkuntza-aldaeren itzulpena aztertzen da ikus-entzunezko testuetan., Artikulu honen helburua ingelesetik euskarara itzuli diren ikus-entzunezko produktuetan azaltzen diren hizkuntza-aldaerak ikertzea da eta lanean hizkuntza-aldaera horiek euskaraz nola itzuli diren aztertu da. Hizkuntza-aldaeren gaia oso zabala da eta, gaia behar bezala kokatzeko, lehendabizi aldaera horiek definitu dira eta aldaerak irizpide batzuen arabera sailkatu dira. Aldaerak edozein testutan ager daitezke eta itzultzailearen lana jatorrizko…



Identitatearen eraikuntza autoerrepresentazioaren bidez. Claude Cahun eta Frida Kahloren kasuak.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arzallus Alustiza, Nagore

Lan honen bidez, Claude Cahun eta Frida Kahlo artistek, XX. mende hasieran autoerrepresentazioaren teknika erabiliz eginiko identitate aniztasunaren eraikuntza eta aldi berean, irudi honen sorrera oinarritzat hartuko duen eta bizitza eta artea uztartuko dituen proiektu artistiko baten eratze prozesua aztertuko ditugu. Baina, hauen obra artistikoa ez da Cahunen kasuan argazkietara eta Kahlorenean pinturara mugatuko. Hots, argazkiak, idatziak, jantziak, jarrerak, orientazio sexuala… artistek…



Industrializazioa, migrazio mugimenduak eta gizarte aldaketak. Bilboko itsasadarra (1840-1935)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Plaza Chopitea, Ander

1876. urtetik aurrera, Bilboko itsasadarrak industrializazio prozesu azkarra bizi izan zuen. Bertako baldintza egokiek, hala nola, erauzteko erraza zen burdin minerala izateak, kostaldeko kokapenak, portu egokiak izateak, ikatza merke lortzeko aukerak edo komunikabide sare egokia izateak, hasieran mearen ustiapenari lotutako industria sortzea ekarri zuen. Honek era berean, burdingintza enpresak eratzeko aukerak eskaini zituen, eta hauen inguruan metalgintza eta ontzigintza enpresak sortu ziren.…



Entitate izendunen desanbiguazioa ezagutza-base erraldoien arabera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barrena Madinabeitia, Ander

130 p., Gaur egun, interneten nabigatzeko orduan, ia-ia ezinbestekoak dira bilatza-ileak, eta guztietatik ezagunena Google da. Bilatzaileek egungo arrakastarenzati handi bat ezagutza-baseen ustiaketatik eskuratu dute. Izan ere, bilaketasemantikoekin kontsulta soilak ezagutza-baseetako informazioaz aberastekogai dira. Esate baterako, musika talde bati buruzko informazioa bilatzean,bere diskografia edo partaideetara esteka gehigarriak eskaintzen dituzte. Her-rialde bateko lehendakariari buruzko…



Eraikuntza sektoreko enpresen berrikuntza maila neurtzeko modelo baten garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubizarreta Irure, Mikel

318 p., Eraikuntza sektorea ez da bere errendimendu berritzaileagatik bereizten eta historikoki bere eraginkortasun-ezagatik kritikatua izan da. Horrez gain, gaur egungo krisi-ondorengo eszenatoki zailak ehun produktiboaren eta administrazio publiko desberdinen aldetik I+G eta berrikuntzari buruz sentsibilizazio hazkorra egotea eragin du. Berrikuntzaren kontzeptuak duen garrantziaren isla, enpresen berrikuntza maila neurtzeko balio duten modelo asko daude merkatuan, zeinen helburua enpresen berrikuntza…



Zarauzko Eskubaloiko Kudeaketa Weba: Kirol Elkarteko kudeaketa laguntza eta erabiltzaileentzat weba

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirrezabal Solaberrieta, Danel

Gradu amaierako proiektu honetan, Zarauzko Eskubaloiko Elkartearentzat webgune bat garatuko da, elkartearen kudeaketarako laguntza izango dena gehien bat eta erabiltzaileentzat webgune soila izanik. Azken urteetan, elkarte hau asko handitu da eta lehen modu errazean egiten zituzten administrazio eta kudeaketa lanek, orain zailtasunak dituzte hartu duten bolumenarengatik. Hori dela eta, lana errazteko web aplikazio bat sortzea proposatu da, antolatzaileen lan orduak murriztu eta erosotasuna…



Emakumeak Punk-Rock taldeetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altuna Etxeberria, Maialen

Ikerketa honen helburua emakumeek punk-rock taldeetan izan duten parte hartzea aztertzea da. Lanaren abiapuntua galdera bat izan da: zergatik daude hain emakume gutxi punk-rock musika eremuko taldeetan parte hartzen eta are gutxiago instrumentuak jotzen? Genero sistemak parte hartze urri horretan izan duen eragina aztertzeko lehenik eta behin musika herrikoia eta generoaren inguruan egindako lanetara hurbilpena egin da. Bestalde, punk-rockak izan duen ibilbidea aztertu da. Behin gaia kokatuta…



Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruíz Torrado, María

466 p., Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean doktore-tesiak ardatz izan du kartzela genero-ikuspegitik aztertzea, generoa (bir)sortzen duen instituzio moduan hartuta. Horretarako, hiru ildo nagusi garatu ditu: 1) espetxeratutako emakumeen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak; 2) kartzelaldiko genero-diskriminazioak eta desberdinkeriak; eta 3) itxialdiko arazoei eta zailtasunei aurre…



Herri barrez: Umore bidezko euskal nazioaren eraketa prozesua, Processus de constitution de la nation basque à travers l'humour

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Anduaga Berrotaran, Uxoa

830 p., Tesi honek umoreak euskal nazioaren eraketan duen rol politikoa aztertzen du. Horretarako, batetik, marko teorikoan umorea mediazio lez izan da definitua (Barbero,1991 ) haustura, distantzia eta gozamena identifikatuz haren ezaugarri orokor gisa. Bestetik, ikuspegi modernistari helduz, ordenu soziopolitikoa gauzatzeko diskurtso moduan ulertu da nazioa, zeina irudikapenen bidez (ere) (Anderson,1993) performatzen dela (Butler, 2001, 2009) ikusi den. Azken ideia horretatik abiatuz nazioa nukleo…



Populazio egituraren ikerketa genetikoa hegaluzean (Thunnus alalunga) eta Thunnus generoaren filogenia, Estudio genético de la estructura poblacional del atún blanco (Thunnus alalunga) y filogenia del género Thunnus

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Laconcha Santamaría, Urtzi

El contenido del capítulo V está sujeto a confidencialidad. 164 p. (eusk) . 172 p. (cast), Para comprender mejor la estructura genética del atún blanco (Thunnus alalunga), en este trabajo se han llevado a cabo estrategias de búsqueda y aplicación de nucleótidos de polimorfismo únicos (SNPs). Definiendo cuatro poblaciones genéticas: Mediterráneo, Atlántico, Índico y Pacífico. Además, mediante secuencias mitocondriales se ha estudiado la filogenia del género Thunnus. Para finalizar, se ha diseñado una herramienta en base a SNPs nucleares y mitocondriales para asignar el origen…



Berri txarrak jaso dituzten pazienteen maneiu emozionala. Berrikusketa bibliografikoa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarretxe Diego, Nerea

Marko teorikoa eta justifikazioa: Berri txarren komunikazioa osasun profesional guztiek noizbait biziko duten esperientzia bat da. Halako informazioak pazientearengan inpaktu emozional handia sortzen du. Ondorioz gaixoarengan sortzen diren jarrera eta emozioak oso kontuan izan behar ditugu. Askotan, transmisioan, informazioaren integrazioa pobrea izaten da, sortzen diren emozio negatibo hauek atentzioan eragiten baitute. Horregatik, beharrezkoa da komunikazio eraginkor bat aurrera eramatea.…



Disfagia orofaringeoaren erizain interbentzio eraginkorrak iktusa jasan duen pertsona batean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martín Cuadrado, Leire

MARKO TEORIKOA ETA JUSTIFIKAZIOA Iktus akutuak, gaur egun, lehenengo mailako osasun-arazo publikoa dira. Zenbatesten da urtero 130 mila pertsona inguru jasaten dutela iktus bat Espainian. Biztanleria talde horretatik, %40-a gaitasun murrizpen nabari batekin geratzen delarik. Datuen arabera, iktusa, beraz, desgaitasun kausa nagusia da helduetan. Kapazitate galera horien artean, disfagia dugu, zein %65-eko agerpena duen. Hortaz, iktus kasuek, kostu sanitario handia suposatzen dute, ez soilik…



Unibertsitateko irakasleen profezionalizazio baterantz: azterketa teorikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madinabeitia Ezkurra, Alba, Fernández Fernández, Idoia Begoña

[ENG] Faculty development is recognized as a relevant factor for improving the quality of education in higher education institutions. However, behind this term different conceptions and practices are hiding. This article aims to analyze the changes and continuities of this concept over time and to understand deeply the complexity of their meanings, for which we will approach the construction of these meanings in their socio-historical contexts of production and scientific research. This…, [ES] El desarrollo docente es reconocido como un factor relevante para la mejora de la calidad educativa en las instituciones de educación superior. No obstante, detrás de este término se esconden concepciones y prácticas diferentes. Este trabajo pretende analizar los cambios y continuidades de este concepto a lo largo del tiempo y comprender profundamente la complejidad de sus significados, para lo cual abordaremos la construcción de estos significados en sus contextos de producción socio…, UPV/EHUko IkasGura ikerketa taldea; GIU 14/08. «Hezkuntza,Kultura eta Gizartea» izena duen Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitatearen, UFI 11/54.