Skip to main content

Document language

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Turtlebot robotaren bidezko mapaketa: ingurunea arakatzeko parametroen optimizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ugarte Atanasoff, Uxer

RRT-Exploration paketea proiektuaren ezaugarriei egokitu da. Ondoren, RRT-Exploration paketean arazo batzuk aurkitu eta larrienari soluzioa eman zaio. RRT-Exploration paketearen parametroen optimizazioa egin da algoritmo genetikoen bitartez. Simulazioan eta robot errealean probatu dira parametro optimizatuak eta berezko parametroak hauen konparaketa bat egiteko. Simulazioa eta errealitatearen arteko konparaketa egin da. Gradu amaierako lan hau Euskaraz burutu da.



Tresneria Elektroniko Irakasgairako GJH Praktika

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alegre Gil, Ekain

61 p. -- Bibliogr.: p. 60-61, Eraikin baten eraginkortasun termikoa aztertzeko hainbat tenperatura sentsoreren analisia, inplementazioa eta sentsore guztiak bateratzen dituen PCB plaka baten eraikuntza.



Arrautza-oskolaren erabilgarritasuna betegarri gisa PBSA biopolimeroaren propietateak hobetzeko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Balenciaga de Leizaola, Telmo

[EU] Gradu Amaierako Lan honetan poli(butilen sukzinato-ko-adipatoa) (PBSA) eta arrautza-oskolekin (AO) konposite desberdinak prestatu dira egoera urtuko prozesaketa bidez. AOen edukiaren eta partikulen tamainaren eragina aztertu da konpositeen propietate mekaniko, termiko eta morfologikoetan. Ikusi da konpositeen AO edukia handitu ahala materialen zurruntasuna handitu egin dela, eta harikortasuna eta talkarekiko erresistentzia, aldiz, jaitsi. Hala ere, PBSA/AO 80/20 konpositeak harikortasun…, [EN] In this final degree proyect different composites of poly(butylene succinate-co- adipate) (PBSA) and eggshell (ES) powder have been prepared by melt processing. Thermal, mechanical and morphological properties were studied to see the influence of the ES content and the ES particle size. It was observed that the stiffness of the materials increased with the ES content, whereas the ductility and the impact strenght decreased. However, PBSA/ES 80/20 composites presented high values of…



Futboleko partiduaren hasiera orduak epaileen hautemandako esfortzuan duen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ozaeta Beaskoetxea, Eñaut, Picabea Arburu, Jon Mikel, Errekagorri Elezkano, Ibai, Pinedo Jauregi, Aitor

Ikerketa honek futbol partiduaren orduak epaileen hautemandako esfortzuan duen eragina aztertu du. Guztira 23 futbol partidu aztertu ondoren, goizean epaitzeak esfortzu handiagoa eragiten duela ondorioztatu da, bai partiduko bi zatietan bai partidu osoan. Hala ere, ez da ikusi partiduaren orduak epaileen ongizate psikofisikoan eraginik duenik. Ondorioz, goizeko partiduetan karga fisikoa handiagoa izan daitekeela kontuan hartuta, garrantzitsua litzateke partiduaren orduak epaileen karga fisikoan…



Euskarazko elkarkari iragangaitzak: lexikoak ala sintaktikoak?, Basque intransitive reciprocals: lexical or syntactic?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Hernández, Kristina

[EU] Euskaraz egitura elkarkari kanonikoak elkar anafora elkarkariaren bidez eratzen dira. Alabaina, badira elkarkari iragangaitzak ere, anaforarik gabe eraikitzen direnak. Artikulu honetan azken horien azterketa xehea egin dut eta proposatu dut horietako guztiak ez direla gramatikaren atal berean sortzen, Siloniren (2012) Hiztegiaren edo Sintaxiaren parametroan oinarrituz ikus daitekeenez. Horretarako, egile honek beste hizkuntza batzuetako elkarkariak aztertzeko…, [EN] Canonical reciprocal constructions in Basque are formed with the reciprocal anaphor elkar. nevertheless, there are also intransitive reciprocals in this language. These intransitive instances are built without the reciprocal anaphor. In this article, I examine Basque reciprocals without anaphor in detail. Based on Siloni’s (2012) Lexicon-Syntax parameter, I propose that not every Basque reciprocal without anaphor is formed in the same grammar component. With regard to this, I…, Lan honek ondoko instituzioen diru-laguntza jaso du: Eusko Jaurlaritzarena, IT1169-19 ikerketa proiektuari atxikiriko IkasC_2021_1_0042 bekaren bitartez, eta Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarena, PGC2018-096380-B-100 ikerketa proiektuaren bidez (PIC 126/22).



Atxikimenduaren teoriaren eragina hezkuntzan eta hezitzailearen rolaren garrantzia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sánchez Arrillaga, Lide

37 p. – Bibliogr.: p. 35-36, [EUS] Lan honek atxikimenduaren teoriaren eragina hezkuntzan eta hezitzaileen rolaren garrantzia aztertzen du. John Bowlbyk garatutako teoriaren arabera, haurtzaroko lehen harremanek haurraren garapena baldintzatzen dute. Mary Ainsworthek lau atxikimendu mota identifikatu zituen: segurua, saiheskorra, anbibalentea eta desantolatua. Atxikimendu segurua duten haurrek konfiantza handiagoa eta ikaskuntzarako oinarri sendoagoa izaten dute, baina atxikimendu ez-seguruek zailtasun emozional, sozial…, [ES] Este trabajo analiza la influencia de la teoría del apego en la educación y la importancia del rol de los educadores. Según la teoría desarrollada por John Bowlby, las primeras relaciones en la infancia condicionan el desarrollo del niño. Mary Ainsworth identificó cuatro tipos de apego: seguro, evitativo, ambivalente y desorganizado. Los niños con apego seguro suelen tener más confianza y una base más sólida para el aprendizaje, pero los apegos inseguros desarrollan dificultades…



Beldurrik gabe

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echeazarra Escudero, Leyre

“Bazen behin bi seme zituen gizon bat. Semeak guztiz desberdinak ziren. Pedro, zaharrena, mutil bizkorra eta arduratsua zen, baina oso beldurtia. Bere anaia txikia, Juan, ordea, ez zen inoiz ezeren beldur. Horregatik, herrian denek "Juan beldurrik gabe" deitzen zioten. Juani ez zioten beldurrik ematen ez ekaitzek, ez hots arraroek, ez munstroen ipuinek. Beldurra ez zen existitzen berarentzat” (Grimm anaien "Juan sin miedo" eleberriaren egokitzapena). Juanek ez bezala, segur…



Proteinen tolestura tunel erribosomikoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alicante Martínez, Sara, Muguruza Montero, Arantza, Ballesteros, Oscar R., Metola Martínez, Ane, Urrutia Iñiguez, Janire, Villarroel Muñoz, Álvaro, Núñez Viadero, Eider

Proteins are synthesised as linear polymers and must fold into their native three-dimensional structure to perform various functions in the cell. Understanding protein folding is crucial because protein misfolding is at the origin of several neurodegenerative diseases. Protein folding can start cotranslationally, i.e. when the emerging peptide is still asso-ciated with the ribosome. Indeed, it has been shown that more than one third of the cell’s proteins fold in the limited space of the…



Irakasleen ebaluazioa EAE-n. Protagonista eta eragileek EAEko irakasleen ebaluazioari buruz duten iritzien azterketa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Oianguren Txurruka, María Arrate

541 p., Ikerketa irakasleen ebaluazioan zentratu da. Gaur eguneko hezkuntza sistema guztietan irakasleen ebaluazioa ekidin ezineko eginbehar bezala azaltzen da, irakasleen kalitatea, hezkuntza sistemaren kalitatearekin erlazionatzen delako. Legeak lege, oraindik ez da EAE-n inolako planteamendu sistematikorik martxan jarri. Gure ikerketan, ebaluazioaren lehen mailako protagonista izango liratekeen irakasleen iritzia jaso eta administrazioko ordezkari edo kudeatzaile, guraso eta ikasleen iritziarekin…



Dislexia duten ikasleak: gurasoen pertzepzioak aztertzen eta irakasle gida bat sortzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Domeño Civico, Nerea

54 p. – Bibliogr.: p. 37-41, [EU] Ikasgela barruan zein kanpoan ikaskuntza-zailtasunak dituzten ikasleak daude, eta horien artean, dislexia duten pertsonak daude. Lan honen helburu nagusia, dislexia duten ikasleek behar dituzten laguntzak eta egokitzapenak jasotzen dituzten ala ez aztertzea da. Hori jakiteko, lehenik eta behin, dislexiaren inguruko informazio ugari bilatu da eta horien artean, ikasleek ikastetxearen aldetik jaso behar dituzten egokitzapenak eta laguntza ezberdinak aurkitu dira. Hori ardatz izanik, bi…, [ES] Dentro y fuera del aula existen estudiantes con dificultades de aprendizaje, entre los que se encuentran personas con dislexia. El objetivo principal de este trabajo, es analizar si el alumnado con dislexia recibe las ayudas y adaptaciones que necesitan o no. Para ello, se ha buscado información de diferentes tipos acerca de la dislexia, entre la que se encuentran las diferentes adaptaciones y ayudas que el alumnado con dislexia debe recibir del centro. Teniendo en cuenta todo eso, se ha…



RISC-V-n oinarritutako SoC baten diseinua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Galicia Zabala, Unai

Konputazio sistemetan, prozesagailuaren egokitasuna alderdi kritiko bat da sistemaren errendimendu eta honi lotutako kostuei dagokionez. Gailu honek sistemak exekutatu behar dituen atazak modu ahalik eta eraginkorrenean egitea ahalbidetzen duen hardwarea inplementatzen badu, efizientzia orokorra asko igo daiteke. Honela, haien helburuetarako ahaltsuak, energetikoki efizienteak eta fabrikazioari dagokionez merkeagoak diren sistemak sortu daitezke. Hala ere, helburu zehatzetarako prozesagailuen…, En los sistemas de computación, el nivel de adecuación del procesador es un aspecto crítico respecto al rendimiento y los costes del sistema. Dicho dispositivo debe de estar compuesto por un hardware el cual permita ejecutar las tareas que se le presentan al sistema de la manera más eficiente, para así incrementar también la eficiencia general del sistema lo máximo posible. De esta manera, se pueden crear sistemas muy potentes para las tareas objetivo, energéticamente eficientes y más baratos…, The adequation of the processor in a Computing System is a critical aspect regarding performance and system costs. This device must be composed of hardware that enables the processor to execute the tasks that the system has to deal with most efficiently, in order to maximize the general efficiency of the system. By doing so, the creation of powerful systems for specific tasks can be achieved, such as obtaining energy-efficient systems that are cheaper to produce. However, processor design has…



Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urdangarin Irastorza, Mikel

615 p., Ikerketa honek Joxe Azurmendiren gizaberetxo kooperatiboa eta zenbait autore feministek mahai gainean jarritako subjektu zaurgarri eta inter-/ekodependentea elkarrizketan jarri ditu. Horretarako, batak zein besteek indibiduo buruaskia kontzeptuari egiten dioten kritika eta horren aurrean proposatutako subjektu ereduak aztertu dira, gizaberetxo, komunitario eta burujabea ideiak erreferentzia gisa hartuta. Ondoren, bien artean lotura egon badagoela iritzita, erreferentzia horien pean biak…



Garaziko euskararen egitura geolinguistikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artzelus Muxika, Alexander, Arrazola, Varun

The goal of this work is to measure the diatopic variation of the Basque spoken in the Garazi Valley. As such, we sought to analyse all the linguistic features that determine the geolinguistic position of this variety. As all the features do not have the same importance when it comes to classifying a variety into one dialect, we delimited the geographic span of each one, in order to see which area has the biggest influence on the Basque spoken in this valley. In ad-dition, we tried to establish…



Haur literatura eta emakumeak. txanogorritxoren kasua. nola bihurtu da txanogorritxo neska ausarta?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barberena Urrutia, Nerea

43 p. – Bibliogr.: p. 34-38, [EUS] Haur eta Gazte Literaturak harreman zuzena du haurrarekin, haurra hartzaile gisa duten ekoizpen guztiak biltzen dituelako. Izan ere, haurren nortasunean eta identitatearen eraikuntzan eragin zuzena duen erreminta da. Horrez gain, morala eta ideologia ezin ditugu alde batera utzi, haur literaturak balioak transmititzen baititu. Hau honela, ipuin ezagun bat aukeratu dut, Txanogorritxo, eta Txanogorritxo ipuinaren bertsio ezberdinak aztertu ditut. Ipuinak aztertzeko istorioa, testua,…, [ES] La Literatura Infantil y Juvenil tiene una conexión directa con la etapa infantil, puesto que recoge toda la producción dirigida a los infantes. Sin embargo, es una herramienta que tiene un impacto directo con la personalidad y la creación de la identidad de los niños y las niñas. Además de eso, no podemos dejar de lado la moral y la ideología, ya que la Literatura Infantil y Juvenil transmite valores. Así, he elegido un conocido cuento, Caperucita Roja, y he analizado diferentes versiones…, [EN] Children's and Young People's Literature is directly connected with children, because it collects all the production directed at kids. In fact, it is a tool that has a strong influence on children’s identity and their identity’s construction. Besides, we cannot leave aside morality and ideology, because Children's and Young People's Literature transmits values. Knowing this, I have chosen a known tale, Little Red Riding Hood, and I have analyzed different versions of…



Haur hemofilikoak dituzten zaintzaileentzako gida

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lecuona Cid, Haizea

Haur bat gaixorik dagoenean, haurran zentratzeko joera izaten dugu. Baina kontuan izan behar da, gurasoak izango direla haurrak behar dituen zainketetaz eta beharrak asetzeaz arduratuko direnak. Hori horrela, ASHEGUI hemofilia elkartearekin batera gida praktiko bat sortu da, gurasoei bideratua hain ezezaguna den hemofilia gaixotasunaren inguruko informazio sinple eta ulergarria biltzen duena haur hemofilikoek ahalik eta zainketa integralena jaso dezaten, etorkizuneko konplikazioak murriztuz.…



1937ko apirilak 26: Munitibarren eta Bizkaiko Ekialdeko herrien aurkako erasoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Juaristi Larrinaga, Patxi

1937ko apirilaren 26an Kondor Legioak Gernika bonbardatu zuen, baina, egun hartan, alemaniarrek Oiz inguruko Bizkaiko ekialdeko herriak ere eraso zituzten (Markina, Ziortza-Bolibar, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Arratzu, Muxika eta Errigoiti). Artikulu honetan, herri horiek jasan zituzten bonbardaketa eta metrailatzeak aztertu ditugu, fokua Munitibarren ezarriz. Izan ere, apirilaren 26an, herri hori hainbat aldiz eraso zuten airetik, eta, gure datuen arabera, bonbardaketen ondorioz, herrian…



Euskal ipuingintza garaikidea (1980-2021): Kontzeptualizazioa, sistematizazioa eta maskulinitate/feminitate ereduen azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Zabala, Nagore

775 p., Tesi-lan honetan, euskal literaturaren historia eta kritikaren esparruan orain artean ikerketa akademiko gutxi izan dituen arloa, hots, 1980-2021 arteko euskal ipuingintza garaikidea aztertu dugu. Hiru izan dira ikerketa-lanaren helburu nagusiak: batetik, ipuingintzak duen zulo kontzeptualari erantzun nahi izan diogu, aztergai dugun genero literarioaren ezaugarri eta definizio bateratuak bilduz, bai eta haren historiei ere erreparatuta. Bestetik, euskal sistemako genero literarioen hierarkiari…



Bertsogintzaren kontzeptualizazio integralerako oinarriak: proposamenkomunikatibo-funtzionala eta situazio-azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Matxain Iztueta, Kepa

526 p., Lan honek `bertsogintza¿ kontzeptura hurbilpen integral bat proposatzen du, ulertuz bertsogintza delagutxienez 1799tik egundaino oholtza gainean zein oholtzatik kanpo, jendaurrean zein eremu pribatuan,euskaraz eta jarraidura estetiko minimoki koherente batean garatu den ahozko inprobisazio kantatu oro.Ikerketak dimentsio bikoitza dauka: alde batetik, bertsogintzaren komunikazio- eta interakziodinamikenoinarrizko mapa bat osatzen da; bestetik, bertsogintzak bi mende pasako historian betetako…



Extracellular Vesicle Engineering as a Tunable Platform for Biologic Drug Delivery, Zelulaz kanpoko besikulen ingeniaritza farmako biologikoen askapen-sistema moldagarri gisa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eraña Pérez, Zuriñe

491 p., This doctoral thesis establishes an engineered extracellular vesicle (EV)-based platform for biologic drug delivery, using erythropoietin (EPO) as a model therapeutic protein. Through the generation of genetically engineered producer cells, EV were endogenously loaded with EPO and systematically evaluated to define the impact of EV subtype, genetic engineering, administration route, surface modification, and downstream processing on therapeutic performance. Comparative analyses revealed marked…



Instalazio termiko hibrido baten energia- eta exergia-analisi dinamikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hernández Arizaga, Arrate, Picallo Pérez, Ana, Sala Lizarraga, José María Pedro

Climate change is modifying the energy demand everywhere. This influences the way in which energy demand supply systems are sized and how they work, especially in systems designed for the long term. Thus, it is urgent to know the sources of renewable energy to exploit them in a sustainable way and to do so with systems that adapt their exploitation to the requirements of climate change. The system that mixes these two requirements is the heat pump. The heat pump is capable of exploiting energy…



Elikadura egokiaren garrantzia erretinako distrofia hereditarioetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Terrazas Cuéllar, Nahia

25 p.: il. -- Bibliogr.: p. 20-25, Lan bibliografiko honetan elikadurak erretinako distrofia hereditarioetan duen eragina aztertzen da Begisare asoziazioaren laguntzarekin. Lanean zehar distrofietan eragin onuragarriak zein kaltegarriak dituzten elikagaiak aztertzen dira, eta onuragarriak nola sukaldatu eta kontserbatu azaltzen da. Bestetik, hartu beharreko elikagaien errazioen tamainak eta ikusmen gutxitua zein itsutasuna duten pertsonen zailtasunak adierazten dira. Erretinako distrofia hereditarioak trastorno desberdinen…



Maskulinitate berriak Haur eta Gazte Literaturan: Matias Ploff-en erabakiak, Alex eta Kea airean bezala eleberrietako pertsonaiak biluzten

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lasarte Leonet, Gema, Serrano Mariezkurrena, Amaia

[ES] El objetivo de este trabajo es analizar los tipos de masculinidad que aparecen en tres novelas de la literatura infantil y juvenil vasca. Se examinarán varios aspectos de los perso-najes para observar si se plantean masculinidades alternativas alejadas de la masculinidad hegemónica. Para ello se han elegido tres obras ganadoras del Premio Lizardi: Matias Ploff-en erabakiak (1991) de Patxi Zubizarreta, Alex (1994 [1990]) de Mariasun Landa, y Kea airean bezala (2006) de Imanol Azkue. Las…, [EN] The aim of this paper is to consider the types of masculinity that appear in three Basque novels for children and young people. Attention will be given to different aspects of the characters to see whether they posit alternative masculinities, distinct from the hegemonic form of masculinity. To do this, three Lizardi prize winners were chosen: Matias Ploff-en erabakiak (1991) by Patxi Zubizarreta, Alex (1994 [1990]) by Mariasun Landa, and Kea airean bezala (2006) by Imanol Azkue.All three…, [EU] Lan honen helburua euskal haur eta gazte literaturako hiru eleberritan ageri diren mas-kulinitate motak arakatzea da. Pertsonaien hainbat alderdi aztertuz maskulinitate hegemo-nikoetatik kanpo maskulinitate alternatiborik planteatzen den ikusteko, Lizardi Saria iraba-zi duten hiru obra hautatu dira: Patxi Zubizarretaren Matias Ploff-en erabakiak (1991), Mariasun Landaren Alex (1994 [1990]), eta Imanol Azkueren Kea airean bezala (2006). Hiru eleberriek antzeko ezaugarri testualak dituzte:…



Unibertsitate-ikasketetako sexu-segregaziora hurbilketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirre Miguélez, Amaia

Gure gizartean sexuen arteko parekotasun instituzionala lortu da hein handi batean, hala ere, hainbat esparrutan berdintasun hori ez da gauzatu. Beste askoren artean, hezkuntza instituzionalaren arloa aipa daiteke, eta zehazkiago, ikasketa unibertsitarioen aukeraketan dirauen sexu-segregazioa. Horren ondorioz, lan-merkatuan sexuak ezarritako desberdintasunek irauten dute, femeninotzat edo maskulinotzat hartzen diren hainbat lanbide mantentzen diren bezala, genero-estereotipo oso markatuak…, Gazteen Euskal Behatokia (2007 beka)



Emozioen garrantzia eta lanketa haur hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hernández Fernández, Mikel

40 p. – Bibliogr.: p. 33-36, [EUS] Hezkuntza tradizionalak ezagutza gehiago baloratu du emozioak baino, nahiz eta bi alderdiak beharrezkoak diren. Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusiak Haur Hezkuntzako etapan Hezkuntza Emozionalean formatzea eta sakontzea izan da. Horretarako, Hezkuntza Emozionalaren eta haurtzaroan emozioen garapenaren informazioa bildu da, lan etnografikoa bat eginez, non behaketa sistematikoa informazioa jasotzeko tresna izan da. Analisia kategoria-sistemaren bidez egin da, eta honako dimentsioak…, [ES] La educación tradicional ha valorado más el conocimiento que las emociones, aunque ambos aspectos son necesarios. Los objetivos principales de este Trabajo Fin de Grado han sido la formación y profundización en la Educación Emocional en la etapa de Educación Infantil. Para ello, se ha recopilado información sobre la Educación Emocional y el desarrollo emocional en la infancia, realizando un trabajo etnográfico. Para ello, la observación sistemática ha sido la herramienta para la recogida…



Bi hamarkada Euskadiko migrazioari eta asiloari buruz hausnartzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ikuspegi, Observatorio Vasco de Inmigración

336 p, Argitalpen honen helburua da azken bi hamarkadetako migrazio-fenomenoari buruzko zenbait gogoeta egitea, hainbat ikuspegi eta dimentsiotatik begiratuta. Aurretik, Ikuspegik eginak ditu jada hiru argitalpen monografiko, bat datozenak atzerritik Euskadirako migrazioen historian funtsezkoak izandako aldi nagusiekin: atzerritar jatorriko immigrazioaren hasierarekin (2004an), sendotze-garaiarekin (2010ean) eta krisi ekonomikoarekin (2013an). 2004an, Ikuspegik Euskadirako immigrazioari buruzko lehen…



Gaztetxoak eta aisialdia. Etorkizuna Aurreikusten (2001-2002)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Berrio-Otxoa Otxoa de Angiozar, Kontxesi, Hernández García, Jone Miren, Martínez García, César

Etorkizuna Aurreikusten izenarekin 1993an abiatutako aldizkako ikerketa-bildumaren bidetik, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) egungo gaztetxoen errealitatearen azterketa egitea eskatu zitzaionean lantalde honi, nerabeen berri osatua jasotzekotan neska-mutilentzako beraientzako garrantzitsua den bizitzaren arloari heldu beharra argi ikusi genuen, eta ikuspegi horretatik abiatu genuen txosten honetan aurkezten dugun EAEko gaztetxoen aisialdiari buruzko ikerketa. Gainera,…



Advanced optical fiber sensors for linear and angular displacement, Zuntz optikozko sentsore aurreratuak desplazamendu lineal eta angeluarrerako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubia Garea, Gorka

283 p., Industry 5.0 calls for photonic solutions that gather precise, real-time measurements under intense heat, vibration, and electromagnetic fields. Conventional electronics struggle here, often succumbing to interference or limited durability. This dissertation overcomes that gap by developing intensity-based optical fiber displacement sensors (OFDS) that measure linear and angular displacements with high accuracy, extended range, and minimal dead zones.This research closes the loop on OFDS design…



Ahozko hizkera informalerako gaitasuna eta harreman-sare informaletako hizkuntza-erabilera: azterketa kuantitatibo bat unibertsitateko gazteen testuinguruan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artetxe Sarasola, Miren, Bereziartua Etxeberria, Garbiñe, Burreso Pardo, Naroa

Euskararen erabilera ezagutza bezainbeste igo ez izanak arreta berezia jarri die eremu informaleko hizkuntza ohiturei. Eremu informalean euskaraz aritzeko gaitasunarekin lotutako alderdiak aztertu dira ikerketa honetan. Zehazki, gaitasun horrekin zenbaterainoko erlazioa daukaten familiakoekin eta lagunekin hitz egiteko erabiltzen den hizkuntzak, unibertsitateko testuinguruan kokatzen diren gazteen artean. Horretarako, UPV/EHUko Donostiako campusean Lehen Hezkuntza ikasten ari diren 292…, Lan honek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntza (IT-1438-22) eta Euskaltzaindiaren laguntza jaso ditu



Ainara Aspiazuren" Basoan barna" (Elkar, 2021)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kortazar Billelabeitia, Paulo

Basoan Barna (2021) Ainara Azpiazuren album ilustratua da, non aitona eta iloba basoan barrena egindako txango baten bidez harreman afektiboa eta naturarekiko miresmena erakusten diren. Narrazioak bi ardatz nagusi ditu: batetik, bi pertsonaien arteko lotura estua; bestetik, basoko animalien eta paisaiaren presentzia etengabea, ipuinaren giroa eta esanahia baldintzatzen dituena. Aitonaren iraganeko bilakaera —ehiztaritik argazkilari izatera egindako aldaketa— lehen orrietako irudietan azaltzen…, Laida literatura eta Identitatea



Gerra Zibila eta gerra ostea Donostian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarralde Lizarralde, Laia

34 p. -- Bibliogr.: p. 26-28, [EUS] Gerra Zibila bi bloke argiren distentsioek markatu zuten Euskadin: alde batetik, Gipuzkoa eta Bizkaia zeuden, Errepublikari leial mantendu zirenak Mola jeneralaren eta bere armadaren eskuetan erori arte, Bestetik, Araba eta Nafarroaren kasuan, matxinatuek (karlistek, batez ere) indar handiagoa zuten eta berehala probintzia horien kontrola hartu zuten. Gipuzkoaren kasuan, zehazki Donostian, egoera horren aurrean tokiko miliziek erresistentzia handia erakutsi zuten; bada, hiria hartzeko…, [ES] La Guerra Civil en el País Vasco estuvo marcada por la distinción de dos bloques: por un lado estaban Guipúzcoa y Vizcaya, que se mantuvieron fieles a la república hasta caer en manos del general Mola y su ejército y por otro lado, estaban Álava y Navarra, donde las fuerzas rebeldes tenían más apoyo y se hicieron con el control de estas provincias en seguida. En el caso de Guipúzcoa, concretamente en Donosti, ante esa situación las milicias locales ejercieron gran resistencia ante el…, [EN] The Civil War in the Basque Country was marked by the distinction of two clear blocs: on one side were Guipuzcoa and Vizcaya, which remained loyal to the Republic until they fell into the hands of General Mola and his army, and on the other were Alava and Navarre, where the rebel forces had more support and immediately took control of these provinces. In the case of Guipuzcoa, specifically in Donosti, the local militias put up great resistance to the first failed attempt to take the city,…



Kateatzearen fenomenoa mendeko pertsonen zaintzaileetan: kontzeptu analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echarri Igoa, Uxue

Sarrera: Oso hedatua dago zaintzailearen gainkarga baina bada beste zainketa ez-osasuntsu bat non zaintzailea ez den arazoaz kontziente. Hasieran alkoholikoen zaintzaileekin bakarrik lotzen zen eta kodependentzia deitzen zitzaion. Baina urteak pasa ahala, ikerketa gehiago sortu ziren eta termino desberdin gehiago kontzeptuaren anbiguotasuna sortuz. Metodologia: Ikerketa honetan beraz, bilaketa bibliografiko bat gauzatu da Walker eta Avanten kontzeptu analisiaren metodologian oinarrituta,…



Txanponaren bi aldeak: frantsesetik euskaratutako HGLa mugaren bi aldeetan.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubillaga Gómez, Naroa

Frantsesetik euskaratutako haur- eta gazte-literaturako itzulpena du aztergai artikulu honek, euskal eremu geografiko osoa kontuan hartuta, hau da, nola Iparraldea hala Hegoaldea. Katalogazio-lan baten emaitzak aurkezten ditu artikuluak, eta ondorio nagusiak dira, batetik, Hegoaldean askoz ugariagoak direla frantsesetik euskaratutako HGLko lanen argitalpenak, eta, bestetik, txikienei edo lehen irakurleei bideratutako lanak itzultzen direla batez ere. Katalogazioaz harago, mugaren bi aldeetan…



Polioxometalatoak ingurune urtsuan: egitura esanguratsuenak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz Bilbao, Estibaliz, Fernández Navarro, Leticia, Artetxe Arretxe, Beñat, San Felices Mateos, Leire, Reinoso Crespo, Santiago

The large compositional and structural diversity of polyoxometalates (POMs) is strongly related to their dynamic chemical equilibria in aqueous solution. In fact, their formation process involves complex oxoanion condensation reactions in acidic media and thus, more than one metal-oxo cluster species coexist in a given pH condition. Thus, a general overview of the most common structural archetypes of POMs is provided in this work, with strong focus on the main species found in aqueous solution…



Jupiterren atmosferaren dinamika Juno misioan zehar, Jupiter's atmosphere dynamics during the Juno mission

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iñurrigarro Rodríguez, Peio

153 p. (eng.) 155 p.(eusk.), Júpiter, el mayor planeta del Sistema Solar, presenta una atmósfera permanentemente cubierta por nubes donde se desarrollan una gran variedad de fenómenos atmosféricos. El estudio de la dinámica atmosférica de Júpiter proporciona información sobre el desarrollo de fenómenos meteorológicos bajo condiciones diferentes a las encontradas en la Tierra. Las tormentas convectivas son un fenómeno habitual en Júpiter, y se sospecha que juegan un papel fundamental en su dinámica atmosférica. En esta…



Kirurgia-arloko sendagaien maneiua gomendatutako jarraibide egokiekiko zenbateraino doitzen den zehazteko autoebaluazio-galdetegi baten garapena., Kirurgia-arloko sendagaien maneiu egokirako autoebaluazio-galdetegi baten garapena.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Gomáriz, Naia

26 p.: il. -- Bibliogr.: p. 19-20, Osasun-sistemako asistentzia-akatsek, batez ere sendagaiekin erlazionatutakoak, ondorio asistentzial eta ekonomikoak dituzte, gaixoen erikortasun- eta heriotza-kausa garrantzitsua baitira. Sendagaien erabileran gertatzen diren intzidentzia guztiak ez dira medikazio-akatsak kontsideratzen, soilik saihesgarriak direnak. Intzidentzia saihesgarriak prebentzio neurrien bidez ekidin daitezke. Aldiz, saiheztezinak direnak, esaterako sendagaiek eragindako albo-ondorioak, ezin dira prebentzio neurrien…



Emakume errefuxiatuak eta mutilazio genitala: Europar Batasunaren eta Espainiaren babes sistemaren azterketa bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bayarri Tena, June

[EU] Lan honek gaur egun emakumeen genitalen mutilazioari (EGM) eta asiloari buruz dagoen legediaren aplikazioa aztertzen du, nazioarteko esparrutik Espainiako esparrura. Nazioarteko eta Europako legeak, Espainiako legerian nola txertatu diren aztertuko da. Era berean, EGMren egoera asiloaren testuinguruan jazarpen-modutzat har daitekeela sakonduko da, eta jurisprudentziaren bidez Espainiako auzitegiek EGMarekin lotutako asilo-eskaerei nola erantzun dieten aztertuko da ere. Gainera, Espainiako…, [EN] This paper analyses the application of current legislation on female genital mutilation (FGM) and asylum, from the international level to Spain. The integration of international and European laws into Spanish law will be analyzed. It will also examine the situation of FGM s a form of harassment in the context of asylum, as well as the jurisprudential response of the Spanish courts to asylum applications related to FGM. In addition, the measures adopted by the Spanish government to prevent…, [ES] Este trabajo analiza la aplicación de la legislación actual sobre mutilación genital femenina (MGF) y asilo, desde el ámbito internacional al español. Se analizará la integración de las leyes internacionales y europeas en la legislación española. Asimismo, se profundizará en la consideración de la situación de la MGF como una forma de acoso en el contexto del asilo, así como en la respuesta jurisprudencial de los tribunales españoles a las solicitudes de asilo relacionadas con la MGF.…



Cinema and audiovisual media in minority languages in France. The development of Basque cinema and the genesis of a public policy in its favour in the Northern Basque Country (2015-2023)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irigarai, Graxi Joana

353 p. (fr) 351 p. (eusk.), Retirada el 30-6-2025, 2010eko hamarkadatik aitzina Ipar Euskal Herrian zinema sektorea garatzen hasten da. Alde batetik, gogoetak eta ekintzak eramanak dira Hego Euskal Herrian eginak diren euskal filmak erakutsiak izateko eta bestaldetik, zinemaren arloan gaitasun gorakada bat susmatzen da: ekoiztetxeak sortzen dira, filmegile belaunaldi berri bat agertzen da, profesionalak egituratzen dira. Tesi honek Frantses Estatuak hizkuntza gutxituetan den zinema garatzeko aukerak eskaintzen dituen aztertzea proposatzen du…



Hizkuntzaren garrantzia haur hezkuntzan: praktikan jartzeko proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sáez Navarro, Nerea

41 p. – Bibliogr.: p. 34-37, [EUS] Zehaztapenetara jotzen badugu, Gradu Amaierako Lan hau komunikazioan, hizkuntzan eta ahozkotasunean oinarrituko da. Komunikazioaren bitartez lortu nahi diren helburuez jabetzean, haurtzaroan honakoak nola garatu ikustean eta hizkuntzarekiko hurbiltasuna bilatzean datza. Hau, betiere, ematen den egoera kontuan hartuta eta helburu horiek lortzeko erabiltzen diren baliabideak behar bezala egokituz. Hori oinarri bezala hartuta, haurren hizkuntzarekiko lehenengo kontaktuari emango zaio…, [ES] Hablando minuciosamente, este trabajo de fin de grado se basará en la comunicación, el lenguaje y la oralidad. Consiste en tomar conciencia de los objetivos que se persiguen a través de la comunicación, ver cómo se desarrollan en la infancia y buscar la cercanía al lenguaje. La idea será adaptar adecuadamente los recursos que se emplean para alcanzar estos objetivos, siempre y cuando se tenga en cuenta la situación que se da. Sobre esta base, se profundizará en el primer contacto con la…, [ENG] If we stick to the specifications, this end-of-grade work will be based on communication, language and orality. It consists in being aware of the goals to be achieved through communication, in seeing how to develop them in childhood, and in searching of the proximity to language. This is always in view of the situation in which we find ourselves, and how to adapt the resources used to achieve these objectives appropriately. On this basis, the first contact with the children's…



Estreinaldi zinematografikoen arrakastaren iragarpena ikasketa automatikoa erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Larrambe, Oier

[EU] Espainiako estreinaldi zinematografikoen arrakasta aurresateko eredu ezberdinak eraiki eta alderatu dira. Horretarako, pelikula ezberdinen informazioa duen datu-base bat erabiliz, Twitter-etik tweetak modu automatikoan lortu dira, eta tweet horiek prozesatu eta bektore numerikoetan transformatu ondoren, neurona-sareetan oinarritutako bi eredu eraiki dira.



Nola egin Master Amaierako Lana?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Belaustegi Bedialauneta, Unai, Villa Rodríguez, María José, Erkoreka González, Mikel, Garro Albaina, Jon, García Rabadán, Jonatan, Arregi Orue, Joseba Iñaki, Sáenz del Castillo Velasco, Aritza, Zuriarrain Asurmendi, Irati, Quintana Piñeiro, Jon, Goenaga Arregui, Iraitz

166 p, Liburu honek helburu jakin bat dauka: Master Amaierako Lanak (aurrerantzean MAL) egiteko erreferentzia bat eskaintzea. Zinez, DBHko eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterra amaitzeko egiten diren lanak erabili dira erreferentzia gisa, eta zehazki, Giza eta Gizarte Zientzietako espezialita­tean kalifikazio bikainarekin defendatu diren MALak. Baina, praktikan, edozein MAL egi­teko baliagarriak izan daitezkeen adibideak eskaintzen dira.…



Euskal fonetika akustikoaren 100 urte

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Krajewska, Dorota

Lan honetan euskal fonetika akustikoan (alderdi segmentalera mugatuta) orain arte egin diren lanen datu-base bat osatu da, ahalik eta lan gehien biltzeko helburuarekin. Azterketa zenbait aldagairen arabera egin da: argitalpen-urtea, gai orokorra (igurzkariak, herskariak, bokalak, etab.), aztertutako hizkera, hiztunen eta grabazioan erabilitako materialen ezaugarriak, hiztun- eta datu-kopurua, eta analisi-mota (analisi estatistikoa egin den). Guztira 97 lan bildu dira: zaharrenak 1923koak dira…



Elikadura bikoitzeko sorgailudun sareen babesa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Susin Alvarez, Jon

Gradu Amaierako Lan (GrAL) honen helburu nagusia energia eolikoko sorkuntzan erabiltzen diren elikadura bikoitzeko sorgailudun sareen babesa aztertzea da. Elikadura bikoitzeko sorgailu asinkronoa, DFIG izenez ezaguna, energia eolikoaren ustiapenera hoberen doitzen den sorgailua da. Bere nolakotasuna, bihurgailu baten laguntzaz errotorearen biraketa abiadura haizearen abiadurara egokitzen dela da. Deskarbonizazioak barnebiltzen dituen erronkei aurre egiteko, aerosorgailuek berebiziko garrantzia…, Este Trabajo Fin de Grado (TFG) tiene como objetivo principal estudiar la protección de las redes con generadores doblemente alimentados utilizados mayormente en la generación mediante energía eólica. El generador asíncrono doblemente alimentado, conocido como DFIG, es el generador que mejor se ajusta a la explotación de energía eólica. Su cualidad es que con la ayuda de un convertidor, la velocidad de giro del rotor se adapta a la velocidad del viento. Para hacer frente a los retos que plantea…, The main objective of this Final Degree Project is to study the protection of double-fed induction generator networks used in wind power generation. A double-fed induction generator, known as DFIG, is a generator that is best suited to the exploitation of wind power. Its quality is that with the help of a converter, the rotation speed of the rotor adapts to the speed of the wind. In order to meet the challenges posed by decarbonisation, wind turbines are of vital importance as one of the most…



Errebisio sistematikoa aztertzeko “flipped classroom” metodologiaren eraginkortasuna ikasleen autonomian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uriarte Molina, Gaizka

43 p. -- Bibliogr.: p. 33-43, [EUS] Gradu Amaierako Lan honetan, errebisio sistematikoa aurrera eraman da "Flipped Classroom" metodologiak ikasleen autonomian duen eragina aztertzeko. "Flipped Classroom"-ak klase tradizional bati buelta ematen dio eta edukiak klasera joan aurretik etxean lantzen dira teknologiaren laguntzaz. Horrek, ahalbidetzen du gelan edukiak praktikatzeko eta zalantzak argitzeko denbora handiagoa egotea eta klase orduak eraginkorragoak izatea. Erribisio sistematikoaren artikuluak…, [ES] En este Trabajo de Fin de Grado se ha llevado a cabo una revisión sistemática para analizar el impacto de la metodología "Flipped Classroom" en la autonomía del alumnado. El "Flipped Classroom" da la vuelta a una clase tradicional ya que los contenidos se trabajan en casa antes de ir a clase con ayuda de la tecnología. Esto permite que en el aula haya más tiempo para practicar contenidos y resolver dudas haciendo así que las horas de clase sean más efectivas. Para…, [EN] In this Final Degree Project, a systematic review has been carried out to analyse the impact of the Flipped Classroom methodology on student autonomy. The Flipped Classroom turns the traditional classroom into a classroom in which the content is worked on at home before going to class with the help of technology. This allows more time in the classroom to practice content and resolve doubts, making class time more effective. In order to select the systematic review articles, the prism…



Molekulekin inprimatutako polimeroak antigorputz naturalak ordezkatzeko etorkizuneko tresna gisa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elejaga Jimeno, Ainhoa, Alday Izaguirre, Amaia, Diez Caballero, Lucía, Unceta Zaballa, Nora, Goicolea Altuna, María Aranzazu, Barrio Díez-Caballero, Ramón José, García del Caño, Gontzal, Gómez Caballero, Alberto

Molecularly imprinted polymers (MIP) are synthetic macromolecules that retain chemical memory for a certain ligand. They work as biomimetic artificial receptors, often demonstrating higher affinity than their natural counterparts. Over the past few decades, the synthesis of MIPs has advanced significantly, evolving from the bulk polymerisation method to reversible deactivation radical polymerisation, giving rise to more homogeneous MIPs as regards size and shape. Applications of MIP have…



Gaztelugatxeko San Juanen identitatea kontserbatu eta berreskuratzeko proposamen kulturala

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fradua Ruiz de Azua, Ane

Gaztelugatxeko San Juan gaur egun ondarean zein Bermeoko herrian oso bizirik dauden kultura, tradizio eta kondairez beteta dago, ondare materialarekin batera aspektu hauek kontserbatzea oso garrantzitsua izanik ondarearen identitatea mantentzeko. “Juego de Tronos” telesaila dela eta, tokia telesailean agertu izan baita “Rocadragon” izenarekin, honek fama handia irabaziz eta turista masa handia erakarriz; turismo mota honetako bisitari kantitate handiena ondarera telesailean agertzen den…



Gerra eta haren ondorioak erromatar inperioan: Trajanoren zutabea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ezkurra Kaltzada, Mikel

36 p. -- Bibliogr.: p. 27-28, [EUS] Erromatar Inperioan gudak izan zitzakeen ondorioak ulertzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, Trajanoren Daziako Kanpainiak hartuko ditugu aztergai, K.o. II. mendeko Europa ekialdean kokatuz1 . Bertan, gatazka belikoaren arrazoiak eta nondik norakoak ulertzen ahaleginduko gara eta, batez ere, Trajanoren zutabea iturri nagusiz hartuz ondorioak zerrendatu, sailkatu eta azalduko ditugu, historiografia modernoa eta iturri literario klasikoak erabiliz., [EN] The main purpose of this essay is to understand the consequences that war had in the Roman Empire. In order to analyse that, we will focus on Trajan's Dacian Wars, located in Eastern Europe at the beginning of the 2nd century. Based on that conflict we will try to understand the reasons and the development of the war, using Trajan’s columns as the main source to clasify and explain the consequences of it. At the same time, we will use modern bibliography and classic literary sources…



Amniozentesia eta biloxka korionikoen biopsia: asoziatutako umeki galera portzentajea eta GIB, B eta C hepatitisa duten haurdunen maneiua. Errebisio bibliografikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sudupe Urrutibeaskoa, Ainhoa

[EU] Amniozentesia eta biloxka korionikoen biopsiaren heriotza fetal arriskua aztertzen duen errebisio bibliografikoa. Bestalde, GIB, B edota C hepatitisa duten haurdunetan proba inbasibo horiek izan dezaketen transmisio bertikal arriskua eta hau ekiditen saiatzeko maneiua ere aztertu dira. Lana euskaraz egin da.



Sudurbarneko eta kanalikulu barneko dakriozistorrinostomia diodo laserrarekin helduan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabala Vallejo, Iraide

[EU] 1. Sarrera: dakriozistitisa (DZ) malko zakuaren inflamazioa da, hodi nasolakrimalaren buxaduraren ondorioz ematen dena. Horrez gain, malko sistemako gaixotasun ohikoena da. Gaixotasuna ohikoagoa da emakumeetan eta hodiaren buxaduraren ondorioz bere sintoma nagusia epifora da. Klinika akutua zein kronikoa izan daiteke eta unilaterala edo bilaterala. Tratamenduari dagokionez, medikoa izango da egoera akutuetan, antibiotiko bidezkoa batez ere. Egoera kronikoetan, aldiz, aukerako tratamendua…



Geologia 1-Fisika 1: duela 65 milioi urte Lurraren aurkako meteorito baten inpaktuaren afera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Plazaola Muguruza, Fernando

This article is a continuation of the article "Geologia 1-Fisika 0", where I showed that the mastery of physics in the 20th century, and especially in the first half of the century, did not reach all areas, and in the knowledge of the age of the Earth Geology scored a great goal against physics. In this second article I will explain that in the fourth quarter of the 20th century, when the success of physics was not so great, physics tied the game, especially at the hands of. the…



Baginen Bagara. Emakume artistak: ikusgarritasun(ez)aren logikak, Baginen Bagara. Artistas mujeres: lógicas de la (in)visibilidad

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ansa Arbelaiz, Garazi, Barcenilla García, Haizea

Los textos del volumen están en euskara, castellano, francés e inglés., Baginen Bagara recoge las obras que se presentaron en la exposición del mismo nombre celebrada en San Telmo Museoa en 2021. Se mostraron 120 obras, gran parte de ellas inéditas, que se recogen en la publicación. Esta contiene además textos teóricos sobre las lógicas patriarcales del sistema del arte vasco escritas por Garazi Ansa, Haizea Barcenilla, Ane Lekuona y Miren Vadillo. Se tratan, entre otras, el canon excluyente del llamado "arte vasco", las connotaciones de los términos…, San Telmo Museoa. Desnortadas. Territorios de género en la creación artística contemporánea (PID2020-115157GB-I00)



1937ko gernikar belaunaldia britainia handian: euskal diaspora baliabide pedagogiko gisa erabiltzeko proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bumstead Díaz, Adam

66 p. – Bibliogr.: p. 44-46, [EUS] Egun bizi dugun mundu globalizatu honetan, migrazioak eta diasporak etengabe gertatzen diren fenomenoak dira, non, hainbat arrazoi kontuan harturik, herri baten zati handi batek ihes egiten duen bere jaioterritik, baina oraindik ere bere herriarekiko sustraitua egonik. Diaspora kasuak, zuzenki, eskolan jorratzeko gaiak bilakatzea berezko erronka bat da irakasleontzat, bai munduaren ulerkera hobeago bat izateko, bai eta aniztasunarekiko errepetua eta elkarreragina bilakatzeko eta…, [ES] En el mundo globalizado en el que vivimos, las migraciones y las diásporas son fenómenos que suceden constantemente, en los que, por diversas razones, gran parte de un pueblo se escapa de su tierra natal, pero todavía está arraigado con su pueblo. La transformación de los casos de la diáspora en temas de estudio en la escuela es un reto para el profesorado, tanto para una mejor comprensión del mundo, como para convertirse en un ejemplo de compromiso e interacción con la diversidad y hacer…, [EN] In the globalised world in which we live, migrations and diasporas are a constantly occurring phenomena, where, for various reasons, large parts of a people leave their homeland, but are still rooted both with their people and homeland. Transforming diaspora cases into topics of study in school is a challenge for teachers, both for a better understanding of the world, but also to become an example of engagement and interaction with diversity and to address cases of exclusion. Therefore,…



Adimen artifiziala zerga zuzenbidean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ferarios Santos, Maider

Adimen artifizialaren inguruan (AA aurrerantzean) hitz egiten dugunean, ez gara etorkizuneko kontzeptu batez ari; izan ere, gure eguneroko bizitzaren zati da eta gizartean duen eragina gero eta handiagoa da. Dagoeneko AAren aplikazioak erabiltzen ari dira garraioan, zientzian, osasunean edo segurtasunean, besteak beste. Beraz, eta Europako Kontseiluko Adimen Artifizialeko Batzordeak (AAB) adierazi zuenez, kontua ez da tresna boteretsu horiek erabili nahi ditugun, baizik eta nola bermatu…



Trukagailu motako egituren fabrikazioarentzako parametro lokalen garapena LPBF teknologia bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cendoya Barandiaran, Lide

[ES] La fusión láser por lecho en polvo (LPBF, por sus siglas en inglés, Laser Powder Bed Fusion) es un método de fabricación aditiva utilizado con diferentes metales que permite obtener piezas con geometrías muy complejas. El principal problema de este método en la actualidad es la calidad de las piezas, tanto para mejorar la calidad superficial como para asegurar buenas propiedades metálicas. En concreto, uno de los problemas que más afecta a la calidad obtenida directamente de estas piezas…, [EU] Hauts-ohantze bidezko laser fusioa (LPBF, ingelesezko siglengatik, Laser Powder Bed Fusion), metal ezberdinekin erabiltzen den fabrikazio gehigarriko metodo bat da, geometria oso konplexuak dituzten piezak lortzea ahalbidetzen duena. Metodo honen arazo nagusiena gaur egun piezen kalitatea da, bai gainazal-kalitatea hobetzeko, bai propietate metaliko onak ziurtatzeko. Zehazki, pieza horietatik zuzenean lortutako kalitateari gehien eragiten dion arazoetako bat piezaren beheko aldeetan hauts…, [EN] Laser Powder Bed Fusion (LPBF) is an additive manufacturing method applied to different metals, enabling the production of components with highly complex geometries. The main current challenge of this technique lies in ensuring part quality, both in terms of improving surface finish and guaranteeing suitable metallic properties. Specifically, one of the most critical issues affecting the as-built quality of parts is the adhesion of metallic powder (on downskin surfaces) in the lower…



Fondoko probetako errendimendu adierazleak: errebisio sistematikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpiazu Uranga, Julen

42 p. – Bibliogr.: p. 29-34, [EUS] Testuingurua: atletismoko fondoko probetan, non entrenamenduaren bolumena oso handia den eta oso kontrolatua izan behar duen, funtsezkoa da errendimenduarekin erlazionatzen diren adierazle fisiologikoak identifikatzea. Hala ere, oraindik ez dago argi zein den errendimendu adierazle garrantzitsuena eta desadostasun handiak aurkitu daitezke literaturan. Helburuak: lan honen helburua atalase anaerobikoak errendimenduarekin lotura estua duen aztertzea izango da distantzia ertain eta…



Juan Bautista Bengoetxea: "Ziborgaren otzantasuna" (2009)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kortazar Billelabeitia, Paulo

Juan Bautista Bengoetxeak Cyborgaren otzantasuna saiakeran gizakiaren, teknologiaren eta eboluzioaren arteko harremana lantzen du ikuspegi didaktiko eta eskuragarri batetik. Liburua sarrera, bost atal eta epilogoz osatua dago, eta hasieratik argitzen ditu ziborgaren kontzeptua, mugak eta humanitatearen ideia tradizionalei egiten dizkien erronkak. Autoreak ikuspegi pedagogikoa hautatu du: irakurlea gai konplexuetara hurbiltzen du, fikzio literarioa, zinematografia eta komikia erabiliz azalpen…, Laida Literatura eta Identitatea



Donostialdeko ESIko Nursing Research Challenge proiektua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Ventas, Izaro

Nursing Research Challenge (NRC) proiektua erizaintzako ikerketaren sustapena eta garapena bultzatzeko eta ikusarazteko helburuarekin sortzen da, aurrerapen zientifiko eta profesionala ahalbidetzeko, aldi berean, herritarren osasuna hobetuko duten kalitate handiko zainketak eskainiz. Gainera, osasun- edo gizarte-osasuneko testuinguruetan erizainen ikerketa-proiektu gehiagoren garapena sustatzen du. Hori dela eta, NRC proiektua bultzatzea giltzarria da erizaintzaren etorkizuna indartzeko eta…



Bioaniztasunaren hezkuntza LHn: Gipuzkoako ikasleen naturarekiko lotura eta baso espezien identifikazio eta zerrendatze gaitasuna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garikano Belaunzaran, Maddi

69 p. : il.-- Bibliogr.: p. 44-49, [EUS] Bioaniztasunaren hezkuntzak duen garrantzia ikusita, ikerketa honek Gipuzkoako 8 eskoletako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek naturarekiko duten konexio maila (INS eskala) eta bertako basoetako landare eta animalia basatiak zerrendatzeko eta identifikatzeko duten gaitasuna aztertu du bibliografian oinarritutako galdetegi baten bitartez. Galdeketa 271 ikasleei pasatu zaie, hauek eskola mota ezberdinetakoak izanik: baso-eskola, erdiko-eskola edo barneko-eskola. Aztergaiak ziren…, [EN] Considering the importance of biodiversity education, the present study analyzed 5th and 6th grade students of 8 schools in Guipuzkoa in terms of their connection with nature (INS) and their capacity to enumerate and identify native wild plants and animals of forest environments. A questionnaire was administered to 271 students, belonging to different school-types - forest-school, intermediate school or inner school- in order to analyze the effect of school type, sex, time spent in…, [ES] Dada la importancia de la educación para la biodiversidad, el presente estudio ha analizado en 8 colegios de Guipúzcoa, qué conexión tiene el alumnado de 5º y 6º de primaria con la naturaleza (escala INS) y qué capacidad tiene de enumerar e identificar plantas y animales forestales silvestres y autóctonos. El cuestionario se ha pasado a 271 alumnos y alumnas, pertenecientes a diferentes escuelas-tipo: bosque-escuela, escuela intermedia y escuela interior. Para el análisis de los datos se…



Esteve Materrareren Do(c)trina Christiana: edizioa eta azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dorota, Krajewska, Zuloaga San Román, Eneko, Santazilia, Ekaitz, Ariztimuño López, Borja, Uribe-Etxebarria Lete, Oxel, Reguero Ugarte, Urtzi

Lapurtera klasikoa da, seguru asko, xx. mendea baino lehenagoko euskarazko literaturaren agerpenik ezagunena, ezagutza hori oro har azalekoa edo nahi baino azalekoagoa bada ere: xvii. mendearen lehenengo hiruzpalau hamarkadetan Lapurdiko kostaldeko eta barnealdeko idazleak, nolabaiteko homogeneotasuna duen multzo zabalean sailkatu ohi dira. Izendapenak izendapen, sasoi hartako lapurtar idazle gehienek helburu ideologiko eta agindu bertsuei jarraituta prestatu zituzten euren lanak:…



Familia-erizaintza onkologian: garatzear dagoen berrikuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Buendía Iglesias, Marta

Sarrera: Onkologian intzidentzia igotzeak eta minbiziaren etapa desberdinetan familia unitateari zainketak ematea, osasun-sistemako erronka bihurtu da. Familia-erizaintzak, familia, zainketen ardatzean jartzen du eta kide baten gaixotasunari eta bizi-mehatxuei erantzuteko, haien beharrak abordatzen ditu. Helburuak: Lan honen helburu nagusia, onkologiako unitateetan, familiak dituen beharrak kontuan izanik, erizaintzako eredu berriak aztertzea da. Metodologia: Bilaketa estrategia 2023ko azaroa…



Gizarte Berrikuntza eta Gizarte Ekonomia parez pare

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cancio Orueta, Leire, Lasa Altuna, Eusebio

Master Amaierako Lanean oinarritutako artikulu honetan Gizarte Berrikuntzaren eta Gizarte Ekonomiaren markoak aztertzen dira, bi jakintza-arloetan kokatzen diren autoreen begietatik lehenik.Marko bakoitzaren motibazioa, definizioa, gaitasun eraldatzailea eta erronkak jasotzen dira. Horrez gain, bi eremu horietan kokatzen diren zazpi adituen egindako elkarrizketa erdiegituratuen bidez lau ardatz horien inguruko iritzia jasotzen da, baita bi markoak elkar elikatzeko osagaien inguruan ere.…



Genero aldetik anbiguoa den hizketaren sintesia euskaraz hizlari-bektore manipulazioaren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sarasola Aramendia, Xabier, Corral, Ander, Leturia Azkarate, Igor, Morcillo, Iñigo

There is a growing interest in text-to-speech (TTS) systems with gender-ambiguous voices, among other things due to their potential to avoid gender biases and stereotypes in voice assistants and smart speakers. In this paper we present and evaluate some novel methods that apply voice morphing techniques to speaker embeddings in order to obtain neural network-based gender-ambiguous voiced TTS systems for the Basque language. The speaker embeddings are obtained training a multi-speaker Tacotron 2…



Arnas-uneak. Gazteak eta euskararen momentua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hernández García, Jone Miren

Testu hau Arrue proiektuak 2013 urtean emandako emaitzen inguruko hausnarketa da. Ez da datu horien analisia. Aurkeztutako emaitzak aitzakia izan dira azken urteotan gazteak eta euskaren arteko harremanen inguruan planteatu ditudan ideien laburpena eta bilduma egiteko. Aurrerago aipatuko dudan moduan ziklo baten amaieran gaudela uste dut eta, ondorioz, errepaso bat egiteko une aproposa dela uste dut. Gainera proposamen berriren bat mahai gainean jarri nahiko nuke. Arnas-gunearen kontzeptua pil…



Indar eta egokitzapen fisikoko programa baten proposamena gerrialdeko hernia diskalaren tratamenduan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Guzmán Irazuegui, Ibai

57 p. – Bibliogr.: p. 47-57, [EUS] Gradu amaierako lan honek, indarra eta egokitzapen fisikoko entrenamendu programa bat proposatzen du, gerrialdeko hernia diskalaren tratamendura bideratua, biztanleria helduaren minaren eta ezintasun funtzionalaren kausa nagusietako bat delarik. Literatura zientifikoaren azterketa sakon batetik abiatuta, patologiaren oinarri anatomikoak, etiologikoak eta sintomatologikoak aztertzen dira, baita egungo estrategia terapeutiko nagusiak ere. Ariketa-programak FITT-PV printzipioak…



Euskal bizikidetza (des)eraikitzen: biktimen estrategia diskurtsiboa X-ko agora potentzialean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elezgarai Ibáñez, Imanol

515 p., lkerketa honek euskal gatazkaren biktimek X sare sozialean (Twitter ohia} erabiltzen duten komunikazio-estrategia aztertzen du. Metodologia mistoa erabiliz -Big Data, grafoen analisia eta azterketa kualitatiboa-, biktimek polarizazioetik urruntzen den diskurtso propioa garatzen dutela egiaztatzen da, enpatian eta "bestearen" mina aitortzean oinarritua. Emaitzek erakusten dute sarea oso aktiboa den arren, dentsitate baxukoa eta deskonektatua dagoela, non profil anonimoek konfrontazioa…



Beranien eta Madghien arrastoen atzetik. Berebereen etnogenesia, VI. eta VIII. mendeak.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manterola Bolumburu, Jone

27 p. -- Bibliogr.: p. 24-27, [EUS] Ipar-Afrikako berebere etniaren agerpena aspalditik aztertu izan den auzia izan da. Egile ugarik parte hartu dute VIII. mendean arabiarrek barbar deitu zuten populazio honen etnogenesiaren inguruko hausnarketan, baina ez da erantzun egi eta bakar bat eman. Izan ere, VII. eta VIII. mende bitarteko iturri falta, eta autore ezberdinek egokitu dizkion jatorri eta identitate mitikoak, herri honen historia misteriotsu egiten du. Lan honetan, Magrebeko berebere etniaren sorkuntza momentura…



Miren Azkarateri esker onez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azkarate Villar, Miren

360 p, Aurkibidea: - Hitzaurrea: Zintzotasuna, Leialtasuna (Pello Salaburu). - Morfologia Konputazionala Euskaraz, 35 urte (Itziar Aduriz, Manex Agirrezabal, Eneko Agirre, Iñaki Alegría, Xabier Arregi, José M. Arriola, Xabier Artola, Arantza Díaz de Ilarraza, Ainara Estarrona, Izaskun Etxeberria, Nerea Ezeiza, Kepa Sarasola). - Bernakulizazioa eta normatibitate berriak: ‘euskara onena’ sare sozialen testuinguru multieskalarrean (Jokin Aiestaran Etxabe, Agurtzane Elordui Urkiza). - Euskararen eredutik…



Kanguru metodoa onuragarria al da jaioberri goiztiar eta gurasoentzat?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martínez de Aguirre Jokisch, Nahia

50 p. -- Bibliogr.: p. 29-31, Jaioberri goiztiarren jaiotza-tasa geroz eta handiagoa da, gaur egun, urtero mundu osoan 15 milioi jaioberri goiztiar jaiotzen direlarik. Haur goiztiarrek epe laburreko konplikazio ugari izateko arriskua dute eta hauen osasun egoerak ere eragina izan dezake familiaren ongizatean. Horregatik, jaioberri goiztiarrentzat garrantzitsua da arreta mediko luzea jasotzea. Kanguru metodoa zainketa horien barruan dago, non jaioberria eta gurasoa azal azaleko kontaktuan dauden. Kanguru metodoaren…



(Des)genitibizazioaren historiaz gehiago: genitibozko subjektu iragangaitzak (ISGEN) Ekialdeko euskaran

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Padilla Moyano, Manuel

The genitive marking of transitive objects (TOGEN) in nominalized clauses has been described in northern varieties of Basque. It has traditionally been one of the features used to demonstrate that Basque syntax is accusative (Oyharçabal 1992; Trask 2002), because of the varieties exhibiting this type of genitivization mark O, and treat both transitive (A) and intransitive (S) subjects similarly. As a result of a far-reaching search in old northern and eastern texts, we are now in a position to…, Gobierno Vasco [BFI 2010/018] MINECO [FFI 2008-04516] MINECO [FFI 2012-37696] Gobierno Vasco [GIC 10/83, IT 486-10]



Enhancement of the antifungal activity against Candida of jelleine-II, an antimicrobial peptide from the royal jelly, Erregina-jeleko jeleina-II peptido antimikrobianoaren Candidaren aurkako jarduera antifungikoaren hobekuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pérez Rodríguez, Aitzol

333 p., EN: Candidiasis, the most frequent opportunistic fungal infections, can range from a superficial diseaseto a life-threatening invasive candidiasis. Candida albicans remains the predominant aetiological agent,but the incidence of candidiasis caused by Candida species with reduced susceptibility to some of thecommonly employed antifungal drugs is increasing. Therefore, there is an urgent need to find novelantifungal compounds to face these resistant pathogens. The jelleines are a family of four…



Kalkuluan barreneko ibilbidea Mathematica erabilita II

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Gómez, María Josefa, Alberdi Celaya, Elisabete, Rivera González, Jon Ander, Eguia Ribero, Isabel

167 p, Liburu hau Kalkuluan barreneko ibilbidea Mathematica erabilita I liburuaren jarraipena da. Lehenengo liburuki hartan mintzagai izan genituen bai aldagai bakarreko funtzioak bai eta aldagai anitzekoak ere. Besteak beste, funtzioen limiteak, jarraitutasuna, deribagarritasuna eta optimizazioa aztertu genituen bertan. Bigarren liburuki honetan, lehenik eta behin, integralak landuko ditugu: integral mugagabeak eta mugatuak, integral bikoitzak eta hirukoitzak eta haien aplikazioak, besteak beste.…



Indize optikoen erabilgarritasuna pigmentu eta tokoferolen biomarkatzaile gisa: Quercus faginea-ren osasunaren monitorizazio esperimentala lehorte baldintzetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Belamendia Valle, Mikel

[EU] Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO) datuen arabera 1990 eta 2020 urteen artean baso azaleraren galera garbia 178 milioi hektareakoa izan zen mundu mailan, zuzenean edo zeharka, klima aldaketagatik. Testuinguru larriaz jabeturik, funtsezkoa da ekosistemen erantzun dinamikoak bultzatzen dituzten prozesuak ulertzea. Hori lortzeko, basoen monitorizazio sistematikoa ezinbestekoa bihurtu da. Hau hainbat modutara gauzatu daiteke, baina gakoa da aldaketa fisiologikoak goiz…, [EN] According to FAO data, global net forest area loss reached 178 million hectares between 1990 and 2020, largely driven directly or indirectly by climate change. Understanding the dynamic responses of ecosystems under climate pressure is essential, highlighting the need for systematic forest monitoring. Early detection of physiological changes is key, with biomarkers such as chlorophyll, the xanthophyll cycle pigments 0/AZ: violaxanthin, antheraxanthin, zeaxanthin), and tocopherols offering…



Kartografia eta irudimena Joseba Sarrionandia eta Aurelia Arkotxaren poesiagintzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruti Echeverria, Nerea

297 p., Doktore-tesi honek kartografiaren eta irudimenaren arteko harremanak aztertzen ditu Aurelia Arkotxa eta Joseba Sarrionandiaren poetiketan. Bi poetiketan, uraren funtzioa analizatzen da Gaston Bachelarden pentsamenduaren bidez eta metaforaren kontzeptuaPaul Ricoeurren hermeneutikatik abiatuta. Bestalde, mugimenduaren dimentsioa eta poeta ibiltariaren figura Rebecca Solniten begirada kritikoaren bidez argitzen dira. Halaber, testu literarioaren bidez arreta nola eraikitzen den aztertzen da:…



Boletín 3. Buletina, 0 indarkeria 0 urtetik, Violencia 0 desde los 0 años

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubiri Esnaola, Harkaitz, Ugalde Lujambio, Leire

GANDERE Taldeak, lagungarriak izan daitezkeen baliabide eta ikerketak identifikatu, sustatu eta hedatu nahi ditu hezkuntza testuinguru desberdinetan: eskolan, familian, mediatikoan eta sozialean. Hirugarren buletin honek “0 indarkeria 0 urtetik” du izenburu eta bere helburua eskola eremuan ematen diren jazarpen eta indarkerien oinarrian dauden sustraiak azaleratzea izateaz gain, hauei 0 urtetik hasita eskola eremuan nola aurre egin diezaiokegun aurkeztea da. Horretarako, lehenik eta behin,…, GANDERE Taldeak, lagungarriak izan daitezkeen baliabide eta ikerketak identifikatu, sustatu eta hedatu nahi ditu hezkuntza testuinguru desberdinetan: eskolan, familian, mediatikoan eta sozialean. Hirugarren buletin honek “0 indarkeria 0 urtetik” du izenburu eta bere helburua eskola eremuan ematen diren jazarpen eta indarkerien oinarrian dauden sustraiak azaleratzea izateaz gain, hauei 0 urtetik hasita eskola eremuan nola aurre egin diezaiokegun aurkeztea da. Horretarako, lehenik eta behin,…



Kirol alternatiboen eta bereziki Artzikirolaren ezagutza eta interesa bigarren hezkuntzako ikasleetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Romay Gómez, Andrea

49 p. -- Bibliogr.: p. 42-44, [EUS] Lan honen bitartez hain erabilgarriak eta era berean ezezagunak diren kirol alternatiboetara hurbilduko gara. Kirol alternatiboen eta zehazki Artzikirolaren inguruko berrikuspen bibliografiko bat egiteaz aparte, lan honetan Aiaraldeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 2. eta 3.mailako ikasleek Artzikirolaren inguruan duten ezagutza eta interesa aztertu nahi da. Lanaren beste helburu bat Artzikirolaren unitate didaktiko bat aurrera eramateak Artzikirolaren eta kirol alternatiboen…, [ES] A través de este trabajo nos acercaremos a los deportes alternativos tan útiles e igualmente desconocidos. Además de realizar una revisión bibliográfica de los deportes alternativos, en este trabajo se ha querido analizar el conocimiento e interés del alumnado de los cursos de Educación Secundaria Obligatoria (ESO) de Aiaraldea en torno al deporte alternativo Artzikirol. Otro de los objetivos del trabajo ha sido analizar si el desarrollo de una unidad didáctica de Artzikirol influye en el…, [EN] Through this work we will approach alternative sports as useful and equally unknown. In addition to carrying out a bibliographical review of alternative sports, the aim of this work has been to analyze the knowledge and interest of students of the Basic Secondary Education courses of Aiaraldea in the alternative sport Artzikirol. Another objective of the work has been to analyze whether the development of a didactic unit of Artzikirol influences the knowledge and interest in Artzikirol and…



Ekonomia zirkularra digitalizazioaren bidetik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxezabal Iturrioz, Olatz

Lan honetan ekonomia zirkularraren azterketan sakontzen da, horretarako, egungo eredu ekonomikoak eragindako kalteak, hau aldatzeko arrazoiak eta ekarriko dituen onurak adieraziz. Bestalde, egungo gizarteko fenomeno nagusi izaten ari den digitalizazioa ere lantzen da, eta bi kontzeptu horiek batera uztartuz, “Oihan Txiki” enpresaren kasua aztertu da, enpresan digitalizazio eta jasangarritasunaren bidetik proposamen berriak eginez. Hizkuntza: euskara



Hego Euskal Herriko etorkizuneko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen usteak curriculumeko lau hizkuntzekiko, honako bost ezaugarrien gainean: ezagutza, zailtasuna, garrantzia, hautaketa eta justifikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gartziarena San Policarpo, Mikel, Villabona Perurena, Nerea

Azterketaren helburua da Hego Euskal Herriko Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleek euskarari, gaztelaniari, ingelesari eta frantsesari buruz dituzten usteak identifikatzea. Ikerketak honako bost ezaugarri zehatz aztertzen ditu: hizkuntzagaitasuna, garrantzia, zailtasuna, galdetegia betetzeko hizkuntza-aukeraketa eta justifikazioa. Ikerketak izaera kuantitatiboa du, eta 564 Gradu-ikasleren usteak jasotzen ditu online galdetegi bidez. Emaitzek erakusten dute euskara ardatz duen…



Beasaingo gazte-hizkera aztergai: testuinguruaren eragina kode-alternantzian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aiestaran Iparragirre, Maddi

76 p. -- Bibliogr.: p. 31-32, [EUS] Gradu Amaierako lan honek gazte-hizkeran gertatzen den hizkuntza-txandakatzea hartu du aztergai. Zehazki, Beasaingo gazteen lagun-talde baten hizkeraren gaineko azterketa enpirikoa egin da. Hizkuntza-txandakatzea fenomeno diskurtsibo eta linguistiko arrunta da elebidunengan (Ezeizabarrena & Aeby, 2010), baina gazteen arteko ahozko elkartrukeetan ere maiztasun handikoa gerta liteke, eta hizkuntza ikaskuntzarekin edo hizkuntza galera bezalako fenomenoekin ere erlazionatu liteke.…



Iragan hurbil bortitzak eta hauek ikasgeletan duten tratamendua: Adi-adian hezkuntza moduluak rakasleen hasierako formakuntzan duen eraginaren azterketa, Pasados recientes violentos y su tratamiento en las aulas: Análisis del impacto del módulo educativo Adi-adian en formación inicial del profesorado

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albas Ibeas, Leire

319 p., Tesi honek, argitalpenen bilduma gisa, argitaratutako edo onartutako lau artikulu eta hiru kapitulu etaerrebisioan dagoen artikulu bat biltzen ditu, guztiak doktorego tesia egin bitartean idatziak etaberrikusiak, eta zeinetik hiruk betetzen dituzten lan hau aurkezten den doktorego programak ezartzendituen baldintza espezifikoak. Ikerketaren helburu nagusia, biktima hezitzaileek Euskal Herriko iraganhurbil bortitzaren inguruan emandako testigantzetan oinarriturik dagoen Adi-adian…



UBE3A entzimaren substratu potentzialak diren EAAT1 eta EAAT2ren balioztatzea Angelman sindromearen testuinuguruan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echezarreta Mendicute, Irene

[EU] Angelman sindromea (AS) garuneko E3 ubikitina-proteina ligasaren (UBE3A) funtzio galerak sortzen duen neurogarapen nahasmendu konplexu eta larria da. Sindromearen jatorria ezaguna izan arren, egun UBE3Aren funtzio galerak dakartzan eta AS eragiten duten mekanismo molekularrak ikertzeke daude. UBE3Aren substratuen identitatea eta ubikitinazio patroiak ezagutzeak duen garrantzia dela eta, Ugo Mayor doktorearen taldeak UBE3A gainadierazten duten saguen garunen ubikitoma aztertu du. Ugaztun…



Ikaskuntza autogainbegiratuaren ahalmena azaleratzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sánchez Ferrero, Aitor, Calvo Molinos, Borja, Mori Carrascal, Usue, Lozano Alonso, José Antonio

Ikaskuntza automatikoak nabarmen egin du aurrera azken urteotan, eta horren fruitu da garatutako algoritmo sorta izugarria, zeinek ahalmena ematen baitigute ataza mota ugari egiteko. Literaturaren arabera, algoritmo gehienak ikaskuntza gainbegiratuan oinarritzen dira. Hala ere, hainbat atazatan emaitza onak lortu arren, ikaskuntza-paradigma horren eragozpen nagusia etiketetiko mendekotasuna da; izan ere, etiketatze-prozesua oso garestia da. Gainera, ikaskuntza automatikoan erabiltzen diren…



Talde kirolen eragina haurren sozializazioan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irigoien Sáez de Ojez, Hegoi

71 p. -- Bibliogr.: p. 38-41, [EUS] Lan honetan zehar, talde-kirolek haurren sozializazioan duten eragina aztertu da. Hain zuzen ere, metodologia kualitatiboan oinarritutako lanketa etnografiko baten bidez erlazio hori aztertu da, parte-hartuzko behaketa erabiliz Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasgela baten egunerokotasunean sozializazioa ikertuz. Azterketa honen abiapuntu gisa, hurrengo hipotesi nagusia jarraitu egin da: “talde-kiroletan parte-hartzeak Lehen Hezkuntzako ikasleen sozializazio-prozesua errazten du”.…, [ES] A lo largo de este trabajo se ha analizado la influencia de los deportes de equipo en la socialización de los niños. Precisamente, a través de un trabajo etnográfico basado en la metodología cualitativa se ha analizado esta relación, utilizando la observación participativa para investigar la socialización en el día a día de un aula de 4º de Primaria. Como punto de partida de este análisis, se ha seguido la hipótesis principal de que "la participación en deportes de equipo facilita el…, [EN] Throughout this work, the influence of team sports on children's socialization has been analyzed. Precisely, through an ethnographic work based on qualitative methodology, this relationship has been analyzed, using participatory observation to investigate socialization in the daily life of a 4th grade primary school classroom. As a starting point for this analysis, the main hypothesis was that "participation in team sports facilitates the socialization process of primary school…



Espetxeko genero-diskriminazioa hizpide: Euskal Herriko presondegietako atxiloen, langileen eta elkarteetako kideen ikuspegiak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruíz Torrado, María

[EU]Gaur egun eta Euskal Herriko presondegietan emakume atxiloek zer-nolako genero-bereizkeriak edo desberdinkeriak jasaten dituzten aztertzea du helburutzat artikulu honek. Batik bat, azken urteotan espetxe-sisteman gertaturiko aldaketen balizko eraginari erreparatu nahi diogu; esate baterako, makrokartzela edota zentro tipoen agerpenari nahiz Errespetu Moduluen sorrerari helduta. Horretarako, Kartzela, genero-erakundea: emakume presoen bizipenak, erresistentziak eta estrategiak doktore…, [EN]The purpose of the current article is to analyze the types of gender discrimination or inequalities women inmates are suffering nowadays, in the prisons of the Basque Country. Special attention will be paid to the possible effects of recent changes in the prison system;e.g. the creation of macro prisons or Respect Cell-blocks. The analysis is based on the contents of several in-depth interviews, which were conducted for the completion of a doctoral thesis entitled Prison as a gender…



Zientzia eta Teknologiari begirada giza garapenetik eta eraldaketa sozialetik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Villena Camarero, Unai, Sainz de Murieta Mangado, Joseba Andoni

Lan honek zientzia eta teknologia aztertzen ditu, giza garapenaren eta eraldaketa sozialaren ikuspegitik. Lehenik eta behin, ikuspegi historikoa ematen da, iraultza zientifiko eta industrialetatik gaur egungo erronketaraino. Ondoren, Zientzia, Teknologia eta Gizartearen (ZTG) ikuspegia aurkezten da, azpimarratuz zientzia ez dela jarduera neutroa, testuinguru sozial eta politiko jakin batean kokatzen dela. Horren osagarri, Giza Garapenerako Teknologien (GGT) eta Berrikuntza Sozial Digitalaren…, Gipuzkoako Foru Aldundia



Parte-hartzearen eta indarkeriaren bidegurutzean: argi- itzalak Mendebaldeko Saharako emakumeen kontakizunetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lapitz Kaltzada, Ane

[EU] Ikerketa honen helburu nagusia emakume sahararren bizipenak aztertzea da, subjektu aktibo zein biktima bezala dituzten esperientzietatik abiatuta. Horretarako, berrikuspen bibliografiko sakon bat egiteaz gain, lau sakoneko elkarrizketa egin zaizkie Mendebaldeko Saharako gatazka gertutik ezagutzen duten emakumeei. Behin lortutako informazioa aztertuta, ondorioztatu da gatazkak aukera-lehioak ireki dituela Saharako emakumeen parte-hartze politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalerako, baina,…, [EN] The aim of this research is to analyse the experiences of Sahrawi women, understanding them as active subjects of the conflict but without neglecting their experience as victims. In order to carry this out, in addition to a deep literature review, four interviews were conducted with women who are familiar with the Western Sahara conflict. After analysing the information obtained, the conclusion is that conflict has opened windows of opportunity for the political, social, economic and…, [ES] El objetivo principal de este estudio es analizar las vivencias de las mujeres saharauis a partir de sus experiencias como sujetos activos y víctimas. Para ello, además de una revisión bibliográfica exhaustiva, se han realizado cuatro entrevistas en profundidad a mujeres que conocen de cerca el conflicto del Sahara Occidental. Una vez analizada la información obtenida, se ha llegado a la conclusión de que el conflicto ha abierto ventanas de oportunidades para la participación política,…



Etxalde Yauri dokumentala

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Serón Esnal, Pello

"Etxalde Yauri" dokumentala. Sinopsia: __ Baserriak desagertzen ari dira, eta haiekin batera, hizkuntza. Azken hamarkadetan, Getxok eraikitze handia pairatu du, baserri asko abandonatuta edo kanpoaldean utzita. __ Yauri abereak dituen azken etxaldeetako bat da. Bertan Juanan bizi da, 68 urteko baserritar erretiratua. Berarekin lanean hasi da 34 urteko gazte bat, Beñat, tradizioa XXI. mendearekin lotuz. Transmisio katea jarraituz, inguruko eskoletako haurrak baserrira joaten hasi dira…



Inbertsio proiektu baten baloraketa: ardi-ustiategi bat martxan jartzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Susperregui Larrea, Maialen

Ardi-ustiategi bat zerotik martxan jartzeak suposatuko lukeen inbertsio proiektuaren baloraketa egin.



Abertzaletasunaren bilakaera espainiar immigrazioarekiko: erreakziotik integraziora

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iraola Arretxe, Iker

Artikulu honetan, euskal nazionalismoak Espainiatik Hego Euskal Herrira iritsitako migrazio-fluxuen aurrean garatutako diskurtso teorikoa berrikusten da, nazionalismo horren sorreratik ezkerreko abertzaletasun berria finkatu arte. Bilakaera horretan, naziotasuna zehazteko moduak nola aldatzen diren aztertzen da, ondorio nagusia izanik euskal nazionalismoak immigrantearekiko harremanean izandako aldaketa: migratzailea nazi-egitasmotik errefusatzetik haren atxikimendua bilatzera.



Koaderno gorria: aitortza baten bidaia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Retolaza Gutierrez, Iratxe, Serrano Mariezkurrena, Amaia

[EU] Artikulu honetan Koaderno gorria nobelako pertsonaia literario femeninoak aztertzen dira, eta baita horien artean sorturiko harreman­sarea ere. Kontuan hartuko ditugun alder-diak honako hauek izango dira: ahots narratiboak; pertsonaien nortasuna eta haien arteko komunikazioa; pertsonaien, memoriaren eta idazketaren arteko harremanak; kolore gorria-ren erabilera sinbolikoa; eta azkenik, Peneloperen mito literarioarekiko lotura, [ES] En este artículo se estudian los personajes literarios femeninos de la novela Koaderno gorria, y la red de relaciones que surge entre ellos. Estos serán los aspectos que tendremos en cuenta: voces narrativas; la personalidad de los personajes y la comunicación que se estable-ce entre ellos; la relación entre personajes, memoria y escritura; la utilización simbólica del color rojo; y para finalizar, el nexo con el mito literario de Penélope, [EN] In this article the literary characters appearing in the novel Koaderno gorria are examined, together with the relationship network created between them. The aspects taken into ac-count include the following: narrative voices; character identities and the communication between them; relations between characters, memory and the writing process; the symbolic use of the colour red; and, finally, the connection with the literary myth of Penelope., Este artículo se realizó con la ayuda predoctoral del Gobierno Vasco



AMFE Sistemaren Hobekuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Egiguren Artetxe, Ander

Lan honen helburua “Cikautxo” enpresan “Analisis Modal de Fallos y efectos” (AMFE) errealizazioa hobetzea da, “Visual Factory Quality” (VFQ) programa ezarriz. AMFEa kalitatea bermatzeko tresna izanik, prozesu batean gerta daitezkeen akats posibleak aurreikusten laguntzen ditu. AMFEak, diziplina anitzeko ikuspegiarekin diseinatutako prozesuaren analisian eta sailen esperientzian oinarrituta jorratzen dira. Akats modu horiek identifikatu ondoren, hiru irizpideren arabera baloratzen dira,…



Gizonezkoen futbol talde profesionalen portaera kolektiboaren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Errekagorri Elezkano, Ibai, Ozaeta Beaskoetxea, Eñaut, Pinedo Jauregi, Aitor, Picabea Arburu, Jon Mikel, Castellano Paulis, Julián

Lan honen helburua Espainiako futbol profesionaleko lehen mailako taldeen portaera kolektiboa aztertzea izan zen. Horretarako, 5.518 jarduera aztertu ziren 2011-12tik 2018-19ra. Taldeak lau multzotan banatu ziren, txapelketako azken sailkapenaren arabera: Europa (1-6), Erdi-Altua (7-11), Erdi-Baxua (12-17) eta Jaitsiera (18-20). Emaitza nagusiak hurrengoak izan ziren: talde guztiek balio nabarmen txikiagoak erakutsi zituzten (p < 0,05) aztertutako aldagai guztietan (zabalera, luzera, altuera…



IrudimenArt: irudimenaren eta artearen garrantzia sustatzeko proposamen artistikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ordoñana Díaz, Jon

57 p. -- Bibliogr.: p. 36-39, [EUS] Hezkuntza-sistema formalean arteari eta irudimenari emandako trataera estereotipatu eta murritzak, bi hauen bazterketa progresiboa eragin du. Horregatik, azterlan honen bitartez, artea eta irudimenaren indargabetzearen atzetik dauden arrazoiak aztertzeko marko teoriko bat osatu da. Halaber, marko honetan jasotakoa baieztatzeko, Lehen Hezkuntzan esku-hartzeko proposamen artistiko bat garatu da. Proposamen horretatik, aztertuak izan diren hainbat datu kualitatibo lortu dira, zeintzuk,…, [ES] El trato estereotipado y reducido que el arte y la imaginación han adquirido en el sistema educativo formal, ha favorecido su progresiva marginación. Es por ello que, a través de este trabajo de investigación se ha elaborado un marco contextual que ha permitido analizar las causas de la desvalorización del arte y la imaginación en el ámbito escolar. Asimismo, con el fin de contrastar lo planteado en dicho marco, se ha desarrollado una propuesta artística para intervenir en Educación…



Development of bio-based inks and 3D printed biomimetic structures for tissue engineering, Ehunen ingeniaritzarako tinta eta 3D bidez inprimatutako aldamio biomimetikoen garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Carranza Fernandino, Teresa

Tesis en euskera 213 p. Tesis en inglés 215 p., The development of printable materials is a rapidly expanding area, as manufacturing technologies have become increasingly popular and accessible. These technologies have found applications across various fields, including industrial, educational, dental, and biomedical sectors. In particular, biomimetic-engineered 3D printed parts have shown promising results. However, there is still a significant need for further research and development to use natural source materials for this purpose. In…



Bidaia-Viaje-Viagem-Travel-Voyage

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
LAIDA, Literatura eta Identitatea Ikerketa taldea

[ES]Esta publicación recopila diversos viajes, formas de viajar o cuestiones entorno al viaje utilizando diferentes lenguajes plásticos como escritos. Con el objetivo de aglutinar las múltiples visiones que engloban la palabra BIDAIA – VIAJE – VIAGEM – TRAVEL – VOYAGE..., tenemos la osadía de hacerlo en diferentes idiomas, superando los límites lingüísticos en el caso de las aportaciones escritas., [EU]Argitalpen honetan hainbat bidaia, bidaiatzeko modu edo bidaiaren inguruko gai bildu nahi izan ditugu, hizkuntza plastiko desberdinak erabiliz, hala nola idatziak BIDAIA – VIAJE – VIAGEM – TRAVEL – VOYAGE... hitzaren ikuspegi askotarikoak biltzeko, hainbat hizkuntzatan egiteko ausardia dugu, idatzizko ekarpenen kasuan hizkuntzen mugak gaindituz.



1,27×10^-17 argi-urte

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Maiz Martínez, Joane

Gradu Amaierako Lan honetan, teknologia digitalaren eta kanpo-espazioaren arteko harremanak eta hauek eskaintzen dituzten ikus-entzunezko esplorazio-aukera zabalak modu aske eta esperimental batean lantzen dira bideoarte pieza baten bitartez. Lanaren kredituak eta dosierra euskarazi idatzi dira.



BPSO Proiektua: pazientearen segurtasuna bermatuz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urquia Larrañaga, Haizea

Sarrera: XXI. mende honetan, osasun-zerbitzuak pazientearentzat seguruak eta ondorio negatiborik edo albo-ondoriorik gabekoak izan behar dute. Hala ere, esku hartze sanitarioarekin erlazionatutako albo-ondorioak ugariak dira gaur egun. Hala nola, medikazioarekin erlazionatutako erroreak, infekzio nosokomialak… Horretarako, Donostiako ESIak pazientearen segurtasuna bermatzeko hainbat estrategietan parte hartzen du. Pazientearen segurtasun estrategia 2017-2020 eta honekin batera Zainketen…



Estrategia desberdinen erabilera sistema digestiboaren irakaskuntzan laguntzeko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Carreño Sainz, Ane

[EU] Sistema digestiboaren (SD) gaia zientzia arloan ezagunenetakoa da, hala ere, Haur Hezkuntza mailan horri lotutako lanak ez dira asko. Lan honen helburua Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek sistema digestiboari buruzko kontzeptu nagusiak ikastea izan da. Horretarako, estrategia desberdinez osaturiko sekuentzia didaktikoaz baliatu da ikertzailea. Estrategia horiek hurrengoak izan dira: marrazkiak, 3D-ko maketak eta antzerkia. Marrazkiak prozesuaren hasieran eta amaieran erabili dira, maketak…, [ES] La enseñanza del sistema digestivo (SD) es uno de los temas más comunes en el área científica, a pesar de eso, son escasos los trabajos sobre la digestión en Educación Infantil. El objetivo de este trabajo ha sido que el alumnado de 5 años de Educación Infantil aprenda los conceptos básicos del SD. Para eso, la investigadora ha hecho uso de una secuencia didáctica compuesta por diferentes estrategias, entre las cuales se han encontrado, los dibujos, las maquetas en 3D y la dramatización.…, [EN] The teaching of the digestive system (DS) is one of the most common topics in the scientific area, in spite of that, there are few works on digestion in Early Childhood Education. The aim of this work has been to teach the basic concepts of the DS a didactic sequence composed of different strategies, including drawings, 3D models and role play. The drawings were made at the beginning and at the end, the models were created with the help of the children and in the dramatization they were…



Euskal elebidunak deskribatzen: 2015-2021 bitarteko ikerketak aztergai

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Yerro Arribillaga, Oihane

42 p. -- Bibliogr.: p. 30-41, Azken urteotan, izugarri ugaritu dira elebidunen inguruko ikerketak, eta baita elebidunen inguruko ikerketa konparatiboak ere. Lan horiek hainbat erabaki metodologiko hartzea eskatzen dute, tartean elebidunen (edota elebakarren) kategorizazioari dagozkionak, eta egiteko hori konplexua da. Gero eta lan gehiagok erakutsi dute ez dagoela irizpide argirik elebidun edo elabakrarrak bereizteko, eta ezta elebidun moten arteko bereizketarako (Luk & Bialystok, 2013; Wagner et al. 2022). Surrain eta…



Janzteko zaintzari begirada berria: Budapesteko Emmi Pikler Haur Eskolako hezitzailearen behaketa sistematikoa, A fresh look at dressing care: Systematic observation of the educator's behavior at the Emmi Pikler Nursery School in Budapest

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Belasko Txertudi, Maitane

300 p., Esta tesis doctoral explora las posibilidades educativas de un cuidado a menudo considerado secundario y que goza de poca visibilidad que es el vestir. Teniendo en cuenta las condiciones humanas, técnicas y organizativas favorables de la Escuela Infantil Emmi Pikler de Budapest (Hungría), ya que proviene de una peculiar tradición de modelo de educación temprana que es la casa-cuna y la confianza en la potencialidad de este cuidado corporal, se ha estudiado en profundidad la conducta de la…