Skip to main content

Document language

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gutiérrez Goiria, Jorge, Herrera Herrrera, Andrés Fernando, Amiano Bonachea, María Iratxe, Labaien Egiguren, Irati, Malagón Zaldua, Eduardo, Martínez Martínez, Ignacio, Martínez Herrero, María José, Villena Camarero, Unai

Garapenerako lankidetza berrikusketa-prozesu batean dago, bere helburuei, eragileei eta tresnei dagokienez, eta erronka globalei aurre egiteko egokitu behar da. Esparru horretan, garapenerako lankidetza deszentralizatua garrantzitsuagoa da esperientzian eta elkarrekiko ikaskuntzan egiten duen ekarpenagatik, alde kuantitatiboagatik baino. Estatuz azpiko erakundeek bultzatutako lankidetzak, gizarte zibilaren presentzia nabarmenarekin, hain baldintzatuta ez dauden eta horizontalagoak diren…, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nazioarteko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren finantzazioa izan du



Lurralde antolamendua eta genero ikuspegia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madero Rueda, Ander

[eus] Emakumeen parte-hartzea lan merkatuan azken urteetan handituz joan den arren eta lanaren sexu-banaketa “klasikoa” gainditu den arren, zaintza eta etxeko lanen banaketa desorekatua eragozpena da oraindik benetako berdintasuna lortzeko lanaren sexu-banaketa “berri” honetan. Egoera honi amaiera emateko, arazoaz arduratzen diren politika publikoak beharrezkoak dira, hirigintza feministatik aurrera eraman daitekeenak bezalakoak. Hauetan biztanleriaren parte-hartzea barneratzea eta kontuan…, [eng] Although women's participation in the labour market has been increasing in recent years and the “classical” sexual division of labour has been overcome, the unequal distribution of care and domestic work is still an impediment to achieving real equality in this “new” sexual division of labour. To put an end to this situation, we need public policies that deal with the problem, such as those that can be carried out from feminist urbanism. In order to put an end to the spatial division…



“Itsaslamina-isatsa” ipuinaren lanketa estrategia dramatikoen bitartez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uria Iriarte, Esther

https://www.gandere.eus/eu/contexto/itsaslamina-isatsa-ipuinaren-lanketa-estrategia-dramatikoen-bitartez/, Esther Uria Iriartek gida didaktiko bat egin du, “ITSASLAMINA-ISATSA” ipuina genero-ikuspegitik lantzeko estrategia dramatikoak erabiltzea proposatzen duena. Material didaktiko hori familian, eskolan eta/edo unibertsitatean erabil daiteke, prestakuntzan dauden gizarte- eta hezkuntza-eragileekin.



Oxitozinaren erabilera antsietate sozialaren tratamenduan: errebisio sistematikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zipitria Sinde, Ilargi

24 p. -- Bibliogr.: p. 22-24, null, Oxitozina enpatiarekin eta gaitasun sozialekin lotu ohi den neurohormona da, eta hainbat gaixotasun psikiatrikoren tratamendurako erabilgarria izan daitekeela dirudi: autismoa, eskizofrenia edo depresioa, besteak beste. Lan honetan, antsietate soziala duten pertsonetan terapeutikoki erabilgarria den aztertu da. Antsietate edo fobia soziala, hitzak berak dioen bezala, egoera sozialekiko beldurra sorrarazten duen nahasmendua da, eta patologiaren izaera bera da oxitozina aukera terapeutiko gisa…



Euskararen erabilera Eusko Legebiltzarreko debateetan (2012-2020), The use of Basque language in debates in the Basque Parliament (2012-2020)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Escribano García, Nayla, González, Jon Ander, Orbegozo Terradillos, Julen, Larrondo Ureta, Ainara, Peña Fernández, Simón, Pérez de Viñaspre Garralda, Olatz, Agerri Gascón, Rodrigo

[EU] Legebiltzarretan, deliberazio demokrazien testuinguruan egindako hitzaldien azterketa garrantzitsua da, hitzaldi horiek hertsiki lotuta baitaude ekintza politikoarekin eta legegintza ekimenak garatzeko arrazoien azalpenarekin. Bestalde, azken urteotan, azterketa automatizatuei esker gehitu egin dira diskurtsoa aztertzeko aukerak, eta informazio bolumen handiak prozesatu daitezke. Testuinguru horretan, euskarak Eusko Legebiltzarrean duen erabilera aztertzen da artikulu honetan, bi…, [EN] The analysis of interventions in parliament, in the context of deliberative democracies, is relevant because they are closely linked to political action and to the exposition of the reasons why legislative initiatives are developed. For its part, in recent years, automated content analysis has made it possible to process large volumes of information. In this context, this article studies the use of Basque in the Basque Parliament based on the automated analysis of the minutes of the…



Heltze-zabaleraren eragina press bankako errendimenduan: Powerlifting-a, Heltze-zabaleraren eragina press bankako errendimenduan: Powerlifting-a

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxepare Amundarain, Naroa

38 p. -- Bibliogr.: p. 35-38, Indar entrenamendua gaur egun asko gomendatzen den jarduera fisiko mota bat da, dituen onurak ugariak baitira. Indar entrenamenduan asko erabiltzen den GGA-eko ariketa bat press banka dugu. Press banka hain ezaguna den indar ariketa izanik eta powerlifting-a gaur egun bizi izaten ari den hazte prozesuarekin, mugimendu honetan heltze-zabalerak errendimenduan duen eragina aztertzea da ikerketa honen helburua. Horretarako, 3 datu base ezberdinetan bilaketa estrategiko bat egin da, hitz gako eta…



Igeriketa, txirrindularitza eta oinezko lasterketako atalen garrantzia triatloi lasterketetako errendimenduan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garay Murua, Unai

29 p. -- Bibliogr.: p. 27-29, [EUS] Triatloia hiru kirol modalitate biltzen dituen kirola da (igeriketa, txirrindularitza eta oinezko lasterketa), bata bestearen jarraian egiten dira eta hauen artean trantsizioak daude. Helburua atal bakoitza ahalik eta azkarren burutzea da, guzti hauen baturak bukaerako denbora zehaztuko baitu. Hau honela, atal bakoitzak beraien artean eta bukaerako emaitzean duen eragina ezagutzea oso baliagarria izan daiteke triatletek entrenamendu eta lasterketa taktikak zehazterako orduan, errendimendu…, [ES] El triatlón es un deporte que engloba tres modalidades deportivas (natación, ciclismo y carrera a pie), de forma continua y entre las que hay transiciones. El objetivo es que cada segmento se lleve a cabo lo más rápidamente posible, ya que la suma de todas ellas determinará el tiempo final. Así, conocer la influencia de cada segmento entre ellas y en el resultado final puede ser muy útil para que los triatletas definan tanto el entrenamiento como las tácticas de carrera para obtener un…, [EN] Triathlon is a sport that encompasses three sports modalities (swimming, cycling and running) in a continuous manner. The objective in triathlon is to carry out each modality as quickly as possible, since the sum of all of them together with the transitions between them, will determine the final time. Triathletes can find very useful to know the influence of each segment both, on the rest of the segments and on the final result, to define their training and their racing tactics for optimal…



Euskal gatazka binetatan: 1998ko eta 2006ko su-etenetan Hego Euskal Herriko egunkarietan landutako markoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alonso Fradua, Víctor

377 p., Tira politikoak, diskurtsoak jorratzeko euskarri grafikoak diren heinean, ikerketa honen muina dira. Euskal gatazkaren une zehatz bitan argitaratutako bineta politikoak aztertzen dira egunkari bakoitzak, euskarri grafiko horien bitartez, konponbide adostuaren aurrean zer nolako jarrera izan zuen aztertzeko. Ikerketaren lagina Hego Euskal Herriko egunkari nagusietan 1998ko eta 2006ko su-etenetan argitaratutako bineta politikoak dira. Metodologia propio baten bitartez, distentsiorako une bi…



Euste fisikoen eta mekanikoen erabilera ekiditeko alternatibak: literaturaren berrikuspena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altuna Sarriegi, Saioa

Osasun mentaleko zerbitzuetan neurri murriztaileen erabilera oso prebalentea da eta gure gizartean haien erabileraren inguruan eztabaida kliniko eta etiko zabala dago. Osasun Mundu Erakundeak praktika hauek hainbat giza-eskubide urratzen dituela adierazi du eta Nazio Batuen Erakundeak praktika murriztaileak tratu txar eta tortura gisa identifikatu ditu. Are gehiago, eusteen erabilerak pazientearengan nahiz osasun-ekipoarengan ondorio fisiko, psikologiko eta sozialak eragiten ditu. Helburua:…



Enpresaburuaren kontrol boterea bideozaintzako-sistemen bitartez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mugartegi Artaetxebarria, Ainara

[EU] Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien agerpenak zuzeneko eragina izan du lan-harremanetan, enpresaburuaren kontrol boterea handitzen lagundu baitute, besteak beste. Hala ere, ezin da ukatu mekanismo horien erabilerak langileen oinarrizko eskubideak urratu ditzakeenik. Baliabide horien artean, ohikoena eta gatazka gehien sortu dituena bideozaintzako-kameren erabilera izan da. Datu Pertsonalen Babeserako 2018ko Legearen aldarrikapenak lehen aldiz arautu bazuen ere tresna…, [ES] La irrupción de las nuevas tecnologías de la información y la comunicación ha influido directamente en las relaciones laborales, contribuyendo, entre otras cosas, a aumentar el poder de control del empresario. Sin embargo, no puede negarse que el uso de estos mecanismos pueda vulnerar los derechos fundamentales de los trabajadores. Entre estos recursos, el más habitual y el que más conflictos ha generado ha sido el uso de cámaras de videovigilancia. Aunque la promulgación de la Ley de…, [EN] The emergence of new information and communication technologies has directly influenced labor relations, contributing, among other things, to increasing the employer's control power. However, it cannot be denied that the use of these mechanisms may violate the fundamental rights of workers. Among these resources, the most common and the one that has generated the most conflicts has been the use of video surveillance cameras. Although the enactment of the Personal Data Protection Law…



Onlineko idazkuntza prozesua aztertzeko: IDAT, To analyze the online writing process: IDAT

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Abasolo Isasa, Juan Sebastián, Eguskiza Sánchez, Naia, Etxebarria Lejarreta, Aintzane

[EU] Lan honetan erakusten da IDazketa Aztertzeko Tresnaren (IDAT) ezaugarri edo erabileraren ondorioren bat; horretarako, lehenengo hurbilpen teorikoan idazketa prozesuaren ikerketa aztertzen dugu, segidan IDAT eraikitzeko erabilitako R (R Core Team, 2020a) lengoaia estatistikoa eta Etherpad (Greenspan, Iba, eta Zamfirescu, 2008) aurkezten eta azaltzen ditugu, hurrengo atalean azaltzen dugu zein metodologia erabili dugun datuak batu eta prozesatzeko, emaitzak aurkeztu gero eta horien…, [EN] This paper shows some conclusions about the characteristics or the use of the Instrument for the Study of Writing (IDAT). For this purpose in the first theoretical approach, we analyze the research of the writing process, we present and explain the statistical language R (R Core Team, 2020a) used to build the IDAT and Etherpad (Greenspan, Iba, and Zamfirescu, 2008). The following section explains the methodology used to collect and process the data, presenting the results and their…



Enpresa eta erakundeek egin dituzten euskararen praktika onen azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iraragorri Herrera, Ainara

Lan-munduaren euskalduntzean industrializazioa mugarri izan da, honen etorrerarekin batera euskarak tokia galdu baitzuen lan-esparruan, eta ez zen 1990. hamarkadara arte izan berriz ere tokia hartzen hasi zela. Ordutik aurrera, euskararen normalizazio-prozesuak urratsak eman ditu eta gaur egun gero eta gehiago dira euskararen alde proiektu eta planak dituzten enpresak. Testuinguru honetan sortzen dira euskararen praktika onak: erakundean euskararen erabilera sustatzeko eta, orokorrean,…



Euskal literatura itzuliaren historiografia bateraturantz, Towards a unified historiography of Basque literary translation

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarluzea Santisteban, Miren

Mendiguren Bereziarturen (1995) Euskal itzulpenaren historia laburra literatura itzuliaren barne-eremua erakundetzen hasi eta eremuko produktu espezifikoen pilatze sistematiko-selektiboari ekin zitzaionekoa da (Ibarluzea, 2017). Euskal tzulpengintzaren eremua erakundetzen eta sendotzen joan da ordutik, baina ez da argitaratu bestelako historiografia berritu eta osaturik. Hemen, halako historiografia bat, Euskal ikasketen esparruko ikerketak eta itzulpen-ikasketek emandako fruituak bilduko…, EN Mendiguren Bereziartu (1995) published his Brief history of Basque translation when the subfield of Basque literature translation started to institutionalize and the systematic and selective accumulation of specific products arise (Ibarluzea, 2017). The field has changed since then, but there no historiography has updated and completed the aforementioned one. This paper aims to reflect on such a historiography. We would like to: a) diagnose data about translation extracted from Basque…, Lan hau mhli (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) IT1047-16 ikerketa-taldearen US17/10 (upv/ehu) eta FFI2017-84342-P (mineco) ikerketa-proiektuen parte da.



CLARIAH-EUS. Zientzia Sozialak eta Humanitate Digitalak gaur egun

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
CLARIAH-EUS Whorshop (2º. 2023. Donostia)

142 p., CLARIAH-EUS Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan Europako ikerketa-azpiegiturekin lankidetzan euskara eta euskarari buruzko ikerketa bultzatzeko azpiegitura da. Hain zuzen ere, Europa mailako CLARIN eta DARIAH azpiegiturek eskaintzen dituzten ikerkuntzarako baliabideak eta laguntza euskara eta euskarari buruzko ikerketa egiteko eskuragarri jarri nahi ditu CLARIAH- EUSek. Horretarako, hainbat ekintzaren artean, ikertzaileen lanen berri izateko eta elkartrukea sustatzeko CLARIAH-EUS workshopak…



Latxa Euskarazko Hizkuntza-Eredua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pérez Miguel, Naiara, Etxaniz Aragoneses, Julen, Sainz Jiménez, Oscar, Aldabe Arregi, Itziar, Rigau Claramunt, Germán, Agirre Bengoa, Eneko, Salem, Ahmed, Ormazabal, Aitor, Artetxe Zurutuza, Mikel, Soroa Etxabe, Aitor

Artikulu honetan Latxa hizkuntza-ereduak (HE) aurkeztuko ditugu, egun euskararako garatu diren HE handienak. Latxa HEek 7.000 miloi parametrotik 70.000 milioira bitartean dituzte, eta ingeleseko LLama 2 ereduetatik eratorriak dira. Horretarako, LLama 2 gainean aurreikasketa jarraitua izeneko prozesua gauzatu da, 4.3 milioi dokumentu eta 4.200 milioi token duen euskarazko corpusa erabiliz. Euskararentzat kalitate handiko ebaluazio multzoen urritasunari aurre egiteko, lau ebaluazio multzo berri…



Functionalized latexes as dispersants and spacers for inorganic particles in waterborne coating formulations, Latex funtzionalak partikula inorganikoen dispertsatzaile eta banatzaile gisa ur-oinarriko estaldura-formulazioetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Beldarrain Pavo, Sara

[EU]Industriak disolbatzaileetan oinarritutako estalduretatik ur-oinarriko estalduretara salto egin zuenetik urteak pasa badira ere, hobetzeko tarte handia geratzen da oraindik. Lan honetan erronka nagusi horietako batzuk ikertu dira. Erronketako bat, dispertsatzaileak erabili behar izatearekin erlazionatua dago. Dispertsatzaileek pigmentu inorganikoak sisteman dispertsatzen eta polimero-matrizean inkorporatzea errazten dute, pigmentuaren egonkortasuna bermatuz fabrikazio-, biltegiratze eta…



Hileko zikloaren faseen eragina erresistentziako emakume kirolarien errendimenduan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sudupe Matxain, Uxue

35 p. – Bibliogr.: p. 30-34, Azken urteetan, emakumeen parte-hartzea kirol profesionalean handitu egin da, eta horrek eztabaida piztu du hileko zikloaren faseek errendimendu fisikoan duten eraginari buruz. Hala ere, orain arteko ikerketen emaitzak kontrajarriak dira, eta ikusi da gizonen ereduak emakumeetara egokitzeak mugak dituela. Errebisio sistematiko honen helburua da hileko zikloaren faseen eragina aztertzea emakume kirolari eumenorreikoen gaitasun aerobikoan, anaerobikoan eta indarrean. PRISMA gidalerroen arabera…



Indarra eta orekaren analisia patologia bat duten adineko emakumeen funtzionaltasunean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Duoandikoetxea Mencias, Anartz

34 p. – Bibliogr.: p. 30-34, [EUS] Patologia bat duten adineko emakumeen funtzionaltasuna aztertu da. Hor, indarra eta orekaren artean garrantzi handiagoa zeinek duen ikusi dugu eta entrenamendu pertsonalizatu baterako gomendioak eman dira.



Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irazusta Astiazaran, Jon, Sanz Echevarría, María Begoña, Rodríguez Larrad, Ana

Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren hirugarren helburua guztiontzat eta adin guztie- tan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, jarduera fisikoa munduko hilkortasun-arriskua murrizten duen faktore garrantzitsuetako bat da. Lan honen helburua honako hau da: jarduera fisikoak eta haren modu egituratuak -hots, ariketa fisikoak- pertsona ororentzat dituen onurak laburbiltzea eta pertsona nagusietan eta populazio…



Modu-komuneko tentsioa: ibilgailu elektrikoen isilpeko etsai

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Robles Pérez, Endika, Fernández Zubizarreta, Markel, Aretxabaleta Astoreka, Iker, Ibarra Basabe, Edorta, Andreu Larrañaga, Jon

Guztion ahotan dauden ezaugarriak dira ibilgailu elektrikoen autonomia, bateriak kargatzeko denbora edota kostua. Baina zer gertatzen da ibilgailuen fidagarritasunarekin? Zer faktorek eragin dezakete ibilgailu elektriko bat matxuratzea eta zirkulaziotik ateratzea? Besteak beste, publiko orokorrarentzat ezezaguna den baina espezialistek ongi ezagutzen duten arazo bati egin behar dio aurre ibilgailu elektriko baten propultsiosistemak: modu komuneko tentsioari.



Elikagai prozesatu eta ultraprozesatuen eragina haurdunaldian eta edoskitzaroan.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lekue Ibarretxebea, Arrate

25 p. : il.-- Bibliogr.: p. 22-25, Azken bi hamarkadetan bai EPen zein EUPen kontsumoa hazi egin da mundu osoan zehar; izan ere, elikagai industriak mota hauetako gero eta elikagai gehiago sortzen eta merkaturatzen ditu. Egungo dietaren osaera orokorra dieta prozesatuago batera aldatu da, elikagai freskoen kontsumoa murriztuz eta EP eta EUPena handituz. Orokorrean populazio guztietan EUP kontsumoa ez da aholkatzen, baina ikerketa gutxik ikertzen dute haurdun dauden emakumeen edota ama edoskitzaileen elikadura patroia eta horrek…



Haurtzaroan ematen diren beldurrak haur liburuetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salgado Mogedano, Maider

114 p. -- Bibliogr.: p. 38-39, [EUS] Denok dugu beldurren bat, baina haurtzaroan asko dira haurren artean nabarmentzen diren beldurrak. Ondorengo lanean beldurrari buruzko atal teorikoa landu da, gaian sakondu eta ezagutza berriak eskuratu egin dira. Informazio teorikoa jaso ondoren, ikerketa bat egin da, eta, horretarako, Gasteizko liburutegietako 0-6 urteko haurren beldurrei buruzko liburuak bildu dira. Izan ere, haurrentzako liburu hauen bidez haurren beldurrari buruzko alderdiak sakonago aztertu dira. Zehazki, zer…, [ES] Todos tenemos algún miedo, pero en la infancia son muchos los miedos que destacan entre los niños. En el siguiente trabajo se ha trabajado en el apartado teórico sobre el miedo, se ha profundizado en el tema y se han adquirido nuevos conocimientos. Tras recibir información teórica, se ha realizado un estudio para el que se han recopilado libros sobre los miedos de los niños y niñas de 0-6 años de las bibliotecas de Vitoria-Gasteiz. De hecho, a través de estos libros infantiles se han…, [EN] We all have some fears, but in childhood there are many fears that stand out among children. In the following work, a theoretical section about fear has been worked on, the theme has been studied in more detail and new knowledge has been acquired. After having received theoretical information, a study was carried out for which books on the fears of children aged 0-6 years were collected from the libraries of Vitoria-Gasteiz. In fact, these children's books were used to study aspects…



La Fageda enpresa soziala, Mondragoneko kooperatibismoaren begiradatik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Loyola, Aitzol

Artikulu honetan ekonomia sozialeko bi esperientzia bereziren arteko elkarrizketa garatu dugu: La Fageda (Katalunia) eta MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboaren artean. LANKI (Mondragon Unibertsitateko ikasketa kooperatiboen institutuak) Mondragonen esperientzia kooperatiboaren ezaugarriei eta erronkei buruz duen ezagutzatik abiatuta, La Fagedari buruzko kasu-azterketa egin dugu, eta enpresa kooperatiboak proiektu sozio-enpresarial gisa garatzeko gako garrantzitsuen inguruan bi esperientzien…



Norteko trenbideko geltoki gipuzkoarren arkitektura: trenbidearen garapenaren eta historiaren erakusle

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martín Dorronsoro, Víctor Alfonso

32, 71 p. -- Bibliogr.: p. 29-32, [EUS] Lan honen helburua Norteko Burdinbideen Konpainiak, RENFEk eta ADIFek Norteko edo Madril-Irun trenbidearen zati gipuzkoarrean eraikitako geltokien materialtasun eta arkitekturaren analisiaren bitartez, honen garapenean emandako fase ezberdinak eta hauek eragin zitzaketen faktoreak identifikatzea da, gaur egun trenbidean zehar dauden geltokietako egituren aztertze dokumentalaren eta inbentariatzearen bitartez, hauen inguruko ezagutza sakondu eta hauen balioa azpimarratzeko. Arkitekturaren…, [ENG] The purpose of this work is to identify, through the analysis of the material and architecture of the railway stations of the Compañía de los Caminos de hierro del Norte de España, RENFE and ADIF built in Gipuzkoa through the history of the Madrid-Irún line, the various phases given during their development and the factors that might affect them, through the inventory and analysis of existing structures, to deepen knowledge about them and acknowledge their value. Combining the archaeology…



Hitzari jolasa, bizitzari arnasa: literatura tailer proposamena lehen hezkuntzako azken ziklorako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrizubieta Barredo, Aroa

37 p. – Bibliogr.: p. 34-37, [EUS] Idazketak eta ahozkotasunak eragin zuzena dute ikasleen hainbat gaitasunetan, eta alde horretatik hutsune nabarmenak identifika daitezke Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Hori dela eta, Lehen Hezkuntzako azken ziklorako literatur tailer proposamen didaktikoa azaltzen da, honen ebaluazioarekin eta ondorioztatutako gako garrantzitsuenekin batera. Era berean, azken aldiko egileek gomendatzen dutenari jarraituz, proposamena egiteko literatur tailerrekin lotura estua duten hainbat alor…, [ES] La escritura y la oralidad influyen directamente en las diferentes competencias del alumnado, y se pueden identificar lagunas significativas entre el alumnado de Primaria. Por ello, se explica la propuesta didáctica de talleres literarios para el último ciclo de Primaria, junto con su evaluación y las claves más importantes deducidas. Asimismo, siguiendo la recomendación de los autores recientes, en el marco teórico se han analizado diversos ámbitos estrechamente relacionados con los…, [EN] Writing and orality directly influence the different competences of students, and significant gaps can be identified among primary school students. Therefore, the didactic proposal of literary workshops for the last cycle of primary education is explained, along with its evaluation and the most important key findings. Likewise, following the recommendation of recent authors, various areas closely related to literary workshops have been analyzed in thetheoretical framework for the…



Garagardoaren aztikeria

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Gazpio, Iñigo

Articulo de divulgación de medio sin formato electrónico, Antzinatik ospakizun orotara bertaratua, alkoholak, tira-bira handiak izan ditu gizakiaren historian. Neolitikotik hasi eta mendeetan zehar egoera anitzetan erabilia izan da debozio handia sortaraziz. Gainera, garai bateko hartziduraren1 ez-jakintasunak izaera mistiko eta mitologikoa ematen zien edari alkoholdunei, eta horregatik, erritu erlijioso zein hiletetan erabiltzen ziren sarritan. jainkoen eskaingai modura. Esan daiteke historiaren bilakaeran beti egon dela tarteren bat edo beste edari…



Kimika fisikoa I. Termodinamika eta zinetika

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriarte Ormazabal, María Angeles, Etxeberria Lizarraga, Agustín

316 p, Aurkibidea: A. Kimika Fisikoa I - 1. Lauhilekoa: 1. ikasgaia. Gasak, likidoak eta egoera-aldaketak. 2. ikasgaia. Termodinamikaren lehen printzipioa. 3. ikasgaia. Entropia eta Gibbs-en energia askea. 4. ikasgaia. Fase-diagramak osagai puruetan. 5. ikasgaia. Magnitude molar partzialak. 6. ikasgaia. Disoluzio idealak eta errealak. 7. ikasgaia. Fase kondentsatuen arteko oreka. B: Kimika Fisikoa I - 2. Lauhilekoa: 8. ikasgaia. Oreka kimikoa erreakzio kimikoetan. 9. ikasgaia. Elektrokimika. 10.…



Euskarazko literatur testu itzulietako eta ez-itzulietako lexikoen konparazio-saioak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxeberria Ramírez, Isabel

410 p., Tesi honen helburu nagusia euskarara itzulitako literatur testuetako hizkera nolakoa den eta testu ez-itzulietako hizkeratik zertan ezberdintzen den aztertzea da, halako moduz non, egiaz ezberdintasunik badela frogatzen bada, parada izango dugun egungo itzulpengintza euskararen bilakaera linguistiko-estilistikoari zer ekarpen egiten ari zaion ezagutzen hasteko. Horretarako, euskarazko literatur testu itzulien eta ez-itzulien corpus konparagarri batean lexiko arloko zenbait alderdi aztertu…



Gorputz urezkoaren uhina: Karmele Jaioren olerkigintzara hurbilpen bat.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrastoa Villagran, Ane Miren

Lan honen xedea Karmele Jaioren Orain hilak ditugu (Elkar, 2015) poemategiaren irakurketa bat proposatzea da, gorputzaren eta uraren gainean ardaztutako azterketa bat. Gorputzaren esperientziatik abiatuz, gorputzaz eta gorputzetik mintzo zaigun ni-poetikoan murgiltzea proposatuko dugu, urari loturiko iruditeria bidaide izanik. Era honetan, olerki bildumako ni-poetikoaren «Gorputz urezkoaren uhin» deitu dugun horretan murgiltzen ahaleginduko gara, ura denboraren eta oroimenaren aztarnekin…



Garuneko erretrakzioa robotizatzeko kontrolalgoritmo adimentsuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Inciarte Hidalgo, Ibai

130 p., Urtero 22,6 milioi pazientek jasaten dituzte lesio neurologikoak, eta horietatik 13,8 milioik ebakuntza behardute [1]. Ebakuntza horietan, neurozirujauak egin behar duen prozeduretako bat garunaren erretrakzioaderitzon maniobra da. Teknika hau ezinbestekoa da neurokirurgia egiten duten langileen esku-hartzea beharduten garuneko gune kaltetuetara sartu ahal izateko. Oro har, ebakuntza osteko gabezia klinikokiesanguratsuak kasuen % 3-9an agertzen dira, nahiz eta prozeduraren zailtasunaren arabera…



Higiezin merkatuaren eraldaketa eta inbertsio-funtsek izandako eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
More Irusta, Libe

[eus] Lan honek aztertzen du inbertsio-funts handiek Espainiako etxebizitza-merkatuan izan duten eragina, bereziki 2008ko krisiaren ondoren azeleratu den finantzarizazio-prozesuaren testuinguruan. Etxebizitza, oinarrizko eskubidea izan beharrean, gero eta gehiago bihurtu da merkatu-logikaren menpeko aktibo espekulatibo. Badirudi inbertsio-funts handiek bilakaera honetan paper esanguratsua izan dutela, eta lan honek, hain zuzen ere, fenomeno horren dimentsioa aztertzea eta haien jardunak izan…, [spa] Este trabajo analiza el impacto de los grandes fondos de inversión en el mercado de la vivienda en España, en el contexto del proceso de financiarización que se ha intensificado especialmente tras la crisis de 2008. La vivienda, entendida como un derecho fundamental, se ha transformado progresivamente en un activo sometido a la lógica del mercado y la especulación. Los fondos de inversión han jugado un papel clave en esta evolución, y este trabajo tiene como objetivo precisamente analizar…, [eng] This thesis examines the impact of large investment funds on the Spanish housing market, within the broader context of the financialization process that accelerated after the 2008 crisis. Housing, rather than being treated as a fundamental right, has increasingly become a speculative asset governed by market logic. Large investment funds appear to play a significant role in this transformation, and this study aims precisely to analyze the scale of the phenomenon and the effects of their…



Ariketa fisikoa erditze ostean: programa egoki baterako gidalerroak.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendia Ranilla, Maddi

50 p. – Bibliogr.: p. 37-44, [EUS] Lan honek ariketa fisikoaren garrantzia aztertzen du erditze osteko emakumeen errekuperazioan, ikuspegi integratzaile batetik. Erditze ostea emakumearentzat etapa konplexu bat da; izan ere, aldaketa fisiologiko, hormonal, anatomiko, egitural, eta emozional ugari jasaten ditu. Sarritan, amaren rola lehenetsi eta euren ongizatea bigarren planoan geratzen da, haien ongizate fisiko eta mentalari beharrezko arreta eman gabe, errekuperazio kaxkar bat izatera eraman dezakeena. Ikusi da ariketa…



Gregorio Balparda de las Herrerías, politiko, historialari eta kritiko polemista

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrate Quintana, Aner

[EU] Gregorio Balparda de las Herreríasen bizitza eta honek politiko, jurista eta historialari bezala izan zuen papera eta garrantzia. Bere ideiak aurkeztuz eta bere obretan nola azaldu zituen adierazi, zeukan izaera polemista eta kritikoa kontuan hartuta. Bizkaiko egoera bere ikuspuntu polemikotik azaltzea xede bezala, bai eta honek egin zituen kritika eta tesien hiruzkinak egitea.



Telemedikuntza eta fibrosi kistikoa, etorkizunera bidean!

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arenzana Colom, Arrate

55 p. -- Bibliogr.: p. 25-27, Fibrosi kistikoa (FK) sendabiderik gabeko herentzia autosomiko errezesiboko gaixotasun genetiko ohikoena da kaukasikoen artean. Gaitzaren aurkezpen klasikoak arnas sistemari eta sistema gastrointestinalari eragiten dioten arren, eragin multisistemikoa duen gaixotasuna da. Alderdi guzti horiek prebenitzeko eta tratatzeko erregimen terapeutiko konplexuak eta denbora asko kontsumitzen dutenak ezartzen dira, oztopo garrantzitsua izan daitekeena erregimenarekiko atxikipena mantentzeko orduan.…



Eskubaloi jokalarien mootibazioa eta entrenatzailearekiko duten harremana: deskribapena eta jardunbide egokirako dekalogoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ranea Sierra, Julene

50 p. -- Bibliogr.: p. 36-39, [EUS] Entrenatzaile bezala, kirolarien motibazio maila sustatzea eta taldean sortzen diren harremanak garatzea ezinbestekoa da. Gauzak horrela, Gradu Amaierako Lan honen helburu orokorra, Arabako Federazioaren Eskubaloiko jokalarien motibazioa eta entrenatzailearekiko harremana aztertzea da, deskribapen orokor bat eginez, ondoren, entrenatzailearentzat jardunbide egokirako dekalogoa proposatuz. Izan ere, oso garrantzitsua da kirolariek motibatuak mantentzea, horrela, taldean giro atseginagoa…, [ES] Como entrenador, es imprescindible fomentar el grado de motivación de los deportistas y desarrollar las relaciones que se crean en el equipo. El objetivo general de este Trabajo de Fin de Grado es analizar la motivación de los jugadores de Balonmano de la Federación Alavesa y su relación con el entrenador, realizando una descripción general, proponiendo a continuación un decálogo de buenas prácticas para el entrenador. Y es que es muy importante que mantener motivados a los deportistas, de…, [EN] As a coach, it is essential to promote the degree of motivation of athletes and develop the relationships that are created in the team. The general objective of this Final Degree Project is to analyze the motivation of handball players of the Alavesa Federation and their relationship with the coach, making a general description, then proposing a decalogue of good practices for the coach. It is very important to keep the athletes motivated, in this way there will be a more pleasant…



Esperientzia gogor goiztiarrak izan dituzten haurren eskolaratze prozesuak. Kasu azterketa bat.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Leiva Arróniz, Enola

49 p. -- Bibliogr.: p. 37-43, Retirado a solicitud de su autor/a 02/05/2023, [EUS] Ikasle bakoitzak bere bizitzan zehar bizipen eta egoera desberdinak bizi behar izan ditu, kasu askotan bere ikaskuntza prozesuan eragina izanik. Honi, ACE kontzeptuak egiten dio erreferentzia, euskaraz “haurtzaroko esperientzia kaltegarri goiztiarrak” bezala ezagutzen dena. Esperientzia eta egoera horiek (familia barruko arazoak, abusua eta abandonua) eragina izan dezakete ikasleen garapenean; hori dela eta, lan honen helburua eskola bateko kideek, lagin modura hartuta, gai honi buruz…, [ES] Cada alumno y alumna a lo largo de su vida, ha tenido que pasar por diferentes experiencias y situaciones, viendo afectado en muchos casos su proceso de aprendizaje. A ello se refiere el concepto de ACE, que en castellano se define como “experiencia adversa en la primera infancia”. Estas experiencias y situaciones (problemas familiares, abuso y negligencia) pueden afectar el desarrollo del estudiante; por lo tanto, el objetivo de este trabajo será averiguar qué saben los miembros de una…, [EN] Each student throughout their lives has had to go through different experiences, in many cases affecting their learning process. This is what the concept of ACE (Adverse Chilhood Experiences) refers to. These experiences and situations (family problems, abuse and neglect) can affect the student's development; therefore, the objective of this work will be to find out what the members of a school know about this subject, observe the reality and compare the information with different…



Natur inguruneko jardueren sustapena bigarren hezkuntzan. Proposamen praktiko bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mujika Oruesagasti, Iker

36 p. -- Bibliogr.: p. 34-36, Natur inguruneko jarduerak izan dezaketen eragina bigarren hezkuntzako ikasleengan aztertuko da, hauek burutzeko aurkitu daitezken eragozpen eta zailtasunekin alderatuz. Metodologia eraginkor baten bidez izan dezaketen ahalmen hezitzailea baliatuz unitate didaktiko baten proposamena egingo da.



Komunikazio-antsietatea euskara bigarren hizkuntza dutenengan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cenoz Iragui, Miren Jasone, Santos Berrondo, Alaitz

Artikulu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan H1 gaztelania duten hiztunen euskararekiko komunikazio-antsietateari buruzko ikerketa bat aurkezten da. Artikuluaren xedea da euskara bigarren hizkuntza duten hiztun helduen hizkuntza horrekiko antsietatearen inguruan sakontzea. Ikerketa honetan 346 subjektuk parte hartu zuten, eta eskolatuak izan zireneko hizkuntza-ereduaren arabera bereizi ziren. Tresna kuantitatiboak eta kualitatiboak erabili ziren datuak biltzeko. Emaitzek adierazten dute hiru…, Lana honek mineco/federen (laguntza-zenbakia: edu2015-63967-R) eta Eusko Jaurlaritzaren (laguntzazenbakia: dream IT-714-13) laguntza jaso du.



Itzultzailearen oharren azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa euskarazko hiru literatur itzulpenetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Landa de Marcos, Beñat

48 p. -- Bibliogr.: p. 36-38, [EUS] Gradu Amaierako Lan honek euskarazko literatur itzulpenetako itzultzailearen azterketa egitea du xede. Guk dakigunez, gaur egun arte euskal itzulpengintzan ez da itzultzailearen oharrei buruzko lanik osatu, eta gaiari buruzko hurbilketa bat egitea da gure helburua. Aztertuko ditugun lanetako oharren azterketarik ahalik eta xeheena osatzen saiatu gara, eta horrek bide eman digu ondorio zehatzak ateratzeko. Hori guztia egiteko, lehenik eta behin oharrei buruzko azalpen teorikoak eman ditugu…



Negoziazio kolektiboa futbol profesionalean genero ikuspegitik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Blázquez Campanón, Mireia

Duela oso urte gutxi arte, espainiar ligako emakume futbolariak ez ziren profesionaltzat hartzen, eta, egoera hori zela eta, lan-kontratua lan-eskubideak defendatzeko mekanismo bakar gisa zuten. Urte askotan zehar, arau-esparruak eta politika publikoek ez diote arreta jarri arazo horri. Gure jokalarien kirol-arrakastak izan dira kirolarien jardueraren interesa, jarraipen mediatikoa eta balio ekonomikoa areagotu dituztenak, eta, ondorioz, beren eskubideak eskuratzeko atea ireki dutenak; ekintza…



Zauri kronikoen tratamendurako hanturazko bitartekarien hidrogel bahitzaileak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zipitria Sinde, Itsasne

25 p.: il. -- Bibliogr.: p. 22-25, Zauri kronikoen tratamendua erronka handia da egun. Zauriak sendatzeko hainbat elkarrekintza ematen dira zelulen, biomolekulen eta matrize estrazelularraren artean, eta prozesuak lau fase ditu, baina zauri kronikoak hanturazko fasean geratzen dira, amaiezina den hantura ziklo bat ematen delarik. Hantura ziklo horretan hantura zitokina eta oxigeno espezie erreaktiboen (ROS-en) kantitatea oso handia da. Beraz, zauri kronikoen tratamenduaren helburu nagusia joera horrekin amaitzea izan behar…



Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren eraikuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azkunaga García, Leire

[EUS] Ikerketa honek Hannibal telesailaren (Fuller et al., 2013-2015) analisia eskaintzea du helburu. Are zehatzago, lan honen bidez jakin nahi da ea zer nolako harreman intertestual edo dialogikoa mantentzen duen aipatutako fikzioak bere jatorrizko unibertso narratiboarekin. Telesaila bere protagonistak jarraitzen duen modus operandiaren antzera aritzen dela esan daiteke, Lecterren kanibalismoa eta muga-izaera narrazioaren mailara hedatzen baitu. Beraz, Fullerrek zuzendutako fikzioa moldaketa…



Lujanbio abizenaren historiarako zenbait datu

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lujanbio Begiristain, Oihana

This paper studies the history of the surname Lujanbio. To this end, the dig-ital archives of the Sacramental Records of the Basque Autonomous Community have been uti-lized. It is well known that the surname Lujanbio has a number of variants, e. g. Lukanbio and L uxanbio. Other variants are likewise studied, Lusanbio, Usanbio, Uzanbio, Luxandio and Lugan-bio. This paper also explores the potential roots of the surname, and the surnames Luxan, Lujan,Lucan, Lusan, Luzan and Luxa, Luja, Luca, Luga…



Fabrikazio gehigarriaren iraunkortasun-azterketa: materiala aurreztea eta kontsumo energetikoa murriztea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrizubieta Arrate, Jon Iñaki, Ukar Arrien, Olatz, Ostolaza Gaztelupe, Marta, Lamikiz Mentxaka, Aitzol, Ortega Rodríguez, Naiara

In modern society, a global awareness of the need to reduce the environmental foot-print arising from the human activity is prevalent. However, it is still necessary to make progress in this matter. In view of this situation, the United Nations set the Sustainable Development Goals in 2015, among which the commitment for the industry, innovation and infrastructure should be further explored. In the same line of thought, Additive Manufacturing offers the possibility to promote a sus-tainable…



Gorputz adierazpena eta inklusioaren trataera Haur Hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Osés Serrano, Garazi

37 p. -- Bibliogr.: p. 31-35, [EUS] Gradu Amaierako Lan honetan, Haur Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian Gorputz adierazpena eta inklusioa uztartzen dituen txosten bat jasotzen da. Lan honen bidez, gorputz adierazpenak eta ikasgeletako aniztasunarekiko arreta egoki batek duen garrantzia azaldu nahi da diziplina modu eraginkorrean garatzeko. Lanaren helburu nagusia hezkuntzaren errealitatera hurbiltzen eta hura ezagutzen lagundu duten zenbait irakasleen esperientzia batzuk ezagutzea izan da. Horretarako hainbat elkarrizketa…, [ES] En el siguiente Trabajo de Fin de Grado se recoge un informe sobre la expresión corporal y la inclusión en Educación Infantil y Educación Especial. Mediante este trabajo se quiere exponer la importancia que tiene la expresión corporal y también una atención adecuada a la diversidad de las aulas para desarrollarla de manera efectiva. El objetivo principal del trabajo ha sido conocer algunas experiencias de profesoras que han ayudado a tener un acercamiento con la realidad educativa. Para…



Energia fotovoltaikoa erabiliz inguruneko tenperatura eta hezetasuna antzemateko ekipo eramangarri baten diseinua, simulazioa eta prototipaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martínez García, Rubén

[EU]Energia fotovoltaikoa erabiliz inguruneko tenperatura eta hezetasuna antzemateko ekipo eramangarri baten diseinua, simulazioa eta prototipaketa izeneko gradu amaierako lanaren berri ematen du dokumentu tekniko honek. Eguzki energia hartu eta plaka fotovoltaiko baten bitartez elektriko bihurtzen da, bateria batetan bilduko dena. Horretarako buck erreguladore konmutatu bat diseinatu da: plakaren tentsioa 6 V-etik 4,2 V-era jaitsi egiten da, ATMega328 U mikrokontroladoreak sortzen duen PWM…, [ES]Este documento técnico da cuenta del trabajo de fin de grado titulado Diseño, simulación y prototipado de un equipo portátil para detectar la temperatura y humedad del medio utilizando energía fotovoltaica. La energía solar se capta y se convierte en eléctrica mediante una placa fotovoltaica que se almacenará en una batería. Para ello se ha diseñado un regulador buck conmutado, la tensión de la placa varía de 6 V a 4,2 V cambiando el duty cycle de una señal PWM que produce el…, [EN]This technical document reports on the final degree work called design, simulation and prototyping of portable equipment to detect environmental temperature and humidity using photovoltaic energy. It takes solar energy and becomes electric by means of a photovoltaic plate, which will be stored in a battery. A switched buck regulator has been designed for this purpose. The voltage of the plate varies from 6 V to 4.2 V by modifying the duty cycle of a PWM signal produced by the ATMega328 U…



"Ingurunea nolakoa, neurogarapena halakoa": burmuinetik eratorritako faktore neurotrofikoaren eragina fetu garaitik nerabezaro arte

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Paniego Salaberria, Maialen

[EU] Neurogarapena, nerbio sistemak jasaten duen aldaketa sekuentzia ordenatu, dinamiko, egokitzaile eta konplexu bat bezala definitzen da. Prozesu hau, haurdunaldiko enbrioi garaitik nerabezaro arte luzatzen da eta aurrez zehazturiko osagai genetiko bat badu ere, haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoaz geroztik, inguruneko faktoreek paper garrantzitsua hartzen dute bertan. Bada, garun garapenaren bilakaera faktore genetikoen eta inguruneko eragin eta esperientzien arteko elkarrekintzan…



Hizkuntza-irisgarritasuna, ikus-entzunezkoak hizkuntza gutxituen erakusleiho. Noranzko biko eskubide eta zerbitzua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Deogracias Horrillo, Marijo

213 p., Desgaitasunak dituzten pertsonei lekuetara eta bestelakoetara sarbidea ahalbidetzeko zerbitzu gisa ulertu izan da irisgarritasuna. Ikus-entzunezkoen esparruan azpidatziak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntza dira irisgarritaun zerbitzu ezagunenak. Halaber, ikus-entzunezko itzulpengintzak jatorrizko hizkuntza ezagutzen ez duenari edukietara sarbidea ahalbidetzen dio. Hortik abiatuta diogu, hizkuntza gutxituek berdin baliatu beharko lituzketela ikus-entzunezkoen irisgarritasuna zein…



Komunikazioaren giltza eta honen trataera hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artola Mujika, Nahia

57 p. – Bibliogr.: p. 29-32, [EUS] Azterlan honen helburua Haur Hezkuntzako irakasleek komunikazioari eta hizkuntzari buruz duten prestakuntza, pertzepzioa eta esku hartzeko metodoak aztertzea izan da. Era berean, gizakiak komunikazioari eta haren aldaerei buruz duen ezagutza behatu nahi izan da. Horretarako, bi galdetegi sortu ziren, 16 irakaslek erantzun zuten galdetegi itxia, eta irekitako galdetegian 74 erantzun lortu ziren. Galdera sorta horiek aurrez aipatutako eremuei buruzko galderak jasotzen dituzte. Bildutako…, [ES] El presente estudio tiene como objetivo analizar la formación, percepción y métodos de intervención del profesorado de Educación Infantil respecto a la comunicación y el lenguaje. También se ha querido observar el conocimiento de la humanidad acerca de la comunicación y sus variantes. Para ello se crearon dos cuestionarios, el cuestionario cerrado fue respondido por 16 profesores/as y en el cuestionario abierto se obtuvieron 74 respuestas. Estos instrumentos recogen preguntas relativas a…, [EN] The objective of this study is to analyse the training, perception and intervention methods of Early Childhood Education teachers with respect to communication and language. We have also wanted to observe humanity's knowledge about communication and its variants. To this end, two questionnaires were created, the closed questionnaire was answered by 16 teachers and 74 responses were obtained in the open questionnaire. These instruments collect questions related to the areas mentioned…



Kanguru metodoa, jaioberrien estresaren aurkako babeslea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zannouti Zannouti, Yasmina

69 p. -- Bibliogr.: p. 32-36, Jaioberri goiztiarrak, sarritan, Neonatologiako Zainketa Intentsiboetako Unitatean (NZIU) ospitaleratu behar dituzte. Ingurune honetan, estres-faktoreen eta estimulu kitzikagarrien eraginpean egoten dira, zeinek ondorio kaltegarriak suposatzen dituzten haien garapen neurologiko, emozional eta sozialean. Ebidentzia zientifikoak dioenez, kanguru metodoa jaioberriaren garapena bultza dezakeen esku-hartze ez-farmakologiko eta eskuragarria da. Interbentzio honek parametro fisiologikoen egonkortasuna…



Lakari denda: marketin plana, 2022-2023, ETE baten marketin plana: Lakari

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Murua Arruti, Unai

Lakari elikadura ekologikoaren dendako marketin plana burutuko duen gradu amaierako lana da. Marketin plan honen denbora muga 2022 urtean hasi eta 2023 urteraino iritsiko da.



Infekzio bakteriano inbaditzaileen identifikazioa pediatrian, txerto konbinatuen garaian, Identificación de infecciones bacterianas invasivas en pediatría en la era de las vacunas conjugadas

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gangoiti Goikoetxea, Iker

467 p., Sukarra ohiko kontsulta-arrazoia da larrialdi zerbitzu pediatriko batek artatzen dituen pazienteen artean. Kasurik ohikoenetan berez osatzen diren infekzio biralak daude jatorrian, baina batzuetan umeek infekzio bakteriano inbaditzaileak pairatu ditzakete. Tesi honen muina 2018 eta 2023 bitartean argitaratutako zortzi artikulu dira. Gure ustez, ezinbestekoa da aro pediatrikoan gertatzen diren IBIen egungo epidemiologia, aurkezpen modu eta hauen maneiuan zeresana duten baliabideen errendimendua…



Prostatako minbizia duten pazienteen antsietatean eta depresioan, ariketa fisikoak duen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ormaetxea Loza, Ainhoa Edurne

Sarrera: Beste minbiziek bezala, prostatako minbiziak eragin zuzena du gaixotasun hau jasaten duen pertsonaren osasun mentalean, antsietatea eta depresioa bezalako asaldura mentalak sortuz. Biztanleri osasuntsuan nahiz bularreko minbizia duten emakumeetan ariketa fisikoa eraginkorra da antsietatea eta depresioa murrizteko, baina prostatako minbizia duten pazienteen kasuan oraindik ez da nahikoa ikertu. Helburuak: Lan honen helburu nagusia prostatako minbizia duten pazienteen antsietatea…



Nutrizioarekin eta jarduera fisikoarekin erlazionaturiko bizi-estilo osasuntsuen hezkuntza-programen eraginkortasuna eskoletan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Casas, Maialen

72 p. -- Bibliogr.: p. 32-34, [EUS] Marko teorikoa eta justifikazioa: Bizi-estilo ez osasungarriak eramateak (hala nola, sedentarismoa, pantailen gehiegizko erabilera, elikagai ultra prozesatuen kontsumoa, etb.) populazioan bai kalte fisikoak (hala nola, gaixotasun ez-kutsakorrak, batik bat, diabetesa, obesitatea, etb.), emozionalak (autoestimu eskasa, antsietatea, depresioa, etb.) zein sozialak ekar ditzake, baita kostu ekonomiko eta sanitario handiak ere. Osasun-arazo hauek ahalik eta era goiztiarrenean saihesteko ume eta…



Bihotzeko QT luzearen sindromea, hERG kanaleko mutazioek sortutako kanalopatia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echeazarra Escudero, Leyre, Sáenz Díez, Beatriz, Casis Sáenz, Oscar, Gallego Muñoz, Mónica

The KCNH2 gene encodes for the KV11.1 or hERG channel that mediates the IKr potassium current. This current is essential for ventricular repolarization in humans and, therefore, for proper cardiac function. Mutations in this gene can produce modified hERG channels, leading to a reduction in the IKr current. This reduction in IKr current causes an increase in the duration of cardiac repolarization and, therefore, an increase in the QT interval, as can be seen on the electrocardiogram. This…



El otro árbol de Guernica (1967) identitate berria, gizon berriak.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gabantxo Uriagereka, Miren

"El otro árbol de Guernica (1967)": identitate berria, gizon berriak. Frankismoa, Espainia eta exilioko umeen erabilera ideologikoa 1960ko hamarkadan" kapituluan, Luis de Castresanaren eleberritik Lazagak egiten duen zinemarako adaptazioa zertan datzan ikertzen da. Filmaren azterketa sakona egiten da, manipulazio emozionala, elementu estetikoen bitartez nola egiten den ulertzeko. Lan honek 1960ko hamarkadako frankismoaren testuinguruan, erbesteratutako umeen erabilera ideologikoa…, Euskal Unibertsitate Sistemako Ikertaldekoa 2022-2025 delako, LAIDA (Literatura eta Identitatea) Literatura Iberiarren ikertalde sendoko partaidea, Eusko Jaurlaritzaren finantziaketarekin (IT 1572-22) eta UPV/EHUren finantziaketarekin (GIU 21/118)/ Grupo Consolidado de Investigación LAIDA (Literatura eta Identitatea) que pertenece a la red de Grupos de Investigación Consolidados del Gobierno Vasco (IT 1572-22) y de la Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea (GIU 21/118).



Vídeo-arte: recorridos por la creación videográfica en Euskal Herria, Bideo-Arte: bideogintzaren ibilbideak Euskal Herrian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Atxaga Arnedo, Koldo, Arce Sagarduy, Mikel, Aurrekoetxea Jiménez, Aitor, Azpillaga Goenaga, Patxi, Barcenilla García, Haizea, González Antona, Ander, Iragüen Zabala, Oihane, Rekalde Izagirre, Josu, Rodríguez Bornaetxea, Arturo, Torrealdai, Naia, Villota Toyos, Gabriel, Zapater, Juan

106 p. (español) + 106 p. (euskera), [ES]En los últimos años, la práctica del videoarte o la utilización del vídeo para formalizar determinadas propuestas artísticas ha experimentado un fuerte impulso. Mediante el presente proyecto de investigación, la Universidad del País Vasco UPV/EHU, aborda cinco décadas de historia de creación audiovisual en el País Vasco a través de una metodología de trabajo alejada de la historiografía convencional., [EU]Azken urteotan, bideoartearen praktikak edo bideoa proposamen artistiko jakin batzuk formalizatzeko izandako erabilerak bultzada sendoa izan du. Ikerketa proiektu honen bitartez, Euskal Herriko Unibertsitateak –UPV/EHU– Euskal Herriko ikus-entzunezko sorkuntzaren bost hamarkada jorratzen ditu, historiografia konbentzionaletik urrundutako lan-metodologia baten bitartez, ikuspegi bakarra eta formatu konbentzionalak saihesten saiatuz.



Sare metal-organikoetan oinarritutako farmakoen liberazio sistemak: biomolekulak atxikitzeko funtzionalizazio-estrategiak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Celaya Azcoaga, Leire, Fidalgo Marijuán, Arkaitz, Fernández de Luis, Roberto

Sare metal-organikoetan (MoF, metal-organic framework, ingelesez) oinarritutako farmakoen liberazio kontrolaturako erabiltzen diren sistemak (DDS, drug delivery system, ingelesez) orain arte erabilitako sistema tradizionalek aurkezten dituzten mugak gainditzeko gai dira. Izan ere, haien izaera hibridoa dela eta, bai sistema ez-organiko bai organiko tradizionalek aurkezten dituzten abantailak batzeko gai dira, eta haien desabantailak murrizten dituzte. Lan honetan, DDSak sortzeko kontuan hartu…



Sateliteen ibilbidearen kalkulua eta bistaraketa Unity ingurunean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Narbaiza Arrondo, Iker

Gradu Amaierako Lan proiektu honen helburua satelite artifizialen ibilbidearen kalkulua eta bistaraketa egitea da. Era berean, Unity ingurunearen eta Oculus VR gailuen kalkulugaitasuna ere neurtu nahi da. Gailuak erabiltzeko bi era daude, alde batetik, kanpoko CPU baten bidez kalkulatutako ingurune birtuala erakusteko erabil daiteke, baina bestetik, gailuak berak kalkulatutako inguruneak erakusteko ere bailia daiteke. Azken erabilera hau askoz autonomoagoa da, baina gailuaren kalkulu…



Innovación educativa en Educación Superior

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Congreso Internacional de Innovación Educativa en Educación Superior (2022. Leioa)

214 p., La Unión Europea sostiene que para poder responder a los desafíos de la sociedad actual es imprescindible contar con sistemas e instituciones de educación superior que sean eficaces en el ámbito de la educación, la investigación y la innovación, y que estén conectados a sus sociedades. Por lo tanto es importante, ahora más que nunca, que la universidad forme personas emprendedoras, que sepan gestionar información compleja, que piensen de forma autónoma y creativa, que utilicen los recursos de…, Europar Batasunak dio, egungo gizartearen erronkei erantzun ahal izateko, ezinbestekoa dela hezkuntzaren, ikerketaren eta berrikuntzaren arloan eraginkorrak izango diren goi-mailako hezkuntza-sistemak eta -erakundeak izatea, gizartearekin lotuta egongo direnak. Beraz, orain inoiz baino garrantzitsuagoa da unibertsitateak pertsona ekintzaileak bultzatzea, informazio konplexua kudeatzen dakitenak, modu autonomoan eta sortzailean pentsatzen dutenak, baliabideak modu adimentsuan erabiltzen…



Euskal banakariak: zilegiztatze baldintzak eta gaur egungo erabilera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Solé Arrue, Laia

60 p. -- Bibliogr.: p. 42-43, Euskaraz zenbatzaile zehaztuei -na atzizkia erantsiz sortzen dira banatzaile edo distributiboak deritzogun zenbatzaileak (Alberdi et al. 2018). Banakariak ez dira hizkuntza guztietan agertzen eta horretaz gain, gramatika baldintza batzuk bete behar dituzte. Hori dela eta, ikuspuntu linguistikotik ikergai bereziki interesgarria da. Lan honen helburua bikoitza da. Alde batetik, gaztelera eta euskara erkatu eta euskal banatzaileen zilegitze baldintzak aurkeztuko ditugu. Beste aldetik, euskaraz…



Ariketa fisikoaren eraginkortasuna beheko gorputz adarretako osteoartritisa duten pertsonengan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Murillo Astigarraga, Ander

73 p. -- Bibliogr.: p. 33-36, Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Osteoartritisa endekapenezko gaixotasun muskulueskeletiko kroniko bat da, zeinek kartilago artikularraren galera, hezurraren birmoldatzea, eta artikulazioetako hantura eragiten duen. Mundu guztian prebalentziarik handiena duen eritasunetako bat da, adinekoen artean ezgaitasunaren kausarik ohikoena izanik. Min kronikoa eta funtzionalitatearen beherakada dira bere ondorio nagusi, pertsona mendekotasunera eraman dezakeelarik. Paziente hauen portzentai handi…



Multimedia-Internet

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rivadeneyra Sicilia, José María

2ª ed. --164 p., Liburu honen lehen argitaraldia egin nuenetik igaro dira lau urte, eta iritsi da bere edukia berrikusteko garaia. Urte hauetan unibertsitateko ikasketetan erabili izan da liburua, eta erabilera horrek azaleratu egin ditu hobetzeko zenbait alderdi. Saihetsezinak suertatzen diren eguneraketak daude bigarren edizio honetan: ariketen bilduma berrikusita dago, zaharkituta geratu diren RFC agirien erreferentziak ordezkatu egin dira, eta erabilerarik gabeko euskarazko termino berriei nagusitu diren…



Zozo zuriaren xerka : euskararen optatiboaren historia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Padilla Moyano, Manuel

Though all languages are able to convey hopes and desires, only some among them have a specific verbal inflection for this purpose, the optative mood. Up to now, every grammatical description of Souletin Basque (Eastern dialect) has emphasized the existence of the optative mood, with verbal forms showing the prefix ai(t)-. In historical Basque, such forms are attested also in western and central dialects; thus, the optative mood undoubtedly was a common feature of Basque. The aim of this paper…, MINECO [FFI2016-76032-P], Gobierno Vasco [GIC. IT698-13]



UPV /EHUko irakasle-ikertzaile hasiberrien garapen akademikoa: garapen-markoa eta sostengurako gakoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendia Urrutia, Aitor

398 p., [EU]Europako unibertsitateetako irakasle-ikertzaileak haien jarduna ahalik eta erarik egokienean gauzatu ahal izateko garapen prozesu batean murgildu behar izaten dute. Horretarako, zein helburutara jo behar duten eta bertara iristeko zein bide jarraitu behar duten zehaztu behar zaie. Garapenerako markoek, haien errealitatera egokitzen diren heinean, irakasle-ikertzaileak garapenean zehar orientatzeko itsasargi funtzioa bete dezakete. Horregatik, ikerketa honen helburu nagusiak UPV/EHUko…, [EN]Academic staff in Europe must develop themselves to fulfil their academic performance in the best possible way. To do so, they must be guided towards the path to follow and goals to achieve. Development frameworks serve as a beacon for this as long as they are tailored to the academic staff they are intended to support. Therefore, the aim of this research was to create an academic development framework for new academic staff in the University of the Basque Country (UPV/EHU), and to offer…



Arnas-aparatuaren erdi-mailako zainketa unitate batean ospitaleratutako pazienteen hilkortasunaren faktore pronostikoak, factores pronósticos de mortalidad en pacientes ingresados en una unidad de cuidados respiratorios intermedios

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabala Hernández, Txomin

404 p., Las unidades de cuidados respiratorios intermedios (UCRI) han demostrado ser coste-efectivas,optimizando la gestión de camas hospitalarias y adquiriendo una relevancia especial tras la pandemia porSARS-CoV-2. Sin embargo, la mortalidad en estas unidades y los factores asociados no han sidocompletamente estudiados. Identificar los factores de riesgo de mortalidad hospitalaria es importante,puesto que permite la detección precoz de los pacientes con mayor riesgo, facilitando un control y…



Nola eraldatzen duen kirolak gure gorputza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echeazarra Escudero, Leyre

"Fitness" aroan bizi gara. Ariketa fisikoarekiko interesa handia dugu, nahiz eta paradojikoki bizimodu modernoa oso sedentarioa izan. Gimnasioak erreferentziazko espazioak dira, eta sare sozialetan bideo ugari aurki ditzakegu non itxura fisikoa eta ongizatea hobetzeko aholku asko ematen diren. Nahiz eta jende asko jarraibide horiek zorrotz jarraitu, askotan ez dugu ulertzen zein aldaketa gertatzen diren gure gorputzean kirola egitean. Nola hazi egiten dira gure muskuluak ariketa…



Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Villena Camarero, Unai, Akizu Gardoki, Ortzi

Artikulu honek Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) artean zazpigarrena aztertzen du: biztanle ororentzat energia garbia eskuragarri izatea. Helburu hori hainbat lurraldetan inplementatzeko eta haren jarraipena egiteko bideak aztertu dira, baita zenbait autoreren arabera dituen alde onak edo potentzialtasunak eta argi-ilunak ere. Azken urteotako literaturak GIHen jarraipenari buruz zer dioen berrikusi, eta, horren ostean, 7. GIHaren ezarpena makro eskalatik mikro…



Computational study of statically confined electron systems by means of quantum chemical and machine learning techniques, Estakikoki Konfinatutako Elektroi Sistemen Azterketa Konputazionala Machine Learning eta Kimika Kuantikoko Metodoak Erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Telleria Allika, Xabier

x, 147 p., Once the state of the art concerning Wigner molecules, Hooke atoms and some machine learningtechniques has been described, in this section the main goals of the present work will be provided. Weshall now list the mains goals of this work:1. Optimize distributed gaussian basis functions for correctly describing the one- and two-dimensionallyconfined electronic systems by means of machine learning approaches (Neural Networks) for variableconfinement parameter k = ¿2 . Besides, set an optimal…



Indarkeria matxistak: prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea. Euskal Administrazio Publikoko langileentzako prestakuntza plana. Azken txostena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Fernández, Idoia Begoña, Madinabeitia Ezkurra, Alba, Orbe Mandaluniz, Susan

37 p., 2020ko abenduan, hitzarmen bat sinatu zen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) artean. Hitzarmen horren bidez, Euskal Herriko Unibertsitatearen esku utzi zen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako prestakuntza-estrategia bat diseinatu eta garatzea, bai eta haur eta nerabeen aurkako sexu-abusuak prebenitu eta artatzea ere. Enkargu horren arrazoia 2020ko Aurrekontuen Legea da, arlo horretako langile publikoen…



Hemofiliaren eramaileak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirre Sánchez, Iris

Hemofilia nahasmendu hemorragiko hereditarioa da, non odolak ez du behar bezala koagulatzen. Odolak koagulazio-faktoreak deritzen proteinak ditu, odoljarioa geldiarazten laguntzen dutenak. Hemofilia duten pertsonek VIII faktorearen edo IX faktorearen maila baxuak dituzte. Eta ondorioz, odoljarioa eragozten duen koagulua motelago eratzen da eta lesioek edo zauriek gehiago odolusten dira. Hemofiliak egunerokotasunean duen garrantzia ikusita, eramaileak gaixotasun honetaz jabetzea…



Ariketa fisikoaren eraginkortasuna hilekoarekin erlazionatutako minaren murrizketan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salvador Trebol, Eunate

55 p. -- Bibliogr.: p. 27-30, Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Dismenorrea hilekoan ematen den minaren izen teknikoa da, zeina patologia batekin erlazionatuta egon daitekeen edo ez, hots bigarren mailako dismenorrea edo lehen mailako dismenorrea, hurrenez urren. Bi mota hauetatik prebalentzia altuena duena lehen mailako dismenorrea da, zeinak 17 eta 24 urte artean piko gorena duen. Dismenorreak adin tarte honetako emakumeei egunerokotasunean eragin diezaiekeen mugapena nabarmena dela ikusita, terapia alternatiboetara…



Entitateen eta erlazioen erauzketa testu klinikoetan datu etiketatu gutxirekin

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Loidi Gorostidi, Josu

Osakidetzako larrialdi zerbitzuetan arazo bat topatu da. Gaixo bat bertara heltzen denean, medikuek gaixoak dituen sintomen inguruko galderak egiten dizkiote eta honen erantzunak lengoaia naturala erabiliz testu klinikoetan erregistratzen dituzte. Kontua da, zenbait kasutan galdetu beharreko daturen bat ez dutela galdetzen edota ez dutela behar bezala idatzita uzten. Hau problema bat da, etorkizunean diagnosi okerrak egiteko aukera sortzen baitu. Pazientea bularraldeko minarekin joango…



Gorroto delituak eta zibergorrotoa: Malagako Probintzia Auzitegiaren 39/2023 epaiaren azterketa praktikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Incera, Ane

Ikerketa-azterlan honetan gorroto-delituak aztertuko dira, lege-definizioaren berrikuspen teorikoarekin eta Espainiako eta Europako testuinguruaren erregulazioarekin hasita. Ondoren, kasuaren azterketa gisa, Malagako Probintzia Auzitegiak irailaren 6an emandako 39/2023 Epaia aztertuko da. Epai honek hamar akusatu inplikatzen ditu, Melillako hiri autonomoan Facebookeko talde baten bidez inoren kargura ez dauden adingabeekiko (MENA) gorrotoa bultzatzeagatik. Azterlanak ebaluatuko du akusatuen…



Industria ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola (IITUE) zaharreko orubearen berrerabilera proiektua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Udaeta Gabiña, Mirari

Proiektu honen lehenengo helburua, Bilbon, Errekalde distrituan kokatzen den Ametzola auzoan beharrezkoak izan liratekeen ekipamendu kolektibo publikoen azterketa egitea da. Bestalde, lanaren bigarren helburua, aurretik lortutako informazioa baliatuz, Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola (IITUE) 2012. urtean San Mames ingurura lekualdatzean hutsik geratutako orubean ezarritako erabilerara egokitzen den diseinua proposatzea eta honen oinarrizko egitura kalkulatzea da,…, El primer objetivo de este proyecto es el estudio de los equipamientos colectivos públicos que serían necesarios en el barrio de Amezola, situado en el distrito de Recalde en Bilbao. Por otra parte, a partir de la información obtenida anteriormente, el segundo objetivo del trabajo consiste en proponer un diseño que se adapte al uso establecido en el solar vacante tras el traslado de la Escuela Universitaria de Ingeniería Técnica Industrial (EUITI) a la zona de San Mamés en el año 2012 y…, This project’s first goal is to study the public collective equipment that would be needed in the Amezola neighbourhood, located in the district of Recalde in Bilbao. On the other hand, based on the information obtained above, the second aim of the assignment is to propose a design that adapts to the use that has been established in the vacant plot after the transfer of the University School of Technical Industrial Engineering to the area of San Mames in 2012 and calculate the basic structure…



Juan Kruz Igerabideren haur-poesia (1992-2005): poemen analisi tematiko, metriko eta estilistikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Calvo Ugarte, Oihane

[EU] Zenbait autorek poesiak haurraren garapen intelektual eta pertsonalerako duen baliagarritasuna azpimarratu arren, eskoletan oso gutxi erabiltzen dira haur-poesiako liburuak. Honek badu zerikusirik genero honen inguruan dagoen informazio ezarekin, haur-poesiak hutsune nabarmena baitu ikerketaren esparruan. Hartara, oztopo hau gainditzeko eta euskal haur-poesiari eskolan bideak irekitzeko asmoarekin, Master Amaierako Lan honen helburua euskal haur-poesia ezaugarritzea da, horren ezagupenak…, [ES] A pesar de que varios autores subrayan la utilidad de la poesía para el desarrollo intelectual y personal del infante, en las escuelas se utilizan muy pocos libros de poesía infantil. Esto tiene que ver, en gran parte, con la falta de información que existe sobre este género, ya que la poesía infantil tiene un vacío evidente en el ámbito de la investigación. Así, con la intención de superar este obstáculo y abrir caminos en la escuela a la poesía infantil vasca, el objetivo de este Trabajo…, [EN] Despite the fact that several authors emphasise the usefulness of poetry for children's intellectual and personal development, very few children's poetry books are used in schools. This has to do, in large part, with the lack of information that exists on this genre, as children's poetry has an evident void in the field of research. Thus, with the aim of overcoming this obstacle and opening up opportunities for Basque children's poetry in schools, the aim of this Master…



Osasunaren Giza-Determinatzaileak Historia Kliniko Digitaletik Erauzteko: Adimen Artifizialaren Aplikazioak. Berrikuspen Esploratzailea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Diaz Ballesteros, Garikoitz

Sarrera: Osasunaren Giza-Determinatzaileek (OGD) osasunean duten eragin kritikoa gero eta ezagunagoa da. Informazio baliotsu hau sarritan osasun erregistro elektronikoetan ezkutatuta geratzen da, eskuzko berrikuspenerako eskuragaitz bihurtuz eskala handian. Hizkuntza Naturalaren Prozesamendua (HNP) tresna itxaropentsu gisa agertu da azken urteetan erronka honi aurre egiteko. Helburua: HNP ereduen inplementazioaren inguruan eskuragarri dagoen literatura esploratzea, kontzeptu nagusiak eta…



On the Empirical Characterization of the Low Voltage Distribution Grid as a Transmission Medium for Narrowband Power Line Communications (9-500kHz), Behe-tentsioko Banaketa-sarearen Karakterizazio Enpirikoa Transmisio-bide gisa Narrowband Power Line Communications (9-500 kHz) Teknologietarako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Ramos, Jon

Narrowband Power Line Communication (NB PLC) technologies exploit the existing Low Voltage (LV) distribution grid for carrying data signals, covering the 3 500 kHz frequency band. Although it offers several advantages over other wired or wireless alternatives, the frequency and time dependent transmission medium can jeopardize the proper performance of NB PLC systems.This Doctoral Thesis aims to address two main objectives. First, characterize the electrical grid as a communication channel in…



α-Zeto deribatuen erreakzio aldoliko gurutzatu, katalitiko eta estereoselektiboen esplorazioa, Alfa-zeto deribatuen erreakzio aldoliko gurutzatu, katalitiko eta estereoselektiboen esplorazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artieda Rota, Jon

Gradu Amaierako Lan hau Donostiako Kimika Fakultateko Kimika Organikoa I Departamentuan garatu da, Mª Antonia Mielgo Vicente irakasleak eta Silvia Vera Salas doktoreak zuzenduta. Proiektu honetan planteatutako ikerketa Kimika Organikoaren barnean kokatzen da, katalisi asimetrikoaren barruan hain zuzen. Lan honen helburu nagusia, pirubatoen erreakzio aldolikoak aurkezten dituen arazo nagusiei aurre egitea izan da, hala nola aldolen laktonizazioari eta pirubato emaile eta aldehido hedapen…



Albaolaren 25. urteurrenerako komunikazio kanpaina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Intxausti Castiñeira, Nerea

[EU] Gradu Amaierako Lan honen helburua Albaolaren 25. urteurrenean hogeita bost urte luzetako istoria kontatzea da. Haietan Albaolak antolatutako eta parte izan den gertaera garrantzitsuenak gogoraraziko dira ekintza ezberdinak burutuz, hala nola, prentsaurrekoak edota hitzaldiak. Gertaera hauen bilduma urte beten komunikatuko da, hilabetero gai nausi bati eutsiz. Albaolako komunikazio arduradunaren esanetan, sekula ez zaie elkartearen urteurrenei behar duten garrantzia eman eta, are gutxiago,…



Kontzertu ekonomikoa: Euskal Fiskalitatearen Garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madariaga Gaubeka, Jagoba

[EU] Kontzertu ekonomikoa eta euskal fiskalitatea zerga-sistema bakarra osatzen dute Espainian. Hauek, eskualdeari autonomia fiskal handia ematen diote foru-ogasunen bitartez. Horrez gain, denboran zehar eboluzionatu duen erregimen berezi horrek, Gobernu zentralaren eta euskal agintarien artean banatzen ditu zerga-baliabideak, nahiz eta horien ekitatea eta ondorio ekonomikoak eztabaidagai izan diren. Laburbilduz, gai honen azterketak sakonki aztertzen ditu federalismo fiskalaren konplexutasunak…, [ES] El Concierto Económico y la fiscalidad vasca forman un sistema tributario único en España. Estos otorgan a la región una gran autonomía fiscal a través de dos tramde las haciendas forales. Además, este régimen especial, que ha evolucionado a lo largo del tiempo, reparte los recursos tributarios entre el Gobierno central y las autoridades vascas, aunque su equidad y sus consecuencias económicas han sido objeto de controversia. En resumen, el análisis de este asunto analiza en profundidad…, [EN] The Economic Agreement and Basque taxation form a unique tributary system in Spain. They grant the region a strong fiscal autonomy through the foral treasuries. Moreover, this particular regime, which has evolved over time, shares tax resources between the central government and the Basque authorities, although its fairness and economic consequences have been the subject of controversy. The analysis of this issue deeply explores the complexities of Spanish fiscal federalism and…



Alkohol furfuríliko bio-monomeroa biomasatik abiatuta ekoizteko industria-instalazio baten diseinu eta analisi tekno-ekonomikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibañez Mujika, Malen

Gradu amaierako lan honetan, biomasa erabiliz alkohol furfuriliko bio-monomeroaren produkziorako instalazio industrial baten diseinu eta azterketa tekno-ekonomikoa egiten da. Alkohol furfurilikoa nekazaritza-hondakinetatik eratorritako konposatu organikoa da. Gaur egun, industria kimikoan garrantzia hartu duena, baliabide jasangarri gisa duen potentziala dela eta. Erretxinak, disolbatzaileak eta plastikoak ekoizteko bitartekari gisa erabiltzen da, erretikuluzko-agente gisa dituen propietateei…



Kontziliazio familiarra eta generodesberdintasuna aztertzeke teatro foroaren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gutiérrez Gaite, Lorena

32 p. – Bibliogr.: p. 27-28, [EUS] Gradu Bukaerako Lan honetan, kontziliazio familiarraren gaiaren barruan genero desberdintasuna lantzen da. Zapalduen Antzerkia gizarte-justizia bermatzeko tresna pedagogiko bezala kritika soziala egin nahi da, gizarte presioak eta zapalkuntzak aztertuz. Gaur egungo familiak bizi duten errealitateaz jabetzeko, iturri ezberdinetatik jasotako informazio guztiaz aparte, inguruko bost familiei galdetegi bat egin zaie eta hauek emaitza errealak eta eguneratuak ematendiote lanari. Prozesuari…, [ES] En este Trabajo de Fin de Grado se aborda la desigualdad de género dentro del tema de la conciliación familiar. Se pretende hacer una crítica social y analizar las presiones y opresiones en torno a este tema. El Teatro del Oprimido se utiliza como instrumento pedagógico para abordar la justicia social. Para tomar conciencia de la realidad que viven las familias actuales, además de toda la información obtenida por fuentes científicas, se ha realizado un cuestionario a las cinco familias del…



Ariketa fisikoa eraginkorra da parkinsona duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Quintana, Judith

84 p. -- Bibliogr.: p. 23-24, Lan honen helburua ariketa fisikoa Parkinsona duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eraginkorra den ala ez baloratzea da. Horretarako, literaturaren berrikuspen kritikoa egin da.



Jon Sudupe Martija: Hizkuntza ados jartzekoa da (2009)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Esparza Martín, Iratxe

[EUS] Kapitulu honek Jon Sudupe Martija euskal saiakeragilearen "Hizkuntza ados jartzekoa da" lana aztertzen du. Hizkuntza eta haren inguruan gauzatutako eztabaida filosofikoak berreskuratzen dira mendebaldeko hizkuntzaren filosofia kontuan hartuta. Kapituluak Grezia Klasikoko diskurtso erretorikoen moldeak jarraitzen ditu: exordium, narratio eta peroratio. Hizkuntzaren ikuspegi subjektibo eta objektiboari buruz hausnartzeaz gain, metahizkuntzaren garrantzia ere erdigunean jartzen da., Lan hau Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen IT 851/13 Ikerketa Proiektuaren barnean burutu da.



Brexit-aren eragin ekonomikoa Europar Batasunean eta Erresuma Batuan: aliatuak edo lehiakideak?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabala Elizburu, Maddi

Erresuma Batuak eta Europar Batasunak harreman estua mantendu dute hamarkadetan zehar, bereziki merkataritza, inbertsio eta lan-mugikortasunaren arloetan. Europar Batasuneko partaide bezala, Erresuma Batuak merkatu bakarrean parte hartzen zuen, eta bertan ondasun, zerbitzu, kapital eta pertsonen mugimendu askeari etekina ateratzen zion. Hala ere, 2016ko erreferendumaren ondoren, Erresuma Batuko herritarrek Europar Batasuna uztea erabaki zuten, eta horrek aldaketa sakonak ekarri ditu bien arteko…



Erretikulu teoria eta errepresentazio teoremak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cañaveras Zabala, Unax

[EU] Lan honetan, euskeraz, erretikuluak jorratzen dira. Haien oinarrizko tresnak eta propietateak ikusten dira lehenik, eta gero Stoneren eta Birkhoffen errepresentazio teoremak ikusten dira.



Erizaintza interbentzioen eraginkortasuna minbizia estadio aurreratuan duten helduen bizi-kalitatean eta ongizate emozionalean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madina Arriola, Elene

60 p. -- Bibliogr.: p. 27-32, Minbizia mundu mailako osasun-erronka nagusietako bat da, 2020an 10 milioi heriotza eragin zituena. Euskal Autonomia Erkidegoan joera hori berresten da: 2023an heriotza guztien %28aren erantzule izan zen, gizonezkoen artean lehen heriotza-kausa izanez. Inpaktu epidemiologiko honek osasun-sistemaren gaineko zama nabarmena dakar, asistentzia-beharrengatik eta tratamendu-kostuengatik ez ezik, gaixotasunaren konplexutasun biologiko eta heterogeneotasunagatik ere. Prozesu onkologikoa ibilbide…



1 motako diabetesa duten nerabeei zuzendutako osasun heziketa, gaixotasunaren aurrean beren burua ahalduntzea lortzeko.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sarrionandia Linaza, Maddi

SARRERA: 1 motako diabetes mellitusa (IDM) haurren osasun-arazo kroniko ohikoena da eta gaixotasun endokrinologiko kroniko ohikoena adin pediatrikoan. Gorputzaren erreakzio autoimmunologiko batek sortzen du eta pankreako intsulinaren produkzioan du eragina odoleko azukre mailak ezegonkortuz. Tratamenduak, bizi osorako auto-zainketa bat eskatzen du, intsulinaren kanpo administrazio, elikadura osasuntsu eta ariketa-fisikoaren arteko oreka egokian oinarrituko dena. IDMa duten gazteek…



MARK4ren interakzioak USP21 deubikuitinasaren kokapen azpizelular dinamikoa erregulatzen du

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Santisteban, Iraia, Olazabal Herrero, Ane, Rodríguez Pérez, José Antonio

The deubiquitinase USP21 shuttles between the nucleus and the cytoplasm and can also localize to the centrosome, but how this complex subcellular localization is modulated remains unknown. A proteomics analysis has identified the centrosomal kinase MARK4 as a potential USP21-interacting partner. In this work, we validate the USP21/MARK4 interaction, identifying the MARK4-binding region of USP21. Our results indicate that MARK4 interaction may regulate USP21 nucleocytoplasmic shuttling dynamics,…



Kamera polarimetriko bidezko markatzaile naturalen detekzioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Auzmendi Iriarte, Iñigo

Azken urteotan, ikusmen artifiziala, izandako garapen handiagatik, geroz eta erabiliagoa izaten ari da industria arloan. Lan honetan mundu errealeko industriaren arazo jakin baten aurrean, objektuen detekzioan sakontzen den ikusmen artifizial sistema bat garatu da. Sistema honen helburua, hegazkinen muntaketa garaian bere fuselajean ezarri beharreko zuakerrak modu egokian lerrokatzeko, zuaker hauetan dauden markatzaile naturalak detektatzea da. Horrez gain, ohiko kamerak baztertuz, kamera…



Eremu ez konbentzionaletan buruturiko praktika eszenikoa idazkera dramatikoa oinarritzat hartuta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urretabizkaia Zabaleta, Itziar

Here different professional projects are collected that combine dramatic writing with stage practice carried out in unconventional settings. Some of them are part of the different projects carried out under the Donostia/San Sebastian 2016 European Capital of Culture programme. The others have been commissioned by the San Sebastian Tramway Company, Dbus. All of them share the same objective: to give certain information to the public present where the theatrical actions take place.; Idazkera…



Unitate didaktiko sentsibilizatzaile baten proposamena Lasarte-Oriako Oriarte institutuarentzat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Negredo Muñoa, Beñat

59 p. -- Bibliogr.: p. 21-23, [EUS] Lan honetan Ikasleen desgaitasunekiko sentsibilizazioa eta desgaitasuna duten pertsonekiko enpatia bultzatzea helburu duen unitate didaktiko sentsibilizatzaile bat proposatzen zaio Lasarte-Oriako Oriarte institutuari. Proposamen hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei bideratuta dago eta Gorputz Hezkuntzako saioetan burutuko da. Guztira 8 saio izango dira non ikasleek joko-jolas sentsibilizatzaile eta kirol egokitu ezberdinak praktikatuko dituzten desgaitasun ezberdinak…, [EN] In this work we propose to the Oriarte Institute of Lasarte-Oria a sensitizing didactic unit whose objective is to raise awareness of the students' disabilities and empathy with people with disabilities. This proposal is aimed at students of Compulsory Secondary Education (CSE) and will be carried out in Physical Education sessions. In total there will be 8 sessions in which students will practice different sensitizing games and adapted sports simulating different disabilities that…



Fabrikazio gehigarriaren eta forjaren hibridazioa sektore aeronautikorako Inconel 718 piezen fabrikazio eraginkorrerako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barrenetxea, Oier, Murua de la Mata, Oihane, Arrizubieta Arrate, Jon Iñaki, Lamikiz Mentxaka, Aitzol, Ukar Arrien, Eneko

Lan honetan Inconel 718 piezen fabrikazio-prozedura eraginkorragoa posible ote den aztertzeko lehen urratsak eman dira, batez ere etorkizunean sektore aeronautikoan erabiltzeko. Forja prozesuak propietate mekaniko oso onak eskaintzen ditu, baina geometria-konplexutasun mugatua dauka. Aldiz, fabrikazio gehigarriak diseinu-askatasun handia ematen du, baina prozesu honekin fabrikaturiko piezen portaeraren inguruan ziurgabetasuna handiagoa da. Hortaz, lan honetan bi prozesu horien arteko…



Kanptotezina eta haren deribatuak minbiziaren aurkako borrokan: Topoisomerasa I inhibitzaileak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lopez Aguileta, Leyre, Alonso Pérez, Concepción Estibaliz, Palacios Gambra, Francisco Javier, Selas Lanseros, Asier, Martín Encinas, Endika

ABSTRACT: Cancer has been identified as one of the leading causes of death worldwide, claiming almost 10 million lives by 2020, according to the WHO. The biological target of some anticancer agents is topoisomerase I, an enzyme involved in the relaxation of supercoiled DNA. The synthesis of new compounds that may behave as topoisomerase I inhibitors with antiproliferative effect has become an active field of research. Investigation related to topoisomerase I inhibitors in cancer therapy started…



Immigrazioa eta gutxiengo kulturalak: etorkinen irudikapenak eta gizarte eta komunitatearen partaidetzarako hausnarketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arnoso Martínez, Ainara, Elgorriaga Astondoa, Edurne, Martínez de Taboada Kutz, Cristina, Rico, Ander

[EN]The aim of this research is to advance in the study of identities and representational dynamics of immigration and cultural minorities, using a sample composed by different cultural groups (Maghreb, Latin-America and East Europe). Using the free association of words technique, the perception that immigrants in the Basque Country have about their cultural group and other minorities is analysed. As a result it can be said that Latin-American people have a perception linked with the origin…, [EU]Ondorengo lanak immigrazioaren eta gutxiengo kulturalen irudikapendinamiken ikasketetan aurreratzea du helburu, talde kultural ezberdinez osaturik dagoen lagin batean oinarrituta (Magreb, Latinoamerika eta Ekialdeko Europa). Hitzen asoziazio librearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegora immigratu duten pertsonek beren talde kulturalari buruz zein beste gutxiengo kulturalei buruz dituzten irudikapenak aztertzen dira. Lortutako emaitzen artean, latinoamerikarrei dagozkien adostasun…



Barakaldoko ondare Industriala: begi aurreko ondare ikusezinaren auzia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sesmero Lara, Alazne

73 p. -- Bibliogr.: p. 34-37, [EUS] Bizkaiko Ondare eta Arkeologia Industrialaren egoera aditu eta gero, Barakaldoko adibidearen diagnostikoa burutu da. Hala, behin Barakaldoko Industria Ondarearen gaineko lan, esku-hartze eta hedapen-proiektuen gaineko gogoeta eginda, auzokoen ahozko testigantzak jaso omen dira horien irismena aditu aldera. Hala, Barakaldoko kasuari helduz, Ondare Industrialaren kudeaketaren problematikak aditu eta ahozkotasunaren eskutiko Arkeologia Komunitarioaren premia aldarrikatu da lanean.