Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Candida albicans-en presentzian melanoma zeluletan aktibatzen diren seinalizazio bidezidorren azterketa, Endotelio baskularraren hazkuntza-faktorearen (VEGF) jariapenarekin eta birprogramazio metabolikoarekin loturiko bidezidorren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cazalis Bereicua, Nahia

[EU] Egun, minbizia mundu mailako heriotza-kausa nagusienetako bat da. Azken urteotan minbiziaren sorreran onddoek duten inplikazioa aztertzen duten ikerketa kopurua nabarmen hazi da, eta garrantzitsuenetariko bat Candida albicans da. Aurretiaz, MicrobiomicsEHU ikerketa taldean C. albicans-ek melanoma zelulen fenotipo gaiztoa eta MAPK eta HIF-1 seinalizazio bidezidorrekin loturiko hainbat generen gainadierazpena bultzatzen zuela ikusi zen. Hemendik abiatuta, Master Amaierako Lan honen helburua..., [EN] Cancer is one of the leading causes of death worldwide. In recent years, the number of studies investigating the involvement of fungi in carcinogenesis has significantly increased, and one of the most important ones is Candida albicans. Previously, the MicrobiomicsEHU research group observed that C. albicans promotes the malignant phenotype of melanoma cells and the overexpression of various genes related to the MAPK and HIF-1 signalling pathways. Based on this, the aim of this Master...



Dislexia duten ikasleei laguntzeko gida: tresna digitalen integrazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Zudaire, Laura

41 p. -- Bibliogr.: p. 32-40, [EUS] Dislexia ikasteko nahaste espezifiko bat da, irakurketari eta idazketari eragiten diona, Lehen Hezkuntzako ikasleengan erronkak sortuz, bai errendimendu akademikoan, bai ongizate pertsonalean. Ildo horretatik, tresna teknologikoak baliabide egokia izan daitezke zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko; hala ere, azken urteetan programa teknologikoek gora egin duten arren, ikasgelan programa horien inplementazioa mugatua da oraindik. Era berean, Lehen Hezkuntzako irakasleen dislexiari..., [ES] La dislexia es una dificultad específica del aprendizaje que afecta la lectura y escritura, generando, en el alumnado de primaria, desafíos tanto en su rendimiento académico como en su bienestar personal. De la misma manera, las herramientas tecnológicas pueden ser un buen recurso para ayudar a alumnos con dificultades; no obstante, a pesar del aumento de los programas tecnológicos en los últimos años, su implementación en el aula sigue siendo limitada. Asimismo, el conocimiento sobre la...



Hesteetako organoideak, homeostasian eta gaixotasunean mikrobiota-immuno-epitelio interakzioak aztertzeko tresna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Peña Cearra, Ainize, Mateo Alesanco, Estíbaliz, Eraso Barrio, Elena, Abecia Aliende, Leticia

Azken urteotan, mikrobiotaren eta organismoaren arteko interakzioak sakon aztertu dira, bai homeostasiaren eta bai gaixotasunen ikuspegitik, eta garrantzi handia izan dute, bereziki, hesteetako harremanean. Mikrobiotaren eta organismoaren arteko elkarreragina hobeto ulertzeko eta animalia-ereduak ordezkatzeko, in vitro ereduak garatu dira; adibidez, hesteetako organoideak. Organoide hauek hiru dimentsioko (3D) egiturak dira, hainbat heste-zelula mota dituztenak, eta hesteetako funtzioen eta...



Erantzukizun zibila emakumeen kontrako indarkeriaren baitan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Heriz Ruiz, Naia

[EUS] Pertsona orok du eragindako kalteengatik konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea, kalte materialak zein moralak izan.Genero-indarkeriaren kasuan baremo kuantitatiboak zehazten dituen lege espezifikorik ez badago ere, beste mekanismo legal eta doktrinal batzuetara jotzeko aukera dago, batez ere, kalte materialen kasuan.Kalte moralaren erreparazioari dagokionez, zailagoa izango da auzitegiek egin ditzaketen balorazio-irizpideak zehaztea kaltetutako emakumearen zenbateko morala ezartzeko., [ES] Toda persona tiene el derecho de recibir una compensación económica por los daños causados, ya sean materiales o morales. Si bien en los casos de violencia de género no existe ninguna ley específica que dictamine unos baremos cuantitativos, existe la posibilidad de acudir a otros mecanismos legales y doctrinales, sobre todo en caso de daños materiales. En cuanto a la reparación del daño moral, será más difícil determinar unos criterios de valoración que puedan tener en cuenta los..., [EN] Everyone has the right to receive financial compensation for damages, whether they are material or moral. Although in cases of gender violence there is no specific law that dictates quantitative scales, the possibility of resorting to other legal and doctrinal mechanisms exists, especially in the case of material damages. Regarding the reparation of moral damages, determining assessment criteria that can be taken into account by the courts to establish the moral amount of the woman who has...



Generoaren arkeologia eta lanaren banaketa sexuala Historiaurrean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olaizola Irureta, Aintzane

24 p. -- Bibliogr.: p. 22-24, Lan honetan, hasteko, Generoaren Arkeologiaren nondik norakoen, helburuen eta jatorri zein bilakaeraren sarrera egin dugu, Arkeologia Feministarengandik bereiziz. Disziplina honen oztopo nagusiaz aritu gara jarraian, androzentrismoaz alegia, eta horrek ikerketetan zein iritzi publikoan daukan eragin kaltegarriaz. Ondoren, Historiaurreko gizataldeetako lanaren banaketa sexualari buruzko baieztapenak egiteko disziplina honek eskaintzen dituen ezagupenetan sakondu dugu. Lehenik, indarrean dirauten...



Hizkuntza-aniztasuna eta elebitasuna afasiologian: 2015-2019 bitarteko artikulu zientifikoak aztergai

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendia Urrutia, Itziar

53 p. -- Bibliogr.: p. 29-47, Afasiologiaren ikerketak erakutsi du hizkuntza-arazoak ez direla berdin gauzatzen hizkuntzatik hizkuntzara, eta afasiadun elebidunen kasuan, hizkuntza kalteak eta berreskurapena modu ezberdinetara gerta litezkeela elebitasun motaren arabera. Honenbestez, afasiaren ikerketan beharrezkoa da, batetik, hizkuntza-aniztasuna jasotzea sintomen oinarrian dagoen kaltearen izaera ulertzeko eta, bestetik, elebidunengan hizkuntza guztiak ebaluatzea, kaltea ez dadin oharkabean pasa. Hala ere, Beveridge eta...



Navarrismoaren jatorriak: XIX. mendearen bigarren erdialdetik euskal nazionalismoaren aurka konfiguratu arte

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zaldain Arribillaga, Xuban

28 p. -- Bibliogr.: p. 27-28, Nafarroa historia luzea duen lurralde bat da. IX-X. mendetik XVI. mendearen hasiera arte erreinu propio bezala mantenduko da, epe luze horretan hedapen desberdinak izanez, eta XVI. mendearen hasieratik XIX. mendearen erdialdera arte, erreinu bat izaten jarraituko du, Monarkia Hispanikoaren barruan bada ere. Hori dela eta, erreinu zaharreko erakundeak galtzeak eta erreinu izatetik probintzia izatera pasatzeak, XIX. mendearen bigarren erdialdean, nafar izatearen inguruan ikuspegi desberdinak...



Aire zabaleko Haur Hezkuntza balioztatzen: Eztabaidarako gakoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altuna Gabilondo, Larraitz

In recent years Outdoor Early Childhood Education have gained credibility and have certainly gone breaking the path by claiming the benefits of nature. The Covid-19 pandemic has brought health to the center, the benefits of outdoor education have become more visible than ever before. Along with this movement, this exploratory paper raises new questions. The return to nature and the need to connect with nature are strong arguments for schools to open their doors and get a breath of fresh air....



Duelu kolektiboek lehen hezkuntzako ikasleengan sortzen dituzten bizipen emozionalak: baloi dorrea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artola Iturrioz, Aratz

38 p. – Bibliogr.: p. 25-31, [EUS] Heziketa Fisikoa, funtsezko diziplina da edozein haur edo ikasleren prestakuntza eta garapen integralean. Ikasleek joko-jolasen bitartez egoera sozialak zein emozionalak esperimentatu ditzakete. Era berean, joko-jolasak tresna eraginkorrak izan daitezke ikaskuntza emozionala sustatzeko, norberaren emozioak identifikatzen eta kontrolatzen ikasiz. Hori horrela izanik, ikerketa honen xede nagusia Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek baloi dorrea jokoan zehar izandako bizipen..., [ES] La Educación Física es una disciplina fundamental en la formación y desarrollo integral de cualquier estudiante. El alumnado puede experimentar situaciones sociales y emocionales a través del juego motor. Asimismo, los juegos pueden ser herramientas eficaces para fomentar el aprendizaje emocional, aprendiendo a identificar y regular las propias emociones. Así, el objetivo principal de esta investigación fue describir la vivencia emocional del alumnado de tercer ciclo de Educación Primaria..., [ENG] Physical Education is a fundamental discipline in the formation and integral development of any child. Students can experience social and emotional situations when playing games. Likewise, games can be effective pedagogical tools to promote emotional learning, learning to identify and control one's own emotions. Thus, the main objective of this research was to describe the emotional experience ofthird cycle students of Primary Education during the game ofthe ball tower in general and...



Solving Partial Differential Equations using Artificial Neural Networks, Deribatu partzialetako ekuazioen ebazpena neurona-sare artifizialen bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uriarte Baranda, Carlos

231 p., Las ecuaciones en derivadas parciales poseen una amplia gama de aplicaciones en la modelización de múltiples fenómenos físicos, biológicos o sociales. Por ello, necesitamos aproximar las soluciones de estas ecuaciones en términos computacionalmente factibles. Hoy en día, entre los métodos numéricos más populares para resolver ecuaciones en derivadas parciales en ingeniería, encontramos el método de diferencias finitas y el método de elementos finitos. Un método numérico alternativo que ha..., Partial differential equations have a wide range of applications in modeling multiple physical, biological, orsocial phenomena. Therefore, we need to approximate the solutions of these equations in computationally feasible terms. Nowadays, among the most popular numerical methods for solving partial differential equations in engineering,we encounter the finite difference and the finite element methods. An alternative numerical method that has recentlygained popularity for numerically solving..., Deribatu partzialetako ekuazioak aplikazio ugari dituzte fenomeno fisiko, biologiko edo sozial anitzen modelizazioan. Horregatik, funtsezkoa da ekuazio horien soluzioen hurbilpenak konputazionalki egingarriak diren terminoetan adieraztea. Gaur egun, ingeniaritzan, deribatu partzialetako ekuazioak ebazteko zenbakizko metodo ezagunenen artean daude diferentzia finituen eta elementu finituen metodoak. Duela gutxi, deribatu partzialetako ekuazioak ebazteko ospea hartu duen zenbakizko metodo bat...



Kimio-erradioterapia neoadjubantea lokalki aurreratutako ondesteko minbizian. Neoadjubantzia totala (TNT)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urtasun Rezusta, Amaia

[EU] Testuingurua - Gradu amaierako lan honek Donostiako Unibertsitate Ospitalean ondesteko minbizia tratatzeko terapia neoadjubante totala (TNT - Total Neoadjuvant Therapy) jaso duten pazienteen kurtso klinikoa aztertzea du helburu. Ondesteko minbiziaren tratamendua jakintza alor anitzeko tratamendua da, behin-betiko tratamendua erresekzio kirurgikoa izanik. Hala ere, azken hamarkadan maneiua asko aldatu da, eta honek, pazientearen biziraupenean ez ezik, bizi-kalitatean ere eragina izan du....



Elbira Zipitria gogoan. Piageten argitan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrazabal Antía, Jesús María

214 p, Elbira Zipitria Irastorza (Zumaia 1906 - 1982 Donostia). Elbira Zipitria andereñoa haurren irakaskuntzan egin da ezauna, batez ere; 1936ko gerra aurreko irakaskuntzak asko zor dio; askoz gehiago 1942-1970 bitartekoak. 1982ko abenduaren 26an itxi zituen begiak. Euskaldun eta euskaltzale handi batek utzi gintuen. Euskaltzale eta pedagogo handia. Asko zor diot. Asko zor dio Euskal Herriak. (Dionisio Amundarain)



Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro euskal ikasketen eremuan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarluzea Santisteban, Miren

[EU] Zentsura-itzulpena-ideologia loturak oinarri hartuta, bikoitza da lan honen xedea: ikerketa-programa bat proposatzea eta eskura ditugun datuak sailkatzen hasteko adibide bat eskaintzea. Batetik, eremuen teoriaren araberako ikerketa-programa bat aurkezten da, lehenago proposatu izan direnen osagarri, euskal ikasketetan zentsura eta itzulpena elkarrekin gurutzatzen diren esparruetako eragin sortzaileak eta ezabatzaileak agerrarazteko; izan ere, funtsezkoa da gisa horretako marko orokor bat,..., [ES] En este trabajo se parte de la relación censura-traducción-ideología con un doble objetivo: proponer un programa de investigación y presentar un modelo de clasificación de datos disponibles hasta el momento. Por un lado, se presenta un esquema de investigación basado en la teoría de los campos, complementario con esquemas presentados anteriormente, pero que revela tanto condicionantes creativos como destructivos surgidos de la combinación de variables censura y traducción en el ámbito de..., [EN] This work is based on the censorship-translation-ideology relationship and has a double objective: to propose a research programme and to present a classification model for the data available so far. On the one hand, it presents a research-scheme based on the theory of fields, complementary to the schemes presented in previous papers, but which reveals both creative and destructive conditioning factors arising from the combination of censorship and translation in the field of Basque..., [FR] Sur la base des connexions entre censure, traduction et idéologie, l’objectif de ce travail est double : il propose un programme de recherche et il présente un exemple de classement des données que nous détenons. D’une part, nous présentons un projet de recherche relatif à la théorie des champs, qui s’ajoute à ceux qui ont été présentés auparavant, et qui montre les conditions, qu’elles soient créatives ou destructives, qui apparaissent lorsque l’on combine les variables censure et..., Argitalpen hau Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen MHLI (www.mhli.net) ikerketa taldearen US 17/10 (UPV-EHU) eta FFI2017-84342-P (MINECO) proiektuen baitan gauzatu da.



Desparekotasun globala, energiaren kontsumoa eta CO2-emisioak ekonofisikaren ikuspuntutik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Saez Murgiondo, Oihane, Manzano Moro, Hegoi, Martinez Perdiguero, Josu

We examine the relationship between global inequality, energy consumption, and CO$_2$ emissions from an econophysics point of view. Wealthier countries tend to consume more energy and emit more carbon, while poorer countries have limited access to energy and bear a disproportionate burden of the negative impacts of climate change. Both energy consumption and CO$_2$ emissions can be used as indicators of inequality. Apart from the decrease in inequality over the last 30 years, we observe an...



No woman´s land. Gatazkaren (h)egietan barna: euskal emakume olerkarien gatazka-guneen irakurketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrastoa Villagran, Ane Miren

No woman’s land: ezein emakumeren lurra. No man’s land edo inongo gizonen lurra terminoaren berrirakurketa bat da, beste askoren artean Itxaro Bordak proposaturikoa. No man’s land terminoa guda-testuinguruetan baliaturiko kontzeptua da, inorena izan gabean hura lortzeko borroka-eremu bilakatzen den lurra izendatzeko baliatua dena. Lur-eremu gatazkatsua. Baina izan liteke wasteland bat ere, mortua. Bizirik kasik ez den lurralde isila. No woman’s land terminoa horren analogoa litzateke, idazle..., Artikulu hau Eusko Jaurlaritzak babestutako MHLI ikertaldearen (IT1047-16) baitan osatu da eta egileak Eusko Jaurlaritzak ematen duen «Ikertzaileak prestatzeko Doktoretza-aurreko Programako laguntza» jasotzen zuen orduan.



Euskararen transmisioa gaur: ikerketa tresnak eta estrategiak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hernández García, Jone Miren

Hizkuntz transmisioa eta, era berean, kultur transmisioa dira egun nire zeregin ikertzailea bideratzen duten kezka nagusiak. Euskararen transmisioa dut, adibidez, tesiaren gai nagusi. Ikuspuntua eta lan ildoak antropologia sozialetik datoz. Hizkuntz eta kultur transmisioa aipatu ditut, baina artikuluaren hainbat momentutan transmisioa era orokor eta zentzu irekian planteatuko dut, gogoeta hauek kezka teoriko zabalei lotuta baitaude. Artikulua bi zatitan egituratu dut. Lehenengoan, bi gai...



Hizkuntzen kudeaketarako gidak: hastapenak metodologiaren garapenean eta emaitzen azterketan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Goikuria, Irantzu

Orain arte, hizkuntzen kudeaketak ez du garrantzia handirik izan enpresa eta erakundeetan, askotan hizkuntzen erabilera bigarren mailan utzi delako. Hala ere, gero eta zabalduago dago hizkuntza-estrategia egoki batek ez duela soilik komunikazioa hobetzen, baizik eta erakundeen errendimendua eta lehiakortasuna modu esanguratsuan handitu ditzakeela. Testuinguru honetan hizkuntzen kudeaketarako gidak sortu dira, hizkuntza-aniztasuna modu estrategikoan bideratzeko tresna gisa. Lan honen helburu...



Multimedia jarduera sedentarioak eta Dieta Mediterraneoarekiko atxikiduraren arteko erlazioa Bilbo Handiko haur eta nerabeetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Caballero Sánchez, Silvia, Jauregi Aurrekoetxea, Amets, Ayesta Landaluce, Irati, Fernández Alonso, Julia, Gravina Alfonso, Leyre, Hoyos Cillero, Itziar

Bilbo Handiko 515 haur eta nerabeen multimedia ohitura sedentarioak eta Dieta Mediterraneoarekiko (DM) atxikidura ezagutzeaz gain, bien arteko elkar-erlazioa aztertu zen. Multimedia jarduera sedentarioak (AAP-ren gomendioak kontuan hartuz) eta elikadura ohiturei buruzko galdeketa (Kidmed) bete zuten. Nerabeak haurrak baino sedentarioagoak ziren (telebista, p<0,01; ordenagailua, p<0,001) eta atxikidura okerrago zuten (p<0,01). Kontsolaren erabilera eta multimedia denbora totala AAP-ren...



Igeriketako ezkutuko bosgarren estiloa: Izurde eta eraztun olinpiko artean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Marquet Ferran, Lide

33 p. – Bibliogr.: p. 32-33, [EUS] Ur azpiko ostikada errendimenduko igeriketan geroz eta garrantzia handiago hartzen ari den teknika da. Haren hedapena berantiarra izan arren eta araudiaren baitan mugatua egon arren, bosgarren estilo gisa ezagutzen da ur azpiko fasea burutzeko erabiltzen den teknika hau. Lan honetan, ur azpiko ostikadaren jatorria eta bilakaera ezagutu eta biomekanikoki zein hidrodinamikoki azterketa sakona egin da, jarraian, posizio desberdinetan burutzen diren tekniken inguru ikerketa bat errepikatzeko...., [ES] El movimiento ondulatorio subacuático (MOS) es una técnica que está adquiriendo cada vez más importancia en la natación de rendimiento. Aunque su difusión es tardía y está limitada por la normativa, se conoce como el quinto estilo y se utiliza para llevar a cabo la fase submarina. En este trabajo se da a conocer el origen y la evolución del MOS y se ha realizado un análisis exhaustivo biomecánico e hidrodinámico para, a continuación, replicar una investigación sobre las técnicas que se..., [EN]The Underwater Undulatory Swimming (UUS) is a technique that is becoming increasingly important in performance swimming. Although its use is relatively new and it is limited by regulation, it is known as the fifth style and is used to carry out the underwater phase. This study presents the origin and evolution of UUM and includes a comprehensive biomechanical and hydrodynamic analysis, followed by a replication of research on techniques used at different positions. Furthermore, the research...



Determining the binding kinetics and signalling effects of CB1 and CB2 receptor ligands; a closer look at residence time and functional selectivity, Ligando kannabinoideen lotura-zinetikak eta seinaleztapena cb1 eta cb2 hartzaileetara lotzean; finkapen denbora eta selektibitate funtzionala gertuagotik aztertzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Borrega Román, Leire

219 p., The CB1 and CB2 receptors are the main GPCRs of the endocannabinoid system, and regulate many important physiological processed as pain, inflammation, or behaviour. Increasing interest exist to develop new drugs targeting these receptors, as they constitute potential drug targets for many diseases as Alzheimer disease, Huntington disease, chronic pain, or inflammation.During the last decades, the interest around the binding kinetics of drugs has hugely expanded, as it has been shown to be an...



Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen banaketan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lertxundi, Unai, Aramburu Montenegro, Jorge, Antón Remírez, Raúl, Bilbao Jaureguizar, José Ignacio, Rodríguez Fraile, M., Sangro Gómez Acebo, Bruno

Radioembolization (RE) is a treatment for patients with liver cancer. RE consists of the infusion of radioactive microspheres in the hepatic artery using a microcatheter. Microspheres treat tumors by embolization and radiation. The trajectory of the microspheres can be analyzed using computational fluid dynamics simulations (CFD). The long duration of these calculations supposes a problem for their use in the clinical setting. To decrease the simulation time, blood, a non-Newtonian fluid, was...



Emakumearen deklaratzeko betebeharraren dispentsa genero-indarkeriaren arloan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tapia Larrakoetxea, Enara

[EUS] Lan honetan aztertu dugu Prozedura Kriminalaren Legeko 416.1.artikuluaren deklaratzeko betebeharraren dispentsa genero-indarkeriaren eremuan. Dispentsaren eremu subjektiboaren barruan, genero- indarkeriaren biktima diren emakumeek eskubidea dute bere erasotzailearen aurka ez deklaratzeko, harekiko afektibitatea dela eta. Hori dela eta, hainbat arazo sortu izan dira dispentsaren erregimena interpretatzeko eta aplikatzeko orduan. Izan ere, genero-indarkeriaren eremuan, emakumea izan ohi da..., [EN] This paper analyzes the exemption of the obligation to testify in article 416.1 of the Law of Criminal Procedure in the field of gender violence. Within the subjective scope of the waiver, women victims of gender violence have the right not to testify against their aggressor because of her affection towards him. Hence the problems that have arisen when interpreting and applying the dispensation regime. In fact, in the field of gender violence, the woman is usually the only witness to the..., [ES] En el presente trabajo se analiza la dispensa de la obligación de declarar del artículo 416.1 de la Ley de Enjuiciamiento Criminal en el ámbito de la violencia de género. Dentro del ámbito subjetivo de la dispensa, las mujeres víctimas de violencia de género tienen derecho a no declarar contra su agresor por razón de su afectividad hacia él. De ahí los problemas que han surgido a la hora de interpretar y aplicar el régimen de dispensa. De hecho, en el ámbito de la violencia de género, la...



Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elorza Alberdi, Miren

[EU] Eduki analisiaren bitartez 1997, 2012, 2015 eta 2021. urteetako COP goi bilerek Hego Euskal Herrian argitaratzen diren 6 egunkari desberdinetan izan duten estaldura aztertzen da lanean. Aldagai desberdinen analisiaren bitartez ia 25 urtean gaiak gizartean izan duen isladaren eboluzioa aztertzen da, egunkari bakoitzak izan duen tratamendua aztertuz.



Instalazio artistikoaren ekarpena mugimendu autonomoan. Haur Hezkuntzako haurrekin egindako proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olasagasti Martinez, María

[EU] Lan honetan instalazio artistikoak Mugimendu Autonomoan proposamen pedagogiko berritzaile gisa aztertzen dira. Horretarako, instalazio artistiko proposamen bat egin da 4 eta 5 urteko haurrentzat, ispilua elementu nagusitzat hartuta. Espazio ludiko honen helburua harreman sozialak, esperimentazioa, arte garaikidera hurbiltzea, bere ideien sorkuntza eta adierazpena eta joko aurresinboliko eta sinbolikoa ahalbidetzea da. Haurren jardunen emaitzak aztertzeko, ulertzeko, interpretatzeko eta...



Fetuaren terapia ez-inbaditzailea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cadarso Etxebarria, Olatz

[EU] Sortzetiko eragabetasunak jaio aurreko umekiaren eritasunak dira eta terapia fetalak hauek sendatzea edo arintzea du helburu. Berrikuspen honek terapia ez-inbaditzaileen eguneraketa eskaintzen du. Horrela, aukera terapeutikoak lau multzo nagusietan banatzen dira: haurdunentzako osagarriak, farmakoak, terapia biologikoa eta terapia berriak. Osagarri moduan B9 eta B12 bitamina erabiltzen dira hodi neuralaren akatsak eta asaldura metabolikoak ekiditeko. Farmakoen artean erabilienetarikoak...



Gure (zinemaren) sor lekua: Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martínez Martínez, Josu

André Madré jeneralak zuzendu eta 1956an Hazparnen estreinatutako Gure Sor Lekua euskarazko dokumental luzea du ardatz saio honek. Orain arte galdutzat ematen zen filma, eta historian euskaraz egindako lehena litzatekeena. Prozesu luze baten baitan egileak deskubritutako kopia mutu baten eta beste hainbat material baliosen aurkikuntza abiapuntu ikerketak, pelikularen, Madré-ren eta garaiaren azterketa burutzen da bertan; horretarako analisi historikoa eta kulturaren soziologia erabiliz, eta...



Emakumeen kokapena Ibex 35eko enpresetako administrazio-kontseiluetan: sare-zentralitatearen azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Benslaiman Kraichi, Doha

Lan ikerketa honetan Ibex 35eko mundu konplexua landuko dugu.Administrazio-kontseilua osatzen duten pertsonek botere desberdina dute enpresa bakoitzaren barruan, baina pertsona asko balio handikoak dira, ez bakarrik erabakiak hartzeko momentuan, baizik eta beste enpresa batzuekin izan ditzaketen harremanengatik ere. Gure helburua, emakumearen bilakaera eta boterea behatzea da, 2016an eta 2023an hain zuzen ere. Beraz, sare ekonomiko bat sortuko dut, emakumeen presentzia eta kopurua zehazteaz...



Dolua eta heriotza Lehen Hezkuntzan: irakasleen begiradaren ikerketa eta esku-hartze baten proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Romón Fonseca, Ariane

[EU] Heriotza gainditu gabeko ikasgaia da hezkuntza-sisteman. Eskatzen ez diren prestakuntza-premia sakonak daude; horietako bat heriotza da. Lan honen bidez, heriotzaren eta doluaren pedagogia ikasgeletan ez jorratzeko arrazoietan sakondu nahi izan zen, ikerketako diseinu misto baten bidez. Lagina Lehen Hezkuntzako 222 irakaslek osatu zuten, ad hoc galdetegi bat betez. Hainbat gabezia antzeman ziren, eta, beraz, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako proposamen didaktiko bat..., [ES] La muerte sigue siendo una asignatura pendiente en el sistema educativo. Hay necesidades formativas profundas que no se demandan, una de ellas es la muerte. Con la realización de este trabajo se pretendió ahondar, a través de un diseño mixto de investigación, en las razones por las cuales no se trataba el tema de la pedagogía de la muerte y el duelo en las aulas. La muestra estuvo compuesta por 222 docentes de Educación Primaria, que cumplimentaron un cuestionario ad hoc. Se detectaron..., [EN] Death remains a pending issue in the education system. There are profound training needs that are not demanded, one of them is death. With the realization of this work, it was intended to delve, through a mixed design of research, into the reasons why the topic of the pedagogy of death and mourning in the classrooms is not addressed. The sample consisted of 222 primary education teachers, who completed an ad hoc questionnaire. A number of shortcomings were identified, for this reason a...



Gaurko gizarte interkulturalean erizain konpetenteak hezitzen: Literatura errebisioa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fiz Ortega, Nahia

49 p. -- Bibliogr.: p. 28-31, [EUS] Testuingurua: Gero eta identitate multikulturalagoa hartzen ari duen testuinguru batean bizi garenez, kulturalki kongruentea den arreta sanitarioa eskaintzeko beharra dago. Erizaintzako hezkuntzan gaitasun kulturala integratzearen arrazoia pazientean zentratutako arreta holistikoaren garapenean laguntzea da, pazienteen balio, lehentasun eta behar kulturalak identifikatu eta errespetatzen dituena. Aitzitik, ez dago akordio zehatzik kultura ahalmena garatzea ahalbidetuko duen hezkuntza...



Banbuaren ezaugarritzea, inpregnazio-teknika bidezko modifikazioa eta egitura iraunkorren ingeniaritza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elejoste González, Asier Miguel

189 p., Banbua bezalako materialen erabilera onuragarria izan daiteke ingurumenaren ikuspegitik. Horregatik, tesi honetan banbuaren kulmoa bere egoera naturalean aztertu da iraunkortasun biologiko eta mekanikoa hobetzeko helburuarekin, eraikuntzan eta ingenieritza zibilean segurtasunez erabili ahal izateko. Horretarako, hiru banbu espezie aukeratu dira: Dendrocalamus strictus (DS), Phyllostachys aurea (PA) eta Arundinaria amabilis (AA). Mikroskopio optikoan oinarrituz eta SEM-aren laguntzaz ezaugarri...



Erakusteko kamisetak. Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz kontzientziatzeko irudiak, Camisetas que enseñan. Imágenes para concienciar sobre los Objetivos de Desarrollo Sostenible

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Iñurritegui, Leire, Herrera Fernández, Eduardo

Catálogo de la Exposición ERAKUSTEKO KAMISETAK · CAMISETAS QUE ENSEÑAN, Este catálogo presenta una selección de 108 imágenes creadas en el marco de un proyecto de innovación educativa desarrollado en las aulas de Diseño Gráfico de la Facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU. Las imágenes, impresas en camisetas como soporte de comunicación visual accesible y cotidiano, buscan sensibilizar sobre los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) mediante un enfoque activista y poético. A través de objetos representados desde nuevas perspectivas, se invita a reflexionar sobre...



40 ordu? Etxeko eta zaintzako lanetan aritzen diren emakume migratu langileak Euskadin, ¿40 horas? Mujeres migradas trabajadoras de hogar y cuidados en Euskadi

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bendriss González, Sahara, González Estepa, Lía, Ruiz Balzol, Andrea

164 p, [ES]El propósito de este informe se encuadra dentro del VI Plan Intercultural de Inmigración, Ciudadanía y Asilo. El plan establece medidas estratégicas que se agrupan en cuatro grandes áreas temáticas, siendo una de ellas la que recoge acciones centradas en las mujeres de origen extranjero. En el desarrollo de esta acción, el presente trabajo tiene como objetivo describir y analizar la realidad sociolaboral actual de las mujeres migradas empleadas en el sector del trabajo de hogar y cuidados..., [EU]Txosten honen helburua Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Planaren barruan kokatzen da. Planak neurri estrategikoak ezartzen ditu, lau arlo tematiko handitan bilduta; horietako batean, hain zuzen, atzerritar jatorriko emakumeak ardatz dituzten ekintzak biltzen dira. Ekintza horren garapenean, lan honen xedea da Euskadin etxeko eta zaintzako lanaren sektorean lan egiten duten emakume migratuen egungo errealitate soziolaborala deskribatzea eta aztertzea, eta...



Berdetasunarekiko esposizioak haurren garapen neuropsikologikoaren eta osasun mentalaren babesean eta hobekuntzan duen eragina: Arreta gabezia eta hiperaktibitatearen nahasmendua ardatz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Luque García, Leire

253 p., Ikerketa epidemiologikoen arabera, berdetasunarekiko esposizioa onuragarria izan daiteke haurren garapen neuropsikologikorako eta osasun mentalerako, baita arreta gabezia eta hiperaktibitatearen nahasmendua (AGHN) izateko arriskua murrizteko ere. Hala ere, egun ebidentzia mugatua da, izan ere, aurreko ikerketek ez baitute haurdunaldiko eta lehen haurtzaroko berdetasunarekiko esposizioa modu independentean aztertu. Hutsune hau betetzeko, tesi honen helburu nagusia berdetasunarekiko esposizioak...



Izan garelako gara eta garelako izango dira: Euskal herrietako ipuinetan oinarritutako proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Melgosa de las Heras, Josune

[EU] Herri-literatura potentzial didaktiko handia duen baliabide pedagogikoa da. Gradu Amaierako Lan honek balio hori Lehen Hezkuntzaren testuinguruan aztertu du, material didaktiko berritzaile bat proposatuz. Juan Kruz Igerabidek bildutako hogei euskal ipuin herrikoiren azterketa kualitatibotik abiatuta, irakurketa material bat diseinatu da kromoen album gisa, 6 eta 9 urte bitarteko xede-taldeari zuzendutakoa. Honako hau, 18. GJHrekin lerrokatuz, kultura-nortasunaren garapena eta irakurketa..., [ES] La literatura popular constituye un recurso pedagógico con gran potencial didáctico. Este Trabajo de Fin de Grado ha explorado dicho valor enmarcado en el contexto de la Educación Primaria, mediante la propuesta de un material didáctico innovador. A partir del análisis cualitativo de veinte cuentos populares vascos recopilados por Juan Kruz Igerabide, se ha diseñado un material de lectura a modo de álbum de cromos, dirigido a un grupo destinatario de entre 6 y 9 años. El mismo, en línea..., [EN] Popular literature is an educational resource with great didactic potential. This Final Degree Project has explored this value in the context of primary education by proposing an innovative teaching material. Based on a qualitative analysis of twenty Basque folk tales compiled by Juan Kruz Igerabide, reading material in the form of a sticker album has been designed for a target group aged between 6 and 9 years old. In line with SDG 18, it aims to promote the development of cultural...



Microbiological study of the Añana Salt Valley. Diversity analysis, isolation and screening of bioactivecompounds producers, Añanako Gatz Haranaren azterketa mikrobiologikoa. Dibertsitatearen analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpiazu Muniozguren, Maia

404 p., The Añana Salt Valley, in northern Spain, is a continental saltern located on a diapiric structure and fed by natural hypersaline springs that have been producing salt for more than 7,000 years. Despite its recognised historical and geological importance, the microbial inhabitants of this habitat have remained largely understudied. In this Doctoral thesis, 16S rRNA gene and ITS amplicon sequencing was conducted to study the prokaryotic and fungal communities present in different water sources...



Linfoma eta leuzemia minbizia duten pazienteen bizi-kalitatean eta nekean erizaintza zainketak barne hartzen dituen jarduera fisikoak duen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iglesias Conde, Edurne

Sarrera: Espainian, minbizien intzidentziaren hirugarren postuan, minbizi hematologikoak aurkitzen dira eta hauen artean prebalentzia altuena linfoma eta leuzemia minbizi motak dute. Minbizia dutenen artean aurkitzen den sintomarik ohikoena minbiziarekin lotutako nekea da eta nabarmena da honek, pazienteen bizi-kalitatean eragin handia duela. Honen harira, jarduera fisikoa, minbiziarekin lotuta dagoen neke hori murrizteko tresna lagungarria izan daitekeela aipatu beharra dago. Helburua: Lan...



Bullying-a Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta probentzioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zarraga, Alazne, Seoane, Olatz, Redondo Rodríguez, Iratxe

Bullying-a azken urteotan indar handia hartu duen fenonemoa da, eta bere ondorioak maila guztietan suntsitzaileak dira. Lehen Hezkuntzako azken ikasturteetan hasi ohi den errealitatea izanik, ezinbestekoa da ahalik eta lasterren identifikatzea eta eskuhartzerako mekanismoak abian jartzea. Hortaz, artikulu honek bi helburu nagusi dauzka: alde batetik, fenomenoa testuinguruan jartzea eta deskribatzea, motak, parte-hartzaileak eta inplikatutako pertsona guztientzat dituen ondorioak azalduz....



Soraluzeko leku-izen hautatuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Basauri Alberdi, Jon

40 p. -- Bibliogr.: p. 38-40, Gradu Amaierako lan hau toponimiazko lana da, eta Soraluzeko leku-izenak ditu aztergai. Aurrez bildu dudan datu-base zabal bat oinarri hartuta, nire asmoa izan da toponimo batzuk hautatzea eta aztertzea, esanguratsu iruditu zaizkidanak, eta horien analisi xehea egitea. Azterketa horrek aukera eman digu toponimiak eskaintzen dituen hainbat alderditan sakontzeko: etimologian, dokumentazioan, lexikologia dialektalean, etab. Lan hau bost ataletan dago banatua. Lehenengo atalean (§1) sarrera bat...



Branding-aren kudeaketa dinamikoa: Volvoren kasua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Unanue Usabiaga, Aner

Laburpena (euskara) Gradu amaierako lan honetan branding-aren analisia egiten da, branding-aren kudeaketa dinamiko bat defendatuz automobilgintza sektorean. Analisi honetan, branding-aren arloko atal nagusiak landu dira autore desberdinen ekarpenak aurkeztuz kontzeptuen esanahien irudi zabal bat erakustearren. Horretaz gain, marketin arloko kontzeptu batzuk ere aztertu dira, ondoren izan zezaketen lana aberasteko gaitasunagatik. Ondoren, automobilgintza sektoreko Volvo enpresan aplikatu dira...



Nazioarteko harremanetako 14 giltza-hitz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gutiérrez-Solana Journoud, Ander, Perea Ozerin, Iratxe, Pintado Lobato, Montserrat, Bartomeu Navarro, Andrea, Abalde Cantero, Oscar, Zirion Landaluze, Iker, Compains Silva, Eneko, Mujika Chao, Itziar, Odriozola Gurrutxaga, Miren, Vázquez Puente, Unai

216 p, Talde lan honen helburua, "Nazioarteko harremanetako 14 giltza-hitz", Nazioarteko Harremanetako nozio gakoekiko hurbiltze berri bat eskaintzean datza. Diziplina honetako hamalau indar-ideia eta kontzepturen aukeraketaren bitartez, lan honek eztabaidarako gaiekin lehenengo kontaktua suposatuko du. Sarritan, irakasgai honetako zailtasunetariko bat termino zehatzen erabileran datza; diziplina beraren garapena markatu eta azalpen bat merezi duten nozioak. Aukeratutako metodologiak, kasu...



Atxikimendua ala erresistentzia? Bizkaitar gizartearen erantzuna(k) «estatu berria» finkatzearen aurrean. 1937-1945

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubiaga Arana, Erik

Artikulu honen helburu nagusia gerraosteko lehendabiziko urteetan Bizkaiko gizarte zibilean agertutako jarrera sozial anitz eta konplexuak aztertzea da. Horretarako lehengo atalean, «estatu berriak» garaipen militarra erdietsi ondoren ezarritako bi politika nagusien azalpen laburra aurkezten da: politika errepresiboa eta erakartze-politika. Neurri errepresibo anitzek «arerio» politikoen neutralizazioa eta altxatuen kohesioa bilatzen zuten heinean, erakartze-politikek erregimen berriaren..., Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen “Grupo de investigación del sistema Universitario vasco de historia social y política del País Vasco Contemporáneo (IT-429-10) taldeko kidea. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatzen duen eta Antonio Riverak zuzentzen duen «Violencia política, memoria e identidad territorial. El peso de las percepciones del pasado en la política vasca” proiektuko kide ere (HAR2014-51956-P). Halaber, UPV/EHUn doktoratu ondoko prestakuntza-progremetan sartu arte...



Aucun prophète n’est bien reçu dans son pays: Ana Ürrüti (1826-1900) ebanjelista eta itzultzailearen bizitza eta gutunak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Padilla Moyano, Manuel

Euskal ikasketetan Ana Ürrüti xix. mendeko ebanjelista eta itzultzaile zuberotarraren izena ahanzturan egon da Roquek (2013) haren memoria berreskuratu arte. Lan honetan, batetik, Ana Ürrütiren biografia zirriborratzen duten datu berriak aurkezten ditut, eta bestetik, Ürrütik Joseph Nogaret Baionako artzainari igorri zizkion frantsesezko gutunak, berriki aurkituak. Ürrüti-Nogaret gutuneria informazio iturri baliagarria da bereziki hiru alderdiri dagokionez: 1) Ana Ürrüti anderearen bizitza; 2)...



Gaixotasun kroniko konplexuak eta bizitza mugatzen edo mehatxatzen dituzten gaitzak adin pediatrikoan: prebalentzia eta ospitaleko baliabideen erabilera Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzu publikoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Serrano Pejenaute, Idoya

208 p., Medikuntzaren aurrerapen azkarrak gaixotasun kroniko konplexuak (GKK) eta bizitza mugatzen edo mehatxatzen duten gaitzak (BMMG) dituzten paziente pediatrikoen biziraupena luzatzea ekarri du. Ondorioz, GKK eta BMMG dituzten haur eta nerabeen (HN) prebalentzia handitzen ari da, eta haien osasun arloko beharra eta gastua handia da. Lan honen helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) osasun-sistema publikoko haur eta nerabeengan GKK edota BMMGek duten prebalentzia eta eragina deskribatzea...



Herritarrek Administrazio Publikoarekin harremanetan dituzten eskubideak eta eskubide hauek babesteko bideak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elexalde Urrutia, Garazi

Herritarrek, administrazio publikoarekin harremanetan daudenean dituzten eskubideak eta horiek babesteko bideak ezagutzeak ezinbesteko garrantzia du. Izan ere, sarritan informazio horren inguruko ezjakintasunak, herritarrak babesgabezia egoeran uzten ditu. Lan honetan, herritarrek administrazioarekiko dituzten eskubideak aztertuko ditugu, azken urteotan garatu diren administrazioarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeari dagozkion eskubideei garrantzia berezia emanez. Ondoren,...



Bibliodibertsitatea: irakurketa-planerako baliabide

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarluzea Santisteban, Miren

Lan honetan edizioaren soziologiaren eremuko bibliodibertsitatea kontzeptua aplikatzen da Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren esparruan, ikastetxeko eta gelako biblioteketako testu-aniztasuna sustatzeko eta bermatzeko. Bibliodibertsitatea edizioaren sektoreak aniztasuna sortzeko duen gaitasunari esaten zaio (Galliand, 2011), eta hiru propietateren bidez neurtzen da: aukera, oreka eta desberdintasuna (Benhamou & Pelletier, 2011), eta propietate horiek adierazle jakinen bidez egiten..., Argitalpen hau IT 1047-16 ikertaldea burutzen ari den US 17/10 (UPV-EHU) eta FFI2017-84342-P (MINECO) ikerketa proiektuetan sartzen da.



Minbizi ginekologikoen markatzaile molekularren bila: ausazkotze mendeldar analisi bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Farto Juaristi, Olaia

[EU]Minbizi ginekologikoen, hala nola, zerbixeko, endometrioko eta obulutegiko minbiziaren kasuak, historikoki prognosi eskasarekin eta tratamendu gutxirekin erlazionatu izan dira. Emakumeen artean gaixotasun horien prebalentzia handia bada ere, baldintza horien atzean dauden mekanismoak ezezagunak dira. Minbizi konplexu horietan, genetika arrisku-faktore garrantzitsua da. Lan honetan, DNAren metilazioaren eta deskribatutako gaixotasunen garapenaren artean lotura potentzialki kausalik dagoen..., [EN]Gynaecological cancers, including cervix, endometrium and ovarian cancer, have historically been associated with poor prognosis and few treatments. Although the prevalence of these diseases among women is high, the underlying mechanisms are still unknown. In such diseases, genetics is an important risk factor. In this study, in order to determine whether there is a potentially causal link between DNA methylation and the development of the gynecological cancers, a Mendelian Randomization...



Euskal herriaren industrializazio prozesua, 1841-1920

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Luis, Diego

44 p. – Bibliogr.: p. 40-43, [EUS] Gradu Amaierako Lan honen helburua XIX. mendearen bigarren erdialdean eta XX. mendearen hasieran Euskal Herrian izandako industria-eraldaketaren azterketa zehatza aurkeztea da. Horretarako, industrializazioa bultzatu zuten faktoreak aztertzen dira, arreta berezia aduanen lekualdaketan jarriz. Lan honen ekarpen nabarmenetako bat Bizkaiko eta Gipuzkoako sektoreek industrializazioaren garapenean nola lagundu zuten azaltzea da. Euskal Herriko industrializazio-prozesua fenomeno konplexua eta...



Euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa metodoaren dibulgazio saio bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manterola Agirre, Julen

Euskal inesibo singularrean -e- epentetiko irregular bat dugu kontsonante-bukaera duten hitzetan (cf. lanean, hitzean...). Hori azaltzeko, inesiboa -gan berreraiki behar zela proposatu zuen Jacobsenek (1977). Artikulu honek proposamen horren aurkako argudioak biltzen ditu eta erakusleen gramatikalizazioan oinarrituriko hipotesi alternatibo bat plazaratzen du. Era berean, artikulu honek paralelo metodologiko bat ezartzen du astronomiaren alorreko auzi batekin: Uranoren orbitaren irregulartasunen...



Faktore instituzionalen eragina epe ertaineko langabezia-tasan: aurreikuspen teorikoak eta azterketa enpirikoak, bat al datoz?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Latorre Hidalgo, Natalia

Gradu Amaierako Lan honek faktore instituzionalek epe ertaineko langabezia-tasan duten eragina aztertzen du, ikuspegi teorikoa eta enpirikoa uztartuz. Horretarako, WS-PS eredua oinarri hartuta, soldaten eta prezioen determinazioak langabezia-tasa naturalean duen eragina aztertzen da. Ereduaren baitan, zenbait faktore instituzionalek epe ertaineko orekaren kokapenean duten eragina ere azaltzen da. Halaber, ELGA-ko herrialdeen langabezia-tasen arteko desberdintasun estrukturalak ikertzen dira,...



Publizitatea eta emakumea: Zuzenbidearen babesa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Revuelta Pinto, June

[EU] Gradu Amaierako Lan hau, Publizitatea eta emakumea: Zuzenbidearen babesa, bi zatitan banatuta garatzen da. Lehenengoan, Europa mailan, Espainia mailan eta Euskal Autonomia Erkidego mailan publizitatean zuzenbidearen ikuspuntutik emakumearen irudiaren erabilerari ematen zaion tratamendua eta kode deontologiko eta autoerregulaziokoak ikertuko dira. Bigarren zatian zenbait kasu polemikoren analisi juridikoak egingo dira aurreko marko teorikoa kontuan hartuz, azkenik ondorioak atera ahal...



Dinosauro teropodoen hortzak eta dietan duten islapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Isasmendi Mata, Erik, Badiola Kortabitarte, Ainara, Pereda Suberbiola, Xabier

Dinosauro teropodoak nahiko urriak dira erregistro fosilean eta, askotan, aurkitutako fosil bakarrak hortz isolatuak dira. Teropodoen hortzekin, ordea, azterketa paleontologiko anitz egin daitezke, metodologia kualitatibo eta kuan-titatibo mota desberdinak erabiliz. Hortzetatik abiatuz, teropodoen biosistematika burutu eta talde honen erregistro fosila eta paleobiodibertsitatea ezagutu daitezke, baita hainbat diziplina paleobiologikoren azterketa egin ere, hala nola paleoekologia (iraganeko...



Zentsura eta errealitate sinbolikoa. Oinarri teoriko eta euskal adibide zenbait

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gandara Sorarrain, Ana

[EU] Artikulu honetan lantzen dugu zentsura dinamikek komunitateen errealitate sinbolikoa- ren baitan duten eragina; zehazki, estaturik gabeko komunitateek zentsuraren indar kamus- taileari aurre egiteko garatzen duten erresistentzia kulturalari erreparatuko diogu. Horreta- rako, batetik, zentsuraren eta errealitate sinbolikoaren arteko dinamikak aztertzeko tresna teoriko zenbait aurkeztuko ditugu eta, bertzetik, horien baliagarritasuna hausnartuko dugu 1960-1980 bitarteko euskal..., [ES] En este artículo estudiamos el impacto de las dinámicas censoras en la realidad simbólica de las comunidades; concretamente, nos fijaremos en la resistencia cultural que desarrollan las comunidades sin Estado para hacer frente al poder restrictivo de la censura. Para ello, por un lado, presentaremos algunas herramientas teóricas para analizar la relación entre la rea- lidad simbólica y la censura, y por otro lado, reflexionaremos sobre la utilidad de dichas herramientas en correspondencia..., [FR] Nous étudions dans cet article l’impact des dynamiques de censure sur la réalité symbo- lique des communautés ; plus concrètement, nous nous intéressons à la résistance culturelle des communautés sans Etat pour faire face au pouvoir restrictif de la censure. Nous présent- ons d’une part quelques outils théoriques pour analyser la relation entre la réalité symbolique et la censure, et d’autre part nous réfléchissons à l’utilité de ces outils dans la réalité basque de 1960 à 1980., [EN] In this article we analyze the impact of censorship dynamics on symbolic reality of the communities; more specifically, we will look at the cultural resistance that develop Stateless communities to deal with the restrictive power of censorship. To do so, on the one hand, we will present some theoretical tools to analyze the relationship between symbolic reality and censorship and, on the other hand, we will reflect on the usefulness of these tools in corres- pondence with the Basque...



Corpusaren egoera hobetzen: Xurioren Imitazionea-ren aleak XVIII. mendean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irure Sierra, Leyre Belén

40 p. -- Bibliogr.: p. 36-37, [EUS] Michel Xuriok, Donibane Lohizuneko erretore izandakoa, Jesu-Christoren Imitacionea (1720) euskarara itzuli zuen. Liburua, autorea hil eta bi urtetara argitara eman zen, Bordelen, eta ondoren hainbat edizio izan zituen XVIII. eta XIX. mendeetan zehar. Xurioren liburua eta haren bizitza aztertu gabe dago gehien bat, eta bide horretan aurrera egiteko helburuarekin, abiapuntu gisa XVIII. mendean zeharreko edizioak baliatu ditugu. Lanaren muina edizio hauen arteko harremana aztertzea izan da...



Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusio sozio-komunitarioa hezkuntza eremu ez formalean. Mindara Elkartearen kasua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martinez Larraburu, Usoa, Martinez, Erika, Asensio, Juan Luis

Mindara, asociación guipuzcoana de atención de personas con diversidad funcional, se constituyó en 2011. Desde 2013 ofrece actividades extraescolares promoviendo la inclusión sociocomunitaria del colectivo a través de proyectos deportivos y de inclusión social. Mindara ha creado una metodología de trabajo que ha pasado de la práctica a la teoría, con características propias y que propone una intervención basada en un grupo de trabajo multidisciplinar. Se enmarca en un marco teórico basado en...



Laser-eskaner teknologien integrazioa hormigoia 3D bidez inprimatzeko prozesuan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olabe Durich, Daniel

Azterlan honen helburu nagusia zementuz inprimatutako 3D piezen kalitatea hobetzeko metodoen garapenean datza. Horretarako, inprimatzen den piezaren ezaugarri geometrikoak detektatzeko gai den sentsore bat erabiliko da, piezaren akatsak eta dimentsio errealak esleitu ahal izateko. Proiektu honen bidez, produktu inprimatuen kalitatea hobetzeko ekosistema eraginkorra eta fidagarria garatzeko metodorik egokiena zehaztu nahi da, aipatutako sentsorea izanik sistemaren ardatz nagusia. Lan honetan..., El objetivo principal de este estudio se basa en desarrollar un método completamente innovador para mejorar la calidad de las piezas 3D impresas en cemento. Para ello, se hará uso de un sensor capaz de detectar las características geométricas de la pieza con el objetivo de poder localizar tanto sus imperfecciones como sus dimensiones reales. Con este proyecto se busca también determinar el mejor método para desarrollar un ecosistema efectivo y confiable con el que mejorar la calidad de los..., The main goal of this project relies on developing an innovative solution to improve the quality of 3D concrete printing. In order to achieve that, a sensor will be used to detect the geometrical characteristics of the print with the goal of finding its imperfections as well as its true dimensions. Furthermore, this study seeks to develop a reliable and effective ecosystem that can be used to improve the quality of the printed piece, having mentioned sensor as the main axis of the system. After...



Paziente pediatrikoen ebakuntza aurreko antsietatea murrizteko esku-hartze ez farmakologikoen eraginkortasunaren azterketa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pecharroman Aldako, Zuriñe

[EU]Sarrera: Antsietatea beldurra, kezka edo ondoezaren aurrean agertzen den erantzun emozionala da. Ebakuntza-aurreko momentuetan haurren antsietatea garrantzitsua da ongizate emozionalean eta ondorengo sendaketa-prozesuan eragiten duelako. Orokorrean, antsietatea murrizteko farmakoak lehenesten dira, baina esku-hartze ez farmakologikoak ere eraginkorrak izan daitezke. Metodo ez farmakologikoei buruz ezagutza eta ikerketa zabaltzeko beharra dago. • Helburuak: Helburu nagusia 0-16 urteko..., [EN]Background: Anxiety is an emotional response to fear, worry or discomfort. In children undergoing surgery, anxiety is an important issue, as it affects their emotional well-being and the recovery process. Generally, Pharmacological treatments are prioritized over non-pharmacological interventions, highlighting the need for further research and knowledge on alternative methods. • Objective: The main objective is to analyse the effectiveness of non-pharmacological interventions in reducing...



Karmele Jaio (1970), euskal idazlea. Maskulinitate feminista esploratzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gabantxo Uriagereka, Miren

La escritora en lengua vasca, Karmele Jaio, es el objeto de investigación en este capítulo del libro Àhotsak gorpuztuz. Euskal emakumezkoen literatura (1970-1985) sobre la literatura escrita en euskera y por mujeres nacidas en un período concreto de la Historia Contemporánea. Se saca a relucir la calidad y el reconocimiento socila que han conseguido sus trabajos, tanto en el País Vasco como a nivel internacional, gracias a las traducciones de su obra./ Karmele Jaio, euskal idazlearen lana..., Esta investigación en forma de capítulo de libro ha sido posible gracias a la financiación del Gobierno Vasco para Grupos de Investigación académicos. En este caso LAIDA (Literatura eta Identitatea) IT 1572/22, GIC 20/26. / Liburu-kapitulu honetan agertzen den ikerketa Eusko Jaurlaritzaren finantziazioari esker izan da, LAIDA (Literatura eta Identitatea) IT 1572/22, GIC 20/26 bitartez.



Espainiar Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioa Katalunian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Califano, Uxue

Lan honetan azken urteetan hain entzutetsua izan den Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren analisia burutuko da, lehenik eta behin azalpen doktrinal bat aurkeztuz, eta ondoren, Kataluniako prozesu independentistaren baitan eman zen aplikazioa aztertuz.



Vespa velutina liztorraren azken urteetako joera eta gaur egungo egoeraren azterketa Araban

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iñarra Arocena, Manex

25 p. : il.-- Bibliogr.: p. 23-25, Espezie exotiko inbaditzaileak mundu mailako biodibertsitate galeraren erantzuleetako bat bihurtu dira. Horien artean, azken urteetan penintsularen iparraldean hedatzen doan Vespa velutina liztor beltza aurkitzen da; jatorriz asiarra, penintsulara 2010. urtean heldu zen eta Arabara 2012. urtean. Klima faboragarria, bizi-zikloa garatzeko eremu aproposak, harrapari eza edota elikagai eskuragarritasuna hedatze oparoaren erantzuleak izan dira. Zabaltze horren aurrean, erakunde ezberdinak...



Sarrera lexikoa: zahartzaroak duen eragina.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ordoñez Aranguren, Ane Lur

25 p. -- Bibliogr.: p. 23-25, Lan honetan, hizkuntza prozesamenduan zahartzaroak duen eragina azaltzen da, baita honekin lotutako hipotesi eta teoriak. Lan honetako begirada elebakarretan jarri dut, batez ere sarrera lexikoan eta honen barruan, mihi puntako egoeran. Hala ere, sarrera lexiko elebiduna ere azaldu dut, azaletik bada ere. Lehen atalean elebakarretan ematen diren hizkuntza prozesamenduak gaingiroki azaldu ditut, maila lexikoa, diskurtso maila eta maila fonologikoa azalduz. Ondoren, zahartzaroak hizkuntza maila...



Dramatizazioa haur hezkuntzako graduan genero-adierazpena lantzeko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pinedo Flores, Haizea

64 p. – Bibliogr.: p. 22-26, [EUS] Genero-identitatearen eraikuntza Haur Hezkuntzako urteetan ematen hasten da, estereotipoak eta rolak barneratuz edota horien aniztasuna azaleratuz. Hori dela eta, haurren irakasleek rol garrantzitsua hartzen dute genero-identitatea lantzerakoan eta honen adierazpen askea posible egitean eta horregatik esan daiteke irakasle horien formakuntza ezinbestekoa dela. Hortaz, Haur Hezkuntzako graduko irakasleek gai honekiko duten harremana lantzea ezinbestekoa da, hauek formatuko dituztelako..., [ES] La construcción de la identidad de género comienza a darse a lo largo de los años de la Educación Infantil, incorporando estereotipos y roles o haciendo aflorar su diversidad. Por ello, el profesorado infantil asume un papel importante a la hora de trabajar la identidad de género y de hacer posible su libre expresión, por lo que se puede decir que su formación es imprescindible. Por tanto, es imprescindible trabajar la relación del profesorado del grado de Educación Infantil con este tema,...



Candida auris-en zelula-paretako geneen delezioa duten mutanteen karakterizazioa eta haien birulentziaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Domínguez Basterretxea, Iker

[EU] Candida auris farmako askorekiko erresistentzia garatzen ari den onddo patogenoa da. Espezie honen patogenezitateari buruzko hainbat ikerketen berri izan arren, C. auris-en birulentziari buruzko ezagutza mugatua da oraindik. Gradu amaierako lan honetan C. auris-en patogenezitatean eragina duen adhesio birulentzia faktorea aztertzea da helburu. Horretarako, C. auris andui mutante desberdinak baliatu ziren in vivo probak eta biofilm entseguak burutzeko. Emaitzarik esanguratsuenak mutazio...



Ikerketa biomedikoan animalia-ereduen erabilerari buruzko inkesta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikertzaileen artean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azkona Mendoza, Garikoitz

Animalien erabilera zientzia biomedikoan eztabaidagarria da oraindik. Gizabanako baten animaliekiko kezka-maila, bere kulturak, animaliekiko lehenagoko edo oraingo esperientziak eta animali espezie konkretuek eragiten dute. Ikerketa honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) laborategiko animaliekin lan egiten duten ikertzaileen iritzia jakin nahi genuen ikerketa biomedikoetan saguen, txerrien, txakurren eta tximinoen erabileraz. Ikerketak 95 parte-hartzaile izan zituen guztira. Gure...



Mendi literatura: ikerketarako arlo berria Euskal Herrian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Monreal Zarraonandia, Haritz

azpi urte bete dira 2010ean Gasteizko Letren Fakultatean Literatura, zinema eta mendiari buruzko jardunaldiak egiten hasi zirenetik, eta badirudi euskal arlo akademikoan mendiek interesa piztu dutela ordutik hona. Oraintsura arte jorratu gabeko ikerketa eremu berri bat zabaltzen ari den adierazgarri da, halaber, 2015/2016 ikasturtean EHU/UPVk eta UEUk elkarrekin antolaturiko mendizaletasunaren inguruko ikastaroa; zoritxarrez, egitasmo horrek ez du jarraipenik izan. Euskal Herria orokorrean...



Familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipena ezkontzaren edo izatezko bikotearen krisi-egoeretan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Latorre Hidalgo, Natalia

Gurasoen banantze edo haustura gertatzen denean, ezinbestekoa da familia-etxebizitzaren erabilera-eskubidea noren alde eta nola esleituko den erabakitzea, halakorik izatekotan. Baina ezinezkoa da esleipen hura egiteko jarraitu behar diren irizpideak jorratzea, aldez aurretik azaldu gabe familia etxebizitza kontzeptuari aipamena egiten zaionean, zehazki, zeri buruz hitz egiten den. Izan ere, etxebizitza oro, inolako baldintza edo ezaugarri berezirik betetzen ez dituena, ezin da modalitate...



Nola erabiltzen da Wikipedia eta Txikipedia Lehen Hezkuntzan? Ikasleen pertzepzioak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
de la Torre Gutiérrez, Miguel Ángel

46 p. -- Bibliogr.: p. 29-33, Lan honek Wikipedia eta Txikipediaren erabilera aztertzen du Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen artean. Horretarako, galdera itxiez eta irekiez osatutako galdetegia banatu zitzaien Getxoko ikastetxe publiko bateko 64 ikasleri. Parte-hartzaile gehienek tresna baliotsutzat jotzen dituzte, baina edukia sortzeko erabilera mugatua da. Azterlanaren arabera, baliabide horiek ahalmen pedagogiko handia dute gaitasun digitalak, pentsamendu kritikoa eta informazio-alfabetatzea lantzeko, nahiz...



Adinkeriaren analisia osasun zientzietako ikasleetan. Irakaskuntzan eta Praktika klinikoan oinarritutako esku-hartzearen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
San Martín Gamboa, Batirtze

221 p., Adinkeria adinagatiko diskriminazioa da. Hiru dimentsioz eta hauek osatzen duten elementuz osatutakoa, dimentsio kognitiboa (estereotipoak), dimentsio afektiboa (aurreiritziak) eta jokabide dimentsioa (diskriminazioa). Adinkeria unibertsitateko ikasleetan aztertutako ikerlanek agerian utzi dute gradu desberdinetako ikasleek adinekeria izan dezaketela. Hau kontutan izanda ikerlan honen muinak osasun zientzietako ikasleek adinkeria zuten ala ez aztertzea eta Geriatrian eta Gerontologian...



Futboleko jarduerak moldatzearen ondorioak emakumezko jokalari gazteen dimentsio taktiko, fisiko eta emozionalean: baloi kopurua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Marín, Oier

40 p. -- Bibliogr.: p. 22-40, Ikerketa honen helburua futboleko jardueretan baloi kopuruaren erabilpenaren ondorioak emakumezko jokalari gazteen erantzun fisiko, taktiko eta pertzeptiboan ikertzea izan zen. Hamalau urte baino gutxiagoko hamalau jokalarik (entrenatuak/garatutakoak) 3 x 6 minutuko hiru partida (8 vs 8) jokatu zituzten: i) baloi bat erabilita (B1); ii) bi baloi erabilita (B2); eta iii) hiru baloi erabilita (3B). GPS -ak neurtutako jokalarien posizio-datu bidez, erantzun taktiko (Azalera [AA] eta luzaketa...



Steps for the industrial implementation of conical spouted beds: novel experimental techniques for particle tracking and scaling up, Iturri ohantze konikoak industrian ezartzeko urratsak: partikulen jarraipenerako eta eskalamendurako teknika berriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bolaños Oribe, Maider

246 p., El spouted bed es una tecnología de contacto gas-sólido que a diferencia de las actuales tecnologías utilizadas en la industria (lecho fijo y fluidizado), permite tratar lechos con una amplia distribución de partículas, partículas gruesas o sólidos adherentes. Desde su descubrimiento en 1954 uno de los aspectos que limita su implantación industrial es el escalado, ya que la estabilidad del régimen está condicionada por la relación entre el diámetro de entrada y el tamaño de partícula. Sin...



Ostomiak dituzten pazienteen kasuan, sortu daitezkeen konplikazioei aurre egiteko eta bizi-kalitatea hobetzeko erizaintza-zainketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Miguel Biurrarena, Maider

Sarrera: interbentzio kirurgiko baten bitartez, errai huts bat kanpoaldearekin komunikatuz sortzen den irekidura da ostomia. Mundu osoan 1,9 milioi pertsona inguruk dute, eta koloneko minbizia da ostomia sortzeko arrazoi nagusia. Ostomia izateak pertsonaren bizitzan, familian eta osasun-sistemarengan eragiten dituen ondorioak kontuan hartuz, erizainek zuzendutako esku-hartze ugari jarri dira martxan. Helburuak: errebisio bibliografikoa burutzeko 3 helburu finkatu dira. Lehenengo helburua...



Ethos demokratikoa, eskolako baloreak eta irakasleen diskurtsoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Murgiondo Aizpurua, Unai

44 p. -- Bibliogr.: p. 40-44, [EUS] Eskolak bere egin eta ikasle, irakasle, familia edota bestelako erakundeei transmititzen dizkien baloreek eskolaren izaera eta funtzionamendua baldintzatzen dute ezinbestean. Berdin gertatzen da eskola demokratikoetan. “Ethos demokratikoak”, hau da, “balore demokratiko”-ek “eskola demokratiko”-etako alderdi guztiak baldintzatzen dituzte. Eskola hauen helburua ikasleak hiritar parte-hartzaile bizikide izateko prestatzea da, eta bertan transmititzen diren baloreek helburu hau jarraitu behar..., [ES] Los valores que la escuela asume y transmite a alumnado, profesorado, familias u otras instituciones condicionan inevitablemente la naturaleza y el funcionamiento de la escuela. Lo mismo ocurre en las escuelas democráticas. El “ethos democrático”, es decir, los “valores democráticos”, condicionan todos los aspectos de las “escuelas democráticas”. El objetivo de estas escuelas es formar a los alumnos y alumnas para que sean ciudadanos y ciudadanas participantes, y los valores que en ellas..., [EN] The values that the school assumes and transmits to students, teachers, families or other institutions inevitably condition the nature and functioning of the school. The same is true of democratic schools. The "democratic ethos", i.e. "democratic values", condition all aspects of "democratic schools". The aim of these schools is to educate pupils to be participating citizens, and the values transmitted in these schools should follow this aim. The role of...



Haurretan anbliopia antzematearen eta zuzentzearen inguruko osasun heziketa programa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Baro Babiano, Maialen

Ikusmen-funtzioa ez burutzeak edo murrizteak minusbaliotasun larria dakar, eta horrek zailtasun handiak eragin ditzake pertsonen ikasteko gaitasunean eta harreman sozialean. Ikusmen-garapen normal baterako, beharrezkoa da garunak irudi fokalizatuak eta argiak jasotzea, baina erretinako irudia begietako batean distortsionatuta badago, garuneko irudi kortikala desberdina izango da, eta, beraz, garunak irudi ez hain argia ezabatuko du, begi horretan anbliopia sortuz. Anbliopia haurtzaroan ikusmen...



Emozioak musika absolutuan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirrebaltzategi, Ana

Emozioek musika absolutuan duten lekua argitzeko bi azalpen nagusi daude. Lehena konpositoreak sorkuntza unean bizitako egoera emotiboarekin edo musika adierazkorrak entzulearengan pizten dituen erreakzio emotiboekin lotzen da. Bigarrenak, formalismoak, emozioak musikaren propietate direla ukatzen du. Nire ustez, musikaren ikuspegi formalista bateragarria da emozioak musikaren propietate estetiko izatearekin. Suposatuz emozioak musikan entzun egiten direla sentitu baino lehen, musikaren...



Ikaskuntza sakona (deep learning) tekniken azterketa eta erabilpena burmuin erretraktore baten kontrolean.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gorospe Hernáez, Erik

VII, 70 p. -- Bibliogr.: p. 44-47, Indartze bidezko ikaskuntza egunez egun garrantzi handiagoa hartzen duen teknika da. Oinarrizko kontzeptua “proba eta errorea” da. Agente bat, gure robotaren irudikapen birtuala izango dena, ingurune batekin elkarreragiten du zeregin bat egiteko. Sari-sistema baten bidez eta entrenamendu baten ostean agenteak bere helburua betetzeko irtenbiderik onenarekin amaitzen du. Teknika hau medikuntzaren arloan praktikan jartzen ari da azkenaldian. Halaber, ez da hura erabiltzeko saiorik egin garunaren...



Haurdunaldiaren lehen hiruhilekoa igaro duten emakumeengan pilatesa sustatzeko osasun-hezkuntza programa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olaizola Goñi, Irati

Sarrera. Ariketa, ahalmen fisikoa zaintzera bideratutako jarduera planifikatu gisa definitzen da. Osasunerako mesedegarria dela ikusi den arren, handia da gutxieneko ariketa-atalasea betetzen ez duen biztanleriaren zenbatekoa. Halaber, haurdunaldia, emakumeen ehuneko esanguratsu batek sedentarismora jotzen duen garaia dela ikusi da. Seme-alaba baten etorrera bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko momentu aproposa da. Gauzak horrela, haurdunaldiko jarduera ezaren lanketarako proiektua proposatu da...



Endoplasmic Reticulum Regulation of Mitochondrial DNA Replication, Erretikulu endoplasmatikoaren erregulazioa mitokondrioetako DNAren erreplikazioan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López de Arbina Labandibar, Amaia

310 p., La replicación del ADN mitocondrial (mtDNA), esencial para la producción energética, es regulada por ERMCS, que también afectan la señalización de calcio y el metabolismo de lípidos. Estudios recientes sugieren que el retículo endoplásmico (RE) juega un rol importante en la replicación del mtDNA, revelando su influencia mediante la conexión de ERMCS, y su disfunción se relaciona con diversas enfermedades neurodegenerativas. Además, la investigación sugiere que el manganeso transportado a través...



Inklusioa eta obesitatea lantzea gorputz hezkuntzaren bidez: lodifobiari buruzko irakasleentzako dibulgazio-gida

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabala Sevillano, Aritz

46 p. – Bibliogr.: p. 36-39, [EUS] GRAL honen helburu nagusia obesitateari, lodifobiari zein inklusio faltari aurre egitea da, Gorputz Hezkuntzako testuinguruan. Horretarako, irakasleei zuzendutako dibulgazio-gida bat ematen da, ulerterraza eta bisualki erakargarria izango dena, Gorputz Hezkuntzako eskoletan giro inklusiboa eta osasungarria sustatzen laguntzeko. GRALa obesitatearen, lodifobiaren, Gorputz Hezkuntzaren inklusioan eta estrategia pedagogikoen berrikuspen literarioan oinarritzen da. Gainera, sortutako..., [ES] El objetivo principal de este TFG es abordar tanto la obesidad creciente, como la gordofobia, y también la falta de inclusión en el contexto de la educación física. Se elabora una guía divulgativa dirigida al profesorado, que sea fácil de comprender y visualmente atractiva, para ayudarle a promover un ambiente inclusivo y saludable en sus clases de educación física. El TFG se basa en una revisión de la literatura relacionada con la obesidad, la inclusión en la educación física y las..., [EN] The main aim of this dissertation is to address the growing obesity and fatphobia, as well as the lack of inclusion in the context of physical education. It aims to provide an easy-to-understand and visually appealing guide for teachers to help them promote an inclusive and healthy environment in their physical education classes. The TFG is based on a review of the literature related to obesity, inclusion in physical education and effective pedagogical strategies. In addition, an...



Enpresen kolusio esplizitu eta ezkutuen akordioak: merkatuetan eredu mikroekonomikoen azterketa eta politikak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madariaga Urzaa, Itsasne

Lan honek enpresen arteko kolusio esplizitu eta ezkutua aztertzen du ikuspegi mikroekonomikotik, bereziki oligopolio merkatuetan. Kolusioaren jasangarritasuna baldintzatzen duten faktoreak modelizatzen dira, hala nola enpresa kopurua, sarrera-hesiak edo eskariaren bilakaera. Horrez gain, kartel kasu errealak eta politika publikoen eraginkortasuna aztertzen dira, Europa eta AEBetako legediak kontuan hartuta. Azkenik, kolusioaren inpaktua Garapen Jasangarrirako Helburuekin lotzen da, gizarte...



Hizkuntza Ibilbideak, Gazte Identitateak eta Legitimazio Prozesuak: Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen bizipenak aztergai

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artetxe Sarasola, Miren

Bertsolaritzaren jardueraren inguruan egituratzen da gazte talde bat. Eta bertso-eskolako gazteok euskaraz egiten dute, bai bertso-eskolan, eta baita bertso-eskolatik kanpo ere. Horregatik, lan honetan bertso-eskola jarduera komunitate gisa aztertu da, gazteen euskararen erabilerari buruz maiz egiten den galdera bat –zergatik ez ote duten gazteek euskaraz hitz egiten- alderantziz pausatuz: zergatik hitz egiten dute gazteek euskaraz? Gazteon ibilbideak hartuz hari gisa, hizkuntza bat ala bestea..., Ikerketa hau Mintzola Fundazioaren eta Mikel Laboa Katedraren doktorego-aurreko beka bidezko finantzazio bidez egin da (2014/01/10-2015/10/12 eta 2016/07/06-2017/01/31 tarteetan).



Extending the Role of Calmodulin in KV7 Channels. Folding, Redox Modulation and PIP2-dependent Gating

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alicante Martínez, Sara

406 p., Calmodulin (CaM) is a ubiquitous Ca²¿ sensor that regulates diverse cellular processes through interactions with numerous target proteins. Despite its promiscuity, CaM-target complexes form structurally distinct interfaces that generate specific binding pockets with therapeutic potential. As a proof of concept, we developed a biosensor based on the CaM-SK4 interaction that preserves both the Ca²¿-dependent behavior and pharmacological profile of the native channel. This approach highlights the...



CAR-T terapiaren eraginpean dauden paziente onkologikoetan osasun-profesionalek erabilitako tresnen eragina ICANSen eta CRSren detekzio goiztiarrean: literatura berrikuspena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aranbarri Olabarria, Ainhoa

Sarrera: CAR-T (Chimeric Antigen Receptor T-cell) terapia immunoterapia mota bat da, eta T linfozitoei aldaketa genetiko bat eginez, sistema immunitarioak tumore-zelulak suntsitzeko duen gaitasuna handitzean datza. Terapia hau minbizi hematologikoetan erabiltzen da, batez ere, leuzemia, linfoma edo mieloma kasuetan. Eraginkorra izan arren, sortutako toxizitateek bi sindrome nagusi eragin ditzakete: zelula efektore immuneekin lotutako neurotoxizitate sindromea (ICANS) eta zitokinen askapen...



Nor-nork saileko "egin"-en hedadura geografikoa gipuzkoan: Ondorio batzuk testu zaharren azterketatik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Leturiaga Angoitia, Olatz

Saio honetan, Gipuzkoako testuetan ageri diren nor-nork saileko *ezan eta, batik bat, egin-dun adizkiei erreparatzen diet. XVI.- XVIII. mendeetako testuetako (eta bestelako monografietako) datuak sakon aztertuta, honako hau da ondorioztatu dudana: alde batetik, ez dirudi nor-nork irrealisetako egin Beterrin eta Gipuzkoa (ipar)ekialdean erabili denik. Beste aldetik, badirudi mendebaleko euskararekin harreman estuena izan duten Urola eta Goierri eskualdeetan ez zela eskualde osora hedatzen egin...



2021eko euskal gizarte ekonomiari buruzko argitalpenak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echebarria Rubio, Ane, Villafáñez Pérez, Itziar

2021eko GIZARTE EKONOMIARI BURUZKO ARGITALPENAK



Ekonomia Feminista: klima larrialdiari eta gizarte krisiari aurre egiteko irtenbidea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alonso Canellada, Maialen

Emakumeek garapen ekonomikoan izan duten papera aztertzea da. Kapitalismoaren aurrean ekonomia ikusteko beste alternatiba iraunkor eta jasangarria aztertzen eta proposatzen da: ekonomia feminista.



Euskararen laguntzaile ahantziaz: *iron aditzaren historia, On a forgotten Basque auxiliary verb: the history of *iron

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Padilla Moyano, Manuel

Los trabajos publicados hasta la fecha han dejado de lado un componente del sistema verbal del vascuence: el auxiliar *iron. Muy delimitado tanto geográfica como funcionalmente, este verbo se documenta históricamente en competencia con el auxiliar *ezan. Por una parte, hemos compilado toda la información relativa a *iron, y por otra hemos realizado una investigación morfológica y sintáctica partiendo de un corpus de más de cien textos. Desde un punto de vista diacrónico, la evolución recesiva..., Gobierno Vasco [BFI 2010/018], Gobierno Vasco [GIC 10/83, IT 486-10], MINECO [FFI 2008-04516], MINECO [FFI 2012-37696]



Mendebaldeko Alemaniaren “mirari ekonomikoa” Bigarren Mundu Gerra ondoren

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sainz Martínez, Mikel

[eus] Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alemania suntsituta, okupatuta, bananduta eta egoera ekonomiko kezkagarrian geratu zen. Hala ere, zenbait faktoreri esker, inoiz ikusi gabeko hazkunde ekonomiko eta sozialetako bat lortuko zuen, eta, ondorioz, erortzeko zorian zegoen herrialde bat izatetik munduko potentzia handienetako bat izatera igaroko zen. Prozesu horri “alemaniar mirari ekonomikoa” deitzen zaio, eta lan honen bitartez zergatik, nola, eta herrialdeak izandako bilakaera aztertzen..., [spa] Después de la segunda guerra mundial Alemania quedó devastada, ocupada, separada y en una situación económica preocupante. Aun así, gracias a diversos factores conseguiría una de las repercusiones tanto económicas, como sociales jamás antes vistas, lo que le haría pasar de ser una país en ruinas a una de las mayores potencias a nivel mundial. Este proceso es conocido como el “milagro económico alemán”, y mediante este trabajo se tratará de explicar las razones por las que se dio, como se..., [eng] After World War II, Germany was left devastated, occupied, divided, and in a precarious economic situation. Nevertheless, thanks to various factors, it would achieve unprecedented economic and social repercussions, transforming it from a country in ruins into one of the world's major powers. This process is known as the "German economic miracle," through this work it will be attempted to explain the reasons behind its occurrence, how it unfolded, and showcase both the...



Characterisation of the phytoplankton community of the Urdaibai estuary: influence of anthropogenic nutrient loadings and analysis of monitoring techniques, Urdabai estuarioko fitoplankton-komunitatearen karakterizazioa: mantenugaien karga antropogenikoen eragina eta jarraipen tekniken analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Antolín, Jone

312 p., This thesis aims to obtain a more complete and updated description of the phytoplankton community of the Urdaibai estuary, using different monitoring techniques, to determine the potential effect of the cessation of wastewater discharges from the Gernika wastewater treatment plant and evaluate the usefulness of the different monitoring techniques. The study integrates data from phytoplankton monitorings conducted during the wastewater discharges (2019-2020) and after sewerage works (2021 and...



Irakurketa soziohistorikoa erlatibozko egitura ez-estandarren jatorriaz eta bilakabideaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Krajewska, Dorota, Zuloaga San Román, Eneko

Artikulu honetan zein ereduko erlatibozko perpausen erabilera eta bilakabidea dugu aztergai, eta indar berezia egiten dugu erlatibozko izenordaina sistematikoki eta argumentuaren kasu-marka edozein izanda ere modu berean markatzen duten egiturak azaltzeko. Egitura ez-estandar hori ez da agertzen testu historiko kanonikoetan, baina XVII.-XIX. mendeen artean ohikoa da testu-genero jakin batzuetan: gutun pribatuetan, administrazio-agiri eta -gutunetan, eta notariotza-agirietan. Bada,..., Lan honek MINECOk finantzatutako «Monumenta Linguae Vasconum (V): cronología y periodización» (kodea: FFI2016-76032-P) ikerketa-proiektuaren eta Eusko Jaurlaritzaren «Historia de la lengua vasca y lingüística histórico-comparada» (HMLV-LHC) [IT1344-19] ikerketa-talde kontsolidatuaren babesa izan du.



Benidorm kasua: mirari turistikoa edo maisu-lana?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrieta Uriarte, Maialen

Gradu Amaierako Lan honetan Benidormen garapen turistiko, urbanistiko eta ekonomikoa aztertuko da, ondorengo galderari erantzuten saiatzeko: Zergatik izan zuen horrelako arrakasta Benidormek hiri turistiko bezala? Honetarako, herria sortu zenetik gaur egunerarte izandako ibildibidea aztertuko da, eta hau hiru Hiri Antolamendu Planen behaketaren bidez egingo da. Gainera Espainian eta baita Benidormen aplikatutako turismo estrategiak ikertuko dira, masa turismoari aipamen berezia eginez.



Fibrosi kistikoa duten pazienteen erizaintza-zainketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Unanue Munduate, Leire

Sarrera: fibrosi kistikoa (FK) gaixotasun genetiko autosomiko errezesiboa da, fibrosi kistikoaren mintz arteko eroankortasuna erregulatzen duen proteina kodetzen duen genean (CFTR) gertatzen diren aldaerek eragiten dutena, arnasketa- eta digestio- adierazpenak eraginez. Azken urteetan, paziente hauen bizi-kalitatean hobekuntza handiak lortu dira, bizi-itxaropena ere zeharo luzatuz. Orain arte, tratamendua sintomak arintzean oinarritzen zen eta gaur egun berriz, kaltetutako genean eragiten duten...



Genero-zentsura eta isilbidezko beste zenbait muga poetika feministen lehenean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrastoa Villagran, Ane Miren

Laburpena: Artikulu honen helburua poetika feministen lehenean genero-zentsurak eta isilbidezko beste zenbait mugek sorkuntza lan horien garapenean izandako eragina aztertzea da. Poetika feministen lehen mugarria Amaia Lasak jarri zuen 1971. urtean eta haren lanak zabaldutako bidea abiapuntu izanda, artikulu honek 70eko hamarkadan eta 80ko hamarkadako lehen urteetan emakumezko idazlek argitaratutako olerki-bildumak izan ditu oinarri. Aldez edo moldez sorkuntza eredu horri lotu zitzaien edo..., Argitalpen hau MICIU/AEI /10.13039/501100011033 eta FEDER, UEk finantzatutako PID2021-125952NB-I00 proiektuaren barruan egin da



Gizarte-zerbitzuen oinarriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubillaga Herrán, Nerea, Sagastizabal Emilio-Yus, Marina, Martinez Hernandez, Eva, Zabalo Bilbao, Julen

95 p, 1. Gizarte-zerbitzuen kontzeptua eta izaera 1.1. Giza eta gizarte-beharrizanak 1.2. Gizarte-beharrizanei emandako erantzunak 1.3. Kontzeptuak zehaztuz: gizarte-zerbitzuak eta gizarte-langintza 1.4. Gizarte-zerbitzuak hurbileko kontzeptuen artean kokatuz 1.5. Genero-ikuspegia 2. Gizarte-babesa historian zehar 2.1. Gizarte-ekintza Antzinaroan 2.2. Gizarte-ekintza Erdi Aroan 2.3. Gizarte-ekintza Aro Modernoan 2.4. Gizarte-ekintza xviii. mendean: Ilustrazioa 3. Estatuaren ardura eta esku-hartze...



Erizainaren esku-hartzea paziente suizidaren aurrean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Saizar Artola, Naroa

Sarrera: Munduko Osasun Erakundeko (OME) datuen arabera urtean munduan 700.000 pertsonek egiten dute bere buruaz beste. Osasun publikoko arazoa da suizidioaren fenomenoa eta argi dago erizainaren papera oso garrantzitsua dela kontuan izanik erizaina maila asistentzial guztietan dagoen figura dela. Erizainak suizidioaren prebentzioa eta honek beragan hartzen dituen zainketak emateko prest egon behar du. Helburua: Suizidioaren arrisku, babes eta faktore bizkortzaileak deskribatu, arrisku suizida...



Beldurraren erabilera pertsuasio estrategia gisa: COVID-19aren pandemian erakunde publikoek egindako zenbait iragarkiren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
San Martín Epalza, Oier

[EU] Lan honek hartzen dituen orrialdeetan zehar COVID-19ko pandemiak eragindako testuinguruan gobernu eta administrazio publikoek aurrera eramandako kontzientziazio kanpainen ikerketa egiten da. Helburua da iragarki edo spot horietan iragarleek erabilitako lehenengo eta bigarren mailako emozioak aztertzea, frame eta diskurtso konkretu bat eraikitzerako orduan, baita bestelako faktoreek, hala nola ideologia politikoak eraikuntza prozesu horretan eragina duten. Horretarako berebiziko garrantzi...



Arteaz idaztea / artea idaztea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Meléndez Arranz, Jesús

Aditz iragankorra: bi argumentu, norbaitek zerbait ikusten du. Aditz iragangaitza: argumentu bakarra, norbait dator. Arteaz izatea-Artea izatea. Arteaz zerbaitesatea, Arteaz zerbait idaztea. Artea predikatua da. Horretarako berba erabiltzen dugu. Arteaz idazten dugunean, artea zioa, motiboa da. Berbak Artea garraiatzen du. Funtzio errefentziala. Arteaz irakurtzen dugunean, datorkiguna ez da berba, Artea baizik. Eta badator testuaren iragankortasunari esker. Eta subjektuak predikatuan Artea...