Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Bost Zentzumenekin Etorkizuna Landu

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gandiaga Arroquero, Itsaso

Bost zentzumenen bitartez gu inguratzen gaituen guztia arakatu eta hauteman dezakegu. Ondorioz, hauek Haur Hezkuntzatik landu beharra daude, hauek ondo ezberdindu eta hauen bidez elementu eta osagaien ezaugarriak ondo barneratu. Horretarako proiektu honetan, esperimentazioan oinarritutako metodologia erabili da, haurren ikasketa aktiboagoa eta nabarmenagoa izateko asmoz. Proiektuen metodologiaren barne, esperimentazioak bost zentzumenak lantzeko duen erabilgarritasuna eta eragina aztertu da...



CLIL: egungo munduan hizkuntzak eta edukiak batera ikasteko ikuspegi metodologiko berria

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goicoechea Ibañez, Asier

CLIL hizkuntzak eta edukiak batera ikasteko ikuspegi metodologiko bat da. Gaur egun, hizkuntzak gero garrantzitsuagoak direnez gizartean, ikuspegi hau indarra hartzen ari da. Lan honek CLIL aztertzen du.



Diman entzundakoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eguskiza Sánchez, Naia

Behar honen helburua Dimako kultura ondarean oinarritutako ahozko literatura batzea eta hori eskolan aplikatzeko jarduera didaktikoen bidezko proposamena egitea da.



Eskolako eta Etxeko Azentua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Burgoa Urrutia, Aiora

Lan honetan hamar neska-mutil gazte ondarrutarren azentu ereduaren ezaugarri nagusiak aztertzen dira. Alde batetik, beraien ama hizkuntzaren eredua, hemen etxeko eredutzat aurkezten da, eta bestetik, euskara estandarra edo eskolakoa. Helburua, eredu bi hauek zeharo ezberdinak izateaz gain, bi hizkuntza ezberdin bezala funtzionatzen dutela frogatzea da. Horretarako, izen eta adjektiboen zerrenda bat egin eta azentuari zer gertatzen zaion aztertu da. Ondoren, smartphone batez baliatuz..., En este trabajo se estudian las principales características del sistema acentual de diez jóvenes ondarreses. Por una parte, se investiga su lengua materna, el que aquí se muestra como el modelo de casa, y por otro lado, el de la escuela. El principal objetivo es demostrar que además de ser completamente distintos, estos dos sistemas acentuales funcionan como dos idiomas distintos. Es por eso que se ha efectuado una lista de sustantivos y adjetivos y se ha comprobado lo que pasa con el acento. A..., In this work the main characteristics of the accentual system of ten young people from Ondarroa are studied. On the one hand, their mother tongue, or as here presented as the home model has been investigated, and on the other hand their school model. The main objective is to prove not only that both accentual systems are completely different but also that they work like two different languages. That is why a list of nouns and adjectives have been elaborated in order to observe what happens to...



Estatistika Haur Hezkuntzan: Grafikoekin jolasean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxabe Batiz, Mikele

Lan honen bitartez Haur hezkuntzako ikasgeletan ere Estatistikaren zenbait kontzeptu landu daitezkeela frogatu nahi izan da.Estatistika matematikako alor garrantzitsuetako bat izanik, curriculumak aipatzen duen bezala Haur Hezkuntzako ikasgeletan landu beharko litzateke. Haatik, estatistikaren garrantzia azpimarratzeko, lau urteko gela batean nolabaiteko esperimentazio txiki bat egin da. Egunerokotasun Matematika Hezkuntzaren teorian oinarrituz, lau fase ezberdin bereizi dira non ikasleen...



Etorkinen seme-alaben jatorrizko hizkuntzen trataera eskolan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Falagan Landa, Maitane

LABURPENA: EAEko hezkuntza sistemak gero eta ikasle etorkin kopuru handiagoa du. Horrek ikasgeletan hizkuntz aniztasuna sortzen du, ezinezkoa bihurtuz irakasleek ume guztien ama hizkuntza jakitea. Egoera berri horren aurrean, lan honen helburua da jatorri etorkina duten ikasleen ama hizkuntzei eskolan ematen zaien trataera ezagutzea. Asmo horrekin, adituek eskolako hizkuntzaren ikaskuntza prozesuan umeen ama hizkuntzek duten garrantziaz diotena aztertu dugu eta, ondoren, etorkin kopuru handia..., RESUMEN:El sistema educativo de la CAPV acoge cada vez un mayor número de alumnado inmigrante. En consecuencia, nuestras aulas cada vez tienen más diversidad lingüística lo que hace que el profesorado no conozca todas las lenguas presentes en las mismas. Ante esta nueva situación, este trabajo tiene como objetivo conocer el tratamiento que se da a las lenguas maternas del alumnado en la escuela. Con esa intención, hemos analizado la opinión de los autores sobre la importancia de las lenguas..., ABSTRACT:The educational system in the BAC host an increasing number of immigrant students. Consequently, our classrooms have more and more linguistic diversity and teachers do not always know all the languages of their students. In this new situation, this research work aims to determine the treatment of the mother tongues of the students in the school. Therefore, we have read the importance given by the authors to the mother tongues of children in the process of learning the language of the...



Etxetik sustatzen den irakurzaletasuna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Onaindia Goienetxea, Olatz

EUSKARA LABURPENA: Irakurketa bizitza osoan zehar gizakiak jorratu beharko duen prozesu konplexua da. Irakurketarekiko lehen harremanak txikitatik eta familia giroan hasten direla kontuan izanik, hizkuntza idatziaren sustatze egitasmoan familiak duen ezinbesteko papera gailendu nahi izan dugu lan honetan. Horrenbestez, Lekeitioko 3-5 urte bitarteko haurren familiek etxetik irakurzaletasuna sustatzeko egiten duten ahalegina aztertzeko, galdetegi bidezko ikerketa bat egin dugu. Burututako..., RESUMEN CASTELLANO: La lectura es un proceso complejo que el ser humano tendrá que aprender a lo largo de la vida. Como las primeras relaciones con la lengua escrita se dan a edades tempranas y en ambiente familiar, hemos querido hacer hincapié en el papel fundamental de la familia en el fomento de la lectura. Por lo tanto, con el fin de analizar el esfuerzo que hacen las familias de Lekeitio con hijos de 3-5 años para fomentar la lectura desde casa, hemos realizado una investigación basada en..., ABSTRACT: Reading is a complicate process that the human beings have to learn along their whole life. As the first relations with the written language take place at early age, we would like to emphasize the important role that family has in the reading promotion. So, in order to analyze the effort that families from Lekeitio, that have children of ages between 3 and 5, do to encourage reading from their homes, we have carried out a research based in a questionnaire. We have obtained interesting...



Familia eredu berriak haur hezkuntzan. Ikastetxe konfesional baten analisia.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Abel Martín, Tania

[eus] Gradu Amaierako Lan honek Haur Hezkuntzako etapan familia aniztasunari ematen zaion trataera aztertzea du helburu. Horretarako Bilboko Elizbarrutiko ikastetxe zehatz batean kasu ikerketa bat egitea erabaki da. Azterketaren ardatza ikastetxearen izaera konfesionala familia eredu berrien aniztasuna lantzeko zenbateraino traba izan litekeen frogatzea izan da. Ikerketarako erabilitako metodologia kualitatiboa izan da, eztabaida taldea, elkarrizketa sakonak, behaketak eta edukien analisien..., [spa] Este Trabajo Fin de Grado tiene como finalidad analizar el tratamiento que se le da a la diversidad familiar en la etapa de Educación Infantil. Para ello se ha decidido hacer un caso de investigación en un colegio concreto cuya titularidad ostenta la Iglesia Católica-Diócesis de Bilbao. El eje del estudio se centra en analizar hasta qué punto la ideología confesional del colegio puede llegar a ser una traba a la hora de trabajar la diversidad de los nuevos tipos de familia en el aula. La..., [eng] The aim of this end-of-degree Project is to analyze the relevance that it has been given to family diversity in Primary School. To this end, it has been decided to investigate a particular case in a certain school, whose ownership is held by the Catholic Church-Bilbao Diocese. The main point of the project is to analyze how the school confessional ideology can be problematic when the moment of working in the new family type diversity comes. A qualitative approach has been used through the...



Ergatiboa definitzen: lehengo saioa gramatika sortzailean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Laka Mugarza, Itziar

Xabier Artiagoitia Beaskoetxea (coord.), Patxi Goenaga Mendizabal (coord.) , Joseba Andoni Lakarra Andrinua (coord.). Anejo del Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo", 44., Lan hau, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Ikerkuntza eta Unibertsitate Sailaren PI-1999-18 eta Euskal Herriko Unibertsitateko 9/UPV 00027.130-13587/2001 ikerkuntza laguntzei zor zaie.



Industria-kooperatiba eredua ezbaian: Fagor etxetresnak kooperatibaren porrota

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Errasti Amozarrain, Anjel Mari, Nuñez Zabaleta, Aitziber

Fagor Etxetresnak euskal kooperatibaren gainbehera dugu aztergai. Munduko industria-kooperatibarik handienetako bat zen Fagor. Duela 50 urte baino gehiago fundatu zuten, eta funtsezkoa izan zen gerora Mondragon Korporazioa eratu zuten kooperatibak sortzeko. Azken hamarkadatan, Fagor tokiko kooperatiba biziki hazi zen nazioartean, eta etxetresnen merkatuko korporazio multinazional bilakatu zen. Merkatu kontzentratu eta gero eta globalagoan, 2007an, hamaika mila langile inguru zituen Fagorrek,...



Hiriguneko garraio publiko sistemaren eragina hirien bizi kalitatearen hautematean. City marketinaren ikuspuntutik hausnarketa, The influence of urban transport sistems in the perception of the quiality of life. A view from a city marketing perspective

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Castro, David, Elizagarate Gutiérrez, Victoria, Letamendia Galdós, Iñaki, Kazak, Jan

Hirien lehiakortasuna hobetzeko berebiziko garrantzia duen tresna dela erakutsi du hiri marketinak. Hiriek garatutako estrategietan, hirien bizi kalitatean oinarritutako ezberdintze estrategiak dira azpimarragarri izan dira, izan duten arrakastagatik. Autore askok hirien bizi kalitatearen hobetzea ingurugiroarekin, gizartearekin edo ekonomiarekin erlazionatutako adierazleekin identifikatzen dute; baina hobekuntza hauek ez dute zertan biztanleen begietara ikusgai izan behar. Gainera, aztertutako...



IKD GAZtE: eraldaketa hezitzailetik eraldaketa soziala sustatuz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Calderón Callejas, Oihane

IKD GAZtE curriculuma garatzeko UPV/EHUko IKD (Ikaskuntza Kooperatiboa eta Dinamikoa) eredu formatiboaren barne garatzen den proiektu bat da, Talde Sustatzailea deitzen den unibertsitateko diziplina ezberdineko ikasleek autogestionatzen eta dinamizatzen dutena eta ikasleriari bideratzen zaiona. IKD GAZtEk 2011/2012 ikasturtean du jatorria eta bere helburua Gipuzkoako Kanpuseko ikasleriaren ahalduntzea, aktibazioa eta ekimen sena sustatzea da, azken batean ikasleria bere irakaskuntza-ikaskuntza...



Perpaus adberbialen agerpena, maiztasuna eta kokapena EPEC‐DEP corpusean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Dios, Itziar, Aranzabe Urruzola, María Jesús, Díaz de Ilarraza Sánchez, Arantza

In this report we present the results obtained analysing the use, frequency of use and the position of adverbial clauses. This analysis has been performed in the Basque Dependency Treebank (BDT). We also have used the descriptive grammars of Euskaltzaindia, the Royal Academy of the Basque., Txosten honetan euskarazko perpaus adberbialen agerpenaren, maiztasunaren eta kokapenaren emaitzak aurkezten dira. Analisi hau egiteko, euskarazko EPEC‐DEP zuhaitz‐bankua edo Treebank‐a eta Euskaltzaindiaren gramatika deskriptiboak erabili dira.



Ari progresiboaz: euskararen kasu markak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Laka Mugarza, Itziar

Pablo Albizu eta Beatriz Fernández (arg.), Lan hau, Eusko Jaurlaritzaren PI-1999-18, Euskal Herriko Unibertsitatearen 9/UPV00027.130-13587/2001, eta European Science Foundation-en BFF2002-10379-E ikerkuntza laguntzei esker burutu ahal izan da.



Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz de Arbulo López, Patxi, Zarrabeitia Bilbao, Enara

Duración (en horas): De 41 a 50 horas Destinatario: Profesor, Ekoizpen eta logistika sistemen diseinu, plangintza eta kudeaketa ikasgaia Industria Antolakuntza Ingeniaritza graduko hirugarren mailan ematen da. Irakasgaiak helburu du enpresako ekoizpen eremuaren ikuspegi orokor bat eskaintzea. Jomuga du baita ikasleak gaitu daitezela ekoizpen-sistemen antolaketan (muntaia-lerro bat diseinatzea, adibidez), hobekuntzan (muntaia-lerro bat birdiseinatu, planta banaketa berri bat aurrera eraman, adibidez), eta industria eta zerbitzu jardueretarako beharrezko...



Emakumea eta literatura. Emakumea subjektu eta objektu paperean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elorriaga Elordui, Oihane

[EUS] Emakumea eta literatura betidanik lotuta egon dira. Gaur egun, emakumeek arrakasta dute merkatu editorialean eta hainbeste urtetan zehar euren literaturak izan duen kutsu peioratiboarekin amaitzen ari dira. Hala ere, gaur duten egoera eta prestigioa lortzeko, bide luzea egin behar izan dute. Hori dela eta, lan honen helburua emakumea literatura subjektu eta objektu moduan aztertzea da. Gure ingurune hurbilean, gaur egun, Mariasun Landa dugu emakume idazlearen eredu; horregatik, honen..., [ES] La mujer y la literatura siempre han estado unidas. Hoy en día, las mujeres triunfan en el mercado editorial y están acabando con el sentido peyorativo que se le ha dado a su literatura. Aún así, han tenido que recorrer un largo camino para ganarse el prestigio y el lugar que ocupan hoy. Por ello, el objetivo de este trabajo es analizar a la mujer como sujeto y objeto literario. En nuestro entorno más cercano, a día de hoy, Mariasun Landa es el modelo de mujer escritora; por lo tanto, se..., [EN] Woman and literature have always been closed. Nowadays, women succeed in the publishing market and they are putting an end to the pejorative meaning that has been given to their literature. Even so, they have had a long way to go to achieve the prestige and the place that they have today. Therefore, the aim of this work is to analyze the woman as literary subject and object. In our closest society, today, Mariasun Landa is the model of woman writer; consequently, an analysis of his...



Laugarren mundua: herri indigenen erbeste ekintza, onespen eta aldaketa eragile nazioarteko harremanetan 1992-2007

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arregi Orue, Joseba Iñaki

[EUS] Jasandako kolonizazioaren poderioz herri indigenak domestikatu eta ikusezinak bihurtu egin dituzte urte askotan. Gauzak erabat aldatu egin dira azken bolada honetan indigenek martxan kanpo ekintzari esker gai izan baitira euren irudia eta nazioarteko agenda propioa bultzatzeko. Era honetan lortu egin dute aktore berri bezala nazioarteko erkidegoan onartuak izatea, eta ondorioz sustatu egin dituzte euren aldeko gertatu diren hainbat aldaketa garrantzitsuak. Hauen artean aipamen berezia...



SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pérez de Viñaspre Garralda, Olatz

[EU]Master bukaerako proiektu honetan, SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko aplikazioaren lehenengo urratsak azaltzen ditugu. Horretarako, SNOMED CTren sakoneko analisia egin dugu, eta bio-zientzien domeinuko euskarazko baliabideak aztertu ditugu. Aplikazioaren diseinu osoa egin dugu, euskarazko ordainak lortzeko algoritmo bat definituz. Algoritmo horren lehenengo urratsa izan da inplementatu duguna, hiztegi espezializatuen parekatzeari dagokiona, alegia. Aplikazioaren hastapen hauetan..., [EN]This paper presents the rst steps in the development of a system to translate the SNOMED CT ontology into Basque. For this purpose, we analyzed SNOMED CT in depth and we examined the bio-medical domain resources in Basque. We did a full design of the system, de ning an algorithm to get the Basque terms. The rst step of that algorithm is what we implemented, the part that corresponds to the specialized dictionaries matching. We obtained promising results at the beginnings of the system.



Domain walls collision in Fe-rich and Co-rich glass covered microwires

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Chizhik, Alexander, Blanco Aranguren, Juan María, Ipatov, Mihail, Zhukova Zhukova, Valentina, González Estévez, Julián María, Zhukov Egorova, Arkady Pavlovich

JEMS 2012 - Joint European Magnetic Symposia edited by Tiberto, P; Affronte, M; Casoli, F; Fernandez, CD; Gubbiotti, G; Marquina, C; Pratt, F; Solzi, M; Tacchi, S; Vavassori, P. 6th Joint European Magnetic Symposia (JEMS) Parma, ITALY SEP 09-14, 2012, We report the results of the investigation of domain walls propagation in Fe-rich and Co-rich microwires performed using Sixtus-Tonks and magneto-optical Kerr effect techniques. It was found that under certain experimental conditions we are able to create the regime of the motion of two domain walls moving to opposite directions which terminates by the collision of the domain walls. Also the domain walls collision was visualized using magneto-optical Kerr effect microscope when the surface...



Muskizen dagoen petrolio-findegiak behar ditu: IDEIA BERRIAK

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriondo Hernández, Aitziber

Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante y Docente, 2012/13 ikasturtean, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia aktiboa "Petrolio-Finketa eta Petrokimika" ikasgaian inplementatu egin zen gai-zerrendaren %54-an. Hortaz, proiektua 11-12 aste iraun zuen. Guztiz teorikoa den nahitaezko irakasgai hau Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko 3. kurtsokoa eta 2. lauhilekoa da. Proiektuari enpresako ikuspuntua emateko eta gaur egun daukagun egoera ekonomikoari begira, ondorengo galdera eragilean pentsatu egin...



Goi Finantza Kontabilitatea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ipiñazar Petralanda, Izaskun

Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Destinatario: Estudiante y Docente, Koaderno honen bidez, Goi Mailako Finantza Kontabilitatea ikasgaian, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza inplementatzeko beharrezko jarraibideak aurkeztuko dira. Gai hauetan egingo da: 2 Gaia “Sozietate Anonimoaren (S.A.) eta Erantzukizun Mugatuko Sozietateen (E.M.S.) Eraketa”; 3 Gaia: “Kapital Sozialaren zabalkuntzak” eta 4 Gaia “Kapital Sozialaren murrizketak”. Ikasgaiaren ildo nagusiak aurkeztuz hasiko gara, ondoren, aipatutako gaietarako, arazoetan oinarritutako metodologiaren aplikazioan...



Deba barreneko euskarazko komunikazio sistema : tokian tokiko aldizkariaren kazetaritza-genero eta gaien analisia 2000-2004 bitartean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aiestaran Yarza, Alazne

780 p., Ikerlan honetan, Deba Barreneko euskarazko prentsa idatzia aztertzen da: zehazki kazetaritza-generoak eta gaiak hartu dira kontuan. Izan ere, 2000-2004 bitartean, bailaran euskaraz argitaratzen diren aldizkariek zeri buruz informatzen duten, eta zein genero erabiliz kaleratzen dituzten euren edukiak ezagutzeko. Horretarako, Bizkaia eta Gipuzkoa artean dagoen eskualdean kaleratzen den tokian tokiko euskarazko prentsaren sei argitalpen aukeratu ditugu: Ermua eta Mallabiko Drogetenitturri...



Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan : esperientzia eta modelizazioa. dinamizazio soziolinguistikoa gizarte pedagogiaren baitan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Marko Juanikorena, Jose Inazio

649 p., El objetivo de esta tesis ha sido desarrollar un modelo referencial de intervención en una ingeniería de procesos lingüísticos aplicada al cambio para la normalización lingüística en organizaciones del ámbito socio-económico. A partir de la experiencia llevada a cabo durante 10 años en un sindicato de trabajadores y siguiendo una estrategia de investigación básicamente cualitativa con un diseño en tres fases de 1) desarrollo del trabajo de campo aplicando una metodología de investigación...



Mainbot robotaren simulazioa eta nabigazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arandia Obineta, Aritz

Proiektu honetan IK4-Tekniker fundazioaren Mainbot robotaren simulazioa eta nabigazioa garatu dira. Mainbot robota zentral termosolar baten mantentze-lanetan lagungarria izateko dago pentsatua, eta Ackermann mugimendu-sistema du. Proiektuaren barnean ondorengoak garatu dira: simulazioaren ingurunea, robot simulatua eta nabigazio-sistema. Robota A puntutik B puntura modu autonomoan nabigatzeko gai izan beharko da, eta, horretarako, sentsoreetatik jasotako informazioa erabili beharko du oztopoak...



Bateria baten egoera kontrolatzen duen txartel komertzial batentzako driverra eta interfaze grafikoa diseinatzea eta garatzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
De Miguel Lauzirika, Jon

Eskuartean irakurgai duzu hainbat hilabetetan zehar garatutako proiektua deskribatzen duen memoria. Bateria baten egoera kontrolatzen duen txartel komertzial batentzako driverra eta interfaze grafikoa diseinatzea eta garatzean datza proiektua. Azken finean, programatu beharrekoa serie portutik abiatuta txartel batekin komunikatzeko aplikazioa izan da, eta jasotako datuak interfaze grafiko baten bitartez bistaragarriak bihurtzea. Esan daiteke proiektua bi fase nagusitan antolatu dela. Lehenengoa...



Testuliburu digitala: errealitatea ala utopia?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goikoetxea Madariaga, Izaro

[EUS] Testuliburuaren erabilera oinarritzat duten hezkuntza sistemetan, paperezko testuliburu tradizionala ez den errekurtso berri bat dago eskuragarri: testuliburu digitala. Tresna honek berrikuntza eta aberastasuna ekar ditzakeen arren, badira kontra egiten dioten joerak ere. Errealitatea zein den ulertzeko, testuliburu digitala bere osotasunean aztertu behar da, baita testuliburu tradizionalarekin alderatu ere. Horretaz gain, Euskal Herriak digitalizazio hau nola bizi duen adierazi nahi izan..., [EN] The educational systems based on the use of the textbook have now a new resource which is not the traditional paper made textbook: the digital textbook. Even though this device might bring innovation and intellectual wealth, there are also movements that go against it. In order to understand reality, the textbook needs to be wholly analyzed and what is more, compared with the traditional textbook. Apart from that, it wanted to be exposed how the Basque Country lives this digitalisation...., [ES] En los sistemas educativos que se basan en la utilización del libro de texto, existe una nueva alternativa al libro de texto de papel: el libro de texto digital. Pese a que este recurso pueda aportar innovación y riqueza, hay varias corrientes que se posicionan en contra. Para entender la realidad, hay que analizar el libro de texto en su totalidad, así como compararlo con el libro de texto tradicional. Además, se ha querido hacer referencia a cómo se vive esta digitalización en el País...



Erresistentzia moderatuko ohiko aplikazioetan altzairu zuntzez indarturiko hormigoi autotrinkotzaliearen erabileraren optimizazio, Optimización del uso de Hormigones Autocompactantes Reforzados con Fibras de Acero en Aplicaciones Convencionales de Resistencias Moderadas

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Orbe Mateo, Aimar

Doktore Tesi honen helburua altzairu zuntz laburren egitura-ahalmenak planteatzean datza hormigoi matrizearen indartze gisa, arrunki AZIH deitua, baldintza zehatzetan materialaren zenbait alderdi hobetzen dituzten propietate autotrinkotzaileak emateko aukerarekin bat, Altzairu Zuntzez Indarturiko Hormigoi Autotrinkotzailea (AZIHAT) deritzona sortuz, dokumentu honetan egiaztatzen diren ezaugarri eta propietateei esker. Asmo horretarako eta ezagutzen ditugun beste esperientzia batzuek ez bezala,..., Ikerketa hau Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua izan da neurri batean, MIVES IV ref: BIA 2010-20789-C04-04 eta BIRGAITEK 7-12-TK-2009-10 proiektuen bitartez, hurrenez hurren, Doktore Tesi honen egileak bere eskerrik onenak adierazi nahi dizkielarik instituzio horiei. Horiekin batera, 2012 Uztailaren 4ko Aginduaren arabera, Eusko Jaurlaritzak onartutako IT781-13 Ikerketa Taldeari ere eskerrak agertu nahi dizkiot.



Kontrol esparruan ikasketa eta garapenerako oinarrizko ingurune praktiko, ireki eta askea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martínez Corral, Unai

Embedded system design (VHDL description) based on Xilinx's Spartan3E Development Kit to perform real-time PID control and monitoring of DC motors., Benetako denborak aginduta, kontrolagailu jarraituaren erantzun baliokidea duen kontrol-sistema digital modularra, txertatua eta autonomoa FPGA batean inplementatzea eta kontrola gauzatzea.



Arduinon oinarritutako estazio meteorologiko baten diseinu, inplementazio eta kontrola

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirre Orozco, Oier

Proiektu honetan Arduinon oinarritutako estazio meteorologikoa eraiki da. Estazio meteorologiko honek, atmosferako magnitude ezberdinen informazioa jaso, manipulatu eta bistaratzeko aukera ematen du. Gailuan bertan muntatutako hainbat sentsore ezberdinez baliatuz, esaterako, euri-sentsorea, tenperatura sentsorea, argitasun sentsorea… atmosferako magnitude ezberdinei buruzko informazioa denbora errealean eskuratzeko eta eskaintzeko gai da. Neurketa sentsore horietatik jasotako informazioa,...



Grafika Teknologikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jodra Llorente, Susana

Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante y Docente, Grafika Teknologikoa Arteko Graduan 3.mailan eskaintzen den 6 kreditutako hautazko ikasgaia da. Proiektu artistikoak ideiatu eta burutzean bideratutako grafikan oinarritzen da. Sormen prozesuan parte hartzen duten teknika, sistema eta estrategia grafiko guztiak biltzen ditu, bai asmatze edo proiekzio esparruan eta eratzean ere, tresna analitikoa bezala dituen gaitasunak ahaztu gabe. Ikasgai hau beste hainbat eremutan garatu beharreko proiektuei loturik planteatzen da. Bideoa, eskultura,...



Haur hezkuntzako gelen antolaketa espazialaren eta erabilearen deskribapena eta azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jauregui Elizondo, Margarita Lorea

V.I: VII, 514 p. y V.II: II, 332 p., Donostiako bi ikastetxetako Haur Hezkuntzako geletako eta gelaz kanpoko espazioen antolaketa eta erabilera deskribatzea eta aztertzea izan da helburu nagusia. Prozesua bi alditan bereiz dezakegu: 2000-02 ikasturteak eta 2007-08 ikasturtea. Ikasturte horietan zehar haurren eskolatze/egokitzapen-aldiaren bilakaera behaketa zuzenaren bidez jasotzearekin batera, haurrak autonomia eta elkarrekintzan ematen joan diren aurrerapausoak azaldu ditugu. Prozesu guztian zehar andereñoen papera eta parte...



Metalak eta metaloideak itsasadarretan: kutsadura jarraitzeko erreminta analitikoen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gredilla Altonaga, Ainara

265 p., [EN]In the year 2000 the broadest ranging and most specific programme of measures relating to water ever known in Europe, the European Water Framework Directive, EWFD, was implemented across the Community. In compliance with the Directive, Member States of the European Union must implement the Directive and ensure the Good Ecological Status, (GES) of their waters by the year 2015. Amongst the water bodies mentioned in the Directive, river estuaries are of special importance, not only because of...



LC teknika desberdinen erabilera Sindrome metabolikoaren aurkako terapian erabiltzen diren farmakoen determinaziorako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriarte Saenz de Ojer, Gorka

330 p., Sindrome metabolikoa hipertentsioa, dislipemia, diabetesa eta gizentasuna bezalako arrisku-faktoreen ondorioz ematen den asaldura da. Gaixotasun hau dutenen artean, eritasun kardiobaskularrak eta 2 motako diabetesa izateko probalbilitatea nabarmen areagotzen denez, Sindrome metabolikoa hilkortasun-tasa handiarekin zuzenean erlazionatzen da. Asaldura honen aurka erabiltzen den terapia farmakologikoa, konplexutasun handikoa da, arrisku-faktore desberdinei aurre egin behar baitie. Terapia...



Alegia klasikoak euskaraz: Isopeteko, La Fontaineren eta Samaniegoren alegien berridazketen azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Beldarrain Agirre, Miren Josune

521 p., [EUS] Tesi honetan, alegia klasikoen euskal berridazketak aztertu dira. Corpus zabala bildu da: 1804tik, Bizenta Mogelek Ipui onac argitaratu zuenetik hain zuzen, 2003. urtera bitarteko alegia klasikoen berridazketak. Hiru bilduma klasiko hautatu dira azterketa egiteko: Isopete, La Fontaine eta Samaniego. Azterketa metodologikoa diseinatu da itzulpenaren komunikazio-ikuspegian oinarrituz, eta, ikusmolde horren barruan, aintzat hartuz Itzulpen-Ikerketa Deskriptiboak eta Lefevereren teoria..., [ES] En esta tesis se han analizado las reescrituras vascas de las fábulas clásicas. Se ha recogido un corpus extenso: las versiones vascas de Esopo, Fedro, La vida de Ysopet con sus fábulas historiadas, Jean de La Fontaine y Félix Mª Samaniego comprendidas entre los años 1804 año de la publicación de Ipui onac de Bizenta Mogel y 2003. Para realizar el análisis se han elegido, como textos de origen, las fábulas de La vida de Ysopet con sus fábulas historiadas (1489), Fables choisies mises en...



Landa-garapen politika eta ingurumenarekiko harremana Euskal Autonomia Erkidegoan (1992-2008)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxano Gandariasbeitia, Iker

[EUS] Landa-garapeneko politikek, eremu horietako ohiko jardueren sustapena eta berregituratze sozioekonomikoa bultzatzeaz gain, lurralde-antolaketa zein ingurumen-esparru gero eta garrantzitsuagoak barneratu dituzte beren proposamenetan. Artikulu honek horixe aztertzen du, zein izan den landa-garapen politikaren ingurumentze prozesua Euskal Autonomia Erkidegoan, alegia. Basogintza eta nekazaritza-ingurumen neurriez gain, prozesu honetan arreta berezia merezi du Natura Eremu Babestuen politikak..., [ENG] Rural development policies, apart from revitalizating traditional activities and promoting socioeconomic restructuration within rural areas, have included a vision increasingly relying on land planning and environmental issues. The article analyzes just this, i.e. the environmentalization process that the rural development policy has undergone in the Basque Country. Apart from forestry and agri-environmental mesures, in this process must be paid attention on Natural Protected Areas policy...



Natura-eremu babestuen balorazio ekonomikoa Euskal Herrian: berrikusketa bibliografiko bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxano Gandariasbeitia, Iker

[EUS[ Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen gaineko balorazio ekonomikoa ebaluazio-tresna erabilgarri gisa azal daiteke, bereziki natura-eremu babestuen (NEB) politikak gero eta garrantzi handiagoa eskuratzen duen testuinguruetan. Nahiz eta NEBen gaineko balorazio ekonomikoak tradizio luzea duen, Euskal Herriko NEBen gain egindakoak oraintsukoak dira. Artikulu honek balorazio ekonomiko horiek jasotzen dituzten ikerlanen berrikusketa bibliografikoa egiten du. Egindako azterketak disparekotasun..., [ENG] Economic valuation of environmental goods and services apparently seems to be an useful evaluation tool, particularly within contexts in which Natural Protected Areas (NPA) policy gains increasing relevance. Despite economic valuation of NPA has an important tradition empirical applications undertaken in the Basque Country are quite recent. This paper completes a literature review of them. The analysis undertaken reveals great differences on results due to economic valuation is deeply...



¿Respetamos los derechos de los niños?, Errespetatzen ditugu haurren eskubideak?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Macías Muñoz, María Olga

Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Destinatario: Estudiante y Docente, Este recurso aborda el respeto de los derechos de los niños centrándose en la libertad religiosa dentro de una sociedad cada vez más multicultural y está dirigido a los alumnos de Magisterio, grado de Educación Primaria. Mediante la metodología ABP se plantea una cuestión central, basada en una situación real de una alumna magrebí de primaria que iba con el chador a clase. A partir de este problema estructurante surgen una serie de preguntas motrices que los alumnos tendrán que trabajar para...



Gai naiz kimikari baten zereginik oinarrizkoenetakoa gauzatzeko: materia eta bere izaera ezagutu, bere erreaktibotasuna eta propietateak arakatuz?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Beobide Pacheco, Garikoitz

Duración (en horas): De 21 a 30 horas. Destinatario: Profesor, Azken urteotan zehar, kimika ez-organikoa saiakuntza praktikoen bidez irakasteko ohiko modua, praktika-gidoiak ematea izan da, bertan jarraitu beharreko prozedura ongi zehaztuta egonik eta ikasleak jarraitzeko erraza izanik, ezinbestean pauso bakoitzean egiten duenaren zergatian pentsatu beharrik gabe. Honen ondorioz, ikaslea laborategiko automata bat bihurtzeko arriskuan erori daiteke. Alabaina, honek ez dio erantzuten etorkizuneko ibilbide profesionalean aurkituko duen errealitateari, izan...



Jardueran oinarritutako komunitateak enpresa txiki eta ertainetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albizu Gallastegi, Eneka, Otero Gutiérrez, Beatriz, Olazaran Rodríguez, Mikel

Lan honetan, gure artean gutxi ezagutzen diren “Jardueran Oinarritutako Komunitateek” (JOK) enpresa txiki eta ertainetan izan dezaketen eragina aztertzen da. Zehazki, ikergaia hauxe da: organizazio barruan komunikazioa eta ezagutzaren jarioa areagotzea helburu duen tresna hori Gipuzkoako bederatzi enpresa eta erakundetan nola txertatu den eta txertaketa horren ondorioak zeintzuk izan diren erakustea. Bereziki, puntu hauei begiratu zaie: JOKetan aritu diren pertsonen espektatiben asebetetze...



Euskal nazionalismoaren diskurtsoa gaur egungo immigrazioaren aurrean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iraola Arretxe, Iker

340 p., Doktorego Tesi honen aztergaia euskal nazionalismoa da; zehazki, nazionalismo horrek immigrazio fluxu zehatz baten aurrean ¿batik bat 2000tik aurrera Hego Euskal Herrira iritsitakoa¿ garatzen duen diskurtsoa. Tesiaren kokapen teoriko gisa, lehen atalean, nazionalismoaren eta immigrazioaren arteko hartu-emanak aztertzen dira; eta, horren ostean, euskal nazionalismoak immigrazioaz izandako ikuspegian gertatutako bilakaera da aztergai: immigrazioaren aurkako hasierako jarreratik etorkinen...



Medikuntza osagarri eta alternatiboak gure osasun sistemaren baliabide izan daitezke?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendieta Arabiorrutia, Nora

Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren erabilera azken bi hamarkadetan handiagotuz joan da. Gero eta pertsona gehiagok, medikuntza mota honetan oinarritzen diren metodoak eta produktuak erabiltzen dituzte beraien osasuna sustatzeko, mantentzeko edo gaixotasunak tratatzeko. Beraz, medikuntza honen erabilera handiagotuz joan dela esan daiteke. Hala ere, historikoki medikuntza konbentzionala oinarritzat izan duten herrialdeetan, osasun sistematik kanpo egon ohi da bere eraginkortasuna,...



Komunikazioaren eraginkortasuna haur ospitaleratuen estresa murrizteko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aspillaga Sánchez, Naiara

Lanaren helburuak haur ospitaleratu eta erizainen arteko komunikazioaren ezaugarriak eta hau hobetzeko neurriak eta haurren antsietatea eta sintomatologiaren kontrola hobetzeko komunikazioa eta honekin erlazionatutako estrategiak aztertzea dira. 6-12 urte bitarteko ume ospitaleratuek pairatzen duten antsietatea murrizteko komunikazioak duen eragina lantzen duten artikuluen berrikuspena egin da azken 10 urteetan idatzitako artikuluak bilatuz. Haurrek berez ospitalak eragindako estresa murrizteko...



Migrainaren tratamendu prebentiboa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Morentín Pinedo, Olatz

Migraina gure gizartean prebalentzia handia duen gaixotasun neurologiko bat da. Berrikuspen bibliografiko honek gaixotasun honi tratamendu prebentibo eraginkor bat topatzea du helburu. Lehenik eta behin tratamendu prebentiboa jasotzeko bete beharreko baldintzak aztertuko dira, era beran tratamenduaren hasieran lagungarriak izan daitezkeen zenbait gomendio emanez. Azken urteotan ikertuak izan diren lau farmako familia dira nagusienak: betablokeanteak, antiepilekektikoak, antidrepesiboak eta...



Ba al dago kongruentziarik paziente paliatiboak hil nahi duen lekuaren eta hil egiten den lekuaren artean? Europako egoeraren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Galán López, Itxaso

Paziente paliatiboak, heriotzera hurbilduz doazen heinean, hainbat erabaki hartzera behartuta ikusten dute euren burua. Horrekin erlazionatuta, kalitatezko adierazle bezala, hiltzeko lekuaren aukeraketa aurkituko litzateke. Hau, urteekin eraldatuz joan da, aukera gehiago zabalduz gaixoari. Helburuak: paziente paliatiboak, Europa mailan, hiltzeko aukeratuko luketen lekuaren eta azkenean hil egiten diren lekuaren arteko bat etortze mailaren analisia. Horrez gain, kongruentziarik ematen ez den...



Presio ultzeren agerpen arriskua: Iritzi klinikoa eta balorazio eskalen arteko konparaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Calorano Ponte, Isaac

Presio ultzerak osasun publikoaren arazo bat dira, asaldura fisiko, psikologiko, ekonomiko eta sozial asko eragiten dituztelako. Ultzerak tratatzeko hainbat modu ezagutzen dira, baina argi dago tratamendu onena prebentzioa dela. Haien agerpena saihesteko ezinbestekoa da ultzera bat pairatzeko arriskua baloratzea. Hau egiteko profesionalek iritzi edo epaiketa klinikoa erabili dezakete (haien esperientziaren bitartez ultzera begi bistaz baloratu) edo eskala protokolizatuak erabili ditzakete. Lan...



Ba al dago erlaziorik osasun profesionalek genero biolentzian duten heziketa eta egiten dituzten kasuen detekzioaren artean? Ebidentzian oinarrituriko analisia.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Beraza Bilbao, Miren

Genero biolentziaren biktima diren emakume kasuak detektatu eta aurre egiteko osasun langileek daukaten garrantzia nabaria da. Helburua: argitaraturik dagoen bibliografiaren berrikuspen kritikoa eginez, erizainek eta bestelako osasun langileek genero biolentzian duten heziketa mailak kasuen detekzioan erlaziorik dagoen edo ez behatzea da. Metodologia: lehenik eta behin gaia finkatzeko asmoz bilaketa bibliografiko orokorra egin da. Ondoren, gai zehatzaren inguruko bibliografia bilaketa kritikoa...



Osasun arloko zientzia psikosozialak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Liceranzu Asua, Ane

Haur-obesitatea gorputzeko gantz kantitatea gehiegizkoa izateari deritzo. Gaixotasun epidemiko kontsideratu den arren, urtero, prebalentzia goraka doa. Eritasun honek ondorio latzak ekar ditzake, besteak beste, beste hainbat gaixotasun eragin baititzake. Hori dela eta, prebentzioan lan egitea da biderik onena, eta horretarako, haur eta gurasoak arrisku faktoreei buruz informatzea da bide zuzena. Lan honen bitartez, gaixotasun honen prebentziorako suertatu diren interbentzio eraginkorrak aztertu...



BertsoBot: lehen urratsak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirrezabal Zabaleta, Manex

[EU]Hizkuntzaren prozesamenduko teknikak erabilita, poesia-sorkuntza automatikoan lehen urratsak eman dira. Hau erdiesteko, corpusen prozesamenduan oinarritutako bilaketak erabili dira, bai bilaketa arruntak eta baita bilaketa semantiko aurreratuak ere, horretarako IXA taldean garatutako tresna ezberdinak erabiliaz. Hizkuntza poetikoko testuek, gramatikaltasun eta metrika hertsitik haratago, semantika eta pragmatika barneratuta dituzte. Lan honetan semantikaren auziari heldu zaio nagusiki., [EN]In this text, I present the rst steps in computatinal linguistics, to allow the automatic generation of poetry. In order to achieve it, di erent corpora search techniques have been used, from simple string-match searches, to advanced semantic searches, using di erent tools developed by the IXA group. Poetic language is more than simple metrics and gramaticality, as it has plenty of semantical and pragmatical information. In this work we focused on semantics.



Jarduera fisikoak adineko pertsona autonomoen osasunean duen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kortaxarena Rubio, Maider

294 p. : il., [ES]Introducción: El aumento de la esperanza de vida y el envejecimiento de la población conlleva un incremento de la incidencia y prevalencia de determinadas enfermedades, como las enfermedades cardiovasculares. En España la proporción de individuos mayores de 64 años se ha incrementado desde el 7,2% en 1950 hasta el 16,6% en 2007 y se estima que en el año 2030 representará aproximadamente el 24% de la población. La condición física tiende a disminuir progresivamente con la edad debido, en..., [EU]Sarrera: Herrialde industrializatuetako bizitza-esperantza nabarmen hazi da azken urteetan eta 65 urtetik gorako pertsonen populazioa asko handitu da. Izan ere, azken mendean bizitza-esperantzari 30 urte gehitu zaizkio. Gaur egun Espainiako batez besteko bizitza-esperantza emakumeentzat 84 urtekoa da eta gizonentzat 78 urtekoa (INE 2011). Gaur egun, 60 urtetik gorako 600 milioi pertsona inguru bizi da munduan; Nazio Batuen Erakundearen aurreikuspenen arabera, 2025. urterako kopuru hori...



Euskararen normalizazioa hezkuntzan (2000-2010) : Ulibarri programa, euskarri teorikoa, metodologia eta faktore azalgarriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aldecoa Arana, María Asunción

422 p., En la Comunidad Autónoma Vasca, tras la aprobación de la Ley 10/1982, de 24 de Noviembre, ¿Ley Básica de Normalización del Uso del Euskara¿, el sistema educativo ha desempeñado un rol primordial en la política lingüística desarrollada durante el último cuarto de siglo.El presente trabajo versa sobre la normalización lingüística en el sistema educativo, en general, y sobre el Programa Ulíbarri destinado a la promoción del uso del euskara en el contexto escolar, en particular.Para ello se...



Gipuzkoako Udaletxeak krisialdian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ormazabal Aizpurua, Imanol

Lan honetan Gipuzkoako udaletxeetan krisialdi ekonomikoak izan duen eragina aztertuko da. Horretarako adierazle ekonomiko-finantzario nagusiak aztertuko dira. Analisia sakonagoa izan dadin, azalduko diren zenbait irizpideren baitan aukeratutako 12 udaletxeetan zentratuko da. Honela arazo ezberdinei aurre egiteko irtenbide ezberdinak aukeratu direla ikusi ahal izango dugu, bakoitzak zuen ahalmenaren arabera. Era berean Gipuzkoako sektore publikoaren egitura eta funtzionamendu azalduko da....



Alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura: zuzeneko nahiz zeharkako itzulpenen azterketa corpus baten bidez, Übersetzung deutschsprachiger Kinder- und Jugendliteratur ins Baskische: Vergleich direkter und indirekter Übersetzungen mithilfe eines Korpus

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubillaga Gómez, Naroa

592 p. (versión en euskera) ; 117 p. (versión en alemán), Tesiak alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura du aztergai, beraz, bi ikergai batzen dira: haur- eta gazte-literatura generoa, batetik eta, alemana/euskara hizkuntza-konbinazioa, bestetik. Arreta berezia eskaini zaio zuzeneko itzulpenen eta zeharkakoen artean egon daitekeen aldea aztertzeari. Izan ere, euskararako itzulpenak zeharka egin izan dira eta egiten dira askotan, hau da, gaztelania zubi-hizkuntza gisa erabilita. Lana egiteko, katalogo bat osatu dugu, alemanetik euskaratu...



XIX. mendeko euskal gramatikagintzari buruzko ikerketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez López, Ricardo

lx, 407 or. [Bibliografia: 345-397; Index nominum: 399-405; Taulen aurkibidea: 407], [EN] This PhD thesis deals with eight issues in the History of 19th-Century Basque Grammaticography. The work undertaken is within the area of Linguistic Historiography; and more exactly, it deals with the history of grammatical ideas about the Basque language. This dissertation has two main parts: Chapters 1 through 5 examine the work of several 19th- century bascologists (Astarloa, Humboldt, Darrigol,Bonarparte, and van Eys). Chapters 6 through 8 introduce the analyses that some grammatical..., [EU] Doktorego tesi hau XIX. mendeko euskal gramatikagintzaren historiari buruzko zortzi ikerlanez osaturik dago eta Hizkuntzalaritzaren Historiografiaren esparruan kokatzen da, zehazkiago euskararen inguruko gramatika-ideien historian. Ikerketa honek bi atal nagusi ditu: alde batetik, 1-5 kapituluetan XIX. mendeko zenbait euskalariren lanak aztertzen dira (Astarloa, Humboldt, Darrigol, Bonaparte eta van Eys) eta, bestetik, 6-8 kapituluetan gramatika-gai batzuek euskal tradizioan zehar, batik..., [ES] Esta tesis doctoral se compone de ocho estudios sobre la historia de la gramitcografía vasca del siglo XIX y se enmarca en el ámbito de la Historiografía de la Lingüística, más concretamente en el de la historia de las ideas gramaticales en torno a la lengua vasca. La investigación consta de dos parte principales: de un lado, en los capítulos 1 al 5 se estudian las obras de varios vascólogos del siglo XIX (Astarloa, Humboldt, Darrigol, Bonaparte y van Eys) y, de otro, en los capítulos 6 al..., UPV/EHU: 1/UPV/EHU 00106.130-HA-8117/2000; Eusko Jaurlaritza: PI97/49; Espainiako Ministerio de Educación y Ciencia: BFF2002-03132, HUM2005-08047.



Axularren eta haren obraren harreraz (Iritziak, ikerketak eta beste), On the reception of Axular and his work (Opinions, research ... )

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

[EUS] Axularrek eta haren liburuak (Gero,1643) hiru mende luzeotan barrena izan duten harrerari buruzko begirada historikoa aurkeztu nahi da artikulu honetan, egungo ikerkuntzak Axularren arazoaz aztertu eta ebatzi duenaren berri zen bait emanez. Ildo horretatik, gizarteak historian zehar urdazubiarraz erakutsi duen ikuspuntuaz gainera, euskal idazleen testigantzaren berri ere eskaintzen da. Orobat, modu berezian azpimarratzen da azken urteotako ikerkuntzak jorratu dituen alor garrantzitsuenak,..., [ES] El objeto del articulo es presentar una visión histórica sobre la recepción que en estos tres siglos largos han tenido Axular y su libro (Gero, 1643), aportando algunas noticias de lo analizado y establecido sobre el caso de Axular por la investigación contemporánea. En este sentido, además del punto de vista que la sociedad ha mostrado sobre el urdazubiarra a través de la historia, se da a conocer el testimonio de diferentes escritores vascos. Asimismo se haee especial mención de las..., [FR] Le but de cet article est de présenter une vision historique sur l'accueil reservé au cours de ces trois derniers siècles, à Axular et à son livre (Gero, 1643), en apportant quelques informations sur ce qui a été analysé et établi sur le cas d'Axular par les chercheurs contemporains. Dans ce sens, outre le point de vue que la société a montré sur ce ressortissant d'Urdazubi à travers l'histoire, on fait connaître le témoignage de différents écrivains basques. De même,..., [EN] The object of this article is to present a historical vision on the acceptance that Axular and his book have had over these three long centuries (Gero, 1643). The article also includes some news on what has been analysed and established in the case of Axular by contemporary research. In this sense, in addition to the opinion that society as a whole has shown on the "urdazubiarra" throughout history, the article also includes the testimony of various Basque writers. Special...



Aljebra, gure aliatua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echegaray López, Goretti

Duración (en horas): Más de 50 horas Destinatario: Estudiante, Aljebra eta Geometria oinarrizko formakuntzako irakasgai bat da, Ingeniaritza Zibileko lehenengo mailan irakasten dena. Ikasleek buruketak ebazteko beharrezko kontzeptuak antzemateko eta horiek garatzeko ezagutza teorikoa lortzea du helburu. Gainera, gaitasun ezberdinak barneratzea bilatzen da. Hala nola, emaitzak interpretatu eta justifikatzea, ahozko zein idatzizko komunikazioa eta software matematikoaren erabilera. POI metodologia irakasgaiaren %40ean garatu da, eskola magistralak eta...



Gipuzkoako Udalen aurrekontuen analisia: 2008-2012 epealdia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Erkizia Olaizola, Agustín, Ibarloza Arrizabalaga, Ander, Ibarloza Arrizabalaga, Errapel Mirena

Jada sei urte igaro dira azkeneko hamarkadetan pairatu dugun krisialdi ekonomiko gogorrena iritsi zela eta, kimuak kimu, oraindik ere egundoko sarraskiak sorrarazten dihardu. Urakan bat bailitzan agertu zen gure artean eta guztiongan aparteko eragina izan du: gure kontzientzia ekonomikoa astintzeaz gain orain arte normaltzat ematen genituen hainbat portaera kolokan jarri ditu. Kaltetuen zerrenda luze horretan herritarrengandik gertuen dauden erakunde publikoak agertzen dira: udalak. Artikulu...



Irakurketa ohiturak literatur siteman: generoa diagnostikatzeko eremu interesgarria

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lasarte Leonet, Gema

[EUS] Artikulu honetan irakurketa ohituren feminizazioaz dihardugunean, edota generoa arakatzeaz, ez gatzaizkio lotzen irakurleria femeninoa ikertzeari soilik, baizik eta literatur sistema (Even-Zohar, 1990) osoa behatzeari. Lehenik, kontuan izan ditugu emakume idazle, ilustratzaile, literatur pertsonaia femenino nahiz emakumeari atxikitzen zaizkion gaiek zenbaterainoko oihartzuna izan duten ikerturiko populazioak eginiko testu irakurketan. Hartara, populazioak eginiko irakurketen bidez..., [ES] Este artículo publica una investigación sobre el hábito lector y el género realizada en cuatro escuelas de Vitoria-Gasteiz en el curso escolar 2011-2012. El objetivo principal de esta investigación era indagar en la validez del hábito lector para diagnosticar la asimetría de género en el sistema literario vasco de literatura infantil y juvenil. Para analizar el sistema literario mediante la lectura de la población encuestada se elaboró un cuestionario para alumnos-as de 11-12 años. En esta...



Arantxa Urretabizkaiaren narrazio lanetako amatasunak: genero arteko harreman berrien paradigma

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lasarte Leonet, Gema

[EUS] Artikulu honen bidez, Arantxa Urretabizkaiak amatasuna bere narratiban nola jorratu duen agerian jarri nahi da. Horrela, Zergatik panpox (1979), Koaderno gorria (1998) eta Hiru Mariak (2010) eleberrietako, eta Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1983) ipuin bildumako amak aztertu dira artikulu honetan. Lehenik, amatasunaren inguruan esparru teorikoa eraiki da. Hortaz, egun teoria feministak amatasunaren inguruan zedarriturikoa eta esanikoa aurkeztu da. Ondoren, kritika...



Ibarguen-Cachopín Kronika. Edizioa eta azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arriolabengoa Unzueta, Julen

456 p., El primer objetivo ha sido preparar una edición crítica de la obra conocida como Crónica de Ibarqüen-Cachopín (1580-1620), cuyo único manuscrito se conserva diseminado por varios archivos, gravemente mutilado y en un estado preocupante. Tras recopilar los materiales pertenecientes a la hora, se han transcrito siguiendo los criterios del CESIC y ordenado para reconstruir y editar la obra en tres tomos, respetando, así la idea primera de sus autores. A pesar de que dos tercios de la obra se...



Potentzia-bihurgailu matrizialen diseinu-prozesurako eta hutsegite-tolerantziarako soluzio berriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarra Basabe, Edorta

290 p., [ES]El convertidor matricial (MC) es un convertidor de potencia que destaca por sus características: realiza una conversión AC/AC directa en ausencia de grandes elementos reactivos, es eficiente, ligero y compacto. Sin embargo, el uso de dicho convertidor no está todavía muy extendido, principalmente por la complejidad de su arquitectura y sus algoritmos de control, y por su baja robustez. En esta tesis se presentarán, en primer lugar, los conceptos básicos del MC. Posteriormente, se estudiará..., [EU]Gaur egun, potentzia-bihurgailuak hainbat aplikaziotan aurki ditzakegu, hala nola haize-errotetan, makina industrialetan, ibilgailu elektriko eta hibridoetan, itsasontzi eta urpekoetan, etab. Potentzia-bihurgailuak energia-bihurketarako sistemetan erabiltzen dira, eta horien helburua energia elektrikoa era kontrolatuan bihurtzea da. Potentzia-bihurgailuen topologien artean, bere ezaugarriak direla medio, bihurgailu matriziala (MC, Matrix Converter) nabarmendu daiteke. AC/AC bihurketa zuzena...



Zoriaren esku-hartzea sormen prozesu ludikoetan eta bere egiaztapena pintura praktikan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fullaondo Zabala, Usoa

377 p. : il., col., [ES] El trabajo de investigación realizado se sitúa dentro de esta variante vitalista, una variante con un trasfondo conceptual concebible dentro del marco de una teoría del conocimiento opuesta a todo intento de sistematicidad, una teoría de carácter paradójico del conocimiento humano que invita a una percepción más compleja de la trama comunicativa y de la propia noción de realidad. Para ello, hemos caracterizado el concepto de juego y hemos establecido las relaciones entre éste y el azar,..., [EUS] Gure ikerketa lana alderdi bitalistaren ildotik jorratu dugu, sormen prozesua jarraitasunezko prozesutzat hartuz. Edozein pentsamendu sistematizatu eta linealarekin apurtuko duen ezagutzaren teoria bat defendatu dugu eta zeharkako pentsamendua eta sormen teoria ezberdinekin lotura mantentzen duten prozesuen ikerketa gauzatu dugu. Honetarako, lehenengo eta behin jolas kontzeptua aztertu beharra izan dugu, honek zoriarekin duen lotura ezarriz eta berezko tentsiozko elementuan arreta...



Jolas sakona: txapelketaren prozesu errituala eta bertsolariaren arrazoi sortzailea XXI mendeko agoran

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrañaga Arriola, Jexux

455 p., Prozesu erritualean, iraganeko eta gaurko txapelketaren artean dagoen ¿zentzu-lur¿ baten arrasto identitarioa utzi duen kultur gertaeraren jarraidura ardatza mugatu dugu. Irudikari kulturalaren hedapen metaforikoa, talde kulturalaren lorratzetan arakatu dugu, utzitako aztarna semiotikoa bailitzan. Objektu semiotikoaren berezkotasunak kolektiboaren nortasun moldeaz baldin badihardu, izaera baten lorratz pausoetan mundukera baten islapena aurkitu dugu, objektuaren azal barrutiak bere baitan...



Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manterola Agirrezabalaga, Elizabete

603 p., [EUS] Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa Euskaratik beste hizkuntza batzuetarako itzulpena asko ari da zabaltzen azken urteetan eta ikerlan honetan zer itzuli den jaso nahi izan dugu. Lehenengo eta behin, ordea, egungo euskal literatur sistemaren azterketa egin dugu, testuingurua ongi ezagutzeko. Ondoren, itzuliriko liburuen katalogoa osatu dugu, eta horien azterketa egin hainbat ikuspegitatik: autoreak, izenburuak,..., [ES] Literatura vasca traducida. Comparación entre distintos tipos de traducción de la obra de Bernardo Atxaga. La traducción de literatura vasca a otras lenguas es un fenómeno cada vez más habitual y en este trabajo de investigación hemos querido recoger y analizar lo que se ha traducido. En primer lugar, ha sido necesario analizar el sistema literario actual para conocer bien el contexto. A continuación, hemos completado un catálogo que recoge las obras traducidas y lo hemos analizado desde...



Sindarren informe sortzailea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rubio Astigarraga, Jon

Proiektuaren kudeaketaz hitz egiten dugunean, definizio asko topa ditzakegu baina horietako bat hartzekotan, PMBOK-en dagoen definizioa aipa dezakegu: ezagutza, gaitasunak, tresnak eta teknikak aplikatuz jardueren proiekzioa da, proiektuaren baldintzak betetzera eramaten gaituena. Proiektu honetan, PMBOK-ak ezartzen duen gestioa eta planifikazioa hartuko da eredutzat. Proiektuari 5 ordu eskainiko zaizkio egunero, gutxienez, beti ere kontuan izanik egunero 5 ordu horiek Indar-en izango direla,...



TrustedPals plataformarako middlewarearen inplementazioa eta simulazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Itoiz Zabalza, Aingeru

Sistema banatuak zenbait konputagailu edo gailu autonomoaz osaturiko sareak dira, non algoritmo banatuen bidez partaide guztien lana koordinatzen da entitate bakarra izatearen irudia emanez. Eredu honi esker sistemaren sendotasuna handitzen da, posible baita sistemak aurrera jarraitzea zenbait partaidek huts egin arren. Sistema banatuak diseinatzeak badu zenbait zailtasun, prozesu guztien arteko koordinazioa lortu behar baita. Erronka nagusietako bat adostasuna edo consensus lortzea da; hau da,...



Automobil baten transmisioarendiseinua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Maestre Serrano, Asier

Automobil baten transmisioaren elementuen diseinua, TORSEN diferentzial batekin.



Twitter Kopy

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendibil Apezteguia, Itsaso

Erabiltzaile baten Twitter kontuko iruzkinen babes kopiak eta kudeaketa egiteko aplikazioa.



Erizaintzako prestakuntzaren eboluzio historikoa Gipuzkoan. Praktiketako gaitasunen diseinua egungo beharrei egokitzeko.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uranga Iturrioz, María José

397 pag., Doktore-tesi honen helburuak dira: Erizaintzako prestakuntzak Gipuzkoan izan duen eboluzio historikoa aztertzea, Europan izandako eboluzioarekin lotuz; eta, Europar Unibertsitate Eremu berria sortzeak eragin dituen aldaketen testuinguruan, Donostiako Erizaintza Unibertsitate Eskolan egindako praktiketako gaitasunen diseinua deskribatzea eta aztertzea.



Jolastorduaren berezko esanahia bilatzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sancho Bermejo, Cristina

35 p., Gaur egun, jolastordua ez da eremu hain baloratua gizartearengandik. Agian izan daiteke, azken finean, hezkuntza eremuko zati txiki bat hartzen duelako soilik. Dena dela, horrek ez du esan nahi ez duela eskaintzen behar bezalako laguntzarik edozein arlotan. Dakigunez, jolastokia umeek aske jokatzeko aukera ematen duen espazioa da eta hau aztertzea aberasgarria suertatzen da bai ikaskuntzari bai beste arloei dagokionez. Beraz, esandakoa kontuan hartuz, Gradu Bukaerako Lan honetako oinarrizko...



Jarduera Fisikoaren orokortasunak bihotz-errehabilitazioaren III. faseko programa batean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Centeno Tellería, Xabier

Bihotz - errehabilitazioaren III. fasean alderdi ezberdinak hartu behar dira kontuan eta lan honek, alderdi ezberdin hauek azaldu nahi izan dit u: patologia ezberdinak azaltzea , jarduera fisikoaren orokortasunak eta entrena mendu metodo ezberdinak azaltzea eta azkenik, patologia zehatzen arabera kont uan hartu beharrekoak azaltzea Orain arte bihotz - errehabilitazioaren barruan entrenamendu aerobiko jarraia soilik landu den arren, lan honek entrenamendu aerobiko interbalikoaren onura...



Alaves B taldearen lesioak 2012-2013 denboraldian: azterketa eta hobetzeko ardatzak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Egia Amezua, Jon

Futbolean iskiotibialetan ematen diren lesioen errebisioa eta hauek ekiditeko proposamena.



Gipuzkoako Surf Federazioaren 2015-2018 lau urtekorako plangintza estrategikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eizaguirre Erguin, Lore

Gipuzkoako Surf Federazioari helburuak zehaztu eta bideak markatzen lagunduko dion lau urtekorako plan estrategikoa da.



9-14 urte bitarteko haurrentzako udaleku irekiak Ondarroan: aisialdia hezigarri, joko-jolas tradizionalak, kirol alternatiboak eta talde kirolak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Beitia, Leire

Lan hau Jarduera Fisiko eta Kirol jokoetan oinarritutako udaleku baten egitasmoa da. Kirol jokoek duten hezigarritasuna kontutan izanik proiektua deskribatu eta aztertzen da jardueren izaeraren ikuspuntutik. Lanak izaera profesionalizantea du eta lan jardunera bideratua dago.



Lipidoen oxidazio maximoa, 50km martxa probaren errendimendu mugatzailea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez Ezeiza, Josu

Gradu amaierako lan honetan 50km - ak aztertuko da, eta batez ere beraien errendimendurako hain baldintzakorra den prozesu metaboliko bat, lipidoen oxidazioa. Honekin, azterketa bibliografiko bat egin ostean aspektu praktikoak iradokituko dira lipidoen oxidazioa handitzeko eta 50km martxan errendimendu hobea lortzeko.



Laudio Ikastolako 2013-14 ikasturteko azterketa: helburuak eta edukiak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alvarez Díaz de Tuesta, Ibon

Lan honetan Laudio Ikastolaren azterketa pedagogikoa egin dut eta Laud io Ikastolaren funtzionamendua hobeto ulertzeko baliagarria izan zait. Azterketa honetarako hainbat gauzetan arreta jarri behar izan dut eta informazio asko jaso. Esan daiteke b ehaketa lana puntu gar rantzitsu bat izan dela lan hau burutzeko. Behaketa lan h onekin irakaslearen jokabidean arreta handia ipini dut eta horrek , egiten dituen gauza onak eta baita txarrak ere detektatzeko baliagarria izan zait.



Moodle plataforma, teknologia berria eredu zaharrekin. Esperientzia bat “Hiznet” on-line graduondokoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Marko Juanikorena, Jose Inazio

Lan honen egilea Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren eta UPV/EHUko Sociología II Sailaren artean antolatzen duten eta Moodle plataforma erabiltzen duen HIZNET on-line graduondokoaren modulu baten irakaslea da. Esperientzia hori abiapuntu, komunikazio honetan hausnarketaren beharra planteatu nahi dugu bereziki bi punturen inguruan: Batetik, unibertsitate alorreko formazioan komunikazio sistema gisa Moodle plataforma bezalako IKT teknologiak erabiltzeak berez hezkuntza praktikaren berrikuntza...



Portafolioa eta lan-ekipoak. Talde Dinamika ikasgaian burututako esperientziaren azalpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Marko Juanikorena, Jose Inazio

Este trabajo se sitúa en el contexto de un proyecto denominado ´Proyecto de investigación/acción para el análisis de la metodología de equipos de trabajo aplicada al aula utilizando el Portafolio como herramienta para la gestión del aprendizaje y la evaluación continua' que dentro del Programa de Ayudas a Proyectos de Innovación Educativa (PIE) de la UPV/EHU se ha desarrollado en el perÌodo 06/07. Proyecto que a su vez se sitúa dentro de una línea de acción de la Cátedra de Calidad de la...



Talde teoria orokorrean murgilduz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Capa Calvo, Nagore

Hasteko, lehenengo Kapituluan Talde Teoriako oinarrizko kontzeptuak gogoratuko dira. Baita, garrantzi handia duen finituki sortuak diren talde abeldarren egitura teorema estudiatuko da. Memoria honen Bigarren Kapituluan, Sylow-en Teoremen ezagutza aztertuko da eta Sylow-en Teoremen ondorio interesgarri bat guztiz garatuta aurkeztuko da, aplikazio gisa. Orain, Hirugarren Kapituluan guretzat guztiz berria den gai bat aztertuko da: talde nilpotenteak, hain zuzen ere. Azkenik, lanaren Laugarren...



Urdaibai eskualdeko azterketa hidro-geomorfologikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Egia Albizuri, Leire

Urdaibai Biosfera Erreserbari buruzko ezagutzak sakondu dira hidrologia, hidrogeologia eta geomorfologia arloak erabiliz. Horretarako hainbat método desberdin erabili dira.



Eskaladako Fisiologia eta Balorazio Probak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iruretagoiena Urbieta, Seber

Orain arte eskaladaren inguruan dagoen literaturan, antropometria, heltze indarra eta erantzun psikofisiologikoak aztertu dira nagusiki eta kontraesan ugari aurkitzen dira autore ezberdinen artean. Ikerketa honen bidez, kontraesan guzti hauek argitu nahi dira eta balorazio proba berri batzuen eraginkontarsuna aztertu. Gradu amaierako lan honen helburuak, lau balorazio proba ezberdin diseinatu, gauzatzea (heltze indarra, gauzatze aldagaiak, erantzun fisiologikoak eta RPE neurtuz) eta neurketa...



Kadete eta jubenil futbolarien arteko ezberdintasunak jauzi, azelerazio eta norabide aldaketa gaitasunetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santiago Bonilla, Asier

Helburua: Ikerketa honen helburu nagusia kadete eta jubenil futbolarien arteko ezberdintasunak analizatzea izan zen azelerazio, norabide aldaketa, jauzi bertikal eta jauzi horizontal gaitasunetan. Metodoak: Lagina Romo Futbol Club-aren 34 futbol jokalarik osatu zuten, denak gizonezkoak (16,03 ± 1,22 urte, 1,73 ± 0,07 m, 66,86 ± 7,65 kg, 22,21 ± 1,91 kg.m-2). Lagina bi taldetan banatu egin zen, lehiatzen zuten kategoria kontutan hartuta. 1.taldeak (KAD) Kadeteen Euskal Ligan jokatzen zuen (15,12...



Inklusibitatetik abiatuz DBHn haurdun dauden ikasleentzako Gorputz Hezkuntza arloko proposamen bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Taboada Morán, Libana

Euskara. EAEko hezkuntza zentroetan ikasle haurdunak saioetatik eskluituak izan ez daitezen, Gorputz Hezkuntzako saioetarako inklusibotasun programa proposamen bat. Horretarako aurrena errebisio bibliografikoa egin da, eta jarraian proposamenaren garapena.



Bizikleta faseak eragindako aldaketak triatloiko lasterketa teknikan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zarranz Domench, Xabier

Lan honetan triatleta baten lasterketa teknikak triatloi bateko lasterketa segmentuan lasterketa egoera normalarekiko izaten dituen aldaketak identifikatu dira, horretarako triatletaren lasterketa teknikaren azterketa zinematikoa burutuz.



Erresistentzia entrenamendu metodo ezberdinen eragin fisiologikoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Berrizbeitia Zugazagasti, Martín

Errebisio bibliografiko honen bitartez erresistentziaren entrenamendurako erabiltzen diren metodo nagusien eragin fisiologikoak ezagutu nahi dira.Lana metodo ezberdinen aurkezpen eta sailkapen batekin hasiko da. Gero metodo jarraien errendimenduko eraginak ikusiko dira, eragin fisiologikoekin batera. Berdina egingo da metodo interbalikoarekin eta sprint metodoarekin. Jarraian erresistentzia entrenamenduaren periodizaziorako modelo ezberdinak ikusiko dira, bakoitzak dituen onura eta arazoekin....



Esku pilotari profesionalen desplazamendu abiadura hobetzera bideraturiko entrenamendu proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bereziartu Orts, Unai

Proiektu honetan, esku pilotan jokatzen duten profesionalen desplazamenduen abiadura hobetzeko proposamen bat egin da. Honela, lanaren lehenengo zatia funtsean teorikoa da, baina oso garrantzitsua izango da ondorengo puntu hauek hobetu ulertu ahal izateko: esku pilotaren prestakuntzaren gaur egungo egoera, esku pilotan ematen diren abiadura adierazpen ezberdinak eta desplazamendu abiaduraren ezaugarriak. Ondoren, esku pilotako lekualdatzeei buruz dagoen informazio hutsunea ikusirik, 2...



Larramendiren gramatika eta gramatikagintzaren historia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez López, Ricardo

Reed. in J. A. Lakarra (ed.) 1992, Manuel de Larramendi. Hirugarren mendeurrena (1690-1990), Andoain: Andoaingo Udala [etc], 193-205 & in R. Gómez & J. A. Lakarra (arg.) 1992, Euskalaritzaren historiaz, I: XVI-XIX. mendeak, Donostia-San Sebastián: Gipuzkoako Foru Aldundia & UPV/EHU, 261-274., [EN] This paper deals with Larramendi’s Basque Grammar (1729) and tries to place it in the 18th century Grammatical Tradition. In section 1, some trends of Western Grammar and Larramendi’s knowledge of them are shown. In 2, the framework of Greek and Latin grammars is briefly explained. In 3, I relate some characteristics of Larramendi’s grammar with the classical pattern above mentioned. In 4, I gather some examples of the influence of the classical tradition and consider their suitability for...



Erronkarierazko dotrina argitaragabe bat: edizioa eta azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez López, Ricardo

[EU] Gure diputazioetako artxiboetan gordetzen diren eskuizkribu anitzetarik bat ematen dut lan honetan argitara: Nafarroako Artxibo Nagusiko Bonaparte Ondarean B-118 signatura daraman "Doctrina Uscaraz", erronkarieraz idatzitako dotrina osatugabea. Testu honen edizioa paratzeaz gain, iruzkina ere eransten dut, hala testuko puntu ilunak hobeki ulertarazteko nola kontu askotan hain bitxi gertatzen zaigun erronkariera ezagutzeko aurrerapauso txiki bat egiteko asmoz.



Goierriko garraioaren hobekuntza eta ingurumen inpaktua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortiz Elorza, Lierni

[EU]Goierriko eskualdean egun batean burutzen diren bidai guztien %9a bakarrik burutzen da garraio publiko bidez. Hau gertatzearen bizilagunen “aitzakia” nagusia honakoa da: zerbitzua oso txarra da. Niri ordea, ondorengo zalantza datorkit burura: nahiz eta zerbitzua hobea izan, garraio publikoa gehiago erabiliko litzateke? Hau biraka dabilen gurpil zoroa da. Zerbitzua txarra delako ez dabil jende gehiago, baina ez du merezi zerbitzua hobetzea jende gutxi ibiltzen delako. Guzti hau argitzearren..., [EN]In the region of Goierri, only the 9% of the trips made each day are made using the public transport. This is the main “excuse” the citizens make: the service is bad. However, this question comes to my mind: even if the service was better, would the people use more the public transport? This is a vicious circle. The service is not good because not enough people use it, but it does not worth getting a better service because there is a little use. The main objective of this project is to get...



Energia-disipazioaren Prozesuak Indargetze Handiko Materialetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Morcillo Berrueta, Iñigo

Indargetze handiko materialek energia barreiatzeko duten gaitasunean parte hartzen duten prozesuak aztertu dira. (Euskera)



Kiribilen kosmologia kuantikorako sarrera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urbieta Galarraga, Mattin

Gradu amaierako lan hau kiribilen kosmologia kuantikorako sarrera bat da. Lan honek 4 kapi- tulu ditu. Lehenengoan, sarrera bezala grabitazio kuantikoak izan duen bilakaera historikoa jaso da, halako teoria bat garatzeko motibazioak eta zailtasunak, eta honen garapenean kosmologia kuantikoak duen papera azalduz. Lanean, oro har, grabitazio kuantikoaren teoria bat eraikitzeko formalismo “kanonikoa” jarraitu da, alegia, erlatibitate orokorraren formulazio hamiltondarra era- biliz teoria kuantikoa...



Metalotioneinen mailak eta metalen banaketa Ag eta Cu pean mantendutako ostretan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Peña Cearra, Ainize

Laburpena: Ikerlan hau itsasoaren kutsaduran zentratzen da, itsasoak arriskutsuak eta kaltegarriak diren substantziak jasotzen dituelako, bai ibaietako ekarpenarengatik, baita zuzeneko karguetatik. Organismo behale gisa ostrak erabiliko dira, izaki iragazleak izanik elikagaien irenstearen ondorioz medio urtsutik kutsatzaileak metatzen dituztelako eta gainera, ingurugiroan dauden mailen gainetik kontzentratzen dituztelako. Ostretan zilarra (Ag) eta kobrea (Cu) bezalako metalen eragina aztertuko...



Neutral red uptake (NRU) entseguaren optimizazioa lur-zizareen sistema immuneko zelulen kultibo primarioetan, Optimización del ensayo neutral red uptake (NRU) en cultivos primarios de células del sistema inmune de lombrices terrestres

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olivares Bruzos, Sandra

Azken urteotan eman diren kutsatzaile desberdinen gehiegizko isurpen edo erabilpena dela eta, lurzoruetan metal astunak metatu dira eta horrek , kate trofikoaren oinarrian dauden organismoen gainean k altea k sorrarazi d itu. Eisenia fetida zizarea espezie zent inela gisa erabili da lur entsegu ekotoxikologi koet an . Esperimentu honetan Eisenia fetida - ren jariakin zelomikoan dauden eta babes funtzioa duten zelomozitoak pH desberdinetara edo Kadmio bezalako metalera esposatzeak Neutral Red...



Nukleosidoen gehikuntzaren eragina estres erreplikatiboan eta seneszentzia zelularrean: E2F1-/-/E2F2-/- makrofagoen kasua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Achicallende Urcaregui, Svein

E2F1 eta E2F2 transkripzio-faktoreek funtzio garrantzitsua dute ziklo zelularraren errgulazioan. Sagu knockout-etan eginiko saioetan deskribatu da E2F1 eta E2F2 geneen absentzian DNAren bikoizketa-tasa emendatuta dagoela makrofagoetan, eta ondorioz seneszentzia goiztiarra aktibatuta dagoela zelula hauetan. Seneszentzia horren mekanismoak ez dira ezagutzen, baina uste da DNAren estres erreplikatiboaren eraginez gertatzen dela. Oraintsu argitaratutako lan batzuren arabera, onkogeneek eragindako...



Spin-orbita elkarrekintza eta trukatze-korrelazio eremu eskalar eta bektorialaren ab-initio kalkuluak LAPW metodoaren bidez: Bismutoaren adibidea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lafuente Bartolomé, Jon

Gradu amaierako lan honetan, LAPW metodoa aztertu da solidoen propietate elektronikoak era teorikoan ikertzeko eta efektu erlatibistek hauengan duten eragina zenbatesteko tresna teoriko bezala. Konkretuki spin-orbita elkarrekintzan zentratu gara, eta hau konputazionalki inplementatzeko bigarren bariazionalaren metodoa aztertu da. Bestalde, Spin-DFT teoriaren barruan spin-orbita kodifikatzen duen trukatze-korrelazio eremu bektorialaren azterketa labur bat egin da, ekarpen erlatibista beste...