Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Dokumentazioa eta eduki digitalen kudeaketa, Documentación y gestión de los contenidos digitales

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirreazaldegi Berriozabal, Teresa

[EUS]Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitate eta Harreman Publikoko lizentziaturak ezarri zirenetik, Dokumentazioa irakasgai modura dago bertako curriculumean. Horri esker, milaka ikasle trebatu dira informazio iturrien sarreran eta dokumentu eta baliabide profesional eta zientifikoen erabileran. Eremu hori bultzatzeko asmoz, eta Unibertsitatea eztabaidarako eta ezagutzak trukatzeko gunea dela sinetsita, 2009ko apirilaren 29an eta 30ean..., [ES]La Documentación como materia forma parte del curriculum de las Licenciaturas de Periodismo, Comunicación Audiovisual y Publicidad y Relaciones Públicas desde la implantación de estos estudios en la Universidad del País Vasco; y a través de ella miles de alumnos se han formado en el acceso a las fuentes de información y en la utilización y organización de documentos y recursos profesionales y científicos. Para impulsar esta área, y en el convencimiento de que la Universidad debe ser un...



E. U. Magisterio de Vitoria-Gasteiz. Plan general Practicum II. Comisión de prácticas, 21 de marzo de 2012, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Practicum II plan orokorra. Praktika batzordea, 2012ko martxoak 21

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arnal Gil, Javier Ignacio, Celorio Díez, Juanjo, Goikoetxea Piérola, Javier, Gómez Pintado, Ainhoa, Intxausti Gabilondo, Mª José, López de Sosoaga López de Robles, Alfredo, Rojo Robas, Vanesa, Ruipérez Calleja, Teresa, Ruiz Bikandi, Uri, Vizcarra Morales, María Teresa

[ES]El Módulo de Practicum se organiza en dos materias: Prácticas escolares (38 créditos ECTS), y Trabajo fin de grado (12 créditos ECTS). Las prácticas escolares se realizarán en los dos ciclos de Educación Infantil (0-3, 3-6) y en los tres de Primaria (1ª-2º, 3º-4º, 5º-6º). Al tratarse de un Practicum progresivo, los estudiantes de los grados de Magisterio cursan la materia a lo largo del segundo, tercer y cuarto curso (Practicum I, Practicum II y Practicum III) con contenidos que tienen..., [EU]Practicum Moduluak bi gai ditu: Eskolako praktikak (38 kreditu ECTS), eta Gradu amaierako lana (12 kreditu ECTS). Eskolako Praktikak Haur Hezkuntzako bi zikloetan egingo dira (0-3, 3-6) eta Lehen Hezkuntzako hiruretan (1-2, 3-4, 5-6). Practicum progresiboa denez, Irakasle Eskolako graduetako ikasleek ikasgai hori daukate bigarren, hirugarren eta laugarren ikasturtean (Practicum I, Practicum II eta Practicum III) eta edukiek jarraipena daukate eta aurrekoa baino gaitasun maila handiagoa....



E. U. Magisterio de Vitoria-Gasteiz. Plan general Practicum III. Comisión de prácticas, 4 de julio de 2014, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Practicum III plan orokorra. Praktika batzordea, 2014ko uztailaren 14a

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arnal Gil, Javier Ignacio, Celorio Díez, Juanjo, Goikoetxea Piérola, Javier, Gómez Pintado, Ainhoa, Intxausti Gabilondo, Mª José, López de Sosoaga López de Robles, Alfredo, Rojo Robas, Vanesa, Ruipérez Calleja, Teresa, Ruiz Bikandi, Uri, Vizcarra Morales, María Teresa

[ES]Las Prácticas Escolares se realizarán en los dos ciclos de Educación Infantil (0-3, 3-6) y en los tres de Educación Primaria (1º-2º, 3º-4º, 5º-6º). Al tratarse de un Prácticum progresivo, cada estudiante cursa la materia a lo largo del segundo, tercer y cuarto curso (Prácticum I, Prácticum II y Prácticum III) con contenidos que tienen continuidad y que suponen un nivel de competencia superior respecto el anterior. Además, el alumnado que en 4º curso se matricule en el minor de Educación..., [EU]kastetxeko praktikak Haur Hezkuntzako bi zikloetan (0-3, 3-6) eta Lehen Hezkuntzako hiru zikloetan egingo dira (1.-2., 3.-4., 5. eta 6. mailak). Practicum progresiboa denez, Irakasle Ikasketen graduko ikasleek bigarren, hirugarren eta laugarren ikasturteetan egiten dute ikasgaia (Practicum I, Practicum II eta Practicum III). Edukiek jarraitutasuna dute, eta ikasturte bakoitzean landutakoek aurreko mailetan landutakoek baino gaitasun handiagoa erakutsi behar dute. Gainera, 4. Mailako Gorputz...



Enpresaren ekonomiarako sarrera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Landeta Rodríguez, Jon, Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea, Sara

Enpresaren Ekonomiarako Sarrera irakasgaiak honako gaitasun orokor hauek garatu nahi ditu ikaslearengan: 1. Enpresa sistema zabal baten modura ulertzeko gaitasuna. Enpresaren atal guztiak erlazionaturik daude beren artean, baita enpresa bere ingurunearekin ere. Burutzen diren ekintzek enpresaren hainbat arlotan izan dezakete eragina. Are gehiago, enpresaz kanpo gertatzen denak ere enpresaren jardueran izan dezake eragina. 2. Enpresaren egoera analizatzeko gaitasuna. Zer egiten du enpresa batek?...



Hezkuntza informalaren eragina gaztetxoen musika ohituretan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpiri Arriaga, Garazi

65 p. : il., Musika ume eta gaztetxoen egunerokotasunean oinarrizkoa den elementua da. Gaur egungo kontsumo gizartean zuzenean eragiten die, musikari dagokienean ere, beraiek ere kontsumitzaile izanik. Lanaren helburua hezkuntza informalak gaztetxoen musika ohiturak eta gustuak nola eraikitzen dituzten ezagutzea da eta hauek eraikitzerakoan hezkuntza informaleko agenteen eragina aztertzea. Horretarako, Gasteiz eta Markina-Xemeingo Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleen musika ohiturak...



II Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua. Donostian, 2014 uztailak 3, 4

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua ( II. 2014. Donostia)

Egurra, sua; zura, mahaia; larrua, abarka; artila, galtzerdia; burnia, ardatza; altzairua, iltzea; buztina, teila; porlana, pareta; galipota, kaminoa… Materialak, tresnak. Zenbat aldiz aipatuak Euskal Herriko eguneroko berbeta, hizketa eta solasaldi arruntetan! Harria, herria, zioen Aresti poetak ere. Teknologiaren alorrari dagokionean, materialen gaia gehienbat metalurgiarekin lotu izan zen mundu osoan eta batik bat gure herrian. XX. mendearen hasieran garapen industrialak egundoko bultzada...



Identificación de competencias transversales de la excelencia profesional en Bizkaia, Bikaitasun profesionalaren zeharkako gaitasunen identifikazioa Bizkaian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Luengo Valderrey, María Jesús, Periáñez Cañadillas, Iñaki

[ES]La Asociación Bilbao Metrópoli-30 realizó un proceso de reflexión estratégica en el que se reconocieron una serie de valores como fundamentales para el desarrollo competitivo y sostenible de nuestro entorno, al objeto de culminar con éxito el proceso de revitalización del Bilbao Metropolitano. Este proceso ha servido para consolidar a escala internacional su modelo de desarrollo estratégico, a través del cambio de paradigma de infraestructuras a valores, haciendo consciente al conjunto de...



Informatikaren oinarriak. C lengoaian ebatzitako problemak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ansa Osteriz, Olatz, Arruabarrena Santos, Rosa María, Ocariz Sanz, Mª Carmen, Ferreira, Montserrat

I. Programazioko ariketa laburrak: - Enuntziatuak. - Soluzioen proposamenak. II. Ariketa luzeak: - Gailu elektronikoak. - Kontsumo ohiturak: edariak. - Irratsaioa. - Gasolindegia. - Denda. - Zentral elektrikoa. - Elca Comayor lapurra. - Medi igoerak. - Autopista. - Joko aretoa. - Farolak. - Herrien arteko distantziak. - Olinpiadak. - Ventas S.A. - Heriozko istripuak. - Euskadi Irratia. - San Sebastianak



IKASNABAR 2014 International Conference. Microcontents, miniMOOCs and mLearning, Microcontenido, miniMOOC y mLearning, Mikroedukiak, miniMOOCak eta mLearning-a

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ikasnabar. International Conference (7ª. 2014. Leioa)

[ES]Ikasnabar es una conferencia para hablar de tendencias en educación, sobre las nuevas tecnologías en el ámbito educativo y conocer personas que están generando buenas ideas y prácticas en su quehacer diario. Este libro intenta recoger todo ello con las contribuciones de autores noveles y de renombre que buscan la excelencia en los procesos de enseñanza-aprendizaje. Tres tendencias importantes de aprendizaje se están expandiendo. Microcontenidos, aprendizaje móvil y MOOCs son la cara de una..., [EU]Ikasnabar biltzarra hezkuntzako joerei buruz, edota hezkuntzako teknologia berriei buruz hitz egiteko tokia da, baita egunez egun gogoeta eta praktika onak egiten dituzten pertsonak ezagutzeko topagunea ere. Liburu honek egile gazte eta eskarmentu handikoen emariak jasotzen ditu, irakaskuntzaikaskuntza prozesuetan gorengo kalitatea bilatzen duten irakasleen emariak hain zuzen ere. Ikaskuntzako hiru joera inportante ari dira zabaltzen. Mikroedukiak, ikaskuntza mobila eta MOOCak txanpon baten..., [ENG]Ikasnabar is a Conference to discuss about trends in Education, about new technologies in Education and to know people who are generating good ideas and practices day by day. This book attempts to collect all the contributions of new and known authors who seek excellence in teaching and learning processes. Three important learning trends are expanding. Microcontents, mobile learning and MOOCs are the same side of the coin: microlearning with rich, open and crumbled content. As the web...



Lan eremuko hainbat lege, Selección de leyes laborales

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoetxea Alkorta, Aitor, Errandonea Ulazia, Elixabete, Zabala Oiartzabal, Karlos

I. 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalarena: - Zioen azalpena. - I. titulua. Askatasun sindikala. - II. titulua. Araubide juridiko sindikala. - III. titulua. Ordezkaritasun sindikala. - IV. titulua. Jardun sindikala. - V. titulua. Askatasun sindikalaren babesa eta jokaera antisindikalen errepresioa. - Xedapen gehigarriak. - Xedapen derogatzailea. - Azken xedapenak. II. 14/1994 Legea, ekainaren 1ekoa, Aldi baterako Laneko Enpresak arautzen dituena. - Zioen azalpena. - I....



Cuerno electroacústico: restauración de patrimonio en la UPV/EHU, Adar elektroakustikoa: ondarearen zaharberrikuntza UPV/EHU-n

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barredo Cahue, Juan Manuel

Dirigido por JON BARREDO en colaboración de MAITE INSAUSTI. Diseño gráfico y tratamiento de la imágen HAYDÉ NEGRO .-- 54 p., [ES] Hemos querido convertir la operación de traslado, restauración e instalación de sonido en la escultura del cuerno en un esfuerzo coordinado de universitarios para resolver el dibujo, el cálculo estructural, su restauración y anclaje., [EUS] Adarraren eskultura lekualdatzeko, zaharberritzeko eta soinua instalatzeko lana unibertsitateko kideek marrazkia, egiturazko kalkulua, zaharberrikuntza eta ainguraketa konpontzeko egindako ahalegin koordinatu bihurtu nahi izan dugu., [ES] Índice: Componentes del proyecto (p.3) -- El cuerno electroacústico: Restauración de patrimonio en la UPV/EHU /Jon Barredo (p.7) -- Proyecto del cuerno/Félix Barcina (p.11) -- Atributo del bien público/Lourdes Méndez (p.15) -- Sonido, espacio y forma en la escultura pública/Mikel Arce (p.19) -- Conservación. Restauración/Amparo Lozano (p.37) -- Solución de apoyo de la estructura a la cimentación/Jesús Cuadrado y Aitor Maturana (p.41) -- La representación 3D del objeto/Lander Barrenetxea y..., [EUS] Aurkibidea: Proiektuko kideak (p.3) -- Adar elektroakustikoa:Ondarearen zaharberrikuntza UPV/EHU-n/Jon Barredo (p.7) -- Adarraren proiektua/Félix Barcina (p.11) -- Ondasun publikoaren ikurra/Lourdes Méndez (p.15) -- Soinua, espazioa eta forma eskultura publikoan/Mikel Arce (p.19) -- Kontserbazioa. Zaharberrikuntza/Amparo Lozano (p.37) -- Egitura zimenduei lotzeko irtenbidea/Jesús Cuadrado y Aitor Maturana (p.41) -- Objektuaren 3D-ko irudikapena/Lander Barrenetxea y Eneko Solaberrieta (p...



Erresberatrolaren hainbat efektu eta erabilera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Milton Laskibar, Iñaki

24 p., Erresberatrola (3,5,4’-trihidroxistilbenoa), landareek estresari, infekzio fungikoei eta bestelako erasoei aurre egiteko ekoizten duten konposatu polifenoliko bat da. Azken urteotan, zientzialarien aldetik arreta berezia jarri da konposatu honetan, osasunarentzat izan ditzakeen erabilpen ezberdinak aurkitzen joan diren einean. Hori dela eta, gaur egunean konposatu honi buruz ditugun ezagutzak zein diren eta noraino heltzen diren jakitea guztiz beharrezkoa da. Helburu hau betetzeko asmoarekin...



Motelgailuen entsegu makina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uriarte Orobiourrutia, Asier

AL-KO Record S.A. enpresan eta enpresa honetan egindako motelgailuak ensaiatzeko makina baten diseinua burtzea da. Makina honen diseinua burutzeko enpresa honek ekoizten duen motelgailurik erresistenteenaren arabera egingo da. Izan ere, motelgailu honen ezaugarriak kontuan izanik beste motelgailuentzat ere baliagarria izanik. Gauzak horrela GAL honetan makina honen diseinua burutuko da.



Gizon taldeak eta maskulinitatearen inguruko diskurtsoak: EAEko talde batzuenganako hurbilpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpiazu Carballo, Jokin

Lan honetan azken urteetan EAEn maskulinitateen inguruan sortu eta garatu diren diskurtsoak aztertzen dira. Horretarako abiapuntu bezala gizon taldeetan (sexismoaren aurka egiteko elkartzen diren gizonen kolektiboak) eta horren inguruko ekimen instituzionaletan ekoiztu diren testu batzuk diskurtso analisi kritiko feministaren bidez aztertzen dira. Honela, teoria feministaren ikuspegitik (identitatea, subjektibotasuna eta feminismoaren subjektu politikoaren auzia kontutan hartuz) gizonok gai...



Euskal ondare kulturalaren moldatzea (1960-1990), egungo kultur sistemaren oinarri. Baliabide eta forma sinbolikoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gandara Sorarrain, Ana

710 p., Euskal Kultur Sistema (EKS) eta Euskal Literatur Sistema (ELS) garaikideen oinarriak 1960-1990 bitartean, euskal komunitatearen garapenarekiko mendekotasunean, ondu ote ziren ikertu dugu. Hala, bada, hogeita hamar urte horien lanketa ikuspegi bakarrean ardaztu dugu: euskal komunitatea, ondare kulturala eta baliabide sinbolikoak kontuan dituen ikuspegi sinbolikora jo dugu. Halatan, komunitate garapenarekiko elkarreraginean behatu ahal izan diogu ondare kulturalaren birmoldaketari.Baliabide...



Zurruntasun-indar metodoaren analisia eta bere aplikazioa laminatu konpositetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Adarraga Usabiaga, María Iciar

165 p., Tesi honetan Elementu Finituen Metodoa aztertzen da. Eskuarki ZurruntasunMetodoa erabiltzen bada ere, beste formulazio batzuk ere badaude. Lanhonetan Patnaik-ek proposatutako Dual Integrated Force Method aztertu danagusiki. Pian-ek proposatutako Metodo Hibridoen baliokidea dela frogatuondoren, bi metodo hauek zuzenean Elastikotasuneko bi teorema nagusietatikerator daitezkela frogatu da. Teorema hauek Lan Birtualaren eta Lan BirtualOsagarriaren Teoremak dira. Zurruntasun Metodoa lehen teoreman...



Perinatal hipoxic ischemic injury in the auditory pathway and the effect of several neuroprotective agents

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Revuelta Aranberri, Miren

192 p., Despite improvements in neonatology, perinatal hypoxic-ischemic (HI) encephalopathy remains one of the main causes of disabilities in term-born infants. This specific pathology underlies many neurological disorders such as learning difficulties, language and attention deficit, hyperactivity disorders and cerebral palsy. Moreover, it is also a notable risk factor for hearing impairments which affect neonates.Insult from hypoxia-ischemia causes immediate neuronal injury and exhaustion of cellular...



Entsegu Klinikoak Kudeatzeko Web-Sistema

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Anakabe, Javier

Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuan lantzen diren ensaio klinikoak kudeatzeko aplikazio bat da, ensaio horien sorkuntza egiteaz, bilaketa desberdinak egiteaz, medikamentuen kudeaketa eta kontrola izateaz, ensaioen gaineko errezetak sortzeaz eta alorrarekin zerikusia duten beste hainbat beharrezko eragiketa egiteaz arduratuko dena. Ensaio klinikoen gainean dagoen gaur eguneko kudeaketa-prozesua eta -sistema informatizatzea eta eraginkorragoa bihurtzean datza, benetako beharrizan bat...



Ibilgailu industrial baten transmisioaren diseinuaren proiektua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López de Abechuco Cortazar, Josu

Ibilgailu industrial (kamioi) baten transmisio sistemaren diseinua burutu da. Motorraren potentzia 238 CV da eta transmisioa mekanikoa da, atzeko trakzioa du eta aurrekoa akoplagarria da.



Iman iraunkorreko fluxu axialeko sorgailu baten diseinu, kalkulu eta eraikuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Llano Hernaiz, Joseba Koldo

Lan hau, e-Betez izeneko egitasmo zabalago baten parte da, eta konkretuki e-Betez eolikoa. Egitasmo horrek, dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko sistema eoliko baten atal guztiak diseinatzea eta eraikitzea du helburu nagusia: haize turbina, sorgailu elektrikoa, artezketa-erregulazio sistema, eta energiaren fluxua bistaratzeko sistema. Lan honen helburu nagusia, aurreko egitasmoaren barruan kokatuta, haizearen energia erabiliz dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko potentzia baxuko...



Kanpoko kirolentzako LiveTrack sistema baten garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Orbegozo Igartua, Ander

GAL honek “wearable device” edo janzteko gailu batetan oinarritutako LiveTrack sistema bat garatzea du helburu. Sistemaren egiturari dagokionez, ondorengo atalak aurreikusten dira: GPSa duen eskumuturrekoa. • Android sistema eragilearentzako aplikazioa. • Aplikazio honek hari gabeko teknologia bitartez eskumuturrekotik GPS datuak aldizka jaso eta datu biltegi batera igoko ditu. • Webgune jarraitzailea. Webgune honek mapa batetan, denbora errealean, ibilbidea jarraitzeko aukera emango du.



Moodle2Edx

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Valero Peñafiel, Alexander

Proiektua segurtasun kopien itzultzaile bat da, Moodle plataformatik EDXra ikastaroen migrazioa egiteko. Moodle hezkuntzarako inguru birtualak sortzeko softwarea librea da, kalitatezko ikastaroak eskaintzeko interneten bidez. Bestaldetik, EDX plataforma berriagoa da. MIT (Massachusetts Institute of Technology) eta Harvard unibertsitatean sortu da eta arrakasta handia izan du, bere helburua ikasle kopuru handiko ikastaroak eskaintzeko plataforma nagusia izatea da. Plataforma berri hau indarra...



Zentral hidroelektriko itzulgarria turbina-ponpa taldearekin

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Ruiz, Naiara

Ponpa zentrifugoa eragingailu mekaniko baten energia mekanikoa uraren kota handitzeko beharrezkoak diren energia zinetikoan eta potentzialean eraldatzen du. Proiektu honetan garatutako zentralaren kasuan eragingailu mekaniko hori saretik elikatzen den korronte alternoko motor bat izango da. Makina hau eguneko bailara orduetan egongo da lanean, hau da elektrizitatearen kontsumoa merkeen diren orduetan. Hau da egunean zortzi orduz egingo du lan, baina kostua ez da hain handia izango, Iberdrolako...



Delazio-eskubidea transmititzea: itzalak argitzeko saiakera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fadrique Blanco, Ane

[EU]Lan honen xedea izan da Kode Zibilaren 1006. artikuluko delazio-eskubidearen transmisioak eragiten dituen zalantzei aurre egitea, bai ikuspegi teorikotik, bai praktikotik ere. Helburu hori arrakastaz betetzeko, aurrekari historikoen, eta, batik bat, gaur egungo arauketaren azterketa aurrera eraman da. Horrez gain, ezinbestekoz planteatu da nola interpretatzen dituen sortzen diren arazo horiek guztiak doktrinak eta jurisprudentziak. Ondorioztatu da gehiengoak erantzun bera eskaintzen diola..., [ES]El objetivo de este trabajo ha sido analizar las diferentes cuestiones que plantea la transmisión del derecho de delación regulado en el artículo 1006 del Código Civil, tanto desde el punto de vista teórico, como desde el práctico. Para alcanzar con éxito dicho objetivo, se han analizado los antecedentes históricos y, sobretodo, la legislación vigente. Además, se ha planteado cómo interpreta la doctrina y la jurisprudencia las preguntas que genera la institución. La conclusión ha sido que...



Arrisku kapital entitateen erregimen juridikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpiazu Merino, Germán

GAL honetan Arrisku-Kapital Entitateak aztertzen dira. Hau laburki, finantziazio bide alternatibo bat da, zeinaren ezaugarririk garrantzitsuena da, finantziazioaz gain ezagutza iturri ere badirela enpresa-proiektu berritzaileak sustatzeko. Lanaren antolaketari dagokionez, lehenik eta behin, Arrisku Kapital inbertsioaren kontzeptua eta ezaugarriak legalki ekonomikoki zein historikoki aztertu dira, helburua gizartean entitate hauengan dagoen ikuspuntu okerra zuzentzea izan den. Bestetik...



Lurzoru klausula mailegu hipotekarioetan. Kontratugintza modernoaren hutsuneak eta erronkak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urrestarazu Cuadrado, Enare

Lan honetan egun lurzoru klausulen inguruan sortu den gatazka juridikoan gakoak non dauden aztertuko dugu. Horretarako, kontratugintza modernoak, eta zehazki masan burutzen den kontratazioak sortzen dituen arriskuei aurre egiteko ordenamendu juridikoak eraiki duen sistema izango da oinarri. Bereziki, Auzitegi Gorenak 2013ko maiatzaren 9ko epaian jasoriko doktrinari egingo diogu aipamen, klausula hauen baliozkotasunaren inguruan zein erabaki hartu den jakiteko. Doktrina honen bidez, gardentasun...



Elkarrizketa: Dani Fano

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Santana, Alazne

Dani Fanori egindako elkarrizketa, Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi aldizkariaren parte-hartzaileetako bat, Txikitan Tintin, Asterix eta Obelix, Mortadelo y Filemón, Ipurbeltz edo Mafalda irakurtzen igarotzen zituen Dani Fanok (Donostia, 1968). Gaur egun donostiarrak Goscinny, Miguelanxo Prado, Quino, Enki Bilal, Arthur Rackham… bezalako autoreak miresten ditu. Zientzia fikzioa oso baieztatzen duen arren, denetariko komikiak irakurtzen dituela aipatzen du komiki eta irudigile gipuzkoarrak. Bere lanak Ipurbeltz, Ardibeltza, Xabiroi edota Elhuyar Zientzia Aldizkaria ikusi ditzakegu., UPV/EHU; Consejo de Estudiantes de la UPV/EHUko Ikasle Kontseilua



Hiztunaren fonema inbentarioa eta elebitasun goiztiarra: euskara gehi frantsesa vs. euskara gehi gaztelania

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Oñederra Olaizola, Miren Lourdes, Jauregi Nazabal, Oroitz, Epelde Zendoia, Irantzu

[EN] The purpose of the present study is to investigate the relations between early bilin- gualism and phoneme inventory among Basque-French and Basque-Spanish bilingual adults living in the Basque Country. The paper provides an overview of the complex issues that pho- nologists face when investigating the nativization of loanwords and, more generally, the ways in which unfamiliar sounds and sound sequences are adapted to converge with the native language’s sound pattern. The general feeling is..., [eus] Artikuluaren helburua da elebitasun goiztiarrak fonema inbentarioaren jabekuntzan eta gauzatzean izan dezakeen eragina aztertzea Euskal Herriko euskara-frantsesdun eta euskara-gaztelaniadun heldu elebidunen artean. Hots arrotzak bereganatzeko estrategia desberdinak erabiltzen ditu hiztun elebidunak, bere ama hizkuntzaren edo lehen hizkuntzaren fonemen arabera, eta jabekuntza adinak berebiziko pisua du jabekuntza prozesuan. Artikuluan gertakari hauek ditugu aztergai, Ipar Euskal Herrian..., AThEME (EC FP7/SSH-2013-1 613465), ACOBA (ANR-2010-BLAN-1911-01), MINECO Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (FFI2012-33190) eta EHU 13/19.



Maila handiko futbolari gazteen ezaugarrien garapena eta eboluzioa, Development and progression of the characteristics of young elite soccer players

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bidaurrazaga López de Letona, Iraia

314 p., The aim of the present study was to determine anthropometric, physical and physiological characteristics of high level players, to analyze how these parameters change across time and to determine their relevance in the selection process of a professional soccer club. The study involves a longitudinal analysis during 4 competitive seasons of young soccer players of the Athletic Club of Bilbao that were evaluated annually on two occasions. Anthropometry, physical performance tests, salivary..., La autora del trabajo recibió una beca predoctoral del Gobierno Vasco (BFI2010-35)



Heriotzaren trataera haur hezkuntzan: 4 eta 5 urteko geletarako proposamen didaktikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martínez Suárez, Naroa

128 p. : il., [EUS]Hurrengo orrialdeetan garatuko den Gradu Bukaerako Lanean gaur egungo curriculumean tabua den heriotzaren gaia gainditzeko lehenengo urrats bat eman nahi da. Horretarako, Haur Hezkuntzako ziklotik heriotza naturaltasunez txertatzeko proposamen didaktikoa luzatzen da. Heriotza gaur egun geure gizartean isilpeko eta umeei ezkutatzen zaien gaia izanik, hezkuntzako profesionalok hutsune handia daukagu heriotza gure gelara iristen denean. Lan honek, ikasgeletan heriotza eman aurretik, bizitza..., [ES] Con este Trabajo de Fin de Grado que se presenta a continuación, se quiere dar un primer paso hacia la superación de un tema tabú en el curriculum escolar: la muerte. Para ello, se ofrece una propuesta didáctica que ayude a introducir la muerte con naturalidad desde el ciclo de Educación Infantil. La muerte es, a día de hoy y en nuestra sociedad, un tema que se lleva en silencio y que se les esconde a los niños y niñas. Por todo ello, los y las profesionales de la educación, tenemos un...



Lehiari buruzko Legeria, Legislación sobre competencia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altzelai Uliondo, Igone, Otxoa-Errarte Goikoetxea, Rosa, Sagasti Aurrecoechea, Joseba Josu, Aldasoro Katarain, Irene

[EU]- 1/2002 Legea, otsailaren 21ekoa, Estatuak eta autonomia erkidegoek lehiaren babesaren arloan dituzten eskumenen koordinazioari buruzkoa. - 3/1991 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Lehia Desleialari buruzkoa. - 15/2007 Legea, uztailaren 3koa, Lehiaren Babesari buruzkoa. - 34/1988 Lege Orokorra, azaroaren 11koa, Publizitateari buruzkoa . - 261/2008 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, Lehiaren Babesari buruzko Erregelamendua onesten duena. - Lexikoa., [ES]- Ley 1/2002, de 21 de febrero, de Coordinación de las Competencias del Estado y de las Comunidades Autónomas en materia de Defensa de la Competencia. - Ley 3/1991, de 10 de enero, de Competencia Desleal. - Ley 15/2007, de 3 de julio, de Defensa de la Competencia. - Ley 34/1988, de 11 de noviembre, General de Publicidad. - Real Decreto 261/2008, de 22 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de Defensa de la Competencia. - Léxico.



Psikometriako praktikak. Prozedura-eskuliburua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elosua Oliden, Paula, Bully Garay, Paola, Mujika Lizaso, Jon

Psikometriako praktikak diziplinari dagozkion ezagutzak eta trebetasunak bermatzeko helburuarekin diseinatutako ekintzak dira. Psikometriako praktiken barruan proposatuko diren lanek erraztuko dute testak eraikitzeko, neurketaerremintak ebaluatzeko eta haien erabilera egokirako beharrezkoak diren kontzeptu, metodo eta teknikak ulertzea.



GitLine tresnaren zabaltzea: software produktu-lerroen kudeaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irigoyen García, Eider

Gradu amaierako proiektu hau software produktu-lerroen testuinguruan kokatzen da, GitLine aplikazioan funtzionalitate batzuk gehituz. GitLine, Onekin ikerketa taldean [13] garatua, GitHub-en funtzionalitate gehigarriak eskaintzen dituen Firefox-eko plugin bat da. Plugin honek SPL produktu eraikitzaileari laguntza eskaintzen dio ezaugarri biltegiak eta produktu biltegiak sortu eta beraien arteko sinkronizazioa mantentzeko. Sinkronizazio hori hobetzeko, ikasleak hiru funtzionalitate berri...



Magnet loturak: bezero-zerbitzari API baten garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendizabal Agirre, Alain

Dokumentu honek magnet lotura eta web API arloak lantzen dituen Gradu Amaierako Proiektua deskribatzen du. Teknologia horiek liburu elektronikoak partekatzeko erabili dira eta sortutako aplikazioari Liburutruk izena eman zaio. Honakoak dira Liburutruk-en ezaugarri nagusienak: • Zerbitzariak web API api publiko eta dokumentatua eskaintzen du. • APIaren bidez liburuak eta horiei lotutako baliabideak kudeatu daitezke. • Gehitutako liburuak BitTorrent bidez partekatzen ditu eta liburu horien magnet...



Outdoor robot mugikor baten eraikuntza eta kontrola Arduino bitartez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Murua Sarriegi, Nerea

Proiektu honetan robot mugikor bat eraiki eta arduino bitartez kontrolatu da. Robota edozein smartphone erabiliz kontrolatu daiteke Bluetooth RC Car aplikazioa erabiliz. Ultrasoinu sentsorea du talkak ekiditeko eta GPSaren bidez uneko posizioaren berri ematen du. Honetaz gain, wifi bidez mezuak ere bidal ditzake proiektuan bertan garatu den echo zerbitzarira.



Ramon Saizarbitoriaren nobelagintza memoria ikasketen ikuspegitik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arroita Azkarate, Izaro

373 p., Ramon Saizarbitoriaren nobelagintza memoria ikasketen ikuspegitik aztertzea izan da doktore tesi honen xedea. Memoria ikasketetako kontzeptu teoriko garrantzitsuenetakoak (`memoria kolektiboa, `memoria komunikatibo eta `kulturala edota `memoria guneak, besteak beste) deskribatu ditugu, baita memoriaren eta literaturaren ikasketak uztartu dituzten ikerlan nagusienetakoak ere. Horietan oinarrituta, Saizarbitoriaren nobeletan irudikatzen diren memoria mota ezberdinak aztertu ditugu, eta, Ehun...



Soluzio periodikoen bilaketa edo jarraipena kolisiotik gertuko egoeretan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Antoñana Otaño, Mikel

Kolisiotik gertuko egoera bat dugunean, N-gorputzen ekuazio diferentzialen singularitateek zenbakizko integrazioaren kalkuluen doitasun galera eta konputazio denbora handitzea eragiten dituzte. Ekuazio transformazioaren bidez singularitateak ezabatzeko teknikari erregularizazioa deritzen zaio. Lehen zatian, erregularizazio teknika deskribatu eta Taylor integrazio metodoan ikertuko dugu. Bigarren zatian, Urabe metodoan oinarritutako soluzio periodikoen jarraipen algoritmo berri bat...



Euskal aditz jokatua: gertaeren gaineko ikuspegi sistema (edo TAM sistema

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Coterón Agorria, Ibon

395 p., Euskal aditz jokatua: gertaeren gaineko ikuspegi sistema (edo TAM sistema). Euskal aditz jokaera oparoa eraikita dago marka morfologiko gutxiren gainean. Pertsona eta numero markaz kanpokoak tempus-aspektu-modu sistemari dagozkio. Hortaz, badaude gai morfologiko bi (hurbila eta urruna) eta beste zenbait hizki, zeinen esanahia azaldu beharra dagoen, hala nola -n atzizki polisemikoa (menderagailua izan daitekeena baina baita iraganaldiaren marka eta zenbait hortatiborena), eta berarekin...



Evaluation of a programme to improve emotional intelligence during adolescence, Neraberaroan adimen emozionala hobetzeko programa baten ebaluazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Peña Sarrionandia, Ainize

348 p., ABSTRACT Currently, academic research attention is focused on the importance of implementing psycho-educational programmes which promote socio-emotional development, life skills, etc. with the aim of preventing society¿s problems (such as bullying, depression, stress, etc.) as well as to strengthen health protection factors. In this way, this study had two objectives: 1) to evaluate the effects of a programme to improve emotional intelligence; and 2) to explore whether the programme results...



Aizkorriko haitzuloetako saguzarren identifikazioa ultrasoinu-detektoreen bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Caro Aramendia, Ane

Saguzarrak orden dibertsoa osatzen eta funtzio ekologiko garrantzitsua betetzen duten arren, hauetako asko galtzeko arriskuan daude. Animalia hauek ondo babestu ahal izateko, garrantzitsua da erabili ohi dituzten babeslekuak ezagutzea. Hau horrela, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko haitzuloetako saguzar dibertsitatea aztertu da denbora errealeko ultrasoinu detektoreen bidez, ager daitezkeen saguzar espezieak, koloniak eta babeslekuak identifikatzen saiatzeko. 18 haitzulotan ilunabarreko..., Although bats constitute a diverse order and they fulfill important ecological functions, many of them are threatened species. Knowing their roosts is important to protect them. Consequently, in this work I studied the diversity of cave-dwelling bats in the Aizkorri-Aratz Natural Park by means of real time ultrasound detectors, aiming to discover new bat species, colonies and roosts in the area. After sampling at 18 caves during the emergence after sunset, seven genus and seven species were...



Aizkorrin, Altzania eta Iturrigorriko basoen egoera arteko konparaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubizarreta Pagaldai, Ibai

Gaur egun, interes europarreko habitat guztiak mantentzera eta egoera hobera eramatera behartuta daude Europako estatu guztiak eta habitat hauen artean aurkitzen da pagadi azidofiloa. Lan honetan, Aizkorri-Aratz parke natural barruan aurkitzen diren bi pagadi azidofiloren kontserbazio egoera zein den jakin nahi da, kudeaketa egokirako proposamenak definitu ahal izateko. Basoetako bat Iturrigorrin aurkitzen da eta XX. mende erditik ez da egur ustiapenik eman, beste basoa berriz, Altzanian...



Politika ekonomikoa eta belaunaldien bizi-mailen artean hautatu beharra

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Marquínez Martín, Mikel

Lan honetan Solow eredua orokortu egin da sektore publikoa barneratuz. Kasu honetan kontsumo eta errentaren gaineko zergak aztertu egin dira eta oreka egonkorreko balioak kalkulatzeaz gain, Urrezko Erregelaren aurrezki tasak zehaztu egin dira. Urrezko Erregela gizabanakoen ongizatea maximizatzen denean lortzen dugu. Bestetik, aldagai guztiak langile efektibo bakoitzeko definitu egin dira. Guzti hau kontuan hartuz, sektore publikoa daukan ekonomia eta sektore publikorik gabeko ekonomiaren arteko...



Migrazioak prozesu gisara: biziraupen estrategiak eta identitate berreraikuntzak 60ko hamarkadako migrazioen harira

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Oñatibia, Amaia

100 p., 50. eta 60. hamarkadan landatik hirirako norabidean migrazio ugari gauzatu ziren, Hego Euskal Herriak Estatu espainiarretik migrante ugari iritsi zirelarik. Migrazio prozesuak lekualdatzetik haratago doazen fenomeno konplexuak dira, erabakiak hartzen diren momentutik hasten direnak. Pertsonen fluxu hartan espektatibek, garaiko diskurtsoek, generoak, klaseak eta beste hainbat ezaugarrik eragina eduki zuten. Lekualdatzean prekarietate egoerak eragindako behar material eta ez materialei indibidual...



E. U. Magisterio de Vitoria-Gasteiz. Trabajo fin de grado (TFG). Comisión de prácticas, 1 de junio de 2012, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Gradu bukaerako lana (GBL). Praktika batzordea, 2010ko ekainak 1

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arnal Gil, Javier Ignacio, Celorio Díez, Juanjo, Gómez Pintado, Ainhoa, Intxausti Gabilondo, Mª José, López de Sosoaga López de Robles, Alfredo, Rojo Robas, Vanesa, Ruiz Bikandi, Uri, Vizcarra Morales, María Teresa

[ES]El Trabajo Fin de Grado (TFG) es una asignatura de 12 créditos, que consiste en un proceso formativo con el que cada estudiante demostrará la adquisición de las competencias requeridas en el grado. El TFG supone «la realización por parte de cada estudiante y de forma individual de un proyecto, memoria o estudio original bajo la supervisión de uno o más directores, en el que se integren y desarrollen los contenidos formativos recibidos, capacidades, competencias y habilidades adquiridas..., [EU]Gradu Bukaerako Lana (aurrerantzean GBL) 12 kredituko ikasgaia da, eta prestakuntza prozesu horren bidez ikasle bakoitzak erakutsi egingo du graduan eskatutako gaitasunak bereganatu dituela. GBLk hau esan nahi du ikasle bakoitzak bakarka proiektu, memoria edo azterlan bat egin behar duela zuzendari baten edo batzuen begiradapean, eta lan horretan bateratu eta garatuko direla Graduko ikaskuntza aldian jasotako prestakuntza edukiak, ahalmenak, gaitasunak eta trebetasunak (2. artikulua, 2.1...



Errenta finkoa eta bere modelizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ascorbebeitia Bilbatua, Jone

Lehenik eta behin bonoa, kupoia eta cash-flow bezalako errenta finkoari buruzko zenbait kontzeptu azaltzen dira. Behin kontzeptu honeek definituta, guk zero kupoiko bonoekin lan egingo dogu. Bono mota honeei prezioa zelan jarri eta baita bere balioa zein dan ikusiko dogu. Baina bonoen prezioaz zein balioaz hitz egiten ari garenean, interes-tasaren balioa oso garrantzitsua da. Interes-tasaren ezaugarri batzuk ikusiko doguz eta eredu batzuk proposatuko doguz modelizatzeko. Ikasitako guzti hau...



Sasoiaren menpeko erreferentzia geneen transkripzio-profilen ikerketa Chelon labrosus lazunean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibáñez Pérez, Jone

Chelon labrosus lazuna oso erabilia da kutsaduraren eragina aztertzeko organismo zentinela bezala, oso kutsatuta dauden itsaso zabaleko zein itsasadarretako uretan bizirauteko gai baita. Kutsatzaileek zelulen, ehunen eta organismoen transkripzio-profilen aldaketa eragin dezaketela ondo deskribatuta dago. Aldaketa hauek neurtzeko, gene-espresioaren normalizazioa burutu behar da. Eskuarki, normalizazio prozesua burutzeko, metabolismo orokorreko geneak erabiltzen dira, hau da, erreferentzia geneak...



Euskal Herriko gatazka politikoa. Haur eta gazte literaturaren tabuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dominguez Sanchez, Unai

32 p., Literatura, noiz sortu zen? Betidanik kontatu izan dira ipuinak, eleberriak, istorioak, biografiak… Herriz herri joaten ziren ipuin kontalariak. Ipuinak kontatzen zituzten diru truke. Noizbait ahozko literatura paperean jasotzen hasi zen, gorde zen, babestu zen; hurrengo belaunaldietarako transmisioa bermatuta zegoen, horren inguruko merkatua sortu zen. Horri esker ere, aurreko mendeetan ezagunak ziren ipuinak gugaraino zilegatu dira, ezagutu ditugu. Literaturak diktaduretatik, gudetatik,...



Kazetaritza euskaraz. Oraina eta geroa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrieta Berriako, Mikel, Basterretxea Polo, Jose Inazio, González Gorosarri, Maria, Gutiérrez Paz, Miren Arantza, Ramírez de la Piscina Martínez, Jesús María, Torregarai, Idoia, Urkiza, Ana, Zuberogoitia Espilla, Aitor

Txikiegia, agian. Euskarazko Kazetaritzaren mundua oraindik ere txikiegia izan daiteke, bai behintzat inguruan dituen erdarazko kazetaritzekin alderatuz gero: ur tanta apala ozeanoaren erdian, kimu txiker lañoa basoaren handitasunean. Handiak zeharka begiratu izan dio beti txikiari, eta txikiak, inbidiaz, handiari. Txikitasunetik datozkio arazo gehien Euskarazko Kazetaritzari. Hala ere, bere txikitasunean handia da, eta maitagarria. Unibertso zabala biltzeko gai izan da, itsasoak eskaintzen...



Lanaren gizarte historiaren esku-liburua: Lana eginez goaz aurrera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aizpuru Murua, Mikel, Rivera Blanco, Antonio

Betidanik egin du lan gizadiak. Gizakiaren bizimoduaren oinarrizko elementua izan da lana. Lanean oinarriturik antolatu dira komunitateak, eta hauen ezaugarria izan da lanbideak bereiztea. Lana dela bide izadiarekin "mintzatu" da gizakia, harekin harremanetan jarri da, hura eraldatu eta bere mendera jarri du. Lana dela bide taxutu dira gizonak eta emakumeak, etengabe berritu dute beren buruaz zuten iritzia eta harremanetan jarri dira elkarrekin. Hori horrela izan da betidanik, baina...



San Pedro berraktibatzen, San Pedroko Herrikoplaza inguruaren berraktibazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santos García, Aimar

Pasai San Pedroko Herrikoplaza-ko inguruaren birplanteaketa erabilera berrien integrazioaren eta irisgarritasunaren hobekuntzaren bidez., Replanteamiento de la zona de Herrikoplaza situada en Pasajes San Pedro, mediante la implantacón de nuevos usos y mejora sustancial de la accesibilidad.



Dokumentazioa Hego Euskal Herriko goi mailako irakaskuntzan, UPV/EHUtik abiatuta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirreazaldegi Berriozabal, Teresa

Hego Euskal Herrian ez dago ikasketa edota diploma espezifikorik Dokumentazioan. Horrela bada ere, goi mailako irakaskuntza zentroetan ezagutza esparru hori hiru modutan txertatzen da. Lehenengo eta behin, titulazioetan ematen diren irakasgaietan aurkituko dugu. Lizentziaturei eta graduei dagokienez, oso presentzia txikia du, Komunikazio alorreko ikasketetan salbu; doktoregoko programetan, ordea, pisu nabarmenagoa hartzen du. Bigarren bidea, unibertsitateko bibliotekek ikasle zein...



Gastrostomia-zunda eta erizainaren rola

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Beitia Loinaz, Maider

Sarreran, gastrostomia-zundaren jatorria eta historia azaltzen da, hau da, noiz erabili zen lehenengo aldiz, zeinek asmatu zuen eta zein aldaketa jasan dituen besteak beste. Halaber, zunda erabiltzen duten gaixoak zein kondiziotan egon behar duten eta zein gaixotasun motatan ipintzen den ere aipatzen da. Lan honen helburua, gastrostomia-zundari buruz eta zunda hau daramaten pertsonei buruz ezaguera handitzea da. Horretarako aztertu dira, gastrostomia-zunda zer den, zein kasutan erabiltzen den,...



Tipologia eta hizkuntzaren erritmoa: Stampe eta Doneganen ideien ingurua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Oñederra Olaizola, Miren Lourdes

[EUS] Patricia Donegan eta Daid Stamperen hizkuntz erritmoari buruzko lanetan erabiltzen diren kontzeptuak eta horien arteko loturak, euskararen prosodia hobeto ulertu ahal izateko azaltzen dira lan honetan., UPV/EHUko Euskararen arloko Errektoreordetzak lagundutako argitalpena



Edoskitze naturala ala artifiziala? Edoskitze hautuaren atzean dauden planteamendu ezberdinetara hurbilpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arluziaga Gondat, Garazi

Haurrari dagokionez argi eta garbi azaltzen da aukeraketa onena zein den bizitzako lehen unean: amagandiko edoskitzea. Zenbaitetan biberoia pozoi gisa ere aurkeztu da, bere alde txarrak bizi guztirako ondorioak bihurtuta (LLL,web). Baina egoera aurrez aurre duzunean beharren aniztasuna ikusten duzu, batez ere umea elikatzeko aukeren aurrean. Eta bada askotan errepikatzen den zerbait: erruduntasun sentipena. Zergatik dauka edoskitzaroak hainbesteko garrantzia?



Hizkuntza eskubideak eta euskara hezkuntza sisteman, Language rights and Basque Language in the Education System

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urrutia Libarona, Iñigo

[EU]Lan honek ikuspegi juridikotik abiarazitako ekarpena izan nahi du, hezkuntza sisteman hizkuntza eskubideak nola konfiguratzen diren azalduz. Hori gauzatzeko bi perspektibetatik abiatu da ikerketa: alde batetik, hezkuntza (oinarrizko) eskubideak zein karga linguistikoa duen azaltzen da, eta beste alde batetik, euskararen estatusak irakaskuntza sistemaren gainean proiektatzen dituen eragin juridikoak azaltzen dira. Hori abiapuntutzat hartuz, Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan eta..., [ES]Este trabajo pretende explicar cómo se configuran los derechos lingüísticos en el sistema educativo desde un punto de vista jurídico. Para ello, la investigación enfoca la cuestión desde dos perspectivas: por una parte, se analiza el contenido lingüístico del Derecho Fundamental a la educación y, por otra, se explican los efectos jurídicos que proyecta el estatus del euskera sobre el sistema de enseñanza. Sobre la base de ese doble enfoque, se analiza el régimen lingüístico educativo en la..., [FR]Cet ouvrage vise à expliquer la configuration des droits linguistiques dans le système d’enseignement, dans une perspective juridique. Pour ce faire, notre travail de recherche s’est centré sur deux éléments : d’une part, il montre la charge linguistique du droit (fondamental) à l’éducation et, d’autre part, les influences juridiques du statut de l’euskara sur le système d’enseignement. Il offre ainsi une analyse du droit linguistique dans la Communauté Autonome Basque, en Navarre et au...



Mañuetako Dominio Berzal Bodegaren Eraikina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cibrián Delgado, Leire

Proiektu honen helburua Mañuetan dagoen Dominio Berzal bodegaren lursail pribatuan nabe berri bat sortzea da.



Udal material eta makineriarentzako biltegia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uriarte Bilbao, Joseba

Gernika-Lumoko Udalarentzat burutuko den proiektu honen helburua, Gernikako Bekoibarra industrialdean, udal material eta makineria gordetzeko pabilioi industrial bat eraikitzea da. Egitura bi solairutan banatuko da. Alde batetik, eraikin osoaren azalera izango duen behe solairuak, materialak eta makineria gordetzeko biltegiak, soldadura tailerra, aldagelak, komunak eta batzar gela hartuko ditu. Bestetik, eraikinaren aurrealdeko lehenengo eta hirugarren portikoen arteko azaleran beste solairu...



Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara. Literatur testuen corpusean oinarritutako analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sanz Villar, Zuriñe

419 p., Tesi honen helburu nagusia unitate fraseologikoen (UF) itzulpena aztertzea izan da, alemanetik euskarara egin diren literatur itzulpenetan dauden itzulpen-portaerak (translation behaviours) deskribatu ahal izateko, bai zuzenean (edo aldez zuzenean) egin diren itzulpenetan bai zeharka egin direnetan ere. Izan ere, alemana-euskara hizkuntza-konbinazioan zeharkako itzulpenak ohikoak dira, batez ere haur- eta gazte-literaturari dagokionez. Itzulpen-azterketa, gainera, corpusean oinarritutakoa izan..., Eusko Jaurlaritza eta TRALIMA-ITZULIK ikerketa-taldea, Unidades de formación e investigación UPV/EHU (UFI11/06), Grupos consolidados (GIC12/197)



Ekonomiako matematika I. Azterketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albizuri Irigoyen, Miren Iosune, Chamorro Elosua, Arritokieta, Lasaga Choperena, José Javier, Ortells Sasia, Jesús, Zupiria Gorostidi, Luis María

I. Sarrera. II. Azterketen enuntziatuak. III. Azterketen erantzunak: - Espazio bektorialak. - Aplikazio linealak. - Diagonalizazioa.



Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Colom Aristondo, Karmele, Fernández de Aránguiz Guridi, Agueda

Duración (en horas): Más de 50 horas Destinatario: Estudiante y Docente, Mikroorganismoen ezaugarri orokorren ezagutza funtsezkoa da ulertzeko gaixotasun infekziosoen eragileak direla eta elikagaien eta gaien hondamenean inplikatuta egon daitezkeela (alde txarra). Bestalde, eta ez da garrantzi gutxiagokoa, mikroorganismoen onuragarrizko erabilera, bai elikagai-industrian (elikagaien ekoizpena eta manipulazioa) bai farmazia-industrian (farmakoen ekoizpena). Abiapuntua da, jatorri kutsakorra den elikadura-intoxikazioa. Ikasleak bere buruari hurrengoa galdetzea...



Kasu eta komunztaduraren gainean, On case and agreement

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Fernández, Beatriz, Albizu Garitano, Pablo

Eccentric agreement (Ken Hale). - Datibo sintagmen izaera sintaktikoaren inguruan: eztabaidarako oinarrizko zenbait datu (Pablo Albizu). - Person and number inflection in Basque (Karlos Arregi). - The role of verbal agreement in licensing null arguments (Arantzazu Elordieta). - On the position of verbal agreement markets (Andrés Enrique Arias). - Absolutibo komunztaduradun ergatiboak, absolutibo komunztaduradun datiboak: ergatiboaren lekualdatzetik datiboaren lekualdatzera (Beatriz Fernández)....



iPV6 nonahi baliatzeko gidaliburua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cicileo, Guillermo, Gagliano, Roque, O’Flaherty, Christian, Olvera Morales, César, Palet Martínez, Jordi, Rocha, Mariela, Vives Martínez, Álvaro

Azken erabiltzailea. - Home Office (bizitokietako sareak). - IPv6-rekin dabiltzen zerbitzuak - Enpresa. - Hezkuntza- eta ikerketa-ingurunea. - Internet zerbitzu-hornitzaileak (ISPak). - Epilogoa.



Kazetaritza elektroniko multimedia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Díaz Noci, Javier, Meso Ayerdi, Koldobika

Komunikabide elektronikoak, multimedia eta elkarreragileak, errealitate bihurtu dira duela zenbait urte. 1993-1994tik orain arte milaka komunikabide,aldizkari, irrati edo telebisten bertsio birtual asko eta, era berean,zibergunerako berariaz pentsatutako informazio-bide berriak Internet sarean atzitu ahal dira. Bizitza laburra badu ere, kazetaritza elektronikoak komunikabide berriez hitz egitea ahalbidetzen duten joera batzuk agertu ditu dagoeneko. Modulu honen bitartez komunikabide...



AudioP Soinu Kudeatzailea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Naberan Egileor, Urko

Gaur egunean Internet jende gehientsuenen eskura dagoen tresna bat denez, edozein une eta testuingururako denbora-pasa perfektua bihurtu da. Honen arrazoia bai smartphone eta antzeko dispositibo elektroniko desberdinen erabilpena gero eta handiagoa denez, sarera konektatzeko erraztasun ikaragarriak ekarrita, gizartearen zati handi bat sare sozial desberdinetara uneoro konektatuta egotea ekarri du. Hau kontutan eta oinarritzat hartuta, AudioP izeneko proiektu honetan sare sozialekin zenbat...



Nerabezaroko haurdunaldia prebenitzeko programen eraginkortasuna. Errebisio bibliografikoa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Caro Terroso, Sandra Maria

Nerabezaroko haurdunaldi (<19 urte) gehienak herrialde azpigaratuetan gertatzen diren arren, herrialde garatuetako osasun arazo publiko garrantzitsua izaten jarraitzen du. Alabaina, munduko erditze guztietatik 680.000 industrializatu deritzen herrialdeetan suertatzen dira, 15-19 urteko nesketan soilik kontuan hartzen badugu, eta haurdunaldien %60-90a ez desiratua dela estimatzen da. Arazoaren garrantzia ikusita, honi aurre egiteko interbentzioaren beharra ikusten da; baita burututako...



Osasun heziketa proiektu proposamena haur hemofilikoetan. Literatura berri baten garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Babarro Vélez, Izaro

Sarrera: Gaixotasuna, aldaketa biopsikosozialak dakartzan egoera zaila da pairatzen duen edozein pertsonarentzat, konplexuagoa oraindik, patologia jasaten duena haur bat izanez gero. Haurrak hemofilia ulertu eta bizitzen duen errealitatea barneratu dezan, irakurketa, tresna ezin hobea izan daiteke erizainek zuzendutako osasun heziketan. Helburuak: Haur hemofilikoen osasun – gaixotasun prozesua ulertzeko baliagarria suerta daitekeen osasun heziketa proiektu baten proposamena garatzea eta honen...



Pertsona gorrak osasun sisteman:paziente eta erizain arteko komunikazio eraginkorraren garrantzia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garzon Oleaga, Iratxe

Zeinu Hizkuntza (ZH) da Gor kulturaren bereizgarri nagusiena, baita mundu entzulearekin komunikatzeko traba handiena suposatzen duena. Gorrek hainbat arazo aurkitzen dituzte Osasun Sisteman entzuleekin komunikatzeko, nahiz eta zerbitzu publikoek komunikazio erraztasunak ahalbidetu behar dizkietela araututa egon. Helburua: Gorren ezaugarri kulturalak ezagutu, Osasun Sisteman dituzten zailtasunak identifikatu eta erizainek Gorren beharrei erantzuteko estrategia eraginkorrak zehaztu. Metodologia:...



Baserrietara egindako eskola bisitak: lehen hezkuntzarako material didaktikoen diseinua, ezarpena eta ebaluazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arenas Cortázar, Maialen

58 p., [EUS] Gradu Bukaerako Lan honetan Arabako Nekazarien Elkartearekin (UAGA) sortutako lankidetzaren ondorioz egindako proposamen didaktiko bat aurkezten da, zehatz-mehatz nekazaritza-ustiategi baten inguruan. UAGAk eskola bisitak didaktikoki mugatuak zirela sumatzeaz gain, nekazal munduaren inguruko hezkuntza eta giza baloreak transmititzeko beharra ikusi zuen eta horren ondorioz, proiektu hau sortu zen. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleekin aurrera eraman zen proposamen hau, Gasteizko..., [ES] En este Trabajo de Fin de Grado se presenta una propuesta didáctica centrada en una explotación agrícola, desarrollada en colaboración con la Unión Agroganadera de Álava (UAGA). Esta asociación manifestó que las visitas escolares que organizaban eran limitadas y expreso la necesidad de reforzar valores humanos y educativos del mundo de la agricultura. La propuesta se llevó a cabo con alumnos y alumnas del tercer ciclo de Educación Primaria, en concreto con estudiantes de la ikastola..., [EN] In this Graduate Dissertation a teaching plan proposal is presented, which was developed in collaboration with the Agricultural and Farming Union of Alava/Araba (UAGA). UAGA feared that sporadic visits by pupils to farms did not raise enough awareness towards agriculture and farming. Hence, this initiative was set up to design farming oriented contents and to increase such awareness. This project was aimed at 6th grade students from Aranbizkarra Primary School and was based on a visit to a...



Dotrinazko sermoitegia: galduriko hizkerak eta dialektologia historikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ulibarri Orueta, Koldo

602 p., Tesiaren helburu nagusia denboran eta espazioan kokatu gabeko testuak kokatzeko teknika lantzea da. Honetarako, sakabanaturik diren sermoi izengabe eta datagabe batzuk editatu ditugu. Filologiaz eta bibliografia materialaz baliatuz, testua datatu eta zati guztiak egile berarenak direla erabaki dugu, Dotrinazko Sermoitegia izena emanik bilduma osoari.Testua hobeto kokatzeko, orduko beste literatur lanekin erkatu dugu hainbat ezaugarrien bidez. Honetan oinarrituta proposatu dugu 1760 ondoren...



Amniozentesiaren arriskuak eta teknika ez inbasiboak kromosomopatien detekziorako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González de Audicana Aparicio, Estíbaliz

SARRERA: Kromosomopatiei inguru gehiago ezagutzen doan heinean, hauek detektatzeko erabiltzen diren teknikak garatuz doaz. Detekzio teknikak bi taldeetan sailkatzen dira: teknika inbasiboak (amniozentesia, kordozentesia eta bellositate korionikoen azterketa) eta teknika ez inbasiboak (zelula edota azido nukleiko fetalen azterketa amaren odolean). HELBURUAK: Errebisio bibliografiko honen helburua amniozentesia eta froga ez inbasiboen deskribapena egitea da, baita hauen abantailak eta...



Aurretiazko nutrizio artifizialaren eragina ZIU eta EUan ospitaleratuta dauden gaixoetan : entsegu klinikoa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Puente Verde, Aitor

ZIU edota EUetan, pazienteen egoera larria dela medio, hainbat konplikazio izaten dituzte egonaldi ospitalarioa nabarmen luzatzen bukatzen dutenak. Ondorioz, aho bidezko elikadura ematea posiblea ez den kasuetan, sedazio kasuetan, esaterako, gaur egun funtsezko euskarria den nutrizio artifiziala administratzen da. Hala eta guztiz ere, artikuluek erakusten dute kritiko unitateetan dauden gaixoen %40k malnutrizioa pairatzen duela. Beraz, egun erabiltzen diren gidak eguneratuta ez daudenez eta...



Zein da NIDCAP programaren eragina jaioberri goiztiarren neurogarapenean epe luzera? Atalez atal aztertua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sierra Picón, Saioa

Jaioberri goiztiarra, haurdunaldiko 37. astea baino lehen jaiotzen den haur heldugabea da. Jaioberri hauen biziraupen tasa azken hamarkadetako aurrerapen medikoei esker (inkubagailuak, farmakoak…) igo da baina bere heldugabetasunaren eraginez jaioberri hauen %23-60ak ezintasunak eta jarrera zein hezkuntza asaldurak pairatzen dituzte. 1970. urtean Heidelise Alsek NIDCAPa, (“Newborn Individualized Developmental Care and Assessment Program”) asmatu zuen, jaioberri bakoitzaren garapenean...



Hitzarmen kolektiboen ultraktibitatearen desagerpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gurrutxaga Arruti, Iñigo

[EU]Lan erreforma indarrean sartu arte, hitzarmen kolektiboen negoziazioen porrotak, aurreko hitzarmenak indarraldia mantentzen jarraitzen zuela zekarren kontrako akordiorik egon ezean. Egun ordea, indarraldi hori urtebetera mugatu egiten da, eta hala, behin epe hori igarota eraginkortasuna galduko du, kontrako akordiorik ez badago, eta beraz, goragoko hitzarmena aplikatuko da (existitzen bada). Erreforma honek, hitzarmenen birnegoziazioa sustatzea eta lan baldintzen petrifikaziorik ez..., [EN]Until the coming into force of the labour reform, the failure of the colletive bargaining implied that, the previous collective agreement was valid indefinitely, unless otherwise agreed. Today, validaty is limited to one year, and once the deadline has passed, the collective agreemen will no longer be valid, and the relevant higher level collective agreement, if any, wil apply. This rule tries to encourage the renegotiation of the agreement and prevent working conditions from being frozen...., [ES]Hasta la entrada en vigor de la reforma laboral, el fracaso de la negociación colectiva implicaba que el anterior convenio colectivo mantenía su vigencia indefinidamente salvo pacto en contrario. En la actualidad, esa vigencia se ha limitado a un año y una vez que este pase, el convenio perderá la vigencia salvo pacto en contrario, y si lo hubiere, se aplicara el convenio de ámbito superior. Esta reforma tiene como fin incentiva lar renegociación del convenio y evitar yna petrificación de...



Erreferentzia biblikoak “Gero”-n

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago.



Axular Jekyll, Axular Hyde

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Iker bilduma = Colección Iker, nº 17. Prestatzaileak, Pilartxo Etxeberria Henrike Knörr. Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago., Este trabajo se enmarca en el proyecto de investigación “Estudios de lingüística histórica vasca: morfología, dialectología y lexicografía históricas” (PI97/49), dirigido por Joaquín Gorrochategui y financiado por el Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza.



Axularren erretorikaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Monográfico dedicado a: Les lettres basques au temps d'Axular (1600-1650) : actes du colloque de Bayonne (12-13 avril 1999)



Enpresen hazkunde-bide ezberdinak. Hazkunde estrategien ikerketa euskal enpresa edo enpresetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echave Aldaz, Ione

Euskal enpresen hazkunde estrategiaren azterketa da aztergai orokorra, hau da, globalizazio eta mundu teknologikoari aurre egiteko enpresek lortutako irtenbide desberdinak aztertzea. Lanaren helburua, jatorria 50. hamarkadan duen eta gaur arte euskal ekonomian eragin garrantzitsua izan duen euskal-enpresa baten hazkunde estrategiaren azterketa da, Kaiku Corporación Alimentariaren kasua hain zuzen. Kasuaren metodologian oinarrituz, hazkunde eredutzat nazioartekotze eta berrikuntza estrategiaren..., The principal subject of investigation is Basque businesses growth strategy, that is, the analysis of different alternatives they have chosen to overcome globalization and technological improvements. The main goal is to look into Kaiku Corporacion Alimentaria´s growth strategy, which is one of the most significant Basque businesses. Based on a case methodology, an example of strategic internationalization and innovation has been analyzed. Even if Iparlat and Kaiku have the same basis, strategic...



Etika finantzetan: ikertutako gaien analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lantarón Gómez, Rubén

Ondoren aurkezten den lana bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, Etika Finantzarioak gaur egun duen egoera aztertzea, eta bestalde analizatzea egin diren ikerketak zertan zentratu diren. Horretarako, lan hau oinarrituko da 205 ISI artikuluetan, Leire San-José (UPV/EHU) irakasleak zuzendutako Delphi baten parte direnak. Beraz lan honen zati adierazgarriena bi bloke nagusitan bananduko da. Lehenengoan, artikuluetatik atera ahal diren datu guztiz teknikoak analizatuko dira, esate baterako:..., Este trabajo tiene por objetivos analizar el estado académico actual de la Ética en las Finanzas y analizar en que han consistido las investigaciones más importantes que se han llevado a cabo en este tema. Para ello, este trabajo se basará en gran parte en 205 artículos ISI, que forman parte de un Delphi sobre la Ética en las Finanzas, dirigido por Leire San José (UPV/EHU). Así pues, la parte más significativa de este trabajo se estructurará en dos grandes bloques. El primero es la parte del..., The mean goals of this paper are to analyze the current academic status of the Ethics in Finance and to analyze what have included the most important researches of this topic. For this, the paper will be based largely on 205 ISI articles that are part of a Delphi on Ethics in Finance, managed by Leire San Jose (UPV / EHU). Due to this, the most important section of this paper will be structured in two parts. The first one, will be composed by technical data that will be extracted from the...



Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ares Romo, Eneritz

[EN] The following study aims at analyzing which variable changes the average price of cottages in the Basque Autonomous Community. Historically, there have been more cottages in Gipuzkoa and nowadays it remains the same, even if the number of cottages in the other two provinces has raised. Geographically, the fact of having a coast, lakes, reservoirs and mountains in Bizkaia and Gipuzkoa has lead to having more cottages in the two provinces as well as..., [EU] Lan honetan aztertuko da Euskal Autonomi Erkidegoko landa-etxeen batezbesteko prezioan zein aldagaik eragiten duten. Historikoki, Gipuzkoan landa-etxe gehiago egon dira eta gaur egun ere horrela da, baina hala ere, beste bi probintzietara zabaldu egin da. Gainera, geografikoki, Bizkaian eta Gipuzkoan itsasaldea eta baita, lakua, urtegia edota mendiak ditugu. Honek, landa-etxe gehiago egotera eragin du, izan ere, turista gehiago erakarriz. Horregatik...



Umearen pisu sobera: esku-hartzea lehen mailako arretako pediatrian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Txakartegi Etxebarria, Patxi Xabier

200 p., Obetsitatea arazoa bihurtu da mundu osoan bai helduaroan zein haurtzaroan. Osasunerako Munduko Erakundeak XXI mendeko epidemia gisa hartu du arazo hau. Aurre egiteko, emezaroan, hainbat eximen egitea proposatu ohi da, dieta aldatzeko zein ariketa fisikoa gehitzeko. Ekimen hajek arlo anitzekoak dira eta eraginkorrak badirudite ere epe laburrera, ez dute erakutsi epe ertainerako mesedegarriak sirenik.Gernika-Lumoko Osasun Zentroan pediatria-talde batek arazoari aurre egiteko neurri sistematikoak...



Distrofia miotonikoa duten pazienteen eta euren senideen bizi-kalitatearen azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Cortina, Maite

Helburuak. Distrofia miotonikoan ematen diren sintomarik esanguratsuenak bildu, gaixoen eta senideen bizi-kalitatea aztertu eta osasunaren aldetik eman daitezkeen esku hartzeak aztertzea. Metodologia. Pubmed, Cochrane, ScienceDirect, Canadian Journal of Neuroscience Nursing (CJNN) eta hainbat erakunderen web orrialdeetan burututako bilaketa bibliografiko baten bidez, eta erreferentziazko pertsonekin kontaktuan jarriz, 14 artikulu, tesi bat, bost liburu eta hainbat web orrialderen bilaketa egin...



Edoskitzea, opioideoen ondoriozko abstinentzia sindrome neonatalaren tratamendu eraginkorra?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barrena Basabe, Leire

[EUS]Helburuak: Berrikuspen bibliografiko honen helburu orokorra edoskitzea opioideekiko abstinentzia sindrome neonatalaren sintomak arintzeko eraginkorra den aztertzea izango da, eta baita honek tratamendu farmakologikoaren beharra gutxitzen duen. Bestalde, metadona hartzen duten emakume hauen esneko metadona kontzentrazioa nolakoa den eta esne honen bitartez jaioberriari heltzen zaion kantitatea nolakoa den identifikatu nahi da. Metodologia: Artikuluen bilaketa egiteko, datu base desberdinak..., [EN]Aims: The main aim of this review is to show if breastfeeding decreases the symptoms of the abstinence syndrome and the need of pharmacological treatment. We will also analyze which is the concentration of methadone in drug addict women's milk and also the quantity of methadone that newborns absorb from this milk. Methodology: The articles used for this review have been obtained from different databases; but the last 8 articles used have been taken from Pubmed and Ovids-p. Due to the...



Erizainaren rola dolu perinatalean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pradera Sangroniz, Uxue

[EUS]Helburua: Deskribatu erditze gelan erizainak duen rola heriotza perinatalak gurasoengan dakarren lehen uneko doluan, horretarako erizainak burutu beharko dituen jarrera eta ekintzak identifikatuz. Metodologia: Errebisio bibliografiko hau burutzeko Pubmed, Cochrane eta Elsevier data baseetatik jasotako lan ugariren analisia egin da, emaitzak jasotzeko zehazki 18 lan aztertu izan direlarik, beti ere kontuan hartuz aztertzen ari zen lanaren mota eta bakoitzaren kalitate zientifikoa, emaitzen..., [EN]Objective:To describe the role of the nurse in the grief which perinatal death creates on parents in the first moment at the delivery room, identifying the attitudes and acts that the nurse will have to carry out. Methodology: To make this literature review, works from the Data Bases Pubmed, Cochrane and Elsevier have been obtained, based exactly on 18 articles to reach the results and always taking into account the type and the scientific quality of works that have been explored, so that...



Kontsumo kontratu elektronikoaren perfekzionamendua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gorrotxategi Epelde, Leire

[ES]Este trabajo analiza la formación y el perfeccionamiento de los contratos electrónicos celebrados entre consumidores y empresarios. Para ello, nuestro examen se centrará en la legislación española sobre esta materia, teniendo también presente tanto la regulación de la Unión Europea como la internacional. Así, analizaremos las fases que preceden a la perfección, el perfeccionamiento y la confirmación de la aceptación. Finalmente, tendrá mención especial el derecho de desistimiento., [EU]Lan honetan merkataritza elektronikoaren eremuan enpresari enpresari eta kontsumitzaileen artean burutzen diren kontratuen eraketa eta perfekzionamendua aztertuko ditugu. Horretarako, espainiar zuzenbidea Batasuneko araudiri zein nazioarteko arauei. Kontratuaren pefekzionamendura iritsi arteko faseak, perfekzionamendua bera eta onarpena jaso izanaren adierazpena aztertuko ditugu nagusiki. Horrez gain, atzera egiteko eskubidean aipamen berezia ere egingo zaio., [EN]This paper analyses the formation and perfection of the electronic contracts between consumers and traders. For that purpose, we will focus on the spanish regulation on electronic commerce, but also special attention is paid to the European Union Law as well as to the international legal framework. Mainly, it exposes the phases that precede the contract formation, the perfection of the contract and the achnowledgment or receipt. Finally, the right of withdrawal is particularly mentioned.



Grafiko elkarreragile eta dinamikoak estatistika ofizialetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Galbete Ahechu, Enara

Ordenagailuek zein informatikak azken urteetan jasandako aurrerapenek eragin zuzena izan dute datuen bistaratzearen esparruan. Datuen bistaratzea delako analisi prozedurak funtsean ahalbidetzen du jasotako datuak era adierazgarrian sintetizatu edo laburtzea; datuen analisi klasikoaren osagarria da, zenbakizko kalkuluko prozeduretan oinarritua. Aipaturiko berrikuntzek, ahalbidetu dute bistaratze estatiko edo klasikoez gainera, interaktibo edo elkarreragile deritzen beste bistaratze so stikatuago..., EUSTAT (Euskal Estatistika Erakundea)



Android-entzako SmartWatch prototipo baten garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urkidi López, Unai

GAL honek Android-entzako SmartWatch baten prototipo txiki bat egitea du helburu. SmartWatch-aren egiturari dagokionez, ondorengo atalak aurreikusten dira: • Eskumuturreko erlojua. Telefonotik datozen jakinarazpenak bere pantailatxoan adieraziko ditu. • Telefono mugikorra. Android sistema eragilean oinarrituta, hari gabeko teknologia bitartez erlojuari datuak bidaliko dizkion aplikazio bat garatuko da.



Mobilarekin komunikatzen den eskumuturreko erlojuaren disinua eta prototipo baten garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Bujedo, Asier

GAL honen helburu nagusia Android sistema eragilea daukan telefono mugikor batekin komunikatzen den eskumuturreko erloju baten diseinua eta prototipo baten garapena burutzea da. Prototipoa arduino plataforma irekia erabiliz gauzatuko da. Prototipoak, garatuko den Android aplikazioaren informazioa jaso eta hau bistaratzeko ahalmena izan beharko du.



XVIII. mendeko aditz taula batzuk: Joanes Erauskinen eskuizkribua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez López, Ricardo

Beatriz Fernández & Pello Salaburu (arg. / eds.), [EUS] Artikulu honetan gaur arte argitaratu gabe egon den eskuizkribu bat ezagutzera eman nahi dut, ene ustez Joanes Erauskin apaiz gipuzkoarrak (1681-1752) idatzia, dirudienez XVIII. mendearen erdialdean. Eskuizkribuak euskarazko eta gaztelaniazko hainbat aditz taula ditu, Juan Luis de la Cerdaren "De institutione grammatica" latin-gaztelania lanaren eredu gramatikografikoari jarraiki. Hurrengo orrialdeetan, eskuizkribuaz dakiguna eta testuaren edizioa aurkeztuko ditut, hala nola..., Artikulu honek hurrengo proiektuen laguntza izan du: «Monumenta Linguae Vasconum (IV): textos arcaicos vascos y euskera antiguo» (Espainiako MINECO, FFI2012-37696), «Historia de la lengua vasca y lingüística histórico-comparada» (HLMV-LHC) (Eusko Jaurlaritza, GIC. IT698-13) eta «Hizkuntzalaritza Teorikoa eta Diakronikoa: Gramatika Unibertsala, Hizkuntza Indoeuroparrak eta Euskara» (HiTeDi) (UPV/EHU, UFI11/14).



Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak: Bizkaiko zenbait kasu lokalen azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibargurengoitia Urretxua, Kepa

kirol ez-profesionalean esponsorizazioak gaur egun duen presentzia handiak eta literaturan dagoen hutsunea kontuan izanda, fenomeno honen nondik norakoak ezagutze aldera sakoneko ikerketa bat egiteko beharra azaltzen da. Horrela, kirol ez-profesionalean dauden patrozinio harreman ezberdinen analisi exploratibo bat gauzatuko da. Horretarako, Bizkaiko zenbait kirol ezberdinetako taldeen patrozinio erlazioak aztertuko dira, hala nola, babesleek esponsorizazioari ekiteko arrazoiak, prozesua bera...



Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goienetxea Murgiondo, Ainhoa

Kooperatibek gaur egungo merkatu lehiakorrean jarduten dute, beste hainbat entitaterekin batera. Gaur egungo merkatua globala da, eta merkaturen eskakizunetara egokitzea ezinbestekoa da. Merkatu honetan lehiatzerako orduan kooperatiben izaera eta portaera beste enpresekin alderatuz zerk bereizten duen aztertu da lan honetan. Printzipio eta ezaugarri bereizgarri hauek kooperatibek jarraitzen dituzten estrategiatan duten eragina ikusten da, kasu batzuetan oztopo direlarik, eta lehia abantaila...



Mondragon Taldea: Hazkunde-bide ezberdinak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrinda Vicandi, Iratxe

Hurrengo lanean, Mondragon Korporazio Kooperatiboaren parte diren BATZ, S.Coop. eta DANOBAT S.Coop. enpresak aztertuko dira, batez ere hazkunde prozesuan zentratuz. Azterketa hau burutu ahal izateko, lehendabizi sarrera labur bat egingo da gaian kokatzeko eta lan honen bidez lortu nahi diren helburuak finkatuko dira bertan. Era berean, enpresen azterketa hasi baino lehen hauek kokatuta dauden ingurunearen azterketa burutuko da, jardueran eragina izango duten faktore ekonomikoak, politikoak eta..., In this research project BATZ, S.Coop. and DANOBAT S.Coop. companies members of Mondragon Corporation will be analyzed, focusing on the growing process which is being carried out in each one. First of all, the main goal of this research will be exposed in an introduction, with the main characteristics of the companies analyzed in this research project. After that, the socio-economic and politic framework of these companies will be analyzed. After that, each company will be analyzed deeply....



Urteko kontuen analisia eta probisionalak lantzea : hotel AMARA PLAZA S.A.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olabe Odriozola, Eduardo

Urteko kontuen analisia eta etorkizuneko urteko kontu probisionalak lantzea. Euskera.



Anestesiko baten bilaketa konformalizazioa errotazio espektroskopia erabiliz, Búsqueda conformacional de un anestésico utilizando espectroscopia rotacional

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabalza Santesteban, Eneko

[es]En este Trabajo Fin de Grado se ha determinado la estructura de un anestésico, fluoroxeno,utilizando espectroscopia de rotación., [eus]Gradu Amaiera Lan honetan interes biologikoa daukan anestesikoaren, fluoroxeno, egitura determinazioa egin da errotazio espektroskopia erabiliz.



Animali hezurretatik eta lokatz aktibatuetatik prestatutako ikatz aktibatuaren bidezko uren arazketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpiri Solares, Rebeca Andrea

Ur edangarrietan aurkitzen diren mikrokutsatzaileen ezabapena animali hezurretatik eta EDAR lokatzetatik eratorritako karbono aktibatuaren bidez.



As2Te3-ren isolatzaile topologikorako presiopeko trantsizioaren ab-initio azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sagasta Urrutia, Edurne

Materia kondentsatuko sikan erronka nagusietako bat naturako materialen izaera eza- gutu eta ezaugarritzea da. Orain dela urte batzuk arte ezagutzen genituen material guztiak, eroale, erdieroale edo isolatzaileak ziren, materialeko balentzia elektroien izae- raren arabera. Azken urteotan sikako arlo honetan burututako lanek eman dute bere fruitua, materiaren egoera berri bat aurkitu baita naturan [1]: isolatzaile topologikoa. Isolatzaile topologikoak material isolatzaileak dira baina ertza...



ClpB proteina: informazio-bilketa eta proteomika ituratuaren bidez aztertzeko esperimentuaren diseinua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dublang Irazabal, Leire

Zelulen bizi zikloan zehar zein inguruneko estimulu edo erasoen aurrean, geneek adierazpenean aldaketak pairatzen dituzte; proteinen sintesia beraz, prozesu dinamikoa da. Proteomikak izugarrizko jauzia suposatu du egoera ezberdinetan sintetizatzen diren proteinen inguruko ezagutzan. Hasiera batean esfortzu gehienak identifikaziora bideratzen ziren arren, azken hamarkadetan identifikazioaz gain, kuantifikazioak indar handia hartu du. Hala izanik, gaur egun ikerkuntza arloan lagin biologiko...



Erdi Aroko epidotadun zeramikak egiteko erabilitako buztinen jatorria (Gorlizeko Inmaculada Concepcion Parrokia aztarnategia)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Juaristi, Amaia

Aurkitutako epidotadun zeramikak Gorliz muinoko iparraldea okupatu duten indibiduoek aztarnategi inguruko sedimentuetatik abiatuz sortutakoak diren ala kanpotik ekarriak diren jakin nahi da. Hala, zeramika hauen jatorria aztertzekorako orduan, inguruko sedimentuen konposizioa ikertuko da epidota dagoen ala ez jakiteko. X izpien difrakzioaren bidez ikusi da epidotaren ebidentzia dagoela mineral astunetan, eta buztin mineralen frakzioan eta lagin osoan epidota aurkitu da. Kokapen geologikora jo...



Erregresio logistikoa eta mozketa puntuak: bihotz-gutxiegitasunaren hilkortasunaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Murua Etxeberria, Maialen

Bihotz gutxiegitasun desorekatu larria duten pazienteetan hilkortasunaren eta NT-pro-BNP parametro klinikoaren arteko erlazioa aztertu nahi da. Helburua NT-pro-BNP-ren mozketa puntua kalkulatzea delarik. Horretarako erregresio logistiko sinpleko eredu estatistiko eraikiko da eta mozketa puntu optimoak kalkulatzeko teknikak aplikatuko zaizkio ereduari. (Hizkuntza:EUSKARA)



Erretinako distrofia heredagarrien mutazioetarako etekin handiko baheketa, Axiom Exome genotipatze mikrotxipetan oinarrituta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Egiguren Urkola, Garazi

Axiom Exome DNA Genotipatze mikrotxipetan oinarriturik, etekin handiko baheketa (screening) genetikoa garatu da Excel bidez eginiko filtraketez baliatuta. Modu honetan, erretinako distrofia heredagarriak (EDH) modu eraginkorrean diagnostikatzea lortu nahi da. Ikerketa honetan, 55 familia ezberdinetakoak diren 80 EDHdun gaixok eta hauen 108 senitarteko osasuntsuk hartu dute parte. Guztira 188 norbanakoen odol periferikoa bildu eta hauen DNA laginak aztertu dira bi Axiom Exome Genotipatze...