Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

FMDV 2B biroporina aktibitatearen liposoma-saioak eta erabilpena antibiralen garapenean, Actividad viroprina de la proteína 2B de FMDV y su aplicación al desarrollo de antivirales

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Del Río Lavín, Ane

FMDV 2B biroporinak duen egitura eta funtzio aztertzeko helburuarekin, peptidoetan oinarritutako analisiak egin dira. Modu honetan, 2B proteina ezestrukturalak bi transmintz domeinu agertu ditu, II motako biroporina dela bermatuz. FMDV 2B biroporinaren aminoazido sekuentziak pikornabirusen 2B aminoazido sekuentziekin homologia erakusten du, 2B4 peptidoari dagokion sekuentzia gehigarria kontuan hartu gabe. Sekuentzia gehigarri hau bigarren domeinu litiko bat da, birus familia honetan deigarria...



Imaginando el Estado Vasco: Opiniones y actitudes sobre el Estado Vasco en Euskal Herria. Estudio cuantitativo y cualitativo, Euskal Estatua irudikatzen: Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabalo Bilbao, Julen, Larrinaga Renteria, Ane, Iraola Arretxe, Iker, Saratxo Moro, Mikel, Amurrio Vélez, Milagros, Mateos González, Txoli, Fullaondo Elordui Zapaterietxe, Arkaitz, Anduaga Berrotaran, Uxoa

Incluye con portada y paginación propias texto invertido en euskera.



Kapital sozialaren garrantzia familia enpresetan, The importance of social capital in family firms

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sánchez Famoso, Valeriano, Iturralde Jainaga, Txomin, Maseda García, Amaia

[EU]Kapital sozialaren ikuspegian oinarriturik eta kotizatu gabeko 172 familiaenpresa espainiarren lagin bat erabiliz, barne hartuz enpresan kudeaketa-funtzioak betetzen dituzten pertsona elkarrizketatu bi eta guztira 344 galdetegi izanik, uste dugu kapital sozial familiarrak bitartekari gisa balio duela kapital sozial ez-familiarraren eta enpresaren jardueraren artean. Gainera, gure emaitzek kapital sozialaren ulermena familia-enpresatik haratago hedatzen dute, erakundeek talde sozial nagusi..., [EN]Based on a social capital approach and using a sample of 172 Spanish non-listed family firms, including two respondents with managerial functions per firm and amounting to 344 questionnaires in total, we test the effects of family and non-family social capital on firm performance. We also contend that family social capital serves as a mediator between non-family social capital and firm performance. Results from a structural equation model indicate that...



Membrane activities of Dynamin-related protein 1 (DRP1) and BCL2-related Ovarian Killer (BOK)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bustillo Zabalbeitia, Itsasne

311 p., BCL2 familiako proteinek heriotz zelular programatua (apoptosia) mitokondriako kanpo mintzeko iragazkortasuna modulatuz erregulatzen dute. BCL2 familiako proteinak bi talde nagusitan bana daitezke funtzioaren arabera: kide pro-apoptotikoak eta kide anti-apoptotikoak. Nahiz eta BOK orain dela ia bi hamarkada aurkitu zen, BCL2 familiako kideen arteko ezezagunenetako bat da. Kide pro-apoptotikoekin (BAX/BAK) zenbait antzekotasun erakusten dituenez, proteina pro-apoptotikoekin funtzionalki eta..., Doktoregaiak Eusko Jaurlaritzatik Doktoretza-aurreko beka bat (2010-2014) lortu zuen. Ikerketa hau hurrego proiektuekin finantzatua izan da: Eusko Jaurlaritza, IT838-13; Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), EHU-1374 eta Espainiao Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren BFU 2011-28566.



Humanism after the Spanish Civil War: Gernika (1945-53), a Humanities and Social Sciencesbasque magazine, Humanismoaren ideia gerraostean: Gernika aldizkariaren inguruan(1945-53)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortiz de Pinedo, Aitor

Espainiako Gerra Zibilaren eta II. Mundu Gerrarren ostean Gerra Hotza heldu zen. Testuinguru larri horretan humanismoan ikusi zuten hainbatek zibilizazio-krisiari irtenbidea topatzeko bidea. Gernika aldizkariak (1945-53) bere burua humanistatzat zeukan. Bertako idazleek gai horren inguruan zer adierazi zuten jasotzen saiatu gara, euskarazko zein erdarazko artikuluetan agertzen diren iritziak sailkatuz., Eusko Ikaskuntzaka



Giza listuek ezagututako Lomentospora/Scedosporium generoko onddo patogenoen antigenoen karakterizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Oiartzun, Lirain

[EUS] Giza listuko Immunoglobulina A-k ezagutzen dituen Lomentospora/Scedosporium generoko onddoen antigenoen karakterizazioa eta espezie desberdinen arteko analisi konparatiboa.



Grafenoan oinarrituriko aire elektrodoa metal/aire baterietarako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarrola De Miguel, Leire

Metal-aire baterietarako grafenoan oinarritutako aire elektrodoaren diseinua eta fabrikazioa. Hasteko, grafenoan eutsitako katalizatzaileen sintesia eta haien analisi elektrokimikoa 'Rotating Disk Electrode' teknikaren bidez burutu dira. Ondoren, katalizatzaile eta egitura desberdineko elektrodoen fabrikazioa eta jokaeraren analisia egin dira bifuntzionala den geruza bikoitzeko elektrodoa lortzeko.



Hautespena jasandako gune genomikoen analisia gene gakoen identifikaziorako Latxa ardi arrazan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arbizu Delgado, Aitana

[EUS] Latxa ardi arrazan hautespena jasandako gune genomikoen analisia bi datu base erabiliz (Sheep QTL database eta Emsenbl), horrela gene gakoen identifikazioa ahalbidetuz.



Hautetsitako gune genomikoen analisia Sasiardia arrazan: gene gakoen identifikazioa, Análisis de regiones genómicas bajo selección en la raza ovina Sasi-ardi: identificación de genes candidatos

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Igartua Ayerbe, Maialen

Sasi-ardiaren genoma osoaren sekuentziazioaz eta bioinformatikako tresnak erabiliaz, hautespenari lotutako zenbait genoma zati identifikatzea.



Hidrokarburo polizikliko aromatikoen analisia itsas-portuetako uretan determinatzeko errutinazko metodo analitikoaren garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cabezas Cabezas, Asier

Azken hamarkadetan, kutsatzaile organikoak ingurumenean eta izaki bizidunengan sortzen dituzten efektu negatiboak direla eta, hauen determinazioa egiteko interesa piztu da. Batez ere, hazkunde industrialak eta gizakiak eragiten dituzten aktibitate antropogenikoak sortutako hondakinak uraren egoera kaltetuta izateak eragiten dute. Izaki bizidunen ongizatea bermatzen duen eta uraren kalitate egokia kontrolatzeko Europear mailan ezarri den lege garrantzitsuenetakoa Europako Ur Esparru...



Ikuskorreko urdin eremutik gorri aldera igortzen duten BODIPY laser koloratzaile moldagarriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Avellanal Zaballa, Edurne

Lan honen bitartez fotofisikari buruzko kontzeptu berriak, karga transferentzia intramolekularreko prozesua, irakasgaian aztertutakoa askoz gehiago sakondu da. Hala nola, kimika konputazionalean ikasitako oinarriak kontuan harturik bestelako metodo berriak aztertu dira. Etekin kuantikoa kalkulatzean erreferentzia egokia erabakitzeko gaitasunak lortu dira. Laborategiari dagokionez, absortzio eta fluoreszentzia teknikak ezagunak izan arren, askoz sentikorragoak diren teknikak erabiltzen ikasi da....



Inguru aldaketei erantzun ahal dituzten material berrien sintesia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxebarria García, María

Lan honetan deskribatu den bezala PDEAm/PAA konplexuak bai disoluzioan, bai gainazaletan pareko ezaugarri fisiko-kimikoak dituzte. Analisi elementala, termograbimetria, infragorriaren bidezko espektroskopia eta kalorimetriaren bidez konplexuak ikertu dira.



Klima-aldaketaren eraginak euskal kostaldeko mendebaldeko sakonera handiko begetazio azpimarealean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arriaga Telleria, Olatz

[eus] Euskal kostaldeko mareazpiko begetazioak aldaketa esanguratsuak jasan ditu azken hiru hamarkadetan. Aurretik egindako ikerketek jakinarazi dute aldaketa horiek klima-aldaketak eragindakoak direla. Ikerketa honen helburua inpaktu horri buruzko informazio gehiago lortzea da. Horretarako, sakonera handiko uretako fitobentosaren osaerari eta ugaritasunari buruzko balioespena egin da. 2014. urteko udan 7 trantsektu ezarri ziren, Kobaroneko muturretik Muskizeko muturreraino. Trantsektu horiek..., [en] The subtidal vegetation of the Basque coast has suffered significant changes in the past three decades. Previous studies have shown that these changes are due to the impact of climate change. The present study aims to provide more information concerning the impact, for which, makes an assessment of the composition and abundance of phytobenthos in deep waters (10- 11m). For this purpose, 7 transects were established from Punta Muskiz to Punta Kobaron in summer 2014, which were previously...



Konposatu organiko iraunkorren analisia Bizkaiko estuarioetako uretan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Val Perez, Nahia

Lan honen atzean dagoen hipotesia Bizkaiko itsasadarretan dauden mikroplanktonen populazioak eta hiri-kutsadurak erlaziorik ote duten aztertzea da. Horretarako, ia urte eta erdian gazitasun altuko urak (> %3.0) hartu dira Nerbioi eta Urdaibai itsasadarretan urtaro guztietan. Lagin horietan beste ikerlari batzuk analisi genetiko orokorra bideratu dute mikroplanktonen dibertsitatea identifikatzeko eta lan honen helburua izan da PAHen analisia aurrera eramatea.



Metamaterialen simulazioa FDTD metodoaren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Elorrieta, Ainhoa

Azken urteetan metamaterialek izugarrizko arreta eragin dute. Material artifizial horiek hainbat aplikazio ezberdin izateko diseinatzen dira eta horretarako, ikerkuntza haien propietate elektromagnetikoak ulertzean zentratu da. Lan honen helburua, hortaz, metamaterialen jokabide elektromagnetikoa ulertzea da. Horretarako, FDTD (Finite Difference Time Domain) metodoa erabiliko dugu Maxwell-en ekuazioak ebazteko. Oinarria ulertzeko, lehenik, uhin elektromagnetikoen hedapena aztertuko dugu...



Mosaizismo epigenetikoaren kuantifikazioa: protokoloaren diseinua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Serna Alonso, Garazi

[EUS] Lan honen helburua da DMRen metilazioaren galera partziala duten PHP1B pazienteen alelo bakoitzeko CpG posizio bakoitzaren metilazio maila neurtzea ahalbidetzen duen metodo azkar, erraz eta merke bat diseinatzea, garatzea eta balioztatzea.



Mytillus galloprovinciallis muskuiluaren aklaramendu tasa eta NPSen azterketa gazitasun ezberdinen aurrean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Burgos Barroso, Laura

Mytillus galloprovincialis muskuilua gazitasun ezberdinetara jarri da aklaramendu tasan honek duen efektua ikusteko asmoz. Erabilitako gazitasunak ur gazia %100ean, %70ean eta %40an izan dira eta hiru esperimentu ezberdin jarraituz atera dira ondorioak. Hiru esperimentu hauetan muskuiluen aklaramendu tasak neurtu dira baldintza desberdinetan eta hirugarren esperimentuan NPS kontzentrazioaren neurketa kolorimetrikoa ere egin da. Ikusi da %70ko diluzioak ez duela aklaramendu tasan eraginik...



Nanoantena plasmonikoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uria Albizuri, Imanol

[EU] Nanoantena plasmonikoak antena optikoak dira, hau da, irrati-uhin edo mikrouhin-antenen moduan, espazioan hedatzen den erradiazio elektromagnetikoa energia lokalizatu bilakatzen dute eta alderantziz. Hala ere, antena konbentzionalak ez bezala, antena optikoak espektro ikusgaian eta infragorrian propietate erresonanteak dituzten egitura isolatuak dira, eta ez dira zirkuitu elektronikoen bidez elikatzen. Erresonantzia plasmoiak baliatuz, antena hauek eremu elektromagnetikoak konfinatzeko eta...



Onddo ektomikorriziko espezie ezberdinen gaitasun antagonistaren ikerketa Fusarium circinatum patogenoaren aurka

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Castander Olarieta, Ander

Onddo ektomikorrizikoen erabileraren eraginkortasuna aztertzeko lehenik eta behin espezie antagonista posibleen hautaketa egin behar da. Horretarako ezinbestekoa da in vitro entseiuak egitea, gaitasun antagonista horren ebalukaeta egiteko eta ondoren hautatutako espezieak heuren ostalariarekin batera duten jokabidea ikusi ahal izateko. Horregatik, ondorengo helburuak planteatzen dira: 1) Haibat espezie ektomikorrizikok Fusarium circinatum onddoaren aurrean duten gaitasun antagonista ebaluatzea...



Simulazioak fisikaren irakaskuntzan, Simulaciones en la enseñanza de la física

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iñurrigarro Rodríguez, Peio

Proiektu honetan hainbat simulazio garatu egin dira Easy Java Simulations programaren bidez fisikaren irakaskuntzara bideratuak (tiro parabolikoa, pendulu sinplea, Eguzki Sistema eta Atwood-en makina kulunkatzailea). Proiektuaren hizkuntza euskara da.



Birgaitze energetikoak gizarte etxebizitzan. Portaera termikoaren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Terés Zubiaga, Jon

472 p., La aplicación de medidas de rehabilitación energética en viviendas con materiales actualmente disponibles en el mercado podría suponer ahorros de entre el 5 y 20% en el consumo de energía, la disminución de entre el 10 y 30% de emisiones de CO2 por edificio y ahorros anuales en la factura de energía entre 500 y 2000 € por vivienda. Esta tesis aborda el estudio de la mejora de eficiencia energética en la rehabilitación, focalizándolo en la vivienda pública. Se desarrolla una metodología..., Basque Government, through the Department of Education, Universities and Research's Personnel Research Training Program (BFI09-81)



Latinoamerika eta Karibe, hemisferioko bidegurutzeen eta munduko erronken aurrean, América Latina y el Caribe, entre la encrucijada hemisférica y los nuevos retos globales

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Borrajo Valiña, Diego, Compains Silva, Eneko, Cubilledo Gorostiaga, Daniel, Perea Ozerin, Iratxe, Pulleiro Méndez, Carlos

417 p. -- El presente libro es el resultado de las III Jornadas del Grupo de Estudios sobre América Latina y el Caribe (GEALC/LAKIT), que fueron celebradas los días 14, 15 y 16 de octubre de 2015 en la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación situada en el Campus de Bizkaia de la UPV/EHU., [EUS] Liburuaren edukiari dagokionez, berau Iratxe Perea Nazioarteko Harremanetako irakaslearen ponentzia gonbidatuarekin hasten da: Emakume ekintza kolektiboa Latinoamerika eta Kariben. Ekarpenak proiektu feminista multidimentsional baterako globalizazio neoliberalaren aurrean. Bertan, Nazioarteko Ekonomia Politiko Feministaren ikuspegitik, neoliberalismoaren desjabetzearen aurkako erresistentzia feministako mugimenduak aztertzen dira. Liburuaren gainontzeko edukia beste 24 komunikazioz osatua..., [ESP] En lo que respecta al contenido del libro, comenzamos con la ponencia invitada que fue presentada por la profesora de Relaciones Internacionales de la UPV/EHU Iratxe Perea Ozerin, con el título: Emakume ekintza kolektiboa Latinoamerika eta Karibean. Ekarpenak proiektu feminista multidimentsional baterako globalizazio neoliberalaren aurrean (Acción colectiva de las mujeres en América Latina y el Caribe. Contribuciones para un proyecto feminista multidimensional frente a la globalización..., Debemos dejar constancia que para la realización de las III Jornadas y la publicación del presente libro hemos recibido sendas ayudas financieras del Vicerrectorado del Campus de Bizkaia y del Vicerrectorado de Euskera/Euskara Errektoreordetza. Asimismo, agradecemos la colaboración del Departamento de Derecho Internacional Público, Relaciones Internacionales e Historia del Derecho; y la aceptación de editar esta obra por parte del Servicio Editorial de la UPV/EHU.



Oinarrizko eragiketak Ingurumen Ingeniaritzan - PBL

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirre Arisketa, Ion

Nivel educativo: Grado. Duración (en horas): Más de 50 horas, ngurumen ingeniaritzan graduatzen den ikasleak ingurumenaren zaintza, ingurumenak izan ditzazkeen eraginen zaintza eta ingurumenaren alitatearen hobekuntza ditu helburu nagusi. Hauez gain, graduatuak baliabide edo errekurtso eziraunkorren erabilerarak sortzen dituen arazoei aurre egin beharko dio: hondakinen sorrera, ur kutsatuen tratamendua, airearen eta lurzoruaren kutsadura... orokorrean, hiri eta industria ekintzek ingurumenean sortzen dituzten eraginei hain zuzen ere . "Ingurumen...



Angiotensina 1-7-ren eragina giza espermatozoideen mugikortasunean eta Akt-ren fosforilazioan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cortés Meler, Lorea

Ang 1-7-ak duen eragina giza espermatozoideen mugikortasunean aztertu dugu, baita molekula honek Akt-ren fosforilazioan dituen efektuak ere. Bestalde, Mas hartzailearen presentzia espermatozoideetan ikertu dugu.



Efecto del glifosato en la morfologia del tubo dogestivo y en la actividad acetilcolinesterasa de la lombriz Eisenia fetida

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrojeria Arantzazistroke, Olatz

[EUS] Gaur egun produktu kimiko ugari erabiltzen dira nekazaritzaren produktibitatea emendatzeko eta modu honetan nekazaritza-produktuen etekin eta kalitatea hobetzeko asmoz. Hala ere, produktu kimiko hauek ekosisteman izan ditzaketen hilgarriak ez diren eraginak askotan ez dira kontuan hartzen. Azken urteotan osagai aktibo gisa glifosatoa duten herbiziden erabilera emendatu da. Lan honetan, glifosatoak ingurunean sor ditzakeen eraginak ikertu nahi izan dira, lurzoruan oso ugaria den Eisenia..., [EN] Today, a lot of chemicals are used in agriculture to increase productivity and in this way improve the quality of agricultural products. However, the sublethal effects that could have these chemicals on the ecosystem usually are not taken into account. In recent years, the uses of herbicides containing glyphosate as the active ingredient are increasing. This paper aims to investigate the effects of glyphosate using the earthworm Eisenia fetida, which is very abundant in soils, as a...



Efektu anharmonikoak presio altuko litioan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aseguinolaza Aguirreche, Unai

[EUS] Litioa da presiorik gabe daukagun metalik arinena. Balentziako elektroi bakarra dauka eta elektroi ia askearen hurbilketan ondo deskribatzen dira litio soliodoaren propietate elektronikoak. Beraz, metal sinpletzat hartu izan da beti. Baina, presioa igotzen dugun heinean, intuizioaren aurka doazen fenomenoak ikusten dira eta aztergai dugun materiala oso interesgarria bilakatzen da. Horregatik, lan honetan litioaren propietate elektroniko eta dinamikoak aztertu ditugu presioapean.



Eguneroko jarduneko plastikoen pirolisia eta bere propietateak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sanz Latorre, Asier

[EUS] Lan honen helburua pirolisi prozesuan plastiko errealek daukaten portaera aztertzea da, polimero puruen pirolisiarekin eduki dezaketen aldeak ikusteko, aldagai desberdinek prozesuari zelan eragiten dioten jakiteko eta prozesuaren baldintzak optimizatzeko. Horretarako CDS Analytical Inc.-en Pyroprobe 2000 pirolisirako ekipoa erabili da.



Euskokantauriar Arroko hareen fase kristalino bereizgarriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pérez Fernández, Iñigo

[EUS] Gradu bukaerako lan honetan, euskokantauriar arroko hareen fase kristalinoak aztertzen dira XRD bidez. Munduko beste hareekin aldaratu egingo dira, aipatutako metodoa erabiliz, fase bereizgarriak dituzten ala ez zehazteko.



Foruako (Bizkaia) aztarnategi arkeologikotik datozen erromatar garaiko forja zepa metalikoen karakterizazioa (I – III K.o. mendeak): Erromatar siderurgiaren inguruko ezagutza ekarpen berriak Bizkaian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Portillo Blanco, Haizea

[EUS] Foruako aztarnategi arkeologikotik datozen erromatar garaiko forja zepa metalikoen karakterizazioa, garai hartan indarrean zegoen siderurgiari buruzko ezagutza handitzeko asmoz.



Giza Immunoeskasiaren Birusaren mintz ereduen azterketa irudi tekniken bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Muguire, Peio

[EUS] Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromearen (HIES) eragilea da. Patogeno honen kontrako txerto eraginkorrik ez dagoenez, erretrobirusen kontrako terapia GIB-arekin infektatutako pertsonak tratatzeko aukera bakarra da, baina birus honen genomaren eta proteinen aldakortasun altuagatik droga berrien garapen konstanteak beharrezkoa izaten jarraitzen du. Giza Immunoeskasiaren Birusaren mintz ereduen azterketa egin da lanean, irudi teknika ezberdinak erabiliz.



Hediste diversicolor itsas poliketoaren azterketa biokimiko eta histologikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mallona Martín, Yune

[EUS] Hediste diversicolor poliketo espeziearekin burututako eta dietarekin lotutako azterketa esperimental bat azaltzen da. Baita poliketoaren populazio basati batean eta haztegiko populazioan egindako azterketa biokimiko eta histologikoak eta hauen arteko desberdintasunak., [EN] Hediste diversicolor is a key species in estuaries amongst polychaetes, because it is an important food resource for a variety of animals. Hatchery populations were compared with wild samples histologically and biochemically, analyzing the distribution of reserves of materials.



Hidrogenoaren ekoizpena biomasaren pirolisia eta erreformatzearen bidez: operazio baldintzen optimizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garcia Badiola, Aline

Gradu Amaierako Lan honekin hidrogenoaren ekoizpena ikertu nahi da, biomasaren pirolisi eta jarraian buruturiko lurrun bidezko hegazkorren erreformatze bidez. Helburu nagusia biomasaren pirolisiko produktuen erreformatzearen operazio baldintzak optimizatzea da nikelezko katalizatzaile komertzial bat erabiliz, eta horretarako: Tenperaturak erreformatuko produktuetan duen eragina aztertzea; Erreformatze etaparako denbora espazial optimoa zein den aztertzea; eta Ur/biomasa erlazioak erreformatuko...



Hipertermia magnetikoan erabiltzen diren nanopartikulen karakterizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mutiloa Rodríguez, Eneko

Ikuspuntu medikotik, hipertermia hitzak gorputzaren ehun zein organo edo organismo osoa- ren tenperatura ohikoa baino handiagoa deneko egoera klinikoari egiten dio erreferentzia. Onko- logiaren ikuspuntutik aldiz, minbizia dagoen tokian bero sorreran oinarritutako tratamenduak adierazten ditu. Tratamendu horiek ondo planifikatzeko eta zeluletan gertatzen diren beroketa mekanismoak ondo ulertzeko berebizikoa da SAR-a. Izan ere, honek adierazten du nanoparti- kulek eremu magnetikotik xurgatutako...



Inflazio kosmikoaren Fisika: Unibertsoaren egituraren jatorri kuantikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azcona Iribar, Julen José

[ES] Analizamos el modelo de inflación cósmica más sencilla, y cómo este, a la vez que soluciona los problemas del modelo cosmológico estándar, es capaz de explicar el origen de la estructura a gran escala del universo., [EUS] Kosmologiaren urrezko era deitzen duten garai honetan, inoiz baino neurketa zehatz eta anitzagoak ditugu eskura. Hala eta guztiz ere, inflazioa behin betiko egiaztatuko duen froga oraindik ez da iritsi, mundu guztiko ikerketa taldeak honen atzetik ibilita ere. Inflazioak iragartzen dituen ondorioak hain dira sakonak non unibertsoaren barne izaera fisikoa ulertzen laguntzeaz gain, unibertso bakar baten ideia bera ere kolokan jartzen duen.



Konposatu kannabinoideen analisia olioetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortiz Herrero, Laura

Oliba oliotik kannabinoideak erauzteko ultrasoinu fokatuen bidezko erauzketa (FUSE) metodo bat garatu eta berretsi da. Erauzketa metodoaren optimizazioa diseinu esperimentala jarraituz aurrera eraman da eta aldagai instrumentalen optimizazioan oinarrituta aztertu da.



Optika irakasgaiaren terminologia-hiztegi eleaniztuna egitea eta terminologia aztertzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garralda Zubimendi, Markel

Lan honetan, Zientzia eta Teknologia Fakultatean eskaintzen den Fisikako Graduko irakas-materialetatik abiatuta, Optika irakasgaiko terminologia erreala detektatu eta hiztegi eleaniztun bat osatu da Terminologia Zerbitzurako Online Sisteman (TZOS) kontsultagai jartzeko. Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programarako garatuta- ko metodologia erabili da horretarako. Bestetik, sortutako hiztegia, eskura ditugun ohiko kontsulta-baliabideekin erkatu da, Optika irakasgaiko terminologiaren presentzia...



Pestivirus-en p7 biroporinaren adierazpena eta purifikazioa bakterioetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Torralba Iturbe, Johana

Hepacivirus eta Pestivirus generoen artean antzekotasun handia dago, bai genomaren egituran zein erreplikazio mekanismoetan. Antzekotasun hau ez da ematen aldiz, Flavivirus generoko birusekin. Hepacivirus zein Pestivirus generoko birusek euren RNA poliproteina aitzindari bakar batera itzultzen dute; jarraian, birus beraren zein ostalariaren proteasa espezifikoek aitzindari honen prozesamendu proteolitikoa burutuko dute, era honetan, birusaren infekzioa aurrera eraman ahal izateko proteina...



Pseudomona sp-ren bidez kate ertaineko gantz azidoen esterasa ekoizteko bio-erreaktore baten operazio baldintzen eta zinetikaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manso Fraile, Mireia

[EUS] Proiektu honen helburua esterasaren lorpena aztertzeaz gain, lorpenerako erabilitako Pseudomona putida mikroorganismoaren hartzidura aztertzea da, ondoren mikroorganismo horri dagokion parametro zinetikoak lortzeko eta erreaktore baten diseinua egin ahal izateko. Horrekin batera, hartziduran eragin dezaketen faktoreak aztertuko dira (tenperatura, aparra, aireztapena, pH …) kontrol eta monitoriazioan kontutan izateko. Horrez guztiaz gain eta prozesua erreaktorean aztertzeaz gain,..., [ES] Desarrollo del proceso de producción en biorreactor a escala de laboratorio. A partir de los datos cinéticos de crecimiento celular, desarrollar las ecuaciones para la cinética del crecimiento microbiano. Describir las etapas del proceso de fermentación, medios de cultivo, inóculos, métodos de esterilización, instalaciones y condiciones de las mismas. Evaluar la velocidad de consumo de oxígeno y los requerimientos.



Sedimentazioaren gaineko kontrolak Murgiako diapiroaren ipar-mendebaldean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrazabal Orive, Asier

Eusko Kantauriar Arroko Albiar-Cenomaniar mugaren inguruan trnsgresio orkorra gertatu zen subsidentzia tektonikoaren desazelerazio eta diapirismoaren sortze efektuarekin batera. Honen ondorioz, kostaldeko ingurune siliziklastikoek oso erretrogradazio arina erakusten dute, hedapen handiko karbonatozko arrapal itsastar zabalen garapenerako eremua utziz. Analisi estratigrafikoaren bidez, Murgiako diapiroaren iparmendebaldeko Albiar-Cenomaniar trasizioko materialak aztertzen dira, aldaketa...



Sintesi hidrotermal bidezko titanio dioxidozko nanohodien lorpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ereño Artabe, Amaia

[EUS] Gaur egun nanozientzia zientzia eta teknologia arlo guztietara zabaldu da, gizarte garapenean eragin handia izan du. Ikerkuntza arlo guztietara zabaldu da ezinezkoak ziruditen erronkak argitu eta ezezagunak ditugun ezagutzak garatzeko asmoz. Lan honetan TiO2 nanohagatxoen sintesia burutu da metodo hidrotermala erabiliz. Sintesi baldintzek lortutako produktuaren egituran eta forman duten eragina kontuan harturik, sintesia gertatzeko ezinbestekoak diren pHa, tenperatura eta denbora aztertu..., [EN] Nowadays nanoscience is extending to all fields of science and technology, having much influence on the development of society. It has spreaded to all fields of research to solve different challenges and develop ideas that we don´t know until now. In this project nanorods of TiO2 have been synthesized by hydrothermal method. Taking into account that different conditions of synthesis produce different structure and shape of samples, the necessary pH, temperature and reaction time have been...



Koherentziazko diskurtso erlazioen detekzio automatikoa patroien bidez, XMLko erlazio-egiturak oinarri hartuta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kortajarena Guridi, Asier

[EU]Hizkuntzaren prozesamenduan testu koherenteetan kausa taldeko erlazioak (KAUSA, ONDORIOA eta HELBURUA) automatikoki hautematea eta bereiztea erabilgarria da galdera-erantzun automatikoko sistemak eraikitzerako orduan. Horretarako Egitura Erretorikoaren Teoria (Rhetorical Structure Theory, aurrerantzean RST) eta bere erlazioak erabiliko ditugu, corpus bezala RST Treebank -a (Iruskieta et al., 2013) hartuta, zientziako laburpen-testuz osatutako corpusa, hain zuzen ere. Corpus hori XML..., [EN]At language processing an automatic detection of causal relations (CAUSE, RESULT and PURPOUSE) would be useful in coherent texts, specially building automatic Question Answering(QA) systems. Achieving this task, we use RST (Rethorical Structure Theory) relations and RST Treebank (Iruskieta et al., 2013) basque corpus which have many scientific abstract texts. We have download this corpus in XML format and get the most important data using XPATH for information extraction. This work has 3...



Aukerako hezkuntzaren proposamen desberdinen azterketa gorputz eta kirol hezkuntzaren esparruan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sagarzazu Larrauri, Martxel

Azken hamarkadan irakaskuntza eta jarduera fisikoaren arteko erlazioetan egindako ekarpenak azaleratzen ari dira. Heziketa Fisikoaren Espainiako panorama haratago joan nahi du metodologia ezberdinak baliatuz. Orregatik, Aukerako Heziketa Fisikoaren metodoen arteko bilaketa sistematiko bat behartzat jotzen da. Horretarako, aurrekariak bilatu dira eta egungo egoera aztertu eta definitu. Bukaeran emaitzen aldaera eta arrazonamenduekin amaitzeko. Aukerako Heziketa Fisikoak barneratzen dituen...



Belauneko ligamendu gurutzatuen hausturaren ondorengo kirol itzulera: 2 metodoen konparaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sanz Azpiroz, Amaia

[EUS] Aurreko Ligamendu Gurutzatuen (ALG) lesioa gaur egun kirolean gehien ematen den lesioetako bat da. Lesio hau askoz ere ohikoagoa da emakumeengan, eta batez ere kontakturik gabeko egoeretan ematen da. Lesio honen tratamendu eta errekuperazio metodo desberdinak daude gaur egun. Lan honetan bi kasu desberdinen konparaketa egingo da, batez ere, operazio ondorengo errekuperazioan ematen diren desberdintasunetan, eta hauen emaitzetan zentratuz ondorioak atera ahal izateko., [ES] La lesión del Ligamento Cruzado Anterior (LCA), es una de las lesiones que más se da hoy en día en el ámbito deportivo. Esta lesión es mucho más común entre las mujeres, y se da sobre todo en situaciones sin contacto. Hoy en día, se utilizan diferentes métodos para el tratamiento y recuperación de esta lesión. En este trabajo se hará una comparación entre dos casos, centrándola sobre todo en las diferencias que se dan en la recuperación post-operatoria, en los resultados obtenidos para..., [ENG] The Anterior Cruciate Ligament (ACL) injury is one of the most common injuries nowadays. It is most frequent in female athletes and it normally happens in non-contact situations. Nowadays there are different treatment and recovery methods to tackle this injury. That is why, a comparison between two different cases will be done in this work, focusing mainly on the differences that exist in the post-operative recovery, giving importance to the results obtained to draw the conclusions in...



Down sindromea duen kolektiboaren agilidadean, koordinazioan eta orekan taekwondo-a duen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Castro Salgado, Vanesa

[EUS] Proiektu honen bitartez, Down sindromea pairatzen duten, >14 urteko 8 parte hartzaileen agilidadea, koordinazioa eta oreka ebaluatu izan da, taekwondo-ko ordu bateko lau saio eginez. Aipaturiko faktoreak neurtzeko, ECOMI eskala egokitua erabili da. Hau, lehenengo eta azkenengo saioetan erabili izan da, datuak hartzeko eta konparaketak egin ahal izateko, eboluzioa ikusiz. Neurketak behin eginda, ikusi egin da bai koordinazioan eta orekan hobekuntzak izan dituztela orokorrean, aldiz,..., [ENG] The aim of this study was to evaluate the hability, coordination and balance changes achieved after four sessions of Taekwondo practice in participants with Down syndrome. The changes in the aforementioned factors (between the first and last session) were analysed by using an adapted ECOMI scale. We found a coordination and balance meaningful improvement, however, we found no changes in their hability after 4 sessions of Taekwondo. It has to be acknowledged that there were big differences...



Emankortasun handiena duten diziplina Olinpikoetako talentu hautemate prozesuan erabiltzen diren programen errebisioa: metaanalisirantz hurbilketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Usabiaga Balerdi, Ana

Azterlan honek kirol arrakasta handiena duten nazio adierazgarrienek, dominei dagokionez, emankortasun handiena duten kiroletan erabili ohi dituzten talentuen identifikazio programen errebisioa du helburu. Lortutako datuetatik aurrera, Atenas (2004), Pekin (2008) eta Londres (2012ko) Joko Olinpikoetako dominen zerrenda eta kirol diziplinen kuantifikazioa kontutan izan dira diziplina eta nazio arrakastatsuenak identifikatzeko. Jarraian, errebisio sistematiko tipiko baten pausoak jarritu dira: 1)...



Errelebotan lanean aritzen direnen atseden patroi aldaketak eta hauek, kirol errendimenduan duten eragina maila ertaineko kirolarietan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sagastibeltza Lasarte, Julen

Lan honen helburu nagusia izan da ikusi ahal izatea errelebo ezberdinetan lan egiten duten kirolariek, eta lanaren ondorioz pairatzen dituzten lo aldaketek eraginik bai ote duten lehiaketa kiroleko faktore ezberdin batzuetan. Horretarako froga ezberdin batzuk egin zaizkie sujetu batzuei eta ondorio batzuetara iritsi ahal izan gara.



Futboleko jaurtiketaren analisi zinematikoaren konparaketa joko lerroetan Acero taldean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ozaeta Beaskoetxea, Eñaut

Lan hau, oinbularrarekin egindako fútbol jaurtiketaren analisi zinematikoaren ingurukoa da. Ikerketan jaurtiketa mota bi ezberdintzen dira geldikako jaurtiketa eta baloia gidatu osteko jaurtiketa eta horien konparaketa egin da joko lerro ezberdineko jokalarien artean, orokorrean jaurtiketak antzera egiten dituztela ondorioztatuz.



Futboleko oinarrizko talde batean, periodizazio proposamen berri bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gamarra Muñoz, Eneko

Periodizazio taktikoa, futbol alorrean Victor Frade irakasle portugaldarraren eskutik orain dela 30 urte sortu zen entrenamendu metodologia bat da, gaur egun, gehien bat Jose Mourinhok, honen bidez lortu dituen garaipen eta lorpenak direla eta, mundu mailako futbolean, hedapen eta gorentasun bat izatera lortu duelarik. Jokatzeko erara bideratua dagoen entrenamendua honen oinarria izanik, jadanik zeuden beste metodologia entrenamenduak kolokan jartzera iristen da, besteak beste, jokoaren...



Gasteizko ikastetxe publiko batean atsedenaldietan ematen diren inklusio egoerak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Redín Azcona, Saioa

Momentura arte heziketa fisikoko klaseetan parte hartzen duten gazte eta haur elbarrien inguruko ikerketa ugari egin dira. Hauetaz gain, atsedenaldien inguruko ikerketak ere aurkitu dira baina ez da aurkitu elbarritasunen bat duten gazteek atsedenaldietan egiten dituzten jarduerei eta hauek pairatzen dituzten egoerei buruz hitz egiten duen artikulurik. Gradu amaierako lan honen bidez lortu nahi izan diren helburuak, gazte hauek dituzten jarduera fisikoko ohiturak aztertzea, atsedenaldietan...



Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien ikasleen postura eta bizkarreko mina., Posture and back pain in Physical Activity and Sports Science students

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Legorburu Fernandez, Irati Iona

[EUS] Lan honen helburua egoera posturala eta bizkarreko minaren pertzepzioaren azterketa sakonagoa egitea da. Bizkarreko min zein desoreka posturalek gaur egun duten nagusitasuna ikusita, egoera azaleratu eta honen kausak zeintzuk diren ezagutu nahi dira. Honetarako UPV-EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko ikasleen (n=25) postura-aldaketak zein bizkarreko minaren magnitudea eta pertzepzioa nolakoak diren aztertuko ditugu. Egindako analisia longitudinala izan da...., [ES] A través de este estudio se quiere conocer más a fondo la situación de la postura y la percepción del dolor de espalda. Vista la prevalencia que tienen hoy en día este tipo de desórdenes, se busca presentar la situación y conocer las causas que nos llevan a ella. Para esto, analizaremos tanto los cambios de postura como el dolor de espalda y su percepción en estudiantes (n=25) de la Facultad de Ciencias de la Actividad Física y del Deporte de la UPV-EHU. Se ha realizado un análisis..., [ENG] The aim of this study is to analyze the body posture and back pain perception. Having regard to the prevalence this kind of disorders have nowadays, it seeks to present the situation and show the causes that lead to it. For that, we will both analyze changes in posture and back pain and its perception in 25 students from the Faculty of Physical Activity and Sports Sciences (UPV-EHU). We have performed a longitudinal analysis of two measurements: the first was done when they entered the...



Lasterketan oinaren inbertsioa zuzentzeko programa: fokalizazio eta ortesien eraginkortasuna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Enbeitia Gerrikaetxebarria, Ager

Lana, lasterketan oinaren mugimendua aldatzeko interbentzio programa bat izango da, non helburu nagusia ortesien eta fokalizazio edo propiozepzioaren eraginkortasuna neurtzea izango den, gorputzaren beheko atalen valgo deformazio angelua murrizteko.



Tostako arraunketan gizonezko senior hasiberrien formazio proiektua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubizarreta Zuzuarregi, Ibai

Lan honetan tostako arraunketako arraunlarientzat formazio proiektu bat proposatu nahi da, euren garapen fisiko zein teknikoa egokia izan dadin. Honela, lanaren lehen zatia teorikoa da, baina funtsezkoa arraunaren gaur egungo egoera ulertzeko. Indoren dator lan praktikoaren garapena. Arraunketa munduan orain artean egin diren prestakuntz-proiektuak azalduko ditut: erabilitako metodoak, plangintza-epeak eta neurketetarako probak. Proiektu hauek aulki mugikorrean egin badira ere, kirolariaren...



Udarregi Ikastolako inklusibitatearen azterketa DBHan: etorkizunerako proposamenak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizaso Mitxelena, Sarai

Proiektu hau Udarregi Ikastolako inklusibitate mailaren ingurukoa da. Lanaren zergatia ulertzeko arazoaren muinera joan behar dugu, hau da, baztertzearena. Inklusio falta horretan batez ere, arazoak eta urritasunak dituzten pertsonak dira eragin handiena jasaten dutenak. Heziketa Fisikoan ere, sarritan gaitasun jakinak dituzten ikasleak baztertzera jotzen da, eta proiektu honekin hori ekiditea lortu nahi dugu aldaketa txiki batzuk eginaz. Proiektuaren lehen pausua baztertuak dauden haurrak...



Ezagutzaren dinamika Ikas Komunitateetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bereziartua Zendoia, Justo, Pastor Andrés, David

[EUS] Laurogeita hamarreko hamarkadan, Eusko Jaurlaritzako Berriztapen Pedagogikoaren Zuzendaritzak eta Bartzelonako Unibertsitateko CREA (Gizarte eta Heziketarako Ikerkuntza Zentroa) ikerkuntza-taldeak Ikas Komunitateen proiektua jarri zuten martxan, elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko lau zentrotan. Zentro horiek hezkuntza-proiektu berri bat abiatzeko bidea ematen dute; izan ere, porrot akademiko handia izatearren hautatu dira, ikasle-taldeen aniztasunaren egoerari heltzeko arazo ugari..., [ES] Las experiencias que se han venido desarrollando en las Comunidades de Aprendizaje de la Comunidad Autónoma Vasca ofrecen una buena muestra de las diversas prácticas que promueven la cooperación e impulsan el aprendizaje. A través de este análisis cualitativo se describe, desde el paradigma de las comunidades de prácticas de las organizaciones, la dinámica de conocimiento de las Comunidades de Aprendizaje. En el análisis se han interpretado los procesos de construcción del conocimiento,..., [EN] The experiments carried out in the Learning Communities of the Basque Autonomous Community reveal a variety of practices that permit fostering the creation of training and learning processes based on shared action. By conducting a qualitative study, we aim to describe the knowledge dynamics in the Learning Communities. Based on the direct observation of the realities and actions that take place every day in schools, the analyses attempt to interpret the knowledge building processes from..., [FR] Les expériences acquises dans les Communautés d’Apprentissage de la Communauté Autonome Basque montrent la variété de pratiques qui permettent et favorisent la création d’actions de formation et d’apprentissage basées sur l’action partagée. À travers une étude qualitative, l’objectif consiste à décrire la dynamique de la connaissance dans les Communautés d’Apprentissage. En partant de l’observation relative à la présence des réalités et actions quotidiennes des Centres éducatifs, les...



Bidaia partekatzeko ekimen ezberdinen analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Escudero Apezetxea, María

Lanaren lehenengo atalean ekonomia kolaboratiboa eta kontsumo kolaboratiboa aztertzen saiatuko naiz. Horretarako,alde batetik ekonomia modelo honen lau zutabeak zeintzuk diren azalduko dut, segidan adibide batzuk jarriz. Horrez gain, 4 motor bultzatzaileak zeintzuk diren azaltzen ahaleginduko naiz. Bigarren atalean Carsharing eta Carpooling kontzeptuak zertan ezberdintzen diren azaltzen saiatuko naiz. Horrez gain, autoa partekatzeko estatu...



Diru zuritzea eta bere prebentzioa. Erakunde finantzarioak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sorazu Urresti, Leire

Lan honetan diru zuritzea eta bere prebentzioa aztertu dira erakunde finantzarioak gidalerro izanik. Diru zuritze kontzeptua jorratu da bere ezaugarri, faktore, historia, marko legala eta ondorioak aztertuta. Prebentzioari dagokionez, GAFIren 40 Gomendioak (2012ko berrikusketa) eta 10/2010 Diru Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko Legea landu dira. Gainera, diru zuritzea murrizten lagunduko lukeen irtenbide posible bat aztertu da: eskudiruaren amaiera.



Espainiako autonomia-erkidegoen finantza egoeraren analisia: 2008-2013 denboraldia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alonso Goikoetxea, Amaia

Espainiako autonomia erkidegoen finantza egoeraren analisia 2008-2013 denboraldian. Hizkuntza: Euskera



Ezkutuko ekonomia eta paraisu fiskalak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sesma Iruretagoyena, Irati

EZKUTUKO eKONOMIA ETA PARADISU FISKALAK Zer da Ezkutuko Ekonomia? Zer dira Paradisu Fiskalak? Eta zein da hauen artean dagoen erlazioa? Lan honen laburpena hiru galdera horien erantzunean aurkitzen da. Ezkutuko Ekonomia herrialde jakin bateko Kontabilitate Nazionalak arakatu gabeko jarduera oro izango da, eta Paradisu Fiskalak, herrialde jakin bateko zerga-sistema baino tributazio onuragarriagoak izango dituzten herrialdeak dira. Hala, Ezkutuko Ekonomiaren existentzia arrazoitzeko hainbat...



Gipuzkoako udalen finantza kaudimenaren rankinga ratio aipagarrienen analisiaren arabera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goenaga Aramendi, Idoia

Gipuzkoako udalen finantza kaudimenari buruzko analisi bat burutu ondoren, hauen rankinga burutzea da GrAL honen helburu nagusia.



Giza baliabideen kudeaketa eredu berritzaileak: Zubiola eta Domusa kasuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aldalur Arrieta, Maialen

Lan honetan giza baliabideen kudeaketa berritzaileak aztertu eta ikusi ditugu errealitatean.



Harremanen marketina eta teknologia berriak: Zerbitzu sektorean aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lekuona Zamarreño, Leire

Testuinguru lehiakorrean emandako aldaketek bezeroen leialtasuna lortzea gero eta zailago egiten duten honetan, harremanen marketinaren ikuspuntua gero eta indar handiagoa hartzen ari da. Lan honetan, harreman marketinaren estrategiak eta komunikazio aldetik iraultza handia suposatu duten internet eta teknologia berriek bezeroekiko harreman egonkorren sorkuntzan nola lagun dezaketen aztertuko da, aspektu hauek zerbitzuen sektorera aplikatuz. Hizkuntza: euskara.



Lanpostuen analisia eta deskribapena Refractarios Kelsen S.A. enpresan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garrido Albisu, Maitane

Refractarios Kelsen S.A. enpresaren lanpostuen deskribapenen azterketa eta gaitasunetan orientatutako profesiograma eta profil profesiografikoen sorrera. Euskeraz idatzita.



Marketinaren aplikazioa pauso berriak programan:komunikazio plan baten proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Idoeta Saez, Lara

Lan honetan Pauso Berriak programaren eraginkortasuna handitzeko marketinak eskaintzen duen aukera aztertu dut, aplikagarrienak zaizkion marketin alorrak jorratuz,bereziki marketin soziala, eta komunikazio plan baten lerro nagusiak zehaztuz. Xede publiko ezberdin asko egon daitezke programa honetan. Hala nola, adimen urritasuneko pertsonak, familiak, Gureak eta Atzegi, administrazioa, enpresak eta Gipuzkoako gizartea, baina Gipuzkoako enpresetan zentratuko naiz xede...



Mausitxa gaztandegia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alberdi Olaizola, Ane

Gradu amaierako lan hau, Mausitxa gaztandegiari egindako aholkularitza lan bat da. Euskeraz egina dago., Gradu amaierako lan hau enpresa batentzat eginiko aholkularitza lana da, enpresa honek duen benetako arazo bati ahalik eta konponbiderik onena ematen saiatuz. Lana Eduardo Malagon irakaslearen tutoretzapean eman da aurrera. Proiektu hau Mausitxa gaztandegiaren aurre dagoen Iñaki Antsolaren eta Eduardoren artean proposaturiko lan bat izan da. Mausitxa gaztandegia, Elgoibarreko San Antolin auzoan kokatuta dagoen familiarteko enpresa da. Bertan Idiazabal...



Mercadona Euskal Herrira etortzeak bertako txikizkako merkataritzan izan ditzaken eragin ekonomiko eta sektorialei hurbilpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriarte Arruabarrena, Ione

Merkataritzako banaketa sektoreak bilakaera nabarmena izan du azken urte hauetan, Espainiako sektore garrantzitsuenetariko batean bilakatzera iritsiz. Gaur egungo banaketa sektorean zentratuz, elikagaiak merkaturatzen dituzten enpresak dira nagusienak eta horren barruan, Mercadona enpresa munduko banaketa sektoreko talde garrantzitsuenen artean sailkatzen da, Espainiako banaketa sektoreko lehen postuan kokatuz. Ikuspuntu hau jarraituz, lan honek Mercadona eta bere ingurunearen analisi bat egin...



Sistema metal-organiko hedatuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Telleria Allika, Xabier

Lan honetan, kobre(II) katioiak zenbait estekatzaile organikoekin eratzen dituen haize-errota (paddle-wheel) itxurako egiturak aztertuko dira. Entitate hauek sistema solidoari zurruntasuna ematen diote eta koordinazio-polimeroaren hazkundearen norabideak finkatzen dituzte.



Euskarazko denbora-egiturak etiketatzeko gidalerroak v2.0

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altuna Díaz, Begoña, Aranzabe Urruzola, María Jesús, Díaz de Ilarraza Sánchez, Arantza

[EN]To interpret the temporal information on texts, a mark-up language that will code that information is needed, in order to make that information automatically reachable. The most used mark-up language is TimeML (Pustejovsky et al., 2003), which has also been choosen for Basque. In this guidelines we present the Basque version of ISO-TimeML (ISO-TimeML working group, 2008). After having analysed the tags, attributes and values created for English, we describe the most appropriate ones to..., [EU]Testuetan agertzen den denborazko informazioa interpretatu ahal izateko, informazio hori kodetuko duen markaketa-lengoaia behar da, gerora informazio hori automatikoki baliatu ahal izateko. TimeML (Pustejovsky et al., 2003) etiketatze-lengoaia da zabalduena eta euskararako ere erabili dena. Lan honetan ISO-TimeMLren (ISO-TimeML working group, 2008) euskararako moldaketa aurkezten da; ingeleserako sortutako etiketa, atributu eta horien balioak aztertu ostean, euskarazko denbora-egituren...



DLK1 and DLK2 characterization in mouse salivary gland development, DLK1 eta DLK2.ren karakterizazioa saguen listu guruin garapenean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Gallastegui, Patricia

103 p.; 102 p., Organogenesia seinalizazio bide ezberdinez gidatutako prozesu konplexua da. Askotan organu ezberdinen garapena seinalizazio faktore berdinez dago erregulatuta. Gainera, seinalizazio bideen ikerketa garapena ezagutarazteko erabiltzeaz aparte, minbizia eta ehunen birsorkuntza zelan gertatzen diren jakiteko ere balio digu.Lan honetan, listu-guruinaren garapena aztertu dugu. Listu-guruinaren organogenesia adrakatze morfogenesia deituriko prozesuaren bidez ematen da. Garapen prozesu hau beste organo...



Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lindemann, David

506 p., 44 p., Tesi honetan, azkenengo bost urteotan burutu ditugun ikerketa-lanak aurkezten ditugu. Euskarazko eta alemanezko hiztegigintza elebiduna da jorratutako ildo guztiek elkarrekin duten gaia. Hiztegi berria sortzea zen asmoa, euskara-alemanezko hiztegi elektronikoa, hain zuzen ere. Asmoa gauzatzeko bidean, Hiztegigintza Historikoan, Metalexikografian, Hizkuntzalaritza Konputazionalean eta Hiztegigintza Aplikatuan kokatuko genituzkeen egin ditugun urratsen berri ematen dugu. Lehenik, gaiari ikuspuntu...



BODIPY koloratzaile berrien karakterizazio fotofisikoa eta egitura-simulazioa, aplikazio fotonikoetarako, Caracterización fotofísica y simulación estructural de nuevos colorantes BODIPY para aplicaciones fotónicas

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Esnal Martínez, Ixone

133 p. + anexos, La presente tesis doctoral se centra en el análisis de la influencia de la estructura molecular en laspropiedades fotofísicas de los cromóforos conocidos como BODIPYs. Se pretende, de esta forma,relacionar las propiedades espectroscópicas con el comportamiento de los colorantes como mediosactivos de láseres sintonizables principalmente, y también como sondas moleculares para monitorizar laspropiedades fisicoquímicas del medio que les rodea.El patrón de sustitución del BODIPY ha permitido...



Salmonella enterica-ren andui monofasikoen karakterizazio molekularra eta epidemiologikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Laorden Muñoz, Lorena

219 p., Salmonelosia, Salmonella generoko bakterioak eragindako janari intoxikazio ohikoenetariko bat da herrialde garatuetan eta gastroenteritis zorrotza da manifestazio nagusia. Salmonella enterica XIX mendetik ezaguna den patogeno bat da, eta gaur egun 2.500 serotipoak baino gehiago deskribatuta daude. Hala ere, guztiak ez dute garrantzi bera izan, eta lagin klinikoetan maiz isolatuak direnak izan dira kontrol eta segimendu epidemiologiko sakonagoa jaso dituztenak. Salmonella-ren birulentzia oso..., UPV/EHU



Adimen gaitasun handiko nesken ezaugarriak eta hauei laguntzeko prozedurak Haur Hezkuntzan: ekarpen didaktikoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Chávarri Fernández, Alba

[eus] Adimen gaitasun handiko nesken egoera oso berezia da. Adimen gaitasun handi gisa, oso neska gutxi daude identifikatuta. Horren arrazoia, besteak beste nesken ezaugarriak, portaerak, jasotzen duten hezkuntza eta inguratzen dituen gizartea dira. Hori dela eta, irakasleen lana arlo honetan oso garrantzitsua da. Horrexegatik, lan honen helburua, irakasleei eta familiei laguntzeko ekarpen didaktikoak sortzea izan da. Alde batetik, neska hauen ezaugarriak eta hauei laguntzeko zenbait prozedura..., [es] La situación de las niñas con altas capacidades es muy especial. Pocas son identificadas con altas capacidades, debido entre otras cosas a ciertas características y conductas que éstas manifiestan, la educación que reciben y a la sociedad que las rodea. Por ello, es muy importante el trabajo del profesorado en este ámbito. Así, el objetivo de este trabajo ha sido crear propuestas didácticas que sirvan de ayuda al profesorado y a las familias. Por un lado, se ha creado un video que explica..., [en] The situation of girls with high intellectual capacities is very special. Few are identified with high capacities due among other things to certain characteristics and behaviours they manifest, the education they receive and the society around them. Therefore, the work of teachers in this field is very important. For that reason, the objective of this project has been to create educational proposals that will help teachers and families. On the one hand, it has been created a video...



Sekurizazio prozesua Bilboko San Franziskoa auzoan. Panoptikoa, gentrifikazioa, taktikak eta erresistentzia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoetxea Orue, Eder

Ikerketa honen bidez Bilboko hiriguneko auzo honetan garatzen ari diren prozesu ugariren berri eman nahi izan dut. Hauek guztiak espazioaren ordenamenduaren estrategia zehatz batzuei egiten diete men horrela botere harreman batzuk (bai politikoa, bai ekonomikoak) zehaztu eta garatu ahal izateko. Aldi berean, hau guztiaren aurrean bertakoen partetik esku hartze bat planteatzen da, modu pasibo batean, erresistentziazko jarrera eta portaera batzuk garatuz edo modu aktiboago batean,...



Bizi ohitura osasuntsuak sustatzeko jarduera fisiko programak Portugaleten

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernandez Landin, Borja

[EUS] Bizi ohitura osasuntsuak osatzen duten pautak ezartzea eta Portugaleteko kasura bideratzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, gaur egungo egoera zein den planteatu eta hobekuntzak proposatuko ditugu biztanleria aktiboagoa eta bizi ohitura osasuntsuagoak izateko asmoarekin. Portugaleteko jarduera fisiko eta kiroleko egoera aztertuko da, baita eskaintza eta udalaren jarduera maila ere, Portugaleteko kirol errealitatea zein den ezagutzeko helburuarekin. Lanaren datuak eta ondorioak..., [ES] El objetivo principal del trabajo que viene a continuación es establecer pautas que componen hábitos de vida saludables para ponerlo en práctica al caso de Portugalete. Para ello, se analizará cual es la situación actual para que la ciudadanía sea más activa y tenga hábitos de vida más saludables.Se analizará la situación de la actividad física y el deporte en Portugalete, la oferta y el nivel de actividad desde el Ayuntamiento, con el objetivo de conocer la realidad de Portugalete. Para...



Ebaluazio formatzaile eta partekatua talde kirolen irakaskuntzan: Kurtzebarri eskolako esperientzia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zangitu Arroyo, Lierni

Lan honetan ebaluazioaren ikuspegi ezberdinak aztertzen dira, hezkuntza fisikoaren ebaluazioan aurkitzen diren kontraesanak aztertuz eta batez ere, kolaborazio-oposizioko talde kirolen ebaluazioan interesaturik, ebaluazio formatzaile eta partekatu baten aldeko apustua azalduz. Apustu honekin batera, ebaluazio formatzaile eta partekatu baten proposamena aurkezten da, Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean aurrera eramandako esperientzia praktikoan gauzatu zelarik.



Elektrioestimulazioak eskaladako test espezifikoetan duen eragina ikusteko Oñatiko eskalatzaileekin eginiko interbentzioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ayala Igartua, Ruper

Elektroestimulazioak eskaladako test espezifikoetan duen eragina ikusteko, maila ezberdineko Oñatiko bederatzi eskalatzaileri egindako interbentzioa da.



Faktore biomekanikoen eragina atletismoko erresistentzia proben lasterketa ekonomian: Maratoia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortiz Garmendia, Ander

Erresistentzia frogetan eta bereziki maratoian, biomekanika arloak, hau da, gorputz atalen angeluak, posturak, pausu luzerak, pausu zabaltasunak, hegaldi denborak, kontaktu denborak... lasterketa ekonomian nola eragiten duten aztertuko da, beste era batera esanda, energia aurrezpen horretan biomekanika perfektu bat zein izango den aztertzea. Hizkuntza: Euskara



Fibromialgia pairatzen duten pertsonentzako jarduera fisikoa. Etorkizunerako ikerkuntza ildoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Benito Recio, Ziortza

Lan honen helburuak, fibromialgia sindromearen inguruan dagoen informazioa ezagutzea (bai patologia beraren inguruan, zein patologia hau jarduera fisikoarekin duen erlazioaren inguruan), eta etorkizunerako gaixotasun honen inguruan beharrezkoak diren ikerketa ildoak proposatzea dira. Honetarako errebisio lan bat egin dut, eginak dauden ikerketak aztertuz. Errebisio bibliografiko honekin konturatu naiz, Fibromialgia gaixotasunaren inguruan oraindik asko gelditzen da ikertzeko, baina...



Futbol partida baten eta entrenamenduetan egiten diren ariketetan lortzen diren intentsitateen arteko konparazioa, bihotz maiztasunean oinarrituz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Moreno Diez, Asier

[EUS] Ikerketa honen helburua futbol partiduen eta entrenatzeko erabiltzen diren joko murriztuen arteko bihotz maiztasunean oinarritutako intentsitateen arteko konparazioa egitea zen, horrela joko errealarekin antz handiena zuen joko murriztua zein zen determinatzeko. Hemeretzi jokalari erdi profesional (18,74 ± 1,24-ko adina, 72,49 ± 4,72-ko pisua, 1,80 ± 0,05-ko altuera) parte hartu zuten aurre denboraldiko lau partidu hiru joko murriztu ezberdinekin, SSG4, SSG7 eta SSGPG, konparatu zituen..., [ENG] The aim of this study was to compare the intensity based on the Heart Rate between football matches and some Small Side Games (SSG) used for football training to determine which of those SSG was the most similar to the real game. Nineteen semiprofessional players ( aged 18,74 ± 2,74, weighted 72,49 ± 4,72, with 1,80 ± 0,05 height participated in the study in which pre-season matches were compared with three different SSGs, SSG4, SSG7 and SSGPG. Heart rate peak, heart rate mean and time in...



GPSen bidez bigarren B mailako futbol talde baten banan-banako entrenamendu-kargaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ribera Sorazu, Gorka

Futbola talde baten entrenamendu kargen banan-banako azterketa bat egiten da. Entrenamendu kargen inguruko aldagai fisiko ezberdinen azterketa burutuz, entrenamendu saioetan zer egiten den ezagutu eta partiduen inguruan egindako ikerketa ezberdinekin alderatuz.



Joko-jolasen bidez: Inklusioaren eta gaitasun pertzeptibo motoreen sustapena. Getxoko DBHrako proposamena.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zulaika Artolozaga, Ibai

Burutu dudan GRAL lan hau hezkuntza arloan kokatzen da eta lan honetan unibertsitatean irakatsi dizkiguten ezagupenak aplikatu nahi izan ditut. Gaiaren inguruko azterketa sakona egin ondoren, lana Getxoko Aixerrota instituturako proiektu baten proposamena da. Proiektu honen bidez bilatzen dena hain zuzen Aixerrotara ailegatuko diren aurre-nerabeak ikastetxera heldu aurretik elkar ezagutzea eta bide batez haien ahalmen pertzeptibo-motorea garatzea da. Egitasmoaren oinarrian joko-jolasak daude...



Judoaren barneratze prozesurako ebaluazio tresna berri bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Amiano Allue, Maddi

Judoaren ezaguera teknikoa aldera batera utzita ikuspegi orokorrago bat garatzean oinarritzen da.



Korner errutinen azterketa goi errendimenduko emakumezkoen futbolean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizaso Alcibar, Eneritz

[EUS] Lan honen abiapuntua, goi errendimenduko emakumezkoen futbol partida batean ematen diren korner errutina ezberdinak aztertu eta horietatik eraginkorrenak diren ekintza eta jokaldiak identifikatzea izan da. Ikerlanean, hiru denboralditan zehar (2012-2013; 2013-2014; 2014-2015), Espainiako emakumezkoen futboleko lehenengo mailako, hau da Superligako taldeek 51 partidutan burututako korner jaurtiketak aztertu dira. Horretarako erabili den metodologia, bideo analisi eta analisi notazionala..., [ES] El punto de partida de este trabajo es analizar e identificar las distintas rutinas de saques de esquinas que se ejecutan durante los partidos de fútbol femenino en alto rendimiento. Al igual que identificar las rutinas que más efectividad crean para el equipo atacante. Se han analizado 402 saques de esquina ejecutados en 51 partidos de las temporadas 2012-2013, 2013-2014 y 2014-2015 de la primera división española de fútbol femenino. Para ello, se ha utilizado la metodología del video...



Kyokushin karatean gaitasun fisikoetan pisaketa eta gero egiten den bazkari motaren eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Gonzalo, Laura

[EUS] Elikadura oso garrantzitsua da errendimendurako txapelketa batean. Horrez gain, lehiaketa batzuetan, kirolariak kategoria ezberdinetan sailkatzen dira beren pisuaren arabera, kyokushin karatean bezala. Arte martzial honetako lehiakide askok txapelketaren aurreko egunetan dieta gogorra egin behar dute, ahalik eta kategoria baxuen egoteko asmoz. Batzuetan, barauan edo afaldu gabe joaten dira hori lortzeko. Horregatik, ikerketa honetan pisua hartu eta gero eta lehiatu aurretik elikadurazko..., [ENG] A good pre-competition diet is one the most important factors for improved performance. This is especially important in sports where body mass is a key factor to establish the weight-class category, like in Kyokushin karate. Most of the fighters in this martial art have to follow n strict a diet before the competition and some of them even stop eating completely. This study analysed different nutritional strategies (based on proteins and carbohydrates) after the weighing before the...



Gipuzkoako udalen finantza kaudimenaren rankinga ratio aipagarrienen analisiaren arabera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goenaga Aramendi, Idoia

[EU]Lan honen helburu nagusia,Gipuzkoako udalen finantza kaudimena aztertzeaz gain, beraien arteko konparaketa bat egin ahal izatea zen. Beste modu batera esanda,egoera hobeagoan dauden udalak nortzuk diren identifikatu ahal izatea. Hasi aurretik bagenekien, ordea, udal baten finantza kaudimena ez dagoela faktore bat edo biren arabera soilik, eta gauza asko subjektiboak direla ere bai. Gainera, eragina duten baldintza guztiak kontuan hartzea ere zaila da. Kasu honetan, 9-10 adierazle aukeratu..., [EN]The main aim of making this project was, apart from estimating the financial solvency of the town halls of Gipuzkoa, is to be able to make a comparison between them. In other words, I would like to identify which cities or towns have a better financial situation than others. There was no doubt that the financial solvency of a town hall does not depend only in one or two factors, and a great deal of thing are quite subjective as well....



Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean :1945-53, Basque literature in the liberal magazine Gernika: 1945-53, La littérature basque de la revue libérale Gernika: 1945-1953, La literatura vasca de la revista liberal Gernika: 1945-53

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortiz de Pinedo, Aitor

[EU]Liburuak erbesteratutako idazleen lanak aztertzen ditu, bereziki euskarazkoak. Gernika aldizkaria Gerra Zibiletik ihesi joandakoen biltokia izan zen Euskal Herrian. Aztertzen da modernitatea nola joan zen agertuz Gernika aldizkarian hiru belaunalditan, Octavio Pazen "Los hijos del limo" liburuko modernitatearen deskribapenaren laguntzaz. Horrez gain, aldizkariaren ibilbidea jasotzen da., [EN]This book reiews the works of the Southern basque language writers gatherek around the liberal magazine Gernika in the republican exile of Northern Basque Country. The scope is the one of the modernity understood as Octavio Paz did in his book "Los hijos del limo", [ES]Este libro repasa las obras de los escritores en lengua vasca de la revista liberal Gernika. Exiliados tras la Gerra Civil, su enfoque es humanista y liberal., [FR]Le livre étudie les oeuvres en langue basque des écrivains éxilés à cause de la dernière Guerre Civile d´Espagne qui ont publié à la revue Gernika. On y introduit un analyse de la modernité des articles publiés selon Octavio Paz dans son oeuvre "Los hijos del limo"



Análisis de las estrategias del sector de la máquina-herramienta y de la empresa Danobat Group

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aristi Arrieta, Iker Xalbador

Analisis del sector de maquina herramienta y sus principales estrategias y analisis de una empresa importante del sector (DANOBAT GROUP).



Enpresa baten balioespena: TUBACEX S.A.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martiarena Urruzola, Eider

Tubacex S.A. enpresaren balioespena.



Hiri ondasun higiezinen gaineko zergaren aldaketaren eragina Gipuzkoako udal finantzaketarako foru fondoaren bilakaeran 2011-2014 denboraldian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eguiguren Gorrichategui, Olatz

Lan honen bitartez,2013.urtetik aurrera, etxebizitza hutsen gain aplikagarria den errekargu bat ezarri izanak,ekarri dituen ondorioak zein izan diren aztertuko dira. Eragin hau gehienbat zergetan emango da baina baita biztanlerian edo Udal Finantzaketarako Foru Fondoan ere. Etxebizitza hutsen gain aplikatuko den errekargu hori ekiditeko biztanleriak inolako akziorik hartu duen aztertzea izango da lan honen helburu nagusia. Burutu nahi den analisia egiteko, Gipuzkoa mailako datuak aztertzen...



Kooperatiben estrategiak globalizazio garaian: Irizarren nazioartekotzearen analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Medina Eceizabarrena, Ainhoa

Beraz, lanaren helburu nagusia da Irizar enpresaren analisi estrategikoa egitea. Horretarako, kooperatibismoa eta nazioartekotzea izango ditut hizpide.Azpi helburuei dagokienez, batetik, aztertuko dut Irizarren izan duen orain arteko ibilbidea eta bestetik,nazioartekotzearen arrazoien analisia.



Merkataritza fondo bateratuaren balio narriadura

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gainza Rubia, Olaia

Lan honetan merkataritza fondoaren balio narriadura lantzen da. Horretarako legedi desberdinak aztertzen dira eta merkataritza fondoa zer den eta honen inguruko tratamendua zein den azaltzen da. Era praktiko bateak ikusteko, honen inguruan IBEX35eko sozietateek euren urteko kontuetan esaten dutena aztertu da.



Negozio Plana - Deskontu liburuxka

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urzelai Ibarburu, Mikel

Gazteek, Donostian aisialdia gehiago eta merkeago gozatzeko aukerak eskaintzen dituen liburuxka eta weborria barneratzen dituen proiektua da.



Ola sagardotegiaren nazioarteratzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoetxea Arruti, Ainhoa

Sagardoaren merkatua Euskal Herrian kulturaren zati da eta lehiakide asko daudenez, saturatzen hasita dago;bestalde,gaur egungo egoera ekonomikoak jendearen kontsumoan eragina du eta gainera, Ola Sagardotegiaren kokapena (Frantziarekin mugan) kanpoko merkatuetara jotzeko interesgarria da. Arrazoi horiek direla eta, lan honen helburua Ola Sagardotegiak kanpoko merkatuetara jotzeko dituen aukerak zein bideak aztertzea da. Etorkizunean, enpresa honek norabide...



Hutsune bizkarroiak eta sasi-A’-kateak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Duguine Haristoy, Maia

Gehienetan arrunt bereizirik aztertzen diren bi espresio isil, argumentu isilak eta nz-mugimenduaren aztarnak (hots, kopia isilduak), modu bateratuan aztertzearen alde egiten dut lan honetan. Horretarako, bi kategoria hauen ezaugarriak batzen dituen fenomenoa aztertzen dut : hutsune bizkarroiak.Hutsune bizkarroien ezaugarri sintaktikoetatik hasirik, eta euskararen ikuspegitik begiraturik, kategoria isil hau berez izenordaina den baina nz-kopia moduan ezabatzen den osagai sintaktikoa dela...



Distopia eta paradisua Euskal Hirian : Bernardo Atxagaren Etiopia makrotestuaren irakurketa semiotikorako hausnarketa kritikoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Otaegui Imaz, Maria Lourdes

[EUS] Artikulu honen xedea Bernardo Atxagaren Etiopia liburuan mamituriko ideia poetikoak berraztertzea da, abiapuntutzat hartuz haietan Paradisuaren desioak eta Distopiaren esperientziak egiten duten talka. Azkerketa burutzeko, kritika-ildo semiotikoa jarraituko da, eta Ikasketa Kulturalen laguntzaz, testuaren irakurketa berritua proposatu nahi da. Horretarako, lehenik ildo pragmatikoa berrikusiko da, neobanguardiaren sustrai sozio-politikoak azaleratu eta, diktadurak idazleen literatura...



Lurraldeak eta Mugaldeak. Esperientzia dokumental garaikideak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Guerra, Vanesa, Gabantxo Uriagereka, Miren

166 p. : il. col., Argitalpen hau hainbat zuzendari, akademiko eta zine-kritikariren arteko zenbait topaketatatik sortu da; topaketok Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) 2010ean eta 2011n antolatutako unibertsitate-hedapeneko bi ikastarotan izan ziren. Baina sortu da, halaber, ondorengo kafe, mail, elkarrizketa interesgarri eta konpainia onetatik ere. Testuak zineko orekari batzuek eta unibertsitateko orekari batzuek bat egitearen emaitza dira, batzuek eta besteek berebizikotzat baitaukate egile eta lan..., AURKIBIDEA: Hitzaurrea(Santos Zunzunegui)13.-- LEHEN PARTEA. Errealitatearen mugetan: Zenbait solasaldi amaitu gaberi buruzko oharrak… (Vanesa Fernández eta Miren Gabantxo) 19.-- Zenbait auzi gaur egungo zinearen inguruan (Germán Rodríguez) 27.-- Zinea hurbiletik: Escartín, Iriarte, Lacuesta eta Siminiani (Jorge Oter) 33.-- BIGARREN PARTEA. Ostertz ezezagunak: Bariazioak gorputz baten inguruan: identitatea eta absentzia Isaki Lacuestaren zinean (Eulàlia Iglesias) 41.-- Maitasun ikusezinak I...., Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking (UPV/EHU)