Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Analisi dimentsionala. Zenbaki adimentsionalak eta aplikazioak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garro Beraza, Julen

[eus] Lan honen helburua analisi dimentsionala nola erabiltzen den modu sinplean azaltzea da. Lana hiru zatitan banatuta dago. Lehenengo atalean analisi dimentsionalaren oinarriak aurkezten dira,teorema garrantzitsuenak nola erabili eta problemak nola ebatzi deskribatuz. Bigarren zatian, jariakinen mekanika eta dinamikako problemetan askotan agertzen diren zenbaki adimentsional ezagunenak zerrendatzen dira, eta bakoitza zein kasutan den garrantzitsua azaltzen da. Bukatzeko,...



Urrezko nanozilindroen funtzionalizazioa molekula fluoreszenteekin : sintesia eta karakterizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Prieto Elorduy, Ager

[eus] Nanozientziak bizitzaren zirrikitu guztiak astintzeko ahalmena izango dituelakoan, zientzilariek nanopartikulen ikerkuntza helburu nagusitzat jarri dute eta horren ondorioz, eskala nanometrikoko partikulek aplikazio ugari izatea espero da hurrengo hamarkadetan. Interes handiko nanopartikulen artean urrezko nanozilindroak (GNR) aurkitzen dira, hori izanda lan honen helburua, nanozilindroen sintesia optimizatzea hazien metodoa erabiliz. Hain zuzen, 49±9 nm-ko luzera eta...



Ultraaktibitatearen erreforma: hutsunea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirresarobe Pineda, Eztizen

Ultraaktibitatearen erreformaren ondorioz sortutako hutsunearen inguruko hausnarketa, doktrinaren tesietan eta jurisprudentziako hainbat kasutan murgilduz.



Jabetza intelektualaren aurkako delituak interneten. Obren komunikazio publikoa eta P2P saren problematika.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ordozgoiti Pons, Patxi

Egunerokotasunean aurrera eramaten ditugun jarduerek mundu juridikoan erreflexua dute modu oso anitzean. Azken hamarkadan jabetza intelektualaren aurkako delituen inguruan eztabaida sakona sortu da, hain zuzen aurrerapen teknologikoek, eta bereziki Interneten globalizazioak ondasun juridiko honen babesean tentsioak sortu dituelako. Teknologia berriek, eta Interneten masifikazioak aukera berriak ireki ditu autoreek beren obrak garatzeko eta publiko handiagoa lortzeko, baina autore edo eskubideen...



Justizia trantsizionala euskal herriarentzat: azterketa kritiko bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendizabal Zubiaurre, Lore

ETAk borroka armatuaren behin betiko etenaldi atzeraezinaren bidez, 2011ko urriaren 20an amaiera eman zion 53 urteko jardunari. Momentu horretatik, biktimen, presoen, adiskidetzearen inguruko politikak egunerokotasuneko eztabaida gai izan dira. Gau hauek, justizia trantsizionaleko gaiak badira ere, sektore batzuek justizia trantsizionala terminoa bera eta honek nazioartean dituen inplikazio eta edukiak eztabaida horietatik at kokatu nahi dute. Kontraesan honek nahasmena sortzen du aipaturiko...



Justizia leheneratzailea. Justizia eredu berriak, etorkuzuna ote?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azaldegi Lakuntza, Beñat

Arau hauste bat gertatzen den garaian, arau hauste hau jasan dutenekiko babestu beharrekoak diren ondasun juridikoak urratzen dira. Hauek babesteko betebeharra estatuak dauka, eta kasuan kasuko zigor prozedura ezberdinen bitartez, gizarte ordena ezarri eta elkarbizitza soziala bermatu ahal izateko erantzunak ematen dituzte arau hausteen aurrean.



Aurreko lokailu gurutzatuaren lesioaren errehabilitazioa futbolean: Protokolo integral baten proposamena eta aplikazio praktikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ansa Claver, Asier

Aurreko lokailu gurutzatuaren lesioa, futbolean duen intzidentzia mailagatik baino, larritasunagatik ezaugarritzen da; honek, lehiatik at luzaroan egotea eragiten baitu. Hala, ALG-aren haustura pairatu duen futbolariaren errehabilitazioan prestatzaile fisikoaren jarduna gidatzen duen protokolo integrala proposatzen da. Honela, fasez fase helburu, lan eduki, testak zein aurrera egite irizpideak deskribatzen dituen errehabilitazio programa aurkezten da, autore...



Aurreko lotailu gurutzatuen haustura. Ebakuntza ondoren kirolera itzultzeko errekuperazio-programa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lazkano Juaristi, Egoitz

[EUS] Aurreko lotailu gurutzatuaren haustura gaur egun jarduera fisikoa edota kirola egiten dutenen artean lesio ohikoenetakoa da. Lesio horren aurrean tratamendu kontserbatzailea posible den arren, sarritan, ebakuntza bidez lotailua berreraikitzea da aukera egokiena (batez ere, kirola egiten jarraitu nahi dutenen kasuan). Baina ebakuntza bezain garrantzitsua da ebakuntza ondorengo errehabilitazioa, emaitza onak lortu ahal izateko. Lana bi zati handitan bereizita dago: alde batetik, lehenengo..., [ES] La rotura del ligamento cruzado anterior es hoy en día una de las lesiones más comunes en las personas que practican alguna actividad física o deporte. Aunque existe un tratamiento conservador de dicha lesión, a menudo, la mejor opción es la reconstrucción del ligamento por medio de un tratamiento quirúrgico. Pero para lograr buenos resultados, la rehabilitación posterior a la operación es tan importante como la operación misma. El trabajo consta de dos grandes apartados: en el primer..., [ENG] Anterior cruciate ligament (ACL) tear is nowadays one of the most common injuries in people who practice some physical activity or sport. Though a conservative treatment exists for the above mentioned injury, often, the best option is the reconstruction of the ligament by means of a surgical treatment. But to achieve good results, the rehabilitation after the operation is as important as the operation itself. This rehabilitation is based on two big parts: in the first one, there is...



Bihotz maiztasunean oinarritutako entrenamendu eta partidu-karga futbolean: erribisioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arenaza Azurmendi, Jon

Entrenamendu Karga (EK), kirolariak jasandako estres fisiologiko erlatibo bezala definitu izan da, honen kuantifikazioak hiru helburu nagusi izanik futbolean: a) Saioen, partiduen eta esteko EK banaketa ezagutzea; b) gaitasun fisikoen aldaketarekin duen harremana aztertzea, eta c) lesioak pairatzeko probabilitateekin duen harremana aztertzea. Lan honen helburua, EK futbolean kuantifikatu duten ikerkuntzen errebisioa izan da. Honetarako, konkretuki, bihotz maiztasunean (BM) oinarrituko metodoak...



Bihotz-arnasketa gaitasunaren eta intsulinarekiko erresistentziaren arteko asoziazioa lehen mailako hipertentsioa eta gainpisua duten pertsonetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Leonet Tijero, Jon

Aurrekariak: Informazio falta dago gainpisua eta lehen mailako HTA duten pertsonetan intsulinarekiko erresistentziak eta bihotz-arnasketa gaitasunak duten asoziazioaren inguruan. Helburuak: lehen mailako hipertentsioa eta gainpisua edo obesitatea duten pertsonetan bihotz-arnasketa gaitasunak gaixotasun kardiobaskularrak izateko potentzialki arriskutsuak diren zenbait aldagaiekin duen lotura aztertzea (bereziki intsulinarekiko erresistentziarekin), eta aztertutako aldagaietan sexuen arteko...



Emakume kirolarien presentzia eta irudia Gipuzkoako egunkari nagusienetan (2015)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Labaka Mayoz, Maddi

Mendeak esparru pribatuan mantentzera behartuta egon ondoren, emakumea kirol praktikara barneratzen joatea denborekin eman den prozesu bat izan da, baina aurrerapenak aurrerapen, oraindik ere egunkarietan emakume kirolarien trataera gizonezkoen desberdina dela onartu behar da. Hori ikusirik, honako lan honetan egunkarietan emakume kirolariaren trataera ikusi da, datu kuantitatibo eta kualitatiboen bidez emaitzak eta ondorioak ateratzeko. Egunkariek, kasu honetan Gipuzkoako egunkari nagusienek,...



Emozioak gorputz hezkuntzan. Bilboko eskoletan, emozioen inguruan eginiko azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Medina Uribe, Aitor

[EUS] Lan honetan, barne logikaren perspektibatik, jolasen eta emozioen arteko erlazioa ikertzen da. Era berean, jolas motoreetan ematen diren harremanek adin ezberdineko ikasleengan (10 urtetik 38 urteera) duten eragin emozionala aztertzen da. Parlebas-en joko motorearen sailkapenean oinarrituz, ikerketan zehar Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Gasteizko Magisteritza eskolako 163 ikasleek parte hartu dute (85 mutil eta 78 neska ). Bertan, ikasleek jolas soziomotore eta..., [ES] Mediante este trabajo, desde el punto de vista de la lógica interna del juego motor, se ha investigado la relación entre el juego motor y su influencia en las emociones. Para ello, ha resultado indispensable la colaboración de 163 alumnos (85 chicos y 78 chicas) de Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria y alumnos de la Facultad de Magisterio de Vitoria, con edades comprendidas entre 10 y 38 años. Asimismo, según la clasificación del juego motor de Pierre Parlebas, se ha...



Eskola: ezezagun handia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bikuña Uribeetxeberria, Unai

Lan honetan Hezkuntzaren gaia analizatzen da perspektiba kritiko, sakon eta global batetik. Horrela hezkuntzaren eta eskola modernoaren artean dagoen lotura ikusten da ulertuz eskola hau gizarte eredu konkretu baten ezinbesteko oinarri bat dela. Bestalde eskolarik gabeko hezkuntza eredu batzuk aipatuko dira.



Euskal pilotaren diagnosia eta bultzada Antzuolan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iturbe Zabalo, Ion

Honako lan honetan Antzuolako euskal pilotaren egoeraren inguruan hitz egiten da. Hau da, lehenengo egoeraren analisi bat egiten da eta behin analisi hau eginda zati praktikora pasa eta atera diren arazoei irtenbidea ateratzeko plan programa eta proiektu batzuk egin dira.



Fibrilazio aurikularra eta Jarduera Fisikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Carrión Ninatanta, Egoitz

Bertan fibrilazio aurikularrak gaur egun duen garrantzia eta arriskua azaltzen da. Honen kontrako tratamenduak aipatzen dira, tratamendu ez farmakologikoan erabiltzen den jarduera fisikoan sakonduz eta honetarako erabil daitezkeen jarduera fisiko karga eraginkorrenak zeintzuk diren konparatuz



Futbol jokalarien oinarrizko ezaugarri fisiko eta antropometrikoak postuaren arabera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarra Guridi, Aimar

Lan honen helburua futbolarien oinarrizko ezaugarri fisiko eta antropometrikoak aztertzea eta zelaian duten postu espezifiko ezberdinekin (atezain, atzelari, zelai erdikoak eta aurrelariak) konparaketa egitea izan da. Horrez gain, futbola kirol moduan aztertu da aurrez azaldutakoa hobeto ulertzeko. Konparaketa egiterako orduan, ezaugarri fisikoak hurrengoak izan dira: erresistentzia, abiadura, indarra eta malgutasuna. Ezaugarri hauek eta antropometrikoak banaka aztertu dira ikerketa...



4E10 anti-mper antigorputzaren optimizazioa: CDR-H3 begiztaren aldaketen ebaluazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Insausti González, Sara

VIH-ren fusioa inhibitzeko gai diren antigorputzen adierazpena eta purifikazioa bakterietan. Funtzionaltasunaren analisia (ITC eta pseudobirusak erabiliz egindako neutralizazio saioak) eta optimizazioa.



16 de 16

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Huete, Garbiñe, Saénz de Gorbea, Xabier, Bárbara, Marta, Carretero, Iker, Del Campo, Silbia, Ernaga, Miren Jone, Eslava, Celia, Grossi Lasheras, Luz, Ibarlucea Aguirre, Aintzane, López, Marta, Lozano Sancha, Amparo, Matesanz, María, Olaizola Azumendi, Teresa, Pérez Castilla, Saray, Sánchez, Ignacio Mateo, Vélez, Jaione, Vergel, Maya

52 p. : il., col, Catálogo de la Exposición celebrada en el Centro Cultural Kultur Leioa, Bizkaia. Del 26 de Septiembre al 10 de Noviembre de 2013., Kultur Leioa, Ayuntamiento de Leioa, UPV/EHU, Máster Cerámica, Arte y Función



Gorputz adierazpena eta emozioak lantzen ikerkuntza-ekintzaren bidez: irakasle talde baten ibilbidea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpeitia Ruiz, Onintze

391 p., Lan honen ikerketa objektua honako da: Gorputz Hezkuntzako irakasleok Gorputz Adierazpena lantzeko ditugun bizipenak eta ohiturak ezagutu, eta bestetik, ikasleek gai honekin bizi izaten dituzten sentimenduak ikusi eta dituzten erreakzioak behatu, hori dena, saio praktikoetan Gorputz Adierazpeneko saioak beste edukiekin batera Gorputz Hezkuntzako klaseetako txertaketa hobetzeko asmoz. Hori da, gai honen aurrean irakasleak frogan jarri, beren ohitura eta sentimenduak ikusteko, eta horien arabera,...



Giza papilomabirusa eta umetoki lepoko minbizia: aldakortasun genetikoa, biomarkatzaileak eta epidemiologia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fontecha Urcelay, Nerea

148 p., Giza papilomabirusa (HPV) umetoki lepoko minbiziaren erantzulea da. Minbizi mota honek urtero 270.000 emakumeen heriotza eragiten du. Lan honetan ahalmen onkogeniko altuagoa zuten arrisku altuko HPV genotipoen populazioa baheketaren ondorioz, gure inguruan, genotipo horien intzidentzia % 10,63koa zela behatu zen. Gainera, genotiporik onkogenikoenetarikoa den HPV-16aren aldaera intratipikoen azterketaren bidez aldaera ez-europarrak, hau da, B/C/D leinuetako aldaerak, aldaera Europarrak (A...



Bizkaiko Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurtzeko ohiturak eta irakurtzearen balioa: eskola-liburutegiaren eraginari buruzko azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Serna Martínez, Maite

553 p., Tesi-lan honetan, bi ikerketa egin dira bi lagin eta bi metodologia erabiliz: metodologia kuantitatiboa Bizkaiko 37 Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako A eta D hizkuntza-ereduetako 1528 ikasleren irakurtzeko ohiturak eta irakurtzeari ematen dioten balioa neurtzeko, eta metodologia kualitatiboa zein kuantitatiboa 37 ikastetxe horietako 19 eskola-liburutegitako liburuzainen lan dinamika aztertzeko. Lan honetan, bi ikerketetatik jasotako emaitzak aztertu dira eskola-liburutegiak dauden ikastetxeetan...



Nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politikaren kudeaketa iraunkorra: adierazle sistema holistiko-agroekologikoaren proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Begiristain Zubillaga, Mirene

600 p., Ikerketa honen helburu nagusia izan da nekazaritza ekologikoko elikagaien sektorean jarduten duten enpresa eta erakundeentzat nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politika modu iraunkorrean kudeatzeko lagungarriak izan daitezkeen irizpideak argitzea eta, ezagutza horretatik, kudeaketan sortu daitezkeen eraginen bitartez, nekazaritza sektoreari eta gizarteari eskainitako balioa handitzea.Horretarako, nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politikaren kudeaketaren iraunkortasuna..., El objetivo principal de esta investigación ha sido explicar los criterios que apoyen una gestión sostenible de la política de distribución de los alimentos agrarios ecológicos de las empresas y las organizaciones relacionadas con el primer sector ecológico y, de este conocimiento, extraer las implicaciones de gestión dirigidas a incrementar el valor proporcionado al sector agrícola y la sociedad.Para ello, proponemos un sistema de indicadores holístico-agroecológicos que valoren la...



Gehiengoaren eta gutxienegoaren eskubide-abusua kapitalezko sozietate itxietan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sorazu Urresti, Amaia

Kapitalezko sozietate itxietan ohikoak izaten diren eskubide-abusu portaerak aztertzea da lanaren helburua. Horretarako lehenbizi, abusu kazu ohikoenen analisi txiki bat egin da, eta behin arazoa identifikatuta azkertu zein den ordenamenduak ematen duen erantzuna, ikusteko zein neurri har daitezkeen abusuari amaiera jartzeko.



Testu arteko koherentziazko erlazio-egitura: lehen urratsak euskaraz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Castrillo, Alazne

[EU]Testu bat koherente egiten duten arrazoiak ulertzea oso baliagarria da testuaren beraren ulermenerako, koherentzia eta koherentzia-erlazioak testu bat edo gehiago koherente diren ondorioztatzen laguntzen baitigu. Lan honetan gai bera duten testu ezberdinen arteko koherentziazko 3 Cross Document Structure Theory edo CST (Radev, 2000) erlazio aztertu eta sailkatu dira. Hori egin ahal izateko, euskaraz idatziriko gai berari buruzko testuak segmentatzeko eta beraien arteko erlazioak..., [EN]It is of utmost importance to comprehend what makes a text coherent to completely understand it, since coherence and coherence-relations will tell whether a text or a set of texts are coherence or not. The development of coherence relations is very important for natural language processing's tools, such as information retrieval systems, automatic translation, query-based answer systems and automatic summarization. In order to provide these tools with the required coherence relations,...



Barrenetik mintzora: euskararen erabilera sustatzeko proposamena haur hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ballesteros López de Robles, Unai

100 p. -- E-mail del autor: unaiballesteros@gmail.com, [EUS] Gradu Amaierako Lan honetan euskara hezkuntza arloan barrenetik mintzora garraiatzeko "Euskal Jolasak" jolas bilduma aurkeztuko da, Gasteizko egungo errealitate soziolinguistikoa aintzat hartuta. Horretarako, euskararen bilakaera historikoa, euskararen eta hizkuntza-ereduen gaur egungo egoera, euskararen normalizazioa, eta hizkuntzen irakaskuntza prozesua aztertu dira. Honako lan hau, Haur Hezkuntzan euskararen erabilera sustatzeko estrategiak martxan jartzeko helburuarekin..., [ES] Este Trabajo de Fin de Grado presenta el conjunto de juegos "Euskal Jolasak", cuya función es potenciar la lengua vasca en el ámbito educativo; partiendo desde el conocimiento y teniendo en cuenta la realidad sociolingüística actual de Vitoria-Gasteiz. Para ello, se han examinado la evolución histórica del euskera, la situación actual del euskera y los modelos lingüísticos, la normalización de la lengua vasca y el proceso de enseñanza de lenguas. Este trabajo ha sido realizado..., [ENG] This Final Degree Dissertation revolves around an educational proposal called "Euskal Jolasak", the main function of which is to strengthen the use of the Basque language in the educational field, keeping in mind the current sociolinguistic reality of Vitoria-Gasteiz. With this purpose, the historic evolution of the Basque language; the current situation of both the Basque language and the linguistic models; the normalisation of this language; and the language teaching processes...



Gorputz hezkuntzan egindako trebetasun sozialen inguruko behaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Silvo Igoa, Amaia

50 p. -- E-mail de la autora: amaiasilvo24@gmail.com, [EUS] Hurrengo orrialdeetan azaldutako lanean, Gorputz Hezkuntzako saioetan ikusten diren ikasleen Trebetasun Sozialak behatu nahi izan dut. Hau da, bi mailen (LH1 eta LH5) Trebetasun Sozialen diagnosia egin eta ondoren bi mailen arteko alderaketa egin. Horretarako, autore ezberdinek diotena ezagutzeaz eta kontuan hartzeaz gain; behatzeko baliagarriak izan zitezkeen egoerak sortu, grabatu, behatu, horren inguruan hausnartu eta emaitza eta ondorioak atera ditut. Emaitza eta ondorioak atera ahal..., [ENG] In the work presented in following pages, my intention is to study the Social Skills of students in Physical Education classes. In order to do so, I have diagnosed the Social Skills of two grades (1st and 5th) and have compared the results of both grades. In order to accomplish my purpose, after learning from different authors and taking into account what they said, I have created, recorded and observed situations that I considered useful for my study; then, I have reflected on those..., [ES] En el trabajo presentado en las siguientes páginas, he querido observar las habilidades sociales que se perciben en las clases de Educación Física. Es decir, hacer la diagnosis de las Habilidades Sociales de dos cursos (1 y 5 de Educación Primaria) y después hacer la comparación de estos dos cursos. Para eso, aparte de conocer y tener en cuenta lo que diversos autores dicen sobre la materia; he creado situaciones apropiadas para la observación, las he gravado, observado, he reflexionado...



Development of new analytical procedures of isotope geochemistry by mass spectrometry. Application to the study of high-pressure metamorphic rocks from the Iberian Massif, Masa-espektrometria bidezko prozedura analitiko berrien garapena geokimika isotopikoan: iberiar mazizoko presio-altuko arroka metamorfikoen azterketarako aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Beranoaguirre de Miguel, Aratz

319 p., The development of Isotope Geochemistry/Geochronology has triggered many technical improvements in the past decades and has revolutionised the potential information available on the tectonics of metamorphic belts. As a consequence, parameters such as precision, accuracy and sensitivity of the used techniques have reached levels that were inconceivable years ago, thus permitting to date effectively minerals and rocks at small spatial scales. These advances, along with the concerns of researchers...



Komunikazioen sekretuaren eta interbentzioen bilakaera prozesu penalean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iñurritegui Mugica, Ladislao

Lan honen helburu nagusia, legediak komunikazioen interbentzioen inguruan izan duen bilakaera aztertzea izango da, batez ere eman den azken aldaketaren ikuspuntutik (hau da, 13/2015 LO), eta horrekin batera, hausnarketa egitea, puntu bateraino behintzat (kontutan izanda erreforma honen berritasuna eta ondorioz, oraingoz izan duen eragin txikia praktikan). Gizakiontzat, elkarren artean komunikatzeak beti izan du oinarrizkoenen diren beharren artean postu garrantzitsu bat. Komunikazio zantzu...



Bertso eguna 2016: bertso-ikuskizuna eta genero-ikuspegia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarzabal Salegui, Nerea

[EUS] Gradu Amaierako Lan honetan esparru hauek uztartu dira: bertsolaritza, hedabideak eta Genero Ikasketak. Hiru esparru horien bidegurutzean, 2016ko Bertso Egunaren genero-irakurketa bat egitea du helburu ikerlanak. Genero-azterketa egiteko, bertso-emanaldiaren hiru alderdi nagusi aztertu dira: batetik, antolakuntzak hartutako erabakiak aztertu dira; bestetik, bertsolarien bertso-jardunaren inguruko gogoeta egin da; eta azkenik, EITBk eginiko ikus-entzunezko ekoizpena izan da hizpide...., [EN] The present Final Degree Project combines the following dimensions: bertsolaritza (Basque improvised poetry), media and Gender Studies. Based on such dimensions, this research aims at making a cross-functional interpretation of the Bertso Eguna 2016 (Day of the Basque Improvised Poetry 2016). In order to analyze gender-perspective, three main areas were studied around the bertso-performance: on the one hand, decisions made by the organizers were examined; on the other, the speech of the...



Gobernu irekia eta partaidetza elektronikoa Euskadin

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Laka Barandika, Iker

[EUS] Krisi garaian gaude eta ordezkatze-sistemei higadura zantzu nabariak azaleratu zaizkie. Beraz, erakundeen rola birdefinitzeko erronkaren aurrean gaude eta horretan gobernu irekiaren estrategia baliagarria izan daiteke. Testuinguru horren baitan, ikerketa honek gobernu irekiaren nondik norakoak ezagutu eta Euskadiren kasu konkretuko egoera analizatu nahi du, batez ere, parte-hartzearen dimentsioa jorratuz.



Gobernu ona eta gardentasuna. Eusko Jaurlaritzaren kasua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Querejeta Agirre, Izaskun

[EUS] "Gobernu ona eta gardentasuna. Eusko Jaurlaritzaren kasua" izeneko Gradu Amaierako Lan honetan, Eusko Jaurlaritzak gardentasunera bidean aplikatu dituen printzipio eta helburuak zeintzuk diren aztertu nahi da. Honen aurretik, ordea, mundu maila, Europar Batasuna eta Espainiako egoerei erreparatuko zaio.



Customer Engagement kontzeptuaren barnerapena C2C merkataritza elektronikoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrinda Vicandi, Iratxe

[EU] Hurrengo lana, Consumer to Consumer merkataritza elektronikoan (hemendik aurrera, C2C) fokatuta dagoen azterketa da. C2C merkatu elektronikoaren esparruan kontsumitzaileak erosketa burutzera bultzatzen duten faktoreak identifikatu nahi dira. Horretarako, lehendabizi C2C merkataritza elektronikoaren ingurunea aztertuko da gainetik, gaia kokatzeko asmotan. Ingurune honetan artikulu zientifikoetan, gero eta nabarmentasun handiagoa hartzen ari den Customer Engagement edo kontsumitzailearen..., [ES]El siguiente trabajo está enfocado en el estudio de consumidores de comercio electrónico (en lo sucesivo, C2C). En el marco del C2C se quieren identificar los factores que alientan a los consumidores a completar la compra. Para ello, primero encontraremos un análisis breve sobre el comercio C2C a modo de introducción en el tema. Debido al papel cada vez más importante que está teniendo el concepto Customer Engagement en artículos científicos sobre el comportamiento del consumidor,..., [EN] The next work, is a study focused in Consumer to Consumer Electronic Commerce (hereinafter referred to as C2C). The main goal of this research is the identification of factors that encourage consumers to complete the purchase. In order to do this, first, C2C e-commerce environment is discussed to get a general idea. After that, the concept of Customer Engagement, which is taking an increasingly greater role in this environment, will be carried out. To better understand this concept, we...



Familia-enpresen oinordekotza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elezkano Bilbao, Danel

Gradu amaierako lan honen gaia enpresa familiarren kontzeptuaren eta ezaugarri nagusien nondik norakoez aparte, hauen oinordekotza izango da. Enpresa mota hauek oinordekotzaren momentuan zer eta nola egin beharko luketen azaltzen saiatuko gara gehien bat . Gainera, guzti honetaz gain, Euskadiko bertako bi enpresek era praktikoan gai hau nola barneratzen duten ikusteko aukera ere izango dugu.



Urdaibaiko ur eskariaren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gorostidi Zarraga, Leire

[EU] Lan honetan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dauden familiek kontsumitzen duten uraren eskaria aztertu da. Puntu horretara heltzeko, erreserbaren ezaugarriak aztertu dira, eta bertako uraren kudeaketa iraunkorrak duen garrantzia azpimarratu da. Familiek uraren eskarian duten esku-hartzea ikusirik, analisi ekonometriko bat egin da 2012an Eustatek aurrera eramandako inkesta batetik ateratako datuekin. Lortutako emaitzek familien uraren eskarian gehien eragiten duen aldagaia...



Cloud computing teknologia ezagutzen enpresaren ikuspuntutik: ezagutza osoa lortzeko ikuspegi berri bat eta hartzea gauzatzeko tresna berri bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bildosola Agirregomezkorta, Iñaki

239 p., Gorakadan dauden teknologiak ikaragarriko inpaktua dute enpresengan eta enpresarentamainaren arabera eragin hau latzagoa izan daiteke. Zentzu horretan, enpresa ertain eta txikiekberrikuntza teknologikoa gauzatzeko gaitasun txikiagoa eduki ohi dute, bai aldakuntzarenaurkako jarrerengatik bai alderdi ekonomikoarengatik. Horretaz gain, mota honetakoteknologiek interes nabarmena pizten dute ikertzaileen artean, Iragarpen Teknologikoarenesparruan lan egiten dutenen artean bereziki.Tesi honen...



Musika eta Dantza eskola ordizian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echeberria Dorronsoro, Beñat

Herriko musika eskola eta dantza taldearen instalakuntzak dauden egoera ikusita, diziplina hauek bateratuko dituen ekipamendu berri bat proposatzen da Ordiziako Herri Antzokian hutsik dauden lokaletan. Esku hartzea lokal hauetan eta aurrean duen plazan egin da.



Bizitzaren amaieran dauden gaixo onkologiko helduen senitartekoen zainketa-beharrei eta erizainen zeregin profesionalari buruzko berrikusketa bibliografikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lacalle Emborujo, Elena

Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Minbizia inpaktu handia duen osasun publikoko arazoa da. Gaur egun oraindik minbiziak konnotazio negatiboa dauka gizartean, beldurgarria den gai tabu bat bezala hartzen delako. Gaixotasun heterogeneo bat da eta minbizi guztiak infiltrazio mailaren arabera hiru mota desberdinetan sailkatu egiten dira. Hirugarrena, diseminatua deiturikoa, estadio gogorrenetarikoa da gaixoentzat, hauek duten pronostiko txarraren ondorioz. Horregatik, hirugarren mota hau,...



Algodonera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Narbaiza Albisua, Izaskun

Proyecto arquitectónico de estudio histórico y propuesta de nuevos usos en el edificio ALGODONERA de Bergara.



Herri lantegia Tolosa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Azpiroz, Isaura

Estudio urbano del casco viejo de Tolosa y propuesta de proyecto arquitectónico.



Sormenaren eragina gizartean, Mikel Laboa eredu

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albisu Barandiarán, Josune

386 p., Ikerketa honetan sortzeak kultura batean duen garrantzia ikertuko dut. Zehazki Mikel Laboak Euskal Kulturan izan duen eragina eta Euskal Kulturari egin dion ekarpena. Horretarako Mikel Laboa pertsona eta artista izango dut kontuan. Honek esan nahi du sormena artean gauzatua ikusiko dugula, musika nagusiki baina beste arte diziplinak ere aintzat hartuta.Antropologia garaikideak kultura kontzeptuaren inguruan duen irizpidea hartuko dut oinarri, alegia, kultura bizirik dagoen elementua da,...



Jendaurreko Konta-saioa: Gertakari sozio-diskurtsiboa eta testu-genero berezitua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Diaz de Gereñu Lasaga, Leire

250 p., Tesi honek bi atal nagusi dauzka. Lehenengoan, euskarazko kontalaritzaren zenbait alderdi sozio-kultural aztertu dira, kontalaritza berria deitzen den mugimenduaren testuinguru orokorrean kokatuz. Euskarazko kontalaritza berria Europa mailan gertatu diren aldaketa eta behar sozio-kulturalen emaitza gisa aurkezten da, eta mugimenduaren kronologian aro ezberdinak identifikatzen dira. Baieztatzen da euskarazko kontalaritza berria ez dela mugimendu isolatu, ez eta jaio berria. Erakusten da, halaber...



Random matrix theory eta aplikazioa kaos kuantikoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iparragirre Apraiz, Itsasne

[eus] Gradu amaierako lan honetan ausazko matrizeen teoriari, RMT-ri, buruzko sarrera orokor bat egiten da ondoren aplikazio fisiko bat emateko. Teoriaren aplikazioa egiteko Kaos kuantikoa deritzon fisikaren arloa erabiliko da. Lehenik eta behin, RMT-ren kontzeptu batzuk azalduko dira helburutzat lehen auzokideen distantziaren distribuzioaren espresio lortzea izanik. Izan ere, distribuzio honek erakutsiko baititu Kaosak kuantikoki uzten dituen aztarnak. Bigarren kapituluan, aplikazio fisikoa..., [es] En este trabajo de fin de grado tenemos una introducción general de la teoría de matrices aleatorias, RMT, la cual posteriormente se utilizara para aplicarlo en un sistema físico. Esta aplicación se realizara en la física conocida como el Caos Cuántico. En primer lugar, se explica la obtención de algunos conceptos de RMT con el objetivo de alcanzar la expresión de la distribución de la distancia a primeros vecinos. Ya que, esta distribución muestra las huellas que deja el caos en cuántica...., [en] In this work we have a general introduction to random matrix theory, RMT, that later is used to apply to a physical system. This application will be held in an area of physics known as quantum chaos. Firstly, we are going to explain how to obtain some concepts of RMT in order to achieve an expression for the distribution of nearest neighbor spacing. Since this distribution shows the traces that chaos left in quantum. In the second chapter the physical application is shown. Firstly, it is...



Batasuneko zirkulatzeko askatasuna ekonomikoki aktiboak ez diren hiritarrengan: non dago muga?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sainz de Murieta Ibarrondo, Jone

Askatasunez zirkulatu eta erresiditzeko eskubidea europaren integrazio prozesuko lorpen handienetako bat izan da, Europar Batasunean (aurrerantzean EB) egunero milaka pertsonek gauzatzen duten eskubidea izanik. Zertan datza eskubide honek? Pertsona batek nazionala ez den beste estatu batera sartu edo irtetzeko edo bertan bere egoitza finkatzeko duen eskubidea da. Hala ere, eskubide hau oso zabala izan daiteke, hau egikari dezaketen subjektuak anitzak izan daitezkeelako edota eskubidea egikaritu...



Andoain-Urnieta errepideko arkitektura industrialaren inbentario arrazoitua 1900-1960

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Senderos Laka, María

346 p., Gipuzkoako lurralde guztian, komunikazio ardatz nagusien inguruangertatzen den industria eraikuntzen presentzia jarraia, paisaiarenbereizgarrietako bat da. Gipuzkoako hain fenomeno berezkoa denak,berariazko ondarezko arkitektura bezala aztertzea merezi du.Hortaz, Urnieta eta Andoain lotzen dituen errepidean aurkituadagoen industria eraikiaren continuum-a ikertzea proposatzen da. Tokizehatz honetan, 1900-1960ko hamarkada arteko industria-eraikin taldebat dago, ez oso ezaguna, baina interesgarria...



Serorak Euskal Herrian: Ikuspegiak, hastapenetatik desagerrarazterarte (Antzinate Berantiarra - XVIII. mendea)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrañaga Arregi, Mikel Martin

1151 p., Las seroras constituían una institución de semireligiosas que floreció dentro de la cultura vasca, y que diferentes teorías hacen provenir de las diaconisas de la Antigüedad, o bien de formas arcaicas de vida eremítica y monástica. La denominación incluía una vasta variedad de formas de vida que se daban en relación a muy diferentes situaciones institucionales, religiosas, sociales y económicas; estas mujeres religiosas formaban parte de la vida diaria de las comunidades vascas de las edades...



Gorputz adierazpena genero-rolekin apurtzeko. Saiakera bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Juaristi Astiazaran, Maddi

64 p. : il. - E-mail de la autora: maddijuaristi@gmail.com, [EUS] Lan hau saiakera bat da, Lehen Hezkuntzako haurrek genero-rolekin apurtzeko eta horren aurrean dituzten erreakzioak zein diren jakiteko. Horretarako, Gorputz Adierazpenaren arloko sekuentzia didaktiko bat sortu da eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasgela batean jarri da martxan, eta gertatutakoa behatu. Behaketa horren bidez, ikasleengan agertu diren estereotipoak eta jarrerak identifikatu eta ikertu dira, eta genero-rolekin lotura zuzena dutenak edo horrekin apurtzen duten jarrerak..., [ES] La intención de este trabajo es que los/as niños/as de primaria rompan con los roles de género y a su vez observar las reacciones que tienen ante esos cambios. Para ello, se ha diseñado una secuencia didáctica de Expresión Corporal que se ha puesto en marcha en un aula de 4º de primaria y se ha observado lo ocurrido. Mediante la observación, se ha pretendido identificar e investigar los estereotipos y comportamientos del alumnado en relación con los roles de género. Además, a través de un..., [EN] This work is an intention to make pupils break down gender roles and to observe their reactions when that happens. In order to achieve that, a teaching approach on corporal expression has been designed, then implemented in a 4th grade group and children’s reactions have been observed. Through the observation, the aim was to identify and investigate stereotypes and reactions related to gender roles among the children. Furthermore, through a questionnaire we wanted to know how children had...



Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salces Alcalde, Gorka

706 p., Gaur egun, euskarazko hedabideek erronka bikoitzari egin behar diote aurre. Alde batetik, mundu mailako krisia bizi dute komunikabideek, bat-batekotasunean oinarritutako ohitura komunikatiboak eta doako edukiak orokortzearen ondorioz. Bestetik, euskal hiztunen tipologia asko ugaritu da azken hamarkadetan, eta, hortaz, identifikatzen errazagoa zen publiko potentzialarentzako produktuak sortzetik ezaugarri jakin batzuei lotzen zailagoa den komunitate bati zuzendutako produktuak ekoiztera igaro...



Nanoteknologien arauketa juridiko komunitarioa/The European Union regulation of nanotechnologies.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ramírez de la Piscina Arrillaga, Aratz

953 p., Nanoteknologiek 2000. urtetik aurrera garapen esanguratsua bizi dute eta egun gero eta produktu eta aplikazio gehiagotan erabiltzen dira. Aitzitik, nanomaterial manufakturatuek (nanoteknologien ustiapenetik eratortzen diren materialek) osasunean eta ingurumenean eragin ditzaketen kalteei buruzko ziurgabetasun zientifikoa nagusi da.Bestalde, nanoteknologien erabilerak ere giza eskubideekin zerikusia duten erronka juridiko garrantzitsuak planteatzen ditu halaber. Zentzu horretan, nanoteknologien...



ORBEA enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rementeria Martitegui, Xabier

Ondoren garatutako idazlanean bizikletak fabrikatzeaz arduratzen den eta Mallabian (Bizkaia) egoitza duen Orbea enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa egitea izango dugu helburu. Enpresa indibidualki aztertzeaz gain sektoreko enpresekin alderatuko ditugu enpresak lortu dituen emaitzak ahalik eta objektiboenak izan daitezen. Honela lehenik enpresa aurkeztu eta honek dihar duen sektorea aztertuko ditugu. Hau da, enpresaren historia, gaur arteko gertaerak, sektorearen historia eta gaur eguna...



Pasaia-ikuspegia eta bere lau dimentsioak: metodo interpretatzaile konstruktibista baten proposamena Bilboaldeko hiri bazterreko Pasaia menditsuen kasuan aplikatua, The landscape perspective and its four dimensions: a constructivist interpretation method proposal applied in the case of bilbao’s mountainous urban landscape

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uriarte Idiazabal, Maider

272 p.(eng); 355 p.(eus), This thesis is an account on the interpretation of the urban fringe landscape character. The problem it addresses is a combination between the theoretical conceptualization of said character that tends to be portrayed as problematic and/or generic, and the challenge it poses to landscape planning and renewal as an area that defies established place characterizations. Therefore, the dissertation tries to find a method that might serve to understand urban landscapes¿ aspects and formation by...



Ermuko Andra Mariren santutegia (Laudio) bertako ondare historiko-artistikoaren bitartez, El santuario de Nuestra Señora del Yermo (Llodio) a través de su patrimonio histórico-artístico

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bartolomé García, Fernando R., Calvo García, Laura

155 p. : il. col., [ES] En este trabajo se aborda el estudio del patrimonio histórico-artístico del santuario de Nuestra Señora del Yermo. Este conjunto se sitúa en Llodio (Álava), en una zona de gran desnivel de la ladera del monte Kamaraka. Junto a este templo existe una pequeña ermita dedicada a santa Lucía, una casa cural y, un poco más lejos, la ermita de san Antonio y santa Apolonia. Desde su inscripción el 4 de diciembre de 2002 como Bien Cultural, la iglesia de Nuestra Señora del Yermo pasó a formar parte..., [EUS] Lan honen xedea Laudion dagoen Ermuko Andra Mariren santutegiko ondare historiko eta artistikoa aztertzea da. Araban kokatzen da, Laudion, Kamaraka mendiaren magalean, malda handiko zonaldean. Tenpluaren alboan Santa Luziari eskainitako ermita txiki bat dago eta apaizaren etxea. Apur bat urrunago, San Antonioren eta Santa Apoloniaren ermita dugu. 2002ko abenduaren 4an kultura-ondasun gisa inskribatu zenetik, Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian jasota geratu zen Ermuko Andra...



Hizkuntzen antolaketa burmuin elebidunean: gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Munarriz Ibarrola, Amaia

317 p., Tesi honen xede nagusia da hizkuntzak eta hizkuntza osagaiak elebidunen burmuinean nola antolatzen diren ezagutzea, eta horretarako datu bila gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu azterketa longitudinala burutu dugu. Afasia elebakarrean eta elebidunean proposatu izan diren hizkuntza-zailtasunen ikerketa galderen, emaitzen eta teorien berri emanda, euskara-gaztelania afasia kasu batean hizkuntza arazoak nola azaleratzen diren behatu da bi hizkuntzetan ariketa ugariren bidezko datu...



Soka kosmikoen ondorio behagarrien iragarpen eta froga berriak, Extending and testing observational signatures of Cosmic Strings

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarraga Olano, Joanes

149 p., Soka kosmikoak unibertsoaren lehendabiziko garaietan gertatzen ziren prozesuen fisika ulertzeko oso erabilgarriak izan daitezke, hauek baitira kosmologiaren eredu estandarraren eta partikulen fisika duten energia altuko ereduen arteko zubi-lana egiteko hautagai interesgarrienetakoak. Hau dela eta, soka kosmikoek sor ditzaketen ondorio behagarriak ahalik eta modu zehatzenean ulertzeak eta hauek behaketa esperimentalekin konparatzeak, berebiziko garrantzia dute. Tesi honetan zehar soka kosmikoen...



Neuromarketina: Kontsumitzaileen benetako egiaren bila

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aurteneche Maruri, Ainhoa

“Neuromarketing: kontsumitzailearen benetako egiaren bila” ikerketa lanaren bitartez, neuromarketina merkatu ikerketa teknika berri moduan ezagutarazi nahi da, giza garunaren jardueraren analisian oinarrituz, neurozientziatik datorren erremintak direla medio. Proiektu honen helburua neurozientziaren aplikazioa marketin alorrean erakustea da, kontsumitzailearen jokaerarekin erlazionatzeko eta honen portaera baldintzatzen dituzten erabaki hartze prozesuen ulermena burutzeko.



Sagüesen hotel, talasoterapia eta aterpea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lasquibar Hernández, Unai

Realizacion de hotel con talasoterapia en Sagües, Donostia.



Orbaitzetako Landa Eskola

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elizegi Agirre, Ane

Orbaitzetako Arma Oletako aztarna utziak eta ingurua berraktibatzeko asmoz eta ondarearen errestauraziorako lekuan den irizpideari buelta bat emanez bertan Landa Eskola bat proposatzen da.



Dolua Erizaintzako kontsultetan: bidea zabalduz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elizondo Perez de Albeniz, Juan

Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Dolua norbait edo zerbait maitatua edo estimatua galdu ondoren pertsonengan ematen den prozesu naturala da. Gizabanakoengan ondorio positiboak lortu dezakeena prozesu hau, ordea, zaildu daiteke, eta arazo hau kronifika ezkero, dolu patologikoa edo dolu konplikatua deituriko fenomenoa eman daiteke: hau bereizgarri eta bakarra den sindromea da, eta tratamendu espezifikoa behar du. Lehen Mailako Arretako profesionalek dolua detektatzeko eta tratatzeko...



Gaixotasun mentalen estigma osasun profesionaletan. Literaturaren berrikusketa bibliografikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Blanco Gutierrez, Nerea

Osasun sistemako profesionalek, gizartearen barne dagoen taldea izanda, ideia okerrak eta estereotipo ezberdinak izan ditzakete gaixotasun mentala duten pertsonetan estigma areagotu eta indartu ditzaketenak. Profesional hauen interbentzioak eta modu inkontzientean edota kontzientean jokatzeak, gaixotasun mentala pairatzen duten pertsonekiko diskriminazio eta aurreiritzizko egoerak sor ditzakete. Ikerketen arabera, estigma presente dagoen esparrurik oinarrizkoenetariko bat, esparru sanitarioa da...



Informazio eta komunikazio teknologia (IKT) berrien erabilgarritasuna elikadura nahasteen prebentzioan. Literaturaren berrikusketa kritikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Juarros Castaño, Leire

Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Elikadura nahasteak (EN) elikadura prozesu eta janariarekin portaera asaldurak edukitzean datza. Nahasterik garrantzitsuenak anorexia eta bulimia dira, duten prebalentzia altuagatik. Azkeneko urteetan prebalentzia igo ez den arren, adin hasiera jaitsi egin da, sintomak gero eta gazteagoetan agertuz. Nahiz eta nahaste hauen garapenean faktore ezberdinek eragina duten, gaur egun Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriek inpaktu handia dute. Izan ere...



Irudikapen topokritikoak arte garaikidean. Inguratzen gaituen guzti honi zentzua hartu eta ematearen arte epistemologiaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Miranda Berasategi, Olaia

287 p., Arte garaikideak, bere ulertze eta ezagutza moduetatik abiatuz, espazializatzeprozesuak azaleratzeko duen gaitasuna aztertu nahi da. Artean bada bereirudikapen prozesuen bitartez inguratzen gaituen guzti hau era kritiko bateanaztertzeko garaikidetasunezko joera nabarmen bat; baina era berean, zein dageure inguruari zentzua hartu eta emateko arte garaikideak duenepistemologia? Nola kontu hartu era kritiko batean geure biziak baldintzatzendituen errealitate konplexu horri, eta, aldi berean,...



Euskal literatura garaikidea kritika genetikoaren argitan: Aresti, Sarrionandia, Saizarbitoria eta Atxagaren idazlanen sorkuntza prozesua aztergai

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ayerbe Sudupe, Mikel

458 p., Genesi eta idazketa prozesuaren kontzeptuetatik abiatuz, Gabriel Arestiren, Joseba Sarrionandiaren Ramon Saizarbitoriaren eta Bernardo Atxagaren idazlanen oinarrian dauden poetikak, sorkuntza hausnarketak eta joera estetikoak azaleratu nahi izatea da ikerlan honen helburu nagusia. Kritika genetikoak idazketa-irakurketa eta berridazketa-berrirakurketa prozesua ikertzea du xede. Idazketa prozesua bera litzateke ikerketa korronte honen muina, ¿ikergaia ez da testu ekoitzia izango, testuaren...



Ibilgailu autonomo errobotizatuaren kontrola

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pumarejo Fradua, Eneko

Nabigazio autonomorako kontrol txertatua. PIC24f familiako kontrolagailuaren bitartez garatutako denbora errealeko sistema. PID bidezko abiadura kontrola,I2C serie komunikazioa eta garatutako nabigazio algoritmoa.



220 TN-ko tolesgailu hidraulikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gutiérrez Martínez, Mikel

Euskera. 220 TN-ko tolesgailu hidraulikoa



Igorreko hizkeraren azterketa dialektologikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iglesias Chaves, Aitor

464 p., Tesi honetan Igorreko hizkeraren azterketa dialektologikoa egiten da. Atal nagusi bi dauzka: deskribapen arauemailea eta azterketa dialektologikoa. Batetik, Igorreko hizkeraren inbentario fonetiko, morfologiko eta sintaktiko zehatza egiteaz gain, hau gobernatzen duten arauen berri ere ematen da. Arau hauek hierarkia prosodikoaren marko teorikoaren barruan aztertzen dira. Bestetik, azterketa dialektologikoan, Igorren lortutako datuetatik abiatuz, Arratiako mendebaldeko muga zehazten da....



Euskararen normalizazioan Guaixe astekariak duen eragina Sakanako bailaran

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirrebengoa Apaolaza, Eñaut

[EUS] Lan hau Sakana mailan Guaixe astekariak euskararen normalizazioan duen eraginari buruzko ikerketa bat da. Berau burutzeko, besteak beste, bi elkarrizketa kualitatibo (Guaixeko erredaktore buruari eta Itsasi euskaltegiko bi irakasleri) eta Guaixeri buruzko inkesta bat (bazkideei zuzendurikoa) egin dira, 2011n Aztikerrek astekariaren inguruan osaturiko txostena aztertzearekin batera. Ikerketatik honako ondorio nagusia atera da: Guaixe tresna eraginkorra da euskara normalizatzen laguntzeko.



Zigor arloko bigarren auzialdirako eskubidea nazioarteko araudiaren argipean. Espainiako ereduaren gabezi eta erronkak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Otazua Zabala, Goizeder

473 p., Espainiak nazioarte mailan sinatutako bi itunek aurreikusten dute zigor arloko bigarren auzialdirako oinarrizko eskubidea: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 7. Protokoloak. Horri esker, jurisprudentziak Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan tokitu du eskubidea, benetako babes judizialaren baitan. Aipatutako nazioarteko itunen betepenaz arduratzen diren organoetatik jasotako ez betetze erabakiei erreparatuz gero, baiezta daiteke..., Eusko Jaurlaritzaren HUISeko -Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko- ikertzaileen prestakuntzarako programaren doktoretza-aurreko laguntzari esker burututako lana.



Biltegi kudeaketarako sistemaren berrikuntza integrala

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Saralegui, Iñigo

Azken urteetan sektore ezberdinetan lan egiten duten enpresa zein ekoizleek, euren biltegien kudeaketa on bat izatea behar-beharrezkoa ikusi dute, eskariei modu eraginkorragoan erantzun ahal izateko eta, bide batez, kostuetan aurreztu ahal izateko. Jakina, kudeaketa hau egin ahal izateko denboran zehar hardware zein software soluzio ezberdinak erabili dira, momentuko beharretara moldatuz eskuragarri dagoen teknologia erabiliz. Azken puntu hau da, hain zuzen ere, proiektu honen helburu nagusia....



Datu fisiologikoak eskuratzeko esperimentuak diseinatzeko sistemaren garapena: esperimentuen diseinuaren modulua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Simón Aguirre, Maider

Proiektu honetan datu fisiologikoak eskuratzeko esperimentuak diseinatzeko sistemaren garapena egin da, bi modulutan banatzen dena: esperimentuak diseinatzeko modulua eta datu fisiologikoen eskuraketa modulua. Sistemaren helburu nagusia ikertzaileei subjektu esperimentalen datu fisiologikoak ingurune desberdinetan eta urrunetik jasotzeko aukera ematea da. Esperimentuak diseinatzeko landutako moduluak hiru atal nagusi ditu. Alde batetik, web aplikazio bat garatu da ikertzaileek esperimentuak...



Desarrollo del sistema para diseñar experimentos de recogida de datos fisiológicos: módulo de recogida de datos

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sarasua Vega, Ezequiel

Proiektu honetan datu fisiologikoak eskuratzeko esperimentuak diseinatzeko sistemaren garapena egin da, bi modulutan banatzen dena: esperimentuak diseinatzeko modulua eta datu fisiologikoen eskuraketa modulua. GAP hau, janzteko sentsoreen bidezko datu fisiologikoen eskuraketa modulua garatzeaz arduratu da. Horretarako Informatika Fakultatean aurkitzen diren bi txartelekin batera, e-Health eta BITalino, hainbat sentsore fisiologiko erabili dira: elektromiografoa, elektrokardiografoa,...



Osasun-arloko laburduren desanbiguazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Laca Saralegui, Maite

"Osasun-txostenetan oso ohikoa da medikuek laburdura asko erabiltzea. Adibidez: "ECG: RS a 95 lpm. PR normal. AQRS a -30º. No bloqueos AV". Testuen ulergarritasuna handitzearren eta hauetako elementu bakoitzak zein esanahi duen jakiteko, laburdurak hedatu egiten dira. Horretarako adibidez, http://sedom.es orriko moduko laburdura medikoen hiztegiak daude. Hiztegi horretan "ECG" "electrocardiograma" da baita "escala de Glasgow del coma" ere. Guk...



Polimerizazio-prozesu simulazioaren atzeranzko ingeniaritza: erreakzio-baldintzen optimizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alkorta Zumeaga, Aitor

Polimeroak polimerizazio-prozesu batean erreakzio-baldintza batzuk ezarrita (tenperatura, presioa, monomeroak, etab.) eratzen diren materialak dira. Eskaturiko propietateak dituzten polimeroak bilatzea erronka handia da industrian, polimerizazioaren simulazioan lorturiko emaitzak zein izango diren aurreikustea oso konplexua baita. Nahi den polimero mota lortzeko, polimerizazio-prozesuetako erreakzio-baldintzak optimizatu behar dira. Ez bada teknika espezifikorik erabiltzen, propietate jakin...



Rol semantikoen integrazioa TectoMT itzultzailean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jauregi Miquelarena, Oneka

Rol semantikoak TectoMT itzulpen sisteman integratu dira, ingelesetik euskararako itzulpenean hobekuntzarik dagoen edo ez ikusteko.



Testu historikoak kontsultatzeko plataforma

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Belamendia Arruabarrena, Jon Ander

Testu historikoak biltzen dituzten webguneez baliatuz, mota ezberdinetako bilaketak egitea ahalbidetzen duen web-aplikazioa.



Aldaera linguistikoen normalizazioa inferentzia fonologikoa eta morfologikoa erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxeberria Uztarroz, Izaskun

221 p., Tesi-lan hau hizkuntzaren azterketa eta prozesamenduaren arlokoa da eta testu ez-estandarren ikertze-lerroan garatu da, euskarazko testu ez-estandarren normalizazioa izanik lanaren gai nagusiTestu estandarrekin alderatuta, testu ez-estandarrek ezaugarri bereziak dituzte maila lexikoan, morfologikoan edota fonologikoan, eta haien prozesaketa erronka berri bat da. Testu horiek, oro har, ezin dira ohiko moduan prozesatu hizkuntza prozesatzeko tresna gehienak (NLP, Natural Language Processing...



Topagunez topagune, euskal gazte mugimendu independentistaren bilakaera.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirretxe Gorrotxategi, Amaia

Lan honen bidez euskal gazte mugimendu independentistaren bilakaera aztertuko dugu, horretarako Gazte Topaguneak aztertuz.



Haur Astinduaren Sindromearen hausnarketa eta Erizaintzaren esku hartzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Astoreka Atxikallende, Leire

Haur astinduaren sindromea, osasun egoeran zein ongizatean era larrian eragiten duen ohiko arazoa da gaur egungo gizartean. Haurren segurtasuna arriskuan jartzen duen fenomeno bat denez, garrantzitsua da gizarte mailan zein osasun sisteman, honen inguruko ezagutzak zabaltzea. Alde batetik, gizarte mailan jendeak haur bat astintzeak ekar ditzakeen arriskuak zeintzuk diren jakitea garrantzitsua izango da, astintzearen praktika ez burutzeko. Bestalde, osasun sistemako profesionalek honen inguruko...



Techno-economic evaluation of building energy refurbishment processes from a life cycle perspective, Bizi zikloaren ikuspegitik erainkinen birgaitze energetikoen prozesuen analisi teknoekonomikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Oregi Isasi, Xabat

427 p., 2010/31/EU zuzentarauan zehaztutako eraikinen portaera energetikoaren mugen arabera, eraikinak gero eta energetikoki eraginkorrago bihurtu eta haien erabilera etaparen inpaktua ia zeroko balioetara murriztuko da. Gaur egungo Europako eraikinak aztertu ondoren, eraikinen birgaitze energetikoaren beharra eraikuntza sektoreko eskuhartze garrantzitsuenetako bat bilakatu da. Ondorioz, ikerketa lan honen helburua birgaitze estrategia desberdinen artean aukeratu eta lehenesteko ebaluazio metodologia...



Polyplexes based on ultrapure oligochitosans: design, characterization and applications for gene therapy., Oligokitosano ultrapuruetan oinarritutako poliplexoak : disenua,, karakterizazioa eta terapia genikorako aplikazioak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirre Díez, Mireia

253 p., Esta tesis doctoral se basa en el uso de oligoquitosanos ultrapuros (UOC) como vectores no-virales para el transporte de genes. El quitosano (Ch) es un polímero natural compuesto de cadenas ß-(1-4) D-glucosamina y N-acetil-D-glucosamina unidas por enlaces (1-4) glucosídicos. Gracias a los grupos amino del quitosano cargados positivamente es posible la unión electrostática con moléculas de carga negativa, como el ADN, dando lugar a lo que llamamos poliplexos (poliplexos Ch/ADN). En esta tesis...



Euskal Autonomia Erkidegoko gazte etorkin tutelatu ohien gizarteratze prozesuak. Gizarte laguntasunezko esku-hartzeak aztergai

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Epelde Juaristi, Maddalen

359 p., Doktoradutza tesi honen ikerketa objektua EAEn dauden gazte etorkin tutelatu ohiek aurkezten duten gizarteratze egoera ezagutzea da, eta familia autoktonoekin mantendutako gizarte harremanek prozesu horretan betetzen duten papera aztertzea. Espainia zein Euskal Herrira adin txikiko izanik iristen diren mutikoak dira hauek, eta baldintza horrek babesa ematen die 18 urte bete arte; adin nagusitasuna betetzean ordea gaitasun juridiko osoa eskuratzen dute eta babesgabetasun egoeran aurkitzen dira...



Nerabezaroko maitasun bizipenen etnografia: Harremanen antolaketa, gorputz-lana eta heteroaraua Bilboko gaztetxoen artean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Rodríguez, Irantzu

406 p., Nerabezaroko maitasun-bizipenak ikertu dira Bilboko 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoekin. Etnografia Bilbon egin da, profil sozioekonomiko ezberdinetako ikasleak hartzen dituzten hiru ikastetxetan. Maitasunaren ikuspegi zabal batetik abiatuta, hau da, harreman afektibo sexualetatik haratago, nerabeen amodio bizipenek genero identitatearen eraikuntzan eta botere harremanen antolaketan duten eragina agerian jarri da. Baina, generoaz gain, adina eta klase soziala aldagaiak ere kontuan hartu dira...



Süss Judutarra filma. III. Reich-eko zine propagandako trilogia antisemita

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Díaz Ugarte, Eneko

[EUS] Alemaniar III. Reich-eko garaian ikusentzuneko porpagandaren arloan hanibat film estreinatu ziren. Horietako bat Adibide modura hartuz, Süss Judutarra, lanean Goebbelsek Der Angriff egunkarian argitaratutako judutarren dekalogoa eta NSDAPko 25 puntuetan agertzen den antisemitismoa filman nola islatzen den aztertuko da.



Txernobil eta Fukushima: istripuek eragindako krisiaren kudeaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zeberio Maiztegi, Oier

[EUS] Lan honetan Txernobilgo zentral nuklearreko 4. erreaktoreak jasandako istripuak eta Fukushima Daiichiko 1, 2, 3 eta 4 erreaktoreek jasandako istripuak eragindako krisiaren kudeaketa aztertzen dut.



Ebaluazio jarraituko irakasgai bateko notak ikusteko eta kudeatzeko aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aranburu Guridi, Mikel

Ebaluazio jarraituko notak kudeatzeko eta modu grafikoan ikusteko web aplikazioa.



Optimización de la organización de horarios

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sánchez Mateos, Jorge

Ordutegien antolaketaren optimizazioa. Kasu praktikoa: Axular Lizeoa: Axular Lizeoa ikastolako eskolaz kanpoko ekintzen antolakuntza automatikoa (Euskara)



Osasun-terminoak testuan ezagutzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elorz Campo, Ainhoa

Proiektu honek medikuntzaren domeinurako euskarazko analizatzaile bat egokitzea du helburu. Eginkizun nagusia testuan dauden osasun alorreko terminoak identifikatzea izango da, SNOMED CT-ren eduki terminologikoa erreferentziatzat izanik. IXA taldean garatutako analisirako tresnak izango dira abiapuntu honetarako, eta euskararen aberastasun morfologikoa kontutan izanik terminoak identifikatu eta sailkatu beharko dira.



Functional implication of gwas candidate genes in celiac disease pathogenesis, Gwas gene hautagaien inplikazio funtzionala eritasun zeliakoaren patogenesian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Plaza Izurieta, Leticia

123 p.(eng):129 p.(eusk), La enfermedad celíaca (EC) es una enfermedad autoinmune que se desarrolla en personas con susceptibilidad genética. En los últimos años se han realizado diversos estudios de asociación genómica, en los que se han identificado nuevas regiones asociadas a EC y se han propuesto una larga lista de genes candidato.Los objetivos de esta tesis han sido, por un lado repetir los estudios de asociación en población española y por otro lado hacer un estudio funcional de los genes candidato propuestos...



Hizkuntza-aldakortasuna euskaran. Nafarroa ipar-mendebaldeko bi udalerritan egindako azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lujanbio Begiristain, Oihana

279 p., Tesi honetan soziolinguistika bariazionistaren metodologia ekartzen dugu euskal hizkuntzalaritzaren arlora, azken urte hauetan beste ikertzaile batzuek egin duten bezala (Haddican 2005, Aurrekoetxea 2008, Ensunza 2015, besteren artean). Metodologia hau aukeratzeko arrazoia izan da aldaketa zehaztasunean aztertu nahi izatea, gaur egungo euskararen dinamika hobeki ulertu ahal izateko.Metodo honen bidez Nafarroa ipar-mendebaldeko bi udalerri aztertu dira: Goizueta eta Araitz-Betelu, Elkarren...



Adimen Emozionalak erizainengan dituen onuren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lopez Lopez, Irabia

Erizainak hainbat arrisku faktoreren eraginpean daude beraien lanbidearen baldintzek eraginda. Hauengatik sortutako estresak eta ondoezak, erizainen osasun, ongizate eta lan asetzea kaltetu dezakete, erizain lana era egokian burutzeko zailtasunei hasiera emanez. Adimen Emozionala (AE) erabiliz, erizainen praktikarako baliagarriak diren onurak lor daitezke. Berrikuspen bibliografiko honen helburua, erizain profesionalei AEk dakarzkien onurak aztertzea izan da. Horretarako, PsycINFO , Scopus eta...



Barrualde-Galdakao ESI-ko haur populazioaren osasuna hobetzen: Diabetes Mellitus II-ren prebentziorako osasun programa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Estebanez Goitia, Ainhoa

Sarrera: Azken hamarkadetan II motako Diabetes Mellitusaren intzidentzia eta prebalentzien igoera konstantea eman da herrialde garatuetan, eta hau, obesitate eta gainpisu prebalentzien igoerarekin estuki lotuta dagoela ikusi da. Heldu populazioaz aparte, deigarria da azkenaldian haur eta nerabe populazioan tendentzia berdina ematen ari dela ikustea. Egoera hau bizi ohitura ez osasuntsuen hedapenarekin erlazionatzen da, horregatik, garrantzitsua da bizi ohitura osasuntsuen sustapenean lan...



Plaketetan Aberatsa den Plasmaren erabilera ultzera kronikoen tratamenduan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sarabia Madueño, Andoni

Sarrera: Plaketetan Aberatsa den Plasma norberaren plasmak baino plaketa kontzentrazio altuagoa duen prestakina da, pazientearen odola zentrifugatuz erraz eskuratu daitekeena. Plaketek gordetzen dituzten hazkuntza faktore ezberdinak direla eta, birsortze propietateekin lotu izan da patologia ezberdinen tratamenduan. Bere erabilera eta terapiaren inguruko ikerkuntza biziki handitu da azken urteetan, ultzera kronikoen tratamendurako aukera eraginkor bat bezala aurkeztuz. Helburua: Plaketetan...



Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manias Muñoz, Miren

490 p., Izenburuak dioen bezala, euskarazko zinemaren gaineko gogoeta egitea du helburu tesi-ikerketa honek; zehazki, fikziozko film luzeen oinarri ekonomikoak aztertzea. Horretarako, oinarri zientifiko bila, marko teorikoa osatu da kultura-industrien gaineko teoria eta zinemaren esparruan sakonduta. Hala, markatutako hipotesi, helburu eta metodologiari jarraiki, gaiaren gaineko analisia burutu da. Analisia, ordea, bi zatitan banatu da; batetik, testuinguruaren azterketa, eta, bestetik, hamaika...



Zigor-arloko bitartekaritza: espainiar ordenamenduaren etorkizunerako erronka?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jiménez García, Claudia

Lanaren lehen atalean zigor-arloko bitartekaritzak Zigor Zuzenbidearen zein Zigor-arloko Prozesuaren helburuekin duen lotura azalduko da, aldarrikatu ahal izateko justizia leheneratzailea hauek jarraitzen dituzten funtzio edo jomugekin guztiz bateragarria dela. Bestalde, bigarren atal batean, zigor-arloko bitartekaritzak Espainian duen presentziari erreparatuko zaio



Instalazio elektriko adimentsu baten proiektua, autokontsumorako sorkuntza elektrikoarekin, industriako nabe batentzat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ansa Urruzola, Xabier

Proiektuaren helburua Irulezo enpresaren instalazio elektrikoa eraberritzea da. Egungo behe tentsioko koadro nagusia “smart panel” batetan bilakatuko da, bere kokapena beheko pisuko biltegitik jangelara pasaraziz. Horrela, jangelan behe tentsioko koadro berri bat sortuko da, gaur egun dagoen bigarren mailako koadroa integratuz eta ordezkatuz.



Arku fazial birtualaren balidazioa eta optimizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Varela Varela, Ane Miren

[EU]"Arku fazial birtualaren balidazioa eta optimizazioa". Odontologian eta, oro har, medikuntzan, prozesu birtualek geroz eta indar handiagoa hartzen dabiltza, bai espezialista baita pazienteei erraztasuna emateko asmoz. Ildo horretatik jarraituz, protesien eta hortz-errestaurazioen kasuan, ikerketa sakonak burutu dira, prozesuaren ahalik eta zatirik handiena digitalizatzeko. Digitalizazio prozesu honetan CAD/CAM sistemaren aurrerapenek ere zeresan handia izan dute; izan ere, protesi..., [ES]"Validación y optimización del arco facial virtual". En odontología y, en general, en medicina, los procesos virtuales van ganando cada vez más fuerza, con el objetivo de facilitar tanto al especialista como al cliente. En este contexto, en el caso de prótesis y restauraciones dentales se han llevado a cabo muchas investigaciones con el fin de digitalizar lo máximo posible en estos procesos. En este proceso de digitalización, los avances del sistema CAD/CAM ha tenido mucha..., [EN]"Validation and optimization of the virtual face bow". In dentistry and, in general, in medicine, virtual processes are gaining more strength, in order to facilitate both the specialist and the customer. In this context, in the case of prostheses and dental restorations many investigations have been conducted in order to digitize these processes as much as possible. In this process of digitalization, the advance of the CAD/CAM system has had a lot of impact since it has made it...



DCDC bihurgailu erresonante isolatua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aretxabaleta Astoreka, Iker

DCDC transformadore erresonante isolatu baten prototipoaren fabrikazioa



Pazienteen bihotz eta arnasketa maiztasunen monitorizazioa burmuineko infragorri hurbileko espektroskopia seinaleak erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Isasi Liñero, Iraia

Lan honen helburua, burmuineko oxigeno maila neurtzeko NIRS (Near Infrarred Spectroscopy) teknika ez-inbaditzaileaz baliatzen den sistema baten eraginkortasuna neurtzea da, pazientearen parametro fisiologikoak diren bihotz eta arnasketa maiztasunak neurtzerako orduan. Orain arte, pazientearen oxigenazioaren monitorizazioa gauzatzea beharrezkoa den egoeratan, atzamarreko oxigenazio maila neurtzea ahalbidetzen duen PPG (Photoplethysmogram) teknika erabili da. Emergentzia egoeratan, ordea, sistema..., El objetivo de este trabajo consiste en medir la efectividad de un sistema basado en la técnica no invasiva NIRS (Near-Infrared Spectroscopy) a la hora de medir respuestas fisiológicas del paciente, como la frecuencia cardiaca y la frecuencia respiratoria. Hasta ahora, en situaciones médicas habituales en las que era necesaria la monitorización de la oxigenación del paciente se utilizaba la técnica PPG (Photoplethysmogram), técnica que permite medir el nivel de oxigenación en el dedo índice. En..., The objective of this project is to measure the effectiveness of a system based on NIRS (Near-Infrared Spectroscopy), a non-invasive technique, to assess the physiological state of a patient by measuring the patient’s heart rate and respiratory rate. PPG (Photoplethysmogram) is the most widespread technique to measure oxygenation, primarily at the patient’s finger. However, in emergency situations, the cardiovascular system gives preference to the vital organs, that is the heart and brain....



Iraupen luzeko irakasleriaren garapenaren inpaktu-mailak: kontzepzioetan, hezkuntza hurbilketan eta kultura instituzionalean, Niveles de impacto del desarrollo docente de larga duración: concepciones, enfoque y cultura institucional

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madinabeitia Ezkurra, Alba

[EUS]Unibertsitateko irakasleriaren garapenaren(IG) kontzeptu konprentsibotik abiatuta, doktorego tesi honek iraupen luzeko IG programen inpaktua du aztergai, bai maila indibidualean (kontzepzio eta hurbilketan) eta baita maila organizazional zein instituzionalean ere. Azterketa hau burutzeko metodologia aktiboen (arazoetan, proiektuetan eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza) ERAGIN programaren lehendabiziko promozioa hartuko da kasu gisa. Iraupen luzeko estrategiaren (350 ordu) bidez eta ko..., [ES]Partiendo de un concepto comprensivo del desarrollo docente (DD) en la universidad, esta tesis doctoral analiza el impacto de los programas de DD de larga duración, tanto en los niveles individuales (concepciones y enfoques) como en los organizativos e institucionales. Para ello, toma como caso la primera promoción del programa ERAGIN para el desarrollo de metodologías activas (Método de Caso, Aprendizaje basado en Problemas y Aprendizaje basado en Proyectos) de enseñanza-aprendizaje. A..., [EN]Based on a comprehensive concept of faculty development that aims to influence both individual (skills, concepts) and organizational and institutional levels, we focus on the ERAGIN program. This faculty development program, deals with active methodologies (Case Method, Problem-Based Learning and Project-Based Learning), through a long-term strategy (350 hours) and working in co-mentoring groups. Our study provides empirical evidence of the impact not only on teaching skills and conceptions..., Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea - Universidad del País Vasco (UPV/EHU)