Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)
Encontradas 86 página(s)
20. hamarkadako Garçonne emakumearen emantzipazio sexuala eta bere mugak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruti Otaegui, Enara
[EUS] XX. mende hasieran, Europatik feminismoaren ideiak zabaltzen hasi ziren. Aspaldiko urteetatik emakumea gizonaren azpitik ezartzea ez zen eztabaidan jartzen, baina zenbait gertakizunek eta hainbat faktorek bat egin zutenean, ideia horiek aldatzen hasi ziren gutxika. 1914. urtean, Lehen Mundu Gerra zela eta, gizonezkoek gerrara joan behar izan zuten, eta emakumezkoek hauek betetzen zituzten zenbait lanpostu hartu behar izan zituzten. Honek, denborarekin, emakumeen gutxieste hori eta..., [ENG] In the beginning of the XX century, the feminist movement began to expand in Europe. The idea of a woman being reduced below man was undeniable, but when some events and factors joined together, the mentality of the society started to change. Since the First World War started in 1914, the men were forced to leave their day a day life in order to go to the war and the women held the posts that remained empty. Little by little, the underestimation and the traditional prejudice around women...
Algoritmos evolutivos multiobjetivo con codificación Dandelion para el trazado de estrategias de descarga de tráfico oportunista en redes multioperador
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Consul Godoy, Jone
Telekomunikazio operadoreen hazkuntzarekin, bai operadore handiak, azpiegitura, antena eta irrati espektro propioak dituztenak, bai operadore birtualak zerbitzuak aurrekoei baliabideak alokatuz eskaintzen dituztenak, gaur egun, operadore asko daude azalera geografiko berean zerbitzuak ematen. Bakoitzak bere politika eta estrategia propioekin, bezeroei zein prezioei dagokionez.
Gaur egungo merkatuan, operadore guztiak elkarrekin lehiatzen dute ahalik eta bezero kopuru handiena lortzeko asmotan..., Con el aumento en el número de operadores de telecomunicaciones, tanto grandes operadores que cuentan con infraestructuras propias y espectro de radio con licencia, como operadores virtuales que explotan las infraestructuras de los primeros para ofrecer servicios, actualmente varios ofrecen servicios simultáneamente en la misma área geográfica. Cada uno de ellos, con sus propias políticas y estrategias en cuanto a clientes y precios.
En el mercado actual, todos los operadores compiten entre sí..., With the increase of the number of telecommunication operators, nowadays there are many operators offering services over the same geographical area, those operators can be big ones, who have physical infrastructure and spectrum license, or virtual operators who offer services exploiting the infrastructures of the big operators. Each one has its own politics and strategies regarding to clients and pricing.
In the actual market, all the operators fight with each other for achieving the maximum...
Ahots sintetikoak aukera katalogoaren diseinua
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruti Uria, Joseba
Lan honetan, lehenik eta behin, gaur egun erabiltzen diren ahots sailkapen ezberdinen ikasketa egin da. Ondoren, eta gure ahots katalogoari ondoen zetorkion sailkapena eta honek erabiltzen dituen kalifikatzaileak aukeratuta, ahots sintetiko bakoitzari kalifikatzaile hauekiko balio batzuk eman zaizkio.
Kalifikazio hauek ahalik eta onenak eta zehatzenak izan asmoz, web bidezko test ireki bat egin da, erabiltzaile arrutak izan daitezkeen pertsonen modukoak ebaluatzaile bezala jarrita.
Azkenik,..., En este trabajo, antes de todo, se han estudiado las diferentes clasificaciones de voces que existen actualmente. Después, una vez elegido la clasificación y calificativos que mejor se adaptan a nuestras necesidades se ha procedido a evaluar las voces sintéticas disponibles.
Para que esta evaluación fuese lo más exacta posible, se ha hecho un test vía web, utilizando como evaluadores personas normales que podrían ser usuarios del servicio que ofrece el proyecto Zure TTS.
Por último, una vez..., The first step of this work has been the study of the different classifications of voices, currently available. Then, and once the best classification and the qualifiers that best suit our needs have been chosen, we proceed to evaluate the available synthetic voices according to these qualifiers.
In order to do the best and most exact evaluation, a web test has been created, using as evaluators normal people who are potential users of Zure TTS.
Finally, after the evaluation, the results...
ASKHi: Analisi sintaktiko konputazional hibridoa paradigma desberdinen konbinazioan oinarrituta
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goenaga Azcarate, Iakes
206 p., Hizkuntzaren Prozesamenduan sintaxiak berebiziko garrantzia du. Hainbat atazatan erabiltzen da sintaxitik eratorritako informazioa, esaterako itzulpen automatikoan, rol semantikoen etiketatzean eta sentimenduen analisian. Tesi-lan honetan sintaxi konputazionala landu da, zehazki dependentzietanoinarritutako sintaxia jorratu da analizatzaile automatikoen bidez. Dependentzien analisi sintaktiko automatikoa hobetzeko bide desberdinak aztertudira: izaera desberdinetako analizatzaileen hibridazioa,...
Beroko estanpazio trokelentzako egoera termiko eta konformaketa simulazio softwareen alderaketa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cuesta Ruedas, Asier
Proiektu honen helburua beroko enbutizio prozesuaren simulazioa egiteko erabiltzen diren bi software garrantzitsuenen arteko alderaketa egitea da, ondoren tailerrean neurtutako datu esperimentalekin konparatuz software bakoitzaren zehaztasun maila definitzen da. Konparaketa egiteko Autoform softwarearen azkeneko bi bertsioak (R6/R7) eta Pam Stamp 2017 softwarea erabili dira autogintza sektoreko bi piezen simulazioa burutzeko. Simulazioa aurrera eramateko lehenik eta behin Catia CAD diseinu..., The main objective of this project is to compare the two most popular software for the simulation of the process of hot forming in two real parts used in the automotive industry. Then these data are compared with the experimental measurements obtained in the workshop and will quantify the accuracy of each software. The two latest versions of Autoform R6/R7 and Pam Stamp 2017 have been used for the simulation. First, CAD software Catia has been used to define the tools during the process from..., El principal objetivo de este proyecto es comparar los dos software más populares para la simulación del proceso de embutición en caliente en dos piezas reales del sector del automóvil. Después estos datos se compararan con los datos experimentales obtenidos en el taller y se cuantificará la precisión de cada software. Para la simulación se han empleado las dos últimas versiones de Autoform R6/R7 y Pam Stamp 2017. En primer lugar se ha utilizado el programa de diseño CAD Catia para definir a...
Ariketa fisikoaren eta dieta osasuntsuaren programa baten epe luzeko efektuak lehenengo mailako hipertentsioa eta obesitate morbidoa zuen pertsona
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goikoetxea Ugalde, Miren
HELBURUAK: 1) Lehenengo mailako hipertentsioa (HTA) eta obesitate morbidoa zuen pertsona batengan ariketa fisikoaren eta dieta osasuntsuaren programa baten epe luzeko efektuak aztertzea, 2) tentsio arterialean, gorputzeko konposizioan, aldagai biokimikoetan eta gaitasun kardiobaskularretan bai lau hilabeteko interbentzioa egin ondoren, bai epe luzeko efektuak aztertzea. METODOAK: Ikasketa kasu honetan 50 urteko emakume batek parte hartu du. Horretarako lau neurketa egin zitzaizkion:...
Egoera emozionalen eragina kirol errendimenduan: futbolean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manterola Ikutza, Ainara
Goi errendimenduko futbol talde batean egoera emozionalek duten pisua eta garrantziaren inguruko errebisioa hobetzeko proposamen batekin bukatuz. Arrazoi ezberdinengatik desoreka emozionalek kirolarien ongizatean eta beraien errendimenduan sortzen dituzten aldaketak ikusi, eta horri aurre egiteko hainbat prebentzio ideia zein estrategia erregulatzaile proposatzen dira
Eskuhartze estrategiak heziketa fisikoan: kasu bakar baten azterketa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Amorrortu Andrinua, Iker
Lan honen helburua orain dela 34 urte Magisteritza ikasi eta hainbat Hezkuntza Fisikoko ikastaro burutu izan zituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle baten hezkuntza estrategien azterketa egitea izan da. Horretarako 1go mailako gela batean aurrera eramandako irakaslearen plangintza islatzen duten 22 saio aztertu dira, jardueren barne logikaren ezaugarri adierazleak kontuan hartuz. Ezaugarri hauek aztertuz, hamar ariketatatik bederatzitan arerioaren presentzia azaldu da. Horrekin, %60...
Futbol atezainaren epe luzerako formakuntzaren analisia
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Borda Rojo, Ander
Kolaborazio hutseko natur jarduerek partaideen arteko kohesioa bultzatzen al dute? Errebisioa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Estevez Urain, Gorka
Natur jarduerak, kolaborazioa eta kohesioa zer diren azaltzen da, ondoren kolaboraziozko natur jarduerek talde eta pertsonetan duten eraginak aztertuz, batez ere kohesioaren ezaugarriari erreparatuz. Euskeraz idatzitako errebisio bibliografiko bat da.
Afasiko elebidunengan arazo morfologikoak ebaluatzeko EPLAko zenbait ariketaren euskal egokitzapena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garmendia Garaizabal, Ixone Eukene
Afasia deritzo hizkuntzari dagokionez garuneko hemisferio nagusi edo menderatzailean izan ohi den lesio baten eraginez sortutako hizkuntza nahaste edo galera. Gaixotasun honen bereizgarriak hizkuntz forma, erabilera edota edukiaren galera, gutxitze zein disfuntzioa dira (Puyuelo, 2001). Afasiaren inguruko lanean hainbat afasia mota bereizi ohi diren arren, errealitatean, sailkapen hori egoteak ez du esan nahi mota bakoitzean “sartzen” diren afasiko guztiek ezaugarri berberak izan behar...
Ahozkoaren lanketa irakaskuntzan: testuliburu baten azterketa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Velez del Burgo Zalacain, Nora
Ahozko mintzajarduna, espazio berean dauden mintzakideek elkarrekin eta elkarri eraginez burutzen duten ekintza dugu. Hau, banaka edo besteekin interlokuzioan egin daiteke. Ahozkoa eta idatzia bi modalitate ezberdin bezala irudikatu izan dira historian zehar, landugabetzat jo da lehena eta formalagotzat bigarrena. Adituek ikusi dutenez ordea, maila enuntziatibo eta linguistikoan, oso hurbil daude biak. Eta pentsatu izan denaren kontra, ahozkoak, idatzizkoak bezala, hainbat genero barnehartzen...
Alaholfing-tar familia San Gall Monasterian: 776-826, pro anima dohaintza ziklo baten eraikuntza
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aparicio Lozano, Andrea
Chadaloh kondeak 817. urtean San Gall monasterioari
ondasun batzuk eman
zizkion
pro anima
dohaintzan. Chadaloh Friuliko kondea izaki, 819. urtean hil zen
avaro eta eslaviarren aurkako gerretan. Lehen aldiz 790. urtean identifikatzen da
Chadaloh San Gall monasterioko dohaintza batean, bere gurasoen dohaintzaren
lekuko bezala. Ostean, 805ean bere anaiarekin batera bi dohaintzen protagonista
izan zen. 817. urtean burutu zuen hil aurretik azken...
Aldaketa semantikoa maileguetan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Vega Olaeta, Zunbeltz
Argudio-testuak Batxilergoko ikasle euskaldunengan, euskaraz eta gazteleraz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albizu Echechipia, Lur
Egunerokoan eta, askotan, konturatu gabe ere erabiltzen dugun testua da argudiozkoa. Bai ahozko bai idatzizko egoeratan aurkitzen ahal dugu hau erabiltzeko beharra.
Hau ikusita, zalantza batzuk agertu zitzaizkigun, hezkuntzari eta, zehatzago esateko, hezkuntza elebidunari lotuak. Izan ere, jakin nahi genuen testu generoen lanketa nolakoa zen ikastetxeetan, baita euskarazko eta gaztelaniazko produkzioa parekoak ote ziren ere, eta hala ez balitz, haien arteko desberdintasunak zeintzuk ziren....
Osasunera bideratutako jarduera fisikoa Euskal Herrian: Egoera eta Alternatibak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iturriotz Etxaniz, Mikel
Lan honen helburu nagusia, Hego Euskal Herrian osasunera bideratutako jarduera fisikoaren alorrean dagoen errealitatea aztertzea, zalantzan jartzea eta irakaspenak ateratzea da, gaur egungo gizartearen baloreetatik urrun egongo den jarduera fisiko eredu eredugarri batera bidean. “Errealitate” esaten dugunean, momentuan dagoen egoeraz ari gara, hots, jaurduera fisikoa praktikatzeko norbanakook dauzkagun aukera eta baliabide ezberdinez, prebentziora bideratutako jarduera fisikotik...
EAE-ko udalen berdintasun politikak 2010-2015 urteen bitartean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zendegi Zelaia, María
Lan honen bitartez, EAEko udalerrietan berdintasun politiketan dagoen aktibotasun maila edo hobeto esanda udalek
izan duten “proaktibotasuna” ikertzea nahi da.
Kontzeptuak definitze aldera, berdintasun politika
moduan ulertzen da, genero ikuspegia txertatzen duen politika oro. Ikerketa honetan, maila lokalean jorratzen diren politika publikoak
aztertuko dira; beraz berdintasun politikaz mintzatzean, administrazio lokalean genero
ikuspegiaz sortutako...
Emakumekoen errugbiaren maskulinizazioa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ullibarri Ugarriza, Mirari
Genero ikerketa bat da eta kasu honetan emakumezkoen errugbiak pairatzen duen diskriminazioa azaleratuko da.
Apartheid: baztertzearen aurpegi berria
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Michelena Lizaso, Olatz
Euskaraz egindako lan honetan, nazioarteko testuingurua kontuan harturik, XX. mendean Afrika deskolonizatzen hasi zen garaian, Hegoafrikak beste bide bat jarraitu zuen. Lan honetan, Hegoafrikako Batasunaren sorrera, 1910. urtean, alegia, abiapuntu gisa harturik, XX. mendean zehar biztanleria ez-zuriak jasan zuen baztertze eta diskriminazio politiko, ekonomiko zein soziala aztertuko dugu. Eskubideen zapaltze honetan, 1948an D.F.Malan-ek National Party-ren buruak hauteskundeak irabazi zituenean,...
Goi Erdi Aroko jokabide sexualen presentzia penitentzial hispanikoetan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sánchez González, Markos
Gradu Amaierako Lan honen helburua penitentzial hispanikoen posibilitateak kontutan hartuz Goi Erdi Aroko jokabide sexualetara hurbiltzean datza. Lanean zehar gure xedea penitentzial hispanikoetan agertutako adierazpen sexualen deskribapen bat eskaintzea izan denez, iturri hauen inguruko metodologiaren arazoetan oso azaletik baino ez gara sartu. Lanaren lehen zatian liburu penitentzialen inguruko ezagutzaren egoera orokor bat aurkezten da garaian kokatzearren eta penitentzialen ibilbide...
Hiria eta generoa: Itxaro Bordaren “Jalgi hadi plazara”
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dorai Urritza, Olatz
Amaia Ezpeldoi dugu Itxaro Bordaren Jalgi hadi plazara nobela beltzeko protagonista, euskal literaturaren historiako emakume detektibe eta lesbiana bakarra. Eleberri honek mugarri bat suposatzen du Iparraldeko detektibe ezohikoaren bizitzan, bertan onartu eta aldarrikatzen baitu lehen aldiz publikoki lesbiana izaera. Kontakizuna Isturitzeko kobazuloetan hasten bada ere, Ezpeldoik ordurako Zuberoatik Baionarako ibilbidea egina du eta esku artean duen kasu berria ikertzeko aitzakiaz, Bilbora...
Hispaniako erromanizazioa epigrafiaren bidez. Emakumearen esku hartze ekonomikoa Imperium Romanum-eko Hispania-n
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Perosanz Moral, Eva
Aurkezten den euskaraz eginiko lan honetan, Erromatar Inperioaren hasieran Hispania-n emakumeek izandako ekarpen ekonomikoa ikertzen da. Lanaren helburu nagusiena historiografia tradizionalak emakumeen inguruan eraikitako estereotipoarekin haustea da, emakumeek egindako ekarpena handia eta anitza zela erakutsiz.
Historiaurreko nabigazio metodoak Ozeano Atlantikoan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rubio Martinez de Treviño, Jonatan
Lan honetan, gutxi landu den gai bat berreskuratzeko asmoz, historiaurreko taldeek Ozeano Atlantikoan, Mesolitotik - Brontze Arora arte, gauzatuko zituzten nabigazio metodo ezberdinak aztertu ditugu, eta honekin batera, beharko zituzten teknikak, materialak, garraioak eta ezaguerak.
Itsasketaren hastapenei begira, Paleolitoan kokatu ditugu lehenengo zantzuak. Hala ere, hauen azterketa jorratzea, oso zaila suertatu da aztarnen faltagatik eta, horrela, Holozenora arte itxaron beharko dugu...
Neska kirolarien egoera eskola garaitik goi mailako txapelketeraino
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eguren Zubeldia, Peru
33 p. : il. - E-mail del autor: peguren@axular.net, Nesken eskubideak aldarrikatuz, mugimendu feministek bide latza ibili dute. Urte askotan zehar, eta gaur egun ere, gizarteak barneratuta duen matxismoaren aurka borrokatu da, gehiengoaren ideal eta estereotipoen aurka jokatuz. Gizartean nesken diskriminazio egoerak gutxitu direla eta sexuen eskubide eta aukerak berdintzen doazela dioten arren, egundoko ibilbidea geratzen da. Beraz, elkarrizketa batzuen bidez, gaur egun goi mailako kirolarien artean neskek bizitzen dituzten diskriminazio egoerak...
Imozko oikonimiaz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriarte Goñi, Ibai
“Imozko oikonimiaz” izena duen Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek Imozko oikonimia eta bertatik eratorritako izengoitiak aztertzea du helburu, honako gaia Euskal Herriko beste alderdi batzuetan landu duten adituen lanak oinarri hartuz. Lanari ekiteko Imozko telefono zerrendetan jasotako datuak baliatu ditugu eta hortik abiatuta Juan Aleman Imotz eta Basaburuako idazkari ohiarekin elkartu gara datuak xehekiago ezagutze aldera. Hark jarri dizkigu eskura dokumentu zaharrak eta egungo etxe izenen...
Jenioaren ideia eta misoginia XIX-XX mendeen aldaketan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortiz de Murua Gandarias, Maite Maria
Konkista musulmanaren osteko Iberiar Penintsulako iparraldeko apezpikutzak: Valpuestako apezpikutza eta Kintila apezpikuaren kasuak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Armendariz Bosque, Aitor
Lan honen helburua bisigodoen erreinuaren desagerpenaren eta konkista musulmanaren osteko Iberiar Penintsulako iparraldeko apezpikutzen eta apezpikuen azterketara hurbiltzea da. Horretarako, bi adibide zehatzetan arreta jarriko dugu, bakoitzaren dokumentazioaren analisia gauzatuz: Alde batetik, IX. mendearen hasieran sortzen den Valpuestako apezpikutzaren kasua eta, bestetik, Kantabria iparraldean agertzen den Kintila apezpikuarena. Lehenengoa, Gaubea haranean kokaturikoa, garai honetako...
Literatur itzulpena: Daniel Handlerren The Grim Grotto gazte-literaturako eleberriaren euskararako itzulpena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alonso Abajo, Jon
Itzulpen-lan honek bi ardatz nagusi ditu: lehenik eta behin, Daniel Handler izeneko autore kaliforniarrak ingelesez idatzitako gazte-literaturako eleberri baten pasarte bat euskarara itzultzea izango da gure lehendabiziko helburua; bigarren ardatza, aldiz, pasarte horren itzulpen-prozesua bera xehe-xehe aztertzea izango da, eta, batez ere, itzulpenean zehar izandako arazo nagusiei aurre egiteko erabili diren konponbideei eta estrategiei buruzko informazio zehatza emango da. Modu horretan, eta...
DBH 4ko ikasleen testu laburpenak deskribatzen, IKT-ak erabiliz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garin Garde, Idoia
Ikerketa lan honen helburua DBH 4-ko ikasle talde batek egindako testu
laburpenak deskribatzea da. Hau da, testuaren ideiarik nagusienak jasotzen
dituzten, progresio tematikoa zaintzen duten, ideien arteko koherentzia erlazioa
mantentzen duten, ideien arteko kohesioa zaintzen duten...
Ikasleek egindako laburpenak ez dira modu intuitiboan gauzatutakoak
izango, aitzitik, laburpen automatikoak egiteko programa bat erabilita egingo
dituzte, compress.eus, hain zuzen ere. Programa horri esker, ikasle...
Teknoyonkien garaian hezkuntzaren erronkak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kintana Goiriena, Aiora
“Teknoyonkien garaian, teknologia berriek eta ingurune digitalak erraztu edo oztopatu
egiten dute ikaskuntza prozesua eta zein kasutan izan daitezke mesedegarriak?"
Agian probokazio puntu bat baduela onartu behar dut arestian aipaturiko galderak. Lan
hau gogoeta ezberdinen bilketa bat da, bizi garen gizartean, teknologiek eta IKTek
duten paperaren inguruko hausnarketa ahalegin bat.
Teknologiak tresna lagungarriak izan daitezke hezkuntza prozesuetan, baina gure
gizarteko alor ezberdinetan...
Soziolinguistika lantzeko material didaktikoa Ikerkuntzara hurbilpena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Unamuno Goiriena, Lorea
Txosten hau hamar kapitulutan antolatuta dago: Sarrera, Testuingurua, Helburuak,
Metodologia, Trebetasun eta oinarrizko konpetentziak, Euskarria eta denboraren
egituraketa, Materiala eta Ariketak, Ebaluazioa, Ondorioak eta Bibliografia.
Sortutako material didaktikoak soziolinguistika du gaitzat, soziolinguistika bariazionista,
hain zuzen eta online dago eskuragarri http://editor.wix.com/html/editor/web/renderer/edit/c144c669-738d-43d8-a5b1-05494e869bf4?metaSiteId=c95cfff5-c205-458b-b108-...
Open edX plataformaren instalazioa, konfigurazioa eta euskaratze prozesuaren dokumentazioa. App-aren konfigurazioa eta konpilazioa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altube Mendiguren, Arrate
Lan honetan Open edX plataformaren instalazioa, konfigurazioa eta euskaratze
prozesua burutu eta dokumentatuko da. Horrez gain, zerbitzarian egiten den
instalazioa mugikorrentzako app batean konpilatu eta konektatuko da, honen prozesua
dokumentatuz.
Horretarako, Ubuntu 16.04 zerbitzari batean edx native bertsioaren instalazioa
eta konfigurazioa burutuko dugu. Ondoren, euskaratze prozesua aurrera eramango
dugu eta plataforma hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelania eta ingelesa) agertzeko...
Natur zientzien didaktika berritzaile eta digitala: laborategi birtualen eta simulazioen erabilera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arzuaga Oñaederra, Katrin
HEZikt gradu-ondokoaren baitan gauzatu den proiektu honetan natur zientzien
hezkuntza berritzailearen eta digitalaren inguruan ikerketa eta proposamen didaktiko
bat egin da. Zientzia ikasketak esperimentazioan eta ikerketan dute ardatza, eta
horretarako beharrezkoa da ingurune naturalean gertatzen diren aldaketak eta
fenomenoak behatzea, ikertzea eta ulertzea. Baina eskola askotan laborategian
esperimentatzea ezinezkoa bihurtu da, eta askotariko egoeretan behatu behar diren
natur fenomenoak...
Zer egin dezakegu Michelin green izateko?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sierra García, Irene
Hezkuntza maila:Gradua . Iraupena (ordutan): 50 ordu baino gehiago, Baliabide honetan Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBL) metodologiaren aplikazio bat aurkezten da. Metodologia hori Ingurumen Zientzietako Graduko Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua irakasgaian ezarri da.
Proiektu honen bidez, eta kasu erreal batekin lan egiten, ikasleek irakasgaiaren kontzeptuak hobeto ulertu eta bereganatu ditzaten lortu nahi da. Ikasleen eginkizuna honako hau da: industria-instalazio baten atmosferarako isurketen inpaktua kuantifikatu behar dute, onargarria den edo...
Arduino hezkuntzarako: azterketa, ikastaroa eta adibide praktiko bat
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Carcedo Martín, Adriana
Proiektu honek konputagailuen ingeniaritza eta irakaskuntza arloak lotzea du helburu. Alde batetik, Arduinok hezkuntza-maila desberdinetan duen erabileraren azterketa egingo da, eta bestetik, proiektu zehatz baten identifikazioa eta inplementazioa egingo da. Garatuko den proiektua eklipseak ikusteko eta ulertzeko balioko duen eguzki-sistemaren zati baten eraikuntza izango da.
Horretaz gain, proiektuan ikasitakoaz baliatuz eta hezkuntza gustuko izanik, “Domotika, sentsore eta automatizaziorako...
Digitalizazio Automatikoa: Iruditik Testura
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrue Aldalur, Pello
Hurrengo orrietan, paperean inprimaturik dauden testuen digitalizazio automatikoa hobetzen saiatuko da. Hobekuntza hori hiru modutara egin daiteke: Irudiak aurreprozesatuta,OCR1[OCR, 2017] algoritmoak hobetuta edo behin digitalizatuta dagoen testua hiztegien
bidez zuzenduta. Proiektuan zehar, irudien aurreprozesatzean sakonduko da gehien.
Hasteko, hobekuntza hauek burutzeko beharrezkoak diren aurrekari eta teknologiak azalduko dira. Ondoren, itxura eta hizkuntza desberdineko testu-irudiekin...
Konputagailuen Egitura ikasgaiko praktikak Raspberry Pi makinara egokitzea
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Viedma Castillo, Jon
Gradu amaierako proiektuaren helburu nagusia Raspberry Pi Fundazioak orain dela bost urte merkaturatutako Raspberry Pi txartelaren bitartez, konputagailuen arkitektura saileko Konputagailuen Egitura irakasgaian moldaketa bat ezartzea da. Raspberry Pi kreditu txartelen tamaina duen eta zirkuitu-plaka bakarreko konputagailu pertsonalen serie bat da, gaur egungo elektronikako proiektu askotan erabiltzen dena.
Orain arte, Konputagailuen Egitura irakasgaia bi zatitan banatua izan da: Lehenengo...
Mantentze-kudeaketarako web-aplikazioa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aramburu Peñagaricano, Alexander
Gradu amaierako proiektu honetan, Tolosaldea Instituturako mantentze-kudeaketa sistemaren diseinua eta inplementazioa egitea izan dugu helburu, beti ere software librean oinarritua. Matxuraren bat sumatzen denean, aplikazioaren bitartez erabiltzaileak mezua bidaltzen dio mantentze-kudeatzaileari, argazki eta guzti eta, honek, konponketa bideratzen du, behar den lana eginez. Horretaz gain, historikoak eta bestelako datuak ere jaso eta esportatzeko aukera ematzen du.
Horrela, aplikazioak...
Mobil aplikazio garapena web-teknologiak erabiliz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zaldua del Olmo, Beñat
Lan honetan mugikor aplikazio bat garatu egin da. Honen helburua ikasketa prozesuan zalantzak izan duten ikasleak laguntzeko prest dauden beste ikasleekin kontaktua erraztea izango da.
Mover4 beso robotikoaren traiektoriak 3D ikusmen sentsorearen elikaduraz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Camacho Piris, Daniel
Honako proiektuan Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldeko (RSAIT) Mover4
beso robotikoa eta Microsoft-eko Kinect sentsorea erabili dira piezen manipulazioa gauzatzeko
ROS, Moveit! eta rViz inguruneak erabiliz. CommonPlace Robotics enpresako
Mover4 beso robotikoak Kinect sentsorea darabil manipulatu beharreko piezak eta talkaobjektuak
hautemateko. Informazio honetaz baliatuz beharrezko objektua manipulatu eta
bidean aurkitzen dituen obstakuluak ekiditen ditu. Sistema hau Donostiako...
eAssessment (evaluación de los aprendizajes en contextos online o blended): tendencias, modelos y estrategias de evaluación avanzadas)
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garcia-Blazquez, Itziar
Proiektu honen helburua, online bidezko ikas‑prozesuetan ematen diren ebaluazioen inguruan burututako ikerketa eta hezkuntza praktiken literatura azterketa bat egitea da. Gaur egun oraindik ere, ohikoa da ebaluazio‑tresna tradizionalak erabiltzea, ikas‑ eta irakas‑prozesuak aldatu badira ere.
Dokumentu honek hainbat argitalpenetan jasotzen diren hainbat ebaluazio joera alternatiboen tendentzia, eredu eta estrategia biltzen ditu.
Arkeologia eta Generoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pozo Sevilla, Cristina
Jarraian aurkezten den
testua lan
bibliografikoa dugu Arkeologia eta Generoaren
arteko hausnarketa bat aurkezten delarik.
Diskurtsoan
zehar,
genero
kontzeptuaren
sorrera eta diziplinan sartzearen ibilbidea aztertuko
da jarraian,
Arkeologia Feminista,
Generoaren arkeologia eta bestelako korronteen inguruan dauden eztabaidak aipatuz eta
proposamen konkretu bat eginez. Proposamen hori Arkeologia
Engeneratu
terminoa
izango
delarik, zeinean,
ikusiko dugun bezala, genero...
Atzerritarrentzako errusieraren irakaskuntza. Aspektuaren erabilera aginteran
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iraola Lasa, Leila
Gradu Amaierako Lan honetan, errusiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duenaren
lekuan jarri eta errusieraren gramatikako atal zehatz bat landuko da: aspektuaren erabilera
aginteran. Lehenik eta behin, lan hau eginda zer
helburu lortu nahi diren azalduko da, baita
helburu horiek lortzeko baliatuko den metodologia ere. Jarraian, gaiari helduko zaio eta bi
atal nagusitan banatuko da lana: deskribapen gramatikala eta analisi praktikoa. Lehenengo
atalean, ahalik eta sakonen...
Autobiografia feminista: “Zuri-beltzeko argazkiak” (Arantxa Urretabizkaia), “Cómo pudo pasarnos esto” (Idoia Estornés)
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Astiazaran Makatzaga, Ane
Eskuartean duzuen lanaren funtsa, beren autobiografia idatzi duten bi emakumeren lana aztertzea izango da bai eta autobiografia horiek feministak diren ala ez frogatzea ere. Arantxa Urretabizkaiaren Zuri-beltzeko argazkiak eta Idoia Estornés-en Cómo pudo pasarnos esto izan dira aukeratu ditudan autobiografiak. Bi emakumeak haurrak izan ziren gerraostean, eta bertan kokatzen dituzte beren bizipenak. Nahiz eta Estornésen idatzia ez den haurtzarora mugatzen, zati hori izan da neure azterketarako...
Autofikzioa euskal literaturan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpeitia Anta, Lorea
Lan honetan autofikzioa ikertu da, bereziki euskal literaturan duen lekua eta izan duen harrera aztertu direlarik. Horretarako, honako eskema hau jarraitu da: Lehenik eta behin, lanaren alderdi teorikoa azaldu da; batetik, autofikzioaren inguruko teoria aurkeztuz. Bertan, autofikzioa zer den definitzeko saiakera egin da, teorialari desberdinek emandako definizioak aurkeztuz; autofikzioaren sorreraren berri eman da ondoren, baita haren bilakaera historikoa labur deskribatu ere; eta, jarraian,...
Behe Erdi Aroko aginte-zentro bateko elementu metalikoen analisi espazial eta funtzionala: Irulegiko kasua
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
De la Sotilla Ayestaran, Mattin
Lan honek Irulegiko (Nafarroa) gazteluko material historikoak zuzenean
lantzeko aukera eskaini du. Ildo horretatik, ikerketa mota hauen metodologia ikasten
ahalegindu gara
eta sortu
diren arazoei aurre egiten.
Behe Erdi Aroko botere-zentro bateko metalezko objektuetatik abiatuz,
eguneroko erabileraren inguruko informazio historikoa lortzea izan da helburu.
Metalezko objektu arkeologikoak gizakiaren produktu edo manufaktura...
Berant Erdi Aroko bizitza erlijioso eta moralaren kontrola Gipuzkoan eta Bizkaian hiribilduetako dokumentazioan (XIV-XV. mendeetan)
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez Aldanondo, Andoni
Lan honek
Behe Erdi Aroko eta Aro Moderno Hasierako erlijiozkotasuna eta
morala aztertzen ditu Bizkaiko Jaurerrian eta batez ere Bilbo eta Markinan. Erabilgarri
dagoen informazioari dagokionez oso oparoa da, baina oraindik badaude zenbait iturri
aztertzeke.
Azterga
iari dagokionez
bi zati ezberdinetan banatzen da, batetik herri xehea
izango genuke eta bestetik aldiz
elizgizonak.
Lehen taldeari
zuzendutako neurriei
erreparatzen badiogu,
helburua bikoitza...
Berlin 1945-1961. Gizartearen apurketa.
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martinez de Madina Alcorta, Maria
II Mundu Gerraren amaieran, Alemaniako herrialdea eta bere hiriburua, Berlin, gerra osteko egoerara egokitu behar izan zuten. Potentzia irabazleek hartu zuten herrialdeko ekonomia, politika eta gizartea berreraikitzeko ardura. Baina, Gerra Hotzaren ondorioz, Alemania eta Berlin bi estatu desberdinetan banatuak izan ziren, ekonomia eta politika desberdinekin eta horren eraginez, gizarte desberdinarekin. Bereziki Postdam-eko itunean Alemaniako auziaz hitz egin zen, eta bertan irabazleen artean...
Bi hitz Hernaniko hizkeraren inguruan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aranburu Gonzalo, Maddi
Ondotik datozen orrialdeetan, Hernani herriko hiru hizkuntza-ezaugarri hartu eta inguruko herriekin alderatu ditut, muga bat ezartzeko asmoz. Helburua, aukeratutako hizkuntza-ezaugarri hauek nolabait “mugatzea” izan da; herri batetik bestera ea ezaugarria gertatzen den ala ez aztertzea. Horretarako, lana honela antolatu da: laburpen honen ondoren, Hernani herriaren gerturatze soziolinguistiko bat egingo dut, eta lan honetarako erabili den corpusaz mintzatuko naiz. Jarraian, teoriaren azalpen...
Bidaniako portzelana fabrika
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirrezabala Lizarazu, Edurne
Lan honen helburua Bidaniako udalerrian, Gipuzkoan, kokatzen den portzelana fabrikaren inguruko ikerketa historikoa egitea da. Gai honi buruzko bibliografia gabezia dela eta metodo arkeologikoa erabiliz, informazio osagarria eskaintzen saiatuko gara.
Horretarako, iturri ezberdinak eta metodologia zehatz bat erabiliko dut, lanaren ziurtasuna bermatze aldera. Kontsultaturiko iturrien artean, bibliografikoak, etnografikoak zein arkeologikoak aurki daitezke. Kasu honetan, ahozko testigantzek zein...
Bigarren Olatuko Feminismoa. Berezitasunak eta Euskal Herrian izan zuen eragina; 1977ko Euskadiko Emakumeen Lehenengo Topaketak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoetxea Gartzia, Ilargi
Bigarren olatuko feminismoa 60. hamarkadan Mendebaldean sortu eta garatu zen
mugimendua izan zen, teoria eta praktika uztartu zituena eta beste munduko hainbat
tokitara zabaldu zena. Aurreko garaiko feminismoez desberdindu zuena patriarkatuaren
kontzepzio berria izan zen, gizonen boterean oinarritzen zen sistema hori aspektu guztietan
erreproduzitzen zela aldarrikatuz eta ondorioz, horren kontra politikan, ekonomian,
kulturan, ohituretan, arlo sozialetan etab. ekin zioten emakumeen eskubideen...
Borondatearen Garaitza: Aro Garaikidearen gatazkak zinemaren bidez
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cobo Tabar, Iñigo Aitor
[EUS] "Borondatearen Garaitza" nazi aldiko zinemaren maisulana da eta XX. mendeko zinemaren lan gorenetako bat. Bere bikantasun teknikoa eta ahalmen bisuala ezinbesteko eragina izan zuten zinemaren bilakaeran gaur egunera arte., [ENG] Considered the finest example of propaganda cinema, Triumph of the Will shows in detail the 6th Party Congress hosted in the city of Nuremberg in September 1934. The film successes at being a monumental historical document of one of Nazism’s most impressive rituals and summarizes widely the main tenants of Nazi ideology. The Film´s director, former dancer and actress Leni Riefenstahl, catches masterfully the main events of the Party Congress featuring the main Nazi leaders as cast. Wisely...
Dovlatoven Konpromisoa eleberriaren euskal bertsioa: kultura itzultzen
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zarate Herrero, Maitane
Hizkuntza eta kulturaren arteko elkarrekintzaren errealitatea aztertu nahi izan dugu lan honen bitartez. Lehenik, luzaroan itzulpengintzaren munduko adituek egin dituzten teorizazioak aurkeztu dira; ondoren, itzulpenaren parte diren osagaiak atzeman eta hauek guztiek literatura-itzulpenean duten garrantzia azaldu ditugu. Erreferentzia hauek arazoak dakartzate itzulpen prozesuan, sorburu-hizkuntzan dituzten inplikazioek ez baitute beharrean xede-hizkuntzan berdinak izan. Hizkuntza bakoitzak hitz...
EKI proiektuko "Euskararen lekukoak" unitatea: testu-generoetan oinarritutako didaktika?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarralde Beñaran, Josu
Lan honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, azaldu nahi izango da EKI ikasmaterialeko unitate batean testu-generoen ekoizpenaren irakaskuntza nola gauzatzea proposatzen den. Bestetik, Genevako Unibertsitatearen ildotik garatutako Sekuentzia Didaktiko bat adibide bezala hartuz, EKIren proposamen didaktikoan Sekuentzia Didaktikoen eredua zenbateraino jarraitzen den aztertu nahi izango da. EKI proiektua duela gutxi Ikaselkar argitaletxeak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean martxan jarritako...
Elebidun goiztiarren hiztegia: euskaldun elebakar eta euskara-gaztelania elebidun goiztiarren arteko erkaketa CDIren bidez
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barruetabeña Erdaide, Alaine
Lan hau elebidun goiztiarren hiztegiari buruzkoa da. Bertan 16-35 hilabete arteko 5 ume elebakar eta 6 elebidunen datuak deskribatu eta aztertu dira. Lanean Communicative Development Inventories (CDI) tresnaren erabileran trebatu nahi da eta gaira hurbilpen bat egin. Haur elebidunak aztertzeko datuak bi hizkuntzetan jaso dira euskaldun elebakar eta elebidunen artean alderik dagoen ikusiz. Horretarako, CDIren euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak erabili dira, galdetegi batzuk, elebakarrenak,...
Elebidunak: gaurko errealitatea gizartean eta zientzian
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gurrutxaga Sarasola, Ione
Bizi garen gizarte globalizatuan harremanek hartu duten indarra dela eta, hizkuntza bat baina gehiago jakiteak baliabide ugari eskaini ditzake. Eleaniztasuna, geroz eta fenomeno zabalduagoa da, eta pixkanaka ikergai nagusi bihurtzen ari da hainbat ikerketetan, hizkuntzen ikasketa nola gertatzen den aztertzen dutenetan, esaterako. Aspalditik jakin nahi izan da gizakiak nolako baliabide eta mekanismoak dituen hizkuntzak ikasteko, eta horretarako, orain gutxi arte elebakarretan bakarrik...
Emakumearen biluzia Barrokoan. Susana eta agureak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urain Miranda, Ane
Lan honekin, emakumearen biluziaren irudikapena mendebaldeko gizartearen sinbolo bilakatu eta emakumearen gorputza gizartearen irudi nola bihurtu den azalduko da. Gizonaren begiradatik idealizatua izan den emakumearen gorputz biluzi hori kategori sexual eta kultural bat da, honen sexualitatea eta feminitatea kontrolatzen duena. Emakumeak subjektu bezala ahaztuak izan diren Artearen Historian, protagonistak izan dira artelanetan, eta bereziki, objektu bezala izan dira irudikatuak. Azaldutako...
Euskal aditz inflexioaren argumentu sistema eta zenbait arazo
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxebeste Arozena, Jon
Ezaguna da euskal morfologiak, modu batera edo bestera, jadanik jorratuak dituen gai asko barnebiltzen dituela. Euskarak, hizkuntza eranskaria izanik, morfema aukera zabala eskaintzen du eta, beharbada, eremu emankorra izateak erakarri izan du hainbeste ikerlari euskal morfologiara. Badago, euskal morfologian aztergai diren gai guztien artean, eta gaurkotasunezko terminologiaz baliatzea atrebentzia handiegia ez bada behintzat, trending topic gisara sailka genezakeen gai bat: euskal inflexio...
Emakumea eta dantza XVIII-XIX. Mendeetan eta gaur egun
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Otxandorena Dorregarai, Asier
Gradu amaierako lan honetan dantzaren ikuspuntuaren inguruan murgildu naiz. Horretarako, XVIII-XIX mende bitarteko autoreak hartu eta haien obra batzuk aztertu ditut, zeinetan dantzari eta emakumearei buruz hitz egiten duten. Dantzak ez dira ohiko gaia izan euskal literaturaren munduan eta historian, baina interesgarriak iruditu zaizkit haien inguruko iritzi eta iruzkinak. Izan ere, guzti horren atzean irudi eta kritika-arrazoi bakarra topatu dut: emakumearena.
Aztergai ditudan autore gehienak...
Euskararen estandarizazio prozesua Jakin aldizkarian (1956-1968)
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alvarez Loidi, Eneka
Euskararen estandarizazioaz ia mende erdi joan den honetan, garai hartako eztabaida eta
gertaerak aztertzea du xehe honako lan honek. Horretarako, Jakin aldizkariko 1956 eta 1968
urteen arteko hainbat artikulu aztertzea erabaki dugu, aldizkariaren sortze urtetik
Arantzazuko Biltzarrera arte gai honen inguruan idatzitako artikuluak, hain zuzen. Honela,
urte haietako lagin txiki baina esanguratsu honen bidez, estandarizazioaren ingurukoak
aztertuko ditugu.
Hau guztia, betiere, urte haietako (1956...
Ezezko perpausetako galdegaiak eta ukagaiak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urrestarazu Aizpurua, Janire
Lan honetan ezezko perpausetako galdegaiak eta ukagaiak bereizi beharraz arituko naiz. XX. mendeako ikerlariek gaia nola landu zuten azaldu ondoren ikerketa berrienei helduko diet, XX. mendearen bukaera aldera hasten baitira bereizketaren lehen datuak aurkezten.
Hitz-hasierako e- bokalismoa: Berreraiketa eta bilakabide diakronikoa.
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Odriozola Cendoya, Aitor
Lehenik, e-z hasitako egungo hitzetatik abiatuz, aitzineuskarako fosilak izateko aukera dutenen bila egindako bidea aurkezten da. Ondoren, lanaren lehen noranzkoaren bukaeran geldituriko hitz kopuru hain txikitik egungo ugaritasunera nola iritsi garen aztertzen da.
Hizkuntza isolatuak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gartzia Etxaluze, Maddi
Lan honetan hizkuntza isolatuen inguruko ikuspegi orokor bat eskaintzen dut.
Hizkuntza isolatua
izatea zer den zehaztetik hasi eta munduko hizkuntza isolatu
ezagunenekin egin diren zenbait ikerketa aipatzen ditut.
Kontzeptua zehazteko,gaian
aditua den Campbell hizkuntzalariaren 2011.eko“
La investigación histórica de las
lenguas aisladas, o ¿es raro el vasco?”
artikulua hartu dut ardatz.
Ethnologuek (2015) aipatzen dituen bizirik dauden munduko...
Hizkuntza-aldaeren itzulpena ikus-entzunezko testuetan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Varela Egiguren, Lierni
Ingelesetik euskarara egindako hizkuntza-aldaeren itzulpena aztertzen da ikus-entzunezko testuetan., Artikulu honen helburua ingelesetik euskarara itzuli diren ikus-entzunezko produktuetan
azaltzen diren hizkuntza-aldaerak ikertzea da eta lanean hizkuntza-aldaera horiek
euskaraz nola itzuli diren aztertu
da. Hizkuntza-aldaeren gaia oso zabala da eta, gaia behar bezala kokatzeko, lehendabizi
aldaera horiek
definitu
dira
eta aldaerak irizpide
batzuen arabera sailkatu dira.
Aldaerak
edozein testutan ager daitezke eta itzultzailearen lana jatorrizko...
Identitatearen eraikuntza autoerrepresentazioaren bidez. Claude Cahun eta Frida Kahloren kasuak.
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arzallus Alustiza, Nagore
Lan honen bidez, Claude Cahun eta Frida Kahlo artistek, XX. mende hasieran autoerrepresentazioaren teknika erabiliz eginiko identitate aniztasunaren eraikuntza eta aldi berean, irudi honen sorrera oinarritzat hartuko duen eta bizitza eta artea uztartuko dituen proiektu artistiko baten eratze prozesua aztertuko ditugu. Baina, hauen obra artistikoa ez da Cahunen kasuan argazkietara eta Kahlorenean pinturara mugatuko. Hots, argazkiak, idatziak, jantziak, jarrerak, orientazio sexuala… artistek...
Industrializazioa, migrazio mugimenduak eta gizarte aldaketak. Bilboko itsasadarra (1840-1935)
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Plaza Chopitea, Ander
1876. urtetik aurrera, Bilboko itsasadarrak industrializazio prozesu azkarra bizi izan
zuen. Bertako baldintza egokiek, hala nola, erauzteko erraza zen burdin minerala izateak,
kostaldeko kokapenak, portu egokiak izateak, ikatza merke lortzeko aukerak edo
komunikabide sare egokia izateak, hasieran mearen ustiapenari lotutako industria sortzea
ekarri zuen. Honek era berean, burdingintza enpresak eratzeko aukerak eskaini zituen, eta
hauen inguruan metalgintza eta ontzigintza enpresak sortu ziren....
Entitate izendunen desanbiguazioa ezagutza-base erraldoien arabera
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barrena Madinabeitia, Ander
130 p., Gaur egun, interneten nabigatzeko orduan, ia-ia ezinbestekoak dira bilatza-ileak, eta guztietatik ezagunena Google da. Bilatzaileek egungo arrakastarenzati handi bat ezagutza-baseen ustiaketatik eskuratu dute. Izan ere, bilaketasemantikoekin kontsulta soilak ezagutza-baseetako informazioaz aberastekogai dira. Esate baterako, musika talde bati buruzko informazioa bilatzean,bere diskografia edo partaideetara esteka gehigarriak eskaintzen dituzte. Her-rialde bateko lehendakariari buruzko...
Eraikuntza sektoreko enpresen berrikuntza maila neurtzeko modelo baten garapena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubizarreta Irure, Mikel
318 p., Eraikuntza sektorea ez da bere errendimendu berritzaileagatik bereizten eta historikoki bere eraginkortasun-ezagatik kritikatua izan da. Horrez gain, gaur egungo krisi-ondorengo eszenatoki zailak ehun produktiboaren eta administrazio publiko desberdinen aldetik I+G eta berrikuntzari buruz sentsibilizazio hazkorra egotea eragin du. Berrikuntzaren kontzeptuak duen garrantziaren isla, enpresen berrikuntza maila neurtzeko balio duten modelo asko daude merkatuan, zeinen helburua enpresen berrikuntza...
Zarauzko Eskubaloiko Kudeaketa Weba: Kirol Elkarteko kudeaketa laguntza eta erabiltzaileentzat weba
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirrezabal Solaberrieta, Danel
Gradu amaierako proiektu honetan, Zarauzko Eskubaloiko Elkartearentzat webgune bat
garatuko da, elkartearen kudeaketarako laguntza izango dena gehien bat eta erabiltzaileentzat
webgune soila izanik.
Azken urteetan, elkarte hau asko handitu da eta lehen modu errazean egiten zituzten
administrazio eta kudeaketa lanek, orain zailtasunak dituzte hartu duten bolumenarengatik.
Hori dela eta, lana errazteko web aplikazio bat sortzea proposatu da, antolatzaileen lan orduak
murriztu eta erosotasuna...
Emakumeak Punk-Rock taldeetan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altuna Etxeberria, Maialen
Ikerketa honen helburua emakumeek punk-rock taldeetan izan duten parte hartzea aztertzea da. Lanaren abiapuntua galdera bat izan da: zergatik daude hain emakume gutxi punk-rock musika eremuko taldeetan parte hartzen eta are gutxiago instrumentuak jotzen?
Genero sistemak parte hartze urri horretan izan duen eragina aztertzeko lehenik eta behin musika herrikoia eta generoaren inguruan egindako lanetara hurbilpena egin da. Bestalde, punk-rockak izan duen ibilbidea aztertu da. Behin gaia kokatuta...
Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruíz Torrado, María
466 p., Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean doktore-tesiak ardatz izan du kartzela genero-ikuspegitik aztertzea, generoa (bir)sortzen duen instituzio moduan hartuta. Horretarako, hiru ildo nagusi garatu ditu: 1) espetxeratutako emakumeen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak; 2) kartzelaldiko genero-diskriminazioak eta desberdinkeriak; eta 3) itxialdiko arazoei eta zailtasunei aurre...
Herri barrez: Umore bidezko euskal nazioaren eraketa prozesua, Processus de constitution de la nation basque à travers l'humour
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Anduaga Berrotaran, Uxoa
830 p., Tesi honek umoreak euskal nazioaren eraketan duen rol politikoa aztertzen du. Horretarako, batetik, marko teorikoan umorea mediazio lez izan da definitua (Barbero,1991 ) haustura, distantzia eta gozamena identifikatuz haren ezaugarri orokor gisa. Bestetik, ikuspegi modernistari helduz, ordenu soziopolitikoa gauzatzeko diskurtso moduan ulertu da nazioa, zeina irudikapenen bidez (ere) (Anderson,1993) performatzen dela (Butler, 2001, 2009) ikusi den. Azken ideia horretatik abiatuz nazioa nukleo...
Urbina eta Urrunagako toponimia
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi
Populazio egituraren ikerketa genetikoa hegaluzean (Thunnus alalunga) eta Thunnus generoaren filogenia, Estudio genético de la estructura poblacional del atún blanco (Thunnus alalunga) y filogenia del género Thunnus
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Laconcha Santamaría, Urtzi
El contenido del capítulo V está sujeto a confidencialidad.
164 p. (eusk) .
172 p. (cast), Para comprender mejor la estructura genética del atún blanco (Thunnus alalunga), en este trabajo se han llevado a cabo estrategias de búsqueda y aplicación de nucleótidos de polimorfismo únicos (SNPs). Definiendo cuatro poblaciones genéticas: Mediterráneo, Atlántico, Índico y Pacífico. Además, mediante secuencias mitocondriales se ha estudiado la filogenia del género Thunnus. Para finalizar, se ha diseñado una herramienta en base a SNPs nucleares y mitocondriales para asignar el origen...
Berri txarrak jaso dituzten pazienteen maneiu emozionala. Berrikusketa bibliografikoa.
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarretxe Diego, Nerea
Marko teorikoa eta justifikazioa: Berri txarren komunikazioa osasun profesional guztiek
noizbait biziko duten esperientzia bat da. Halako informazioak pazientearengan inpaktu
emozional handia sortzen du. Ondorioz gaixoarengan sortzen diren jarrera eta emozioak oso
kontuan izan behar ditugu. Askotan, transmisioan, informazioaren integrazioa pobrea izaten
da, sortzen diren emozio negatibo hauek atentzioan eragiten baitute. Horregatik, beharrezkoa
da komunikazio eraginkor bat aurrera eramatea....
Disfagia orofaringeoaren erizain interbentzio eraginkorrak iktusa jasan duen pertsona batean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martín Cuadrado, Leire
MARKO TEORIKOA ETA JUSTIFIKAZIOA
Iktus akutuak, gaur egun, lehenengo mailako osasun-arazo publikoa dira. Zenbatesten da urtero 130 mila pertsona inguru jasaten dutela iktus bat Espainian. Biztanleria talde horretatik, %40-a gaitasun murrizpen nabari batekin geratzen delarik. Datuen arabera, iktusa, beraz, desgaitasun kausa nagusia da helduetan. Kapazitate galera horien artean, disfagia dugu, zein %65-eko agerpena duen. Hortaz, iktus kasuek, kostu sanitario handia suposatzen dute, ez soilik...
Unibertsitateko irakasleen profezionalizazio baterantz: azterketa teorikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madinabeitia Ezkurra, Alba, Fernández Fernández, Idoia Begoña
[ENG] Faculty development is recognized as a relevant factor for improving the quality of education in higher education institutions. However, behind this term different conceptions and practices are hiding. This article aims to analyze the changes and continuities of this concept over time and to understand deeply the complexity of their meanings, for which we will approach the construction of these meanings in their socio-historical contexts of production and scientific research. This..., [ES] El desarrollo docente es reconocido como un factor relevante para la mejora de la calidad educativa en las instituciones de educación superior. No obstante, detrás de este término se esconden concepciones y prácticas diferentes. Este trabajo pretende analizar los cambios y continuidades de este concepto a lo largo del tiempo y comprender profundamente la complejidad de sus significados, para lo cual abordaremos la construcción de estos significados en sus contextos de producción socio..., UPV/EHUko IkasGura ikerketa taldea; GIU 14/08. «Hezkuntza,Kultura eta Gizartea» izena duen Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitatearen, UFI 11/54.
Iraupen luzeko irakasleriaren garapenaren eraginkortasuna: irakasleriaren kontzepzioetan, hurbilketan eta kultura instituzionalean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madinabeitia Ezkurra, Alba, Fernández Fernández, Idoia Begoña
[ENG] This article is based on a comprehensive concept of faculty development and studies the impact of the ERAGIN development strategy. For this, two areas of impact are analyzed the teacher individual level and the organizational and institutional levels.
To realize this analysis we take the first promotion of ERAGIN program to develop active teaching methodologies (Case Method, Problem-Based Learning and Project-Based Learning). Through a long-term strategy (350 hours) and working in co..., [ES] Este artículo parte de un concepto comprensivo del desarrollo docente y estudia el impacto de la estrategia de desarrollo de ERAGIN. Para ello se analizan dos ámbitos de impacto, por un lado el nivel docente individual, y por otro los niveles organizativos e institucionales.
Para realizar este análisis tomaremos como caso la primera promoción del programa ERAGIN para desarrollo de metodologías activas (Método de Caso, Aprendizaje basado en Problemas y Aprendizaje basado en Proyectos. A...
Diamantagailuaren higaduraren azterketa esperimentala artezketa prozesuan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cearsolo Aramberri, Xabier
215 p., Doktorego tesi hau diamantatze prozesuaren azterketan zentratu da. Ondorengo puntuetan laburbiltzen da burututako lana: Erabili gabeko punta bakarreko diamante naturalen ezaugarriek (geometria, gainazal akabera eta pitzadurak) eta horien higaduraren eboluzioak artezketa eta diamantatze prozesuen errendimenduan izan dezaketen eragina aztertu da. Diamanteen biziraupenaren amaiera zehaztuko duen monitorizazio metodologia definitu da, soinu igorpen eta potentzia kontsumo seinaleen bidez. Baldintza...
Kontsignen garrantzia ikasleen ekoizpen idatzietan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sukia Garmendia, Libe
Argudio testua eskolan gehien landu ohi den testu generoa da eta hori erakusten du Batxilergorako curriculumak. Lan honen abiapuntua joan den urtean egindako ikerketa bat izan da, non argudio-testuak lantzeko sekuentzia didaktiko bat prestatzea zen helburu. Bertan ikasleek idatzitako iritzi artikuluak aztertu ziren abiapuntu gisa idaz kontsigna bat erabiliz. Testu haiek egitura aldetik ongi eraikiak zeuden, baina argudio testuetan hain ohikoa den besteari erreferentzia egiteko modurik ez zen...
Larramendiren Artea Lehen Euskara Modernoko idazleen hautuetan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garmendia Urquizu, Aintzane
Lan honen helburu nagusia, Larramendiren Arteak euskal literaturan izandako eragina neurtzen hastea da. Orain arte Lehen Euskara Modernoko idazlanak aztertzerakoan lexikoari bakarrik eskaini izan zaio arreta, salbuespen bakan batzuekin (besteak beste, Altzibar 1992 eta Urgell 2013), eta esan liteke badela garaia alderdi ilunago honi ere ekiteko. Horretarako, Larramendiren bultzadaren eraginpean idatzi zuten lehen idazleetako bat hautatu dut, Mendiburu, eta honen obrarik garrantzitsuena bide...
Linschmann-Aresti legea Goierriko testuetan barrena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Borda Errasti, Itziar
Gradu amaierako lan honetan, Linschmann-Aresti legea Goierriko eskualdean aztertu da; horretarako, XVIII. eta XIX. mendeko testuetan oinarritu gara. XVIII. mendea baino lehenago gipuzkeraz zenbait lekukotasun dauden arren, lehendabiziko lekukotasun zabala 1713. urtean Otxoa Arinen doktrinarekin aurkitzen dugu. Guztira lanean zehar 5 autore eta 6 obra aztertu dira: Otxoa Arin (1713), Zegamako doktrina (1741), Amundarainen sermoi-sorta (1824), Iztuetaren Gipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira...
Literatur kritika feminista zertan den Euskal Herrian
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxeberria Egia, Ione
Lan honetan euskal literatur kritika feministaren nondik norakoak azaldu nahi izan ditut. Horretarako, lehenik, literatur kritika feminista definitzeko ahalegin bat egin
5
dut, feminismoaren historiarekin eta kritika feministarekin lotuta. Behin oinarri hori izanda, Euskal Herrian literaturaren esparruan garatutako kritika feministaren panoramika orokor bat aurkeztu nahi izan dut., Literatur kritika feminista Euskal Herrian zertan den jakiteko asmoz egindako lan bat da hau. Interes pertsonaletik abiatutako proiektua izan da, literatur kritika ikuspuntu feministatik aztertzea beharrezko jotzen dudan heinean, hori euskal literaturan zenbat eta zein modutan landu den jakiteko asmoz hasitakoa Izan ere, jendarte patriarkal honetan, ikuspuntu binario batetik, emakumeak menpean edukitzeko eta gizonen nagusitasuna bermatzeko egitura eta instituzioek indar handia duela uste dut,...
Ovidioren --Amores. Liber III-- testuaren euskarazko itzulpena eta oharrak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Guillén Bilbao, Unai
Lan honen helburua Ovidioren Amores liburuaren hirugarren atala euskarara itzultzea da. Beraz, lanean topa daitekeen eduki esanguratsuena itzulpena bera da; zalantzarik gabe, lan praktikoa izan da. Itzulpena irakurle kultuei dago zuzendua, eta testua errazago ulertu eta gehiago disfrutatu dezaten, oin-ohar argigarriak erantsi dizkiot. Ovidioren bizitzaren daturik garrantzitsuenak eta haren obraren ezaugarriak ere azalduko ditut lan honetan, irakurleak testuingurua zein den jakin dezan....
Penelope eta Kirke: Greziako garai arkaiko eta klasikoko emakumearen irudi estereotipatu gisa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Benito Cid, Nerea
Lan honen bidez, antzinako Greziako emakumearen irudia aztertu nahi izan da. Emakumea, antzinako greziar kultura patriarkalean, giza existentziako gozamen eta arrisku gisa aurkeztuak izan dira, gizonaren azpitik. Hala ere, literaturan, emakume desberdinak agertu dira, patroi batzuk jarraituz gizartearen pentsamenduarekin bat egiten zutenak, bai era negatibo eta baita positibo batean azalduz. Antzinako Grezian, hasiera batean, gizarte matriarkala bazen ere, eredu patriarkalera aldatzean, gizarte...
Poesia itzulpena: jarduera periferiko baten analisia
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García López, Ane
Gradu Amaierako Lan honek orain arte euskarara itzulitako poesiaren gaineko analisi
sakon eta osatu bat burutu nahi izan du, etorkizunera begira kontuan hartu beharreko
hainbat alderdi azpimarratzeko helburuarekin. Emakumeek poesia itzulpenean duten
lekuari hurbiletik begiratu diogu lan honetan, eta genero-ikuspegiak pisu nabarmena
izango du, lanaren azken ataletan bereziki.
Gure helburuak lortzeko, analisia hiru multzo handitan banatu dugu, eta atal bakoitzari
dagozkion ondorioak ateratzen...
Mastektomia erradikalaren inpaktua emakumezkoaren gorputz irudi eta sexualitatean: literaturaren errebisio bibliografikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cearsolo Iñarra, Ane
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun, zortzi emakumetatik batek bularreko minbizia pairatu ohi du, urtez-urte intzidentzia are eta altuagoa izanik. Egungo sendaketa-tratamendu nagusia kirurgia da. Beronen barne, emakumezkoaren bizitza-kalitatean inpaktu bortitzena sortzen duen teknika kirurgikoa mastektomia erradikala izanik. Bular erauzketaren ondorioz kaltetuen diren alorren artean, egiaztatu izan da gorputz irudia eta sexualitatea direla inpaktu nabarmena jasotzen duten alorrak....
Musikoterapia zainketa aringarrietan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gorritxategi Espinazo, Maider
Marko teorikoa eta justifikazioa: Gaur egun, zainketa aringarrietako gaixoek jasaten dituzten zeinu eta sintomei aurre egiteko tratamendu mota ugari aurki daitezke. Alde batetik, tratamendu farmakologikoa erabil daiteke eta bestetik, tratamendu ez farmakologikoa. Azken honi dagokionez, metodo ugari hartzen ditu bere baitan eta musikoterapia horietako bat da. Terapia honek gaixoek pairatzen dituzten zeinu eta sintomen kontrolean lagundu dezake pertsonen ongizatea hobetuz.
Helburu orokorra:...
Neonatologia unitateetan ospitaleratuta dauden eta arnas hartzeko zailtasunaren sindromea duten ume goiztiarrei zuzendutako arnas fisioterapia mota eta gorputz-jarrera desberdinen berrikusketa bibliografikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Abril Prosa, Nuria
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Ume goiztiarra 37. gestazio astea bete baino lehen bizirik jaiotzen den umea da. Erditze goiztiarra modu espontaneoan apurturiko poltsagatik gerta daiteke, baina normalean haurdunaldi anitzak eta amaren jatorri sistemikoko gaitzengatik gertatzen da. Ume goiztiarren arnas asaldurarik inportanteena, arnas hartzeko zailtasunaren sindromea (AHZS) da, zein biriketako fluidoen absortzio atzeratuagatik eta surfaktante kantitate urriagatik eraginda dagoen. Arnas...
"Gero": hermetikak eta hermeneutikak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi
Editores de la obra colectiva, Aitor Iglesias, Ariane Ensunza, [EN] Incarnate devil in a talking snake, the central plains of Asia in his garden, in shaping-time the circle stung awake, in shapes of sin forked out the bearded apple; and God walked there who was a fiddling warden, and played down pardon from the heavens'hill. We in our Eden knew the secret guardian in sacred waters that no frost could harden, and in the mighty mornings of the earth; Hell in a horn of sulphur and the claven myth, all heaven in a midnight of the sun, a serpent fiddled in...
Multimedia edukien ulerpen semantikorako ekarpen metodologikoak: irudien behe-mailako analisitik bideoen ekintzen sailkapenera
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aginako Bengoa, Naiara
203 p., Konputagailu bidezko ikusmenaren zientziaren helburua irudi eta bideoen ulerpen automatikoa lortzea da, hau da, sistemak adimen artifizialarekin hornitzeko bidea. Azken urteotan multimedia edukiek izan duten hazkundearen ondorioz, beharrezkoak dira datu kantitate handi horiek maneiatu, aztertu eta erabiltzeko aukera ematen dituzten erremintak.Ikerketa honen helburu nagusia irudi eta bideoen ezagutzarako metodo eta metodologia berriak aztertu, garatu eta aurkeztea da. Egindako lana, domeinu...
Etxebizitza duinerako eskubidea: bilakaera eta hori egikaritzeko neurriak eta proposamenak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Juaristi Agirre, Iraide
Etxebizitzaren gaia problema delaulertzen hastea beharrezkoa da irtenbideak ematen hasteko. Horretarako, lan honen baitan botere publikoek etxebizitzaren arazoari modu eraginkor batean erantzuna emateko burutu duten jarduera araugilea aztertuko da. Zuzenbide administratiboa izango da lanaren ardatza, administrazio publikoa,Estatutuetan eta Konstituzioan aurreikusten diren eskubide eta askatasunen bermerako instrumentuak sortzeko tresna dela ulertuz. Kasu honetan, etxebizitza duinerako...
FPGAtan gauzatutako sistema digitaletan kontsumoa neurtzeko eta murrizteko estrategien aplikazioa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Sarriegui, Unai
Lan honen baitan
Field Programmable Gate Array
(FPGA)tan aplikatu daitezkeen kon-
tsumorako neurketa eta kontrolerako tekniken azterketa eta inplementazioa egingo da.
Horretarako lehenik eta behin teknika hauei dagozkien teoria desberdinak garatuko
dira, ereduez eta adibideez baliatuz. Hauen artean 2 teknika aztertuko dira nagusiki,
Clock-Gating
eta
Dinamic clock reconfiguration
. Hala ere beste hainbat teknika ere
aztertuko dira, besteak beste,
Datapath block
eta
Clock enable
.
Ostean, FPGAtan...
Axularen prosa erretorikaren argitan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi
234 p., La presente tesis doctoral ofrece un estudio de la prosa euskerica del libro ascético gero (Burdeos, 1643) del escritor navarro "axular" en base a los principios generales establecidos y teorizados por la retórica clásica y empleados de forma específica dentro del ámbito de la oratoria eclesiástica. a partir del análisis pormenorizado de diversos aspectos referentes al campo de la elaboración del discurso (inventio, dispositio y elocutio), este trabajo de investigación corrobora la...
Emozioak hezkuntzan: heziketa fisikoaren garrantzia
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arana Madariaga, Ander
46 p. : il. -- Bibliogr.: pp. 32-33, [EN] The goal of today's teachers is the integral development of students development: the physical field, emotional, social how cognitive developing that is. By means of the activities suggested in the Physical Education by the teacher, to search that integral development will be the goal, centering in all the aspects of the development. In that sense, the emotional field tends to get little importance. Through this research, the importance that the emotional field has in the sessions of...
Konpetente digitalak izateko bidean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irigoien Perurena, Mª Jesus
Hezkuntza-eremuan bizitzen ari garen trantsizio-une honetan, gauza gutxi dira ziurrak
eta horietako bat teknologia digitalen nonahikotasuna da. Teknologiaz, pantailez
inguraturik bizi gara eta, hezitzaileok gure bizitzaren parte gisa integratzen ari garen
bitartean, ikasleak teknologiaz inguraturik hazi dira eta halakorik gabeko bizimodua
ulertezina egiten zaie.
Hezkuntza-eremuan, orain arte DBHko ikastetxeetan, ikasleak oinarrizko teknologia-
erabiltzaile gisa trebatzen aritu izan dira...
Astigarragako Mundarro K. E.ren 2016-2020rako plangintza estrategikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxezarreta Imaz, Beñat
Astigarragako Mundarro Kirol Elkartea, izenak berak adierazten duen gisara, Astigarragako kirol elkartea da. Udalerriko kirol elkarte bakarra hain zuzen ere. Klubaren bilakaera oso luzea ez den arren, finkatua dagoen elkartea da eta jarduera fisikoa egiteko interesa duten udalerriko bizilagunak erakartzeko ahalmena duen kirol kluba gainera. Klubaren barnean hainbat urteetako esperientzia izateak, erakundearen inguruko ikuspegi berriak azalerazi ditu eta Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzian...
David Spine Concept sistemaren bidezko bizkarreko minen tratamendua
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urrate Antia, Markel
Ikerketa honetan, bizkarreko minen berrerabiltzerako, indar lan dinamikoan oinarritutako David Spine Concept sistemaren eraginkortasuna aztertu da.
Gaitasun neuromuskularrek eta antropometrikoek ez dute baldintzatzen eliteko futbolera promozionatzea
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manuel Vega, Jon
Ikerketa honen helburu nagusia postu espezifikoaren eta promozio mailaren arabera futbolari gazte profesionalen errendimendu neuromuskularraren eta ezaugarri antropometrikoaren behin behineko inpaktua aztertzea izan zen.
Gurpildun aulkiko saskibaloiaren ezagutza Euskal Herrian
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxezarreta Ayerbe, Ane
Gurpildun Aulkiko Saskibaloiaren inguruan dagoen informazio eta ezagutza oso eskasia da, beraz, informazio ahalik eta gehiena bildu eta zabaltzea lortu nahi izan dut. Honez gain, Euskal Herrian, kirol modalitate hau aurkitzen den egoera aztertu eta ezagutzera eman dut, bertan, Gurpildun Aulkiko Saskibaloia bultzatzeko proposamen bat zabaltzen dudalarik.