Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Jarduera fisikoaren eragina zoru pelbikoan haurdunaldi garaian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aritzeta de Pérdigo, Irati

Zoru pelbikoa beheko zati abdominala eusten duen gihar taldea da, maskuria, ume-tokia eta heste zati bat eusten dituena. Enborraren oinarrian kokatzen da eta egitura anatomiko honek, ondo landuta eta indartuta ez badago, ez ditu bere funtzioak ondo betetzen. Ikerketa ezberdinek haurdunaldia eta erditzea identifikatzen dituzte zoru pelbikoaren giharduraren arrisku faktore nagusi gisa, intzidentzia gehien duen faktorea erditze baginala izanik. Honela bada, lan honen helburua zoru pelbikoa...



Kataluniako prozesu subiranistari buruzko tratamendu informatiboa ABC, El País, La Vanguardia eta El Punt-Avui egunkarietan (2015eko iraila-2016ko urtarrila)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Petralanda Holguin, Igor

2015. urtearen amaierako eta 2016. urtearen hasierako lehen hilabeteak bitartean, ABC, El País, La Vanguardia eta El Punt-Avui egunkariek Katalunian garatzen ari den prozesu subiranistari eskainitako tratamendu informatiboaren azterketa egiten da lan honetan, metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa erabiliz egitekoa burutzeko. Euskera.



Musikarien irudikapenak Nafarroako Erdi Aroko Eskulturan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Perez Mangado, Aitor

Erdi Aroan musika eguneroko kontua zen, baita Nafarroako Erresuman ere. Bai errito erlijiosoetan zein errege-ospakizun eta festa zibiletan, musikariak zeuden horietan guztietan. Hain zuzen, musika hori egunerokotasuneko bi esparrutan ikus zezakeen Erdi Aroko edozeinek, nobleetatik hasita baserritar xumeeneraino: zuzeneko esparruan (kaleko musikariak eta errito erlijioso eta zibiletan) zein irudigintzan (eskultura eta pinturan). Gauzak horrela, musikarien irudikapenak Nafarroan ugariak dira,...



Twist, izaki intermitenteak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arratibel Aramburu, Ainhoa

Harkaitz Canok bere "Twist" izeneko obra honetan gure historia hurbilaren pasarte gordinak dituenez hizpide, berauek fikzioaren ispilutik nola eta zer baliatuz kontatzen dituen aztertzea da lan honen helburua, horretarako erabiltzen dituen baliabideak –garrantzitsu edo adierazgarrienak behintzat– teorikoki zein kritikoki aztertuz. Horri ekiteko, aurrez esan, nire helburua ez dela obraren azterketa narratibo bat egitea, baliabideen azterketa eta lan kritikoa uztartzea, baizik. Hortaz,...



Birrindutakoa berpizten. Ahaztutako arkitekturak eta emakumeak: Saturrarango emakumezkoen espetxearen adibidea.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizaso Manterola, Garazi

Mutrikuko (Gipuzkoa) Saturraran hondartzara bertaratuz gero, ez genituzte imajinatu ere egingo han gertatutakoak, ez baitago 2007an ezarritako plaka batez gain, hango ankerkeriaren beste adierazgarririk edo lekukorik. Badirudi ezabatu egin nahi izan direla bertako oroitzapenak edota aztarnak, finean, bere historia lapurtu nahi izan zaiola. Baina eraitsitako eraikinek ere ez dute lortu ahaztea eta memoria, zorionez, (zatika) berreskuratu daiteke. Gaur egun, Saturrarango hondartzako aparkalekua...



Sekretuen haitzuloan: haur poesiaren fantasian murgiltzeko proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Heriz Kortabarria, Miren

65 p., [EU] Gradu Amaierako Lan honetan poesiaren munduan murgiltzeko “Sekretuen haitzuloa” deritzogun jolasez beteriko espazioa aurkeztuko da. Horretarako, Haur eta Gazte Literatura (HGL), bere bilakaera, funtzio eta gaur egun duen garrantzian sakonduz, Haur Poesia, emozioak eta jolasa aztertu dira. Honako lan hau, Haur Hezkuntzan poesia benetan zer den ulertzeko, umeengana hurbiltzeko eta haien egunerokotasunean txertatzeko asmoz ikastetxeetan mundu fantastiko txiki bat sortzeko helburuarekin burutu..., [ES] Este Trabajo de Fin de Grado presenta un espacio lleno de juegos llamado “La cueva de los secretos” con el fin de sumergirse en el mundo de la poesía. De esta manera, examinando la Literatura Infantil y Juvenil (LIJ), su evolución, sus funciones y la importancia que tiene hoy en día se ha analizado la Poesía Infantil, las emociones y el juego. Este proyecto ha sido realizado con el objetivo de entender de verdad lo que significa la poesía en Educación Infantil y, así, creando un pequeño..., [EN] In this Final Degree Project a space which has been called “The cave of secrets” will be presented in order to introduce poetry to children. To do so, taking as the core Child and Youth literature , their evolution throughout time, their purpose and their importance nowadays Child Poetry, feelings and game have been examined. This work has as its aim to create a fantastic world in the schools. A fantastic world which will serve to understand better what poetry in Early Childhood Education...



T-Artea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aspizua Castresana, Eneko

Proyecto arquitectónico para un centro de alto rendimiento en un antiguo seminario Marista.



Herpes genitalaren ikerketa epidemiologiko, kliniko eta mikrobiologikoa Bilbo hirian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Macho Aizpurua, Mikele

224 p., El herpes genital (HG) es una de las infecciones de transmisión sexual (ITS) con mayordistribución en la población mundial con aproximadamente 500 millones de individuosafectados en todo el mundo. Además de presentar repercusiones físicas, psíquicas yeconómicas, el HG incrementa el riesgo de transmisión del virus de la inmunodeficienciahumana (VIH) y durante el embarazo es causa potencial del herpes neonatal. Debido a lastendencias sociales, demográficas y migratorias actuales, la población...



Contaminación por humo ambiental de tabaco en espacios cerrados : monitorización y control

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Nebot-Adell, Manel, López-Medina, María José

[ES] La promoción de los espacios sin humo es una iniciativa fundamental para eliminar la exposición al humo ambiental de tabaco (HAT), especialmente entre los colectivos vulnerables o cautivos, como los niños o los trabajadores en espacios cerrados. Para evaluar la efectividad de las normativas es preciso disponer de marcadores de la exposición suficientemente sensibles y específicos, ya que la presencia de HAT a concentraciones bajas suele pasar desapercibida y por tanto el riesgo de la..., [EU] Tabakoaren ingurumen kea saihesteko, kerik gabeko eremuak sustatzea oinarrizko ekimena da, bereziki kolektibo kalteberentzat edo gatibuentzat, hala nola, haurrak edo eremu itxietan lan egiten duten langileak. Araudien eraginkortasuna ebaluatzeko, nahitaezkoa da esposizio adierazgailuak behar adina espezifiko eta sentiberak izatea, zeren eta tabakoaren ingurumen kearen (HAT) agerpena kontzentrazio txikietan oharkabean iragaiten da eta honek esposizio arriskua baztertu edo azpiestimatu..., [FR] La promotion des espaces sans fumée est une initiative fondamentale pour éliminer l’exposition à la fumée du tabac dans l’air ambiant, spécialement entre les groupes vulnérables ou les captifs, comme les enfants ou les travailleurs dans des espaces fermés. Pour évaluer l’efficacité des réglementations il faut disposer des marqueurs de l’exposition suffisamment sensibles et spécifiques, puisque la présence du fumée du tabac dans l’air ambiant, à des faibles concentrations, passe..., [EN] Smoke-free areas promotion is a fundamental initiative to eliminate the exposition to environment tobacco smoke, especially in the case of vulnerable or captive groups, like children or workers in closed spaces. To evaluate the effectiveness of rules sensitive and specific markers of exposition are required, even though the presence of environmental tobacco smoke at low concentrations usually happens unnoticed and, then, the risk of exposure is ignored or under-estimated.



Heldu eta gazteen arteko ezberdintasunak gaztelerako generoaren hautuan euskaragaztelera kode txandakatze kasuetan. Ikerketa proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Izeta Goenaga, Ander

Lan honen helburu nagusia ikerketa proposamen bat egitea da. Ikerketa proposamen horretan euskara- gaztelera kode txandakatzearen kasuan, gaztelerazko perpausak generoaren markapena eskatzen duen kasuetan, generoaren hautua nolakoa den heldu eta gazteen artean alderatu nahi da. Proposamen hau beste ikerketa batetan oinarritua egongo da, Parafita et al. (2015), bertan gazteen kode txandakatze kasuetan generoaren hautua nolakoa den eta zein kasutan egiten den ikertzen da. Ikerketa proposamen...



Hirugarren munduko herrialdeen proiektua: jaio eta (era)hil(a)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cortes Araolaza, Mikel

Metropoliekiko independentzia formala ez da helburua ezta bidearen amaiera. Ideia hau deskolonizatutako berri egin ziren herrialdeek oso argi zeukaten. Hauek askatasun politikoaz gain, askatasun ekonomiko, sozial eta kulturala bilatu egingo zuten. Prozesu hau Bigarren Mundu Gerraz geroztik azeleratu egingo zen, Gerra Hotzaren testuinguruan, non mundu bipolarraren superpotentziek haien influentzia zabaldu nahi zuten gizakien existentzia bera arriskuan jarri (gerra termonuklearraren lasterketa...



Historiaurrea 23: ehiztari-biltzaileen ume ehorzketak eta beraien inguruko eztabaida

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jiménez Juárez, Maitane

Ikuspuntu diakroniko batetik Paleolitotik Neolitora bitarteko talde ehiztari-biltzaileen umeen ehorzketak deskribatu eta analizatu ditugu. Honetarako, ez da garai bakoitzeko kasu guztien inbentarioa egin, aldiz, adibide deigarrienak (hobeto kontserbatuak eta aztertuak, etab.) kontuan hartu ditugu. Azalpen honen bidez, ehorzketen inguruan Europan nabaritzen diren jarrera orokorren ezaugarrietara gerturatuko gara. Lehenengo, gaiarekiko hurbilpen bat egingo dugu umeen ehorzketen inguruko...



Hizkuntzaren prozesamendua elebakar eta elebidunengan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendizabal Laguardia, Maddi

Lan honetan, hizkuntza prozesamenduari buruz hiztun elebakar eta elebidunetan azaldu diren teoria edo azalpen garrantzizkoenak islatu dira, teoria bakoitzaren gauzatze ezberdin eta ezaugarriak azalduaz. Lanean zehar ardatz nagusi elebidunen kasua izan dut, hiztun hauek hizkuntza bat baino gehiago izanik, ezaugarri eta prozesu ezberdinak gauzatzen baitituzte. Horretarako, lehen atalean, elebakarren kasua azaldu dut. Hiztun hauek hitz egitean,...



Kausatibo motak aztertzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrillaga Ezquerro, Leticia Ainhoa J.

Lan honetan kausatiboa zer den, zein mota dauden eta mota bakoitzaren ezaugarriak eta eraketa nolakoa den azaldu dut. Kausatiboa eragile batek edo egoera baten aldaketak eragindako ekintza da, hortaz, egoera-aditz bat ez da inoiz kausatiboa izango. Hiru mota bereizten dira: lexikoa, morfologikoa eta analitikoa. Lehena, inkoatibo/kausatibo alternantzian sartzen diren aditzek osatzen dute, *edun-ez lagundurik agertzen direnak dira kausatiboak. Egoera-aldaketa aditzek, toki-aldaketa aditzek eta...



Kode alternantzia elebidun gazteetan: DS nahasiak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriondo Etxeberria, Alejandra

Lan honetan euskara-gaztelania ukipen-egoeraren ondorio, gertatu den kode alternantziaren berri ematen da. Kode alternantziaren baitan, DS nahasietan oinarritu naiz eta lan esperimental baten bitartez, itzulpeneko baliokidearen generoak indar handia duela ondorioztatu da.



Kognizio gorpuztua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bravo Bereincua, Irati

Lan honetan, orain arte egindako lanetan oinarrituz kognizio gorpuztuaren gaiaren hurbilpen bat egitea izan da helburu nagusia. Beraz, orain arte egindako lanetan oinarrituz, kognizio gorpuztuaren argazki bat egin dut lanean. Lan guztia euskaraz eginda dago.



Kolonialismoaren arkeologia: Gipuzkoako dolaredun baserrien agerpena XVI. mendean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Galdós Jauregi, Maialen

Arkeologiak erakutsi duen moduan, XVI. mendean Gipuzkoako geografia osoan dolaredun baserriak agertzen joango ziren, modu nahiko espontaneo eta aldi berean estandarizatuan, habe eta ardatz prentsa teknologia nagusia izanik. Gaur arte egindako lan arkeologikoa oraindik nahiko txikia denez, hutsune asko daude eta eskaintzen zaigun ikuspegia ez da erabat, baina bai esanguratsua. Ordenantzek (bereziki kostaldeko portudun hiribilduetakoek, baina baita Gipuzkoa osoko ordenantzek ere) erakusten duten...



Lazkaoko San Migel Goiaingeruaren parrokiko ekisaindu barrokoen analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bereciartu Luna, Miren

Gradu Amaierako lan honetan Lazkaoko San Migel Goia ingeruaren parrokian aurkitzen den ondare liturgikoari buruz mintzatzen da, konkretuki, XVIII. mendeko bi ekisaindu daude aztergai hurrengo lerroetan: lehenengoa, Gabriel de Echeverria mezenasak Guatemalatik bidalitako ekisaindu bikain bat dugu, lehenengo aldiz parrokiko fabrika-liburuan 1711. urtean aipatuta agertzen dena, Gipuzkoa mailan ezagutzen den ekisaindu guatemaltar...



Legutioko Udalerriaren txertatze produktiboaren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sánchez Bengoa, Mikel

Geografia ekonomikoa aktibitate ekonomikoek lurraldean edo espazioan aurkezten duten banaketaren eta honen arrazoiak aztertzen dituen zientzia da. Jarduera hauek banaketa eta kokapen zehatz baten arabera txertatzen dira lurraldean zehar. Aktibitate ekonomikoen lokalizazio prozesu honek hainbat faktoreren menpe jarduten du, lurraldeak duen berezko egokitasunaren zein faktore sozioekonomiko edo produktiboek garatuko duten bilakaeraren arabera. Gainera globalizazioak gune...



Lehen hurbilketa Arabako Burdin Aroko herrixka harresituei GIS-aren laguntzaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Guilarte Muro, Maite

Gradu amaierako lan honetan Arabako eta Trebiñuko Burdin Aroko herrixka harresituak aztertu dira. Helburu nagusia orain arte hainbat ikertzailek (Llanos, Galilea, etab.), proposatutako hipotesietan sakontzea izan da, euren banaketa lurraldearen ezaugarri biogeografikoekin (baliabide potentziala kontutan hartuz ekonomiara gerturatzeko, etab.) eta komunikabide nagusiekin uztartuz, azken batean, kokapenak, ekonomiaren ezaugarriak, elkar trukeak, etab. ulertzeko. Aztarnategien hautaketan funtsezkoa...



Lizunkeriaren irudikapenak iberiar penintsulako eskultura erromanikoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Peciña Muñoz, Maitane

Garai erromanikoak artearen ezaugarri formalen bateratasuna zabaldu zuen Europan. Erdi Aroko arte adierazpen guztiak, monasterio eta eliza kristauetan eman zirenez, erlijio kristauaren mezuak zabaltzeko helburuarekin sortu ziren. Arte adierazpenak izan ziren Erdi Aroan ideiak helarazteko erabilitako baliabide baliagarriena. Biztanleria gehiena eskolagabetua zen eta Jainkoaren hitza irakurri ezin zuenez, modu bisualean berenganatzeko aukera ematen zitzaion...



Madril: XIX-XX mendeko aldaketa urbanistikoa: Zabalgunea eta Gran Via

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santamaría Echeverria, Edurne

Lan honetan Historia Urbanoaren ikuspuntutik Madrilek jasan dituen aldaketa nabarienen prozesu eta arrazoiak aztertu nahi izan dira, XIX eta XX. mendeetan zentratuz. Honetarako, aldaketa kualitatibo eta kuantitatiboak argi islatzen duten (edo hauen ondorio diren) bi adibide aukeratu dira: Castro Plana (1860), Zabalgunearen eraketa; eta Gran Vía-ko erreforma edo sorrera, XX. mendearen ateetan. Bien arteko erlazio eta eraldaketa horiek gizarte beri batean amaituko dute, hiri berri batean...



Mary Cassatt: margolari inpresionista baino gehiago

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarrondo Iñurrategui, Jone

Mary Cassatt artistaren inguruan jardungo dugu ondorengo 30 orrialde hauetan, bere bizitza eta obra ezagutzeko aukera izanik eta bide batez emakume izateak bere artelana nola baldintzatu zuen ikusiz. Izan ere, garai eta estilo bera jorratzen zuten beste gizonekiko desberdintasun nabarmenak ikusiko ditugu. Cassatt oso gaztea zelarik Amerika utzi eta Parisera hezkuntza artistikoa jasotzera joan zen, garaian horretan Frantziako hiriburua baitzen artista izan nahi zuen edonoren jomuga. XIX. mende...



Nazioen gerra: Bikuñatarrak euskaldunen aurka

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Trujillo Ahedo, Borja

Gradu amaierako lan honetan, XVII mendean Euskal kolektiboaren historia aztertuko da Potosi hirian; 1620 hamarkadan eman zen gatazka batez ere. Hasiera batean, gertakizunak ikertzeko erabiltzen diren oinarrizko iturriak aipatuko dira, artxibategi mailan zein kronistikoetan. Hurrengo atalean, historiografia garaikidearen inguruan hausnartzen da eta balantze kritiko bat aurkezten dugu orain arte idatzi denarekin. Ikerketan aurrera egin ahala, XVII. mendean Potosin euskaldunen eta bikuñen arteko...



Nestor Basterretxea eta collagea. Buelta berri bat.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lecuona Mariscal, Ane

Nestor Basterretxea artistak bere leku berezia du euskal artearen historiografia barruan. Chillida eta Oteizarekin batera, arte berri baten bideari ekin zion, euskal lehen abangoardisten belaunaldia sortuz, gure euskal kulturan aparteko garrantzia irabaziz. Eskultore paperarekin lortu zuen Basterretxeak gehienbat ospea, baina bere ekimen artistikoa askoz ere oparoagoa izan zen, marrazkigintzatik hasi zuen bere bidea, eta hortik kartelgintzara, eskulturagintzara, collagetara, arkitekturara,...



NZ sintagmadun galdera egiturak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martin Arrizabalaga, Leire

Ondoko lan honetan NZ sintagmadun galdera egituren inguruan jardungo dugu. Gaia zertxobait mugatu nahian, perpaus nagusiak soilik izango dira aztergai, perpaus nagusien barnean lau perpaus mota aztertuko direlarik: alde batetik, NZ sintagmadun galdera egitura estandarra, bestetik, galdera erdibituak deituak, hirugarrenik, galdera egitura indartuak eta azkenik, NZ in situ galderak. Eredu estandarra euskalki guztietan erabili ohi den eredua da. Itxura batean honen antzekoenak galdera erdibituak...



Odisearen geografia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Idiakez Izagirre, Joanes

[EU]Honako lan honen helburua, Odisearen geografiaren ikerketa esparruari ekarpen xume bat egitea izan da. Homerok eta bere literatur lanak neurrigabeko garrantzia dute gaur egundaino iritsi den mendebaldeko kulturaren eraketa ulertzeko garaian, eta guk K.a. VIII. mendean idatzi zen Odisea poema epikoa oinarritzat hartuz, bertan azaltzen den geografia aztertu dugu; baita honek errealitatearekin eta mitologiarekin duen erlazioa ere. Aditu klasiko zein garaikide ugarik ikertu duten aztergaia izan..., [EN]The aim of this work is to make a humble contribution to the research field of the geography of the Odyssey. Homer and his literary works have an incalculable value on the creation of the Western culture which has survived until today. That is why we based on the epic poem called Odyssey, written in the eighth century B.C., to analyze the geography it presents; in addition to the relationship it has with mythology and reality. Several classic and contemporary writers have conducted many...



Oñatiko baso-landaredi paisaien inbentariazioa, karakterizazioa eta balorazio biogeografikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Astigarraga Urcelay, Julen

Ikerlanak, Oñatiko baso natural eta zuhaitz landaketek osatzen dituzten paisaien inbentarioa, karakterizazioa eta balorazioa egitea du helburu. Lan hau hutsetik hasi beharrean, 25 urte baino gehiagoko ikerketa ildo sendo baten barruan kokatzen da. Hori horrela izatearen egokitasuna nabaria da, kontutan hartzen badugu aipatutako ikerketa ildo horren helburu nagusia honako hau dela: eremu zehatz bateko landarediaren inbentariazio, balorazio eta ebaluaketa metodologia orokor baten bidez, bertako...



Txanponaren erabilera Donemiliaga Kukula monasterioaren agirien arabera, X.-XI. mendeetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hirigaray Labeguerie, Bixente

"raisce" hitzari buruzko hurbilketa, 1000-1100 Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano kartularioko testuetan oinarrituz. Hizkuntza euskara., Lan honetan, Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano kartularioa izan da ene euskarria. Izan ere, arlo ekonomikoari buruzko berezitasun bat nahi izan dut aztertu: raisce-a. Hitz hau, gaur egun, ez da oraindik argitua eta etimologia arabiarrekoa da. Kartularioko testu batzuetan agertzen da, ondasun higiezinen trukaketa edo salmentetan hain zuzen ere. Salgaiari ematen zaion prezioaz gain, raisce-a gehitzen zaio. Tradizio kulturala edo ekonomiko-soziala izan, ene helburua izan da...



Vestalak eta hauen eragin publikoa K.a. I.mendetik K.o. I.mendera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sainz de la Maza Alonso, Ane

Izaera politeista, tradizional, guztiz erritual eta praktiko irmoa barneratuko duen Erromako erlijioa, etengabe politikaren eskutik joanik, hiritarrek komunitatearen onerako erabilitako tresna nagusienetarikoa zen. Testuinguru honetan, Vestalak ziren Antzinako Erromako emakumezkoen sazerdozio publiko ezagunenetarikoa, apaizgoko sei kideek bizitza osoan Vesta jainkosaren eta, ondorioz, res publica-ren zerbitzupean jardunez. Baldintza zorrotzen bidez hautatuak eta pontifizeen collegium-aren...



XVII-XVIII. mendeetako Baztango goi-mailako gizartearen etxebizitza tipologia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Berho Goñi, Josune

Baztango bailaran, etxebizitza arkitekturaren baitan goi-mailako arkitektura interesgarria bereizten da. Aipatzeko, arkitektura erlijiosoaren aldean, denbora luzean arkitektura zibilak ez du ikertzaileen artean horrenbesteko interesik sortu, eta are gehiago jauregi arkitekturari dagokionez. Arrazoi nagusi bat dokumentu eta informazioa bilatzeko dauden zailtasunak izan daiteke baina baita patrimonio honekiko dagoen sentsibilizazio falta, arkitektura erlijiosoarekin konparatuz gero, tradizionalki...



Zatoz! Agindua da! Euskal aginteraren azterketa formal baterako lehen urratsak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Orbegozo Arrizabalaga, Itziar

Lan honetan, aginte perpausen ezaugarri bereziak, semantika eta pragmatikaren aldetik beharrean, formalki azal daitezkeela proposatuko da. Zanuttini (2008) jarraituz, euskarazko aginte perpausetan Sintagma Jusibo (ingelesez, jussive phrase) deritzon subjektua baino goragoko islapen bat dagoela proposatuko dut eta islapen honek dakartzan ondorioak zeintzuk diren azaldu. Aginteraren berezitasunek, besteak beste, subjektuarekin dute zerikusia. Izan ere, isilpeko subjektua 2. pertsona gisa...



Emakumearen irudia euskal haur literatura modernoan. 1980ko hamarkadako eta gaur egungo egoera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Artigas, Eneko

409 p., Haur eta gazteei zuzendutako euskal literaturan umeek emakume eta gizon izateko eredu desberdinak topatuko dituzte liburuetako ilustrazioen, hitzen, pertsonaien eta ekintzen bitartez. Horregatik, ikerketa lan honek, genero ikuspegitik sexismoa detektatzeko, euskal haur eta gazte literatura modernoan emakumearen eta gizonaren irudiaren eboluzioa aztertzea du xede. Helburu hau lortzeko 144 liburuko corpusa hiru multzotan banatu da: 1980ko hamarkadako 70, 2013an argitaratutako 55 eta 2009tik...



Mikrokontroladore batean oinarritutako etxe domotikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz Corpas, Adrián

Proiektu honetan etxe domotiko bat eraiki eta kontrolatu egingo da. Etxe horrek sarreraren kontrola, logelaren segurtasuna eta egongelaren pertsianaren kontrolaz arduratuko da. Etxearen maketa hiru ataletan banatuko da: sarrera, logela eta egongela. Sarreran etxera sartzen denaren kontrola eramango da, logelan sarkin bat sartzekotan segurtasun sistema baten bitartez kontrolatuko da eta egongelan pertsianaren kontrola gauzatuko da. Honetaz gain, arduino TFT...



Eskizofrenia duten pertsonei zuzendutako jarduera fisiko programa baten diseinuaren proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Berzosa Etxeberria, Leire

Lan honetan, eskizofrenia duten pertsonei zuzendutako jarduera fisiko programa bat proposatu egiten da. Hasieran, eskizofreniaren inguruko informazioa ematen da, lanean aurrerago azalduko diren irizpideak arrazago ulertzeko eta gaixotasunari buruz informatzeko. Ondoren, eskizofrenia eta jarduera fisikoaren inguruko ikerketak eta programak aztertu egiten dira, onurak eta jarduera mota egokienak bilatu eta aurkitzeko asmoz. Bilaketa egin ostean, eta ondorio positiboak daudela ikusita, programaren...



Jarduera fisikoaren eta kirolaren onurak drogomenpekotasuna eta nahasmen mentalak dituzten pertsonengan: programa espezifiko baten proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elizondo Alza, Lucia

Gaur egun drogomenpekotasuna gizarte modernoko arazo larri bat bezala ulertuta eta nahasmen mentala, drogomenpekotasunarekin oso lotuta dagoen patologia dela kontuan izan arren, patologia bikoitz hau pairatzen dituzten pertsonen % 85ak ez du beharrezko atentzioa jasotzen. Izan ere, ehuneko txiki bat da integrazio zentro edo osasun eta birgizarteratze zentro batean bizi direnak. Arazo honen aurrean eta proposatzen diren zentro hauen kalitatea hobetu nahian, jarduera fisikoaren zentzuzko...



Jatorri berriztagarridun polioletan oinarritutako poliuretanoak: poliuretano termoplastikoak, espuma malgu eta zurrunak eta espuma nanokonpositeak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ugarte Soraluce, Lorena

221 p., Lan honek poliuretano termoplastiko, espuma malgu nahiz zurrun eta poliuretanozko espuma nanokonpositeen sintesi eta karakterizazioa ditu ardatz, sintesirako jatorri berriztagarridun produktuak erabiliz. Konkretuki, biomasan oinarrituriko poliolak nahiz kate luzatzailea eta zelulosa nanokristalak erabili dira. Era honetan materialaren karbono berriztagarri kantitatea igoaz, sintetizaturiko poliuretano materialen jasangarritasuna hobetzen da. Poliuretano termoplastikoak % 100 karbono...



Adjektibo kalifikatzailea izenaren modifikatzailea bakarrik ote?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Vidador Barberena, Edurne

Lan honek euskal hizkuntzalaritza tradizionalean adjektiboa ulertzeko moduarekin haustura izan nahiko luke. Tradizio honen arabera, adjektiboa izenaren ondoan agertzen dena eta izena modifikatzen duena da. Beraz, adjektiboaren funtzioa izen sintagmaren barruan agertzera mugatzen da. Nolanahi ere, adjektiboaren erabilera edo funtzioa ez da izen sintagmaren barruan agertzera mugatzen: izen sintagmaren barruan ez ezik adberbio edo aditzondo erabileran eta predikatuan ere ager daiteke. Lan honetan,...



Aitzineuskara Zaharraren inbentario fonologikoaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Begiristain Iparragirre, Alazne

Lan diakroniko honetan, AEM-renaz bestelako AEZren inbentario fonologiko baten beharra aldarrikatu eta proposatzeaz gain, Mitxelenaren sistema kronologikoki ez ezik metodologikoki ere gainditu daitekeela argudiatu nahi dugu. Hau burutzeko, Lakarraren (1995) CVC erro-monosilabikoaren proposamenetik abiatuko gara, hau izan baita beste alderdi batzuekin batera lortu den aitzineuskararik zaharrenaren fonologiari begiratu txiki bat emateko ateak zabaldu...



Ikazuriaga baserriaren ikerketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olalla Gonzalez, Isabel

TFM del Máster Universitario en Rehabilitación, Restauración y Gestión Integral del Patrimonio Construido y de las Construcciones Existentes, This research has been conducted by personal eagerness and curiosity about Basque farmhouse. Knowing and understanding the Basque farmhouse architecture, involves knowing where we come from, and therefore where we are, and teaches us the tools to decide where we should go. This paper has analysed the Ikazuriaga farmhouse, a small farmhouse located in the region of Urdaibai, an exemplary of those they call the interest on sight. To visit it, it was obtained the permission from the Ikazuriaga...



Tokiko gizarte mugimendu globalen lidergoak: Emakumeen Mundu Martxa eta Vía Campesina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lekue López, Iago

(ES) El presente estudio tiene como objetivo principal examinar la forma y construcción de los liderazgos, tanto a nivel global como local, de dos de los más importantes movimientos sociales internacionales: La Vía Campesina y la Marcha Mundial de las Mujeres. En este sentido, el análisis abarcará la historia de ambos movimientos sociales desde la década de los 90, hasta la época actual. Para ello, se hará uso de un marco teórico necesario sobre el cual se cimentará el resto del estudio. De..., (EUS) Hurrengo ikerketa honek maila sozialean gertatutako bi mugimendu garrantzitsuenetarikoen lidergoaren molde eta eraikuntzaren azterketa du helburu nagusi, bai maila globalean eta baita lokalean ere; Vía Campesina eta Emakumeen Mundu Martxaren mugimenduak, hain zuzen ere. Oinarri horretatik abiatuz, lan honek bi mugimendu horiek 90.hamarkadatik aurrera izandako garapena aztertuko du, beti ere garaiko marko teorikoa irizpidetzat hartuz. Marko teoriko hori, gainera, lidergoen inguruko..., (EN) The main objective of this research is to observe the form and construction of the leaderships, both globally and locally, of two of the most important international social movements: La Vía Campesina and the World March of Women. In this sense, the analysis will cover the history of each social movement from the decade of the 90s, until nowadays. For this purpose, a theoretical framework will be used, on which the rest of the study will be based. Likewise, this theoretical framework will...



Martxan dauden enpresak bisitatzeari dagokion esperientzia: azterketa hezkuntzaren ikuspegitik eta marketinaren ikuspegitik, La experiencia de la visita a empresa en activo: un análisis desde una perspectiva educativa y desde una perspectiva de marketing

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hernando Sarachaga, Goizalde

487 p., Ikerketa lan honetan, martxan dauden enpresak bisitatzea bi ikuspegi ezberdinetatik begiratuta (ikasketaren ikuspegitik eta marketinaren ikuspegitik, alegia) miatu da, modu paraleloan eta oinarritzat "esperientzia" kontzeptua hartuta. Lehenengo ikuspegiak martxan dauden enpresak bisitatzea tresna pedagogikotzat dakusa, zeinaren bidez, ikasleak ezagutzak eskuratu eta gaitasunak garatu baititzake, "eginez edo ikusiz ikasiz", ikasgelatik kanpo, ezohiko ingurune batean, ikasteko..., FESIDE Fundación Emilio Soldevilla para la Investigación y Desarrollo de la Economía de la Empresa



Arrasateko udal dokumentazioa Berant Erdi Aroan (1260-1520): edizioen azterketa eta balorazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirrebengoa Lizarralde, Beñat

Lan honen bidez, Berant Erdi Aroko Arrasateko udal dokumentazioren edizioen inguruan hitz egingo da, 1520 arte. Lehenengo eta behin, Eusko Ikaskuntzaren, Colección de Fuentes Documentales Medievales del País Vasco bilduma aztertuko da, Gipuzkoa eta Arrasateren kasuetan zentratuz. Horrez gain, dokumentazioaren inguruan eginiko beste lan batzuk ere aipatuko dira, Gonzalo Martínez Díez-ek zuzendutako Documentos medievales de las villas guipuzcoana lanari garrantzia emanez. Jarraian, lanaren...



Arte hezkuntza integral baten bidean: aisialdiko hezkuntza-proiektu baten proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martinez Garcia, Leire

Gradu Amaierako Lan honek arte hezkuntza izango du protagonista. Gizakiaren formakuntzan kalitatezko artearen irakaskuntzak duen garrantzia abiapuntu harturik, gaur egungo hezkuntza arautuaren gabeziei erantzun eta lagundu diezaiokeen arte hezkuntza proiektu profesional bat aisialdian aurkeztea du helburu. Esparru berezi honek eskaintzen dituen onurak eta abantailak aintzat hartuta, formakuntza integral bat eskuratzeko mesedetan, aisialdiak arte hezkuntza programak garatzeko duen...



Elebitasunaren "desabantailak" hitzen ekoizpenean: Erabilera maiztasunaren eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Muñoz Pérez, Soraya

Hiztun batek ekoiztu nahi duen hitza ahotik ateratzen den arte, zenbait fase ganditu behar ditu. Hau horrela, elebidunek informazio gehiago kudeatu behar dute bi hizkuntz edo gehiago dituztelako burmuinean, eta beraz, elebakarren eta elebidunen kasuetako teoria nagusiak laburbildu ditut ondorengo azalpenetan. Dena den, elebidunen kasuan jarriko dut arreta gehiena. Euren bigarren hizkuntzan (hemendik aurrera H2 deituko diogu) gaitasun handia lortu dutenek, lehenengo hizkuntzan (H1) hitz...



Emakumearen irudikapena NO-DO bidez: 1943-1950

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodriguez Eciolaza, Xabier

NO-DO albistegiaren baitan, alor ezberdinetan emakumeak gauzatutako papera jorratuko da, irudien atzean ezkutatzen zen mezua aztertuz eta eragin soziala analizatuz. Horretarako, 1943tik hurrengo hamarkada hasi arteko espazio kronologikoa oinarri harturik, esparru sozial bakoitzean esleitzen zitzaion tratuaz nahiz testuinguruaren arabera, atxiki zitzaion maila sozialaren berri emango da. Lehenik eta behin, emakumeak lan munduan barrena, industrian, elektronikan, mekanikan eta zer egin...



Gaztelako erregeen eta erret senideen hilobien ikonografia XIII. eta XIV. mendeetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Haba, Leire

Lan honen bidez XIII eta XIV. mendeetan kokatzen diren hainbat Gaztelako errege eta erret senideen hilobiak aztertuko ditut. Bertan agertzen diren ikonografiak ulertzeko heriotzaren inguruko esanahia aztertzea ezinbestekoa da, Azken Epaiketarekin lotura handia duena; gorpua eta arima hilezkorrak bihurtuko diren momentua izango delako. Gainera erregeen kasuan, beraien heriotza guztiz propagandistikoa izango da eta leinuaren jarraipen bat aldarrikatu egingo dute bertan agertuko diren heriotza...



Germán Rodríguez. 1978ko Sanferminen memoriaren historia (mnemohistoria)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urzain Andueza, Iñigo

Euskaraz egin den lan honetan 1978an Iruñeko Sanferminetako gertakari lazgarrien historia eta horri buruz gaurdaino geratu den memoria aztertzen da. Egun odoltsuak izan ziren, Germán Rodríguezen heriotza eta beste hamaika zauritu eragin zituztenak. Herritarren artean izu sarkorra ere zabaldu zuten uneak izan ziren, orban luzea utzi zutenak. Honen guztiaren ulerpena errazte aldera, garaiko testuingurua eta aurrekariak aztertuko dira. Ondoren, egun haietan jazotakoaren nondik norakoak...



Oculto sendero. Elena Fortúnen eleberri autobiografikoa: emakume baten bildungsroman

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uribetxeberria Azpiroz, Ane

Eskuartean duzuen lanaren xedea Elena Fortúnen Oculto sendero eleberri autobiografikoaren azterketa bat egitea da bildungsroman literatura azpigeneroan kokatzen dela baieztatzeko, izan ere, azpigeneroari aho batez dagozkion ezaugarriak oso bistakoak dira eleberrian. Hasierako sarreraz eta bukaerako ondorioez gain, lana hiru atal nagusitan dago banatuta: bi atal teorikoak dira eta bestea liburuaren azterketa. Sarreraren ostean, bigarren atalean, bildungsroman literatura azpigeneroaren...



Ovidioren “Heroides”. Libri XVI; XVIIIi-XX testuen euskarazko itzulpena eta oharrak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
De la Hoz Arregui, Naiara

Gradu Amaierako Lan honetan Ovidioren Heroides obraren hainbat poemaren itzulpena eta itzulpenean beharrezkoak diren oharrak eman ditut, hain zuzen ere, hamasei, hemezortzi, hemeretzi eta hogeigarren poemenak. Lanaren helburu nagusia autoreak idatzirikoa ahalik eta modu egokienean euskaratzea izan da, eta horrekin batera, irakurleek ulermen-arazorik izan ez dezaten beharrezkoak diren ohar laburrak ematea. Dena den, itzulpenaz gain, beste hainbat atalek osatzen dute lana. Lehenik eta behin,...



Tradiziozko paisaiaren gune produktiboen azterketa. Zeanuri Udalerria

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Silvano Gumucio, Ander

Lan honetan Zeanuriko paisaian antzeman daitezkeen ekoizpen gune ezberdinen inguruan arituko gara. Horrela, elizate honetan historian zehar gizakiak sortu edo eraldaturiko jarduera ekonomikoetako elementu ezberdinak aztertuz, udalerriaren gune tradizional hauek biltzen dituen lehen lan bateratu orokorraren saiakera egingo da.



6-8 urteko umeen gaitasun digitala garatzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irigoien Perurena, Itziar, Irigoyen Perurena, Jose Javier

Haurrak teknologia erabiltzaile goiztiarrak dira gaur egun. Kontsumitzaile sutsuak dira eta aisialdiarekin lotura estua duen jarduera gisa ulertzen dute​ . Gaitasun digitalari buruzko eztabaidak eta ideia nagusiak aztertu ondoren, ​ G ​ raduondoko Proiektu honen xedea da Nafarroako ipar-mendebaldeko 6-8 urteko umeen gaitasun digitala ikertzea eta umeen eskura jartzen diren gailu teknologikoen ezaguera eta erabileraren diagnosia egitea: ​ smartphone ​ a, ​ tablet ​ a eta ordenagailuak. Horrekin...



Corpusen eta horiek ustiatzeko tresnen erabilera hizkuntza-irakaskuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elorriaga Echevarria, Ziortza

Lan honen helburu nagusia unibertsitateko zenbait ikasleek idatzitako testuek osatzen duten corpusa aztertzea izango da; horrela zenbait ezaugarri linguistiko ikertu eta ikasle horiek HABEk ezartzen dituen baldintzen arabera C1 mailatik edo B2 mailatik hurbilago kokatzen diren jakingo dugu. Azterketa hori egin ahal izateko, sarean aurki daitekeen ANALHITZA baliabidea erabiliko dugu. Beraz, corpusetan oinarritutako metodoak hizkuntzen irakaskuntzan zein emaitza eta ondorio izan ditzakeen ikusiko...



Arlo juridikorako estilo-liburu baten EAEko eta Nafarroako euskarazko gehigarriaren garapenean parte hartzeko lankidetza-deialdia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ezeiza Ramos, Joseba

Duración (en horas): De 31 a 40 horas Destinatario: Estudiante y Docente, Proiektu honetan ikasleei proposatuko zaie arlo juridikorako estilo-liburu bat osatzeko zabaldu den beka-deialdi batean parte hartzeko. Horretarako, lan-taldea eratu, beren buruaren aurkezpen-gutuna egin, CVak osatu, motibazio-gutuna idatzi, proiektua idatzi eta proiektua defendatu beharko dute. Hainbat lan-talde osatuko dira gelan, eta elkarren lehian ariko dira deialdian eskaintzen den beka eskuratzeko. Prozesu osoa elkarreraginean egingo da, eta horren bitartez, irakasgaiaren gaitasun...



3D Ikusmen sistemen softwareen konfigurazioa eta konparaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruarte Zapiain, Josu

Proiektua robotika alorrean kokatzen da, zehazki ikusmen artifiziala izeneko esparruan. Proiektua kamera eta proiektore independente batzuekin osaturiko 3D eskaner baten softwarearen bilaketan eta azterketan zentraturik dago. Hiru fase nagusitan banatu da proiektua. Lehenik eta behin, sistemaren azterketa eta softwareen bilaketari ekiten zaio, ondoren aukeratutako softwareen instalazioa, konfigurazioa eta kalibrazioa egiteko (SLStudio, TI3D eta DAVID). Azkenik, software horien arteko...



Code-Switching fenomenoaren detekzio automatikoa Twiter-eko txioetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Corral Naves, Ander

Proiektu honen helburua Twitter-eko txioetan euskara-gaztelaniazko code-switching de- lako fenomeno linguistikoa aztertzea da. Horretarako, errealitatearen corpus adierazga- rri bat sortu da, euskarazko, gaztelaniazko eta txio elebidunak bilduz, hainbat pertsonaia publiko eta bestelako erabiltzaileengandik. CRF sekuentzia etiketatzailea erabili da sis- temari ezagutza emateko, algoritmo honek datu sekuentziak tratatzeko duen izaeragatik. CRF algoritmoaren doiketa izan da proiektuaren atal...



Paketeak kudeatzeko biltegiratze-sistema automatizatua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bermejo Larrazabal, Eneko

Dokumentu honetan azaltzen den proiektuari biltegiratze automatikoko biltegia deitu diogu. Modu orokor batean azaltzearren, gure produktua sisteman erregistratuta dauden erabiltzaileei, sisteman paketeak gordetzeko eta bere izenean dauzkaten paketeak ateratzeko aukera emango die. Horretarako, hainbat gailu erabili egingo dira, bai hardware atalerako eta baita software atalerako ere. Gure produktua bi zatitan banatu daiteke; aginduak bidaliko dituen atala eta agindu horiek asetuko dituen atala....



Teknibot Android App

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriondo Azpiri, Ander

Teknibot robotarekin urrutiko elkarrekintzaren lehenengo pausuak diren Android aplikazioa. Aplikaziotik Tekniboti gida lanak egiteko aginduak bidaltzeko aukera, honen lokalizazioa ikusteko aukera eta robotak duen kameraren zenbait irudi ikusteko aukera ematen da.



Afasiaren azterketa hizkuntza ezberdinetan neurozientzia kognitiboaren ikuspegitik (Aphasia research in different languages from the perspective of cognitive neuroscience)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pourquié, Marie

Jasoa: 2016-05-14, The goal of this paper is to define aphasia and aphasiology from the perspective of cognitive neuroscience. In addition, it emphasizes the need to study aphasia in different languages for a better understanding of brain and language relationships. For this purpose, I take the example of agrammatic verb processing assessment. Finally, I mention some future lines of research regarding Basque aphasiology and the assessment of multilingual people with aphasia.



Euskal Herriko oroimenaren isla prentsan. Gara egunkariak albisteen bitartez eskuratutako 1936ko estatu-kolpearen osteko oroimenaren analisia (2000-2012)/Representation of the Basque historical memory

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Miranda Bernabé, Eztizen

548 p., Doktore-tesiak 1936ko estatu-kolpeari eta geroko errepresioari buruz Gara egunkariak eskuratu duen oroimena aztertu du. 2000tik 2012ra argitaratutako albisteen eduki-analisiaren bitartez, orduko historiari buruz eta egungo eskuratze prozesuari buruz egin duen interpretazioa azaldu da. Horrez gain, aztertutako zenbait albisteren diskurtso-analisia egin da eta, horrekin batera, oroimen historikoa landu duten kazetariekin eztabaida taldeak antolatu dira, bai eta lekuan bertan lan egiten duten...



Ekfrasiaren eta abangoardiaren eragina Isturitzetik Tolosan barru poema-liburuan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urzaa Arrien, Galder

Lan hau Joxean Artzeren Isturitzetik Tolosan barru estraineko liburuaren gaineko azterketa bat da, ekfrasiaren eta abangoardiaren ezaugarrietan oinarritua. Izan ere, poema-liburu hau ez da ohiko liburua, ez da liburu arrunta, ez da bat gehiago, behintzat. Lan artistiko oso moduan hartu behar da, bertsoez gain, hitzen formak eta liburuaren diseinuak ere pisuzko garrantzia dutelako sorkuntza lan honetan: tipografia, inprenta-lana, grafismoa, argazkiak, pinturak, musika... Ondorioz, arte...



Euskal antroponimoak: Joanes izena Euskal Herrian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jaurrieta Goenaga, Aitor

Honako lan honetan Joanes antroponimoa aztertuko da. Antroponimoek historian zehar hainbat aldaketa jasaten dituzte, dela instituzioek hobetsitako formagatik, hiztunek emandako erabileragatik edota hizkuntzaren beraren ezaugarriengatik. Lan honen helburua Joanes izenaren jatorria eta Euskal Herrian izan duen garapena azaltzea izango da, kontuan hartuz euskararen ezaugarriak (fonetikoak, morfologikoak, lexikoak...) eta garai bakoitzeko dokumentuen nolakotasuna. Garaika aztertzeaz gain,...



Euskal Herriko Udal Agiriak Erdi Aroan (XII-XV. mendeetan): Aguraingo udal artxiboko agirien tipologiak eta balio historikoa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gorosabel Zaldibia, Klara

Aguraingo Erdi Aroko udal agirien analisian oinarrituko da gure lana. Honetarako ezinbestekoak suertatu zaizkigu dokumentazio argitarapena bultzatu duten hainbat ekimenen lana. Ondorioz, ekimen hauek ere beren tartea izango dute gure lanean.



Euskararen irakaskuntzaren baliabideak. Idatzizko iritzi-gutuna lantzeko sekuentzia didaktikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxague Goia, Itxaro

Idatzizko iritzi-gutuna lantzeko Sekuentzia Didaktiko bat eraiki da lan honetan. Horretarako, lehenik, argudiaketaren berezko ezaugarriak azaldu eta honek Nafarroako D ereduko Batxilergoko Curriculum ofizialean duen lekua ikusi da. Curriculumaren beharrei erantzunez, irakaskuntza baliabide gisa testu-generoa erabiltzearen arrazoiak ere azaldu dira. Bigarrenik, bildutako corpusaren analisi eta azterketa egin da, hemen ikusitako gabezi eta gaitasunetan oinarriturik eraiki baita ondotik datorren...



Euskarazko ezeztapenaren hitz hurrenkera eta analisi proposamenak aztergai

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arriortua Zorrilla, Alazne

Lan honek euskaraz polaritateak agertzen dituen arazoak aurkezten ditu eta, horren aurrean, zenbait adituk proposatutako irtenbideak edo analisi sintaktikoak jasotzen. Horretarako, lana hiru atal nagusitan banatu dut. Lehenbizi, polaritatedun perpausak deskribatu ditut; alde batetik, ezeztapenari dagokionez euskarak dituen ezaugarri tipologikoak aurkeztuz, Haegeman eta Zanuttini (1991) oinarri eta, bestetik, polaritatedun perpausen hitz hurrenkera perpaus mota ezberdinetan jorratuz. Bada,...



Gatazken ondorioak erromatar garaian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martín Hernández, Batirtze

Lan honen helburua erromatarren gerren ondorioak populazio zibilaren gainean aztertzea izango da. K.a. II. eta I. mendeen artean Europan zehar sakabanaturik zeuden herri aurre-erromatarren gaineko inposaketa eta hauengan ezarritako errepresioa nolakoa izan zen azalduko da. Konkista aurrera eramateko bideak eta hauen ezaugarriak nolakoak izango diren aurkeztuz, betiere denbora luzean zehar garatutako prozesu bat izatearen ondorioz, garaiaren araberako aldeak egongo direla ulertuz., The aim of this work is to analyze the effects of the Roman wars on the civilians. Through this research we will explain the way in which the Romans conquered, suppressed and took control over the pre-Roman populations settled in Europe during the second and first centuries BC. By explaining how those formulae were developed considering the fact that it was a long and heterogeneous process.



Generoaren azterketa iban zalduaren ipuingintzan. Inon ez, inoiz ez oinarri hartuta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sampedro Alegría, Aiora

Susmoa genuen Iban Zalduaren ipuingintzan genero rol normatiboen iraultza motibo errepikakorra zela eta bere ipuin batzuen azterketarekin hori frogatzen saiatu gara. Horretarako, bere azken liburua, Inon ez, inoiz ez aukeratu dugu, uste baitugu, argitaratutako bere azken lana izatearekin batera, bere ibilbideko libururik osoena dela, bere ipuingintza osoa biltzen dituena. Azterketa honen bidez, gure lanaren amaieran, irakurleak ondoko galdera hauen erantzuna jasotzea izan da helburua: 1)...



Genozidioa XIX eta XX. mendeko kontzeptua eta praxia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gezuraga Agirrezabala, Jon

XIX eta XX. mendeko historia muturreko biolentziak baldintzatu zuen. Beraz, biolentzia horrek sortu zituen gertaera berriak definitzeko 1948. urtean Lemkinek, Genozidio terminoa asmatu zuen. Lan honen helburua termino horren esanahia zehaztea da, hitz horretan biltzen diren ekintzak oso ankerrak dira eta horren ondorioz ikerketa munduan ez dago bere esanahiari buruzko adostasunik. Ikerlariek kontzeptua definitzeko dituzten arazoen ondorioz, lehenengo zatian Jacques Semelin eta George Stanton-en...



Gipuzkoako Museoak. 2008ko krisia eta krisialdi ondorengo planteamenduak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
San Sebastián Machinandiarena, Juan Ramón

Honako lan honek John Coppolak idatzitako Never let a crisis go to waste artikulua hartzen du oinarri. Izan ere, John Coppola EEBBetako museoei buruzko ezagutza sakona izanik krisiak museoak berritzera bultzatzen dituen fenomenoa aztertzen du, fenomeno hori bereziki hiru pilareetan banatzen duelarik, batetik hezkuntzaren indartzea erabilera publiko moduan, bestetik teknologien garrantzia geroz eta handiagoa eta azkenik jendearen parte-hartzea. Horrela, John Coppolaren ideia hartuz Gipuzkoako...



Goierriko euskararen bilakaera XX. mendearen erditik gaur arte

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goikoetxea Urdangarin, Larraitz

[EU] Goierri oso gune euskalduntzat eta euskararen arnasgunetzat hartu izan da betidanik. Uste hau ez da guztiz okerra 50. hamarkada baino lehenagoko Goierriri buruz ari bagara, baina urte haietatik gaur arte bertan izandako hainbat eragilek nabarmen aldarazi dute bertako egoera. Hasieran, immigrazioek eta diktaduraren eskutik hizkuntza gutxituentzako babesik ezak, asko erdaldundu zuten eskualdea. Honen aurrean, 60ko hamarkadan euskaldunek izandako erreakzioak, ordea, Goierriko euskarari..., [ES] Históricamente, el Goierri ha sido una de las zonas con mayor número de vascoparlantes. Sin embargo, a partir de los años 50, la inmigración laboral y la prohibición de las lenguas minoritarias durante la dictadura, provocaron un cambio notable de esta situación. No obstante, en los 60, los goierritarras reaccionaron para darle una nueva oportunidad a su lengua, creando un movimiento de defensa del euskera que ha provocado un aumento ininterrumpido de conocedores de la lengua. A pesar de..., [EN] Summary Goierri has always been considered as a very strong basque-speaking area, becoming extremely important for the language. However, because of some factors that appeared from the 50th decade, this situation has been dramatically changed. Initially, Spanish migration and the lack of interest and protection for small languages caused the Hispanicisation of Goierri. Nevertheless, its inhabitants react in the 60th decade and gave to the region´s language the opportunity to keep alive....



Lehen hizkuntza arabiera duten haurren euskalduntzea D ereduan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iantzi Danboriena, Maialen

Lan honetan Elizondoko San Francisco Javier eskola publikoko bi ikasle etorkinen euskalduntzea aztertzen da. Ikasle hauek etxetik euskaldunak ez direla kontutan hartuta (arabiera dute ama hizkuntza), lanaren helburu zehatza ikasleen baldintza eta testuinguruak abiapuntu izanik, klasean ekoizturiko idazlanen azterketa izango da (ikasle etorkin zein bertan jaiotakoen idazlanak aztertuko dira). Horrela, txikitatik euskaraz eskolatu ondoren, ikasle etorkinek dauzkaten trebetasunak azaleratu nahi...



Musikarien irudikapena Alfontso X.aren Kantigetako miniaturetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Leonet Zuloaga, Leire

Erdi Aroko musikariak oso ezezagunak eta ezagunak izan dira aldi berean; izan ere, hauen eginkizunak eta betebeharrak ezagutzen ditugu, baina, zoritxarrez, ez dira hauen kantak eta instrumentuak jotzeko modua gugana iritsi. Zorionez, kontserbatu diren hainbat kodi zeei esker hau sakonago ezagutu ahal dugu eta horietako adibide bat dugu Alfontso X.a Jakintsuaren erregealdian idatzitako Andra Mariaren Kantigak. Kantigetako miniaturetan, zehazki, Kodize...



Siziliako hondamena, Peloponesoko Gerraren gakoa?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aparicio Larburu, Lorea

K.a. V. mendean zehar Greziako bi potentzia nagusiak, Atenas eta Esparta, Peloponesoko Gerra deritzon lehian murgildu ziren 27 urtez. Bi hirien arteko liskarrak ezagunak ziren jada, bizimodu guztiz bestelakoa zeramaten eta bakoitzaren aliantzak ere ezberdinak ziren. Arrazoi desberdinak zirela eta, azkenerako K.a. 431ean gerra piztu zen, hamar urtez iraungo zuen gerra Arkidamiarrari hasiera emanaz. Atenastar eta lazedemoniarren arteko...



Ondare kulturalaren ikerketarako infragorri islapen espektroskopiaren erabilera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrizabalaga Crespo, Iker

193 p., Tesi lan honetan, ondare kulturalaren ikerketarako infragorri islapen espektroskopioaren erabilera aztertu da. Alda batetik, laborategian genuen infragorri espektrofotometroak ahalbidetzen zituen neurketa moduak (trasmitantzia, ATR eta DR), infragorri eremu desberdinetan aztertu ditugu. Lehenengo kasu praktikoan, T-FIR eta DR-MIR tekniken konbinazioa erabiliz, Santa Isabel paper margotu baten karakterizazioa egin genuen. Behin laborategiko analisiak menperatu genituenean, in situ infragorri...



Geofisika tekniken karakterizazioa Euskal Herriko Antzinaroko aztarnategi arkeologikoetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García García, Ekhine

327 p., Ikerketa honen helburua arkeologiara bideraturiko geofisikaren sistemen metodologianeta emaitzen interpretazioan sakontzea da. Auritz-Aurizberriko aztarnategia erabili daikerketaren ardatz gisa, nahiz eta beste aztarnategi batzuk ere ikertu diren.Aplikaturiko metodologian miaketa magnetikoa erabili da lehenengo, eta horretanoinarrituz definitu dira beste sistemekin aztertzeko interes-guneak. Horietan georradarraeta miaketa elektrikoa aplikatu dira, bakoitzarekin lorturiko emaitzak alderatzeko..., Aranzado Zientzia Elkartea



Marka baten berdiseinua: Zumarragako Udala

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Maroto Guerra, Nagore

Lan honetan Zumarragako Udalaren identitate korporatiboaren berrikuntza egin da. Hau da, gaur egun Zumarragak duen armarria berdiseinatu da marka grafiko eguneratua sortuz.



Ontzigintza arkitektura eskola Erandion

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Galarza Puig-Rey, Gorka

Realización de un proyecto arquitectónico con el objetivo de crear una escuela de arquitectura naval.



Genozidioa : nazioarteko arauketa eta espainiar zigor kodeko 607. artikulua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Odriozola Gurrutxaga, Miren

[ES] Aunque han sido muchas las acusaciones basadas en la figura del genocidio, en realidad han sido relativamente pocos los efectivamente condenados por dicho crimen, puesto que muy frecuentemente son condenados por crímenes contra la humanidad o de guerra, en lugar de por genocidio. Y ello es así porque existen dudas y distintas interpretaciones sobre algunos elementos que constituyen el tipo penal del genocidio. Con objeto de aportar un poco de luz, además de analizar la normativa..., [EU] Genozidioan oinarritutako akusazioak asko izan diren arren, esan dezakegu, oraingoz, genozidio-portaerengatik zigortutako pertsonen kopurua txikia dela; genozidioaren ordez, askotan, gizateriaren aurkako krimenak edo gerra-krimenak egozten baitzaizkie askori. Izan ere, genozidioaren tipo penala osatzen duten zenbait elementuren inguruko zalant zak eta interpretazio ezberdinak daude. Horiek argitu nahian, nazioarteko arauketa aztert zeaz gain, espainiar Zigor Kodeko 607. artikuluan jasotako..., [FR] Bien que beaucoup de gens ont été accusés de génocide, peu d’eux ont été condamnés pour ce crime, puisque habituellement ils sont condamnés pour crimes contre l’humanité ou crimes de guerre. Il en est ainsi parce qu’il y a de doutes et plusieurs interprétations sur quelques élément s qui constitue le type pénale du génocide. Dans le but de les éclaircir, en plus d’analyser la réglementation internationale, on étudie la réglementation de l’article 607 du Code Pénal espagnol et on met en..., [EN] Although many people have been charged with genocide, the truth is that very few have been sentenced for that crime, because most of them are sentenced for crimes against humanity or war crimes. That is due to the doubts and different interpretations concerning some of the elements that constitute the crime of genocide. In order to clarify them, as well as analyzing the international regulation, the rule contained in article 607 of the Spanish Criminal Code is studied and it s differences...



Hardware lrekiaren eta Gauzen lnternetaren aplikazio bat: Hodeira konektatutako eguraldi behatokia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Castrillo Leon, Borja

Lan honek “gauzen internetaren” plataforma txiki bat garatzea helburu du, mundu errealeko magnitude fisikoak sentsore sareen bitartez zelan eskuratu, hodeira igo eta aztertu daitezkeen ereduz adieraziz. Eredu adierazpen hau gauzatzeko, eguraldi behatoki baten adibidea hartu da ardatz bezela, adibide honek, alde batetik, aurreko puntuan adierazitako alderdi guztiak garatzeko aukera aurkezten baitu, eta, bestetik, honelako lan berri batean aurkezten...



Zurezko aterpe baten era biltegi baten diseinua eta kalkulua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Guerrero Calzas, Jon

Barakaldo herrian dagoen Arteagabeitia eskolako jolastokia estaltzeko zurezko aterpe baten diseinua eta kalkulua. Honetaz aparte, lau isurkiko zurezko biltegi bat ere diseinatu eta kalkulatuko da.



EHUkultura: Generación de contenidos culturales en la Dirección de Proyección Universitaria del Campus de Bizkaia de UPV/EHU (2013/ 2016), EHUkultura. Bizkaiko Campusean izandako Kultura programazioaren edukinen txostena (2013/ 2016)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gabantxo Uriagereka, Miren

Argitaratu gabe txostena // Informe sin publicar.___ Edukinak EHUkulturaren kultura programazioarentzat garatu ziren bai euskeraz eta bai gazteleraz, Miren Gabantxo Uriagerekak zuzenduriko komunikazio estrategiaren barruan. // Son contenidos desarrollaldos tanto en euskera como en castellano para la programación cultural de UPV/EHU, con el criterio definido por Miren Gabantxo Uriagereka para la estrategia comunicativa de EHUkultura., 2013. urtetik 2016. urtera Miren Gabantxo Uriagereka Komunikazio Doktoreak, konpromiso publikoa hartu eta UPV/EHUn Bizkaiko Campuseko Zabalkuntza Zuzendaria izateari eutsi zion. Bere ardurapean garaturiko kultura edukinen programazioa eta horien zabalkuntza estrategia, bai euskeraz eta bai gazteleraz, memoria honetan gordetzen da, sasoi horretako dokumentazioa egiteko.



Lankidetza ekonomia diruzaintza kudeaketan aplikatzea posible al da?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Beraza Garmendia, Ana, San José Ruiz de Aguirre, Leire, Retolaza Ávalos, José Luis

[EUS] Lan honek lankidetza ekonomiari egingo dio ekarpena, baina orain arte gutxi garatutako ikuspegi batetik, finantza alorretik, eta hain zuzen ere, diruzaintzatik. Lan honetan hainbat enpresen diruzaintza modu elkartu batean kudeatzeko helburuz elkarrekin lan egitea posible dela defendatzen dugu, beti ere enpresak antentzeko helburu duen lankidetza ekonomia ikuspuntutik. Analizatutako hiru kasuak, honako hauek dira: Mondragon Corporation, Arboribus eta Trocobuy. Hiru kasu hauen analisiaren..., [EN] The work contributes to the literature on collaborative economy; but from an underdeveloped perspective that is the field of finance, and specifically of the cash holding. This paper defends the possibility of collaborations to jointly manage the treasury between different companies, always under the prism of the collaborative economy based on the maintenance of the company as an organization. The three cases analyzed are: Mondragon Corporation, Arboribus and Trocobuy. It presents the...



2MW ardatz horizontaleko aerosorgailu baten transmisioaren diseinu mekanikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lorenzo Fernández, Gorka

Gradu amaierako lan honetan 2 MW ardatz horizontaleko aerosorgailuaren transmisio osagaiak diseinatu eta kalkulatu dira. Sarrera abiadura 19 rpm izanda, transmisioaren osagaiak (Ardatz geldoa, biderkatzailea eta bere osagaiak, ardatz arina , akoplamendu sistema...) kalkulatu eta diseinatu dira ondoren transmisioa sorgailu batera konektatu ahal izateko. Lan honetan, transmisioaren memoria, kalkuluak, planoak, baldintzen agiria, aurrekontua eta berezko garrantsia duten ikerlanak aurkezten dira.



Prentsa mekaniko eszentrikoa (300TN)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mardaras Echaburu, Eneko

Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan (IITUE) esleitutako proiektua garatuko da mekanika espezialitatean. Izenburua “Prentsa mekaniko eszentrikoa (300 Tn)” izanik, karrera amaierako proiektu gisa aurkeztuko da aipatutako unibertsitate eskolan. Beraz, proiektu honen helburua 300 Tn kargako prentsa bat diseinatzea da, hala nola, UNE 15504 eta UNE 15505 araudiaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa prestatuz. Prentsa mekanikoa enpresa baten banda elikagailu batekin lan...



Ikaskuntza-zerbitzua: Ramon Bajoko haur hezkuntzako umeentzat ongizate eta garapenerako testuinguruak diseinatzen eta ebaluatzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Prol Godoy, Maitane

69 p. : il., [EU] Amaierako Lan honetan, Ikaskuntza-zerbitzuaren metodologiaren bidez, Ramon Bajoko ikastetxeko beharrak aztertu ondoren, bazkalosteko ordurako haurren ongizate eta garapenerako testuingurua diseinatzea eskatu zen. Horregatik, Haur Hezkuntzako umeekin baratzan zentratutako tailerren metodologia erabili da. Lehenengo helburua, Ikaskuntza-zerbitzuaren bidezko metodologiaren bidez garatu diren konpetentziak eta balioak aztertzea da. Modu honetan, kritikotasuna, hausnarketa, komunitatearen..., [ES] En este Trabajo Fin de Grado, a través de la metodología del Aprendizaje-servicio y después de analizar las necesidades de Ramon Bajo, se pidió diseñar un contexto de bienestar y desarrollo para los niños y niñas. Por ello, la actividad a realizar con los niños y niñas de Educación Infantil, es a través de la metodología de los talleres centrada en el huerto escolar. El primer objetivo es analizar las competencias y valores que se desarrollan con el Aprendizaje-servicio. De este modo,..., [EN] In this Bachelor’s Degree Final Project, using the Service-learning methodology and after analysing the needs in Ramon Bajo School, we were asked to design a context for children’s well-being and development. Due to this, the activity is going to be made by the workshop methodology focusing on the orchard. The first aim in this project is to analyse the competences and values that were developed in the Service-learning methodology. In this way, analysing criticism, reflection, satiate of...



Emakumeak eta kirola: badaude genero-estereotipoak Lehen Hezkuntzan?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Naberan Uranga, Maialen

47 p. : il. -- E-mail de la autora: naberan_4@hotmail.com, [EU] Lan honetan, gizartean gizon eta emakumeen artean dauden ezberdintasunen inguruan hitz egiten da, beti ere kirolera bideratuta. Gizarte androzentrista batean bizi garela nabaria da, emakumeek komunikabideetan duten agerpena ikustea besterik ez dago. Horien eta beste hainbat eragileen ondorioz, estereotipoz beteriko gizartea dugu gurea. Horrekin batera, diskriminazio egoera ugari sortzen dira, bai eskola barruan eta baita eskolaz kanpo ere, kontziente edo inkontzienteki. Komunikabideek eta..., [ES] En este trabajo, se habla de las diferencias que existen entre hombres y mujeres, en el ámbito del deporte. Es obvio que vivimos en una sociedad androcentrista, esto lo podemos observar en la escasa aparición que tienen las mujeres en los medios de comunicación. Como consecuencia, nuestra sociedad está llena de estereotipos. Ligado a esto, surge la discriminación dentro y fuera de los centros, de manera consciente o inconsciente. Tanto los medios de comunicación y las escuelas, cómo la..., [EN] This work refers to the differences between men and women in the field of sport. It is obvious that we live in a male-centred society, this it can be seen in the low appearance that women have in the media. As a result, our society is full of stereotypes. Linked to this, comes the discrimination inside and outside the schools, in a conscious or unconscious way. Both the media and the schools like the family and friends play an important role in the struggle for gender equality, so the work...



Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan: Fikzioaren antolamendua L'Être et le Néant obra filosofikoaren "Begirada" kapituluan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirreurreta Elosegui, Juan Maria

344 p., Ikerketa honek J.-P. Sartreren L'Être et le Néant tratatu filosofikoaren idaztankeran jartzen du arreta, eta obra horren irakurketa berri bat eskaintzen du, hain zuzen ere, diskurtso teorikoak baliatzen duen fikzioaren ikuspegitik. "Begirada" kapitulu luze eta funtsezkoa ikerketa-corpustzat hartuta, eta berau euskaratuta, ikerketa honen helburua da baliabide horren eginkizun nagusia ulertzea. Xede horrek eskatzen du ikerketa honi diskurtsoaren analisiaren esparrutik heltzea,...



Saretze erreakzioaren kontrola proteinazko filmen eta biokonpositeen propietateak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxabide Etxeberria, Alaitz

169 p., Lan honen helburu orokorra arrain-gelatinan oinarrituriko materialen propietateak hobetzea da. Bertan, produktu eta aplikazio berrietarako industriako hondakinetatik eta azpi-produktuetatik lehengaiak lortzearen garrantzia azpimarratzen da. Gelatinaren berezko hidrofilotasuna filmen hauskortasun altuaren eta urarekiko sentikortasunaren erantzule dela aintzakotzat hartuta, propietate funtzional hauen hobekuntza Maillard izeneko saretze erreakzioa ahalbidetzen duen laktosaren gehikuntzaren bidez...



Bollera identitatetik subjektu politikoaren egituraketara. Hego Euskal Herriko bollera taldeen diskurtso eta praktiketara bidaia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pérez-Pons Andrade, Eva

Ikerketa hau Hego Euskal Herrian lesbianismo politikoa bollera identitatearen bitartez nola egituratzen den aztertzeko saiakera da. Zaurgarritasuna erresistentzia politikorako tresna den ideiatik abiatuta, subjektu politikoaren ulerkera desberdinek militantzia bizitzeko forman eragina dutela planteatzera doa lan honek. Hala, elkarrizketatutako bollera taldeek Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin dituzten adostasunak eta adostasunik ezak mahai gainean jarriko dira, bai eta bollera identitatek...



2017 barometroa. Jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzioak eta jarrerak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez Parada, Antonio

98 p., Jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzioak eta jarrerak azken barometrotik urtebete igaro den honetan, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako 2017ko Barometroaren emaitzak aurkeztuko ditugu ondoren. María José Martín Herrero, José Antonio Oleaga Páramo, Gorka Moreno Márquez, Maite Fouassier Zamalloa, Taide Arteta Esnal, Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe, Iraide Fernández Aragón, Julia Shershneva, Beatriz Otero Gutiérrez eta Maddalen Epelde Juaristi arduratu...



I International Research Seminar in Urban Processes and Natural Morphologies. 7-8 September 2017, Donostia - San Sebastián, Spain

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aseguinolaza Braga, Izaskun, González Bereziartua, Madalen

216 p., Research papers: I. Urbanism and landscape in mountainous areas: - Landscape structures in the Alpine Rhine Valley. Their significance and contribution to the qualification of urban sprawl (Catarina Proidl). - Charbon, mon amour. Extraction urbanism in the Powder River Basin, Wyoming (Angelos Siampakoulis). II. Urban fringe landscapes: - Open spaces in between. Niches and borders of Istanbul (Alexandra Bauer). - Planning uncertainty. Urban fringe as resilience strategy (Ula Iruretagoiena...



XXIII Jornadas de Investigación en Psicodidáctica, XXIII Psikodidaktikako Ikerkuntza Jardunaldiak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jornadas de Investigación en Psicodidáctica (23. 2016. Leioa)

396 p., En este obra se recogen todos los trabajos presentados en las XXIII Jornadas de Investigación en Psicodidáctica – XXIII Psikodidaktikako Ikerkuntza Jardunaldiak que han tenido lugar en la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea entre los días 7 y 9 de noviembre de 2016 y han sido organizadas desde el Máster de Psicodidáctica de dicha Universidad. Los trabajos abordan la metodología docente y el aprendizaje durante la etapa de la Educación Infantil, ofreciendo alternativas...



Haur etorkinak, kultura-aniztasuna eta hizkuntzen irakaskuntza. Kasu-azterketa: Zallako Mimetiz eskola

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Infante Iturriria, Uxue

[EUS] EAEko hezkuntza-sisteman hizkuntza- eta kultura-aniztasun handia sortu da, besteak beste, ikasle etorkinen kopurua handitu dela eta. Lan honen helburua da haur etorkinekin hizkuntzen irakaskuntza gurean nola gauzatzen den ezagutzea eta etorkinen jatorrizko hizkuntzei zer-nolako trataera ematen zaien aztertzea. Horretarako, arloko adituen ideiak laburbildu ditugu lehenik, eta horren arabera, eskolen kultura-aniztasuna neurtzeko kontrol-zerrenda bat sortu dugu. Ondoren, kontrol-zerrenda..., [ES] En el sistema educativo de la CAPV se ha creado una gran pluralidad lingüística y cultural, debido, entre otras razones, al incremento de alumnos extranjeros de diverso origen. El objetivo de este trabajo es conocer cómo se realiza en nuestro entorno la enseñanza de idiomas a alumnos inmigrantes e investigar qué tratamiento se les da a los idiomas de origen de los inmigrantes. Para ello, hemos resumido las ideas de los expertos en la materia y hemos creado una lista de control para medir..., [EN] A big linguistic and cultural plurality has been created in the educational system of the BAC, among others, due to the growth of quantity of the foreigner students. The aim of this work is to know how the teaching of the languages to immigrants’ students is done and analyse what processing is given to the immigrants’ original languages. To this end, we have summarized the ideas of experts in the area and, according to that, we have created a check list to measure the situation of cultural...



Heriotzaren eta doluaren trataera Lehen Hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz de Loizaga Sarria, Haizea

[EUS] Gradu Amaierako Lan hau Lehen Hezkuntzan heriotzari eta doluari ematen zaien trataera ezagutzea eta ulertzea helburutzat duen ikerketa kualitatiboa da. Horretarako, hainbat egileren ekarpenak bildu eta aztertu dira atxikimenduari, doluari eta dolu prozesuan dauden haurrak laguntzeko moduari buruz, besteak beste. Horrez gain, gaia aztertzeko prozedura eta tresna etnografikoak erabili dira. Lanaren ondorio nagusia behatutako eskolan heriotza baztertzen dela da. Gainera, irakasleek..., [ES] Este Trabajo de Fin de Grado es una investigación cualitativa que tiene como objetivo conocer y entender el trato que se les da a la muerte y al duelo en Educación Primaria. Para ello, se han recopilado y analizado las aportaciones de varios autores sobre el apego, el duelo y el modo de ayudar a los niños en proceso de duelo, entre otros temas. Por otro lado, para examinar el tema se han utilizado procedimientos y herramientas etnográficos. La conclusión principal del trabajo es que en el..., [EN] This Final Degree Project is a qualitative research whose aim is to know and understand the treatment given to death and mourning in Primary Education. In order to do that, contributions of some authors have been compiled and analysed about attachment, mourning and the way of helping children in mourning, among other topics. In addition, to examine the subject ethnographic procedures and tools have been used. The main conclusion of the project is that in the analysed school death is put...



Hezkuntza emozionala lantzearen garrantzia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Camarero Martín, Itxaso

[EUS] Gradu Amaierako lan (GrAL) honen bidez hezkuntza emozionalaren garratzia landu da. Izan ere, ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan inplikazio positibo nabariak ditu. Hala ere, oraindik ez da eskoletan oso ondo hedaturiko gaia, eta egin diren ikerketen arabera, irakasleek berek ez dute oraindik prestakuntza nahikorik. Gai honetan sakontzeko asmoz, GrAL honetan Lehen Hezkuntzan (7- 8 urte) "Emozioen Mundua" deituriko proiektu berritzaile bat planteatu eta Bizkaiko eskola..., [ES] Mediante este Trabajo Fin de Grado (TFG) se ha trabajado la importancia que tiene la educación emocional, por sus implicaciones positivas en el proceso de enseñanza- aprendizaje del alumnado. Aún así, no es un tema que ponga en practica suficientemente en las escuelas, y segun las investigaciones, el profesorado tampoco tiene la preparación necesaria. Por ello, en este TFG se ha desarrollado el proyecto “El mundo de las emociones" para niños de Primaria (7-8 años) y se ha llevado a..., [EN] Through this end-grade work the importance of emotional education has been worked, because it has positive implications in the students´ teaching-learning process. Even so, it is not an issue that has been properly carried out in schools, and according to the investigations, teachers do not have either the necessary preparation. Because of it, this end-grade work has been proposed in Primary Education (7-8 years) and the project called "The world of emotions" has been carried...



Hezkuntza premia bereziak barneratzen dituzten ipuinen garrantzia haur literaturan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pardo Miguens, Patricia

[EUS] Haur Literaturaren historian zehar, elbarritasunen irudia asko eboluzionatu da. Perrault, Grimm anaiak eta Andersen autore garrantzitsuen ipuinetan jada agertzen zen elbarritasuna konpentsazioren bat behar duen gabezi bezala irudikatuta. Gaur egungo Haur Literaturak gai hau ikuspuntu baikorrago batetik bideratzen du, hartzaileei behar bereziak dituzten pertsonak onartu zein errespetatzeko beharra ulertaraziz. Tamalez, elbarritasunen trataera egokia bermatzen ez duten ipuinen ehunekoa..., [ES] La imagen de la discapacidad ha ido evolucionando a lo largo de la historia de la Literatura Infantil. Ya presente en los cuentos de grandes escritores como Perrault, los hermanos Grimm y Andersen, la discapacidad era presentada como un defecto con necesidad de cierta compensación. La literatura infantil moderna enfoca este tema desde un punto de vista mucho más optimista, dando a entender a los receptores la necesidad de aceptar y respetar a las personas con necesidades especiales como a..., [EN] The image of disability has evolved throughout the history of children's literature. Already present in the tales of great writers such as Perrault, the Grimm brothers and Andersen, disability was presented as a defect in need of certain compensation. Modern children's literature focuses on this issue from a more optimistic point of view implying the need to accept and respect people with special needs as any other person. Unfortunately, the percentage of children's tales...



Hizkuntza minorizatuak eskolan: "Hizkuntza gutxituen erronka" proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aldazabal Galdeano, Larraitz

[EUS] Lan honen helburua Estatu Espainoleko hizkuntza minorizatuen egoeraren ezagu-tzan sakontzea da, era berean, hizkuntza hauekiko kontzientzia landuz. Horretara-ko, lau hizkuntza minorizaturen hiztunak ageri diren dokumentala sortu da, hala nola, euskara, galiziera, asturiera eta katalana islatuz. Horrekin batera, lehen hez-kuntzako 6.mailako ikasleei zuzenduriko proposamen didaktikoa aurkeztu da, jardu-eren koaderno eran. Bertan, hiru fase ezberdin bereizi daitezke: dokumentala ikusi baino..., [ES] El objetivo de este trabajo es profundizar en el estado de las lenguas minorizadas del Estado Español, mientras se trabaja la conciencia hacia éstas. Para ello, se ha creado un documental en el cual aparecen cuatro hablantes de lenguas minoriza-das, así como, el euskera, el gallego, el asturiano y el catalán. Junto a ello, se pre-senta una propuesta didáctica, en forma de cuaderno de actividades, dirigida a los alumnos de 6º de primaria. En el cuaderno, se distinguen tres fases diferentes:..., [EN] The main goal of this paper is to explore the minority languages of the Spanish State, while working with the consciousness towards them. In order to provide a wider perspective to the topic and reflect the Basque, Galician, Asturian and Catalan languages, a documentary in which four minority language speakers’ take part has been created. Alongside the documentary, a didactic unit addressed to students of sixth course of primary school has also been attached. This didactic proposal will be...



Inklusioa eskolan: urritasunarekiko jarrerak Heziketa Fisikoko klaseetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López López, Iratxe

[EUS] Ikerlan honen bidez Lehen Hezkuntzako ikasleen jarrerak urritasun fisikoarekiko aztertu nahi dira. Kontuan izango da urritasun fisikoa duen ikaskidea izatearen edo ez izatearen eta urritasun motaren eragina. Horretarako, hezkuntza premia bereziak (HPB) dituzten ikasleen inklusioaren egoera eta curriculumak, Gorputz Hezkuntzako alorrean, urritasunak dituzten ikasleen inguruan zehazten duena aztertu da. Ikerketarako, Children's Attitudes Toward Integrated Physical Education-Revised..., [ES] Este trabajo de investigación pretende mostrar la actitud hacia la discapacidad física en alumnos de Educación Primaria. Tendremos en cuenta la influencia de tener un compañero en el aula con discapacidad física y el grado de lesión que este padece. Para ello, se ha investigado la situación de la inclusión de alumnos con necesidades educativas especiales (NEE) y lo que el curriculum determina sobre alumnos con discapacidad en Educación Física. Para este estudio, se les ha pasado el..., [EN] This research work tries to reflect the attitude towards the motor disability Primary Education students´ have. We will take into account the influence of having a classmate with a motor disability and its grade. For that, it has investigated both the inclusion situation students with special educational needs (SEN) have and what the curriculum states regarding to motor disability students in Physical Education field. For the study, Children's Attitudes Toward Integrated Physical...



Fisikaren eta Kimikaren ikaskuntza eta irakaskuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxabe Urbieta, José María

162 p., Liburu honen helburua da Fisikaren eta Kimikaren didaktika lantzeko irakas-materiala eskaintzea Bigarren Hezkuntzako irakasleak izango direnentzat. Planteamendua irekia eta anitza da, hau da, Bigarren Heziketako irakasleentzat eta irakasle-ikasketak egiten ari direnentzat baliagarria izatea. Proposatzen diren gaiak Fisikaren eta Kimikaren irakaskuntza-ikaskuntzari buruzkoak dira. Hiru bloke nagusi dira aipagarriak: 1. Natura Zientziaren (bereiziki fisikaren eta kimikaren) ezaguera. Arlo hauen...



Irteerak, haur hezkuntzan erabiltzeko baliabide didaktiko aproposak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hernandez Velasco, Garazi

[EUS] Haur Hezkuntzan erabili dezakegun ikaskuntzarako baliabide aberasgarrienetako bat irteerak dira, hauek haurraren garapen globala sustatzen baitute. Hala ere, irteeretan ikaskuntza esanguratsua gertatzeko eta umeen partaidetza eta motibazioa sustatzeko, aldez aurretik irteera ondo diseinatzea eta umeen interesak zein haiek parte-hartzeko aukerak kontuan hartzea oinarrizkoa da. Lan honetan bi irteeren garapena eta umeengan izan duen eragina aztertuko dira, ondoren zenbait ondorio..., [ES] En Educación Infantil, unos de los recursos mas enriquecedores que se pueden usar son las salidas, ya que promueven el desarrollo global del niño. No obstante, para que en las salidas se produzca un aprendizaje significativo y para promover la motivación como la participación, es imprescindible diseñarlas de ante mano, teniendo en cuenta los intereses de los niños y niñas así como sus opciones para tomar parte en la salida. En este trabajo se analizaran dos salidas así como la influencia..., [EN] In Early childhood education , one of the most enriching resources that could be used are the school excursions, since they promote the child global development. Nevertheless, in order to produce a significant learning and encourage motivation, as well as participation, it is indispensable to design them beforehand, taking into account the children interests and their options to take part in them. In this work two excursions will be assessed focusing on the influence they have had on the...