Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)
Encontradas 86 página(s)
Dimentsio biko gas-kromatografia dimentsio bakarreko gas-kromatografiaren beharrak asetzen
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Omar Onaindia, Jone, Vallejo Ruiz, Asier, Olivares Zabalandicoechea, Maitane, Etxebarria Loizate, Nestor
Gas-kromatografia teknika oso hedatua dago analisi kimikoan, osagai kimikoak bereiztu, identifikatu, detektatu eta kuantifikatu nahi direnean. Analisi teknika honen ibilbidea ezaguna eta garatua bada ere, konplexutasun handiko laginen analisia egiteko, funtsezkoa bilakatzen ari da bereizmen handiko teknikak garatzea. Egungo berrikuntzetako bat dimentsio biko kromatografiaren garapena da, modu horretan, dimentsio bakarreko kromatografiarekin bereizi ezinak diren konposatuak azter daitezkeelarik....
Konposatu organiko lurrunkorren bidezko kutsadura Bilboko atmosferan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
De Blas Martín, Maite
Konposatu Organiko Lurrunkorrak (KOL) atmosferako kutsatzaile atmosferiko nagusien artean daude, ingurumenean eta giza osasunean izan ditzaketen aurkako eraginak direla-eta. Bilbo bezalako kokalekuetan, industriaz inguraturik dauden hiri-zonaldeetan, arreta handia eskaini behar zaio KOLen monitorizazioari, bertako eta inguruko iturrien ekarpena nabarmena izaten baita. Gainera, Bilbo orografia konplexuko eremuan kokaturik dago, kutsatzaileak sakabanatzeko aurkako baldintzak ohikoak izaten...
Biomasa hondakinak balioztatzeko prozesu motak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Makibar Gorostidi, Jon, Fernández Akarregi, Ruth, Altzibar Manterola, Haritz, Olazar Aurrecoechea, Martin
Lan honetan biomasa hondakinak balioztatzeko prozesu nagusiak aztertu dira. Alderaketaren ardatzak honelakoak izan dira: lehengaiaren hezetasuna, erreakzioa burutzeko baldintzak (batik bat, konbertsio-denbora eta tenperatura), lortutako produktuak eta teknologiaren heldutasuna. Biomasa balioztatzeko erabiltzen diren teknologiak bi talde nagusitan banatu daitezke: Termokimikoak eta biokimikoak. Konbertsio termokimikoan oinarritzen diren prozesu nagusiak errekuntza, gasifikazioa, torrefakzioa eta...
Zer da eta zertarako balio du Bilboko ESS Partzuergoak eraikiko duen azpiegiturak?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bermejo, Javier
Artikulu honetan, ESS-Bilbao Partzuergoaren ekimena sortzean gertatu ziren zirkunstantzia bereziak azalduko dira lehenik, horien ondoriozkoak baitira egungo konfigurazioa eta helburuak. Jarraian, esperimentaziorako neutroi sortak darabiltzaten tekniken garapenari buruzko zenbait ohar egin ondoren, egun ESS-Bilbao ekimenak garatzen diharduen egitasmoa azaltzen da, bide batez instalazio horrek hainbat arlotan izan ditzakeen aplikazioak aipaturik. Eraiki nahi den neutroi-iturriak 110 kW-eko...
Olatu-energiaren bilakaera
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Ropero, Iraide, Andreu Larrañaga, Jon, Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo, Kortabarria Iparragirre, Iñigo, Ceballos, Sergio, Etxebarria Bilbao, José Ramón
Olatu-energia edo energia undimotriza1 gero eta arreta handiago erakartzen ari da komunitate zientifikoan eta erakunde publiko zein pribatuetan. Ez da energia-baliabide berri bat; izan ere, jadanik XIII. mendean ere erabiltzen zen energia-iturri hori. Hala ere, historian zehar izan duen bilakaerak hainbat gorabehera izan ditu. Egun, berriz berpizten ari da harekiko jakin-mina, eta horren adierazgarri dira aurrekontu handiko I+G proiektu ugarien onarpena. Bestalde, Iberiar penintsulako ipar...
Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Acarregui, Argia, Garate Letona, Ane, Murua, Ainhoa, Orive Arroyo, Gorka, Hernández Martín, Rosa María, Pedraz Muñoz, José Luis
Zelula bioaktiboen mikrokapsularatzea delako teknologia hainbat terapiatan erabiltzen da. Sistema honen bidez, era seguru batean ezartzen dira terapia-produktu batzuk askatzen dituzten zelulak; horrela, epe luzerako ehun eta organo-transplanteetan erabiltzen diren farmako immunosupresoreen eragin desiragaitzak ekiditen dira. Gainera, mikrokapsularatutako zelulen bidez, ahalbidetzen da jatorri desberdinetako terapia-produktuak era egonkorrean jariatzea. Artikulu honetan, zelulen...
Anplifikazio faktorearen atzean ezkutatzen dena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alberdi Celaya, Elisabete
Hasierako baliodun Ekuazio Diferentzal Arrunt bat (EDA bat) askatzeko zenbakizko metodo bat darabilgunean, kontuan izan behar dira metodoaren zenbait ezaugarri. Hala nola, metodoaren ordena (mozketa-errore lokala eta globala erabilita neurtzen dena) edota metodoaren egonkortasun eremuarekin lotura duen anplifikazio faktorea.Zenbakizko metodo baten egonkortasun eremua !A, polinomio karakteristikoaren erroak unitatea baino txikiagoak diren plano konplexuko h puntuek osatzen dute, .. = h..i izanik...
Datuen birlaginketa adimentsua ikasketa automatikoan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albisua Goñi, Iñaki, Lasarguren, Aritz, Muguerza Rivero, Javier Francisco, Pérez de la Fuente, Jesús María
Ikasketa automatikoa delako adimen artifizialaren arloa, esperientziarekin ikasten duten programak eraikitzen saiatzen da. Esperientzia hori datubaseetan gordetzen diren datuen bidez adierazi ohi da eta ez da beti erraza errealitatearen eredu bat ematen diguten datuak lortzea. Hori dela-eta, zenbait kasutan jasota dagoen informazioaren aurreprozesamendu bat egiten da ikasketa prozesua hasi aurretik. Aurreprozesamendu teknika horien artean erabilienetakoak birlaginketa metodoak dira. Lan honetan...
Zenbaki irrazional eta transzendenteetatik igarotzen den Matematikaren istorio bat
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dalmau Cherino, Joseba, Kobeaga Urriolabeitia, Gorka
Testu honetan zehar zenbakiak eta beraien bilakaera izango ditugu ardatz. Matematikariak zenbaki arruntetatik abiatuz, zenbaki irrazionalen eta beranduago transzendenteen kontzeptuak sortzera bultzatu zituen ibilbide historikoa hona ekarriko dugu nonbait, premiazkoak diren emaitzetan sakonduz eta interesgarriak iruditzen zaizkigun alderdi matematikoak garatuz.
Tenperatura altuko eta gezi txikiko eroaleen gezi-tenperatura erlazioa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albizu Flórez, Igor, Mazón Sainz-Maza, Angel Javier, Fernández Herrero, Elvira, Bedialauneta Landaribar, Miren Terese
Aireko lineen eroalea tenperatura altuko eta gezi txikiko eroale baten ordez jartzen bada, lineak eraman dezakeen potentzia elektrikoa handiagotu egiten da. Lorturiko handitzea eroalearen araberakoa da. Artikulu honetan, tenperatura altuko eta gezi txikiko eroaleen portaera mekaniko eta termikoa azaldu eta aztertuko dira. Azterketak kontuan hartzen ditu eroaleen ezaugarriak eta bere gezi-tenperatura erlazioan eragiten duten zenbait faktore: instalazio prozesuan garaturiko isurpena eta...
Biomasa + findegiak = biofindegiak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirrezabal Telleria, Iker, Aguirrezabal Telleria, E., Arias Ergueta, Pedro Luis
Biofindegien kontzeptua oraindik garatzeko dago. Gaur egun petroliofindegiek duten garrantzia eta eragina kontuan hartuta, alternatiba berriak landare-biomasa eta findegi konbentzionalak uztartzera zuzenduak daude. Azukreen eta syngasaren plataformek aukera ematen dute hainbat konposatu biokimiko eta bioerregai ekoizteko.
p-nilpotentzia talde finituetan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garaialde Ocaña, Oihana
Artikulu honek J. Tateren p-nilpotentzia irizpidearen frogapena du helburu nagusi madura, eta beste p-nilpotentzia irizpide batzuen berri ere emango da. Gainera, p-nilpotentzia eta nilpotentzia nozioen arteko erlazioa azaltzen da eta azkenik, gure teorema nagusia frogatzeko, talde finituen kohomologia taldeak ere definitzen dira.
Kateatutako Runge-Kutta metodoek eskaintzen duten koste baxuko errorea
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alberdi Celaya, Elisabete
Hasierako balioko Ekuazio Diferentzial Arrunten sistema bat zenbakizko metodoz askatzerakoan, koste konputazional baxuko eta zehaztasun handiko zenbakizko metodo bat erabiltzeak bezainbesteko garrantzia dauka urratsa onargarritzat emango digun errorearen neurri on eta konputazionalki merkea aukeratzeak. Orokorrean, urrats bakoitzean egiten ari garen errore globala kalkulatzea garestia da eta algoritmo gehienek errare lokalaren estimazio bat baino ez dute kontrolatzen. Algoritmo askok erabiltzen...
Zenbat kolorerekin margotu daiteke Autonomia Erkidegoko eskualdeen mapa?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Legarreta Solaguren, Leire, Martínez Fernández, Luis
Artikulu honek grafo-teoría jorratzen du, zehatz-mehatz grafoen koloreztamenduak, hau da, grafo baten erpinei koloreak emateko moduak, lotuta dauden erpinak kolore desberdinekin koloreztatuz. Gaur egun, grafo-teoría ikerketa arlo bizi-bizia da, eta grafoen koloreztamenduek arreta handia jaso zuten hogeigarren mendean, 1976an Lau Koloreen Teoremaren frogarekin gorenera iritsiz. Lan honetan, Lau Koloreen Teoremaren aipamen historikoa ematen da, eta baita ere frogaren ideia nagusien inguruko...
Usaimena, zentzumen ahaztu hori
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Gazpio, Josu, Millán Martín, María Esmeralda
Usaimen zentzumena uste duguna baino garrantzitsuagoa da gizakiontzat. Artikulu honetan usainen pertzeptzioari eta usaimen zentzumenari buruzko oinarrizko zenbait kontzeptu aztertuko dira. Molekula baten usaina bere ezaugarri fisikokimikoek finkatzen dute, adibidez, lurrunkortasunak, egitura kimikoak, egonkortasunak, eta abarrekoek. Ezaugarri horien arabera, molekulek usaimen-epitelioko kimiohartzaileekin duten elkarrekintza desberdina da. Usain-molekularen eta hartzailearen arteko...
Matematika esperimentalaren adibide bat: lauki sareko patroi bitarren kopuruaren kalkulua
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Yurramendi Mendizabal, Yosu
Lauki sare batek L lerro eta Z zutabe ditu, eta matrize baten bitartez adieraz daiteke: M(L,Z), L = 1, 2, 3, ... , Z = 1, 2, 3, .... Halako lauki sare bateko patroi bat M(L,Z)-ren balioak zehaztean datza. M bitarra da balioak 0 ala 1 direnean.Lan honetan aztertzen den konbinatoria-problema hauxe da: zenbat patroi ezberdin daude (a(L,Z)) L eta Z zenbaki arrunt pare bakoitzeko, kontutan hartuta bi patroi, M(L,Z) eta M'(L,Z) baliokideak direla bata bestearen ispilua denean, edo bataren 180°...
Wikipedia eta itzulpen automatikoa: "harri batez bizpalau xori"
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alegría Loinaz, Iñaki, Cabezón, Unai, Fernández de Betoño Saenz de Lacuesta, Unai, Labaka Intxauspe, Gorka, Mayor Martinez, Aingeru, Sarasola Gabiola, Kepa Mirena, Zubiaga, Arkaitz
Artikulu honetan elkarlanean egindako proiektu bat aurkezten dugu. Boluntario talde bat bildu dugu espainierazko Wikipediako hainbat artikulu euskarara itzultzeko, baina boluntarioen lana errazteko, Matxin itzultzaile automatikoa erabili dugu aurreitzulpenak sortzeko, eta horrela boluntarioen lana errare eta akatsak dituzten itzulpen automatiko horiek aztertu eta zuzentzea izan da. Lan honekin, batetik, Euskal Wikipedia aberastu dugu, 50.000 hitz berri gehituz. Beste alde batetik, sistema...
Datuetatik ezagutzara. Web orrietan nabigatzean utzitako aztarna abiapuntu
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arbelaiz Gallego, Olatz, Lojo Novo, Aizea, Muguerza Rivero, Javier Francisco, Perona Balda, Iñigo
Teknologia berriak direla medio informazio asko metatzen da gaur egun eta gainera, gehiena formatu digitalean. Askotan, informazio hori kontzienteki gordetzen da eta beste hainbatetan berriz, gure ekintzen albo ondorio gisa. Metatutako informazio hori guztia, zergatik ez erabili datuetan bertan ez dagoen ezagutza sortzeko? Hauxe da datu-meatzaritza eta ikasketa automatikoko tekniken helburua. Webguneetan nabigatzen dugunean uzten dugun aztarna izan liteke datu-meatzaritzak zukua atera...
Euskararako koma-zuzentzaile automatiko baterantz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrieta Cortajarena, Bertol, Alegría Loinaz, Iñaki, Díaz de Ilarraza Sánchez, Arantza
XUXEN ortografia-zuzentzailearen arrakastaren ondoren eta IXA taldean Hizkuntzaren Prozesamenduan urtetan egindako lanari jarraiki, XUXENg euskarako gramatika- eta estilo-zuzentzailea garatzeko aurrerapausoak egiten dihardugu azken urteetan; horien artean kokatzen dugu hemen aurkeztuko dugun koma-zuzentzaile automatikoa ere. Tresna honen garapenerako, komak zuzen jartzeko lan teorikoak aztertu ditugu lehendabizi, eta ikasketa automatikoko teknikak eta erregeletan oinarritutakoak uztartu ditugu...
Ikaste-domeinuaren sorkuntza erdiautomatikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrañaga Olagaray, Mikel, Conde Manjón, Angel, Calvo, Iñaki, Arruarte Lasa, Ana Jesús, Elorriaga Arandia, Jon Ander
Teknologian Oinarritutako Hezkuntzarako Tresnak ezinbesteko bihurtu dira gaur egun. Tresna hauek, beren helburua bete ahal izateko, domeinu-modulua - ikasi behaneko domeinuaren adierazpen pedagogikoa- behar dute. Domeinu-modulua sortzeak oso lan handia eskatzen du, ordea. Artikulu honetan, DOM-Sortze, domeinu-modulua testuliburu elektronikoetatik erauzteko helburuarekin garatutako tresna aurkezten da.
Ingeniariak eta hizkuntzalaritza
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxebarria Bilbao, José Ramón
Historian zehar zenbait ingeniarik hizkuntza laritzaren arloan eginiko ekarpenen berri ematen da artikulua honetan, hasi atzerritik, Würster, Whorf eta Fabraren ekarpenak aipatuz, eta segitu etxetik, bereziki Euskaltzaindiko kide izan diren hainbat ingeniariren aipamena eginez. Bukatzeko, teknologiak gaur egungo hizkuntzalaritzan duen garrantzia nabarmentzen da, tresna ezin lagungarriago bihurtu baita bereziki testuen cospusak osatzeko, digitali zatzeko, kontsultatzeko eta analizatzeko. Izan...
Hondakin plastikoen egungo egoera eta kudeaketa: polietilentereftalatoaren birziklapen aukerak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Duque Ingunza, Itxaso, López Fonseca, Rubén, Ayastuy Arizti, José Luis, De Rivas Martín, Beatriz, Gutiérrez Ortiz, José Ignacio
Plastikoen erabilera oso hedatua dago eguneroko bizitzan, eta geroz eta material plastiko gehiago erabiltzen denez, hondakin kopuruak ere gora egin du azken urteotan. Izan ere, hondakinen kudeaketa beharrezko bilakatu dute jatorrizko lehengaiaren (fuelaren) salneurriak eta jatorri natural ezberriztagarriak, eta bai inguru baldintzan bizitza luzea izateak. Polietilentereftalatoa (PET) zabalki erabilitako poliester termoplastiko bat da eta bera dugu hondakin plastikoen artean eta zabortegietan...
Jean-Baptiste Mazeris apaizgai barkoxtarraren "Erliak" (1932)
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altonaga Sustatxa, Kepa
ldazlan honetan ezagutzera ematen da Erliak izenburuko zubererazko eskuizkribua (1932), Jean-Baptiste Mazeris apaizgai barkoxtarrak sinatua eta Euskaltzaindiaren Lafitte Funtsean aurkitua. Egilearen testuingurua eta obra aurkezteaz gainera, aipatu egin da helburu pedagogikoa duen lan bat idazteko eredu linguistiko subdialektal baten erabi lerak agertarazitako kontradikzioa.
Junk DNA: "DNA zabor" ala "DNA txatar"?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Etxebarria, Koldo
Funtzio ezagunik edo argirik ez duen genomaren zatia DNA zabor bezala ezagutzen da. DNA zaborra eratzen duten osagaiak gehiago ikertzen goazen heinean, osagai hauek genometan izan dezaketen garrantzia ere azaleratzen doa. Era berean, hain garrantzia handia egozten ez dioten aurkikuntzak ere egin dira. Lan honetan DNA zaborrari buruzko azken aurkikuntzak berrikusiko dira eta zaborra ala txatarra ote diren finkatzeko gogoeta plazaratuko da.
Arrain gelatinan oinarrituriko film biodegradagarriak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxabide Etxeberria, Alaitz, Leceta Lasa, Itsaso, Guerrero Manso, Pedro Manuel, De la Caba Ciriza, María Coro
Arrain gelatinan ainarriturika filmen propietateak habetzea da lan hanen helburua. Alde batetik, film hauek biadegradagarriak direnez, ingurumeneraka mesedegarriak izan daitezke; bestetik, arrain-industriaren handakinetatik prestatuak direnez, balia erantsia ematen zaie handakinei. Gainera, film hauek jangarriak izanik, janariontzietaraka erabil daitezke. Beraz, aplikazia hanetaraka prapietateak egakitzeka asmaz, gehigarri naturalak sartu dira filmen farmulaziaetan . Lan hanetan gehigarri...
Arrantza sektorearen zientzia eta teknologia-zerbitzuen beharra
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Astorkitza Ikazuriaga, Kepa Andoni, Del Valle Erquiaga, Miren Ikerne
Europar Batasuneko Arrantza Politika Bateratua garatzeko, erabaki zen erregulazioaren egitura, jakintza zientifiko eta teknikoan oinarrituriko eredupean erabiltzea. Estrategia hori ikusmiran, 1983tik aurrera Gehienezko Harrapaketa Kopuru Onargarria (ingelesez eta gaztelaniaz TAC deitzen dena) izan da kudeaketa egiteko tresna nagusia. Lan hori egiteko gobernagarritasun sistema berezi eta konplexu bat ezarri zen abian, baina aspald idanik, sistema hau egoera larrian daga eta artikulu honetan...
Ardoko erresberatrolaren erabilerak eta efektuak obesitatean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eseberri Barace, Itziar, Larrechi Lamelas, Idoia, Churruca Ortega, Itziar, Miranda Gómez, Jonatan, Lasa Elguezua, Arrate
Erresberatrola zenbait landarek ekoizten duten polifenola da, batez ere mahatsean eta eratorritako ardoan aurkitzen dena. Hainbat efektu onuragarri esleitu zaizkio: zahartze prozesuaren atzerapena, minbiziaren prebentzioa, gaixotasun kardiobaskularren babesa, intsulina-funtzioaren hobekuntza eta obesitatearen prebentzio eta tratamendua besteak beste. Azken funtzio horren inguruan hainbat ikerketa-lan egin dira mekanismo molekularrak zehazteko helburuarekin. Erresberatrolak, Sirt 1...
Azken lau hamarkadetako prezipitazioaren eta tenperaturaren joera Kantauri isurialdean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sáez de Cámara Oleaga, Estibaliz
Kantauri isurialdean azken lau hamarkadetan gertatutako prezipitazioak eta tenperaturak erakutsitako aldaketak aztertu dira lan honetan, muturreko gertaerei bereziki erreparatuz. Horretarako, batetik, NCDC-NOOA erakundearen hamalau behatokitako egunez eguneko serieak eta ehun urtetik gorako bi serie aztertu dira, eta bestetik, NCEP-Reanalys is-2 proiektuko datu saretu globalak. Joerarik ba ote den jakite aldera, berrogeita hemeretzi indize zenbatetsi ditugu. ETCCDMI aditu-taldeak gomendatzen...
Bioiragazketaren lehenengo urratsak eta garapena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gallastegui Ruiz de Gordoa, Gorka Javier, Elías Saenz, Ana Josefina, Rojo Azaceta, Naiara, Gurtubay Bustinduy, Luis, Ibarra Berastegi, Gabriel, Barona Fernández, María Astrid
Industria-jardueren ondorioz isuritako kutsatzaile toxikoek (besteak beste kiratsa dutenek) arazo larriak sortzen dituzte, bai ingurugiroan eta bai gizakien osasunean ere. Hori dela eta, gero eta zorrotzagoak dira nazioarteko legeak, eta airera igorritako kutsatzaileen kantitatea analisi bidez gero eta zehatzago neur daitekeenez, industriek inbertsioak egin behar izan dituzte airearen tratamendurako sistemak hobetzeko. Horren ondorioz, bioiragazketa bezalako bioprozesuek arrakasta handia lortu...
Dimetil eterraren sintesia CuO-ZnO-Al2O3/y-Al2O3 katalizatzaile bifuntzionala erabiliz. Eragiketa-baldintzen eragina
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sierra García, Irene, Ateka Bilbao, Ainara, Ereña Loizaga, Javier
Gero eta an·eta gehiago eskaintzen ari zaio dimetil eterrari (DME), aplikazio anitzeko erregai bezala erabil daitekeelako, eta petrolioaren ordezko energia-iturrietatik (ikatza, gas naturala eta biomasatik) ekoizten delako.Lan honetan erreakzio-etapa bakarrean egindako DMEren sintesia aztertuko da. CuO-ZnO-Al2O3/y-Al2O3 da erabilitako katali zatzailea, zeinak bi funtzio baititu: H2, CO eta CO2-tik abiatuz metanola ekoizteko funtzio metalikoa, eta DME sortzeko metanolaren deshidratazioa egiteko...
Gainazalak diseinatzeko aukera berria, polimero arteko konplexu
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz Rubio, Leire, Garay, María Teresa, Mijangos Ugarte, Fernando
Aurrerapen teknologikoari esker sortuko diren material berriak garatu nahian polimeroen arteko konplexuak eratu dira. Lan honetan konplexu berriak garatu eta karakterizatu dira, bai disoluzioan bai gainazaletan. Gainera, erabilitako polimeroak pH-arekiko sentikorrak direnez, egiaztatu ahal izan da lortutako material berriek ahalmena dutela konplexazio prozesu itzulgarria gauzatzeko.
Polimero biodegradagarrietan oinarrituriko material nanokonposatuak: Poli (L-laktida)/karbono nanotutu konpositearen kasua
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizundia Fernández, Erlantz
Egungo gizarteak geroz eta aurrerapen zientifiko-teknologiko berritzaileagoak eskatzen ditu bere premiak asetu ahal izateko. Eskakizun hauei konponbidea emateko nanoteknologia deritzon esparruan buru-belarri dihardute zientzialariek. Zalantzarik gabe, materialen zientzia eta ingeniaritzaren ezagutza arloan, ikerketa aukera berriak agertu dira berriki lortu diren tamaina oso txikiko zuntz nanometrikoen eraketari esker. Nanomaterial guztien artean, karbono nanotutuak (KNT) dira material berrien...
Poliuretano/grafeno nanokonpositeen azterketa biskoelastikoa: perkolazioa eta kristalizazioa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sangroniz Agudo, Leire, Santamaría Ibarburu, Pedro Antonio
Poliuretano/Grafeno (PUR/Grafeno) nanokonpositeak prestatu eta beraien propietate biskoelastikoak aztertu ditugu, helburu hauek lortzeko asmoz: a) Polimero-grafeno sare mistoaren osaketa aztertzea, perkolazioaren atalasea erabakitzeko b) Grafeno nanokargek poliuretanoaren kristalizazioan eduki dezaketen eragina ikertzea d) PURa hot melt itsasgarria (itsasgarri fusionagarria) dela kontsideratuz, grafenoak lekarkeen hobekuntza aztertzea. Perkolazioaren azterketaren emaitzak PUR/Karbonozko...
Trauma ondorengo estresa eta erresilientzia
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Horrillo Furundarena, Igor
Erresilientzia bizitzaren gertakariei aurre egiteko ahalmena da. Azken urteotan, hainbat saio egin dira norberaren gaitasun honi jatorri neurobiologikoa aurkitzeko, eta ikerlan askotan emaitza erabakiorrak lortu dira. Emaitza hauen arabera, faktore genetikoak eta farniliarteko ingurugiroa funtsezko eragileak dira eta oinarri-oinarrian eragiten diote norbanakoak estresari aurre egiteko duen ahalmenari. Gertakari lazgarri baten ondoren trauma ondorengo estresa delako antsietate asaldura pairatzen...
Mikrosare elektrikoak: energia berriztagarriak integratzeko aukera
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Planas Fullaondo, Estefanía, Andreu Larrañaga, Jon, Ibarra Basabe, Edorta, Kortabarria Iparragirre, Iñigo, Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo
Egun, sorkuntza sakabanatua da energia elektriko eraginkorra eta kalitate onekoa lortzeko gailentzen ari den aukera. Sorkuntza sakabanatua energia berriztagarrietan oinarritzen denez, faktore kontrolaezinen menpe dago, adibidez haizearen eta eguzki-irradiazioaren menpe. Hori dela eta, sistema horiek sare elektrikoan integratzea ez da erraza. Eragozpen hori gainditze aldera, oso eraginkorra gertatzen da mikrosareak erabiltzea, sorkuntza sakabanatuaren integrazio ona bermatzen delako, erabiltzeen...
Kannabisaren terapia erabileraren zuzenbide alderdiak: hurbilketa bat
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arana Berastegi, Xabier, Azpiroz Arrue, Aitzol
Artikulu honek kannabisaren terapia erabilera eta zuzenbideko inplikazioak aztertzen ditu Espainiako Estatuan. Normalizazioaren ikuspegitik legeria-aldaketak bultzatzea dugu helburu.
Kannabisaren terapia erabilera
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Horrillo Furundarena, Igor, Callado Hernando, Luis Felipe
Kalamua aspaldidanik erabili da kultura eta garai ezberdinetan zenbait gaixotasuni aurre egiteko. Lan honetan, zientziaren ikuspuntu zientifiko batetik jorratuko dugu kannabisaren eta bere eratorkinen terapia erabilera, gaur egun dauden ebidentzia zientifikoak azalduz.
Sistema endokannabinoidea: etorkizun handiko itu terapeutikoa gaixotasun psikiatrikoetan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barrondo Lacarra, Sergio, López de Jesús, Maider, García del Caño, Gontzal, González Burguera, Imanol, Aretxabala, Xabier, Montaña, Mario, Sallés Alvira, Joan
Sistema endokannabinoideak banaketa zabala dauka giza garunean, eta sistema neuromodulatzailerik garrantzitsuenetako bat izan litekeela proposatu da. Epidemiologi ikasketetan zein animali ereduetan, sistema endokannabinoidearen seinaleztapenak emozio eta kognizio funtzioak erregulatzen dituela ikusi da. Testuinguru honetan, azkeneko urteotan lan ugari bideratu dira sistema endokannabinoideak gaixotasun neuropsikiatrikoen fisiopatologian eta tratamenduan eduki dezakeen garrantzia finkatzera....
Kannabisaren terapiarako erabilera mugimenduaren asalduretan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Morera Herreras, Teresa, Miguélez Palomo, Cristina, Aristieta Arbelaiz, Asier, Ruiz Ortega, José Ángel, Torrecilla Sesma, María
Aurkitu ostean egin izan diren ikerkunzek agerian utzi dute endokannabinoideoek funtzio fisiologikoetan duten parte-hartzea. Hain zuzen ere, sistema honen osagaiak (estekatzaile endokannabinoideoak, hartzaileak, biosintesirako eta degradaziorako proteinak) badaude mugimendua kontrolatzen duten garuneko zirkuitu eta nukleoetan (gongoil basaletan) eta ondorioz, parte hartzen dute funtzio motorraren erregulazioan, batez ere dopaminaren maila modulatuz. Bestalde, gongoil basaletan sistema...
Sistema endokannabinoidearen funtzio periferikoak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirregoitia Marcos, Ekaitz, Aguirregoitia Marcos, Naiara
Kannabinoideen ezagupena izugarri handitu da azken urteetan. Animaliaereduetan eta in vitro sistemetan egindako ikerketek argi utzi dute sistema kannabinoidea neuromodulatzaile garrantzitsuenetakoa dela, izan ere, 1 motako kannabinoide-hartzailea (CB1) G proteinei loturiko hartzailerik ugariena da nerbio-sistema zentralean. Hala ere, ezin daiteke ahaztu nerbio-sistema zentralaz gain beste ehun periferikoetan sistema kannabinoidearen eragina.
Kannabisaren eragin ekonomikoaren inguruko zenbait gogoeta
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Rodríguez, Josune
Gaur egunean, kannabisa mundu mailako fenomenotzat jo behar dugu. Zinez, munduko herrialde gehienetan lantzen da; askotan, bere hedadurak herrialdeen arteko mugak zeharkatzen ditu; eta, gainera, bera da legez kontrako substantzien artean, munduan gehien kontsumitzen dena. Zalantzarik gabe, kannabisarekin zerikusia duten ekintzek eragin nabarmena dute ekonomian, dela legezko ekonomian, dela legez kontrako ekonomian. Ideia honetatik abiatuta, aurrena, ekintza hauetan jarriko dugu arreta, haietako...
Kalamua: biologia eta dibertsitatea
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Renobales Scheifler, Gustavo
Kalamua non edo noiz etxekotu zen ziur jakin ez arren, hizkuntz eta kultur datuetatik badakigu Asia erdialdeko edo ekialdeko zenbait lekutan aspaldi landatzen zutela. Mendeetan landatu izan da kalamua eta hainbat erabilera izan ditu urteetan zehar: ehun-zuntz gisa, olio askoko elikagai gisa, sendagai edo droga psikotropiko gisa... Lan honetan, labur azaltzen dira erabilera horien nondik norakoak eta kalamu landarearen ezaugarri morfologiko eta anatomiko bereizgarrienak deskribatzen dira, baita...
Kannabis landarearen kimika
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aizpurua Olaizola, Oier, Omar Onaindia, Jone, Etxebarria Loizate, Nestor
Atal honetan, Kannabis landareari buruz arituko gara, landarea osatzen duten molekula bereziei buruz hain zuzen ere. Euren molekula-egitura eta ezagutzen diren ezaugarriak azalduz, usain eta eragin psikotropikoaren erantzule diren molekulak aztertuko dira. Bestalde, landarea kontsumitzeko modu anitz egon daitezke, eta haien deskribapena eta bakoitzaren berezitasunak emango dira. Amaitzeko, hasiera batean azaldutako molekulen analisi-teknikak adieraziko dira.
Kannabinoideen sintesia
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Coya Díaz de Sarralde, Estibaliz, Aranzamendi Uruburu, Eider
Giza zeluletan azaltzen diren CB1 eta CB2 hartzaile kannabinoideekin lotura ahalbidetzen duten substantziei "Kannabinoide Sintetiko" deritze. Aipatzekoa da errezeptore hartzaileek eta kannabinoide sintetikoek antzeko egitura kimikoa dutela. Horrela, kannabinoide hauek sintetizatzeko interesa 1965. urtean hasi zen, Mechoulam eta Gaonik-k aurrera eramandako THC-ren sintesiarekin. Bide honetatik, aktibitate kannabimetikoa duten molekulen sintesia garatzen hasi zen industria farmazeutiko...
Konposatu kannabinoideen analisia matrize biologikoetan: odola, plasma, gernua, listua eta ilea
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olivares Zabalandicoechea, Maitane, Vallejo Ruiz, Asier, Alonso Martín, Ibone, Etxebarria Loizate, Nestor
Cannabis Sativa edo marihuana, Europar Batasunean gehien kontsumitzen den legez kanpoko droga da. ..9-THC-a, Cannabis Sativaren osagai nagusiaren efektu psikoaktiboak istripu edota ondorio latzen eragile izan daitekeenez, beharrezkoa gertatzen da Cannabis Sativa noiz eta zenbat kontsumitu den jakitea edozein istripu ikerketa batean argibideak izateko. Egun, uneko analisi azkarrak jasotzen ahalbideratzen duten detektagailuak erabili daitezkeen arren, beharrezkoak gertatzen dira matrize...
Energia eolikoa ikasgaia irakasten
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ulazia Manterola, Alain
2011 /12 ikasturtean abiatu zen Energia Berriztagarrien lngeniaritza Gradua Eibarko Ingeniaritza Eskolan. 20 13/14 ikasturtean txertatu dira energia berri ztagarriei dagozkien ikasgai espezifikoak, tanean Energia Eolikoa, gradu baten baitan lehenbi zikoz irakasten dena EHUn. Energia eolikoaren garrantzia nabarmendu nahi dugu eta hoiTetaz gain, azaldu nahi dugu nola erantzun zaion gure unibertsitatera soi lik mugatzen ez den aitzindaritza honek dakarren erronkari . Halaz, ikasgaiaren egitarau...
Moteltze algoritmiko kontrolatuko zenbakizko metodoak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alberdi Celaya, Elisabete, Anza Aguirrezabala, Juan José
Uh in erako Deribatu Partz ia leko Eku azioa (DPE) askatzeko Elementu Finituen Metodoa (EFM) erabilita, 2. orde nako Ekuazio Dife re ntzial Arrunteko (EDA) sistema zurruna lortzen da . Sistema honetako maiztasunik handi eneko uhinak ez dira deribatu partzialeko ekuazioaren portaeraren adi erazgarri eta beraien erag ina moteltzea komeni da. HHT-a metodoak EFM erabili ostean sortzen diren maiztasun handiko uhinen moteltze algoritmikoari eragiten dio . 2 . ordenako BDFa (BDF2a) oinarritzat hartuz,...
Lauki sareko patroi bitarren kalkulua, oinarrizko konbinatoriaren eskutik
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Merino Maestre, María, Yurramendi Mendizabal, Yosu
This work is a seque! of paper Yurramendi (20 13), where so me mathematical formulae for counting the number of bi nary rectangu lar grids have been obtained. The aim of this work is the combinatoria] deduction of those mathematical formulae. Two matrices are considered equivalen! if they are the same after reflection, 180 degree rotation ora combination of both. We experi mentally conjecture the formu lae with the help of a computational algorithm. The problem is classified according to the...
Gaitasun komunikatiboak II. Diskurtso profesionalak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lasarte Leonet, Gema
70 p., Aurkibidea:
1. gaia. Gaitasun komunikatiboaren eta irakats-diskurtsoaren eremu praktiko teorikora hurbildu.
2. gaia. Irakats-diskurtsoaren eta gaitasun soziolinguistikoaren arteko harremanetara hurbildu. Ahozko diskurtsoak.
3. gaia. Egoera komunikatiboak sortu. Ahozko testuen behaketa eta azterketa, eratzen duten osagai testual nahiz testuingurokoei erreparatuz.
4. gaia. Egoera komunikatiboak sortu eta testuak ekoitzi eta analizatu irakaskuntzan. Gurasoekin elkarrizketa.
5. gaia. Testu...
Furina, PCSK4 eta PCSK6 proprotein konbertasen adierazpenaren analisia Gopc -/- saguen barrabiletan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Velado Egusquiza, Aitziber
[EUS] Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ernalezintasuna osasun arazo globala kontsideratzen du, ez soilik mundu mailako jaiotza-tasa murrizten ari delako, baizik eta seme-alabak izateko arazoak dituzten pertsonen osasun mentalean daukan eraginagatik ere. 2015. urtean egindako ikerketa baten arabera, mundu mailan 30 milioi gizon ernalezin daude, eta nahiz eta zaila izan bikote bakoitzaren ernalezintasunaren faktore eragilea identifikatzea, mundu mailan gutxi gora behera kasu erdiak gizonak...
Hidrogenoaren ekoizpena biomasaren pirolisi hegazkorren erreformakuntzaren bidez: katalizatzailearen egonkortasunean biomasa motak duen eragina
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ben taleb Ikutza, Sukaina
[EUS] Egun ingurugiroa jasaten ari den kalteen konponbiderako, premiazkoa bilakatu da ohiko energia iturrien aurrean energia berriztagarriak erabiltzea. Energia berriztagarriak baliabide naturaletatik eratorritako energia agorrezinak eta doakoak dira. Erregai fosilak ez bezala, ugariak dira eta munduko edozein lekutan ustiatu daitezke. Are gehiago, energia berriztagarriak energia garbiak dira; izan ere, ez dituzte klima aldaketaren eragileak diren berotegi-efektuko gasak produzitzen. Gainera,...
Hidrogenoaren ekoizpenerako biomasaren pirolisi hegazkorren oxigenozko lurrun erreformakuntzaren analisi energetikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Núñez Larrauri, Uxue
[EUS] Hidrogenoa erregai fosilak ordezkatzeko aukera egokia da. Hau, biomasa bezalako iturri berriztagarri batetik ekoiztu daiteke, lerroan burutzen den biomasaren pirolisi azkarra eta lurrun erreformakuntza prozesuaren bidez. Prozesu honen endotermikotasunak eskala-handitzerako muga suposatzen duenez, lan honetan oxigenozko lurrun erreformakuntza proposatu da, operazio autotermikoa lortzeko asmoz.
Beraz, PRO II programaren bidez, biomasaren pirolisi hegazkorren oxigenozko lurrun...
Izurde marradunaren [Stenella coeruleoalba (Meyen, 1833)] banaketa eta habitat-erabilera euskal kostaldean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Paredes Azpillaga, Ibai
[EUS] Ikerketa honetarako, AMBAR elkarteak zetazeoen azterketarako jarraipen programan 2013tik 2018ra bildutako datu-basea erabili da, eta helburu nagusia, euskal kostaldean zehar aurkitzen den izurde marradunaren [Stenella coeruleoalba (Meyen, 1833)] inguruko ezagumendua emendatzea da, lehen lan zientifiko bat idatziaz. Izurde marraduna Delphinidae familiako bigarren zetazeorik begiztatuena izan da [delfinidoen begiztatzeen % 22, izurde arruntaren (Delphinus delphis) ostean] eta haren..., [EN] The data base compiled by the AMBAR organization between the years 2013 and 2018 has been used as a resource for this investigation, and the main goal is to amend the knowledge of the stripped dolphin [Stenella coeruleoalba(Meyen, 1833)] through the Basque Coastwith the first research about it . Following the short-beaked common dolphin (Delphinus delphis), the stripped dolphin is the second most extensively sighted dolphin of the Delphinidae family, with 22 % of...
Partikula finen jarraipena iturri bilgailudun iturri ohantze konikoetan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ossa Rodríguez, Asier
[EUS] Lan honen helburua, partikula finen jarraipenaren bidezko iturri bilgailudun iturri ohantze konikoen azterketa hidrodinamikoa burutzea da. Iturri bilgailuak, iturkuntzarako zailak diren materialen operazio egonkorra ahalbidetzen du, eta gainera, ohantzeko partikulen arrastea ekiditen du. Lan honetan zerrautsa erabili da partikula fin moduan.
Iturri bilgailua erabiltzeaz gain, erdiko bi hodi ezberdin erabili dira, irekiduradun hodia eta hodi ez-porotsua. Erdiko hodi hauetaz gain, hodirik...
PLANCK sateliteak behatutako fisika: mikrouhin erradiazio kosmikoaren (CMB) tenperatura anisotropien azterketa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arregi León, Unai
[EUS] Unibertsoaren jatorriaren eta hedapenaren inguruan teoria mordoa proposatua izan da historian zehar,
eta gaur egun oraindik ere etengabeko eztabaidan dauden ideia eta proposamen ugari dago kosmologoen
artean. Dena den, azken hamarkadetan ikuspuntu zientifikotik zein teknologikotik aurrera eramandako
ikerketa eta proiektuei esker, nolabaiteko akordio unibertsal batera heltzea lortu da: Eredu Kosmologiko
Estandarra edo ΛCDM eredua [22].
Izatez, hitzarmen horri jarraitzen dio 2009. urtean...
Proteinen sekuentziaren menpeko eredu kimioinformatikoak minbiziaren kontra
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jiménez de Aberásturi González, Xabier
[EUS] Azken hamarkadetan gizakiak aurrera eramandako teknologia eta
medikuntzaren garapena, herrialde garatuetako osasunak gorakada
itzela jasatea eragin du. Dena den, oraindik badira gaixotasun batzuk
zeinen kontra ez den irtenbide guztiz eraginkorrik topatu. Horietako
bat minbizia izan daiteke, XXI mendeko gaixotasuna izan litekeena.
Haren kontra ikerkuntza talde askok konposatu berriak sintetizatzen
dituzte, baina hauek eraginkorrak direnetz ziurtatzeko zenbait froga
egin behar dira....
Sentimenduen analisi automatikorantz: oinarrizko baliabideen sorkuntza eta hizkuntza maila ezberdinetako balentzia-aldatzaileen identifikazioa, Towards the automatic analsis of sentiments in Basque: the creation of basic resources and the identification of valence shifters in different language levels
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alkorta Agirrezabala, Jon
243 p. (eusk)
139 p. (eng.), Tesi-lan honetan, hizkuntzalaritza aplikatuaren ikuspegitik, euskarazko sentimendu analisian lehenurratsak egin dira. Bi helburu nagusi egon dira tesi-proiektuan. Alde batetik, sentimendu analisia egitekooinarrizko baliabideak sortu ditugu euskararentzat. Zehatz esanda, Euskarazko Iritzi Corpusa, Sentitegiizeneko euskarazko sentimendu lexikoia eta dokumentu-mailako sentimendu sailkatzailea garatu ditugu.Corpusak sei domeinuetako 240 iritzi-testu biltzen ditu. RST hurbilpenaz baliatuta,...
Gizonezkoentzako pilula antikontzeptiboa: errealitatea ala fikzioa?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Erdozain Fernández, Amaia Maite
Gaur egun gizonezkoengan oso urriak dira ugalketa eragozteko dauden aukerak. Izan ere XIX. mendetik erabili izan dira gaur eskuragarri ditugun gizonezkoentzako antisorgailu-metodo bakarrak: preserbatiboak eta basektomia. Horregatik, osasunerako mundu-erakundeak (OME-ak) lehentasuna eman die gizonezkoentzako antisorgailu itzulgarriak garatzeko ikerketei. Bultzada horri esker, dagoeneko hainbat urrats eman dira espermatozoideen sorkuntza geladiarazte aldera eta gehienek terapia hormonalean dute...
Errefrakzio-indize negatibodun materialak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabala Unzalu, Miren Nerea
Azkeneko hamarkadan, material artifizialen garapenari esker, posible bilakatu da errefrakzio-indize negatibodun materialak (EINM) sortzea. Material hauek batera izan behar dituzte permitibitate elektriko negatiboa eta iragazkortasun magnetiko negatiboa, maiztasun tarte batean. Era naturalean agertzen diren materialek errefrakzio- indize positiboa dute, baina V.G. Veselago fisikariak errefrakzio-indize negatiboaren posibilitatea eta haren ondorio fisiko interesgarriak aztertu zituen aurreko...
Moran eta Gearyren autokorrelazio-adierazleen aldaera bana
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Yurramendi Mendizabal, Yosu, Concepción Morales, Eduardo
Moran (1950) eta Gearyren (1954) espazioko autokorrelazio-adierazleak (I eta C, hurrenez hurren) aski ezagunak dira espazioko datu estatistikoen azterketan. Lan honetan espazioko batezbestekoa eta bariantzaren definizio berriak ematen ditugu, eta bi adierazle horien aldaera bana lortzen dira (I* eta C*, hurrenez hurren).
Parke eolikoak sare elektrikoaren zaindari
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tapia Otaegui, Gerardo, Susperregui Burguete, Ana, Martínez Aguirre, M. Itsaso
Zangozako "Salajones" parke eolikoan egindako esperimentazioa abiapuntutzat hartuz, artikulu honek frogatzen du egungo parke eolikoek energia berriztagarria eraginkortasunez sortu ez ezik, lagun dezaketela sare elektrikoaren tentsioa bere balio izendatuaren inguruan erregulatzen ere. Horretarako, badira sorkuntza eolikoarekin loturiko kontu oinarrizko batzuk, hala nola haize-errotaren osagaiak, turbina eolikoak haize-energia biraketa-energia mekaniko eraldatzeko era, abiadura...
Burmuineko aktibitate elektrikoa hizkuntz gaitasuna neurtzeko
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Erdozia Uriarte, Kepa
Hizkuntza aztertzeko hainbat bide daude. Gaur egun, hizkuntzalariak gero eta elkarlan gehiago egiten ari dira biologo, genetista, neurologo eta psikologoekin batera, gizakiak eta beste animaliak bereizten dituen hizkuntz gaitasunaren oinarrien bila. Artikulu honetan, neurozientziaren teknikak hizkuntza aztertzeko nola erabil daitezkeen aztertzen da. Zehazki, hizkuntzaren prozesamendua burmuineko aktibitate elektrikoaren bidez nola azter daitekeen erakusten da, euskarazko hitz-hurrenkerak...
Desinfekzioaren azpiproduktuak edateko uretan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriarte Velasco, Unai
Gauza guztiek behar omen dute bere neurria, baita gure mesederako erabiltzen direnek ere. Kloroa dugu horren adibide garbietako bat. Edateko ura desinfektatzeko erabiltzen da, baina bere erabilera zorrotz neurtu/arautu behar da kaltegarriak diren zenbait sustantzia ere sortzen baititu. Hauek desinfekzioaren azpiproduktuak izenaz ezagutzen dira eta kloroaren eta uretan dagoen materia organikoaren arteko erreakziotik sortzen dira.
Etorkizun hiperberoa, eta zer?: iragan geologikoaren irakaspena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Payros Agirre, Aitor
Egun aldi berean eragiten eta pairatzen ari garen aldaketa klimatikora eta berotze globalera egokitzeko asmoz, klima-modelogileek Lurreko etorkizuneko klimaren aurreikuspenak egiten dituzte eredu matematikoak erabiliz. Zoritxarrez, dagoeneko ikusi da aurreikuspen horiek ez direla beti edo erabat betetzen. Eragozpen hau erregistro geologikoko arroken azterketen bidez gaindi daiteke, antzinako klimen ikuspegi historikoa eskain baitezake tankera horretako ikerketak. Gure planetak bere historiako...
Zientzia eta etika: patologia eta iruzurra ikerketa zientifikoan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barandiarán García, José Manuel
Zientzia jarduera objektiboa eta neurri handi batean eszeptikoa izan arren, hezur-haragizko zientzialarien ahuleziek eta kanpoko presioek autoengainura (Zientzia Patologikoa) edo baldintzapeko iruzurrera eraman dezakete ikerlaria. Lan zientifiko bat argitaratzeko gainditu behar diren iragazkiak asko izan arren, engainuaz ohartu aurretik, praktika txarrak erabiliz ohore handiak jaso dituzten kasuak egon badaude. Kasu hauek arruntagoak dira Biomedikuntzan eta Fisikan, baina ez dugu ahaztu behar...
Daniel Lizarralde medikuaren "Moskorrak" (1899) eta Florentzio Basalduaren Argentinako euskal herri berria
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altonaga Sustatxa, Kepa
Daniel Lizarralde (1853-1923) tolosarra Argentinara joan zen txikitan, bertan mediku ikasi zuelarik eta bai zientzia-idazle aitzindaria bihurtu ere. Zenbait artikulu labur argitaratu zituen euskaraz, adibidez Moskorrak (1899). Era horretako euskarazko idazlanak guztiz arraro ziren orduko Argentinan, eta, beharbada, beraien argitalpena azal liteke Florentzio Basaldua (1853-1932) ingeniariaren proiektu politikoaren eraginpean, izan ere, berorrek euskal kolonia baten ezarpena proposatu baitzuen,...
Laser ablazioa: baterien etorkizunari begiratuz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz de Larramendi Villanueva, Idoia, Palomares Durán, Verónica
Geure eguneroko bizitzan hamaika tresna elektroniko eramankor erabiltzen ditugu eta haiek funtzionatzeko bateriak behar dituzte. Tresna horiek gero eta txikiagoak direnez, beharrezkoa da baterien tamaina gutxitzea. Hala ere, helburu hori lortzea oso erraza dela dirudi baina azken urteotan erronka bihurtu bilakatu da. Horregatik, geruza meheak prestatzeko teknikak garatu behar dira. Haien artean, PLD delako teknika (pulsed laser deposition-laser ablazioa) gailentzen da. Izan ere, oso teknika...
Hidrogeno energia-bektorea II: gordetzea eta energia-lorpena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ayastuy Arizti, José Luis
Aurreko artikulu batean [Ekaia 21 (2008) 65-88] hidrogeno-ekonomiaren lehen zatia den hidrogeno-ekoizpena aztertu da. Haren jarraipena den lan honetan hidrogeno-ekonomiaren beste bi zatiak aztertuko dira: gordetzea eta erabilera azken buruko energia bihurtzeko. Hidrogeno-ekonomiarako trantsizioan ari garen honetan, bi prozesuak hobetzen eta garatzen ari dira teknologiaren ikuspuntutik, besteak beste, kostuak murrizteko. Ahal den bolumen txikiena erabiliaz hidrogenoa gordetzeko metodo fisiko eta...
Zuhaitz infinituak eta beren simetriak: kontradibideen iturburua talde-teorian
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Alcober, Gustavo Adolfo, Zugadi Reizabal, Amaia
Taldearen kontzeptu matematikoa definitzen dugu, simetriaren ideia intuitiboa neurtzeko tresna modura. Zuhaitz erregular infinituen simetria handia erabiliz, Burnsideren Problema Orokorraren kontradibide bat ematen dugu, Gupta-Sidkiren taldea delakoa. Talde hori finituki sortua da, bere elementu guztiak ordena finitukoak dira, baina, hala ere, talde infinitua da. Emaitza hori frogatzeko behar diren taldeen propietate guztiak garatzen ditugu, hutsetik hasita.
Klimatologia fisikoa, klima sistema eta etorkizunaren itxaron daitekeen bilakaera
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sáenz Aguirre, Jon, Errasti Arrieta, Iñigo, Ibarra Berastegi, Gabriel, Ezcurra Talegón, Agustín
Hasieran, gaur egungo klimatologiaren garapena aurkeztuko dugu, historia labur moduan, eta adieraziko da zelan sortu zen klima-sistemaren kontzeptua. Ondoren, negutegi efektuaren atzean dagoen teoria-oinarri aurkeztuko da. Oso teoriaeredu bakun baten bidez frogatuko dugu irradiazio infragorriko eguratseko xurgatzaileen kontzentrazioak gora egiten badu, gainazaleko tenperaturak ere gora egin behar duela. Gainera, barne berrelikadurako zikloa edo biziraupena bezalako kontzeptu garrantzitsuak...
Burdinaren bidezko itsasoaren fertilizazioa klima-aldaketaren aurkako tresna interesgarria ote?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azúa Pérez, Iñigo
Berotegi efektuko gasak, batez ere CO2, atmosferan metatzerakoan mundu mailako beroketa gertatzen da. Erregai fosilen erreketatik askaturiko CO2 erdiak gutxi gorabehera atmosferan irauten du. Baina beste erdia lur-isurbideak eta batez ere ozeanoek xurgatzen dute. Itsasoan CO2-ren ziklo biogeokimikoa gertatzen da eta CO2 bahitu eta itsas hondoraino garraiatzen da edota CO2 askatzen da (itsas komunitateen arnasketaprozesuen bidez). Bi prozesu hauen arteko balantze netoa positiboa denez, itsasoa...
Ozeano Artikoko bankisaren beherakada: behaketak berrikusten, kausa fisikoak ulertzen eta etorkizuneko aldaketak iragartzen
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elosegui, P.
Ozeano Artikoa bankisa mehe batez estalita dago. Bankisa klima polarra taxutzen duen faktore garrantzitsuetako bat da, eta eragina izan dezake klima-sistema globalean ere. Garrantzi hori dela eta, beharrezkoa da Artikoko bankisa horren egoerari begiratzea eta hura ulertzea eta aurreikustea. Behaketek argi eta garbi erakutsi dute izotzaren hedadura eta lodiera murrizten ari direla eta izotz iraunkorra zena aldikako izotz ari dela bilakatzen. Inolako zalantza-izpirik gabe, Artikoko bankisa...
Ekosistemen osasuna: klima-aldaketaren eta kutsaduraren arteko elkarrekintza
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortiz Zarragoitia, Maren, Zaldibar Aramburu, Beñat, Soto López, Manuel, Izaguirre Aramayona, Urtzi, Múgica Fernández, María
Tresna biologiko berriak behar dira klima-aldaketak lurzoruetako zein ekosistema itsastarretako organismoengan eragiten duen efektua aztertzeko. Asmo honekin Zelulen Biologia Ingurumen Toxikologian ikerketa-taldea, estres peko egonaldiaren, eragindako efektuen eta osasun-estatusaren biomarkatzaileak ugal-zikloan zehar garatzen eta aplikatzen ari da, ekosistema desberdinetako espezie sentikor zentineletan. Artikulu honetan ekosistemen osasunaren eta bere ebaluazioari buruzko auziaren egoera izan...
klima aldaketa sozioekonomiaren ikuspegitik
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sainz de Murieta Zugadi, Elisa, Galarraga, I., Markandya, Anil
Ekarpen honek, azken urteotan hainbesteko garrantzia bereganatu duen klima-aldaketaren arazoa ikuspegi sozioekonomikotik aztertzea du helburu. Artikuluan, klima-aldaketaren eragin fisiko eta ekonomikoei aurre egiteko beharrezkoak izango diren ekidite eta egokitze politikak aztertuko dira, bai ikuspegi orokorretik bai eskualdeen ikuspegitik ere. Horren harira, kontuan hartuko dugu Euskal Herria bezalako lurraldeek bere gain har dezaketen zeregina. Horretarako, norabide horretan egon litezkeen...
Klimaren seinale hidrologikoak EAEko arroetako ur-emarien joeretan: gerora begirako proiekzio hidrologikoak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabaleta Lopetegui, Ane, Antigüedad Auzmendi, Ignacio
Nolakoa izango gure inguruko ibaien ur-emarien bihar-etziko bilakaera? Goranzkoa, beheranzkoa ala joera argirik gabekoa? Eta urtaro bakoitzean bilakaera bera izango ote? Galdera hauei erantzuna ematea ez da batere erraza, hamaika zalantzazko baitira. Ausartu behar, hala ere, ur-emarion bilakaeraren noranzkoa behintzat argitzen, bihar-etzi gure lurraldean izan daitezkeen egoera hidrologikoetarako hurbilketa bat egiten. Helburu hori izanda ere, abiapuntua iraganera begiratzea izan da. Azken...
Azken hamarkadetako itsas tenperaturaren joerak Bizkaiko Golkoan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Esnaola Aldanondo, Ganix
Bizkaiako Golkoan azken hamarkadetan itsasoko tenperaturak erakutsi dituen joerak aztertu dira lan honetan, horretarako satelite bidez jasotako itsas gaineko tenperaturen neurketak erabiliz bai tokian bertan, gainazalean, bai sakonera desberdinetan, bildutako tenperatura-neurketak erabiliaz. Bi denbora tarte aztertu dira lan honetan:1955-2010 eta 1985-2008. Tokiko neurketen multzoa 1955-2010 eperako dago eskuragarri eta epe hori neurketa mota horrekin soilik aztertu da. 1985-2008 tarterako...
Euskal Herriko kostaldean azkeneko hogei urteetan (1991-2009) komunitate fitobentikoetan izan diren egiturazko aldaketak: klima-aldaketak izan al du eraginik?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Muguerza Latorre, Naiara, Díez San Vicente, Isabel, Santolaria de Castro, Alberto, Gorostiaga Garay, José María
Azkeneko hiru hamarkadetan, ur-azaleko tenperaturak gora egin du gure kostaldean, bereziki udaberri eta uda sasoian. Halaxe dago jasota. Fitobenkton komunitateetan aldaketa nabarmenak izan dira, bai dibertsitateari dagokionez eta bai kopuruari dagokionez ere. Kontu hauek ikusmiran izanik, 1991. urteko udan lagindu ziren lekuak berriz ikusi genituen 2009. urtean. Egiturazko espezieen banaketan ere aldaketa esanguratsua gertatu da, baina joera hori ez da berdina izan kostalde osoan. Ikerketaema...
klima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta euskal koltaldean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Villate Guinea, Luis Fernando, Uriarte Capetillo, Ibon, Iriarte Gabicagogeascoa, María Aranzazu
Gizakiok eragindako klima-aldaketaren inpaktua biosferaren osagai guztietan nozitzen ari da, eta modu eragingarriagoan Lurreko azaleraren bi heren baino zabalagoa den itsas plankton-ekosisteman. Hain zuzen, Ipar Atlantikoko plankton-ekosistema da gehien eta modu sistematikoagoan ikertu den itsas eremua, klima-aldaketak plankton-ekosistemetan bide duen eraginari buruzko informazio-iturri osatuena dena. Itsas eskualde honetan, behatu da berotze globalari egotziriko plankton-espezieen...
Hedapen semantikoa informazioaren berreskurapenean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Otegi Usandizaga, Arantza, Agirre Bengoa, Eneko, Arregi Iparragirre, Xabier
Informazioaren berreskurapena (lB) erabiltzai le baten informazio-beharra aseko duten dokumentuak bilatzean datza. Beraz, lB sistemak erabiltzai leari laguntza emango dio dokumentu adierazgarriak, alegia, erabi ltza ileak behar duen informazioa eduki dezaketen dokumentuak , topatzeko . Horretarako, erabi ltzaileak egindako kontsultan oinarritzen gara. Kontsu ltaren eta dokumentuen arteko parekatze arazoa deiturikoa da lB sistemek aurre egin behar dioten arazo nagusienetako bat: dokumentu bat...
Weba euskarazko corpus gisa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Leturia Azkarate, Igor, Arregi Iparragirre, Xabier, Sarasola Gabiola, Kepa Mirena
The Basque language. just as any other, needs text corpora to survive in the modern world and to be used normally. But Basque corpora are few and small compared to those in other major languages. This is so because other languages have made use of the "Web-as-Corpus" approach , which consists of using the web as a corpus or as a source of texts for corpora. ln this paper, we describe the research carried out in his PhD thesis by the first author, under the supervision of the other two...
Gliometako zelula nestina-positiboen banaketa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriondo Juaristi, Ane, Bulnes Sesma, Susana, García Blanco, Alvaro, Bengoetxea, Harkaitz, Lafuente Sánchez, José Vicente
Zelula ama tumoralak (ZAT), ze lula amen ezaugarriak dituzten eta tumore bat birsortzeko gaitasuna duten tumore-ze1ulak dira. Bai anima1ietan eta bai gizakietan ere , multzoka agertzen dira eremu peribaskularrean, askotan egitura berezietan multzokatuta. Azken urteotan , ZATak kimio-erradio terapiekiko erresistenteak direla ikusi da, baita berreritzearen eragileak direla ere. Nerbio Sistema Zentraleko glioma tumoreetan, ehuna infiltratzeko eta angiogenesia pizteko gai dira zelula hauek. Lan...
Rol semantikoen etiketatze automatikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri, Haritz, Arregi Uriarte, Olatz, Zapirain Sierra, Beñat
The main task of semantic role labeling (SRL), sometimes also called shallow semantic parsing , is to detect the semantic relations hold among the predicate of a sentence and its associated participants and properties and the classification into their spec ific roles . Perforrrung sentence-level semantic analysis can help determine who did whar to whom, where, when, and how within an event . The predicate of a clause (typically a verb) establishes what took place , and other sentence...
Hizkuntzaren ekoizpena eta ulermena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zawiszewski, Adam
Artikulu honetan , erakusten dugu gizakiok hi zkuntza nola erabiltzen eta ulertzen dugun. Horretarako psikohizkuntzalaritzan proposatu diren zenbait eredu azaltzen ditugu: "klasikoak" alde batetik , eta "berriak", azken urteotan plazaratutakoak, bestetik. Azkenik , bigarren hizkuntzaren prozesamendua izango dugu hi zpide, baita eragiten dioten zenbait faktore ere .; In this article I explain how language is produced and understood. To this purpose principal models of lang...
LATEX: euskarazko dokumentu zientifiko-teknikoen ediziorako baliabideak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarra Basabe, Edorta, Etxebarria Bilbao, José Ramón
Nowadays , LATEX, an editor for high typographical quality texts, can be cons idered as a Jingua franca for the scie ntific community. Although LATEX supports a multi - lin g ua l envi ronment, it is s uited to work with English and Eng lish-like lang uages. The process of writing documents in LATEX for languages with structures or numeration rules different from English, as is the case of Basque, is not straightforward.The problems in the use of Basque language in LATEX are analized in this...
Irakaskuntzak eta ikerkuntzak bat egiten dutenean: bentzofenona-4 ultramore-iragazkiaren kuantifikazioa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Huizi, Uxua, Otegi, Estibalitz
Chemistry students often have an oversimplified view of analytical chemistry.Here a simple research project in order to familiarize degree students with research methodology is presented. Specifically, this paper describes the development of an easy and cheap method, based on micellar electrok inetic chromatography, for the determination of the ultraviolet filter benzophenone-4. Ultraviolet filters are substances whi ch are intended to protect the skin against certain UV radiation by absorbing...
Teresa O'Heyne ustezko euskal dibulgatzaile zientifikoaren inguruko datu berriak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriondo Orensanz, Mikel, Altonaga Sustatxa, Kepa
In this paper we provide further information regarding Teresa O'Heyne, which become more credible the authenticity of this popular science writer. Although Teresa O'Heyne was born in Norway, according to new data Teresa grew up in a partially Basque-speaking family and she married a Basque-speaking man from Bermeo;moreover, Basque was the main language in the homes of their sons and daughters. lt seems she also spoke English. In short, it is quite acceptable that Teresa O'Heyne...
Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak: efizientzia energetikoa hobetzeko aukera
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altzibar, Jokin, Ibarra Basabe, Edorta, Andreu Larrañaga, Jon, Gárate Añibarro, José Ignacio, Kortabarria Iparragirre, Iñigo
Nowadays , the popularity of electric and hybrid vehicles has considerably in creased , mainly clue to enviromental and energy saving reasons . In this article, the state of this tec hnology in vehic les is explained. The article beg ins with the analys is of the different vehicular topologies, followed by the explanation of the technology, the components and the functioning/operation of the electric vehicle battery-connected.; Gaur egun, aurrezte energetikoa eta ingurumen-arrazoiak dire la eta...
Nanoteknologiaren aplikazioak garu-minbizian
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gurruchaga Iribar, Haritz, Sáenz del Burgo Martínez, Laura, Ciriza Astrain, Jesús, Hernández Martín, Rosa María, Orive Arroyo, Gorka, Pedraz Muñoz, José Luis
Nanoterapiak aukera berri asko ireki ditu garun minbizien tratamendu eta diagnostikoan. Nanogarraiatzaileen erabilerak, tumore ingurura molekula konplexuen zuzentzea eta sistemikoki administratutako farmakoen iragana muga hematoentzefalikotik zehar baimentzen du. Kapsularatzen badira, farmakoek batez besteko bizitza luzeagoa dute organismoan, eta gainera efektu kaltegarriak jaitsi egiten dira. Nanogarraiatzaile hauen erabilgarritasuna dela eta, tumoreen aurka zuzendutako askapensistemak garatu...
Ingurune aberastuaren eragina eskizofrenian
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoetxea, H., Rico Barrio, Irantzu, Ortuzar Markes, Naiara, Argandoña, E. G., Lafuente Sánchez, José Vicente
Eskizofrenia gure giza11eari eragiten dioten patologia psikiatriko ohikoen eta minusbaliagarrienetakoa da. Besteak beste, ikasteko zailtasunak eta oroimenaren hutsegiteak dira zailtasun garrantzitsuak gizarte-integrazioari begira. Eskizofrenia, degeneraziozko gaixotasun kronikoa da eta denboran zehar lanitzen doa, baina gaur egungo ikerketa desberdinek erakusten dute terapia-estrategia egoki batek posible egin dezakeela gaixotasuna pairatzen duten kideen integrazioa hobetzea egungo gizartean....
Sindrome metabolikoa: XXI. mendearen madarikazioa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Mendia, Oscar, Blanco Arana, María Encarnación, Iriarte Saenz de Ojer, Gorka, Rico Parrilla, Estitxu, Maguregui Olabarria, Miren Itxaso, Alonso Rojas, Rosa María
Bizi-baldintzen etengabeko bilakaeran gaur egungo gizarteak bereganatu dituen hainbat ohituren ondorioz (dieta desorekatua eta ariketa fisiko eskasa besteak beste), esan daiteke eritasun kardiobasku larren intzidentzia goraka doala . Eritasun kardiobaskularren izenpean hainbat patologia topa ditzakegu (b ihotzekoa , istripu zerebrobaskularra .. . ) eta hauen atzean dauden arrisku-faktoreak desberdinak dira: hipertentsioa, kolesterola, diabetesa, obesitatea ... Arrisku-faktore hauek ez dira...
Polimorfismo genetikoen analisien meta-analisien erabilgarritasunaren analisi kritikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Aldaiturriaga, Nerea, Martín Guerrero, Idoia, Gutiérrez Camino, Ángela, López López, Elixabet, García-Orad Carles, África
Azken urteotan sortzen ari den itzelezko argitalpen kopurua ikusita, meta-analisiak plazaratzen ari dira, helburu bera duten ikerketa lanen informazioa laburtzeko. Hain zuzen ere, gai jakin baten ikerketa lan desberdinen emaitzak konbinatu nahi dira meta-analisi hauetan erantzunik gabeko galderak argitzeko. Kalitatezko meta-analisiak izateko , berau egiteko pausu guztiak ondo landuta eta deskribatuta egon behar dute. Horregatik, meta-analisien erabilgarritasuna baloratzeko haien irakurketa...
Sistema serotonergikoaren eta gongoil basalen arteko elkarrekintza: inplikazio funtzionala eta terapiaren alderdia Parkinsonen gaixotasunean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Miguélez Palomo, Cristina, Morera Herreras, Teresa, Sagarduy Crespo, Ainhoa, Bruzos Cidón, Cristina, Aristieta Arbelaiz, Asier, Ruiz Ortega, José Ángel, Torrecilla Sesma, María, Fernández Aedo, Irrintzi
Serotonina neurotransmisoreak funtzio ezberdinak betetzen ditu informazio-prozesaketaren modulazioan hainbat familiatako hartzaileen aktibazioaren bidez. Hauen artean, erreten ionikoa den hartza ile bat (5-HT3) eta G proteinei lotutako (5-HT1, 5-HT2 , 5-HT4. 7) hartzaileak daude. Neurona serotonergiko gehienak mesentzefaloan kokatuta daude, rafe nukleoetan bereziki . Gongoil basaletara (GB) iristen diren proiekzioak , batez ere dorsal raphe nucleusetik (DRN) heltzen dira. GBak oso ondo...
Dimetil eterraren sintesia CuO-ZnO-A12O3/y-A12O3 katalizatzaile funtzio bikoa erabiliz. Modelakuntza zinetikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sierra García, Irene, Ateka Bilbao, Ainara, Ereña Loizaga, Javier
Lan honetan urrats bakarrean egindako dimetil eterraren (DMEren) sintesia aztertu da. Bereziki, e red u zinetiko bat proposatu da , eta parametro zinetikoak kalkulatu dira. Cu0-Zn0-AIP3/y-AI20 3 da erabilitako katalizatzailea, eta bi elikadura erabili dira: sintesi-gasa (hau da, hidrogeno eta km·bono monoxidoaren nahastea) eta (H2+C02) . Ereclu zinetikoak ondo cloitzen ditu erreaktore finko isotermoan lorturiko emaitza esperimentalak, eragiketa-ba ldintzen tarte zabalean: 225-325 °C, 10-40 bar;...
Pneumatiko erabilien kudeaketa: pirolisia iturri ohantze konikoko erreaktorean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artetxe Uria, Maite, Amutio Izaguirre, Maider, López Zabalbeitia, Gartzen, Olazar Aurrecoechea, Martin
Egun pneumatiko erabilien kudeaketa interes handia berenganatzen ari da, alde batetik, euren isurketa eta pilaketak dakartzan ing urug iro arazoengatik eta, bestetik, pneumatiko erabi lia material baliotsua de lako ide ia gero eta indar gehiago hartzen ari delako . Balioztapen prozesu desberdinen artean, piro li sia da irtenbide erakarganienetarikoa. Izan ere, pneumatiko erabilia erregai gaseoso edo likido edota balio erantsia duten produktu kim.ikoen itu rri bilaka li teke. Iturri-ohantze...
Antropozenoa: Lurraren historiako pasarte berria?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irabien Gulias, María Jesús, García Artola, Ane, Cearreta Bilbao, Alejandro, Leorri, Eduardo
Anthropocene is a geological informal term used to signal the time interval in which human activities have exherted a global impact on Earth dynamics. Its definiti on as a formal geochrono logical unit requires to determine the start date and to establish suitable strati graphic markers . ln this work, some sc ientific considerations which may help to define the Anthropocene are presented.; "Antropozenoa" esaten zaio informalki giza jarduerek Lurreko dinamikari eskala orokorrean...
Lurrun-irudiak: ur tantek, nola nanoegituratu ditzakete polimero arrunten gainazalak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpitarte, Itxasne, Ruiz Rubio, Leire
In this work the forma tion of porous honeycomb-structured polymeric surfaces by the Breath Figure technique ha ve been studied. This is one of the most promising methods for the fabrication of homogeneous and hi ghly porous films from polymeric matrixes. These surfaces have wide number of potential applications such as biosensors or membrane separation.; Lan honetan, lurrun -irudien teknikaren bidezko abaraska itxurako gainazal polimeriko porotsuen eraketa aztertu da. Bere sinpletasunari esker...
Poli(butilen adipato-ko-tereftalato)/Fenoxi sistemaren nahaskortasuna eta hesi-propietateen aldaketa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sangroniz Agudo, Ainara, Iriarte Ormazabal, María Angeles, Etxeberria Lizarraga, Agustín
Biodegradable and compostable Poly(butylene adipate-co-terephthalate) (PBAT) copolymer has been stud ied. lt has good mechanical properties, but in order to be used in industrial appl ications its barrier properties must be improved significant ly.For this purpose it has been mixed with phenoxy resin. Miscibility is established through determ ination of the glass transition temperature. The relationship between the T~ and composition has been stud ied using different models, since th is re lat...
Termografia infragorri aktiboa materialen azterketarako
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Apiñaniz Fernández de Larrinoa, Estibaliz, Mendioroz Astigarraga, María Aránzazu, Oleaga Páramo, Alberto, Salazar Hernández, Agustín
Active lnfrared Thermography techniques are based in detecting thermal waves previously induced in a material. This thermal waves wi ll travel through the material and carry with them information of the interna! structure of the material. Measuring the surface temperature allows to obtain that information . In infrared thermography the surface temperature is meas u red by means of an infrared camera.During the last years these techniques have had a great development because they are very fast...
Modu-kommutazioaren bidezko sistemak ikuskatu eta kontrolatzeko arkitektura baten diseinua
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriondo Urbistazu, Nagore, Estévez Estévez, Elisabet, Marcos Muñoz, Margarita
In the last decades, the technological advances have led experts in the fields of control engineering and software engineering to work jointly in the area of Hybrid Systems . It is well known the difficulty for control them, how usually they do not perform as required if a unique controller is designed for all modes . Related with how to control these systems and the viability of their industrial implementation, this work presents a supervision and control architecture for switched mode systems...
Inkesten emaitzetan oinarrituriko balorazio-adierazle orokorra sortzeko proposamena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zarragoitia, Ane, Urkaregi Etxepare, Arantza
Ebaluazio-tresna moduan erabiltzen direnean, inkestek eragozpenak sortzen dituzte beren informazio guztiaren ustiapenean. Askotan aldagai anitzeko analisiko tekniken berri ez izateak edota inkestek jasotako informazio guztia adierazle orokor batean bildu behar izateak daraman zailtasuna dela eta, inkesten datuen analisi estatistikoak bi aldagai uztartzen dituzten kontingentzi tauletara edo analisi deskribatzaileetara mugatzen da. Aldiz, azterketa honetan Korrespondentzia Anizkoitzen Analisia...