Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Emozioen garrantzia eta lanketa haur hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hernández Fernández, Mikel

40 p. – Bibliogr.: p. 33-36, [EUS] Hezkuntza tradizionalak ezagutza gehiago baloratu du emozioak baino, nahiz eta bi alderdiak beharrezkoak diren. Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusiak Haur Hezkuntzako etapan Hezkuntza Emozionalean formatzea eta sakontzea izan da. Horretarako, Hezkuntza Emozionalaren eta haurtzaroan emozioen garapenaren informazioa bildu da, lan etnografikoa bat eginez, non behaketa sistematikoa informazioa jasotzeko tresna izan da. Analisia kategoria-sistemaren bidez egin da, eta honako dimentsioak..., [ES] La educación tradicional ha valorado más el conocimiento que las emociones, aunque ambos aspectos son necesarios. Los objetivos principales de este Trabajo Fin de Grado han sido la formación y profundización en la Educación Emocional en la etapa de Educación Infantil. Para ello, se ha recopilado información sobre la Educación Emocional y el desarrollo emocional en la infancia, realizando un trabajo etnográfico. Para ello, la observación sistemática ha sido la herramienta para la recogida...



Bi hamarkada Euskadiko migrazioari eta asiloari buruz hausnartzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ikuspegi, Observatorio Vasco de Inmigración

336 p, Argitalpen honen helburua da azken bi hamarkadetako migrazio-fenomenoari buruzko zenbait gogoeta egitea, hainbat ikuspegi eta dimentsiotatik begiratuta. Aurretik, Ikuspegik eginak ditu jada hiru argitalpen monografiko, bat datozenak atzerritik Euskadirako migrazioen historian funtsezkoak izandako aldi nagusiekin: atzerritar jatorriko immigrazioaren hasierarekin (2004an), sendotze-garaiarekin (2010ean) eta krisi ekonomikoarekin (2013an). 2004an, Ikuspegik Euskadirako immigrazioari buruzko lehen...



Gaztetxoak eta aisialdia. Etorkizuna Aurreikusten (2001-2002)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Berrio-Otxoa Otxoa de Angiozar, Kontxesi, Hernández García, Jone Miren, Martínez García, César

Etorkizuna Aurreikusten izenarekin 1993an abiatutako aldizkako ikerketa-bildumaren bidetik, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) egungo gaztetxoen errealitatearen azterketa egitea eskatu zitzaionean lantalde honi, nerabeen berri osatua jasotzekotan neska-mutilentzako beraientzako garrantzitsua den bizitzaren arloari heldu beharra argi ikusi genuen, eta ikuspegi horretatik abiatu genuen txosten honetan aurkezten dugun EAEko gaztetxoen aisialdiari buruzko ikerketa. Gainera,...



Advanced optical fiber sensors for linear and angular displacement, Zuntz optikozko sentsore aurreratuak desplazamendu lineal eta angeluarrerako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubia Garea, Gorka

283 p., Industry 5.0 calls for photonic solutions that gather precise, real-time measurements under intense heat, vibration, and electromagnetic fields. Conventional electronics struggle here, often succumbing to interference or limited durability. This dissertation overcomes that gap by developing intensity-based optical fiber displacement sensors (OFDS) that measure linear and angular displacements with high accuracy, extended range, and minimal dead zones.This research closes the loop on OFDS design...



Ahozko hizkera informalerako gaitasuna eta harreman-sare informaletako hizkuntza-erabilera: azterketa kuantitatibo bat unibertsitateko gazteen testuinguruan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artetxe Sarasola, Miren, Bereziartua Etxeberria, Garbiñe, Burreso Pardo, Naroa

Euskararen erabilera ezagutza bezainbeste igo ez izanak arreta berezia jarri die eremu informaleko hizkuntza ohiturei. Eremu informalean euskaraz aritzeko gaitasunarekin lotutako alderdiak aztertu dira ikerketa honetan. Zehazki, gaitasun horrekin zenbaterainoko erlazioa daukaten familiakoekin eta lagunekin hitz egiteko erabiltzen den hizkuntzak, unibertsitateko testuinguruan kokatzen diren gazteen artean. Horretarako, UPV/EHUko Donostiako campusean Lehen Hezkuntza ikasten ari diren 292..., Lan honek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntza (IT-1438-22) eta Euskaltzaindiaren laguntza jaso ditu



Ainara Aspiazuren" Basoan barna" (Elkar, 2021)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kortazar Billelabeitia, Paulo

Basoan Barna (2021) Ainara Azpiazuren album ilustratua da, non aitona eta iloba basoan barrena egindako txango baten bidez harreman afektiboa eta naturarekiko miresmena erakusten diren. Narrazioak bi ardatz nagusi ditu: batetik, bi pertsonaien arteko lotura estua; bestetik, basoko animalien eta paisaiaren presentzia etengabea, ipuinaren giroa eta esanahia baldintzatzen dituena. Aitonaren iraganeko bilakaera —ehiztaritik argazkilari izatera egindako aldaketa— lehen orrietako irudietan azaltzen..., Laida literatura eta Identitatea



Gerra Zibila eta gerra ostea Donostian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarralde Lizarralde, Laia

34 p. -- Bibliogr.: p. 26-28, [EUS] Gerra Zibila bi bloke argiren distentsioek markatu zuten Euskadin: alde batetik, Gipuzkoa eta Bizkaia zeuden, Errepublikari leial mantendu zirenak Mola jeneralaren eta bere armadaren eskuetan erori arte, Bestetik, Araba eta Nafarroaren kasuan, matxinatuek (karlistek, batez ere) indar handiagoa zuten eta berehala probintzia horien kontrola hartu zuten. Gipuzkoaren kasuan, zehazki Donostian, egoera horren aurrean tokiko miliziek erresistentzia handia erakutsi zuten; bada, hiria hartzeko..., [ES] La Guerra Civil en el País Vasco estuvo marcada por la distinción de dos bloques: por un lado estaban Guipúzcoa y Vizcaya, que se mantuvieron fieles a la república hasta caer en manos del general Mola y su ejército y por otro lado, estaban Álava y Navarra, donde las fuerzas rebeldes tenían más apoyo y se hicieron con el control de estas provincias en seguida. En el caso de Guipúzcoa, concretamente en Donosti, ante esa situación las milicias locales ejercieron gran resistencia ante el..., [EN] The Civil War in the Basque Country was marked by the distinction of two clear blocs: on one side were Guipuzcoa and Vizcaya, which remained loyal to the Republic until they fell into the hands of General Mola and his army, and on the other were Alava and Navarre, where the rebel forces had more support and immediately took control of these provinces. In the case of Guipuzcoa, specifically in Donosti, the local militias put up great resistance to the first failed attempt to take the city,...



Kateatzearen fenomenoa mendeko pertsonen zaintzaileetan: kontzeptu analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echarri Igoa, Uxue

Sarrera: Oso hedatua dago zaintzailearen gainkarga baina bada beste zainketa ez-osasuntsu bat non zaintzailea ez den arazoaz kontziente. Hasieran alkoholikoen zaintzaileekin bakarrik lotzen zen eta kodependentzia deitzen zitzaion. Baina urteak pasa ahala, ikerketa gehiago sortu ziren eta termino desberdin gehiago kontzeptuaren anbiguotasuna sortuz. Metodologia: Ikerketa honetan beraz, bilaketa bibliografiko bat gauzatu da Walker eta Avanten kontzeptu analisiaren metodologian oinarrituta,...



Txanponaren bi aldeak: frantsesetik euskaratutako HGLa mugaren bi aldeetan.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubillaga Gómez, Naroa

Frantsesetik euskaratutako haur- eta gazte-literaturako itzulpena du aztergai artikulu honek, euskal eremu geografiko osoa kontuan hartuta, hau da, nola Iparraldea hala Hegoaldea. Katalogazio-lan baten emaitzak aurkezten ditu artikuluak, eta ondorio nagusiak dira, batetik, Hegoaldean askoz ugariagoak direla frantsesetik euskaratutako HGLko lanen argitalpenak, eta, bestetik, txikienei edo lehen irakurleei bideratutako lanak itzultzen direla batez ere. Katalogazioaz harago, mugaren bi aldeetan...



Polioxometalatoak ingurune urtsuan: egitura esanguratsuenak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz Bilbao, Estibaliz, Fernández Navarro, Leticia, Artetxe Arretxe, Beñat, San Felices Mateos, Leire, Reinoso Crespo, Santiago

The large compositional and structural diversity of polyoxometalates (POMs) is strongly related to their dynamic chemical equilibria in aqueous solution. In fact, their formation process involves complex oxoanion condensation reactions in acidic media and thus, more than one metal-oxo cluster species coexist in a given pH condition. Thus, a general overview of the most common structural archetypes of POMs is provided in this work, with strong focus on the main species found in aqueous solution...



Jupiterren atmosferaren dinamika Juno misioan zehar, Jupiter's atmosphere dynamics during the Juno mission

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iñurrigarro Rodríguez, Peio

153 p. (eng.) 155 p.(eusk.), Júpiter, el mayor planeta del Sistema Solar, presenta una atmósfera permanentemente cubierta por nubes donde se desarrollan una gran variedad de fenómenos atmosféricos. El estudio de la dinámica atmosférica de Júpiter proporciona información sobre el desarrollo de fenómenos meteorológicos bajo condiciones diferentes a las encontradas en la Tierra. Las tormentas convectivas son un fenómeno habitual en Júpiter, y se sospecha que juegan un papel fundamental en su dinámica atmosférica. En esta...



Kirurgia-arloko sendagaien maneiua gomendatutako jarraibide egokiekiko zenbateraino doitzen den zehazteko autoebaluazio-galdetegi baten garapena., Kirurgia-arloko sendagaien maneiu egokirako autoebaluazio-galdetegi baten garapena.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Gomáriz, Naia

26 p.: il. -- Bibliogr.: p. 19-20, Osasun-sistemako asistentzia-akatsek, batez ere sendagaiekin erlazionatutakoak, ondorio asistentzial eta ekonomikoak dituzte, gaixoen erikortasun- eta heriotza-kausa garrantzitsua baitira. Sendagaien erabileran gertatzen diren intzidentzia guztiak ez dira medikazio-akatsak kontsideratzen, soilik saihesgarriak direnak. Intzidentzia saihesgarriak prebentzio neurrien bidez ekidin daitezke. Aldiz, saiheztezinak direnak, esaterako sendagaiek eragindako albo-ondorioak, ezin dira prebentzio neurrien...



Emakume errefuxiatuak eta mutilazio genitala: Europar Batasunaren eta Espainiaren babes sistemaren azterketa bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bayarri Tena, June

[EU] Lan honek gaur egun emakumeen genitalen mutilazioari (EGM) eta asiloari buruz dagoen legediaren aplikazioa aztertzen du, nazioarteko esparrutik Espainiako esparrura. Nazioarteko eta Europako legeak, Espainiako legerian nola txertatu diren aztertuko da. Era berean, EGMren egoera asiloaren testuinguruan jazarpen-modutzat har daitekeela sakonduko da, eta jurisprudentziaren bidez Espainiako auzitegiek EGMarekin lotutako asilo-eskaerei nola erantzun dieten aztertuko da ere. Gainera, Espainiako..., [EN] This paper analyses the application of current legislation on female genital mutilation (FGM) and asylum, from the international level to Spain. The integration of international and European laws into Spanish law will be analyzed. It will also examine the situation of FGM s a form of harassment in the context of asylum, as well as the jurisprudential response of the Spanish courts to asylum applications related to FGM. In addition, the measures adopted by the Spanish government to prevent..., [ES] Este trabajo analiza la aplicación de la legislación actual sobre mutilación genital femenina (MGF) y asilo, desde el ámbito internacional al español. Se analizará la integración de las leyes internacionales y europeas en la legislación española. Asimismo, se profundizará en la consideración de la situación de la MGF como una forma de acoso en el contexto del asilo, así como en la respuesta jurisprudencial de los tribunales españoles a las solicitudes de asilo relacionadas con la MGF....



Cinema and audiovisual media in minority languages in France. The development of Basque cinema and the genesis of a public policy in its favour in the Northern Basque Country (2015-2023)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irigarai, Graxi Joana

353 p. (fr) 351 p. (eusk.), Retirada el 30-6-2025, 2010eko hamarkadatik aitzina Ipar Euskal Herrian zinema sektorea garatzen hasten da. Alde batetik, gogoetak eta ekintzak eramanak dira Hego Euskal Herrian eginak diren euskal filmak erakutsiak izateko eta bestaldetik, zinemaren arloan gaitasun gorakada bat susmatzen da: ekoiztetxeak sortzen dira, filmegile belaunaldi berri bat agertzen da, profesionalak egituratzen dira. Tesi honek Frantses Estatuak hizkuntza gutxituetan den zinema garatzeko aukerak eskaintzen dituen aztertzea proposatzen du...



Hizkuntzaren garrantzia haur hezkuntzan: praktikan jartzeko proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sáez Navarro, Nerea

41 p. – Bibliogr.: p. 34-37, [EUS] Zehaztapenetara jotzen badugu, Gradu Amaierako Lan hau komunikazioan, hizkuntzan eta ahozkotasunean oinarrituko da. Komunikazioaren bitartez lortu nahi diren helburuez jabetzean, haurtzaroan honakoak nola garatu ikustean eta hizkuntzarekiko hurbiltasuna bilatzean datza. Hau, betiere, ematen den egoera kontuan hartuta eta helburu horiek lortzeko erabiltzen diren baliabideak behar bezala egokituz. Hori oinarri bezala hartuta, haurren hizkuntzarekiko lehenengo kontaktuari emango zaio..., [ES] Hablando minuciosamente, este trabajo de fin de grado se basará en la comunicación, el lenguaje y la oralidad. Consiste en tomar conciencia de los objetivos que se persiguen a través de la comunicación, ver cómo se desarrollan en la infancia y buscar la cercanía al lenguaje. La idea será adaptar adecuadamente los recursos que se emplean para alcanzar estos objetivos, siempre y cuando se tenga en cuenta la situación que se da. Sobre esta base, se profundizará en el primer contacto con la..., [ENG] If we stick to the specifications, this end-of-grade work will be based on communication, language and orality. It consists in being aware of the goals to be achieved through communication, in seeing how to develop them in childhood, and in searching of the proximity to language. This is always in view of the situation in which we find ourselves, and how to adapt the resources used to achieve these objectives appropriately. On this basis, the first contact with the children's...



Estreinaldi zinematografikoen arrakastaren iragarpena ikasketa automatikoa erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Larrambe, Oier

[EU] Espainiako estreinaldi zinematografikoen arrakasta aurresateko eredu ezberdinak eraiki eta alderatu dira. Horretarako, pelikula ezberdinen informazioa duen datu-base bat erabiliz, Twitter-etik tweetak modu automatikoan lortu dira, eta tweet horiek prozesatu eta bektore numerikoetan transformatu ondoren, neurona-sareetan oinarritutako bi eredu eraiki dira.



Nola egin Master Amaierako Lana?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Belaustegi Bedialauneta, Unai, Villa Rodríguez, María José, Erkoreka González, Mikel, Garro Albaina, Jon, García Rabadán, Jonatan, Arregi Orue, Joseba Iñaki, Sáenz del Castillo Velasco, Aritza, Zuriarrain Asurmendi, Irati, Quintana Piñeiro, Jon, Goenaga Arregui, Iraitz

166 p, Liburu honek helburu jakin bat dauka: Master Amaierako Lanak (aurrerantzean MAL) egiteko erreferentzia bat eskaintzea. Zinez, DBHko eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterra amaitzeko egiten diren lanak erabili dira erreferentzia gisa, eta zehazki, Giza eta Gizarte Zientzietako espezialita­tean kalifikazio bikainarekin defendatu diren MALak. Baina, praktikan, edozein MAL egi­teko baliagarriak izan daitezkeen adibideak eskaintzen dira....



Euskal fonetika akustikoaren 100 urte

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Krajewska, Dorota

Lan honetan euskal fonetika akustikoan (alderdi segmentalera mugatuta) orain arte egin diren lanen datu-base bat osatu da, ahalik eta lan gehien biltzeko helburuarekin. Azterketa zenbait aldagairen arabera egin da: argitalpen-urtea, gai orokorra (igurzkariak, herskariak, bokalak, etab.), aztertutako hizkera, hiztunen eta grabazioan erabilitako materialen ezaugarriak, hiztun- eta datu-kopurua, eta analisi-mota (analisi estatistikoa egin den). Guztira 97 lan bildu dira: zaharrenak 1923koak dira...



Elikadura bikoitzeko sorgailudun sareen babesa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Susin Alvarez, Jon

Gradu Amaierako Lan (GrAL) honen helburu nagusia energia eolikoko sorkuntzan erabiltzen diren elikadura bikoitzeko sorgailudun sareen babesa aztertzea da. Elikadura bikoitzeko sorgailu asinkronoa, DFIG izenez ezaguna, energia eolikoaren ustiapenera hoberen doitzen den sorgailua da. Bere nolakotasuna, bihurgailu baten laguntzaz errotorearen biraketa abiadura haizearen abiadurara egokitzen dela da. Deskarbonizazioak barnebiltzen dituen erronkei aurre egiteko, aerosorgailuek berebiziko garrantzia..., Este Trabajo Fin de Grado (TFG) tiene como objetivo principal estudiar la protección de las redes con generadores doblemente alimentados utilizados mayormente en la generación mediante energía eólica. El generador asíncrono doblemente alimentado, conocido como DFIG, es el generador que mejor se ajusta a la explotación de energía eólica. Su cualidad es que con la ayuda de un convertidor, la velocidad de giro del rotor se adapta a la velocidad del viento. Para hacer frente a los retos que plantea..., The main objective of this Final Degree Project is to study the protection of double-fed induction generator networks used in wind power generation. A double-fed induction generator, known as DFIG, is a generator that is best suited to the exploitation of wind power. Its quality is that with the help of a converter, the rotation speed of the rotor adapts to the speed of the wind. In order to meet the challenges posed by decarbonisation, wind turbines are of vital importance as one of the most...



Errebisio sistematikoa aztertzeko “flipped classroom” metodologiaren eraginkortasuna ikasleen autonomian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uriarte Molina, Gaizka

43 p. -- Bibliogr.: p. 33-43, [EUS] Gradu Amaierako Lan honetan, errebisio sistematikoa aurrera eraman da "Flipped Classroom" metodologiak ikasleen autonomian duen eragina aztertzeko. "Flipped Classroom"-ak klase tradizional bati buelta ematen dio eta edukiak klasera joan aurretik etxean lantzen dira teknologiaren laguntzaz. Horrek, ahalbidetzen du gelan edukiak praktikatzeko eta zalantzak argitzeko denbora handiagoa egotea eta klase orduak eraginkorragoak izatea. Erribisio sistematikoaren artikuluak..., [ES] En este Trabajo de Fin de Grado se ha llevado a cabo una revisión sistemática para analizar el impacto de la metodología "Flipped Classroom" en la autonomía del alumnado. El "Flipped Classroom" da la vuelta a una clase tradicional ya que los contenidos se trabajan en casa antes de ir a clase con ayuda de la tecnología. Esto permite que en el aula haya más tiempo para practicar contenidos y resolver dudas haciendo así que las horas de clase sean más efectivas. Para..., [EN] In this Final Degree Project, a systematic review has been carried out to analyse the impact of the Flipped Classroom methodology on student autonomy. The Flipped Classroom turns the traditional classroom into a classroom in which the content is worked on at home before going to class with the help of technology. This allows more time in the classroom to practice content and resolve doubts, making class time more effective. In order to select the systematic review articles, the prism...



Molekulekin inprimatutako polimeroak antigorputz naturalak ordezkatzeko etorkizuneko tresna gisa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elejaga Jimeno, Ainhoa, Alday Izaguirre, Amaia, Diez Caballero, Lucía, Unceta Zaballa, Nora, Goicolea Altuna, María Aranzazu, Barrio Díez-Caballero, Ramón José, García del Caño, Gontzal, Gómez Caballero, Alberto

Molecularly imprinted polymers (MIP) are synthetic macromolecules that retain chemical memory for a certain ligand. They work as biomimetic artificial receptors, often demonstrating higher affinity than their natural counterparts. Over the past few decades, the synthesis of MIPs has advanced significantly, evolving from the bulk polymerisation method to reversible deactivation radical polymerisation, giving rise to more homogeneous MIPs as regards size and shape. Applications of MIP have...



Gaztelugatxeko San Juanen identitatea kontserbatu eta berreskuratzeko proposamen kulturala

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fradua Ruiz de Azua, Ane

Gaztelugatxeko San Juan gaur egun ondarean zein Bermeoko herrian oso bizirik dauden kultura, tradizio eta kondairez beteta dago, ondare materialarekin batera aspektu hauek kontserbatzea oso garrantzitsua izanik ondarearen identitatea mantentzeko. “Juego de Tronos” telesaila dela eta, tokia telesailean agertu izan baita “Rocadragon” izenarekin, honek fama handia irabaziz eta turista masa handia erakarriz; turismo mota honetako bisitari kantitate handiena ondarera telesailean agertzen den...



Gerra eta haren ondorioak erromatar inperioan: Trajanoren zutabea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ezkurra Kaltzada, Mikel

36 p. -- Bibliogr.: p. 27-28, [EUS] Erromatar Inperioan gudak izan zitzakeen ondorioak ulertzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, Trajanoren Daziako Kanpainiak hartuko ditugu aztergai, K.o. II. mendeko Europa ekialdean kokatuz1 . Bertan, gatazka belikoaren arrazoiak eta nondik norakoak ulertzen ahaleginduko gara eta, batez ere, Trajanoren zutabea iturri nagusiz hartuz ondorioak zerrendatu, sailkatu eta azalduko ditugu, historiografia modernoa eta iturri literario klasikoak erabiliz., [EN] The main purpose of this essay is to understand the consequences that war had in the Roman Empire. In order to analyse that, we will focus on Trajan's Dacian Wars, located in Eastern Europe at the beginning of the 2nd century. Based on that conflict we will try to understand the reasons and the development of the war, using Trajan’s columns as the main source to clasify and explain the consequences of it. At the same time, we will use modern bibliography and classic literary sources...



Amniozentesia eta biloxka korionikoen biopsia: asoziatutako umeki galera portzentajea eta GIB, B eta C hepatitisa duten haurdunen maneiua. Errebisio bibliografikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sudupe Urrutibeaskoa, Ainhoa

[EU] Amniozentesia eta biloxka korionikoen biopsiaren heriotza fetal arriskua aztertzen duen errebisio bibliografikoa. Bestalde, GIB, B edota C hepatitisa duten haurdunetan proba inbasibo horiek izan dezaketen transmisio bertikal arriskua eta hau ekiditen saiatzeko maneiua ere aztertu dira. Lana euskaraz egin da.



Sudurbarneko eta kanalikulu barneko dakriozistorrinostomia diodo laserrarekin helduan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabala Vallejo, Iraide

[EU] 1. Sarrera: dakriozistitisa (DZ) malko zakuaren inflamazioa da, hodi nasolakrimalaren buxaduraren ondorioz ematen dena. Horrez gain, malko sistemako gaixotasun ohikoena da. Gaixotasuna ohikoagoa da emakumeetan eta hodiaren buxaduraren ondorioz bere sintoma nagusia epifora da. Klinika akutua zein kronikoa izan daiteke eta unilaterala edo bilaterala. Tratamenduari dagokionez, medikoa izango da egoera akutuetan, antibiotiko bidezkoa batez ere. Egoera kronikoetan, aldiz, aukerako tratamendua...



Geologia 1-Fisika 1: duela 65 milioi urte Lurraren aurkako meteorito baten inpaktuaren afera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Plazaola Muguruza, Fernando

This article is a continuation of the article "Geologia 1-Fisika 0", where I showed that the mastery of physics in the 20th century, and especially in the first half of the century, did not reach all areas, and in the knowledge of the age of the Earth Geology scored a great goal against physics. In this second article I will explain that in the fourth quarter of the 20th century, when the success of physics was not so great, physics tied the game, especially at the hands of. the...



Baginen Bagara. Emakume artistak: ikusgarritasun(ez)aren logikak, Baginen Bagara. Artistas mujeres: lógicas de la (in)visibilidad

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ansa Arbelaiz, Garazi, Barcenilla García, Haizea

Los textos del volumen están en euskara, castellano, francés e inglés., Baginen Bagara recoge las obras que se presentaron en la exposición del mismo nombre celebrada en San Telmo Museoa en 2021. Se mostraron 120 obras, gran parte de ellas inéditas, que se recogen en la publicación. Esta contiene además textos teóricos sobre las lógicas patriarcales del sistema del arte vasco escritas por Garazi Ansa, Haizea Barcenilla, Ane Lekuona y Miren Vadillo. Se tratan, entre otras, el canon excluyente del llamado "arte vasco", las connotaciones de los términos..., San Telmo Museoa. Desnortadas. Territorios de género en la creación artística contemporánea (PID2020-115157GB-I00)



1937ko gernikar belaunaldia britainia handian: euskal diaspora baliabide pedagogiko gisa erabiltzeko proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bumstead Díaz, Adam

66 p. – Bibliogr.: p. 44-46, [EUS] Egun bizi dugun mundu globalizatu honetan, migrazioak eta diasporak etengabe gertatzen diren fenomenoak dira, non, hainbat arrazoi kontuan harturik, herri baten zati handi batek ihes egiten duen bere jaioterritik, baina oraindik ere bere herriarekiko sustraitua egonik. Diaspora kasuak, zuzenki, eskolan jorratzeko gaiak bilakatzea berezko erronka bat da irakasleontzat, bai munduaren ulerkera hobeago bat izateko, bai eta aniztasunarekiko errepetua eta elkarreragina bilakatzeko eta..., [ES] En el mundo globalizado en el que vivimos, las migraciones y las diásporas son fenómenos que suceden constantemente, en los que, por diversas razones, gran parte de un pueblo se escapa de su tierra natal, pero todavía está arraigado con su pueblo. La transformación de los casos de la diáspora en temas de estudio en la escuela es un reto para el profesorado, tanto para una mejor comprensión del mundo, como para convertirse en un ejemplo de compromiso e interacción con la diversidad y hacer..., [EN] In the globalised world in which we live, migrations and diasporas are a constantly occurring phenomena, where, for various reasons, large parts of a people leave their homeland, but are still rooted both with their people and homeland. Transforming diaspora cases into topics of study in school is a challenge for teachers, both for a better understanding of the world, but also to become an example of engagement and interaction with diversity and to address cases of exclusion. Therefore,...



Adimen artifiziala zerga zuzenbidean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ferarios Santos, Maider

Adimen artifizialaren inguruan (AA aurrerantzean) hitz egiten dugunean, ez gara etorkizuneko kontzeptu batez ari; izan ere, gure eguneroko bizitzaren zati da eta gizartean duen eragina gero eta handiagoa da. Dagoeneko AAren aplikazioak erabiltzen ari dira garraioan, zientzian, osasunean edo segurtasunean, besteak beste. Beraz, eta Europako Kontseiluko Adimen Artifizialeko Batzordeak (AAB) adierazi zuenez, kontua ez da tresna boteretsu horiek erabili nahi ditugun, baizik eta nola bermatu...



Trukagailu motako egituren fabrikazioarentzako parametro lokalen garapena LPBF teknologia bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cendoya Barandiaran, Lide

[ES] La fusión láser por lecho en polvo (LPBF, por sus siglas en inglés, Laser Powder Bed Fusion) es un método de fabricación aditiva utilizado con diferentes metales que permite obtener piezas con geometrías muy complejas. El principal problema de este método en la actualidad es la calidad de las piezas, tanto para mejorar la calidad superficial como para asegurar buenas propiedades metálicas. En concreto, uno de los problemas que más afecta a la calidad obtenida directamente de estas piezas..., [EU] Hauts-ohantze bidezko laser fusioa (LPBF, ingelesezko siglengatik, Laser Powder Bed Fusion), metal ezberdinekin erabiltzen den fabrikazio gehigarriko metodo bat da, geometria oso konplexuak dituzten piezak lortzea ahalbidetzen duena. Metodo honen arazo nagusiena gaur egun piezen kalitatea da, bai gainazal-kalitatea hobetzeko, bai propietate metaliko onak ziurtatzeko. Zehazki, pieza horietatik zuzenean lortutako kalitateari gehien eragiten dion arazoetako bat piezaren beheko aldeetan hauts..., [EN] Laser Powder Bed Fusion (LPBF) is an additive manufacturing method applied to different metals, enabling the production of components with highly complex geometries. The main current challenge of this technique lies in ensuring part quality, both in terms of improving surface finish and guaranteeing suitable metallic properties. Specifically, one of the most critical issues affecting the as-built quality of parts is the adhesion of metallic powder (on downskin surfaces) in the lower...



Fondoko probetako errendimendu adierazleak: errebisio sistematikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpiazu Uranga, Julen

42 p. – Bibliogr.: p. 29-34, [EUS] Testuingurua: atletismoko fondoko probetan, non entrenamenduaren bolumena oso handia den eta oso kontrolatua izan behar duen, funtsezkoa da errendimenduarekin erlazionatzen diren adierazle fisiologikoak identifikatzea. Hala ere, oraindik ez dago argi zein den errendimendu adierazle garrantzitsuena eta desadostasun handiak aurkitu daitezke literaturan. Helburuak: lan honen helburua atalase anaerobikoak errendimenduarekin lotura estua duen aztertzea izango da distantzia ertain eta...



Juan Bautista Bengoetxea: "Ziborgaren otzantasuna" (2009)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kortazar Billelabeitia, Paulo

Juan Bautista Bengoetxeak Cyborgaren otzantasuna saiakeran gizakiaren, teknologiaren eta eboluzioaren arteko harremana lantzen du ikuspegi didaktiko eta eskuragarri batetik. Liburua sarrera, bost atal eta epilogoz osatua dago, eta hasieratik argitzen ditu ziborgaren kontzeptua, mugak eta humanitatearen ideia tradizionalei egiten dizkien erronkak. Autoreak ikuspegi pedagogikoa hautatu du: irakurlea gai konplexuetara hurbiltzen du, fikzio literarioa, zinematografia eta komikia erabiliz azalpen..., Laida Literatura eta Identitatea



Donostialdeko ESIko Nursing Research Challenge proiektua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Ventas, Izaro

Nursing Research Challenge (NRC) proiektua erizaintzako ikerketaren sustapena eta garapena bultzatzeko eta ikusarazteko helburuarekin sortzen da, aurrerapen zientifiko eta profesionala ahalbidetzeko, aldi berean, herritarren osasuna hobetuko duten kalitate handiko zainketak eskainiz. Gainera, osasun- edo gizarte-osasuneko testuinguruetan erizainen ikerketa-proiektu gehiagoren garapena sustatzen du. Hori dela eta, NRC proiektua bultzatzea giltzarria da erizaintzaren etorkizuna indartzeko eta...



Bioaniztasunaren hezkuntza LHn: Gipuzkoako ikasleen naturarekiko lotura eta baso espezien identifikazio eta zerrendatze gaitasuna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garikano Belaunzaran, Maddi

69 p. : il.-- Bibliogr.: p. 44-49, [EUS] Bioaniztasunaren hezkuntzak duen garrantzia ikusita, ikerketa honek Gipuzkoako 8 eskoletako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek naturarekiko duten konexio maila (INS eskala) eta bertako basoetako landare eta animalia basatiak zerrendatzeko eta identifikatzeko duten gaitasuna aztertu du bibliografian oinarritutako galdetegi baten bitartez. Galdeketa 271 ikasleei pasatu zaie, hauek eskola mota ezberdinetakoak izanik: baso-eskola, erdiko-eskola edo barneko-eskola. Aztergaiak ziren..., [EN] Considering the importance of biodiversity education, the present study analyzed 5th and 6th grade students of 8 schools in Guipuzkoa in terms of their connection with nature (INS) and their capacity to enumerate and identify native wild plants and animals of forest environments. A questionnaire was administered to 271 students, belonging to different school-types - forest-school, intermediate school or inner school- in order to analyze the effect of school type, sex, time spent in..., [ES] Dada la importancia de la educación para la biodiversidad, el presente estudio ha analizado en 8 colegios de Guipúzcoa, qué conexión tiene el alumnado de 5º y 6º de primaria con la naturaleza (escala INS) y qué capacidad tiene de enumerar e identificar plantas y animales forestales silvestres y autóctonos. El cuestionario se ha pasado a 271 alumnos y alumnas, pertenecientes a diferentes escuelas-tipo: bosque-escuela, escuela intermedia y escuela interior. Para el análisis de los datos se...



Esteve Materrareren Do(c)trina Christiana: edizioa eta azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dorota, Krajewska, Zuloaga San Román, Eneko, Santazilia, Ekaitz, Ariztimuño López, Borja, Uribe-Etxebarria Lete, Oxel, Reguero Ugarte, Urtzi

Lapurtera klasikoa da, seguru asko, xx. mendea baino lehenagoko euskarazko literaturaren agerpenik ezagunena, ezagutza hori oro har azalekoa edo nahi baino azalekoagoa bada ere: xvii. mendearen lehenengo hiruzpalau hamarkadetan Lapurdiko kostaldeko eta barnealdeko idazleak, nolabaiteko homogeneotasuna duen multzo zabalean sailkatu ohi dira. Izendapenak izendapen, sasoi hartako lapurtar idazle gehienek helburu ideologiko eta agindu bertsuei jarraituta prestatu zituzten euren lanak:...



Familia-erizaintza onkologian: garatzear dagoen berrikuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Buendía Iglesias, Marta

Sarrera: Onkologian intzidentzia igotzeak eta minbiziaren etapa desberdinetan familia unitateari zainketak ematea, osasun-sistemako erronka bihurtu da. Familia-erizaintzak, familia, zainketen ardatzean jartzen du eta kide baten gaixotasunari eta bizi-mehatxuei erantzuteko, haien beharrak abordatzen ditu. Helburuak: Lan honen helburu nagusia, onkologiako unitateetan, familiak dituen beharrak kontuan izanik, erizaintzako eredu berriak aztertzea da. Metodologia: Bilaketa estrategia 2023ko azaroa...



Gizarte Berrikuntza eta Gizarte Ekonomia parez pare

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cancio Orueta, Leire, Lasa Altuna, Eusebio

Master Amaierako Lanean oinarritutako artikulu honetan Gizarte Berrikuntzaren eta Gizarte Ekonomiaren markoak aztertzen dira, bi jakintza-arloetan kokatzen diren autoreen begietatik lehenik.Marko bakoitzaren motibazioa, definizioa, gaitasun eraldatzailea eta erronkak jasotzen dira. Horrez gain, bi eremu horietan kokatzen diren zazpi adituen egindako elkarrizketa erdiegituratuen bidez lau ardatz horien inguruko iritzia jasotzen da, baita bi markoak elkar elikatzeko osagaien inguruan ere....



Genero aldetik anbiguoa den hizketaren sintesia euskaraz hizlari-bektore manipulazioaren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sarasola Aramendia, Xabier, Corral, Ander, Leturia Azkarate, Igor, Morcillo, Iñigo

There is a growing interest in text-to-speech (TTS) systems with gender-ambiguous voices, among other things due to their potential to avoid gender biases and stereotypes in voice assistants and smart speakers. In this paper we present and evaluate some novel methods that apply voice morphing techniques to speaker embeddings in order to obtain neural network-based gender-ambiguous voiced TTS systems for the Basque language. The speaker embeddings are obtained training a multi-speaker Tacotron 2...



Arnas-uneak. Gazteak eta euskararen momentua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hernández García, Jone Miren

Testu hau Arrue proiektuak 2013 urtean emandako emaitzen inguruko hausnarketa da. Ez da datu horien analisia. Aurkeztutako emaitzak aitzakia izan dira azken urteotan gazteak eta euskaren arteko harremanen inguruan planteatu ditudan ideien laburpena eta bilduma egiteko. Aurrerago aipatuko dudan moduan ziklo baten amaieran gaudela uste dut eta, ondorioz, errepaso bat egiteko une aproposa dela uste dut. Gainera proposamen berriren bat mahai gainean jarri nahiko nuke. Arnas-gunearen kontzeptua pil...



Indar eta egokitzapen fisikoko programa baten proposamena gerrialdeko hernia diskalaren tratamenduan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Guzmán Irazuegui, Ibai

57 p. – Bibliogr.: p. 47-57, [EUS] Gradu amaierako lan honek, indarra eta egokitzapen fisikoko entrenamendu programa bat proposatzen du, gerrialdeko hernia diskalaren tratamendura bideratua, biztanleria helduaren minaren eta ezintasun funtzionalaren kausa nagusietako bat delarik. Literatura zientifikoaren azterketa sakon batetik abiatuta, patologiaren oinarri anatomikoak, etiologikoak eta sintomatologikoak aztertzen dira, baita egungo estrategia terapeutiko nagusiak ere. Ariketa-programak FITT-PV printzipioak...



Euskal bizikidetza (des)eraikitzen: biktimen estrategia diskurtsiboa X-ko agora potentzialean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elezgarai Ibáñez, Imanol

515 p., lkerketa honek euskal gatazkaren biktimek X sare sozialean (Twitter ohia} erabiltzen duten komunikazio-estrategia aztertzen du. Metodologia mistoa erabiliz -Big Data, grafoen analisia eta azterketa kualitatiboa-, biktimek polarizazioetik urruntzen den diskurtso propioa garatzen dutela egiaztatzen da, enpatian eta "bestearen" mina aitortzean oinarritua. Emaitzek erakusten dute sarea oso aktiboa den arren, dentsitate baxukoa eta deskonektatua dagoela, non profil anonimoek konfrontazioa...



Beranien eta Madghien arrastoen atzetik. Berebereen etnogenesia, VI. eta VIII. mendeak.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manterola Bolumburu, Jone

27 p. -- Bibliogr.: p. 24-27, [EUS] Ipar-Afrikako berebere etniaren agerpena aspalditik aztertu izan den auzia izan da. Egile ugarik parte hartu dute VIII. mendean arabiarrek barbar deitu zuten populazio honen etnogenesiaren inguruko hausnarketan, baina ez da erantzun egi eta bakar bat eman. Izan ere, VII. eta VIII. mende bitarteko iturri falta, eta autore ezberdinek egokitu dizkion jatorri eta identitate mitikoak, herri honen historia misteriotsu egiten du. Lan honetan, Magrebeko berebere etniaren sorkuntza momentura...



Miren Azkarateri esker onez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azkarate Villar, Miren

360 p, Aurkibidea: - Hitzaurrea: Zintzotasuna, Leialtasuna (Pello Salaburu). - Morfologia Konputazionala Euskaraz, 35 urte (Itziar Aduriz, Manex Agirrezabal, Eneko Agirre, Iñaki Alegría, Xabier Arregi, José M. Arriola, Xabier Artola, Arantza Díaz de Ilarraza, Ainara Estarrona, Izaskun Etxeberria, Nerea Ezeiza, Kepa Sarasola). - Bernakulizazioa eta normatibitate berriak: ‘euskara onena’ sare sozialen testuinguru multieskalarrean (Jokin Aiestaran Etxabe, Agurtzane Elordui Urkiza). - Euskararen eredutik...



Kanguru metodoa onuragarria al da jaioberri goiztiar eta gurasoentzat?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martínez de Aguirre Jokisch, Nahia

50 p. -- Bibliogr.: p. 29-31, Jaioberri goiztiarren jaiotza-tasa geroz eta handiagoa da, gaur egun, urtero mundu osoan 15 milioi jaioberri goiztiar jaiotzen direlarik. Haur goiztiarrek epe laburreko konplikazio ugari izateko arriskua dute eta hauen osasun egoerak ere eragina izan dezake familiaren ongizatean. Horregatik, jaioberri goiztiarrentzat garrantzitsua da arreta mediko luzea jasotzea. Kanguru metodoa zainketa horien barruan dago, non jaioberria eta gurasoa azal azaleko kontaktuan dauden. Kanguru metodoaren...



(Des)genitibizazioaren historiaz gehiago: genitibozko subjektu iragangaitzak (ISGEN) Ekialdeko euskaran

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Padilla Moyano, Manuel

The genitive marking of transitive objects (TOGEN) in nominalized clauses has been described in northern varieties of Basque. It has traditionally been one of the features used to demonstrate that Basque syntax is accusative (Oyharçabal 1992; Trask 2002), because of the varieties exhibiting this type of genitivization mark O, and treat both transitive (A) and intransitive (S) subjects similarly. As a result of a far-reaching search in old northern and eastern texts, we are now in a position to..., Gobierno Vasco [BFI 2010/018] MINECO [FFI 2008-04516] MINECO [FFI 2012-37696] Gobierno Vasco [GIC 10/83, IT 486-10]



Enhancement of the antifungal activity against Candida of jelleine-II, an antimicrobial peptide from the royal jelly, Erregina-jeleko jeleina-II peptido antimikrobianoaren Candidaren aurkako jarduera antifungikoaren hobekuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pérez Rodríguez, Aitzol

333 p., EN: Candidiasis, the most frequent opportunistic fungal infections, can range from a superficial diseaseto a life-threatening invasive candidiasis. Candida albicans remains the predominant aetiological agent,but the incidence of candidiasis caused by Candida species with reduced susceptibility to some of thecommonly employed antifungal drugs is increasing. Therefore, there is an urgent need to find novelantifungal compounds to face these resistant pathogens. The jelleines are a family of four...



Kalkuluan barreneko ibilbidea Mathematica erabilita II

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Gómez, María Josefa, Alberdi Celaya, Elisabete, Rivera González, Jon Ander, Eguia Ribero, Isabel

167 p, Liburu hau Kalkuluan barreneko ibilbidea Mathematica erabilita I liburuaren jarraipena da. Lehenengo liburuki hartan mintzagai izan genituen bai aldagai bakarreko funtzioak bai eta aldagai anitzekoak ere. Besteak beste, funtzioen limiteak, jarraitutasuna, deribagarritasuna eta optimizazioa aztertu genituen bertan. Bigarren liburuki honetan, lehenik eta behin, integralak landuko ditugu: integral mugagabeak eta mugatuak, integral bikoitzak eta hirukoitzak eta haien aplikazioak, besteak beste....



Indize optikoen erabilgarritasuna pigmentu eta tokoferolen biomarkatzaile gisa: Quercus faginea-ren osasunaren monitorizazio esperimentala lehorte baldintzetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Belamendia Valle, Mikel

[EU] Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO) datuen arabera 1990 eta 2020 urteen artean baso azaleraren galera garbia 178 milioi hektareakoa izan zen mundu mailan, zuzenean edo zeharka, klima aldaketagatik. Testuinguru larriaz jabeturik, funtsezkoa da ekosistemen erantzun dinamikoak bultzatzen dituzten prozesuak ulertzea. Hori lortzeko, basoen monitorizazio sistematikoa ezinbestekoa bihurtu da. Hau hainbat modutara gauzatu daiteke, baina gakoa da aldaketa fisiologikoak goiz..., [EN] According to FAO data, global net forest area loss reached 178 million hectares between 1990 and 2020, largely driven directly or indirectly by climate change. Understanding the dynamic responses of ecosystems under climate pressure is essential, highlighting the need for systematic forest monitoring. Early detection of physiological changes is key, with biomarkers such as chlorophyll, the xanthophyll cycle pigments 0/AZ: violaxanthin, antheraxanthin, zeaxanthin), and tocopherols offering...



Kartografia eta irudimena Joseba Sarrionandia eta Aurelia Arkotxaren poesiagintzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruti Echeverria, Nerea

297 p., Doktore-tesi honek kartografiaren eta irudimenaren arteko harremanak aztertzen ditu Aurelia Arkotxa eta Joseba Sarrionandiaren poetiketan. Bi poetiketan, uraren funtzioa analizatzen da Gaston Bachelarden pentsamenduaren bidez eta metaforaren kontzeptuaPaul Ricoeurren hermeneutikatik abiatuta. Bestalde, mugimenduaren dimentsioa eta poeta ibiltariaren figura Rebecca Solniten begirada kritikoaren bidez argitzen dira. Halaber, testu literarioaren bidez arreta nola eraikitzen den aztertzen da:...



Boletín 3. Buletina, 0 indarkeria 0 urtetik, Violencia 0 desde los 0 años

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubiri Esnaola, Harkaitz, Ugalde Lujambio, Leire

GANDERE Taldeak, lagungarriak izan daitezkeen baliabide eta ikerketak identifikatu, sustatu eta hedatu nahi ditu hezkuntza testuinguru desberdinetan: eskolan, familian, mediatikoan eta sozialean. Hirugarren buletin honek “0 indarkeria 0 urtetik” du izenburu eta bere helburua eskola eremuan ematen diren jazarpen eta indarkerien oinarrian dauden sustraiak azaleratzea izateaz gain, hauei 0 urtetik hasita eskola eremuan nola aurre egin diezaiokegun aurkeztea da. Horretarako, lehenik eta behin,..., GANDERE Taldeak, lagungarriak izan daitezkeen baliabide eta ikerketak identifikatu, sustatu eta hedatu nahi ditu hezkuntza testuinguru desberdinetan: eskolan, familian, mediatikoan eta sozialean. Hirugarren buletin honek “0 indarkeria 0 urtetik” du izenburu eta bere helburua eskola eremuan ematen diren jazarpen eta indarkerien oinarrian dauden sustraiak azaleratzea izateaz gain, hauei 0 urtetik hasita eskola eremuan nola aurre egin diezaiokegun aurkeztea da. Horretarako, lehenik eta behin,...



Kirol alternatiboen eta bereziki Artzikirolaren ezagutza eta interesa bigarren hezkuntzako ikasleetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Romay Gómez, Andrea

49 p. -- Bibliogr.: p. 42-44, [EUS] Lan honen bitartez hain erabilgarriak eta era berean ezezagunak diren kirol alternatiboetara hurbilduko gara. Kirol alternatiboen eta zehazki Artzikirolaren inguruko berrikuspen bibliografiko bat egiteaz aparte, lan honetan Aiaraldeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 2. eta 3.mailako ikasleek Artzikirolaren inguruan duten ezagutza eta interesa aztertu nahi da. Lanaren beste helburu bat Artzikirolaren unitate didaktiko bat aurrera eramateak Artzikirolaren eta kirol alternatiboen..., [ES] A través de este trabajo nos acercaremos a los deportes alternativos tan útiles e igualmente desconocidos. Además de realizar una revisión bibliográfica de los deportes alternativos, en este trabajo se ha querido analizar el conocimiento e interés del alumnado de los cursos de Educación Secundaria Obligatoria (ESO) de Aiaraldea en torno al deporte alternativo Artzikirol. Otro de los objetivos del trabajo ha sido analizar si el desarrollo de una unidad didáctica de Artzikirol influye en el..., [EN] Through this work we will approach alternative sports as useful and equally unknown. In addition to carrying out a bibliographical review of alternative sports, the aim of this work has been to analyze the knowledge and interest of students of the Basic Secondary Education courses of Aiaraldea in the alternative sport Artzikirol. Another objective of the work has been to analyze whether the development of a didactic unit of Artzikirol influences the knowledge and interest in Artzikirol and...



Ekonomia zirkularra digitalizazioaren bidetik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxezabal Iturrioz, Olatz

Lan honetan ekonomia zirkularraren azterketan sakontzen da, horretarako, egungo eredu ekonomikoak eragindako kalteak, hau aldatzeko arrazoiak eta ekarriko dituen onurak adieraziz. Bestalde, egungo gizarteko fenomeno nagusi izaten ari den digitalizazioa ere lantzen da, eta bi kontzeptu horiek batera uztartuz, “Oihan Txiki” enpresaren kasua aztertu da, enpresan digitalizazio eta jasangarritasunaren bidetik proposamen berriak eginez. Hizkuntza: euskara



Hego Euskal Herriko etorkizuneko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen usteak curriculumeko lau hizkuntzekiko, honako bost ezaugarrien gainean: ezagutza, zailtasuna, garrantzia, hautaketa eta justifikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gartziarena San Policarpo, Mikel, Villabona Perurena, Nerea

Azterketaren helburua da Hego Euskal Herriko Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleek euskarari, gaztelaniari, ingelesari eta frantsesari buruz dituzten usteak identifikatzea. Ikerketak honako bost ezaugarri zehatz aztertzen ditu: hizkuntzagaitasuna, garrantzia, zailtasuna, galdetegia betetzeko hizkuntza-aukeraketa eta justifikazioa. Ikerketak izaera kuantitatiboa du, eta 564 Gradu-ikasleren usteak jasotzen ditu online galdetegi bidez. Emaitzek erakusten dute euskara ardatz duen...



Beasaingo gazte-hizkera aztergai: testuinguruaren eragina kode-alternantzian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aiestaran Iparragirre, Maddi

76 p. -- Bibliogr.: p. 31-32, [EUS] Gradu Amaierako lan honek gazte-hizkeran gertatzen den hizkuntza-txandakatzea hartu du aztergai. Zehazki, Beasaingo gazteen lagun-talde baten hizkeraren gaineko azterketa enpirikoa egin da. Hizkuntza-txandakatzea fenomeno diskurtsibo eta linguistiko arrunta da elebidunengan (Ezeizabarrena & Aeby, 2010), baina gazteen arteko ahozko elkartrukeetan ere maiztasun handikoa gerta liteke, eta hizkuntza ikaskuntzarekin edo hizkuntza galera bezalako fenomenoekin ere erlazionatu liteke....



Iragan hurbil bortitzak eta hauek ikasgeletan duten tratamendua: Adi-adian hezkuntza moduluak rakasleen hasierako formakuntzan duen eraginaren azterketa, Pasados recientes violentos y su tratamiento en las aulas: Análisis del impacto del módulo educativo Adi-adian en formación inicial del profesorado

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albas Ibeas, Leire

319 p., Tesi honek, argitalpenen bilduma gisa, argitaratutako edo onartutako lau artikulu eta hiru kapitulu etaerrebisioan dagoen artikulu bat biltzen ditu, guztiak doktorego tesia egin bitartean idatziak etaberrikusiak, eta zeinetik hiruk betetzen dituzten lan hau aurkezten den doktorego programak ezartzendituen baldintza espezifikoak. Ikerketaren helburu nagusia, biktima hezitzaileek Euskal Herriko iraganhurbil bortitzaren inguruan emandako testigantzetan oinarriturik dagoen Adi-adian...



UBE3A entzimaren substratu potentzialak diren EAAT1 eta EAAT2ren balioztatzea Angelman sindromearen testuinuguruan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echezarreta Mendicute, Irene

[EU] Angelman sindromea (AS) garuneko E3 ubikitina-proteina ligasaren (UBE3A) funtzio galerak sortzen duen neurogarapen nahasmendu konplexu eta larria da. Sindromearen jatorria ezaguna izan arren, egun UBE3Aren funtzio galerak dakartzan eta AS eragiten duten mekanismo molekularrak ikertzeke daude. UBE3Aren substratuen identitatea eta ubikitinazio patroiak ezagutzeak duen garrantzia dela eta, Ugo Mayor doktorearen taldeak UBE3A gainadierazten duten saguen garunen ubikitoma aztertu du. Ugaztun...



Ikaskuntza autogainbegiratuaren ahalmena azaleratzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sánchez Ferrero, Aitor, Calvo Molinos, Borja, Mori Carrascal, Usue, Lozano Alonso, José Antonio

Ikaskuntza automatikoak nabarmen egin du aurrera azken urteotan, eta horren fruitu da garatutako algoritmo sorta izugarria, zeinek ahalmena ematen baitigute ataza mota ugari egiteko. Literaturaren arabera, algoritmo gehienak ikaskuntza gainbegiratuan oinarritzen dira. Hala ere, hainbat atazatan emaitza onak lortu arren, ikaskuntza-paradigma horren eragozpen nagusia etiketetiko mendekotasuna da; izan ere, etiketatze-prozesua oso garestia da. Gainera, ikaskuntza automatikoan erabiltzen diren...



Talde kirolen eragina haurren sozializazioan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irigoien Sáez de Ojez, Hegoi

71 p. -- Bibliogr.: p. 38-41, [EUS] Lan honetan zehar, talde-kirolek haurren sozializazioan duten eragina aztertu da. Hain zuzen ere, metodologia kualitatiboan oinarritutako lanketa etnografiko baten bidez erlazio hori aztertu da, parte-hartuzko behaketa erabiliz Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasgela baten egunerokotasunean sozializazioa ikertuz. Azterketa honen abiapuntu gisa, hurrengo hipotesi nagusia jarraitu egin da: “talde-kiroletan parte-hartzeak Lehen Hezkuntzako ikasleen sozializazio-prozesua errazten du”...., [ES] A lo largo de este trabajo se ha analizado la influencia de los deportes de equipo en la socialización de los niños. Precisamente, a través de un trabajo etnográfico basado en la metodología cualitativa se ha analizado esta relación, utilizando la observación participativa para investigar la socialización en el día a día de un aula de 4º de Primaria. Como punto de partida de este análisis, se ha seguido la hipótesis principal de que "la participación en deportes de equipo facilita el..., [EN] Throughout this work, the influence of team sports on children's socialization has been analyzed. Precisely, through an ethnographic work based on qualitative methodology, this relationship has been analyzed, using participatory observation to investigate socialization in the daily life of a 4th grade primary school classroom. As a starting point for this analysis, the main hypothesis was that "participation in team sports facilitates the socialization process of primary school...



Espetxeko genero-diskriminazioa hizpide: Euskal Herriko presondegietako atxiloen, langileen eta elkarteetako kideen ikuspegiak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruíz Torrado, María

[EU]Gaur egun eta Euskal Herriko presondegietan emakume atxiloek zer-nolako genero-bereizkeriak edo desberdinkeriak jasaten dituzten aztertzea du helburutzat artikulu honek. Batik bat, azken urteotan espetxe-sisteman gertaturiko aldaketen balizko eraginari erreparatu nahi diogu; esate baterako, makrokartzela edota zentro tipoen agerpenari nahiz Errespetu Moduluen sorrerari helduta. Horretarako, Kartzela, genero-erakundea: emakume presoen bizipenak, erresistentziak eta estrategiak doktore..., [EN]The purpose of the current article is to analyze the types of gender discrimination or inequalities women inmates are suffering nowadays, in the prisons of the Basque Country. Special attention will be paid to the possible effects of recent changes in the prison system;e.g. the creation of macro prisons or Respect Cell-blocks. The analysis is based on the contents of several in-depth interviews, which were conducted for the completion of a doctoral thesis entitled Prison as a gender...



Zientzia eta Teknologiari begirada giza garapenetik eta eraldaketa sozialetik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Villena Camarero, Unai, Sainz de Murieta Mangado, Joseba Andoni

Lan honek zientzia eta teknologia aztertzen ditu, giza garapenaren eta eraldaketa sozialaren ikuspegitik. Lehenik eta behin, ikuspegi historikoa ematen da, iraultza zientifiko eta industrialetatik gaur egungo erronketaraino. Ondoren, Zientzia, Teknologia eta Gizartearen (ZTG) ikuspegia aurkezten da, azpimarratuz zientzia ez dela jarduera neutroa, testuinguru sozial eta politiko jakin batean kokatzen dela. Horren osagarri, Giza Garapenerako Teknologien (GGT) eta Berrikuntza Sozial Digitalaren..., Gipuzkoako Foru Aldundia



Parte-hartzearen eta indarkeriaren bidegurutzean: argi- itzalak Mendebaldeko Saharako emakumeen kontakizunetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lapitz Kaltzada, Ane

[EU] Ikerketa honen helburu nagusia emakume sahararren bizipenak aztertzea da, subjektu aktibo zein biktima bezala dituzten esperientzietatik abiatuta. Horretarako, berrikuspen bibliografiko sakon bat egiteaz gain, lau sakoneko elkarrizketa egin zaizkie Mendebaldeko Saharako gatazka gertutik ezagutzen duten emakumeei. Behin lortutako informazioa aztertuta, ondorioztatu da gatazkak aukera-lehioak ireki dituela Saharako emakumeen parte-hartze politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalerako, baina,..., [EN] The aim of this research is to analyse the experiences of Sahrawi women, understanding them as active subjects of the conflict but without neglecting their experience as victims. In order to carry this out, in addition to a deep literature review, four interviews were conducted with women who are familiar with the Western Sahara conflict. After analysing the information obtained, the conclusion is that conflict has opened windows of opportunity for the political, social, economic and..., [ES] El objetivo principal de este estudio es analizar las vivencias de las mujeres saharauis a partir de sus experiencias como sujetos activos y víctimas. Para ello, además de una revisión bibliográfica exhaustiva, se han realizado cuatro entrevistas en profundidad a mujeres que conocen de cerca el conflicto del Sahara Occidental. Una vez analizada la información obtenida, se ha llegado a la conclusión de que el conflicto ha abierto ventanas de oportunidades para la participación política,...



Etxalde Yauri dokumentala

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Serón Esnal, Pello

"Etxalde Yauri" dokumentala. Sinopsia: __ Baserriak desagertzen ari dira, eta haiekin batera, hizkuntza. Azken hamarkadetan, Getxok eraikitze handia pairatu du, baserri asko abandonatuta edo kanpoaldean utzita. __ Yauri abereak dituen azken etxaldeetako bat da. Bertan Juanan bizi da, 68 urteko baserritar erretiratua. Berarekin lanean hasi da 34 urteko gazte bat, Beñat, tradizioa XXI. mendearekin lotuz. Transmisio katea jarraituz, inguruko eskoletako haurrak baserrira joaten hasi dira...



Inbertsio proiektu baten baloraketa: ardi-ustiategi bat martxan jartzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Susperregui Larrea, Maialen

Ardi-ustiategi bat zerotik martxan jartzeak suposatuko lukeen inbertsio proiektuaren baloraketa egin.



Abertzaletasunaren bilakaera espainiar immigrazioarekiko: erreakziotik integraziora

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iraola Arretxe, Iker

Artikulu honetan, euskal nazionalismoak Espainiatik Hego Euskal Herrira iritsitako migrazio-fluxuen aurrean garatutako diskurtso teorikoa berrikusten da, nazionalismo horren sorreratik ezkerreko abertzaletasun berria finkatu arte. Bilakaera horretan, naziotasuna zehazteko moduak nola aldatzen diren aztertzen da, ondorio nagusia izanik euskal nazionalismoak immigrantearekiko harremanean izandako aldaketa: migratzailea nazi-egitasmotik errefusatzetik haren atxikimendua bilatzera.



Koaderno gorria: aitortza baten bidaia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Retolaza Gutierrez, Iratxe, Serrano Mariezkurrena, Amaia

[EU] Artikulu honetan Koaderno gorria nobelako pertsonaia literario femeninoak aztertzen dira, eta baita horien artean sorturiko harreman­sarea ere. Kontuan hartuko ditugun alder-diak honako hauek izango dira: ahots narratiboak; pertsonaien nortasuna eta haien arteko komunikazioa; pertsonaien, memoriaren eta idazketaren arteko harremanak; kolore gorria-ren erabilera sinbolikoa; eta azkenik, Peneloperen mito literarioarekiko lotura, [ES] En este artículo se estudian los personajes literarios femeninos de la novela Koaderno gorria, y la red de relaciones que surge entre ellos. Estos serán los aspectos que tendremos en cuenta: voces narrativas; la personalidad de los personajes y la comunicación que se estable-ce entre ellos; la relación entre personajes, memoria y escritura; la utilización simbólica del color rojo; y para finalizar, el nexo con el mito literario de Penélope, [EN] In this article the literary characters appearing in the novel Koaderno gorria are examined, together with the relationship network created between them. The aspects taken into ac-count include the following: narrative voices; character identities and the communication between them; relations between characters, memory and the writing process; the symbolic use of the colour red; and, finally, the connection with the literary myth of Penelope., Este artículo se realizó con la ayuda predoctoral del Gobierno Vasco



AMFE Sistemaren Hobekuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Egiguren Artetxe, Ander

Lan honen helburua “Cikautxo” enpresan “Analisis Modal de Fallos y efectos” (AMFE) errealizazioa hobetzea da, “Visual Factory Quality” (VFQ) programa ezarriz. AMFEa kalitatea bermatzeko tresna izanik, prozesu batean gerta daitezkeen akats posibleak aurreikusten laguntzen ditu. AMFEak, diziplina anitzeko ikuspegiarekin diseinatutako prozesuaren analisian eta sailen esperientzian oinarrituta jorratzen dira. Akats modu horiek identifikatu ondoren, hiru irizpideren arabera baloratzen dira,...



Gizonezkoen futbol talde profesionalen portaera kolektiboaren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Errekagorri Elezkano, Ibai, Ozaeta Beaskoetxea, Eñaut, Pinedo Jauregi, Aitor, Picabea Arburu, Jon Mikel, Castellano Paulis, Julián

Lan honen helburua Espainiako futbol profesionaleko lehen mailako taldeen portaera kolektiboa aztertzea izan zen. Horretarako, 5.518 jarduera aztertu ziren 2011-12tik 2018-19ra. Taldeak lau multzotan banatu ziren, txapelketako azken sailkapenaren arabera: Europa (1-6), Erdi-Altua (7-11), Erdi-Baxua (12-17) eta Jaitsiera (18-20). Emaitza nagusiak hurrengoak izan ziren: talde guztiek balio nabarmen txikiagoak erakutsi zituzten (p < 0,05) aztertutako aldagai guztietan (zabalera, luzera, altuera...



IrudimenArt: irudimenaren eta artearen garrantzia sustatzeko proposamen artistikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ordoñana Díaz, Jon

57 p. -- Bibliogr.: p. 36-39, [EUS] Hezkuntza-sistema formalean arteari eta irudimenari emandako trataera estereotipatu eta murritzak, bi hauen bazterketa progresiboa eragin du. Horregatik, azterlan honen bitartez, artea eta irudimenaren indargabetzearen atzetik dauden arrazoiak aztertzeko marko teoriko bat osatu da. Halaber, marko honetan jasotakoa baieztatzeko, Lehen Hezkuntzan esku-hartzeko proposamen artistiko bat garatu da. Proposamen horretatik, aztertuak izan diren hainbat datu kualitatibo lortu dira, zeintzuk,..., [ES] El trato estereotipado y reducido que el arte y la imaginación han adquirido en el sistema educativo formal, ha favorecido su progresiva marginación. Es por ello que, a través de este trabajo de investigación se ha elaborado un marco contextual que ha permitido analizar las causas de la desvalorización del arte y la imaginación en el ámbito escolar. Asimismo, con el fin de contrastar lo planteado en dicho marco, se ha desarrollado una propuesta artística para intervenir en Educación...



Development of bio-based inks and 3D printed biomimetic structures for tissue engineering, Ehunen ingeniaritzarako tinta eta 3D bidez inprimatutako aldamio biomimetikoen garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Carranza Fernandino, Teresa

Tesis en euskera 213 p. Tesis en inglés 215 p., The development of printable materials is a rapidly expanding area, as manufacturing technologies have become increasingly popular and accessible. These technologies have found applications across various fields, including industrial, educational, dental, and biomedical sectors. In particular, biomimetic-engineered 3D printed parts have shown promising results. However, there is still a significant need for further research and development to use natural source materials for this purpose. In...



Bidaia-Viaje-Viagem-Travel-Voyage

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
LAIDA, Literatura eta Identitatea Ikerketa taldea

[ES]Esta publicación recopila diversos viajes, formas de viajar o cuestiones entorno al viaje utilizando diferentes lenguajes plásticos como escritos. Con el objetivo de aglutinar las múltiples visiones que engloban la palabra BIDAIA – VIAJE – VIAGEM – TRAVEL – VOYAGE..., tenemos la osadía de hacerlo en diferentes idiomas, superando los límites lingüísticos en el caso de las aportaciones escritas., [EU]Argitalpen honetan hainbat bidaia, bidaiatzeko modu edo bidaiaren inguruko gai bildu nahi izan ditugu, hizkuntza plastiko desberdinak erabiliz, hala nola idatziak BIDAIA – VIAJE – VIAGEM – TRAVEL – VOYAGE... hitzaren ikuspegi askotarikoak biltzeko, hainbat hizkuntzatan egiteko ausardia dugu, idatzizko ekarpenen kasuan hizkuntzen mugak gaindituz.



1,27×10^-17 argi-urte

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Maiz Martínez, Joane

Gradu Amaierako Lan honetan, teknologia digitalaren eta kanpo-espazioaren arteko harremanak eta hauek eskaintzen dituzten ikus-entzunezko esplorazio-aukera zabalak modu aske eta esperimental batean lantzen dira bideoarte pieza baten bitartez. Lanaren kredituak eta dosierra euskarazi idatzi dira.



BPSO Proiektua: pazientearen segurtasuna bermatuz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urquia Larrañaga, Haizea

Sarrera: XXI. mende honetan, osasun-zerbitzuak pazientearentzat seguruak eta ondorio negatiborik edo albo-ondoriorik gabekoak izan behar dute. Hala ere, esku hartze sanitarioarekin erlazionatutako albo-ondorioak ugariak dira gaur egun. Hala nola, medikazioarekin erlazionatutako erroreak, infekzio nosokomialak… Horretarako, Donostiako ESIak pazientearen segurtasuna bermatzeko hainbat estrategietan parte hartzen du. Pazientearen segurtasun estrategia 2017-2020 eta honekin batera Zainketen...



Estrategia desberdinen erabilera sistema digestiboaren irakaskuntzan laguntzeko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Carreño Sainz, Ane

[EU] Sistema digestiboaren (SD) gaia zientzia arloan ezagunenetakoa da, hala ere, Haur Hezkuntza mailan horri lotutako lanak ez dira asko. Lan honen helburua Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek sistema digestiboari buruzko kontzeptu nagusiak ikastea izan da. Horretarako, estrategia desberdinez osaturiko sekuentzia didaktikoaz baliatu da ikertzailea. Estrategia horiek hurrengoak izan dira: marrazkiak, 3D-ko maketak eta antzerkia. Marrazkiak prozesuaren hasieran eta amaieran erabili dira, maketak..., [ES] La enseñanza del sistema digestivo (SD) es uno de los temas más comunes en el área científica, a pesar de eso, son escasos los trabajos sobre la digestión en Educación Infantil. El objetivo de este trabajo ha sido que el alumnado de 5 años de Educación Infantil aprenda los conceptos básicos del SD. Para eso, la investigadora ha hecho uso de una secuencia didáctica compuesta por diferentes estrategias, entre las cuales se han encontrado, los dibujos, las maquetas en 3D y la dramatización...., [EN] The teaching of the digestive system (DS) is one of the most common topics in the scientific area, in spite of that, there are few works on digestion in Early Childhood Education. The aim of this work has been to teach the basic concepts of the DS a didactic sequence composed of different strategies, including drawings, 3D models and role play. The drawings were made at the beginning and at the end, the models were created with the help of the children and in the dramatization they were...



Euskal elebidunak deskribatzen: 2015-2021 bitarteko ikerketak aztergai

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Yerro Arribillaga, Oihane

42 p. -- Bibliogr.: p. 30-41, Azken urteotan, izugarri ugaritu dira elebidunen inguruko ikerketak, eta baita elebidunen inguruko ikerketa konparatiboak ere. Lan horiek hainbat erabaki metodologiko hartzea eskatzen dute, tartean elebidunen (edota elebakarren) kategorizazioari dagozkionak, eta egiteko hori konplexua da. Gero eta lan gehiagok erakutsi dute ez dagoela irizpide argirik elebidun edo elabakrarrak bereizteko, eta ezta elebidun moten arteko bereizketarako (Luk & Bialystok, 2013; Wagner et al. 2022). Surrain eta...



Janzteko zaintzari begirada berria: Budapesteko Emmi Pikler Haur Eskolako hezitzailearen behaketa sistematikoa, A fresh look at dressing care: Systematic observation of the educator's behavior at the Emmi Pikler Nursery School in Budapest

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Belasko Txertudi, Maitane

300 p., Esta tesis doctoral explora las posibilidades educativas de un cuidado a menudo considerado secundario y que goza de poca visibilidad que es el vestir. Teniendo en cuenta las condiciones humanas, técnicas y organizativas favorables de la Escuela Infantil Emmi Pikler de Budapest (Hungría), ya que proviene de una peculiar tradición de modelo de educación temprana que es la casa-cuna y la confianza en la potencialidad de este cuidado corporal, se ha estudiado en profundidad la conducta de la...



Zuzendariaren oharra: Azken orenek dute GOGOA kolpatu

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Korta Carrión, Kepa

2021eko martxoko data darama eskuetan duzun ale honen aurreko aleak, hogeita bigarrenak. Bien bitartean, aurrena online joan dira argitaratzen hemen bildu ditugun testuak. Baina ez guztiak. Bi urteotan GOGOAren muina kolpatu dute bi GOGOAkide finen heriotzek:Jesus Mari Larrazabal Antia. Zumaia, 1948-12-25 / Donostia, 2021-06-29 Pello Huizi Petrikorena. Arano, 1942-11-27 / Bermeo, 2023-03-30 Biak oroitzeko eta egindako guztia eskertzeko idatziak dira irakurtzen ari zaren lerro hauek



Botere Judizialaren Lege Organikoa (V. eta VI. liburuak), Ley Orgánica del Poder Judicial (libros V y VI)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
España [Leyes]

228 p, Esku artean duzun liburu honek bi testu juridikoren euskarazko itzulpena jasotzen du. Lehenik, 6/1985 Botere Judizialaren Lege Organikoaren V. eta VI. liburuak: bata, idazkari judizialei eta bulego judizialari dagokiona; bestea, berriz, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoei eta hartan aritzen diren bestelako enplegatuei buruzkoa. Bata nahiz bestea ezinbestekoak dira “Justizia Administrazioaren administrazio” deituriko alorrean autonomia-erkidegoek zer eskumen jaso...



Ingurumen-kutsaduraren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Omar Onaindia, Jone, Vallejo Ruiz, Asier

204 p, Liburu honetan modu praktikoan aurkeztu nahi zaizkie hainbat arlotako ikasleei analisi kimikoaren xehetasunak, baliabideak eta mugak. Ikasteko tresna erabilgarri bat egitea izan da helburu nagusia. Horretarako, metodologia analitikoaren orokortasunak azaltzeaz gain, hau da, lagina jasotzen denetik azken emaitza lortu arte, bildu nahi izan ditugu kutsatzaileak agertzen diren ingurumeneko esparru nagusietan erabiltzen diren berariazko metodoak ere. Besteak beste, airearen analisia aintzat hartu...



Ahozko hizkuntza Haur Hezkuntzan eta elebitasuna: proiektu baten proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martínez de Alegría Damián, Ainara

45 p. -- Bibliogr.: p. 38-41, [EUS] Gradu Amaierako Lan honetan Haur Hezkuntzako bigarren etapara zuzendutako zazpi jarduerez osatutako proposamen didaktiko bat eskaintzen da. Jarduera horiek ahozko eta idatzizko hizkuntzaren bidez elebitasun gehitzailea lantzea dute helburu. Komunikatzeko modu desberdinen garrantzia ulertzeko (ahozko-hizkuntza eta idatzizko-hizkuntza), horri buruz dakiten hainbat egileren informazio zientifikoa erabili da. Horregatik, hainbat testuinguruetan eman daitekeen gatazka linguistikoak ekiditeko..., [ES] En este Trabajo de Fin de Grado se ofrece una propuesta didáctica compuesta por siete actividades dirigidas a la etapa de Educación Infantil, en concreto a la segunda etapa. Estas actividades tienen como objetivo trabajar el bilingüismo aditivo a través del uso de la lengua oral y escrita. Para poder entender e interiorizar la importancia de las diferentes formas de comunicación (oral y escrita), se ha recurrido a información científica de diferentes autores expertos en los temas que se..., [EN] The present Final Degree Project constitutes a didactic proposal, comprising seven activities that have been specifically designed for the Infant Education stage, specifically for the second stage. The objective of these activities is to promote additive bilingualism through the utilisation of oral and written language. In order to understand and assimilate the relevance of the different types of communication (oral and written), scientific information from various authors who are experts...



Kartzelako harremanak eta erresistentzia-praktikak: emakume presoen giltzapeko agentziari buruzko zertzelada batzuk

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruíz Torrado, María

Abiaburu hartuta emakume presoentzat espetxealdia bizipen erabat sexista eta diskriminatzailea dela, artikulu honek arreta jarri nahi du haien erresistentzia-gaitasunean; kartzelaldiko itxialdiak sortutako arazo edo desabantailei aurre egiteko erresistentzia-ahalmenean, zehatz-mehatz. Hala, usu gutxietsia eta baztertua den haien agentziaren2 hainbat alderdi erakusten ahaleginduko naiz, espetxe-sistemaren ondorioak nolabait neutralizatzeko sortzen edota aurkitzen dituzten arrakalei helduta....



Lantanido(III) ioietan eta 2-oxonikotinato estekatzailean oinarritutako koordinazio-polimero eta gel lumineszenteak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Terceño Carrillo, Maialen

[EU] Lan honen helburu nagusia azido 2-hidroxinikotinikotik (H2hnic) eratorritako ligandoaz eta lantanido ioi desberdinez osatutako koordinazio-konposatu berrien sintesia eta karakterizazioa da. Sintesian zehar, H2hnic molekulak desprotonatu eta prototropia jasaten dute non alkohol taldeko hidrogeno atomoa eraztun aromatikoko nitrogenora mugitzen den, 1H-2-oxonikotinato (2onic) tautomeroa lortuz, zein ioi lantanido(III)-ekin erraz koordinatzen den. Koordinazio-konposatuak sintetizatu ondoren,..., [EN] The main objective of this work is the synthesis and characterization of new coordination compounds derived from the ligand 2-hydroxynicotinic acid (H2hnic) and different lanthanide ions. During the synthesis, H2hnic molecules suffer deprotonation and prototropy, in which the hydrogen atom of the alcohol group migrates to the nitrogen of the aromatic ring, leading to the formation of the tautomer 1H-2-oxonicotinate (2onic), which easily coordinates with lanthanide(III) ions. After...



QKD IPSec-ekin integratzea, SBA 5G/6G-ko komunikazioak sekurizatzeko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Azkarraga, Gaizka

5G (bostgarren belaunaldiko komunikazio zelularrak) sareen helduerarekin, komunikazio zelularrak inoiz baino zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte. Gizarteak zerbitzu horietatik onura atera ditzan, 5G sareak segurtasun eta fidagarritasun maila altuak eskaini behar dituzte. 5G sareak segurtatzeko IPsec (Internet Protocol Security) bezalako protokoloak erabiltzen dira. IPsec protokoloa gako kriptografiko simetrikoetan oinarritzen da. Gako hauek Diffie-Hellman algoritmoa bezalako tekniken bitartez..., Con la llegada de las redes 5G (quinta generación de comunicaciones celulares), las comunicaciones celulares ofrecen más servicios que nunca. Para que la sociedad pueda beneficiarse de dichos servicios, las redes 5G deben ofrecer altos niveles de seguridad y fiabilidad. Para asegurar las redes 5G se han puesto en uso protocolos como IPsec (Internet Protocol Security). El protocolo IPsec se basa en claves criptográficas simétricas que son intercambiadas vía técnicas como el algoritmo Diffie..., With the arrival of 5G (fifth generation of cellular communications) networks, cellular communications offer more services than ever before. For society to benefit from those services, 5G networks must offer high levels of security and reliability. Protocols such as IPsec (Internet Protocol Security) have been put into use to secure 5G networks. IPsec relies on symmetric cryptographic keys that are exchanged via techniques such as the Diffie-Hellman algorithm, used in the IKE (Internet Key...



Zahar-egoitzetako erabiltzaileei bakardade sentimendua prebenitu edo murrizteko eman beharreko erizaintza-zainketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azcue Velázquez, Maddi

Sarrera: Bakardadeak intzidentzia handiena 65 urtetik gorakoetan du. Egungo gizartea zahartzen doa eta gero eta gehiago dira zahar-egoitzetan dauden adinekoak. Gaur egun, oraindik, zailtasunak daude bakardadea sistematikoki antzeman eta prebenitzeko. Horregatik, beharrezkoak dira bakardadea arindu edo prebenitzeko, zahar-egoitza batean erizainek burutu ditzaketen esku-hartzeak zehaztea. Helburuak: Errebisio bibliografikoa burutzeko, helburu nagusi bat eta bi helburu zehatz finkatu dira....



Desgaitasun fisikoa duten pertsonek ariketa fisikoa egiteko dituzten arrazoi/oztopo eta jarduera fisiko maila heziketa fisikoko esperientzien arabera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sagarna Alustiza, Julen

35 p. -- Bibliogr.: p. 30-35, [EUS] Azterlan honen helburu nagusiak, desgaitasun fisikoa duten pertsonek ariketa fisikoa (AF) egiteko dituzten arrazoi/oztopo eta AF maila aztertzea izan dira, heziketa fisikoan (HF) izandako esperientzien arabera. Bertan, desgaitasun fisikoa zuten 42 pertsona helduk parte hartu zuten. Partaideek Motivos y Barreras para la Actividad Fí sica y el Deporte (MBAFD) eta Phisicale Activity Scale for Individuals with Physical Disabilities (PASIPD) galdetegiei erantzun zieten. AF egitean beraien..., [ES] Los objetivos principales de este estudio han sido analizar los motivos y barreras que tienen las personas con discapacidad física a la hora de practicar actividad física (AF) y el nivel de AF en función de sus experiencias en la educación física (EF). En ella participaron 42 personas adultas con discapacidad física. Los participantes respondieron a los cuestionarios Motivos y Barreras para la Actividad Física y el Deporte (MBAFD) y Phisicale Activity Scale for Individuals with Physical..., [EN] The main objectives of this study were to analyze the motives and barriers that people with physical disabilities have when practicing physical activity (PA) and the level of PA according to their experiences in physical education (PE). 42 adults with physical disabilities participated in the study. The participants answered the Motives and Barriers to Physical Activity and Sport (MBAFD) and the Physical Activity Scale for Individuals with Physical Disabilities (PASIPD) questionnaires....



Lantokiko erizainen arteko oldarkortasun fenomenoaren errebisio bibliografikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Villamediana Iraola, Nahia Jie

Ikerketek adierazten dutenez, erizainen arteko oldarkortasuna erizaintzako lan sektore guztiek jorratu beharko luketen mundu mailako arazoa da. Izan ere, erizainen osasun fisiko zein psikologikoan eragiteaz gain, pazienteengan eta erakundearengan ere negatiboki eragiten du. Fenomeno hau oso hedatuta dago gure lanbidean eta literaturan eztabaida-gai izan da bi hamarkada baino gehiagoan. Hala eta guztiz ere, terminologia ugaria izateak, zaildu egiten du datu errealistak biltzea eta fenomenoa...



Sehaska heriotza aztertzen, osasun-profesionalon erantzunkizuna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urbina Pescador, Annie

50 p. -- Bibliogr.: p. 21-23, Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Bularreko haurren bat-bateko heriotza sindromea (“Sudden infant death syndrome”-SIDS ingelesez), urtebete baino gutxiagoko haurretan bat-batean gertatzen den ustekabeko heriotzari deritzo; hau da, haurraren historia klinikoaren berrikuspenaren, heriotza- gertaeraren azterketaren eta autopsiaren ikerketa zabala egin ostean, azaldu ezin den heriotza. SIDS oihartzun ikaragarriko fenomenoa da, hedatuta dagoena mundu osoan zehar; 2019. urtean 27.685 heriotza...



Elektronika inprimatuan oinarritutako RLC zirkuituen diseinua eta fabrikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ugena Fernández, Alexander

[EU] Gradu amaierako lan honetan T eta eraztun teknika erresonantei buruzko azterketa teoriko eta praktikoa egin da material dielektrikoak ezaugarritzeko. Azterketa praktikoa egiteko simulazio eta neurketa esperimentalak burutu dira material dielektriko komertzialen ezaugarriak lortzeko. RLC zirkuitu funtzionala diseinatu eta fabrikatu egin da elektronika inprimatua erabiliz. Hau lortzeko, teknologia honentan oinarritzen diren teknika ezagutu dira, eta elementu pasiboentzat planteatzen diren..., [ES] En este trabajo de fin de grado se ha realizado un estudio teórico y práctico sobre las técnicas de anillo y T resonantes para la caracterización de materiales dieléctricos. Se han realizado simulaciones y medidas experimentales utilizando estos métodos para obtener las características de materiales comerciales. Por otro lado, se ha fabricado un circuito RLC funcional mediante electrónica impresa. Para ello ha hecho falta familiarizarse con las técnicas de esta tecnología, así como...



Kulturartekotasunaren trataera eta lanketa Haur Hezkuntzan, hezkuntza emozionalaren bitartez.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Temprano Correa, Paula

56 p. -- Bibliogr.: p. 25-29, [EUS] Gradu Amaierako Lan honek, Haur Hezkuntzan kulturartekotasuna eta hezkuntza emozionala lantzearen beharra defendatzen du. Izan ere, aurrekari teorikoek dioten moduan, erabiltzen dugun materiala orokorrean arrazista, estereotipatua eta etnozentrikoa da. Ez hori bakarrik, hezkuntza emozionalari dagokionez, hau gelan lantzeak gatazkei, indarkeriari, estresari edo depresioari aurre egiteko konpetentziak eskaintzen ditu. Gauzak horrela, lan honen helburuak hurrengoak dira: (1) Haur Hezkuntzan..., [ES] Este Trabajo de Fin de Grado defiende la necesidad de trabajar la interculturalidad y la educación emocional en la Educación Infantil. De hecho, como los antecedentes teóricos dicen, el material que utilizamos es generalmente racista, estereotipado y etnocéntrico. No sólo eso, en cuanto a la educación emocional, trabajar esto en el aula ofrece competencias para afrontar conflictos, violencia, estrés o depresión. Así las cosas, los objetivos de este trabajo son (1) analizar cómo se lleva a..., [EN] This Final Degree Project defends the need to work on interculturality and emotional education in Early Childhood Education. In fact, as the theoretical background says, the material we use is generally racist, stereotyped and ethnocentric. Not only that, as far as emotional education is concerned, working this in the classroom offers competences to face conflicts, violence, stress or depression. Thus, the objectives of this work are (1) to analyze how the elaboration of interculturality...



Lan Arloko Prozeduraren Legea, Ley de Procedimiento Laboral

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
España [Leyes]

296 p, Atsegin handiz aurkezten diogu irakurleari itzulpen-lan luze baten ernaitza den Lan Arloko Prozeduraren Lege hau. Lege horrekzehazten du prozedura judizialen artean gizarte arlokoek eraman beharreko bidea. Jakina denez, langileer gutxieneko eskubideak finkatzeko premia da lan-zuzen bidearer sorburua eta izateko arrazoia. Eskubide horiek lan-araudian jasote egotea ez da nahikoa, hala ere, errealak eta eraginkorrak izar daitezen; ezinbestekoa da, orobat, eskubide horiek berrnatzekc sistema...



Nafar-Lapurtar euskalkiarentzako euskal TTS bat garatzea, Development of a Basque TTS for the Navarro-Lapurdian dialect

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Navas Cordón, Eva, Hernáez Rioja, Inmaculada, Erro Eslava, Daniel, Salaberria, Jasone, Oyharçabal, Beñat, Padilla Moyano, Manuel

The paper presents a new TTS system for the Navarro-Laburdian dialect based on a standard Basque TTS. A phonetically balanced recording corpus of 4.000 sentences has been designed and two speakers have recorded it. The voice has been built using a high quality speech coder in the context of HMM based speech synthesis. The new dialectal TTS system has been compared in a subjective evaluation with the existing TTS system for standard Basque and with a mixed system that applies the phonetic..., Eurorregion Aquitaine-Euskadi [cod. 2012-004].



Baserritar jantziaren sorrera eta bilakaera.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albisu Iriarte, Ana José

520 p., Ikerketa objektua Baserritar Jantzia da. Jantzi hau Euskal herrian eta diasporan hainbat festa, dantza etaospakizunetan janzten da. Soineko honek garai, pertsona, lanbide, gertaera¿askoren berri ematen digu. Honenbestez,lan hau jantzi honen ikuspuntutik kontatutako XX. mendea da, soinekoa ardatz hartuta, garai hartako gizarte, politikaeta kulturaren ikuspegi berri bat emango delarik. Lan honen bidez erakutsi nahi dut Baserritar Jantzia XX. mendehasieran baserritarren janzkeratik sortutako...



Esklerosi anizkoitza Bizkaian azken 30 urteetan: alderdi neurologiko, osasun mental, gizarte-euskarri eta aurre egitearen analisia eta bilakaera, Esclerosis múltiple en Bizkaia en los últimos 30 años : análisis y evolución de aspectos neurológicos, de salud mental, soporte social y afrontamiento.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Avellanal Zaballa, Leire

199 p., El estudio pretende analizar la evolución de la esclerosis múltiple (EM, de ahora en adelante) en una cohorte de enfermos diagnosticados y evaluados hace treinta años (Tesis Doctoral de la Dra. Ortiz Jauregi, 1997) en aspectos de calidad de vida establecidos a partir de discapacidad, afectividad y funcionamiento y estado psicosocial. De igual forma, se describirá el progreso y el avance de los métodos diagnósticos y terapéuticos en este periodo reevaluando la muestra de pacientes valorada en su...



Maitasunaren aurpegiak euskal Haur eta Gazte Literaturan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxebarrieta Urkijo, Lorea

[EU] Maitasun erromantikoa gizartean gehien hedatua dagoen maitasun eredua da; hala ere, honek indartzen dituen mito eta ezaugarri anitzak oso kaltegarriak dira, batez ere, identitate pertsonalaren garapenean dauden pertsonentzat. Fenomeno hau indartzen duen erreminta nagusietako bat Haur eta Gazte Literatura da. Hortaz, lan honen helburuak dira, batetik, euskal Haur eta Gazte Literaturaren barnean dauden hainbat narraziotan maitasun erromantikoa nola jorratzen den aztertzea eta, bestetik,..., [ES] El amor romántico es el modelo de amor más extendido en la sociedad; sin embargo, los múltiples mitos y características que éste refuerza son, sobre todo, muy perjudiciales para las personas en desarrollo de identidad personal. Una de las principales herramientas que potencia este fenomeno es la Literatura Infantil y Juvenil. Por lo tanto, los objetivos de este trabajo son, por un lado, analizar cómo se aborda el amor romántico en diferentes narraciones que forman parte de la Literatura..., [EN] Romantic love is the most widespread model of love in society; however, the multiple myths and characteristics that it reinforces are, above all, harmful to people in the process of developing their personal identity. One of the main tools that enhance this phenomenon is Children’s and Young People’s Literature. Therefore, the aims of this work are, on the one hand, to analyse how romantic love is dealt with in differentes narratives that form part of basque Children’s and Young People’s...



Candida albicans-en presentzian gibel sinusoideko endotelio zeluletan aktibatzen diren seinalizazio bideen azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cazalis Bereicua, Nahia

[EU] Candida albicans mikrobiotaren parte den onddo komentsala da, baina egoera zehatz batzuk ematean, disbiosia edo immunoezabaketa kasu, kandidiasia sor dezake. Infekzio sistemikoa gertatzean C. albicans odolean zehar banatzen da, hilkortasun tasa altuak eraginez. Horrekin lotuta, jakina da gibela odolaren garbitzaile nagusienetakoa dela, eta gibel sinusoideko endotelio zelulak (LSEC, liver sinusoidal endothelial cell) patogenoekin lehenengo kontaktua izango direla. Horregatik, lan honen...



Proteina matrizelularren inplikazioa gaixotasun neuropsikiatrikoetan, hevin proteinan zentratuta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Núñez del Moral, Amaia, Erdozain Fernández, Amaia Maite, Callado Hernando, Luis Felipe

Proteina matrizelularrak zelulaz kanpoko matrizeko (ZKM) moleku-lak dira, zeinek beste ZKMko molekuletatik bereizten dituzten funtzio espezifikoak baitituzte. Adibidez, zelulen funtzioa modulatzen dute eta gaitasun desitsaskorrak dituzte, besteak beste. Azkenengo urteetan, hainbat molekulek proteina matrizelularren ezaugarriak betetzen dituztela ikusi da, eta horien parte-hartzea nabarmenduz joan da gaixotasun neuropsikiatrikoetan. Lan honetan, alde batetik, proteina matrizelularren ezaugarriak...



Txistukari ozenak Zuberoako testuen argitara

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Padilla Moyano, Manuel

Artikulu honek ekialdeko euskararen txistukari ahostunak ditu jomuga. Hain zuzen ere, zubereran eta hein batean behe-nafarreraren barietate batzuetan deskribatu diren igurzkari bizkarkari zein erretroflexu ahostunen gehi afrikatu sabaiaurreko ahostunaren (/z/, /ʐ/ eta /dʒ/, hurrenez hurren) itxuratze grafikoa aztertuko da Xvi.-XiX. mende bitarteko corpus batean. Txistukari ahostunen multzoa gaskoiari hartu maileguen bidez iragan zen euskarara (Mitxelena 1977; Haase 1992; Hualde 1993; Agirre..., MINECO [FFI2016-76032-P] Gobierno Vasco [GIC IT1344-19]



Hizkuntzaren nahasteak eskizofrenian: ehun urteko ikerlanak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Insua Cerretani, Patricia, Huizi Petrikorena, Pello, Grijalvo López, Jorge

Pentsamendu eta hizkuntza eskizofrenikoaren izaerari buruzko ikerketa teoria kliniko psikogeno eta deskribatzaileetatik abiatu eta neurtzeko sistema fidagarri eta operazionaletan garatu da. Lehenik eta behin, artikulu honek berrikusten ditu, batetik, hasierako hurbiltzeak, baieztatzen zutenak eskizofrenia zuten pertsonen pentsamendua “paralogikoa” zela eta haien diskurtsoa haur-antzekoa eta, sarritan, ulertezina zela; eta, bestetik, “hitzezko portaerari” buruzko ikerketak, konduktismoaren...



Errenteria. Aniztasuna eta horizontaltasuna antolatzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruíz Torrado, María, Fernández Rodríguez, Irantzu, Bullen, Margaret Louise, Agirre Miguélez, Amaia

Errenteria Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdean kokatuta dago, eta Gipuzkoako hirugarren herria da populazioari dagokionez. XX. mendeko 60ko hamarkadatik aurrera, biztanleriak gora egin zuen nabarmen; 1980. urtean populazioa laukoiztera ailegatu arte, industrializazioaren bultzadaz eta Espainiako estatuko beste lurraldeetatik etorritako jendeari esker. Azken urteetan, aldiz, populazioa galdu du, nahiz eta atzerriko herritarrak jaso; izan ere, Errenteriako populazioaren %8 inguru beste...