Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)
Encontradas 86 página(s)
1995eko Kode Penal berria Biktimologiaren ikuspuntutik
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Beristain Ipiña, Antonio
1995eko espainar Kode penal berriari buruz aipamenak., [ES] Ante la tan escasa atención que en castellano se presta a la Victimología en el ámbito doctrinal, legal, judicial, jurisprudencial, penitenciario y policial, comienza el trabajo con un resumen de la actual ciencia victimológica, con especial referencia a los conceptos y las clases de las víctimas y la fuerza virtual de éstas como recreadoras de los derechos y los bienes que la infracción –el delito, cuya existencia se patentiza–
ha victimizado y/o destruido. A continuación se analizan las..., [EU] Arlo doktrinal, legal, judizial, jurisprudentzial, penitentziario eta polizialean gazteleraz biktimologiari arreta handirik ez zaiola eskaini gogoan hartuz, lanaren hasieran laburpen bat agertzen da gaur egungo zientzia bikitimologikoari buruz. Erreferentzia berezia egiten zaie bertan biktimen motei eta kontzeptuei. Baita hauek berez duten indar birtualari ere, lege-hausteak -delituak, patentizatu egiten baita berorren existentzia- biktimizatu edota deusezdu dituen eskubideen eta ondasunen..., [EN] Seeing the lack of attention rendered in the Spanish language to Victimology concerning doctrine, legal, judicial, jurisprudential, penitentiary and police matters, the task is addressed with a summary of current victimology science, stressing upon the reference made to concepts and types of victims and the virtual strength of the latter as recreator of rights and assets that infringement –the offense whose existence has been revealed– has either victimized and/or destroyed. The following..., [FR] Etant donné le peu d’intérêt manifesté en Espagnol pour la Victimologie en matière doctrinale,légale, judiciaire, de jurisprudence, pénitentiaire et policière, le travail débute par un résumé de la science victimologique actuelle. Il fait référence particulièrement aux concepts et aux genres des victimes et à la force virtuelle de ces dernières en tant qu’animatrices des droits et des biens que l’infraction –le délit, dont l’existence devient évidente– a rendu victime et/ou a détruit...., [DE] Mit Rücksicht darauf daß man sich auf Spanish sehr wenig aug belehrend, gesetzlich, gerichtlich, rechtswissenchaftlich, strafrechtlich und politisch Gebiet um die geschädigten Lehre kummert, fängt die Arbeit an mit einem Auszug der heutigen Geschädigter Lehre, mit spezialer Bezug auf die Ideen und die Klassen der Schlacht-opfer und die schlummernde Kraft von diesen als Rechtsschöpfer und die Güter die strafbare Handlung –das Verbrech en dessen Existenz oft verwandschaftliche verhältnisse...
Nolako gorputz-jarrerak, halako genero rolak: irudiaren alfabetizazioan jarduteko esku-hartzea
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sanchez Fernandez, Ariane
78 p. : il. -- Bibliogr.: pp. 32-33, [EUS] Ikerketa lan honetan, publizitateak ekoiztutako hainbat iragarkietan azaltzen diren
gorputz-jarrerak aztertzearen bitartez, Amurrioko Virgen Niña Ikastetxeko Lehen
Hezkuntzako 6. mailako ikasleei irudien alfabetizazioan trebatzeko aukera eskaintzen zaie.
Horretarako, Yolanda Dominguez artista bisualaren Poses lana oinarritzat hartuta, eskuhartze
bat diseinatu eta praktikan ipintzen da, bereziki modako iragarkietan agertzen diren
balio eta giza kulturalki kutsatutako gorputz- jarrerak..., [EN] In this research study, the students of Primary 6 of The Virgen Niña School of
Amurrio have the possibility to improve their abilities in images literacy by the analysis of the
attitudes which appear in different advertisements. For this purpose, it is designed and
practiced an intervention based on the work of the visual artist Yolanda Dominguez called
Poses, specifically aimed at nudging the body infected with the ideological and human ideals
that appear in fashion ads. This has led...
Lehen hezkuntzako jolastokia, gizarte sexista baten islada
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mujika García, Irati
46 p. : il. -- Bibliogr.: pp. 32-35, [EUS] Ikerketa lan honen helburua Lehen Hezkuntzako jolastokian neska-mutilen artean
ematen diren jokabide motor ezberdinak aztertzea da, berau eragiten duten faktore
posibleak identifikatuz. Arabako ikastetxe bat aztergai hartuta, ikerketa egiteko bi
tresna erabili dira. Alde batetik, behaketa etnografikoa egin da, non, jolastokiaren
testuinguruan murgilduta, behatutakoa erregistratu den. Beste alde batetik, ikerketari
informazioa subjektiboa gehitzeko helburuz, galdetegi bat pasa zaie LH 3...., [ES] El propósito de este estudio es analizar los comportamientos motrices diferenciados
que muestran chicos y chicas en los patios de recreo, y detectar los posibles factores
que lo provocan. El estudio se ha llevado a cabo en un colegio situado en Álava. En
cuanto a la metodología, se ha hecho una observación etnográfica del patio y se ha
pasado un cuestionario a 19 chicas y 29 chicos de tercer y sexto grado de primaria. El
análisis de las observaciones registradas han demostrado que chicos y..., [ENG] The main purpose of this study is to analyze the existence of diverse motor behavior
between boys and girls in school playgrounds, and to detect the possible factors that
may cause them. The study has been carried out in a school located in Álava. As for
the method, an ethnographical observation of the playground has been done and a
questionnaire has been used to add subjective information to the study. The
questionnaire has been passed to 19 girls and 29 boys that are in the third and...
DBHko 2. mailako Gorputz Hezkuntzarako proposamen didaktikoa Blended Learning ereduan oinarrituta
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarra, Eneko
Lan honen helburu orokorra Gorputz Hezkuntzako hezitzaileen eguneroko
beharrei erantzungo dien proposamen didaktiko bat aurkeztea da. Horretarako, 4
unitate didaktikoren diseinua egin da Blended Learning eredua jarraituz. Unitate
didaktiko bakoitza 2 orduko 4 saioetan banatu da eta horiek burutzeko Moodle
plataforma erabili da euskarri gisa.
Lan hau burutzeko, lehenengo eta behin, berrikusketa bibliografiko bat egin da
Gorputz Hezkuntza, Gaitasun digitala eta Blended Learning-aren gainean....
Eredu digitaleko Lehen Hezkuntza. Ikasmaterial digitalak eta ikasleen arteko interakzioak: EKI proiektuaren azterketa bi ikastoletan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gorostiaga, Gaizka
Konpetentzietan oinarrituriko curriculumak eta informazio eta komunikazio teknologien
berrikuntzak hezkuntzan beren lekua egiten ari dira eta horrek hezkuntza-ereduetan
zenbait aldaketa eragitea ekarri du. Konpetentzia digitalaren garrantzia areagotzea,
esaterako. Aldaketa horiek, ohikoa den moduan aukera eta arrisku berriak dakartzate.
Proiektu honen helburua da aztertzea ikasgeletan baliabide teknologikoekin soilik lan
egiteak edo digitalizazioak, ikasleak bakarka aritzera bideratzen dituen....
Euskara ikastaro erdi-presentziala HEOn, B1 maila
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Osinalde, Mikel
Hizkuntzen irakaskuntzan informazio eta komunikazio teknologiek (IKTek) egin
dezaketen ekarpenaren inguruko hausnarketa eta esparru horretarako lagin baten
azalpena aurkituko dituzu HezIkt18 graduondoan ikasitakoak bateratzen dituen txosten
honetan.
Arlo eta eremu zabalak izaki, testuingurua orokorretik Eibarko HEOn egin ohi
dugun lanera arteko eta hemen proposatzen den tresnarako bidea deskribatu dela
ikusiko du irakurleak. Hezkuntzako araudia, komunikazio gaitasunak eta digitalak,
ohiko...
Konpetentzia digitala irakasleen formazioan: ikuspuntua aztertzeko ikerketa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bosch, Kepa
Hezkuntzaren munduan berrikuntzak etengabe gertatzen dira eta irakasleon
zeregina horietara egokituz ikasleen heziketan aplikatzea da. Baina, teknologia
digitalak hezkuntza-helburuetarako erabiltzeak ekarri duen aldaketa handia izan
da, eta arlo horrekiko irakasle askok ikuspuntu positiboa duten bezala, beste
askoren jarrera ezkorra da.
Ondorioz, ikasle askoren irakasleak ez daude formatuak konpetentzia digitalean
eta haurren heziketa-prozesuan eragin handia du horrek. Formatu ez izanaren...
Gutunak (1917-1961)
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Orixe
597 p., Bilduma honetan 330 gutun jasotzen dira, horietatik 270 berak eginak eta gainerakoak berari egindakoak. Orixeren nortasuna eta, bide batez, bere garaiko euskalgintzaren historia hurbilago eta barruagotik ezagutzeko aukera ematen dute gutun horiek. Liburuaren azken partean, aurkibide tematiko eta sailkapen kronologiko interesgarriak datoz.
Postmodernitatea euskal kontagintzan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kortazar Uriarte, Jon Batti
83 p., Saio hau euskal kultura modernitatera iritsi den ala ez galdeari erantzutera dator. Alde batetik demokrazian eta kontsumo gizartean oinarrituriko postmodernitate bat dago, kontsumo gizarte horrekin gustura; eta bestetik, egoera politiko gaizto bat, demokraziaren kontrako mugimenduekin edo demokrazia liberalaren aurkakoekin behintzat, Euskal herriko gatazkari irtenbide totalitario bat eman nahirik. Literatura postmoderno horretan tenka ideologikoa oinarrizko giltzarri bihurtzen da.
Euskal literaturaren historia laburra
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Orixe
130 p., Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra. Euskaldunak eta euskera. Axular (1643). Laphurdiko poeta landuak edo erdi-landuak. Larramendi ta beretarrak.
Neskak xede: Chick-Lit fenomenoa haur eta gazte literaturan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernandez Agirre, Ainhoa
64 p. : il. -- Bibliogr.: pp. 37-40, [EUS] Literaturak historian zehar izan dituen aldaketek fenomeno berrien agerpena eragin dute, besteak beste Chick-Lit fenomenoa. Emakumeak literaturan izan duen inbisibilizazioarekin apurtu nahian, emakumeen kontsumorako sortu den literatura motarekin lotzen da fenomeno hau eta, postfeminismoaren ezaugarriak biltzen dituen literatura izanik, feminitatearen arau berriak ezartzen ditu. Chick-Lit fenomenoak industria literarioan urte gutxi daramatzan arren, literatura honek publikoaren artean..., [ES] Los cambios que ha habido a lo largo de la historia en el mundo literario ha hecho que aparezcan nuevos fenómenos, como es el caso de la Chick-Lit. Con el objetivo de romper con la invsibilización de la mujer en la literatura nace este fenómeno, dirigido para el consumo de mujeres, que cumple con las características del postfeminismo, el cual propone nuevas norma en torno a la feminidad. A pesar de que la Chick-Lit sea nueva en la industria literaria, ha tenido una gran acogida entre el...
Aurreko lotailu gurutzatuaren lesioa emakumeen futbolean, Anterior crucicate ligament rupture in female soccer
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodriguez Lizarralde, Ainhoa
Lan honetan, emakumeen futbolean maiztasun handiarekin ematen den aurreko lotailu gurutzatuaren lesioaren inguruan hitz egiten da. Bi atal dauzka, lehenik, lesioaren inguruan marko teoriko eta errebisio bibliografiko bat egiten da eta azkenik, prebentzio lan bat proposatzen da.
Bihotz gutxiegitasun sistolikoa eta eiekzio frakzio baxua duen paziente batentzat 8 asteko jarduera fisikoko bihotz errehabilitazio programa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Caballero Chouza, Janire
Gradu amaierako lan honetan, bihotz gutxiegitasun sistolikoa eta eiekzio frakzio baxua duen paziente baten datu errealak hartu eta jarduera fisikoaren bitarteko 8 asteko bihotz errehabilitazio programa bat diseinatu da.
Gainpisua/obesitatea eta hipertentsioa duten pertsonetan jarduera fisiko aerobiko-programa baten osteko efektuak ariketarekiko odol-presioaren erantzun akutuan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tous Espelosin, Mikel
SARRERA: Hipertentsioa (HTA) eta obesitatea/gainpisua arrisku kardiobaskularren faktore nagusienak dira, bien arteko lotura zuzena izanik. Hala ere, jarduera fisiko eta dieta gomendioen bitartez, arrisku kardiobaskularrak murriztu daitezke, obesitatea eta HTA murriztuz. HELBURUAK: HTA eta gainpisua/obesitatea duten pertsonetan dietainterbentzioa eta jarduera fisiko aerobiko-programa baten osteko efektuak ariketarekiko odol-presioaren erantzun akutuan (atsedenaldian, esfortzu pikoan eta...
Laudioko gazteen kirol azturak aztergai
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Moreno Martin, Pello
[EUS] Jarraian irakurgai izango den ikerketa honetan, gaur egun Laudioko gazteek dituzten kirol azturen inguruan ikertu egin da. Horretarako, Laudioko DBHko ikasketak burutzen dabiltzaten ikasleei pasatutako galdetegietatik jasotako emaitzak baliatu izan dira. Emaitza
horiek ikertu ondoren, estatu mailako beste hainbat ikerketa baliatuta, datuak konparatu eta jasotako emaitzen zergati hipotetiko desberdinak plazaratzen dira. Bukatzeko, ondorio eta proposamen konkretuak biltzen dira herri mailan..., [ENG] In the study that we can read continuously, I have investigated the sport habits of the young people of Laudio nowadays. For this, the results obtained from the surveys carried out among high school students have been used. After analyzing the results, and using different studies of the state, the results have been compared to identify the hypothetical pigs. To finish, different conclusions are gathered and possible solutions are launched to give way to the different problems that occur...
Metodologia kooperatiboan oinarritutako Gorputz Hezkuntzako Unitate Didaktikoa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailara zuzendua
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarraga Begiristain, Ane
Ondoren aurkeztuko den lana, nire zalantzetatik eratorritako gai edo egoera bati, erantzuna ematen saiatzen da. Hau da, irakaslea izango naizen momentutik, benetan arduratzen nau nire jarduna aurrera eramatean erabiliko dudan moduak. Asko ikertu da metodologiaren inguruan, zein metodo eta irakats estilo dauden, zein tresna etab. baina behin Lehen Hezkuntzako Graduatua izanda modu batean galduta aurkitzen dut neure burua. Are gehiago Jarduera Fisikoa eta Kirol Graduak etorkizunean Derrigorrezko...
Nola eragiten du "Cadete Liga Vasca" kategorian partida aurreko egunean entrenatzeak edo ez entrenatzeak, jokalarien egoeran partida egunean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernandez Azcarate, Aitor
[EUS] Ikerketa honen bidez ikusi nahi dena da ea partidu aurreko egunean entrenatzeak edo ez entrenatzeak partidu egunean jokalarien egoeran eraginik duen. Horretarako Cultural de Durangoko Cadete Liga Vasca-ko
taldeari (15,46 ± 0,51urte, 64 ± 4,6 kg eta 1,78 ± 0,04 m) Wellness galdetegia pasatu diegu 10 partidutan. Lortutako emaitzak adierazgarriak izan dira, ikusten da estresean izan ezik, beste aldagaietan (nekea, loa, giharra eta umorean) desberdintasun esanguratsuak aurkitu direla, [ES] Con el estudio realizado se quiere ver si entrenar o no entrenar el día anterior al partido influye en el estado del jugador en el partido. Para eso hemos paso el cuestionario Wellness durante 10 partidos al equipo Cadete Liga Vasca de la Cultural de Durango (15,46 ± 0,51urte, 64 ± 4,6 kg eta 1,78 ± 0,04 m). Los resultados conseguidos son significativos, se ve que menos en el estrés, en todos los demás muestras (fatiga, sueño, musculo y humor) se ven diferencias significativas
Orkatilaren egituraketaren eragina egonkortasunean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Errasti Erdozia, Mikel
Estabilitatean eragiten duten faktoreen analisia gauzatzen da lan honetan, orkatilan zentratuz hain zuzen. Bertan orkatilaren estruktura, oreka eta estabilitatearen kontzeptuak, bertan eragiten duten faktore intrinsekoak eta saiakeren komparazio biomekanikoak landuko ditugu besteak beste, ondorio probetxugarriak ateraz hain ohikoa den lesio honetan
Teknika indibidualaren planifikazio proposamena futboleko alebin talde batean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Galarza Gomez, Xabier
Gradu amaierako lan honetan, Jarduera Fisiko eta Kirol zientzien barruan kokatuta dagoelarik, kirol errendimenduaren esparruan, “Alebin” mailako talde batean teknifikazio indibidualaren inguruan interbentzio bat egiteko proposamena aurrera eraman da. Gaiaren aukeraketa derrigorrezko praktikak egindako esparrutik zuzenean lotuta etorri da. Izan ere, praktikak C.A.Osasunan hasi ondoren, alebin mailan prestatzaile fisiko izateko aukera sortu zen. Behin pausua emanda, klubaren metodologia ezagutzea...
Udal Kirol Zerbitzu baten bezeroen asebetetze maila zeharkako adierazleen bidez neurtzeko tresnaren proposamena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lusarreta Monreal, Andrea
Erakunde batek kalitatea lortzeko estrategietako bat bezeroaren asebetetze maila dela ikusirik, udal kirol zerbitzu batentzako bezeroaren asebetetze maila neurtzeko tresna baten proposamena zeharkako adierazleen bitartez.
Polizia judiziala eta intimitate eskubidea ikerketa kriminalean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Subijana Zunzunegui, Ignacio José
1995eko espainar Kode penal berriari buruz aipamenak., [ES] Este artículo trata de analizar los límites que la Policía Judicial tiene en el campo de la investigación, concretamente cómo debe respetar, en la medida en que incide en un derecho fundamental específico como es el de la intimidad. En la actualidad, la intimidad puede resultar menoscabada por las posibilidades ofrecidas por las modernas técnicas que pueden controlar la información relevante de una persona. De ahí que este artículo haga referencia a la normativa sobre protección de datos..., [EU] Artikulu honen xede da Polizia Judizialak ikerlanaren arloan dituen mugak aztertzea. batez ere, intimitaterako eskubidea oinarrizko dela kontuan izanik, eskubide hori nola errrespetatu beharko lukeen da hemen aztertu nahi dena. Gaur egun intimitatea erabat urrituta gera liteke teknika modernoek eskaintzen dituzten aukeren bidez, edozein pertsonari buruzko informazio garrantzitsua jakitea ez baita hain zaila. Artikulu honetan, bada datu pertsonalen babeserako araudia, segurtasun indar eta..., [EN] This article endeavours to analyze the limits imposed upon the Judicial Police Force in the field of investigation, specifically in the manner in whick it must be respectful, when it impinges upon a specific fundamental right, such as privacy. Currently, privacy can be impaired by the possibilities offered by modern techniques which are capable of controlling the revelant information of a person. Hence, this article refers to regulations on the protecion of personal data, plus the specific..., [FR] Cet article essaie d`analyser les limites que la Police Judiciaire s´impose dans le domaine de al recherche, il enseigne plus précisément le respect de la personne dans la mesure où la Police Judiciaire est amenée à toucher un droit fondamental spécifique qu´est celui de l´intimité. A l´heure actuelle, ll´atteinte à l´intimité existe à cause des possibilités ofertes par les techniques modernes qui ont le moyen de contrôler l` information notoire d`une personne. C´est pourquoi cet article...
Medikamentuen liberazio duala: kitosanoan oinarrituriko hidrogel termosentikorrak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Marín Ameztoy, Edurne
[EUS] Farmakoen liberazio kontrolaturako erabiltzen diren gailu polimerikoak orain arte
erabilitako sistema tradizionalen aurrean aurrerapauso garrantzitsua izan dira, izan ere,
gailu hauen bidez, farmakoaren solubilitatea eta bioaktibitatea hobetzen da bere eragina
denboran luzatuz eta albo kalteak gutxituz. Arlo honen barnean, izaera ezberdineko agente ezberdinen aldibereko liberazio kontrolatua oso interesgarria da optimizazio..., [ES] Los dispositivos poliméricos para la liberación controlada de fármacos han supuesto un importante avance con respecto a los sistemas tradicionales, mejorando la solubilidad y bioactividad de los fármacos, prolongando su efecto y reduciendo los efectos adversos. En este ámbito, son de gran interés, los sistemas que permiten la liberación simultánea y controlada de varios agentes terapéuticos de distintas naturalezas para así conseguir una..., [ENG] Polymeric drug delivery systemshave supposed an important advance in the drug administration, since they can improve the drug solubility and bioactivity, prolonging their effect and reducing the side effects
that traditional delivery systems cause. In this field, systems which allows the controlled and simultaneous delivery of different therapeutic agentshave become so popular. Thus, by mean of researching work, it has been studied the use...
Publizitate munduan ezagutzera emateko kanpaina Ikuspuntu feministatik
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Trueba Irigoyen, Miren
Nire burua publizitatearen munduan ezagutzera ematea da kanpainaren helburua, baina ikuspuntu feminista batetik.
Gurasoen babesa umeen kirol praktikan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Millán Ibirica, Aritz
28 p. -- Bibliogr.: pp. 23-28, [EUS] Ikerketa honen helburua ume kirolariek gurasoengandik jasotzen duten babesa aztertzea da. Babesa 5 faktoren arabera kuantifikatzen da: sexuaren arabera, adinaren arabera, kirol motaren arabera, praktikatzen den testuinguruaren arabera eta praktikatzen den maiztasunaren arabera. Bertan, 9-11 urteko 95 ikaslek parte hartu zuten, denak Ugao LHI-n ikasten zutelarik. Emaitzetan ez dira ia desberdintasunik aurkitu aurretik aipatu ditugun faktoreen arabera. Hala ere, amarengandik jasotzen duten..., [EN] The purpose of the present research is to analyze the support that child athletes recive from their parents. The support is quantified in 5 factors: sex, age, sport type, context and frequency. In this research 95 students from 9 to 11 years old took part, all of them studied in Ugao LHI. The results do not indicate significant differences depending on the five facorts, but we can find some significant differences on the support the students recive from their mothers.
Satelite bidezko nortasunak: Latinoamerikan Canal Vasco ikusten
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Amezaga Albizu, Josu
210 p.: map., graf., Lana bi zatitan banatuta dago. Lehen zatiko lehenengo atalean,
satelite bidezko telebistaren errealitateari erreparatzen diogu, mundu
mailako ikuspegi bat emanez. Horretarako arlo honen dimentsioak aztertu
ditugu, bereziki hizkuntza ezberdinen presentzia neurtuz. Era berean,
Europako Batasuneko hizkuntza gutxituetako komunitateek medio
honekiko duten egoera aztertu dugu, eta beren ahaleginetan plante
tzen zaizkien zenbait arazo azaldu ere. Honen guztiaren helburua,
satelite bidezko euskal...
Kulturgileak eta kulturaren esparrua. II, Euskal kulturgileak euskalgintza mugimenduaren eraikuntzan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrinaga Renteria, Ane
Vol. II. -- 335 p., Bigarren liburukok honetan gune kognitibo gisa funtzionatzen duen euskal kulturgileen mugimendua aztertzen da, metodo gisa, besteak beste, eragile nagusien lekukotasunak hartuta. Hiztunen komunitateak beharrezkoak dituen funtzio kulturalak betetzen dituen bezala, kulturgileek ere beren rolak eraikitzeko beharrezkoak dituzten agertokiak sortzen dituzte. Hauen egitekoa erakunde politiko eta kultural legitimoen gabezia herri ekimenaren moldez janztera dator.
Orixe auzitan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iztueta Armendariz, Paulo
127 p., El libro no corresponde con el título. Retirado 21-04-206, Nekazal gizartean bizi izandakoa. Espainiako intelligentsia kontserbadorean gizarteratua. Jesuiten eskolan hezi eta ikasia. Orixeren jakituria. Kritikari zorrotza. Kritikak zigortua.
Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rojo Labaien, Ekain
138 p., Saio bat da futbolak euskal gizartean duen eraginaz, nazio-ikuspegiaren aldetik begiratuta. Agerian geratzen da futbolak eragin garrantzitsua duela nazio-erakuntza garaikidean.
Berastegi I. Hiritartzearen bidetik
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iztueta Armendariz, Paulo
279 p., Berastegi, izadiaren opari. Historiaren egunsetian. Gaztela mugarri. Tolosako jurisdikziopetik udal-autonomiara. Landa-arkitekturaren gida.
Berastegi II. Gatazken tenorean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iztueta Armendariz, Paulo
345 p., Auzotarren eta jauntxoen arteko liskarrak. Lehen Karlistadan. Azken Karlistadan. Azken gerratekoan. Berastegi eta Elduain: lursailen ustiapen konpartitua. Herri-lurren pribatizazioa. Zorioneko herri-lurren kronika.
Aitona gurearen Makilakixki Joxemartin gogoratuz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Apalategi Begiristain, Jokin
165 p., Felipe Apalategi Goikoetxea (1864-1945) aitona gurea, bere osasunean pattaldurik aurkitzen baitzen, ni neu sortu eta bi urte geroago hil zen; ordurarteko seme-alaben seme gehienei edo premuei bataiokoan besoetan hartuz aita-pontekotza eta bere izena eman zienean, tradizio hura nirekin ezin errepikatu izan zuen.
Haustura gertatu zen halabeharrez. Honela, baserriaren jarraipena egiteko izendaturik zegoen bere seme Joxek nirekin aita pontekotza estreinatu zuen, eta orduz gero berak ordezkatzen...
Ardatzen neke analisia burutzen duen programa baten garapena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Solaegi Barrio, Iñigo
Proiektu honetan elementu finituetako postprozesatzaile batean ardatzen nekearen kalkulurako metodoen inplementaziorako programa baten azalpena egingo da.
Nekearen analisia sail zabala da eta etengabeko berrikuntz
a jasaten du eta horregatik, elementu finituen programa batzuk nekearen analisirako erraminta gutxi izaten dituzte, ANSYS programa esaterako.
Matlab software-a erabiliz eraikiko den programa honen bitartez, elementu finituen programen postprosezatzailean nekearen..., En el siguiente trabajo se expone un programa para la implementación de métodos de cálculo a fatiga para ejes
en un postprocesador de elementos finitos. El cálculo a fatiga es un campo amplio y en constante innovación, por lo cual algunos de los programas de elementos finitos carecen de herramientas para el análisis a
fatiga, como por ejemplo el programa ANSYS. Mediante el programa creado utilizando el software Matlab, el analista tendrá opción a realizar un cálculo más detallado a..., The following project submits a program involving the establishment of methods for fatigue calculus for shafts in the postprocessor of a finite elements program. Fatigue designing is a vast field which is in constant innovation, and that it is why some of finite elements programs lack of the necessary tools for proper and more complete
fatigue analysis, such as ANSYS program. The program created using Matlab’s software in this project gives its user the chance to make a full fatigue analysis...
nZEB lortzeko aukeren ebaluaketa eta instalazio geotermiko bidezko klimatizazioa Olabe Baserrian (EA, Bizkaia)
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Diez Sierra, Jon
Hurrengo proiektuan antzinako euskaldun etxe baten birmoldaketa (baserria) izango da. Etorkizuneko egoerari begira erabilitako energia iturriak berriztagarriak izango dira. Isolamendu berriaren beharra aspimarratuko da, The following project shows how to made a refurbishment o fan accient Basque hosuse also knownas “Baserri”. Due to the incoming enviromental situation the energy sources will be clasified as
renwable. It will be stresed the need of a new isulation in the house thereby provideing a low energy suply., El siguiente proyecto muestra cómo se realizó una restauración de una casa vasca también conocida como "Baserri". Debido a la situación ambiental entrante, las fuentes de energía se clasificarán como renovables. Se reforzará la necesidad de una nueva
aislamiento en la casa, proporcionando así una demanda de baja energía.
Ospe digitalaren kudeaketa: ospe digitalaren ebaluaketa eta monitorizazio-sistema baten diseinua
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Agudo, Irati
Las empresas siempre han sido conscientes de la importancia que tienen los activos intangibles. Con el surgimiento de Internet y de la web 2.0, se comenzó a analizar el concepto de la reputación online. La importancia que ha adquirido con el paso del tiempo ha impulsado a analizar la gestión de esa reputación en cuanto a la supervivencia de la empresa.
De este modo, en este trabajo se han analizado los principales conceptos de la gestión de la reputación online. Asimismo, se presentan los..., Companies have always been aware of the importance of intangible assets. With the emergence of the Internet and web 2.0, the concept of online reputation began to be analyzed. The importance that has acquired over time has led to analyze the online reputation management in terms of the survival of the company.
In this way, this study has analyzed the main concepts of online reputation management. Likewise, the instruments to evaluate this reputation are presented, and the design of a..., Enpresak beti ohartu izan dira aktibo ukiezinek izan duten garrantziaz. Internet eta Web 2.0aren sorrerakin batera, ospe digitalaren kontzeptua hasi zen aztertzen.
Denborarekin hartu duen indarrak, ospe digitalaren kudeaketak
berebiziko garrantzia hartzea bultzatu du, enpresaren biziraupenari
dagokionean.
Hala, lan honetan, ospe digitalaren kudeaketako kontzeptu garrantzitsuenak aztertu egin dira.
Aldi berean, ospe digitala ebaluatzeko tresnak azaldu dira, eta
ospe digitala...
Espainiako Kode Penal berria: ardatz nagusiak eta oinarrizko edukiak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
De la Cuesta Arzamendi, José Luis
1995eko espainar Kode penal berriari buruz aipamenak., [ES] La Constitución de 1978 evidenció la urgencia de un nuevo Código Penal que se adecuara a la nueva situación política, social y jurídica, máxime si tenemos en cuenta que el antiguo, aún con modificaciones, hundía sus raíces en la primera mitad del siglo pasado. Sin ser perfecto, puede decirse que el nuevo código, aprobado en 1995, responde, en lo esencial, a las necesidades de una sociedad moderna en el ámbito criminal y penal., [EU] 1978ko Konstituzioak argi erakutsi zuen Kode Penal berri baten premia, egoera politiko,sozial eta juridiko berrira egokituko zena, ordura arte zegoenaren sustraiak aurreko mendeko lehen erdikoak baitziren, nahiz eta zenbait aldaketa eginak zituen. Perfektoa izan ez arren, kode berria, 1995ean onartua, gizarte modernoak arlo kriminalean eta penalean dituen beharrizanei oinarrian erantzuteko nahikoa dela esan dezakegu., [EN] The 1978 Constitution has posed the urgency for a new Penal Code which adapts to the new political, social and judicial situation, all the more so if we take into account that the former Constitution, even with modifications, embedded its roots within the first half of the past century. Without being perfect, it could be said that the new Code, passed in 1995, responds, in the essential matters, to the requirements of a modern society in the criminal and penal sphere., [FR] La Constitution de 1978 a mis en évidence l’urgence d’un nouveau Code Pénal qui s’adapte à la nouvelle situation politique, sociale et juridique, à plus forte raison si nous tenons compte du fait que l’ancien Code, toujours exposé à des modifications, était enraciné dans la première moitié du siècle dernier. Sans être parfait, on peut dire que le nouveau code, adopté en 1995, répond essentiellement aux nécessités d’une société moderne en matière criminelle et pénale., [DE] Die gesetzgebung von 1978 machte deutlich daß man sehr schnell ein neues Strafgesetzbuch braucht, was sich besser an die heutige politische, soziale uns juridische Situation an paßt, vor allem wenn wir berücksichtigen daß die alte Gesetgebung selbst mit Änderungen noch aus die erste Hälfte des vorigen Jahrhunderts Stammt. Ohne vollkommen zu sein, können wir sagen daß das neue Strafgesetzbuch wesentlich an die Bedürfnisse einer modernen Gesellschaft beant wortet auf straf- und...
Tenperatura maketa baten identifikazioa eta kontrola
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López de Zubiria Erostarbe, Jon
Proiektu honen helburua tenperatura maketa erreal baten kontrol-sistema diseinatzea da. Horretarako, lehendabizi sistemaren eredua lortzeko software bat eraiki da, ondoren eredu horretatik kontrolagailuaren diseinua egin ahal izateko eta azkenik aurretik kalkulatutako diseinu parametroekin dagokion kontrol-sistema inplementatu ahal izateko programa bat sortu da. Maketaren identifikazioa eta ondorengo kontrola PLC baten bidez egin da., The aim of this project is to design the control system of a heat flow experiment. To achieve this aim, first we must create a software for the identification of the system to later on make the design of the controller and finally with the parameters calculated for the controller we need a software implement the control. For the identification and the control of the heat flow experiment the tool that has been use is a PLC., El objetivo de este proyecto el diseñar un sistema de control que actúe sobre una maqueta de temperatura real. Para ello, primero se ha creado un software para conseguir un modelo aproximado del sistema, para así después con el modelo poder diseñar el controlador y finalmente implementar un sistema de control sobre la maqueta. Para la identificación y control de la maqueta se ha dispuesto de un PLC.
Eskola kirola Irunen: genero dibertsitatearen azterketa & proposamen alternatiboa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Otegi Arzak, Mikel
GRAL honetan, Irungo Eskola Kirolaren azterketa sakon bat egiten da. Azterketa honetan, genero dibertsitatearen kausak bilatzea da helburu nagusia, nesken partaidetza hain baxua izatearen zergatiak ezagutzeko. Modu honetan, ikerketa aurkeztu ostean nesken partaidetza baxuaren kausa edo arrazoi nagusiak azaleratzen dira, eta lanarekin amaitzeko Eskola Kirol eredu alternatibo bat proposatzen da, erreparaturiko arazoak gainditzea helburutzat duena.
Euskaraz idatzirik dago.
Estiramenduei buruzko errebisio bibliografikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Presa Herranz, Jon
Errebisio honen helburua estiramenduen inguruan dagoen literatura idatzia aztertu eta alderatzea da, izan ere azken urteetan egindako ikerketetan emaitza oso desberdinak lortu dira eta zaila da erantzun orokor eta absolutu bat ematea haien erabilerari buruz. Kontraesankortasun hori ardatz hartuz, errebisio honetarako azken urteetako ikerketa eta publikazioak alderatzen saiatuko naiz, ondorio zehatz batera iristea posible den aztertu nahian. Kirol bizitzan zehar, kirolen bat praktikatu badugu,...
Euskal jokoa eta jolasa Soin Hezkuntzan: analisia eta ondorioak Udarregi Ikastolako D. B. H.-ko 4. mailan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mangas Sueskun, Ander
Udarregi Ikastolako Soin Hezkuntzako joko jolasen analisia, euskal kulturaren baitan, Ikastolak bultzatzen den kultura motorra ezagutzeko.
Herrikide ikastetxeko D.B.H. 2. mailako ikasleen jarduera fisiko eta ohitura osasuntsuen analisia
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ezquerro Garmendia, Ander
Gradu Amaierako lan honek Tolosako Herrikide ikastetxeko D.B.H. 2. Mailako ikasleen jarduera fisikoa eta ohitura osasuntsuak (elikadura, higienea, atsedena) ikertzea, ezagutzea eta haien artean erlazioak sortzea du helburu. Hasieran, osasunari eta jarduera fisikoari buruzko marko teoriko batean oinarrituko da eta ondoren, metodologia moduan, datuak ateratzeko eskola horretan galdetegi bat pasako da, zehazki maila horretan eta oraindik zehazteko dagoen ikasle kopuru batekin. Bertako emaitzak...
Jarduera Fisikoa Egitearen Eragina Alzheimerra duten Gaixoengan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cocho Perez, Iker
Lan honetan, Alzheimer eta jarduera fisikoari buruz egindako ikerkuntza ezberdinak bildu eta arakatu dira. Gai honen inguruan aurkitutako informazioa laburbildu eta adierazi dira. Praktikarako gomendio orokorrak azaltzen dira, izan ere, gaur arte, jardueren intentsitate, frekuentzia eta iraupenaren inguruan aurkitutako ebidentziek, gomendio praktiko espezifikoen gidalerroak ezartzea zailtzen dute.
Jarduera fisikoarenaren eragina kartzelan. Asier Petrirenaren bizitza historia
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Moriones Salabarria, Unai
Lan honetan, espetxealdian zehar jarduera fisiko eta kirolari ematen zaion erabilpenaz jardungo da. Ikerketa honen berezitasuna, jarduera fisiko eta kirolaren zientzietako graduko ikasle baten bitartez emango dela da. Horretarako pertsona honen bizitza historia erako azterketa bat egingo da, non antzeman nahiko den zein izan den jarduera fisiko eta kirolari emaniko rola bere bizitzako fase ezberdinetan. Analisi irizpide berak aplikatuko dira fase guztietan, honela espetxean buruturiko kirol...
Atzerritarrentzako errusieraren irakaskuntza. Mugimenduzko aditz iragankorrak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Diez Fernandez, Lorea
Gradu amaierako lan honetan, errusiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duenaren lekuan jarri eta gramatikaren atal zehatz bat landuko da, mugimenduzko aditz iragankorrak, hain zuzen ere. Bi atal nagusitan bananduko da lana. Lehenengoan, mugimenduzko aditz iragankorren azalpen teorikoa egingo da, hauen deskribapena eta ikasleek dauzkaten zailtasunak landuko dira. Horretarako, fenomeno gramatikal hau sakon aztertuko da: errusiar aditzaren osaketatik hasita, mugimenduzko aditzen osaketa landuko...
Cabacas Liceranzu sendia eta semearen ustekabeko heriotza. Amaitu gabeko oroimen historia bat.
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortiz de Guinea Iñiguez de Ciriano, Asier
Iñigo Cabacas Lizeranzu gaztearen ustekabeko heriotz traumatikoa aintzat harturik, haren sendiaren oroimenaren historia bat idatzi dut. Hartara, lanaren lehen atala memoria eta historia (norbera zein den, ze ezaugarri eta xede dituen,...) arteko hartu-emanari eskaini ostean, aipatu kasu azterketari heldu diot.
Bigarren zatian, beraz, gurasoen oroimenaren historia osatzen ahalegindu naiz, beti ere Euskal Erkidegoko administrazioaren jokabidearekin uztartuta. Gurasoen oroitzapenaren bilakaera...
EBAZ arauen gaur egungo erabilera
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Leturiaga Angoitia, Olatz
Hurrengo lerroetan EBAZ (Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua) arauen gaur egungo erabilera aztertuko da, Euskal Telebistako Gaur Egun albistegietako hiru saio oinarri hartuta. Lanaren lehendabiziko atala teorikoagoa izango da eta bigarrena aldiz, aplikatuagoa, datu enpirikoetan oinarrituagoa.
Hasteko, Batua sortu zen garaiko testuinguru sozio-politiko kulturalaren berri emango da, ikusiko dugun moduan, orduko gertakari politiko eta ideologikoek garrantzi handia izan baitzuten euskara...
Etxebizitza eta emakumea XX. mende hasieran Bilbon, tradiziotik modernotasunera?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Luengo Aguirre, Maite
Gradu Amaierako Lan honen ikergaia, XX. mende hasierako Bilboko goi-mailako emakumeek etxebizitzaren espazio anitzekin izandako harremana da.
Landutako ikuspuntuari dagokionez, arkitekturarako bestelako hurbilpena proposatu nahi izan da; genero desberdintasunetik abiatuta sortutako eraikitze sozial eta kulturalak, etxeko guneak baliatzerakoan izandako eragina kontuan hartzen. Xede nagusia, Alfontso XIII.aren garai konstituzionalean zehar (1902-1923) etxebizitzako
ezaugarri tradizional eta...
Euskal aitonen semeen ohorea zalantzan: traizioa eta leialtasun eza Bandoen Gerretan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hernandez Aierza, Mikel
Lan honetan Bandoen Gerretan Leinu eta Bandoetan eman ziren zenbait traizio eta leialtasun eza ikertuko dira, gatazka sozial hauek hobeto ulertzeko balioko duena
Euskal itzulpengintza gaur: argitaletxeen funtzioa euskarazko literatur itzulpenetan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Unanue Aramburu, Olatz
Izenburuak iradokitzen duen bezala, argitaletxeek euskarazko literatur itzulpenean betetzen duten funtzioa izango dugu lan honetan aztergai. Argi utzi nahi genuke hasieratik gure helburua ez dela izango literatur itzulpenen ezaugarri linguistikoak aztertzea, baizik egiten diren literatur itzulpenetan, argitaletxeek zer nolako eragina duten ikusi eta itzulpen horiek zer nolako testuingurutan egiten diren ikertzea, horretarako elkarrizketa bidezko metodologia erabiliz.
Hasteko, lan honen lehen...
Euskara-Gaztelania literatura-itzulpenaren bilakaera XXI. mendean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urruzola Puignau, Ainhoa
Lan honen helburua XXI. mendeko Euskara-Gaztelania literatura-itzulpenaren bilakaera aztertzea da. Helburu hori lortzeko datu-base bat osatu dugu, eta argitalpen orokorrak aztertzeaz gain, funtsezkoa iruditu zaigu itzulpen argitaratuen ezaugarri batzuen bilakaera ikertzea: itzultzaile-motak, argitaletxeak eta testu motak.
Horretarako, aurkezpen orokor baten ondoren, lanari datu-basearen nondik norakoekin emango diogu hasiera. Hasteko, datu-base bat zertan datzan azalduko dugu, eta jarraian,...
Euskararen ergatibitateaz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Maritxalar Errandonea, Idoia
Lan honen helburua azken 30 urteotan euskal ergatibitatearen inguruan, batez ere gramatika sortzailearen barruan, plazaratu diren ideia eta hausnarketen sintesi kritikoa egitea da. Bai euskal hiztunok eta bai gramatika deskriptibo batzuek (EGLUk 1991, A grammar of Basque-k 2003, de Rijk-ek 2008 eta Sareko Euskal Gramatikak) euskara ergatibotzat hartu izan dute, baina adituen artean ikuspegi ezberdinak daude ergatibitatearen nondik-norakoak definitzerako orduan. Alde batetik, ergatibitatea...
Euskarazko kasu genitiboa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elguezabal Odriozola, Ane
-ren euskarazko kasu genitiboa postposiziotzat hartzen den arren, kasutzat hartzea egokiagoa dela deritzot. Nire hipotesia indartzeko zenbait argudio ematen ditut lanean zehar: -ko eta -ren atzizkiek guztiz ezaugarri eta funtzio dessberdinak dituzte, batez ere, -ren genitiboak izenaren argumentuak adierazten ditu, bestalde lekuzkoak ez. Beste euskal kasuekin bat etortze gehiago ditu, -ko atzizkia ez onartzea adibidez. Izenaren argumentuen funtzio desberdinak adieraz ditzake (posesibo, subjektu...
Euskarazko post-edizioa: aurreiritziak, aplikazioa eta gogoetak Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleen artean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irurzun Biain, Irati
Euskarazko postedizioa izan da lan honen ardatza. Gure xedea euskarazko postedizioa zertan den aztertzea eta etorkizunean itzultzaile profesional izango direnen artean horren inguruko gogoeta bultzatzea da. Zehazki, erabiltzaileen pertzepzioan jarri dugu fokua. Horretarako, proba bat diseinatu dugu eta UPV/EHUko Itzulpengintza eta Interpretazioko graduko hiru eta laugarren mailetako 22 ikaslerekin gauzatu dugu. Alde horretan da berritzailea gure ikerketa, aurretik eginiko ikerketetan inoiz...
Feminismoa eta euskal itzulpengintza. Kasu baten azterketa, frantsesetiko itzulpenetan.
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irati Fernandez Arbelaitz
Feminismoa geroz eta arlo gehiagotan aplikatzen da, eta itzulpengintzari ere aplikatu izan zaio. Lan honetan feminismoa eta euskal itzulpengintza lotzen saiatuko gara, bi gai horiek bil ditzaketen aztergai ugarietatik bat landuz. Erabaki dugu lan hau modu deskriptiboan eta bi zatitan egitea. Lehen zatian, itzulpen teoria feministei buruz arituko gara, lehenik orokorrean, teoria horien hastapenak aipatuz Quebec-en 1980ko hamarkadan, geroztik nola garatu diren, zenbait autore garrantzitsu...
Genozidioaren inguruko gogoetak. Gerra Zibilaren eta Diktadura frankistaren garaian
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Colio Begue, Izaskun
Gerra Zibila eta Frankismoa garai ilunak izan dira Espainiako historian. Lan honetan zehar, garai horiei buruzko sortutako korronte historiografiakoak aztertuko dira, bertan memoria, iraganaren ezagutza eta salaketa helburu nagusia delarik. Aztertutako korronte eta egile ezberdinen argudioak, aditzera emango dute, Espainian 1939-1975.urte bitartean, genozidioaren ezaugarriak bete zirela azpimarratzen dute, hau, Frankismoko eta Gerra Zibilean erabilitako metodoen bitartez egin eta bermatu...
Gerra Gipuzkoatik Arabara. Euskal Herrian Gerra Zibileko arkeologiaren bi kasuren arteko konparaketa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Karrera Ormaetxea, Joanes
Lan honetan zehar Gerra Zibilaren Arkeologiaren inguruan arituko gara, arkeologiak iragan hurbileko gertaerak azaltzeko duen balioa mahai gainean ezarriz. Besteak beste, Gerra Zibila aztertzeko garaian zein nolako hausnarketak egin daitezkeen ikusiko dugu, mota honetako ikerketak eginez izan ditzakegun irakurketa desberdinak azalduz. Ez hori bakarrik, Gerra Zibilak berak izan zuen norabidea ere aztertuko dugu, bere materialtasunean eta paisaia utzi dituen aztarnak begiratuz. Hala ere, esparru...
Gipuzkoako industria frankismoan zehar: hurbilketa bat
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Muguruza Agirre, Mikel
Lan honen helburua Gipuzkoako bigarren sektoreak frankismoan zehar izan zuen garapena eta ezaugarriak aztertzea izango da. Lanaren muina hori izango den arren, industria gipuzkoarra urte horietara nola iritsi zen jakitea beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Horretarako, industrializazio prozesua ere aztertzen saiatuko gara, bertan egituratzen hasi baitzen ondorengo urteetan indartuko den eredua. Urte horietan, bigarren sektore gipuzkoarrak izango dituen ezaugarriak garatzen joango dira. Industria...
Gipuzkoako Ipar-ekialdeko ehorzketa-egiturak Neolito eta Metal Aroetan. Kokapen espaziala eta lurraldearekiko harremana, HISTORIAURREA 21
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eguilegor Uranga, Izaskun
Paleolitotik Neolitorako trantsizioan, ezaugarri ekonomiko zein sozialen aldatzeak garai berri baten ezartzea ekarriko du. Eraldaketa horien garabidean megalitismoaren fenomenoa izango dugu. Neolitotik Burdin Arora arte garapen bat nabari da hilobi arkitekturan, hots, taldeko lurperatzeetatik (trikuharriak), hilobiratze indibidualak izango zirenak agertu arte (zistak eta harrespilak). Ondorengo lanean Gipuzkoako IEko fenomeno megalitikoaren modelizazioa eta banaketa espaziala gauzatu da....
Gorputz femeninoak espazio publikoan. Esther Ferrer, Itziar Okariz eta Sra. Polaroiska
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rubio Mazquiaran, Jone
XX. mendeko bigarren erdialdean gauzatutako iraultza sozialak zirela medio, artistak gizartearen kezkekiko geroz eta konpromiso handiagoa hasi ziren izaten. Halatan, testuinguru honetan sortutako bigarren olatu feministako -60. eta 80. hamarkaden bitartean- parte ziren zenbait artistek ikuspuntu honetatik hasi ziren ekoizpenak garatzen, garaian indartutako adierazpen artistikoaz baliatuz, performancea eta bideoa esaterako; gorputz femeninoaren presentzia adierazteko baliagarriak zirelarik....
Mundu distopikoaren analisia "The Road" eta "Interstellar" pelikuletan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Armentia Marín, Lierni
[EUS] Etorkizunak zer ekarriko ote dion galdetu dio gizakiak bere buruari historia osoan zehar eta kezka hau konponduko duen erantzun bat bilatzen saiatu da artearen eremu ezberdinetan. Oraingoan zazpigarren artearen txanda dela dirudi eta honek marrazten duen etorbideak ez digu ezer onik iragartzen. Espero dugun garai beltzaren erakuslea den distopiaren kontzeptuak gizabanakoan gauzatu dezakeen transzendentzia aztertzerako orduan, zineak tresna paregabe gisa funtzionatzen du. Hori dela eta,..., [ES] A través de la historia el hombre se ha preguntado que le deparara el futuro, buscando la respuesta en diferentes ámbitos artísticos. Ahora le toca al séptimo arte y el futuro que nos propone no es nada halagüeño. A la hora de analizar la transcendencia que el concepcto distopia, como representante de un porvenir oscuro, puede tener sobre el ser humano, el cine juega un papel indispensable. Es por esto, que se han seleccionado las peliculas The Road (John Hillcoat, 2009) y Interstellar..., [ENG] Throughout history, man has asked himself what the future holds for him, seeking the answer in different artistic fields. Now it's up to the seventh art and the future that it proposes is not flattering. When analyzing the transcendence that the dystopia concept, as a representative of a dark future, can have on the human being, cinema plays an indispensable role. This is why the films The Road (John Hillcoat, 2009) and Interstellar (Christopher Nolan, 2014) that represent the...
Ana Julia Quezadaren kasua espainiar prentsan: Emakume delinkuentearen eraikuntza
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Musatadi Salegui, Maialen
Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia espainiar prentsak emakume delinkuentearen eraikuntza sozialean jokatzen duen papera ezagutzea da. Horretarako, Ana Julia Quezadaren kasuan zentratu eta El País, El Mundo, La Vanguardia eta ABC espainiar egunkariak analizatu dira. Ikerketan zehar, Quezadaren jazoerak izandako kobertura eta tratamendu informatiboa aztertuko dira. (Euskera).
Txikitik aniztasuna eraikitzen
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ramirez de Okariz Kortabarria, Amaia
Bilboko Miribilla euskal eskola publikoa oinarri duen erreportajea. Aniztasuna eta euskara hizpide, integrazio positiboaren alde egiten duen jardunaren nondik norakoak.
Leihotik (B)egira, Ikus-entzunezko obrak: Argazki- proiektu baten garapena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urkitza Villegas, Maider
[EUS] 'Leihotik Begira' argazki proiektua, argazkiek gertaera batzuen aurrean ebidentzia moduan funtzionatzeko duten boterearen inguruko hausnarketa bat da, baita testuinguru batek edo bestek argazki baten irakurketan izan dezakeen eraginari buruzko gogoeta bat ere. Kontatutako istorioari esker, artistaren irudia voyeur-aren irudiarekin parekatzeko aukera izan da, eta behatzearen eta espiatzearen arteko muga zehaztugabearekin egindako jolasa bilakatu da proiektu osoa., [ES] El proyecto fotográfico ‘Leihotik Begira’ es una reflexión sobre el poder que tienen las fotografías de evidenciar ciertos hechos. También es una manera de cuestionar la influencia que tiene el contexto sobre una fotografía. Gracias a la historia contada, podemos poner a la misma altura la imagen del artista con la de un voyeur. El proyecto también se ha convertido en un juego sobre la frontera indefinida entre observar y espiar., [ENG] The photographic project ‘Leihotik Begira’ is a reflexion on the power that photos have to evidence some acts. It is also a way to question the influence that a context or background can have on the reading of a picture. Thanks to the story told, we can put the artist and the voyeur in the same level. The project has become a game between the undefined line between observing and spying.
Nola eragiten du hanturazko heste gaixotasun bat pairatzeak helduen bizi kalitatean?: Berrikusketa bibliografikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Díez Rodríguez, Miriam
Marko teorikoa eta justifikazioa:
Hanturazko heste gaixotasunak (HHG), traktu gastro-intestinaleko estalduran lesioak dira non pazienteek hainbat sintoma aurkezten dituzten: beherakoa, min abdominala, infekzioak eta odoljarioa. Etiologia ezezaguna duten gaixotasun kroniko hauek dakartzaten ondorio fisikoez gain, pertsonengan ere hainbat ondorio psikosozial ekar ditzakete. Horiek guztiak, pertsonaren osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatean eragina izan dezakete. Horregatik, garrantzitsua...
Erbia biper beltxean bezala
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Apalategi Begiristain, Jokin
107 p., Egileak gaztetan ondutako antzerki-lan bat da, zeinetan bere baitan ematen ari ziren hausturen gazi-gozoak kontatzen baititu.Bi obra datoz bertan: Lehena "Borroka ala ihes" deitzen da; bigarrena, "Mitoen baratza". Elizak eta Estatuak eskuz esku inposatzen zuten giroa deskribatzen da eta, aldi berean, borrokarekin konprometitutako gazteriaren aldarria entzuten da.
Hizkuntza-asimilazioa eta hezkuntza-sistema Euskal Herrian
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iztueta Armendariz, Paulo
535 p., Idazkera didaktiko-pedagogikoan egindako saio akademiko-liteario bat da, non aztertzen baita nola estatu-nazioak joan diren mendez mende beren hezkuntza-sistema nazionala eraikitzen eta lekuko hizkuntzen gain hizkuntza hegemonikoa beren esparruko lurralde osoan zehar uniformatzen. Liburuak lau zati nagusi ditu, hamsei ataletan banatzen dena. Lehen zatian arazo metodologiko eta teorikoak hariltzen dira boterea eta legriaren inguruan. Bigarren zatian, Iparraldean Frantziako Estatu liberalak...
Goza daiteke gehiago: euskaldun baten hizkuntza-bidaia
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ayesta Sagarduy, Karmelo
105 p., Liburu honek frogatzen du euskararen erabilera erraz hobetu dezakegula euskal hiztunok horretan ardura hartzen badugu.
Bidaia filosofikoak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martínez Rubio, Elena
99 p., Liburu honetan hainbat bidaia filosofikori lotzen zaio egilea munduan barna. Garai guztietako filosofo eta pentsalari handien artean, alabaina, zenbait txangotan poetek, musikagileek edo beren zereginei buruz hausnarketa egin duten etxegile abanguardistek eta zinegileek ere hartzen dute parte. Bertako ibilbideetan politika, literatura, historia eta filsofiaren sailetan dabiltza bidaideak, mota guztietako agintekeriari aurrre egin eta gogoeta kritikoa ametsekin uztartu nahian.
Hitzen arteko antzekotasuna:ezagutza-baseetan oinarritutako tekniken ekarpenak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goikoetxea Salutregi, Josu
146 p., Eredu konputazionalekin sortutako hitzen errepresentazio semantikoak gakoa dira hizkuntzarenprozesamenduko hainbat atazatan, eta errepresentazio horien kalitatea ebaluatzeko hitzen artekoantzekotasuna erabiltzen da. Antzekotasun-ataza hizkuntzaren prozesamenduaren alorrean kokatzen da,lexiko-semantikan, eta, hurrengo urratsak ditu: lehenik, hitzen arteko antzekotasuna hitzenerrepresentazioen bidez kalkulatzen da; ondoren, antzekotasun hori gizakien antzekotasun-irizpideekinkonparatzen da. Eredu...
2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Labaka Mayoz, Ane
Ikerketa lan honetan boterearekin harreman zuzena duten bi eremu, hau da, genero-sistema eta umore-sistema, gaur egungo bat-bateko bertsolaritzaren testuinguruaren baitan uztartzeko ahalegina egin dut. Iaz neuk burututako ikerlaneko ideia nagusiak aurrekaritzat hartu eta marko teoriko-analitiko orokorra Bertsolari Txapelketa Nagusiaren marko zehatzagora ekarri ondoren, bi izango dira ikerlan honek muinak: batetik, txapelketaren sistemako partaide ezberdinei (gai-jartzaile bat, parte hartu duten...
Aireko lineetako koroa-efektuaren analisia elementu finituen bidezko simulazioaz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrea Valle, Ane Miren
Koroa-efektua tentsio altuko lineen eroale eta elementuen inguruan sortzen da airearen ionizazioaren ondorioz, elektrizitate-galerak eta lineetan kalteak eraginez. Lan honen helburua parametro atmosferikoek koroa-efektuan dituzten ondorioak ikertzea da. Ikerketa hau Jorgensen eta Pedersen-ek lortutako datu esperimentaletan oinarritzen da, haien kalkuluak Townsend-en teorian oinarrituta egonik. Eremu elektrikoa kalkulatzeko, COMSOL multiphysics elementu finituen softwarea erabiliko da eta..., El efecto corona se crea alrededor de los cables y elementos de las líneas de alta tensión como consecuencia de la ionización del aire, causando pérdidas de electricidad y destrozos sobre las líneas. El objetivo de este trabajo es investigar los efectos de distintos parámetros atmosféricos sobre el efecto corona. Este estudio se basa en los datos experimentales obtenidos por Jorgensen y Pedersen, que basaron sus cálculos en la teoría de Townsend. Para el cálculo del campo eléctrico se utilizará..., The corona effect is created around the cables and elements of the high voltage lines as a result of the ionization of the air, causing electricity losses and damage to the lines. The objective of this work is to investigate the effects of different atmospheric parameters on the corona effect. This study is based on the experimental data obtained by Jorgensen and Pedersen, who based their calculations on Townsend's theory. For the calculation of the electric field, the finite element...
Ikaslearen etxebizitzaren ziurtagiri energetikoa eta hobekuntza proposamenak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madariaga Zubiaurre, Eneko
Lan honen helburu nagusiak Eneko Madariagaren etxebizitzaren ziurtagiri energetikoaren lorpena, eta hortik abiatuz, hobekuntzarako proposamenak eta azterketa egitea dira. Horretarako CE3X programa erabiliko da eta era sinple batean datuak programan sartuz ziurtagiri energetikoaren kalifikazioa lortuko da eta ondoren hobekuntza aukera desberdinak eskainiko ditu. Hauek balioztatzeko bakoitzaren analisi sakon bat egingo da. Dokumentu honetan ziurtagiria lortzeko beharrezko urratsak azaltzen dira,..., El objetivo de éste trabajo es la obtención del certificado energético de la vivienda de Eneko Madariaga, y partiendo de ésta calificación, la propuesta de posibles mejoras y su siguiente análisis. Para ello se utilizará el programa CE3X en el cual proporcionando los datos de una forma simple se conseguirá la calificación del certificado energético y proporcionará diferentes opciones de posibles mejoras. Para validar dichas mejoras se hará un análisis exhaustivo de cada una de ellas. En éste..., The objetive of this work is the achievement of the energy certificate of Eneko Madariaga’s home, and based on this qualification, the proposal and the analysis of posible improvements. CE3X software will be used to obtain the qualification of the energy certificate introducing data values in a simple way, offering different improvement proposals. To validate them, a thorough analysis of each proposal will be carried out. In this report necessary steps needed to obtain the certificate will be...
Ingurumen faktoreen neurketa hardware librea erabiliz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Zarragoitia, Jon
Gaur egun, monitorizazio sistemen erabilera oso zabalduta dago munduan zehar. IoT teknologiaren hazkuntzak, sentsorez osatutako gailu asko Internetera konektatuta egotea eragiten du, uneoro datuak eguneratuz eta datu horien urrutiko kontrola ahalbidetuz.
Proiektu honetan, monitorizazio sistemen eta IoT aparatuen ideia aplikatu nahi da ingurumen faktore batzuen neurketa egiteko, baina soilik hardware librean oinarritzen diren gailuak erabiliz.
Hardware libreak geroago azalduko diren hainbat..., Hoy en día, el uso de sistemas de monitorización está muy extendido en todo el mundo. El crecimiento de las tecnologías IoT hace que muchos aparatos que usan sensores estén conectados a Internet, actualizando los datos en todo momento y permitiendo el control y monitorización remoto de los mismos.
En este proyecto, se quieren aplicar las ideas de la monitorización y las aplicaciones IoT para medir ciertos factores medioambientales, pero para esto usando solamente aparatos basados en open..., Nowadays, the use of monitoring systems is widespread throughout the entire world. The growth of IoT technologies, means that many devices that use sensors are connected to the Internet, updating data at all times and allowing remote control and monitoring. In this project, we want to use devices based on open hardware, to monitor and measure certain environmental factors, making the most out of what IoT technologies have to offer. Open hardware offers many advantages over other technologies,...
4terdiko jokoa aldatu ahal da urteetan zehar?
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxebarria Ansotegi, Aitor
Lan honen helburua, 4terdiko jokoa urteetan zehar aldatu den aztertzea izan da. Horretarako elite mailako, Aimar Olaizolaren, 4terdiko hiru final (2002, 2008, 2014) aztertu dira. Ikerketa hau egiteko eta partida hauek analizatzeko ad hoc sortutako behaketa tresna bat erabili da non, honako irizpideak kontutan hartu diren: tantoen iraupena, pilotari jokatzailea, jotzailearen kokapena, aurkariaren kokapena eta pilotakaden norabidea izan dira. Ondoren, irizpide hauek guztiak urteetan zehar...
Bularreko minbiziaren gainditzea Jarduera Fisikoaren bidez. Saray elkarteari gida praktikoaren proposamen hurbilketa.
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Nazabal Zaratiegui, Ane Lore
Bularreko minbizia gero eta ohikoagoa bihurtzen ari den patologia da. Horren inguruko informazio bilketa eta batez ere, jarduera fisikoak gaixotasun honetan duen eragina aztertu da. Amaitzeko, eta aurreko puntuetan ikusi diren jarduera fisikoaren onurak aztertuta, emakume hauei zuzendutako jarduera fisiko programa baten gida praktikoa proposatu da. (Euskara).
Identitatearen eraldatzea XXI. mendeko euskal narratiban: subjektu literario postmodernoa, Transformación de la identidad en la narrativa vasca del siglo XXI: el sujeto litarario postmoderno
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Esparza Martín, Iratxe
400 p., Azken hamarkadetan gizartean gauzatutako aldaketei so egiten diegu, horiek XXI. mendeko euskal narratiban eragin zuzena izan dutela erakusteko asmoz. Ikerketa honetan ezinbestekoa da islatzea duela urte batzuk, euskal gizartean zein euskal literaturan, postmodernismoaren eta postmodernitatearen inguruan piztutako eztabaidak. Izan ere, gizarte postmodernoaren sorrera aldaketa ekonomiko, politiko eta kulturalen isla da, eta, ondorioz, euskal literaturan hainbat sormen postmodernista ezberdin ere...
Kulturgileaketa kulturaren esparrua. I, Tradizio intelektualak beranduko modernitatean
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrinaga Renteria, Ane
Vol. I . -- 285 p., Intelektual modernoak bizi duen gainbehera sozialaren zergatiaz galdetzen da liburu honetan. Zein eginkizun mota izan dezakete intelektualek Beranduko Modernitateko gizarteetan? Zein agertoki instituzionaletan berreraiki ditzakete beraien rolak eta nortasunak testuinguru berrian? Galdera hauei erantzutera dator lehen liburuko hau. Gai honen inguruan hurbilketa orokorra egiten da, sarrera gisa.
Faustoren itzala
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Bornaetxea, Arturo
121 p., Eleberri honek bi ari ditu. Lehenengoa Joan Jose Elhuyarrek Fausto anaiari Kolonbiatik bidaltzen dizkion gutunek osatzen dute eta horietan Elhuyarren sekretuak agertzen dira garai hartako giroan kokatuta. Bigarrenean, berriz, gure egunetan Ipar Europatik -Upsalako Unibertsitatetik-, Euskal Herrira etorritako gazte baten istoria kontatzen da.
Bide batez esana
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarguren Errasti, Mikel
101 p., Poesi liburu bat, 66 poemek osatua. Eguneroko bizimodua, meteorologia politikoaz, urruneko hilez, literaturaz eta abar gogoeta sakonak egiten ditu hizkuntza poetiko jantzi eta gozo batean.
ZABALen isuria (1973-1976)
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iztueta Armendariz, Paulo
433 p., Egileak azalpen metodiko eta aski exhaustibo batez xehatu eta iruzkintzen ditu gai horiek liburu honetan. Bere helburu lehen eta azkena Zabaleko lan-taldearen ekarpen kolektiboa garai hura ezagutu ez zuten belaunaldi berrien eskuetan jartzea izan da. Galdera da ea orduko planteamenduek baduten gaurkotasunik ala ez, eta baiezkoan zein neurritan erantzuten dioten gaurko egoerari. Egungo unibertso globalizatu, posmodernizatu, transbertsalizatu, multikulturizatu honetan geratzen ote da gizarte...
Neronek bizi izandakoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arginarena Otamendi, Mikel
233 p., Basauriko Arizko Ikastolaren inguruan izandako bizipenak kontatzen dira eta, aldi berean, errepaso sozio-historiko bat egiten da euskal kulturaren 1970eko hamarkadatik gaur arterainoko prozesuaz.
J. Sarrionandiaren ipuingintza: zuhaitz erromesa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kortazar Uriarte, Jon Batti
125 p.
1. Estazioko begiradak, irudimenaren mundua. 2. Hitzaren ahalmena. Poetika. 3. Eguzkiak ortzi urdinean nabigatzen. Mito arturikoa. 4. Hauk ene unibertsoak dira. Idazkera. 5. Oroimena eta desira. Ipuinaren makinak. 6. Utopia eta etsipena. Zentzua. Bibliografia., Narrazioak ipuin liburua “Estazioko begiradak” ipuinarekin zabaltzen da. Lehen liburuko lehen ipuina. Harrera Teoriako edozein eskuliburuk adieraziko luke kontu handiz irakurri behar ditugula liburuen hasierak, eta, ipuinez ari bagara, ipuin bakoitzaren hasiera. Ikuspegi zabalaz hartu du lana egileak, eta, une horretan jakin ez badaki ere, Narrazioak liburua argitaratu zen 1983 urtetik, oraingoz azkena den Ifar aldeko orduak agertu zen 1990 arte, zazpi urtetan zabaldu den lanaren hasiera da...
Euskal prosa aztertuz: kritiko berrien ahotsa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kortazar Uriarte, Jon Batti
266 p., Euskal Filologiako Fakultateko bere unibertsitate-ikasle batzuek 2009-2010 ikasturtean taldean egindako saioa. Bost euskal idazleren lanak aztertzen dituzte.
Kritika literarioaren lehen saioak (1926-36)
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iztueta Armendariz, Paulo
197 p., Itzulpenen aldia (1929-1931). Jautarkolen biozkadak (1929). Lauaxetaren Bide Barrijak (1931). Aitzolen gerizpekoak: Eusko Olerkiak (1930-36). Lizardiaren Biotz Begietan (1932). Populismoaren garaipena (1934-36). Zentsurak, apologiak, eta...
Einstein Euzkadin: gerraurreko zientzia eta goi mailako kultura euskaraz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Artetxe Sánchez, Karmele
112 p., Gerraurrean zientziaren gainean zenbait artikulu, hitzaldi eta liburu argitaratu ziren, eta horiek euskarazko prosa zientifikoaren aitzindari gisa hartuak izan da. Saio honetan interporetazio-marko berri bat proposatzen ekarpen horren edukiaz. Izan zituen muga ideologikoez hausnarketa bat da.
Can the subaltern states speak? Estatuaren eraldaketa eta burujabetza eskaerak Katalunian, Euskal Herrian eta Eskozian.
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azkune Torres, Jon
579 p., Mediante mi investigación he analizado el aumento de las demandas de soberanía basadas en capacidad política en el País Vasco, Catalunya y Escocia. Realizo un análisis que parte de reflexiones en un plano abstracto simple para acercarse después a lo concreto complejo (Jessop, 1982). Además incluyo un eje temporal que comienza a finales de la década de los setenta y termina en la actualidad. El eje del enfoque teórico es el enfoque estratégico y relacional de Bob Jessop (2008). Planteo dos...
Harkaitz Canoren "Twist" eleberriko testuartekotasuna eta Bolañoren eragina aztergai
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Melendez Arteaga, Pello
Lan honen helburua 2011. urtean argitaraturako Twist eleberriaren testuartekotasun estrategietara hurbilpen bat egitea da. Helburu honekin, eleberrian zehar aurki daitezkeen ahots ezberdinen bilketa, eta bereziki, eleberria Roberto Bolañoren hainbat obrekin lotzen duten elementuen azterketa egin da.
Erkaketa literarioarekin hasi aurretik, intertestualitate kontzeptuaren berri emango da, lehenik eta behin, testuartekotasunaren kontzeptuaren bilakabidearen sarrera bat eginez. Honen ostean,...
Historiaurrea 23: Mendialdea eta Historiaurre Berantiarra Errozate inguruan
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mujika Andonegi, Julen
Errozate mendiaren inguruko lehen giza aztarnak Erdi-Azken Neolitokoak dira. Hauek, ingurunearen ezaugarriak ikusita eta burutu diren azterketa palinologikoetan oinarrituta, abeltzaintzarekin lotzera eramaten gaituzte. Abeltzaintza transhumantzian sustatuko zen, eremu honetan, neguan bizitza ez baita bideragarria. Abereen mugimenduan erabiliko ziren bideak funtzio desberdinak izango zituzten. Bide nagusiek, leku urrunetara bideratzeko eginak izango ziren eta bertan aktibitate desberdinak...
Hitzaurrea hizkuntzak ikasteko euskal gramatika zaharretan XIX. mende erdialdetik XX. mende hasierara
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dueso Domenech, Eneritz
Euskal gramatika zaharren hitzaurreak aztertzen ditu lan honek: XIX. mende erdialdetik XX. mendeko lehen herenera arte, hizkuntzak ikasteko tresna izateko argitaratu ziren gramatiketako sarreren ezaugarriak zeintzuk diren zehazteko saiakera bat da. Gramatikak, beren osotasunean, xeheago ulertzeko bide bat.
Homo neanderthalensis gizakiaren ehizarako gaitasuna eta elikadura ohiturak Kantauri isurialdean: Axlor-eko adibidea
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Macazaga Artola, Amaia
Homo neanderthalensis-a iker puntu bezala edukita izan dituen irudi ezberdinen garapenari buruz jardungo dugu, aztarna eta metodoen garapenarekin eraldatzen joan baita. Hasiera batean, ezjakintasuna zein ikus-entzunezko baliabideek bultzatu zuten itxura ehiztari ausartarena izan zen, etsairik gabekoa, edozein motatako animaliak hiltzeko gai zena. Geroago, Historiaurreari eta biziraupen estrategiei geroz eta garrantzi gehiago eskaini ziotenean, inolako gaitasunik gabeko gizaki bezala irudikatu...
Irungo zabaltze prozesua eta arkitektura
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arzac Ercibengoa, Malen
XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran Irunek zabaltze prozesu ikaragarria jasan zuen industria iraultzaren ondorioz, hots, trenbidearen etorrerarekin, baita aduanen leku aldaketarekin ere. Honek zerikusi handia izan zuen demografiaren igoeran eta ondorioz hiria zabaltzen zihoan heinean, arkitektura tipologia ezberdinak agertzen joan ziren.
Ehunekin ikasten, Zizurkilgo San Millan eskolako proiektuaren azterketa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garmendia Castaños, Jone
[EUS] Haurren garapen prozesu osoa errespetatzen ez duen eskola eredua aldatu nahian, Zizurkilgo San Millan eskolak martxan jarri duen proiektua aztertzen duen lana da hau, proiektuak abantailak edo desabantailak dituen ikusteko helburuarekin. Horretarako, lehenik, San Millan kokatzen den Eskola Berriaren markoa azaltzen da. Jarraian, proiektuaren oinarriak eta eskolan lan egiteko erak bildu dira. Ondoren, proiektuak eskolara ekarri duen ikuspuntu aldaketa jaso da, ikastetxeko protagonistak..., [ES] Este trabajo recoge el proyecto que ha puesto en marcha el colegio San Millán de Zizurkil, el cual intenta cambiar un modelo de escuela tradicional en el que no se respeta el proceso integral de los niños y niñas. El objetivo de este trabajo es determinar las ventajas y desventajas de dicho proyecto. Para ello, en primer lugar, se ha analizado el marco de la Escuela Nueva en el que se sitúa la citada escuela. Seguidamente, se han recogido las bases del proyecto y el modo en el que se..., [EN] From the desire to change a model of school that does not respect the integral development of children, this work studies the project that has started San Millan school from Zizurkil, aiming to know whether the project has advantages or disadvantages. In order to know that, first of all, it is explained the movement of the New School in which the school is integrated. After that, the bases of the project and the working methods of the school have been colected. Furthermore, we can see the...
Mundutic: kulturartekotasuna eta eleaniztasuna lantzeko joko didaktiko areagotua
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortega Arias, Itziar
[EUS] Lan honen helburua, kultura eta hizkuntza anitzak dituen eta kulturalki, linguistikoki eta teknologikoki behin eta berriz garatzen hari den mundu honetan dauden hutsuneei erantzuna emango dion joko bat diseinatzea eta sortzea izan da. Horretarako, marko teorikoan oinarritutako irizpideak oinarritzat edukiz, merkatuan dauden hainbat jokoren diagnostikoa eraman da aurrera, ikerketa kuantitatibo baten bidez. Ikerketa horrekin lortutako emaitzak argi utzi dute merkatuan ez dagoela gure..., [ES] El objetivo de este trabajo ha sido diseñar y crear un juego multicultural y multilingüe que dé respuesta a carencias que hay en este mundo culturalmente, lingüísticamente y tecnológicamente cada vez más desarrollado. Para ello, teniendo en cuenta los criterios del marco teórico, se ha llevado a cabo un diagnóstico de varios juegos que hay en el mercado, mediante un estudio cuantitativo. Los resultados logrados con ese estudio han dejado claro que no hay juegos que sacien nuestra..., [EN] The objective of this report has been to design and create a multicultural and multilingual game that responds to the shortcomings that exist in this culturally, linguistically and technologically increasingly developed world. For that, taking into account the criteria of the theoretical framework, a diagnosis of several games in the market has been carried out, through a quantitative study. The results obtained with this study have made it clear that there are no games that satisfy our...
Genero rolek hitanoaren erabileran izan duten eragina: Antzuolako herritarren diskurtso eta praktikak
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Legorburu Larrea, Onintza
Sarri esan ohi da generoak gure bizitzako esparru guztietan daukala eraginen bat. Hau da, emakume edota gizon gisa sozializatu, norberaren bizitza ez dela berdina izango edozein arlotan. Zentzu honetan, esan genezake hizkuntza eta honen erabilera ere, gizarteko beste desoreka batzuen isla litzatekeela. Kasu honetan, emakume eta gizonen arteko erabileran, alde nabarmena dagoen hitanoa izango dugu aztergai. Hau da, zer diosku generoak hitanozko hizkuntza-praktikez? Galdera honen erantzuna...
Hitz adiera desanbiguazio multimodala ikasketa sakona erabiliz
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elu Etxano, Aitzol
Lan-proiektuaren helburu nagusia Hitz-Adiera Desanbiguazioa (HAD) ezabatzeko informazio multimodalaren erabilpena aztertzea da. Funtsean, ikasketa sakoneko teknikak erabili dira bi helburu nagusiekin. Batetik, hitz, irudi eta hitz-adieren errepresentazio semantikoak lortzea embedding bektoreen bidez, iturri multimodaletan oinarrituz, hala nola, testuak eta irudiak. Bestetik, ikasketa sakonean oinarritzen den sistema bat garatzea, aurreko errepresentazioak erabiliz, HAD gauzatzeko aukera ematen...
Bradley-Terry ereduaren errendimenduaren analisia Linear Ordering Probleman
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alza Santos, Joan
Gradu amaierako lan honen helburua Bradley-Terry eredu probabilistikoaren analisia egitea izan da Estimation of Distributions Algorithms (EDA) algoritmoetan erabili ahal izateko. Eredu horren errendimendua ebaluatzeko, optimizazio konbinatorioko problema ezagun bat erabili da, Linear Ordering problema alegia. Proiektua euskaraz egin da.
400 tonako prentsa hidraulikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Miguel Hoyas, Xabier
Bizkaiko erresidentziak borrokan! Langile borrokatik ahalduntze feministara
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Vicario, Nahia
Ikerketa honen bidez, Bizkaiko Erresidentzietako Borroka izango dugu aztergai, bi urte eta 378 greba egun iraun dituen gatazka feminizatua, alegia. Erresidentzietako langileek aurrera eramandako greban jarriko da fokua, klase borrokatik abiatuta ahalduntze feminista prozesuak eman diren, eta hala izan balitz nola suertatu diren aztertzeko helburuarekin. Xede honetarako, lehenik eta behin zerbitzuotako langileen eta oro har sektorearen baldintzak testuinguratuko dira. Sektore feminizatua denez,...
Arduinon eta ikusmen artifizialean oinarritutako sailkatzaile automatikoa
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguiriano Iriondo, Mikel
Gradu Amaierako Lan honetan uhal garraiatzaile batetik doazen piezak, beraien kolore, tamaina edota materialaren arabera era automatikoan sailkatu eta biltegiratuko ditzakeen sistema diseinatu eta eriki da.
Piezaz pieza muntatu eta DC motor batez higitutako uhal garraiatzaile batetik zehar ezaugarri ezberdineko piezak sisteman sartuko dira. Ukipen pantaila baten bidez egindako parametro aukeraketaren arabera, piezak kolorearen (gorria,berdea eta urdina), tamainaren (handiak eta txikiak) eta...
Automozioko biribarki baten prozesu orriaren garapena
Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrizabalaga Sagasta, Jon
LABURPENA
Lan hau ikaslearen Gradu Amaierako Lana bezala aurkezten da, zeinen bitartez
“Industria Teknologiaren Ingeniaritza” Gradua amaitzea lortuko duen Euskal
Herriko Unibertsitatean. Bertan auto baten birabarkiaren mekanizaziorako prozesu- orria garatuko da, bere forjako geometriatik abiatuz erabilgarria izan baino pausu
bat lehenagoko forma emateko
egin beharreko mekanizazio eragiketak adieraziz.
Horretarako, piezaren aurreanalisi bate egingo da, geometria,
materiala,..., RESUMEN
El presente proyecto se presenta como el Trabajo de Fin de Grado del alumno
mediante el cual conseguirá terminar los estudios de Grado en Ingeniería en
Tecnología Industrial, en la Universidad del País Vasco. En él se desarrollará la hoja
de proceso para el mecanizado de un cigüeñal de un automóvil,
describiendo las
operaciones de mecanizado que habrá que realizar
partiendo de la geometría de
forja de la pieza hasta llegar a la forma que debe..., ABSTRACT
This project is regarded as the Degree Ending Project of the student, which will
enable him to complete his Degree in Industrial Technology Engineering in the
University of the Basque Country. It will develop the process sheet for the machining
of an automotive crankshaft, starting from the forge geometry of the element until
it reaches the form it must have just one step before it can be used in the vehicle.
For that purpose, the component will be previously analysed,...