Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Arnaud Abadia jaun kalonjearen "Sathorra" 1892

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altonaga Sustatxa, Kepa

Hiru ildotan zehar joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Arnaud Abadiaren idazlan ahaztu bat berrargitaratu dugu, eta aldi berean nabarmendu bertan agertu zirela gure lehen benetako herbiboro (= belarjale) eta karniboro (= xitxijale) terminoak. Bestalde, Abadiaren obraren neurriaz eta garrantziaz mintzatu gara, eta bai azpimarratu ere, berorren antologia edota bilduma osoaren premia. Hirugarrenez, gure prosa zientifikoaren plebifikazio artatsuaren gaineko gogoeta proposatu dugu.



Pierre Buruzian jaun mediku hazpandarraren "Pasteur jaun zena" (1896)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altonaga Sustatxa, Kepa

Hiru ildotan zehar joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Pierre Buruzain medikuaren idazlan ahaztu bat berrargitaratu dugu. Bestetik, haren idazkeran nabarmenduz joan ziren teutonizazioa eta euskara ekumenikoa azpimarratu ditugu. Hirugarrenik, haren biografiaren zertzelada batzuk ekarri ditugu, J. R. Etxebarriaren euskal prosa zientifikoaren periodizazioan kokatu ahal izateko.



Aizpuru Murua, Mikel "Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan, hasierako urteak 1973-1984", UEU, Bilbo, 2003

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iturbe Barrenetxea, Jacinto

Liburu hau historia-liburu bat da, tituluak zedarrituriko erakundeari eta denbora-tarteari buruzkoa. Eta historia hori idazteko egilea bada nor: Historian doktorea eta Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) kide eta zuzendari-ohia. Eta nire uste apalean ondo egin du. Zeren, liburu hau egiterakoan, hasierako urteetako lekuko esanguratsuenen oroitzapenak bildu baititu, eta, historialariek egin behar duten moduan, garaiko idatzizko materialak sakon arakatu baititu.



Kanabinoideoak: onuragarriak ala kaltegarriak?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zarate Sesma, Jon, Churruca Ortega, Itziar, Echevarría Orella, Enrique

Kanabinoideoak konposatu psikoaktiboen talde bat da; munduan gehien kontsumitzen diren drogen artean daude eta beraien kontsumoa areagotuz doa gaur eguneko gizartean. Konposatuok hainbat funtzio biologikoren erregulazioan garrantzitsuak direla ikusi da; adibidez, ikasketa- eta oroimen-prozesuetan parte hartzen dute. Jatorri kanabinoideoa duten konposatuak funtzio biologiko horiekin harremanetan dauden patologien tratamendurako erabilgarriak izan daitezkeela uste da, hala nola, minaren,...



Basalto-plataformak: ezaugarriak, jatorria eta kontinenteen apurketa, eta suntsipen biologiko orokorrekin izan ditzaketen loturak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elosegi, Mirari, Apraiz Atucha, Arturo

Basalto-plataformak egitura geologiko arras arruntak dira, basalto-kolada bakunen pilaketaz osatuta daude eta egitura zein konposizio zeharo homogeneoa erakusten dute. Agian, milioi bat kilometro kubikotik gorako bolumena izatea eta magmaren gehiengoa oso epe laburrean (< 1 Mu) azaleratzea dira basalto-plataformen ezaugarririk deigarrienak. Nahiz eta orain arte erupzio bolkaniko izugarri hauen zergatiak eta ondorioak garbi ez egon, gero eta ugariagoak dira plaka tektonikarekin eta Lur...



Altzairu mikroaleatuen konformaziorako bide berriak: totxo meheen isukerta jarraitua eta zuzeneko ijezketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Uranga, P., Fernández, A. I., López, B., Rodríguez Ibabe, J. M.

Artikulu honetan altzairu-ekoizpenaren kostuak murrizteko garatzen ari diren teknologia berriak aztertuko dira; batez ere altzairuzko ekoizkin erdilanduen isurketa-prozesua ijezketa prozesuarekin zuzenean elkartzea (Zuzeneko Ijezketa) oinarri duten teknologiak izango ditugu hizpide. Metalurgiaren ikuspegitik, teknika berrien eta ohikoen artean badaude desberditasun nabarmenak, hala nola ijezketaren aurreko aletamaina handiagoa eta osoko deformazio erabilgarri txikiagoa.



Naturaren kume ezkutuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azkune Galparsoro, Gorka

Artikulu honetan zulo beltzak ditugu aztergai. Astro bitxi horiek behar bezala ulertzeko erlatibitate orokorra ezinbestekoa denez, artikuluaren lehen orrietan teoria horren inguruko ideia nagusienak aztertzen dira. Segidan, izarren heriotza hartzen da hizpide. Izar handienak zulo beltz bihurtzen direla ikusiko dugu. Zulo beltzek dauzkaten hainbat ezaugarri harrigarri ere lantzen dira artikuluan. Atal horretan zulo beltzen lurrinketak hartzen du lekurik garrantzitsuena. Bertan, kuantikaren...



Patataren nematodo kiste-sortzailea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fullaondo Elordui-Zapaterieche, Asier

Globodera rostochiensis eta G. pallida espezieak patataren nematodo kistesortzaile taldea osatzen dute. Bi espezie hauek landare-bizkarroi talde garrantzitsu bat dira. Patata nekazari-produktu garrantzitsua izanik berarekin zer ikusia duten bizkarroi guztiak interesgarri gertatzen dira. Aztergai hartu ditugun nematodoak beste hainbeste bizkarroi bezala historia interesgarri bat erakutsi izan du.



Agustin Anabitarteren "Einstein'en ustariak" (1923)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Plazaola Muguruza, Fernando

Ildo bitan joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Agustin Anabitarteren idazlan ahaztu bat berrargitaratu dugu, eta bai nabarmendu ere edukiak dituen ezaugarri nagusiak. Bestetik, gure prosa zientifikoaren aitzindarien zerrenda laburrean sartu dugu Agustin Anabitarte.



Prestige-tik lurrindutako hidrokarburoen atmosferan zeharreko ibilbidea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mijangos Ugarte, Fernando

Udako Euskal Uniber tsitateak, UEU, 2004ean Iruñean antolaturiko ekitaldian Natur Zientzia eta Kimika Sailek batera prestatu zuten Prestige i tsasontziak zeraman hidrokarburoei buruzko ikastaro bat. Istripua gertatu zenetik bi urte igaro direla, galipota eta hidrokarburoak hi tz arrunt bihurtu dira gure hiztegian, batez ere haiek sortzen duten kutsaduragatik eta eragin di tzaketen mutazioengatik. Artikulu honek, lurrindu diren hidrokarburoek atmosferan egin duten ibilbidea irudikatzea eta azal...



Polimero naturalen (Kitosanoa, Esne-Gazuraren Proteina Isolatua) eta polimero sintetikoen (PCL) nahasteaz lortutako film biodegradagarrien hesi-ezaugarriak eta portaera mekanikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olabarrieta, Idoia, Ispizua, Iban, Sarasua Oiz, José Ramón

Ingurumenak sortzen duen kezkaren eraginez polimero natural biodegradagarriek piztu duten interesa handitu egin da azken urteotan. Esate baterako, naturako lehengaietatik abiatuta ezaugarri egokiak dituzten materialak lortuko balira, litekeena da elikagaiak aurkezteko ohikoak diren ontzi/bilduki plastikoen sektorea iraultzea. Egun ontzi eta enbalaje gehienak plastiko arrunt ez-biodegragarriak diren lehengaiz ekoizten badira ere, epe ertainera, zabor-eragile handia den industri esparru honetan,...



Azukretik karamelora: polimero termoegonkorrak?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mijangos Ugarte, Fernando, Marín, José R., González Kareaga, Borja E., Vilela Inmaculada, Vilas

Artikulu honetan azukrea karamelo bihurtzen den prozesua aztertu nahi izan dugu kimika fisiko makromolekularraren teorien lagun tzarekin. Azukrea funtzio anitzeko monomeroa da eta bere konden tsazioaren bidez lortutako karameloek, polimero termoegonkorra edo elkargurutzatua izateko aukera asko dute. Hau gure laborategian DSC teknikarekin ikertu dugu.



Atmosferako kutsadura akustikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Álvarez Pérez, Sonia, San José Álvarez, María José

Atmosferako Ingurumenaren Babespenerako Legearen arabera, atmosferako kutsadura gizakiaren eta ingurumenaren gainean eragin kaltegarria duten aireko gaian eta energia-forma ba tzuk dira, zarata da adibide nagusietako bat. Hala eta guztiz ere, estatuan ez dago ku tsadura akustikoaren aurkako legerik. Baina Dekretuek erkidegoko arauek eta udaleko ordenantzek sektore eta aktibitate batzuen igorpenak murrizten dituzte. Hemen, EAEn, zarata maila ebalua tzeko eta egoera zuzentze aldera har daitezkeen...



Isuritako petrolioaren eragina itsas animalietan: metaketa, metabolismoa eta toxizitatea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cancio Uriarte, Ibon

zken urteotan gure gizartea oso kezkatuta dago itsasoan hondoratutako petrolio-ontziengatik. Egun dugun informazio-gizarte honek, belztutako itsaso eta hondartzen irudiak ekarri dizkigu maiz afalondora, eta kultura orokorreko osagai bihurtu zaizkigu Amocco Cadiz, Exxon Valdez, Sea Empress, New Haven edo Erika bezalako ahoskera arrotzeko izenak. Azken honetan okerragoa izan da, guri tokatu baitzaigu, eta Prestige zuen izena. Ez da egon Teleberriren Gaur Egun ikusi beharrik, gure hondartzetan...



Ohizko energiak vs. energia berriztagarriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ereña Loizaga, Javier, Aguado Zárraga, Roberto, Barona Fernández, María Astrid

Fosil-erregaien erreserbak gero eta urriagoak dira eta munduko leku mugatuetan baino ez daude. Gainera, erregai mota hau erabiltzen duten prozesuak oso kutsatzaileak izan ohi dira. Arazo hauek dira medio, gizartean energia aurrezteko konpromisoa gero eta finkatuago dago (batez ere herrialde industrializatuetan) eta gero eta energia lor tzeko prozesu eraginkorragoak eta garbiagoak diseina tzen ari dira. Hala ere, oraindaino energia garbia eta ugaria lor tzeko lehendabiziko pausuak baino ez dira...



Geografi informazioko sistemak eta natur arriskuen azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxeberria Ramírez, Paulo, Brazaola Rojo, Adolfo, Edeso Fito, José Miguel

Geografi Informazioko Sistemak (GISak) espazio- edo geografia-informazioa modu ani tzetan maneiatzen duten tresnak dira. Hau oso erabilgarria da natur arriskuen alorrean, horretan maneiatzen diren aldagaiak batez ere espazialak dira eta. Iker tze-eremu erakargarri hau ezagutarazi nahian, artikulu honetan erreminta hauen oinarri nagusiak eta arriskuen azterketaren hastapenak laburtu dira, eta alor honetan GISak aplikatzeko aukera aztertu da. Horretarako arriskuon azterketan GISak erabiltzeko...



Tamaina kuantikoko efektuak nanoegituren energian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ogando Arregui, Eduardo

Orokorrean sistema baten tamaina nanometro mailaraino txikitzen badugu bere ezaugarriak guztiz aldatzen dira esperientzia makroskopikoarekin alderatuta. Nahiz eta naturaren legeak berdinak izan eskala guztietan, sistema makroskopikoetan efektu kuantikoen batez bestekoa nabaritzen dugu, hots, sistema erdibanatuz gero, ezaugarriak berdinak dira ; kuantikoki ez da aldaketa nabarmenik. Nanometro mailako sistemetan, sistemaren tamaina alda tzerakoan egitura kuantikoa ere aldatzen da propietateak...



Hauteskunde unibertsal eta askeak telematikaren eskutik?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Huarte Arrayago, Maider, Goirizelaia Ordorika, Joseba Iñaki, Igarza Ugaldea, Juan José, Etxebarria Bilbao, José Ramón

Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriek, demokraziaren kontzeptua asko hobetu dezakete, gizartearen partaidetza moduak areagotuz. Hauteskunde prozesuak dira partaidetza modu horien artean zabalduenak, hiritarren iritziak zuzenean jasotzeko erabiltzen direnak. Azken hamarkadetan, hauteskunde prozesuak IKTekin hobetzen dituzten sistema berriak proposatu dira; telematika arloan erronka berriak ekarri dituzte sistema horiek. Edozein hauteskundek, demokratikotzat joko bada,...



AirEsan: ozono mailak aurresateko sistema informatikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirre Basurko, Elena, Anta Sanz, Albaro, Rodríguez Barrón, Luis Javier

Artikulu honetan, airEsan izeneko sistema informatikoa aurkeztu nahi dugu. airEsan sistemaren bidez eguneko ozono maila maximoak aurresaten dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) Aire Kalitate Sareko zenbait neurtokitan. airEsanek ozono-indizearen eboluzioa eta giza osasunaren babeserako ozono-atalaseen gainditzeak ere aztertzen ditu. Gaur egun, sistema informatiko hau Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak baizik ez du erabiltzen.



From the bench to the bed: Sendagai berri baten garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Erdozain Fernández, Amaia Maite

Luzea eta konplexua da botika baten garapen prozesua, eta batez beste hamabost bat urte irauten ditu. Ikerketa anitz behar dira farmako bat gaixoengan erabilia izateko onartzen den arte. Lehenengo eta behin, sendagaiaren printzipio aktiboa topatu edo sintetizatu behar da. Ondoren, saio preklinikoak egingo dira, zeluletan eta animalietan balizko medikamentuaren toxizitatea, ezaugarri farmakologikoak eta ezaugarri farmakozinetikoak zehazteko helburuarekin. Eta azkenik, emaitza preklinikoetan...



Hiru aldiz erratu eta zuzen bukatzearen magia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alberdi Celaya, Elisabete

Dimentsio bakarrean soka baten zeharkako bibrazioak deskribatzen dituen deribatu partzialetan emandako uhin-ekuazioa aztertu dugu. Soka muturretan tinko dagoela suposatu dugu eta hasierako posizioa eta abiadura ezagunak direla. Soka osatzen duten puntu guztien kokapena edozein aldiunetan jakitea da helburua. Aldagai-banaketa metodoa erabiliz Fourierren serie gisako soluzioaren adierazpen analitikoa lortzen da. Zehaztasuna da soluzio analitikoaren abantailetako bat, hala ere, soluzioa serie gisa...



Matematikak femeninoak al dira?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urkaregi Etxepare, Arantza

UPV/EHUko gradu berrien diseinuan, genero-ikuspegia lantzeko jarduerak sartzeko aukera zegoen, baina zientzia esperimentaletan ez da horrela gertatu. Artikuluaren helburua da matematika-ikaskuntzan genero-ikuspegia txertatzeko beharraz hausnartzea. Abiapuntua, matematikan gizon eta emakumeen artean dauden diferentzien azterketa da. Baina diferentziak baino haratago, diferentzien zergaitira jotzea ezinbestekoa da. Zientziaren neutraltasuna kolokan jartzen da, eta beraz, generoak duen eragina...



Seinalearen prozesatze digitalaren erronkak kanpoko desfibrilagailu automatikoaren inguruan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aramendi Ecenarro, Elisabete, Ayala Fernández, Unai, Lazkano Bilbao, Andoni, Irusta Zarandona, Unai

Bihotz-biriketako gelditzearen aurrean berpiztea honako bi ekintza nagusiren mendekoa da: bihotz-biriketako berpizte-masajea eta bentrikulu-erritmoaren desfibrilazioa, kanpoko desfibrilagailu automatiko baten bidez. Tresna horiek bihotzaren erritmo hilgarriak detektatzen dituzte pazientearen elektrokardiograma digitalki prozesatuz; ildo horretatik, azkeneko urteetan hiru erronka nabarmendu daitezke. Umeen (1 eta 8 urte bitartekoen) erritmoen sailkatze egokia lortzea da lehengoa. Bi sailkatze...



Hitzen adiera-desanbiguazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López de Lacalle Lecuona, Oier, Agirre Bengoa, Eneko

Gure hizkuntza anbiguoa da. Hitz batek hainbat interpretazio ditu agertzen den testuinguruaren arabera, eta zein adiera hartzen duen asmatzea ez da lan erraza, nahiz eta guk era naturalean egin. konputazio-metodoak erabiliz hitzen agerpenei adiera egokia ematea hitzaren adiera-desanbiguazioa (HAD) deritzo. HAD automatikoa ezagutzan oinarritzen da, eta ezagutza hori hainbat iturritatik lor dezake: adierez etiketatutako corpus batetik hasita ontologietaraino. Zoritxarrez, baliabide hauen sortze...



Industri automatizazioan kontrol-programak berrerabiltzeko bidean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Irisarri Alli, Edurne, Estévez Estévez, Elisabet, Marcos Muñoz, Margarita

Gaur egungo industri aplikazioek sistema konplexuagoak, seguruagoak eta fidagarriagoak behar dituzte, bai eta malgutasun eta berrerabilgarritasun handiagokoak ere. Hori dela-eta, lehentasuna hartu dute garapen-ingurune ezberdinen integrazioak eta aldez aurretik beste aplikazioetarako sortutako kontrol-programen kodearen errerabilgarritasunak. Fabrikatzaileek sistemak programatzeko sistemetan IEC 61131-3 estandarrari jarraitzean datza helburu hauek lortzeko giltzarria. Honela, automatizazio...



Nanopartikula magnetikoak: zenbait aplikazio medikutzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Prieto, Ana, Apiñaniz Fernández de Larrinoa, Estibaliz

Azken urteotan, nanopartikula magnetikoak garrantzia hartzen ari dira medikuntza arloan. Nanometrikoak izateagatik, partikula magnetiko horiek galdu egiten dute oroimen magnetikoa, eta ondorioz ez dute aglomeraturik sortzen eta odol-zir kuituan ibiltzeko gai dira. Partikula horiek aplikazio asko dituzte, besteak beste eskualde finko bateko tenperatura igotzeko (hipertermia) edo kanpo eremu magnetikoak erabiliz, farmakoak xede-ehunetara garraiatzeko. Magnetic particles at the nanoscale have...



Potentzia-bihurgailu matriziala: teknologia eraginkor eta konpaktua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ibarra Basabe, Edorta, Andreu Larrañaga, Jon, Ormaetxea Gardoqui, Enekoitz, Kortabarria Iparragirre, Iñigo, Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo

Gaur egun potentzia-elektronikaren erabilera oso hedatuta dago. Teknologia mota hau nonahi aurki daiteke: ibilgailu elektrikoetan, ur-ponpaketako sistemetan, hegazkinetan, haize-errotetan, etab. Potentzia-bihurgailuen artean, bihurgailu matriziala (MC, matrix converter) nabarmentzen da, honek azaltzen dituen ezaugarriak direla-bide. Bihurgailu horrek AC/AC bihurketa era zuzenean egiten du, eta hainbat aplikaziotan erabil daiteke, oso konpaktua eta eraginkorra baita. Gainera, bihurgailu horren...



FPGA gailu birkonfiguragarriak: kontrol-sistema konplexuak inplementatzeko aukera berriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ormaetxea Gardoqui, Enekoitz, Ibarra Basabe, Edorta, Andreu Larrañaga, Jon, Kortabarria Iparragirre, Iñigo, Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo

FPGAk (Field Programmable Gate Array), hardware funtzionalitate konplexuak egikari ditzaketen gailu birkonfiguragarriak dira. Azken urteotan, izugarri garatu dira eta ASICen (Application Specific Integrated Circuit) eta prozesagailuetan oinarrituriko konponbideen abantaila garrantzitsuenak biltzen dituzte. Horrela, sistema digital oso bat inplementatzeko adinako ahalmena daukate. Ondorioz, gailu horien erabilera gero eta zabalagoa da, eta DSPen (Digital Signal Processor) edo mikroprozesagailuen...



Mikel Urreta Etxebeste: Leize-zuloak (1918)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iturbe Barrenetxea, Jacinto

1918ko apirilaren 7an eman zuen hitzaldi honetan, egileak historiaurrearen aurkezpena egiten du, hainbat irudiren laguntzarekin eta garai hartan ezagunak ziren datuetan eta autoritateetan oinarrituta. Hitzaldiaren bigarren atal batean, Euskal Herrian, eta bereziki Gipuzkoan egiten ziren azterketak eta indusketak era atsegin batean azaltzen dira.



Nanoteknologia: txikiaren handitasuna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zárate, E., Pitarke de la Torre, José María

Artikulu honetan, Rychard Feyman-en "Hondoan leku asko dago" hitzaldi irudikorra aitzakiatzat hartzen da nano iraultzaren arlo nagusietako batzuk aztertzeko. Nanoeskala definitzen da, eta sistema biologiko oinarrizkoenen dimentsioak eskala horretan kokatuak daudela erakusten da. Nanoeskalako unibertsoa kuantikoa (Mekanika Kuantikoaren lege bitxien araberakoa) delako eta eskala horretan azalak (eta haien eragina) nagusitzen direlako nano-a ezberdina dela erakusten da. Materia atomoz...



Haizeolak eta burdin hobiak Euskal Herrian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Orue-Etxebarria Urkitza, Xabier, Apellániz Ingunza, María Estibaliz, Baceta Caballero, Juan Ignacio, Gil Crespo, Pedro Pablo, Herrero Rubio, José Miguel

Urteetan zehar Baskonian eta inguruetan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko jakintza alor anitzeko irakasle talde batek, egindako lanei esker, frogatu du haizeola kopuru handia gelditzen dela, orain arte esan denaren aurka; hala ere hainbat eta hainbat haizeola deseginda daude. Haizeola hauen labeak tamaina handiko egitura edo kubetak dira, kono-enbor eiteduna edo udare formadunak. Egitura hauek aspalditik karabiekin nahasiak, hauetatik bereizten dira, batez ere, beheko aldean duten kanal...



Eguzki-sistemako planeta erraldoien atmosfera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Legarreta Etxagibel, Jon Josu

Haize-korronte izugarriak dira, Eguzki-sistemako planeta erraldoien (Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno) atmosferen ezaugarri nagusia. Saturnoren kasuan, 500 m/s-ko abiadura izatera hel daitezke korronte hauek. Hauen jatorria ez da ondo ezagutzen oraindik eta izatez beraiek dira astrofisikarientzako erronkarik handienetako bat da. Lan honetan, planeta erraldoien atmosfera aztertuko da hodei mailan gertatzen diren haizeen zirkulazio orokorra kontuan hartuz.



Itsas olatuen energia eraldatzeko zentral baten deskribapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alberdi Goitia, Mikel

Itsas olatuen energia eraldatzeko hainbat metodo desberdin daude, baina gutxi dira egitasmo errealetan oinarrituta gauzatu direnak. Horietako bat da Ur-Zutabe Oszilatzaile motako harrapaketa-kamera batean oinarritutakoa. Olatuek kameran sartzean barneko ur-zutabea mugitzen dute, kamerako airea konprimatuz eta deskonprimatuz. Harrapaketa-kameraren goiko aldean kokatuta dagoen Wells motako turbina baten bidez noranzko bakarreko energia mekanikora eraldatzen da bertan sortutako bi noranzkoko haize...



Droop metodoak: potentzia-bihurgailuak paraleloan konektatzeko haririk gabeko medodoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Planas Fullaondo, Estefanía, Ibarra Basabe, Edorta, Andreu Larrañaga, Jon, Martín González, José Luis, Etxebarria Bilbao, José Ramón

Egun, potentzia-bihurgailuak paraleloan konektatuta aurki daitezke hainbat aplikaziotan. Konexio horiek kontrol bat behar dute, bihurgailuen arteko korronte zirkulatzaileak saihesteko eta kargaren banaketa ona bermatzeko. Proposatutako metodo guztien artean, droop metodoak nabarmentzen dira, eskaintzen dituzten malgutasuna, erredundantzia eta fidagarritasunagatik. Lan honetan, jatorrizko droop metodoaren azterketa egingo da, eta oinarrizko printzipioak azalduko dira. Alde horretatik, jatorrizko...



Harizko elektrohigadura-prozesuaren eraginkortasunaren hobekuntza sistema birtualen bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Portillo Pérez, Eva, Iriondo Urbistazu, Nagore, Zubizarreta Pico, Asier, Cabanes Axpe, Itziar, Orive Revillas, Darío, Marcos Muñoz, Margarita, Sánchez Galíndez, José Antonio

Azken urteetan sistema birtualen inguruko aurrerapenak mekanizazio ezkonbentzionaleko prozesu askotara ere hurbiltzen hasi dira, besteak beste, harizko elektrohigadura izeneko makina-erreminta prozesura (Wire Electro-Discharge Machining WEDM). Sistema birtual hauek abantaila asko ematen dizkiote makina-erreminta arloko ikerlariari. Hasteko, sistema hauei esker makinan egindako saio kopurua murriz daiteke, batez ere, esperimentuen analisi-magnitudeak erabakitzeko unean. Halaber, sistemak oso...



J. Aurrekoetxearen alarguntsaren "Nola serbitu dan Peruco chori-ongarria eta dagoquion usaera lur landu bacoitzetan" (1878?), eta zientzi dibulgazioaren historia pixkatxo bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altonaga Sustatxa, Kepa

Idazlan honetan berrargiratu egin da Donostian 1878an-edo plazaratu zen esku-orri bat txori-ongarriaren erabilerari buruzkoa, eta Juana Teresa Oheine proposatu da haren egile probabletzat. Emakume idazleak hain urri direlarik euskarazko literaturaren historian, azpimarragarria da oso, andrazko bat agertzea euskal dibulgazio zientifikoaren lehen aintzindarien artean.



Behazun-gatzen garraioaren fisiologia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rueda Estévez, Yuri, Aspichueta Celaá, Patricia, Fresnedo Aranguren, María Olatz

Heste mehera isurtzen diren behazun-gatzek lipidoen digestioan eta xurgapenean laguntzen dute. Behazun-gatzak hepatozitoek sintetizatzen dituzte kolesterola erabiliz; beren izaera anfipatikoa eta egitura molekularra direla-eta, detergente gisa jokatzen dute, eta beraz toxikoak izan daitezke kontzentrazio handietan. Hori horrela izanda, beren sintesia eta garraioa oso modu finean erregulatu behar dira, bai gibelean bai behazun-gatzen garraioan parte hartzen duten beste ehunetan. Lan honetan...



Giza antzutasunaren aurka, kanabinoideoak?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirregoitia Marcos, Ekaitz, Aguirregoitia Marcos, Naiara

Gero eta gehiago dira lagunduriko ugalketa-guneen laguntza behar duten bikoteak. Kasu gehienetan, teknika horien bidez, haurdunaldia ondo bukatzeko probabilitateak gora egiten du. Hala ere, oraindik orain badaude konpondu gabeko antzutasun-arazoak. Izan ere, ez ditugu ezagutzen ugalkortasunik ezaren hainbat alor biokimiko eta fisiologiko.Duela gutxi arte, irudikaezina zen sistema kanabinoideoaren parte hartzea ugalketan. Hala ere, ikerketa lerro zabal hori nahiko jorratu da azken urteetan eta...



Estresa: depresioa izateko arrisku-faktorea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echeazarra Escudero, Leyre

Gizarte aurreratuen bizimoduak egoera estresagarri askori arin erantzutera behartzen gaitu. Estresaren aurkako erantzuna neurriz gainekoa denean, oreka gal daiteke, eta batzuetan, hainbat gaixotasun eta arazo psikiatriko sor daitezke. Intzidentzia-eta prebalentzia-tasak kontuan hartuta, Depresio Nagusia da larriena. Gaur egun, egindako ikerketei esker, badaude estresaren, hipotalamo-hipofisi-adrenal ardatzaren kontrola galtzearen eta Depresio Nagusiaren arteko loturaren ebidentzia zientifiko...



Erretrobirus endogenoak: birusen aztarnak gure genometan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Etxebarria, Koldo, Jugo Orrantia, Begoña Marina

Erretrobirus endogenoak hainbat animalien genometan agertzen diren elementu genomikoak dira. Euren jatorria birikoa da eta, behin ostalariaren genoman txertatu direla, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira. DNA zaborra bezala sailkatzen badira ere, elementu hauek ostalariarekin elkarrekintzan egon daitezkela ikusi da. Artikulu honetan elementu genomiko hauei buruz ezagutzen diren punturik garrantzitsuenak birpasatuko ditugu.



Rift Sistema afro-arabiarra: kontinenteen apurketatik ozeanoaren sorrerara

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Apraiz Atucha, Arturo

Afrikako ekialdeko rift sistema delako egitura magmatikoak rifting prozesauren urrats guztiak biltzen ditu, riftaren hasieratik kontinenteen apurketara eta ozeanoen zabalkuntzaraino. Tokirik egokiena da, zalantzarik gabe, bai kontinenteetan estentsioz garatutako egiturak aztertzeko, bai litosferako plaken apurketa ulertzeko eta bai kontinentean zehar hedatutako deformazioa progresiboki ozeano gandorretan nola pilatzen den finkatzeko. Artikuluan Afrikan eta Arabian estentsioarekin harremanetan...



Materia partikulatu atmosferikoa Euskal Autonomia Erkidegoan: egoeraren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Inza Aguirre, Ainhoa

Atmosferan esekita dagoen materia partikulatuak kalteak sor ditzake gure osasunean eta ingurumenean. Hori dela-eta, gaur egungo gizartea kezkatuta ageri da arnasten dugun airearen kalitatearekin, eta politikariak estrategia berriak garatu beharrean gertatzen dira biztanleen eskaerak asetzeko. Horiek zentzuz bideratzeko, ordea, daukagun egoera zein den jakin behar da lehenago. Horixe da artikulu honen helburua: egoera horren berri ematea. Hain zuzen, "Materia partikulatu atmosferikoaren...



Europako uraren zuzentarauaren helburuak, egokitasuna eta ezarpena: Europatik Euskal Herrira

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gredilla Altonaga, Ainara, Fernández Ortiz de Vallejuelo, Silvia, Arana Momoitio, Gorka, De Diego Rodríguez, Alberto, Madariaga Mota, Juan Manuel

Europan ezarrita zeuden uraren inguruko araudi guztiak bateratzeko asmoz sortu zen 2000. urtean Uraren Europako Zuzentaraua (European Water Framework Directive, WFD). Bere helburu nagusia 2015. urterako Europako estatukideek beraien mugen barnean kokaturiko ur-masa guztien (gainazaleko zein lurpeko uren) egoera ekologiko ona ziurtatzea da. Helburua erdiesteko kide bakoitzak bere ur-masen ikerketarako eta hobekuntzarako plan bereziak garatu behar ditu. Egoeraren larritasunaren arabera, hainbat...



Oroimen emozionala eta beldurraren gordelekua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Izagirre, Patxi

Gertakizunek garunari eragiten diote. Gure hizkuntza psikobiologikoa erabiliz integratuko dugu gertakizunaren esanahia. Beraz, ez da posible eraikitzen dugun mapa kognitiboa ulertzea, aurretik, hiztegi moduan zer nolako ganbara emozionala edo datu-base afektiboa erabiltzen dugun jakin gabe. Esperientziari erantzuna eman behar diogu diogu gure narrazio propioa garatzeko. Artikulu honetan, psikobiologiatik abiatuz eta gure portaera ulertuz, asetu ezinezko emozioen mekanismoak eta dagozkion...



Ikatz aktiboaren prestaketa, karakterizazioa eta erabilpena uren arazketan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriarte Velasco, Unai

Artikulu honetan ikatz aktiboa zer den azaltzeaz gain, bere prestaketa, karakterizazioa eta ezaugarri kimiko eta fisikoei buruzko xehetasunak emango dira. Azken atalean, ikatzaren hautakortasunak duen garrantzia ulertzeko, bi solutu organikorekin egindako saiakuntza batzuk aurkeztuko dira.



Sudokoa: denbora-pasa edo zientzia?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Merino Maestre, María

Testu honetan, sudoku munduaren atea zabaldu nahi dugu, bai jokua fenomeno modura ikusita, bai eta jokuak Zientzarekin eta bereziki Programazio Matematikoa, Konbinatoria eta Talde Teoria arloekin duen loturaren aldetik. Zein ote da jokoaren konplexutasun konputazionala? Ekuazio-sistema sinple baten bidez adieraz ote daiteke sudokua? Zenbat denbora beharko du programa batek sudoku bat ebazteko? Ba al dago munduan zailena den sudoku bat? Zenbat soluzio daude? Ezagutzen da beharrezkoa den sarrera...



Informatika ingeniaritzan emakumezko eta gizonezko ikasleek duten jarreraren azterketa konparatiboa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cortés Etxabe, Itziar, Fernández González, Victoria, Irigoyen Garbizu, Itziar

Azken hamarkadetan emakumezko ikasleen ehunekoa nabarmen jaitsi da UPV/EHUko Informatika Ingeniaritzako titulazioan. Fenomeno hori ez da UPV/EHUn bakarrik gertatzen, mundu mailan ere gauza bera gertatzen dela adierazten baitute datuek. Informatika Ingeniaritzan gertatzen den genero-ezberdintasunak aztertzeko ikasketen bukaerako proiektu bat garatu zen, bi helburu nagusi hartuta. Lehenengoa, ikasleei informazioa helaraztea ezberdintasun horren inguruan hausnar zezaten, eta bigarrena, genero...



Ortografia-erroreak eta konpetentzia-erroreak Webeko euskarazko testuetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxeberria Uztarroz, Izaskun, Leturia Azkarate, Igor

Lan honetan euskarazko ortografia-erroreen azterketa egin dugu webetik jasotako dokumentuekin osatutako hainbat corpusetan (testu-bildumetan), eta horrela corpus horien kalitatea estimatu dugu. Metodologia finkatzeko, ingeleserako eta alemanerako egin den antzeko lanean oinarritu gara (Ringlstetter et al., 2006), baina, euskararen ezaugarriak direla eta, ez dugu teknologia bera erabili erroreak identifikatzeko. Euskarak morfologia aberatsa duenez, erroreak identifikatzeko berrerabili egin...



Azido linoleiko konjokatua: obesitatearen aurkako irtenbidea ala mehatxua?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Miranda Gómez, Jonatan, Lasa Elguezua, Arrate, Simón Magro, Edurne, Churruca Ortega, Itziar

Obesitatea etengabe nagusitzen doa, bereziki mendebaldeko gizarteetan, eta oraindik ez da aurkitu gaixotasun horren aurkako tratamendu arrakastatsurik. Aukera posibleen artean, azpimagarria da elikagai funtzionalek azken urteotan hartu duten indarra. Elikagai horien osagaietako bat Azido Linoleiko Konjokatua (CLA) da, animalia hausnarkarien haragian eta esne eta esnekietan naturalki dagoen gantz azidoa. 80. hamarkadatik gaur arte ugari izan dira lipido horren inguruan egindako ikerketak eta...



Atmosferako Aerosolen karakterizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Miñambres, Lorena, Basterrechea Elguezabal, Francisco José

Lan honetan troposferan aurkitzen diren aerosolen zenbait propietate kimiko eta fisiko aztertuko dira laborategiko neurketen bidez. Ikertutako konposatuak amonio sulfatoa eta itsas aerosolaren zenbait osagai dira (sodio kloruro eta sodio bromuro, besteak beste). Alde batetik partikulen tamainaren karakterizazioa egin da, eta horretarako tamaina azpimikrometrikoko partikulen banaketak neurtu dira. Beste alde batetik, partikulen propietate higroskopikoak aztertu dira aerosolen xurgapen-espektro...



Claude Cohen-Tannoudji profesorea Zientzia eta Teknologia Fakultatean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizuain Lilly, Ion, Iturbe, Jacinto, Muga Francisco, Juan Gonzalo

1936. urtean sortu eta handik hilabete gutxira Gerra Zibilagatik itxi zen lehenbiziko euskal unibertsitate publikoa: Euzko Irakastola Nagusia zuen izena, eta unibertsitate hartako medikuntzako euskara (sendakintz-euzkera) irakasten zuen Jose Zinkunegi medikuaz, haren obraz eta haren euskaraz dihardu lan honek. Gaur egungo Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskara Teknikoa irakasgaia 1936ko unibertsitate haren eta irakasgai haren oinordeko dira, hurrenez hurren, eta haiei eta Iñaki Ugarteburu...



Jose Zinkunegiren Sendakintz-euzkera-ren oinordeko gara

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Macazaga Eizaguirre, Jesús María

1936. urtean sortu eta handik hilabete gutxira Gerra Zibilagatik itxi zen lehenbiziko euskal unibertsitate publikoa: Euzko Irakastola Nagusia zuen izena, eta unibertsitate hartako medikuntzako euskara (sendakintz-euzkera) irakasten zuen Jose Zinkunegi medikuaz, haren obraz eta haren euskaraz dihardu lan honek. Gaur egungo Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskara Teknikoa irakasgaia 1936ko unibertsitate haren eta irakasgai haren oinordeko dira, hurrenez hurren, eta haiei eta Iñaki Ugarteburu...



Domingo Azantza jaun ximistaren "Laborarien abisua" (1692) liburu galduaren eskuzko beste kopia bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altonaga Sustatxa, Kepa

Idazlan honetan ezagutzera ematen da Laborarien abisua liburuñoaren (1692) eskuzko beste bertsio bat, XVIII edo XIX. mendekoa eta hizkeraz Amikuze edo Oztibarrekoa izan daitekeena; egile putatiboaren ohiko izena arau akademikoetara dakargu. Halaber, kontestualizatu egin da XVII. mendetik aurrerako euskarazko liburu teknikoen agerpena.



Hitz egiten dizudanean, entzuidazu mesedez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urizar Andrieu, Eneko

G proteinen bidez funtzionatzen duten hartzaileak dimero edota oligomeroak izan daitezke. Dimerizazioa, gerta daiteke bi hartzaile berdinen artean homomeroak sortuz edo bi hartzaile desberdinen artean heteromeroak sortuz. Honelako elkarrekintza batek seinalizazio-plataforma hauen aukera funtzionalak areagotu eta dibertsifika G proteinen bidez funtzionatzen duten hartzaileak dimero edota oligomeroak izan daitezke. Dimerizazioa, gerta daiteke bi hartzaile berdinen artean homomeroak sortuz edo bi...



Bularreko minbiziaren zelula amak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Leis Esnaola, Olatz

Minbizi mota askotan zelula amen ezaugarriak dituzten zelula multzo bat deskribatu da azken urte hauetan. Zelula hauek, minbiziaren zelula amak (CSCs, Cancer Stem Cell) deiturikoek, ikerkuntzan garrantzi handia hartu dute, minbizia sortu, mantendu, zabaldu eta birsortzearen arduradunak direlako; metastasien eta tratamenduen erresistentziaren arduradunak izanik. Ondorioz, erabat beharrezkoa suertatzen da zelula hauek ondo ezagutu eta aztertzea; diagnosi baliabide bezala erabili ahal izateko bai...



Laser bidezko hozketa eta lurrun kuantiko ultrahotzen eratzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santiago González, Ibon

Lan honetan atomo ultrahotzei buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Lehenbizi, tenperatura baxuko ikerketa egiteko arrazoiak aurkezten dira, materiak dentsitate baxu eta tenperatura hotzetan dituen ezaugarri kuantikoak aipatuz. Argi-indarren jatorria eta erabilera laburbiltzen dira jarraian, tranpa magneto-optikoa eta lurrun kuantiko ultrahotzak sortzeko bestelako teknika garrantzitsuekin batera. 41K Bose-Einstein Kondentsatua eta honekin sorturiko nahasdura kuantikoak aurkezten dira....



Erizaintza-prozesua: Ameriketatik Espainiara eta Euskal Herrira

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Huitzi Egilegor, Joseba Xabier, Elorza Puyadena, María Isabel, Urkia Etxabe, José María, Zubero Linaza, Jaime, Eizmendi Garate, Inmaculada, Asurabarrena Iraola, Carmen

Erizaintza-prozesua erizaintzaren lan-metodoa da. Metodo hori Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan sortu zen 1950eko hamarkadan eta egun mundu osoko erizaintza-eskoletan, ospitaletan eta osasun-zentroetan erabiltzen da. Lan honetan erizaintza-prozesuari buruzko berrikustapen bat egingo da: metodo hori nola eta zergatik sortu zen eta gurera, Espainiara eta Euskal Herrira, noiz iritsi den aztertuko da.



3D zelula-euskarri biodegradagarriak: diseinuaren garrantzia etorkizuneko biomedikuntza-aplikazioetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrañaga Espartero, Aitor, Muñoz Ugartemendia, Jone, Sarasua Oiz, José Ramón

Azken urte hauetan, polimero biodegradagarriez eginiko 3D zelula-euskarrien diseinuak garrantzi handia hartu du ehun-ingeniaritza arloaren barnean. Lan honen helburu nagusia da gai honi buruzko ikuspegi orokor bat ematea. Alde batetik, euskarriaren diseinuan polimero biodegradagarriaren hautapenak, mikroegiturak eta euskarriaren morfologiak duten garrantzia azaltzen da. Bestetik, atal honetan euskarriak lortzeko metodo ezberdinak ere deskribatzen dira. Bukatzeko, zelulen eta polimero...



Dimentsio biko gas-kromatografia dimentsio bakarreko gas-kromatografiaren beharrak asetzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Omar Onaindia, Jone, Vallejo Ruiz, Asier, Olivares Zabalandicoechea, Maitane, Etxebarria Loizate, Nestor

Gas-kromatografia teknika oso hedatua dago analisi kimikoan, osagai kimikoak bereiztu, identifikatu, detektatu eta kuantifikatu nahi direnean. Analisi teknika honen ibilbidea ezaguna eta garatua bada ere, konplexutasun handiko laginen analisia egiteko, funtsezkoa bilakatzen ari da bereizmen handiko teknikak garatzea. Egungo berrikuntzetako bat dimentsio biko kromatografiaren garapena da, modu horretan, dimentsio bakarreko kromatografiarekin bereizi ezinak diren konposatuak azter daitezkeelarik....



Konposatu organiko lurrunkorren bidezko kutsadura Bilboko atmosferan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
De Blas Martín, Maite

Konposatu Organiko Lurrunkorrak (KOL) atmosferako kutsatzaile atmosferiko nagusien artean daude, ingurumenean eta giza osasunean izan ditzaketen aurkako eraginak direla-eta. Bilbo bezalako kokalekuetan, industriaz inguraturik dauden hiri-zonaldeetan, arreta handia eskaini behar zaio KOLen monitorizazioari, bertako eta inguruko iturrien ekarpena nabarmena izaten baita. Gainera, Bilbo orografia konplexuko eremuan kokaturik dago, kutsatzaileak sakabanatzeko aurkako baldintzak ohikoak izaten...



Biomasa hondakinak balioztatzeko prozesu motak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Makibar Gorostidi, Jon, Fernández Akarregi, Ruth, Altzibar Manterola, Haritz, Olazar Aurrecoechea, Martin

Lan honetan biomasa hondakinak balioztatzeko prozesu nagusiak aztertu dira. Alderaketaren ardatzak honelakoak izan dira: lehengaiaren hezetasuna, erreakzioa burutzeko baldintzak (batik bat, konbertsio-denbora eta tenperatura), lortutako produktuak eta teknologiaren heldutasuna. Biomasa balioztatzeko erabiltzen diren teknologiak bi talde nagusitan banatu daitezke: Termokimikoak eta biokimikoak. Konbertsio termokimikoan oinarritzen diren prozesu nagusiak errekuntza, gasifikazioa, torrefakzioa eta...



Zer da eta zertarako balio du Bilboko ESS Partzuergoak eraikiko duen azpiegiturak?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bermejo, Javier

Artikulu honetan, ESS-Bilbao Partzuergoaren ekimena sortzean gertatu ziren zirkunstantzia bereziak azalduko dira lehenik, horien ondoriozkoak baitira egungo konfigurazioa eta helburuak. Jarraian, esperimentaziorako neutroi sortak darabiltzaten tekniken garapenari buruzko zenbait ohar egin ondoren, egun ESS-Bilbao ekimenak garatzen diharduen egitasmoa azaltzen da, bide batez instalazio horrek hainbat arlotan izan ditzakeen aplikazioak aipaturik. Eraiki nahi den neutroi-iturriak 110 kW-eko...



Olatu-energiaren bilakaera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Ropero, Iraide, Andreu Larrañaga, Jon, Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo, Kortabarria Iparragirre, Iñigo, Ceballos, Sergio, Etxebarria Bilbao, José Ramón

Olatu-energia edo energia undimotriza1 gero eta arreta handiago erakartzen ari da komunitate zientifikoan eta erakunde publiko zein pribatuetan. Ez da energia-baliabide berri bat; izan ere, jadanik XIII. mendean ere erabiltzen zen energia-iturri hori. Hala ere, historian zehar izan duen bilakaerak hainbat gorabehera izan ditu. Egun, berriz berpizten ari da harekiko jakin-mina, eta horren adierazgarri dira aurrekontu handiko I+G proiektu ugarien onarpena. Bestalde, Iberiar penintsulako ipar...



Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Acarregui, Argia, Garate Letona, Ane, Murua, Ainhoa, Orive Arroyo, Gorka, Hernández Martín, Rosa María, Pedraz Muñoz, José Luis

Zelula bioaktiboen mikrokapsularatzea delako teknologia hainbat terapiatan erabiltzen da. Sistema honen bidez, era seguru batean ezartzen dira terapia-produktu batzuk askatzen dituzten zelulak; horrela, epe luzerako ehun eta organo-transplanteetan erabiltzen diren farmako immunosupresoreen eragin desiragaitzak ekiditen dira. Gainera, mikrokapsularatutako zelulen bidez, ahalbidetzen da jatorri desberdinetako terapia-produktuak era egonkorrean jariatzea. Artikulu honetan, zelulen...



Anplifikazio faktorearen atzean ezkutatzen dena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alberdi Celaya, Elisabete

Hasierako baliodun Ekuazio Diferentzal Arrunt bat (EDA bat) askatzeko zenbakizko metodo bat darabilgunean, kontuan izan behar dira metodoaren zenbait ezaugarri. Hala nola, metodoaren ordena (mozketa-errore lokala eta globala erabilita neurtzen dena) edota metodoaren egonkortasun eremuarekin lotura duen anplifikazio faktorea.Zenbakizko metodo baten egonkortasun eremua !A, polinomio karakteristikoaren erroak unitatea baino txikiagoak diren plano konplexuko h puntuek osatzen dute, .. = h..i izanik...



Datuen birlaginketa adimentsua ikasketa automatikoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albisua Goñi, Iñaki, Lasarguren, Aritz, Muguerza Rivero, Javier Francisco, Pérez de la Fuente, Jesús María

Ikasketa automatikoa delako adimen artifizialaren arloa, esperientziarekin ikasten duten programak eraikitzen saiatzen da. Esperientzia hori datubaseetan gordetzen diren datuen bidez adierazi ohi da eta ez da beti erraza errealitatearen eredu bat ematen diguten datuak lortzea. Hori dela-eta, zenbait kasutan jasota dagoen informazioaren aurreprozesamendu bat egiten da ikasketa prozesua hasi aurretik. Aurreprozesamendu teknika horien artean erabilienetakoak birlaginketa metodoak dira. Lan honetan...



Zenbaki irrazional eta transzendenteetatik igarotzen den Matematikaren istorio bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dalmau Cherino, Joseba, Kobeaga Urriolabeitia, Gorka

Testu honetan zehar zenbakiak eta beraien bilakaera izango ditugu ardatz. Matematikariak zenbaki arruntetatik abiatuz, zenbaki irrazionalen eta beranduago transzendenteen kontzeptuak sortzera bultzatu zituen ibilbide historikoa hona ekarriko dugu nonbait, premiazkoak diren emaitzetan sakonduz eta interesgarriak iruditzen zaizkigun alderdi matematikoak garatuz.



Tenperatura altuko eta gezi txikiko eroaleen gezi-tenperatura erlazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albizu Flórez, Igor, Mazón Sainz-Maza, Angel Javier, Fernández Herrero, Elvira, Bedialauneta Landaribar, Miren Terese

Aireko lineen eroalea tenperatura altuko eta gezi txikiko eroale baten ordez jartzen bada, lineak eraman dezakeen potentzia elektrikoa handiagotu egiten da. Lorturiko handitzea eroalearen araberakoa da. Artikulu honetan, tenperatura altuko eta gezi txikiko eroaleen portaera mekaniko eta termikoa azaldu eta aztertuko dira. Azterketak kontuan hartzen ditu eroaleen ezaugarriak eta bere gezi-tenperatura erlazioan eragiten duten zenbait faktore: instalazio prozesuan garaturiko isurpena eta...



Biomasa + findegiak = biofindegiak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Agirrezabal Telleria, Iker, Aguirrezabal Telleria, E., Arias Ergueta, Pedro Luis

Biofindegien kontzeptua oraindik garatzeko dago. Gaur egun petroliofindegiek duten garrantzia eta eragina kontuan hartuta, alternatiba berriak landare-biomasa eta findegi konbentzionalak uztartzera zuzenduak daude. Azukreen eta syngasaren plataformek aukera ematen dute hainbat konposatu biokimiko eta bioerregai ekoizteko.



p-nilpotentzia talde finituetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garaialde Ocaña, Oihana

Artikulu honek J. Tateren p-nilpotentzia irizpidearen frogapena du helburu nagusi madura, eta beste p-nilpotentzia irizpide batzuen berri ere emango da. Gainera, p-nilpotentzia eta nilpotentzia nozioen arteko erlazioa azaltzen da eta azkenik, gure teorema nagusia frogatzeko, talde finituen kohomologia taldeak ere definitzen dira.



Kateatutako Runge-Kutta metodoek eskaintzen duten koste baxuko errorea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alberdi Celaya, Elisabete

Hasierako balioko Ekuazio Diferentzial Arrunten sistema bat zenbakizko metodoz askatzerakoan, koste konputazional baxuko eta zehaztasun handiko zenbakizko metodo bat erabiltzeak bezainbesteko garrantzia dauka urratsa onargarritzat emango digun errorearen neurri on eta konputazionalki merkea aukeratzeak. Orokorrean, urrats bakoitzean egiten ari garen errore globala kalkulatzea garestia da eta algoritmo gehienek errare lokalaren estimazio bat baino ez dute kontrolatzen. Algoritmo askok erabiltzen...



Zenbat kolorerekin margotu daiteke Autonomia Erkidegoko eskualdeen mapa?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Legarreta Solaguren, Leire, Martínez Fernández, Luis

Artikulu honek grafo-teoría jorratzen du, zehatz-mehatz grafoen koloreztamenduak, hau da, grafo baten erpinei koloreak emateko moduak, lotuta dauden erpinak kolore desberdinekin koloreztatuz. Gaur egun, grafo-teoría ikerketa arlo bizi-bizia da, eta grafoen koloreztamenduek arreta handia jaso zuten hogeigarren mendean, 1976an Lau Koloreen Teoremaren frogarekin gorenera iritsiz. Lan honetan, Lau Koloreen Teoremaren aipamen historikoa ematen da, eta baita ere frogaren ideia nagusien inguruko...



Usaimena, zentzumen ahaztu hori

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Gazpio, Josu, Millán Martín, María Esmeralda

Usaimen zentzumena uste duguna baino garrantzitsuagoa da gizakiontzat. Artikulu honetan usainen pertzeptzioari eta usaimen zentzumenari buruzko oinarrizko zenbait kontzeptu aztertuko dira. Molekula baten usaina bere ezaugarri fisikokimikoek finkatzen dute, adibidez, lurrunkortasunak, egitura kimikoak, egonkortasunak, eta abarrekoek. Ezaugarri horien arabera, molekulek usaimen-epitelioko kimiohartzaileekin duten elkarrekintza desberdina da. Usain-molekularen eta hartzailearen arteko...



Matematika esperimentalaren adibide bat: lauki sareko patroi bitarren kopuruaren kalkulua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Yurramendi Mendizabal, Yosu

Lauki sare batek L lerro eta Z zutabe ditu, eta matrize baten bitartez adieraz daiteke: M(L,Z), L = 1, 2, 3, ... , Z = 1, 2, 3, .... Halako lauki sare bateko patroi bat M(L,Z)-ren balioak zehaztean datza. M bitarra da balioak 0 ala 1 direnean.Lan honetan aztertzen den konbinatoria-problema hauxe da: zenbat patroi ezberdin daude (a(L,Z)) L eta Z zenbaki arrunt pare bakoitzeko, kontutan hartuta bi patroi, M(L,Z) eta M'(L,Z) baliokideak direla bata bestearen ispilua denean, edo bataren 180°...



Wikipedia eta itzulpen automatikoa: "harri batez bizpalau xori"

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alegría Loinaz, Iñaki, Cabezón, Unai, Fernández de Betoño Saenz de Lacuesta, Unai, Labaka Intxauspe, Gorka, Mayor Martinez, Aingeru, Sarasola Gabiola, Kepa Mirena, Zubiaga, Arkaitz

Artikulu honetan elkarlanean egindako proiektu bat aurkezten dugu. Boluntario talde bat bildu dugu espainierazko Wikipediako hainbat artikulu euskarara itzultzeko, baina boluntarioen lana errazteko, Matxin itzultzaile automatikoa erabili dugu aurreitzulpenak sortzeko, eta horrela boluntarioen lana errare eta akatsak dituzten itzulpen automatiko horiek aztertu eta zuzentzea izan da. Lan honekin, batetik, Euskal Wikipedia aberastu dugu, 50.000 hitz berri gehituz. Beste alde batetik, sistema...



Datuetatik ezagutzara. Web orrietan nabigatzean utzitako aztarna abiapuntu

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arbelaiz Gallego, Olatz, Lojo Novo, Aizea, Muguerza Rivero, Javier Francisco, Perona Balda, Iñigo

Teknologia berriak direla medio informazio asko metatzen da gaur egun eta gainera, gehiena formatu digitalean. Askotan, informazio hori kontzienteki gordetzen da eta beste hainbatetan berriz, gure ekintzen albo ondorio gisa. Metatutako informazio hori guztia, zergatik ez erabili datuetan bertan ez dagoen ezagutza sortzeko? Hauxe da datu-meatzaritza eta ikasketa automatikoko tekniken helburua. Webguneetan nabigatzen dugunean uzten dugun aztarna izan liteke datu-meatzaritzak zukua atera...



Euskararako koma-zuzentzaile automatiko baterantz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrieta Cortajarena, Bertol, Alegría Loinaz, Iñaki, Díaz de Ilarraza Sánchez, Arantza

XUXEN ortografia-zuzentzailearen arrakastaren ondoren eta IXA taldean Hizkuntzaren Prozesamenduan urtetan egindako lanari jarraiki, XUXENg euskarako gramatika- eta estilo-zuzentzailea garatzeko aurrerapausoak egiten dihardugu azken urteetan; horien artean kokatzen dugu hemen aurkeztuko dugun koma-zuzentzaile automatikoa ere. Tresna honen garapenerako, komak zuzen jartzeko lan teorikoak aztertu ditugu lehendabizi, eta ikasketa automatikoko teknikak eta erregeletan oinarritutakoak uztartu ditugu...



Ikaste-domeinuaren sorkuntza erdiautomatikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrañaga Olagaray, Mikel, Conde Manjón, Angel, Calvo, Iñaki, Arruarte Lasa, Ana Jesús, Elorriaga Arandia, Jon Ander

Teknologian Oinarritutako Hezkuntzarako Tresnak ezinbesteko bihurtu dira gaur egun. Tresna hauek, beren helburua bete ahal izateko, domeinu-modulua - ikasi behaneko domeinuaren adierazpen pedagogikoa- behar dute. Domeinu-modulua sortzeak oso lan handia eskatzen du, ordea. Artikulu honetan, DOM-Sortze, domeinu-modulua testuliburu elektronikoetatik erauzteko helburuarekin garatutako tresna aurkezten da.



Ingeniariak eta hizkuntzalaritza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxebarria Bilbao, José Ramón

Historian zehar zenbait ingeniarik hizkuntza laritzaren arloan eginiko ekarpenen berri ematen da artikulua honetan, hasi atzerritik, Würster, Whorf eta Fabraren ekarpenak aipatuz, eta segitu etxetik, bereziki Euskaltzaindiko kide izan diren hainbat ingeniariren aipamena eginez. Bukatzeko, teknologiak gaur egungo hizkuntzalaritzan duen garrantzia nabarmentzen da, tresna ezin lagungarriago bihurtu baita bereziki testuen cospusak osatzeko, digitali zatzeko, kontsultatzeko eta analizatzeko. Izan...



Hondakin plastikoen egungo egoera eta kudeaketa: polietilentereftalatoaren birziklapen aukerak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Duque Ingunza, Itxaso, López Fonseca, Rubén, Ayastuy Arizti, José Luis, De Rivas Martín, Beatriz, Gutiérrez Ortiz, José Ignacio

Plastikoen erabilera oso hedatua dago eguneroko bizitzan, eta geroz eta material plastiko gehiago erabiltzen denez, hondakin kopuruak ere gora egin du azken urteotan. Izan ere, hondakinen kudeaketa beharrezko bilakatu dute jatorrizko lehengaiaren (fuelaren) salneurriak eta jatorri natural ezberriztagarriak, eta bai inguru baldintzan bizitza luzea izateak. Polietilentereftalatoa (PET) zabalki erabilitako poliester termoplastiko bat da eta bera dugu hondakin plastikoen artean eta zabortegietan...



Jean-Baptiste Mazeris apaizgai barkoxtarraren "Erliak" (1932)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altonaga Sustatxa, Kepa

ldazlan honetan ezagutzera ematen da Erliak izenburuko zubererazko eskuizkribua (1932), Jean-Baptiste Mazeris apaizgai barkoxtarrak sinatua eta Euskaltzaindiaren Lafitte Funtsean aurkitua. Egilearen testuingurua eta obra aurkezteaz gainera, aipatu egin da helburu pedagogikoa duen lan bat idazteko eredu linguistiko subdialektal baten erabi lerak agertarazitako kontradikzioa.



Junk DNA: "DNA zabor" ala "DNA txatar"?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Etxebarria, Koldo

Funtzio ezagunik edo argirik ez duen genomaren zatia DNA zabor bezala ezagutzen da. DNA zaborra eratzen duten osagaiak gehiago ikertzen goazen heinean, osagai hauek genometan izan dezaketen garrantzia ere azaleratzen doa. Era berean, hain garrantzia handia egozten ez dioten aurkikuntzak ere egin dira. Lan honetan DNA zaborrari buruzko azken aurkikuntzak berrikusiko dira eta zaborra ala txatarra ote diren finkatzeko gogoeta plazaratuko da.



Arrain gelatinan oinarrituriko film biodegradagarriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxabide Etxeberria, Alaitz, Leceta Lasa, Itsaso, Guerrero Manso, Pedro Manuel, De la Caba Ciriza, María Coro

Arrain gelatinan ainarriturika filmen propietateak habetzea da lan hanen helburua. Alde batetik, film hauek biadegradagarriak direnez, ingurumeneraka mesedegarriak izan daitezke; bestetik, arrain-industriaren handakinetatik prestatuak direnez, balia erantsia ematen zaie handakinei. Gainera, film hauek jangarriak izanik, janariontzietaraka erabil daitezke. Beraz, aplikazia hanetaraka prapietateak egakitzeka asmaz, gehigarri naturalak sartu dira filmen farmulaziaetan . Lan hanetan gehigarri...



Arrantza sektorearen zientzia eta teknologia-zerbitzuen beharra

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Astorkitza Ikazuriaga, Kepa Andoni, Del Valle Erquiaga, Miren Ikerne

Europar Batasuneko Arrantza Politika Bateratua garatzeko, erabaki zen erregulazioaren egitura, jakintza zientifiko eta teknikoan oinarrituriko eredupean erabiltzea. Estrategia hori ikusmiran, 1983tik aurrera Gehienezko Harrapaketa Kopuru Onargarria (ingelesez eta gaztelaniaz TAC deitzen dena) izan da kudeaketa egiteko tresna nagusia. Lan hori egiteko gobernagarritasun sistema berezi eta konplexu bat ezarri zen abian, baina aspald idanik, sistema hau egoera larrian daga eta artikulu honetan...



Ardoko erresberatrolaren erabilerak eta efektuak obesitatean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eseberri Barace, Itziar, Larrechi Lamelas, Idoia, Churruca Ortega, Itziar, Miranda Gómez, Jonatan, Lasa Elguezua, Arrate

Erresberatrola zenbait landarek ekoizten duten polifenola da, batez ere mahatsean eta eratorritako ardoan aurkitzen dena. Hainbat efektu onuragarri esleitu zaizkio: zahartze prozesuaren atzerapena, minbiziaren prebentzioa, gaixotasun kardiobaskularren babesa, intsulina-funtzioaren hobekuntza eta obesitatearen prebentzio eta tratamendua besteak beste. Azken funtzio horren inguruan hainbat ikerketa-lan egin dira mekanismo molekularrak zehazteko helburuarekin. Erresberatrolak, Sirt 1...



Azken lau hamarkadetako prezipitazioaren eta tenperaturaren joera Kantauri isurialdean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sáez de Cámara Oleaga, Estibaliz

Kantauri isurialdean azken lau hamarkadetan gertatutako prezipitazioak eta tenperaturak erakutsitako aldaketak aztertu dira lan honetan, muturreko gertaerei bereziki erreparatuz. Horretarako, batetik, NCDC-NOOA erakundearen hamalau behatokitako egunez eguneko serieak eta ehun urtetik gorako bi serie aztertu dira, eta bestetik, NCEP-Reanalys is-2 proiektuko datu saretu globalak. Joerarik ba ote den jakite aldera, berrogeita hemeretzi indize zenbatetsi ditugu. ETCCDMI aditu-taldeak gomendatzen...



Bioiragazketaren lehenengo urratsak eta garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gallastegui Ruiz de Gordoa, Gorka Javier, Elías Saenz, Ana Josefina, Rojo Azaceta, Naiara, Gurtubay Bustinduy, Luis, Ibarra Berastegi, Gabriel, Barona Fernández, María Astrid

Industria-jardueren ondorioz isuritako kutsatzaile toxikoek (besteak beste kiratsa dutenek) arazo larriak sortzen dituzte, bai ingurugiroan eta bai gizakien osasunean ere. Hori dela eta, gero eta zorrotzagoak dira nazioarteko legeak, eta airera igorritako kutsatzaileen kantitatea analisi bidez gero eta zehatzago neur daitekeenez, industriek inbertsioak egin behar izan dituzte airearen tratamendurako sistemak hobetzeko. Horren ondorioz, bioiragazketa bezalako bioprozesuek arrakasta handia lortu...



Dimetil eterraren sintesia CuO-ZnO-Al2O3/y-Al2O3 katalizatzaile bifuntzionala erabiliz. Eragiketa-baldintzen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sierra García, Irene, Ateka Bilbao, Ainara, Ereña Loizaga, Javier

Gero eta an·eta gehiago eskaintzen ari zaio dimetil eterrari (DME), aplikazio anitzeko erregai bezala erabil daitekeelako, eta petrolioaren ordezko energia-iturrietatik (ikatza, gas naturala eta biomasatik) ekoizten delako.Lan honetan erreakzio-etapa bakarrean egindako DMEren sintesia aztertuko da. CuO-ZnO-Al2O3/y-Al2O3 da erabilitako katali zatzailea, zeinak bi funtzio baititu: H2, CO eta CO2-tik abiatuz metanola ekoizteko funtzio metalikoa, eta DME sortzeko metanolaren deshidratazioa egiteko...



Gainazalak diseinatzeko aukera berria, polimero arteko konplexu

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz Rubio, Leire, Garay, María Teresa, Mijangos Ugarte, Fernando

Aurrerapen teknologikoari esker sortuko diren material berriak garatu nahian polimeroen arteko konplexuak eratu dira. Lan honetan konplexu berriak garatu eta karakterizatu dira, bai disoluzioan bai gainazaletan. Gainera, erabilitako polimeroak pH-arekiko sentikorrak direnez, egiaztatu ahal izan da lortutako material berriek ahalmena dutela konplexazio prozesu itzulgarria gauzatzeko.



Polimero biodegradagarrietan oinarrituriko material nanokonposatuak: Poli (L-laktida)/karbono nanotutu konpositearen kasua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizundia Fernández, Erlantz

Egungo gizarteak geroz eta aurrerapen zientifiko-teknologiko berritzaileagoak eskatzen ditu bere premiak asetu ahal izateko. Eskakizun hauei konponbidea emateko nanoteknologia deritzon esparruan buru-belarri dihardute zientzialariek. Zalantzarik gabe, materialen zientzia eta ingeniaritzaren ezagutza arloan, ikerketa aukera berriak agertu dira berriki lortu diren tamaina oso txikiko zuntz nanometrikoen eraketari esker. Nanomaterial guztien artean, karbono nanotutuak (KNT) dira material berrien...



Poliuretano/grafeno nanokonpositeen azterketa biskoelastikoa: perkolazioa eta kristalizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sangroniz Agudo, Leire, Santamaría Ibarburu, Pedro Antonio

Poliuretano/Grafeno (PUR/Grafeno) nanokonpositeak prestatu eta beraien propietate biskoelastikoak aztertu ditugu, helburu hauek lortzeko asmoz: a) Polimero-grafeno sare mistoaren osaketa aztertzea, perkolazioaren atalasea erabakitzeko b) Grafeno nanokargek poliuretanoaren kristalizazioan eduki dezaketen eragina ikertzea d) PURa hot melt itsasgarria (itsasgarri fusionagarria) dela kontsideratuz, grafenoak lekarkeen hobekuntza aztertzea. Perkolazioaren azterketaren emaitzak PUR/Karbonozko...



Trauma ondorengo estresa eta erresilientzia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Horrillo Furundarena, Igor

Erresilientzia bizitzaren gertakariei aurre egiteko ahalmena da. Azken urteotan, hainbat saio egin dira norberaren gaitasun honi jatorri neurobiologikoa aurkitzeko, eta ikerlan askotan emaitza erabakiorrak lortu dira. Emaitza hauen arabera, faktore genetikoak eta farniliarteko ingurugiroa funtsezko eragileak dira eta oinarri-oinarrian eragiten diote norbanakoak estresari aurre egiteko duen ahalmenari. Gertakari lazgarri baten ondoren trauma ondorengo estresa delako antsietate asaldura pairatzen...



Mikrosare elektrikoak: energia berriztagarriak integratzeko aukera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Planas Fullaondo, Estefanía, Andreu Larrañaga, Jon, Ibarra Basabe, Edorta, Kortabarria Iparragirre, Iñigo, Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo

Egun, sorkuntza sakabanatua da energia elektriko eraginkorra eta kalitate onekoa lortzeko gailentzen ari den aukera. Sorkuntza sakabanatua energia berriztagarrietan oinarritzen denez, faktore kontrolaezinen menpe dago, adibidez haizearen eta eguzki-irradiazioaren menpe. Hori dela eta, sistema horiek sare elektrikoan integratzea ez da erraza. Eragozpen hori gainditze aldera, oso eraginkorra gertatzen da mikrosareak erabiltzea, sorkuntza sakabanatuaren integrazio ona bermatzen delako, erabiltzeen...



Kannabisaren terapia erabileraren zuzenbide alderdiak: hurbilketa bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arana Berastegi, Xabier, Azpiroz Arrue, Aitzol

Artikulu honek kannabisaren terapia erabilera eta zuzenbideko inplikazioak aztertzen ditu Espainiako Estatuan. Normalizazioaren ikuspegitik legeria-aldaketak bultzatzea dugu helburu.



Kannabisaren terapia erabilera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Horrillo Furundarena, Igor, Callado Hernando, Luis Felipe

Kalamua aspaldidanik erabili da kultura eta garai ezberdinetan zenbait gaixotasuni aurre egiteko. Lan honetan, zientziaren ikuspuntu zientifiko batetik jorratuko dugu kannabisaren eta bere eratorkinen terapia erabilera, gaur egun dauden ebidentzia zientifikoak azalduz.



Sistema endokannabinoidea: etorkizun handiko itu terapeutikoa gaixotasun psikiatrikoetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barrondo Lacarra, Sergio, López de Jesús, Maider, García del Caño, Gontzal, González Burguera, Imanol, Aretxabala, Xabier, Montaña, Mario, Sallés Alvira, Joan

Sistema endokannabinoideak banaketa zabala dauka giza garunean, eta sistema neuromodulatzailerik garrantzitsuenetako bat izan litekeela proposatu da. Epidemiologi ikasketetan zein animali ereduetan, sistema endokannabinoidearen seinaleztapenak emozio eta kognizio funtzioak erregulatzen dituela ikusi da. Testuinguru honetan, azkeneko urteotan lan ugari bideratu dira sistema endokannabinoideak gaixotasun neuropsikiatrikoen fisiopatologian eta tratamenduan eduki dezakeen garrantzia finkatzera....



Kannabisaren terapiarako erabilera mugimenduaren asalduretan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Morera Herreras, Teresa, Miguélez Palomo, Cristina, Aristieta Arbelaiz, Asier, Ruiz Ortega, José Ángel, Torrecilla Sesma, María

Aurkitu ostean egin izan diren ikerkunzek agerian utzi dute endokannabinoideoek funtzio fisiologikoetan duten parte-hartzea. Hain zuzen ere, sistema honen osagaiak (estekatzaile endokannabinoideoak, hartzaileak, biosintesirako eta degradaziorako proteinak) badaude mugimendua kontrolatzen duten garuneko zirkuitu eta nukleoetan (gongoil basaletan) eta ondorioz, parte hartzen dute funtzio motorraren erregulazioan, batez ere dopaminaren maila modulatuz. Bestalde, gongoil basaletan sistema...



Sistema endokannabinoidearen funtzio periferikoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirregoitia Marcos, Ekaitz, Aguirregoitia Marcos, Naiara

Kannabinoideen ezagupena izugarri handitu da azken urteetan. Animaliaereduetan eta in vitro sistemetan egindako ikerketek argi utzi dute sistema kannabinoidea neuromodulatzaile garrantzitsuenetakoa dela, izan ere, 1 motako kannabinoide-hartzailea (CB1) G proteinei loturiko hartzailerik ugariena da nerbio-sistema zentralean. Hala ere, ezin daiteke ahaztu nerbio-sistema zentralaz gain beste ehun periferikoetan sistema kannabinoidearen eragina.



Kannabisaren eragin ekonomikoaren inguruko zenbait gogoeta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Rodríguez, Josune

Gaur egunean, kannabisa mundu mailako fenomenotzat jo behar dugu. Zinez, munduko herrialde gehienetan lantzen da; askotan, bere hedadurak herrialdeen arteko mugak zeharkatzen ditu; eta, gainera, bera da legez kontrako substantzien artean, munduan gehien kontsumitzen dena. Zalantzarik gabe, kannabisarekin zerikusia duten ekintzek eragin nabarmena dute ekonomian, dela legezko ekonomian, dela legez kontrako ekonomian. Ideia honetatik abiatuta, aurrena, ekintza hauetan jarriko dugu arreta, haietako...



Kalamua: biologia eta dibertsitatea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Renobales Scheifler, Gustavo

Kalamua non edo noiz etxekotu zen ziur jakin ez arren, hizkuntz eta kultur datuetatik badakigu Asia erdialdeko edo ekialdeko zenbait lekutan aspaldi landatzen zutela. Mendeetan landatu izan da kalamua eta hainbat erabilera izan ditu urteetan zehar: ehun-zuntz gisa, olio askoko elikagai gisa, sendagai edo droga psikotropiko gisa... Lan honetan, labur azaltzen dira erabilera horien nondik norakoak eta kalamu landarearen ezaugarri morfologiko eta anatomiko bereizgarrienak deskribatzen dira, baita...