Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Gure gauzak S.A.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Apalategi Iridin, Ur

eleberri hau gauza asko da aldi berean: tarteka kutsu erromanesko edo folletineskoa hartzen duen eleberri sentimentala, pertsonaia femenino baten portreta, joan den mendeko euskal literaturaren historia ezkutu edo berridatzia, gure kultur sistemaren kritika kupidagabe "thriller" bihurtua.



Situadas en la distancia, Urruntasunean kokatuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elorza Ibáñez de Gauna, M. Concepción, Cavia Pardo, Beatriz

Se incluye versión en inglés, Capítulo de libro vinculado a la exposición Suturak/ Cerca a lo próximo, celebrada en el museo San Telmo de Donostia/San Sebastián, del 24 de octubre de 2014 al 25 de enero de 2015. Exposición organizada en colaboración con Artium Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo. Reúne aproximadamente 120 obras de 82 artistas y colectivos vascos de distintas generaciones, la mayoría con una reconocida proyección artística internacional. Nuestro texto se refiere específicamente a una serie de trabajos...



Erizainaren zeregina erditu osteko depresioaren maneiuan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elizondo Guelbenzu, Argiñe

Erditzea prozesu garrantzitsua izaten da emakumearentzat nahiz bere ingurunearentzat. Haurra erditu eta plazenta ateratzen denetik erditu osteko denbora tartea hasten da, non emakumeak aldaketa fisikoak nahiz mentalak izaten dituen. Normalean erditu ondorengo 6-8 asteetara egoera lehengoratzen bada ere, emakume askorentzat aro gogorra eta neketsua izaten da sortzen duen antsietatea eta umore aldaketak direla medio. Helburuak: lan honen helburu nagusia erditu osteko depresioaren maneiuan...



Musikaterapiaren eragin eta onurak Alzheimer gaixotasuna duten pertsona instituzionalizatuetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gorroño Belaunzaran, Idoia María

Gaur egun, Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak gizartearen garapen legez areagotzen ari diren bitartean, trataerarik gabeko erronka atzeraezin bati aurre egiten diote. Tratamendu sintomatikoek sortzen dituzten bigarren mailako efektuek, hauen erabilpena zalantzan jartzen dute eta geroz eta sarriago egiten da tratamendu gehigarri eta psikosozialen aldeko apustua, haien artean, musikaterapia dago. Helburuak: Helburu orokorra: Alzheimerra duten pertsona instituzionalizatuen gain musikaterapiaren...



Topologia optimizazio prozedura integratu baten garapena fabrikazio aditiborako overhang murrizpenekin, Development of an integrated topology optimization procedure with overhang restrictions for additive manufacturing

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garaigordobil Jiménez, Alain

211 p., Lan honetan topologia optimizazio metodoen eta fabrikazio aditibo teknologien integraziorako prozedura bat aurkezten da, helburutzat 3D inprimaketa prozesuetan euskarri materialik behar izango ez duten diseinu guztiz eutsi eta optimoen garapena duena. Honakoa gogoan izanda, fabrikazio aditibo prozesuetan azaltzen den overhang arazoa kontrolatzeko murrizpen berri bat garatu da, non overhang arazoa angelu limite batetik beherako inklinazioa duten hegan dauden ingeradak sortzeko gaitasun falta den...



Parekoen behaketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: VEO sistema eta errubrika konparatuz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hormaetxe Ibarretxe, Garazi

Lan honen helburua ahozkoak ebaluatzeko VEO sistema eta paperezko errubrika konparatzea da. VEO ahozko jarduna edo klaseak iPad bidez grabatzeko sistema da, aurretik ezartzen diren etiketa batzuen bitartez erabiltzaileak funtsezko momentu eta elementuak markatzeko balio duena. Hori burutze aldera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle-talde batean eginiko praktika aurkezten da; hau da, ikasleek parekoen behaketa egingo dute VEO sistema eta errubrika erabiliz. Ondoren, bi tresnen...



Jende ederrak lanean: (who's who?)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Peillen Karrikaburu, Txomin

109 p., Hogeiren bat ipuin biltzen dituen liburua da hau, umorezkoak eta egiatiak. Deskribatzen diren pertsonaiak ez dira euskaldunak, ezta beti euskal herritarrak ere, egileak bere biziaren erdia baino gehiago, halabeharrez, herritik kanpo egina baitu. Badira, halere, ipuin batzuk Euskal Herrian kokatuta daudenak eta bertako kultur egoera deskribatzen dutenak.



Films and biocomposites based on agro-industrial wastes and by-products, Nekazaritza-industriatik lortutako hondakin eta azpi-produktuetan oinarritutako filmak eta biokonpositeak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garrido Díaz, Tania

275 p. (eng.) 276 p. (eus), Este proyecto de tesis doctoral pretende valorizar subproductos y residuos industriales para la fabricación de bioplásticos. Para ello, los biopolímeros obtenidos serán modificados y las formulaciones optimizadas en relación con el tipo y contenido de plastificante y/o agente de refuerzo. A partir de estas formulaciones se analizarán las posibles interacciones entre aditivos y matriz con la finalidad de mejorar las propiedades finales de los materiales. Se evaluará el efecto del tipo y...



Hizkuntzen berdintasun komunikatiboa: errealitatea ala mitoa?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendizabal Ituarte, Mikel

144 p., Saio honek euskaraz zergatik egiten den hain gutxi galdera egiten du. Lau hizkuntzalari aditu jartzen ditu galdera horri erantzuten.



BETRADOK: betekizunen trazabilitate inpaktu-analisi automatikoa eta dokumentazio formalaren sorkuntza automatikoa modeloetan oinarritutako ekosistemetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Legarda González, Jon

[EU]Proiektu honetan software ereduetan oinarritzen den ekosistema baten bi funtzionalitate gehitzeko soluzioa proposatu eta inplementatzen da: betekizunen trazabilitatea eta dokumentazio formalen sorrera automatikoa. Ereduetan oinarritzen den ekosistema edo framework batek software generikotik espezifikora joatea ahalbidetzen du. Proiektu honen bitartez CAF Signalling enpresaren produktuetako bat definitzen duen ekosistematik betekizunen trazabilitatea zaindu eta dokumentazio automatikoa..., [ES]Este proyecto propone e implementa una solución para añadir dos importantes funcionalidades a un ecosistema basado en modelos de software: trazabilidad de requisitos y creación de documentación formal automática. El framework o ecosistema que se basa en modelos de software ofrece la posibilidad de obtener un software específico a partir de un software más genérico. Mediante este proyecto se obtiene una solución para trazar requisitos y crear documentación formal para un importante producto..., [EN]This project proposes and implements a solution that adds two important functionalities to a framework based on software models: automatic requirements traceability and automatic generation of formal documentation. The model-based framework enables the generation of specific software taking into account more generic software. Thanks to this project it is obtained a solution to trace requirements and create documentation for an important product of CAF Signalling. In this work it is...



Euskal autonomía erkidegoko landa eremuen garapena irizpide anitzeko ebaluazioaren bidez. Mutrikuko landa eremura aplikatutako analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barinaga-Rementeria Zabaleta, Itziar

479 p., Landa eremuek azken hamarkadetan aldaketa sakonak bizi izan dituzte. Nekazaritza sektorearen eraldaketak eta eredu tradizionalaren gainbeherak eragina izan du paisaian, landa eremuetako bioaniztasunean, mendeetan zehar garatutako landa-inguruetako kulturan eta beste hainbat arlotan. Tesi honen helburu nagusia landa garapen plangintza iraunkorren oinarrizko ezaugarriak definitu eta horietara egokitutako ebaluazio metodologia bat proposatzea da. Horretarako, lehenengo, landa garapen eredu...



Pantailak begiratzearen aldeko hezkuntza: lo egiteko ala ametsetarako?, Telebista etxean eta eskolan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gabantxo Uriagereka, Miren

Monografikoaren izenburua: "Telebista etxean eta eskolan". Atala: "Pantailak begiratzearen aldeko hezkuntza: lo egiteko ala ametsetarako?", [EU] "Telebistak ez du garrantziarik nire eguneroko bizitzan"... Etxean zer toki ematen diogun ikusi behar: egongelan egongo da ziur asko (gelarik garrantzitsuenean), besaulkiak bere arabera antolatuta daudela, "leku guztietatik ongi ikusteko". Etxeko kiderik garrantzitsuena dela, alegia. Haurrek leiho digitalari begira denbora gehiago eman ohi dute eskolan baino, eta gurasoekin baino. Gaurko hezitzaile "nagusia" telebista da. Aldiz, gurasoei kosta egiten zaie..., [ES] "La tv no tiene ninguna importancia en mi vida"...es el tipo de frase que oculta la presencia de la pantalla televisiva en casa y cómo es fundamnetal en la vida familiar. Niños y niñas dedican más horas a ver la televisión que a los quehaceres de la escuela. Se puede decir que hoy quien educa es la televisión. Y cuesta que padres y madres tomen conciencia de esto y cuesta hacerle también su sitio a la tv en la Escuela.



3D histologia, RGB-tik 3D-ra: 3D inpresio bidezko histologia objektu baten sorkuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mantxola Akizu, Asier

Informazio kantitate handiak transmititzeko duten gaitasuna dela eta, irudiek izugarrizko garrantzia dute zientzia zein hezkuntza munduan. Teknologia berrien garapenarekin urtetik urtera handituz doa grafikoek, diagramek, argazkiek edota maketek gaur egungo gizartean duten garrantzia. Ondorioz, ikusmen arazoak dituzten pertsonek informazioa eskuratzeko geroz eta arazo gehiago dituzte. Lan honetan metodologia bat garatu da non histologiako 5 irudi aztertu, prozesatu eta 3D inprimaketarako..., Las imágenes siempre han sido importantes en el ámbito científico-educativo, por su capacidad para transmitir grandes cantidades de información. Cada año se incrementa el peso de los gráficos, diagramas, fotografías o maquetas en este campo. Por lo tanto, las personas con alguna discapacidad visual tienen cada vez más problemas para acceder a dicha información. En este trabajo se desarrolla una metodología para analizar, procesar y crear 5 archivos de impresión 3D correspondientes a 5 imagenes..., Due to their ability to transmit large amount of information, images have always been important in the scientific-educational field. The use of graphics, diagrams, photographs or models in these fields is increasing. Therefore, people with visual impairment have more problems while accessing this kind of information. In this work, a methodology for analyze, process and create a 3D printing archive from 5 histology images is carried out.



Etete-aldiaren eragina ariketa fisikoa egiten duten pertsona nagusien bizi-kalitatean, funtzio fisikoan eta biomarkatzaileetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Esain Castañares, Izaro

272 p., Ikerketa honen helburua pertsona nagusi aktiboengan ariketa fisikoaren eteteak nolako eragina duen ezagutzea, bizi-kalitatean, funtzio fisikoan eta biomarkatzaileetan. Bederatzi hilabeteko ariketa fisiko gidatuaren ostean, hiru hilabeteko etete-aldiak ondorio negatiboak izan zituen bizi-kalitateko (SF-36) dimentsio guztietan (p <0,05) eta beherakada adierazgarria aurkitu zen oreka dinamikoan (p <0,001). Hanturazko parametroetan ez zen aldaketarik antzeman, HDL kolesterola aldiz handitu...



Biderkatzaile eolikoetako errodamenduen dinamika simulatzeko eredu numerikoaren prestakuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoetxea Aristondo, Mikel

[EU] Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Analisi eta Diseinu Mekanikoa Taldeak (ADM) arraboladun errodamenduen dinamikaren inguruko ikerketa lerroa hasi berri du. Zehatz esanda, turbina eolikoen biderkatzaileetan zentratuta daude eta analitikoki eredututako simulagailua dute jomuga. Lan hau ikerketaren lehen pausua da, eta helburu nagusiak arrabola zilindrikodun errodamenduetako fenomeno dinamiko esanguratsuenak numerikoki ebaztea eta elkarrekintza hauen formulazioak jasotzen dituen eredu..., [ES] El Grupo de Análisis y Diseño Mecánico (ADM) de la Escuela de Ingeniería de Bilbao (UPV/EHU) ha iniciado una línea de investigación sobre la dinámica de los rodamientos de rodillos. Concretamente, están centrados en las multiplicadoras de las turbinas eólicas y tienen por objetivo un simulador analíticamente modelizado. Este trabajo es la primera parte de dicha investigación, y el objetivo principal consiste en resolver numéricamente los fenómenos dinámicos más relevantes de los..., [EN] The Mechanical Analysis and Design Group (ADM) from the Faculty of Engineering in Bilbao (UPV/EHU) has initiated a line of research in roller bearing dynamics. In particular, they are focused on wind turbine gearboxes and they aim at an analytically modelled simulator. This project is the former part of the research, and its main objective is to solve numerically the most relevant dynamic phenomena in cylindrical roller bearings and to prepare an analytical model which gathers the...



Makurdura eta bihurdurara lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Orue Llona, Xabat

Laburpena: lan hau probeta zurrun eta zilindrikoeen nekeko kalkulu klasiko eta aurreratuak burutzeko kalkulagailu aurreratuari dagokio. Biltzen diren metodoen barnean, klasikoez gain, metodo aurreratuak daude, zeinaren barnean ikuspuntu globaleko zein plano kritikoetako metodoak sartzen diren., Resumen: este Trabajo de Fin de Grado consiste en hacer un programa informático que permita hacer cálculos de fatiga en probetas normalizadas que son cilíndricas y macizas. La fatiga es un fenómeno mecánico tan importante en todos los componentes mecánicos, que los métodos utilizados han sido los empíricos clásicos, además de los avanzados, dentro de los cuales se han incluido los métodos de enfoque global y los de plano crítico. Siendo esta herramienta aplicable para probetas, solo se han..., Abstract: this Final Degree Work consists of making a computer program that allows fatigue calculations on standardized specimens that are cylindrical and solid. Fatigue is such an important mechanical phenomenon in all mechanical components that the methods used have been the classical empirical ones, as well as the advanced ones, within which the methods of global approach and those of critical plane have been included. Since this tool is applicable to specimens, only biaxial stress...



Olatuen energia lortzeko owc finko baten azterketa esperimentala: hidrodinamika eta anplifikazioa (RAO)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López García, Adrián

Laburpena: olatutik energia sortzeko bihurgailu baten hidrodinamikoaren azterketa esperimentala. Hidrodinamikaren ekuazioaren kalkulua eta erresonantzia fenomenoaren azterketa.



Presa baten apurketaren ekuazioak: zenbakizko metodoen bidezko hurbilpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garitano Larrabe, Asier

Laburpena: ekuazio diferentzialak erabiltzen dira gure inguruneko fenomeno asko deskribatzeko. Ekuazio diferentzialetan funtzio ezezagun baten aldaketak (hau da, deribatuak) agertzen dira, eta helburua ekuazioa betetzen duen funtzioa aurkitzea izaten da. Beraien konplexutasuna dela eta, gehienetan, ez da posible izaten emaitza zehatza edo analitikoa kalkulatzea. Ondorioz, metodo matematiko ugari sortu izan dira ekuazio diferentzialen emaitza hurbilduak kalkulatzeko. Metodo horiei zenbakizko..., Resumen: se utilizan ecuaciones diferenciales para describir muchos fenómenos de nuestro entorno. En las ecuaciones diferenciales, aparecen derivadas de la función incógnita y el objetivo suele ser hallar la función que satisface dicha ecuación. Dada su complejidad, en la mayor parte de los casos no suele ser posible encontrar el resultado exacto o analítico de éstas. Por este motivo, se han desarrollado diversos métodos matemáticos para obtener los resultados aproximados de las ecuaciones..., Abstract: differential equations are used to describe several phenomena of our environment. Differential equations consist in the derivatives of an unknown function, and the objective is to find the function that satisfies such equation. Due to their complexity, it is not in general possible to find an exact or analytic solution for these equations. For this reason, several mathematical methods have been developed in order to obtain an approximation of the solutions of differential equations....



Sare korporatibo batentzako segurtasun ebazpen zentralizatu eta automatizatua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Abrisqueta Sánchez, Unai

Euskaraz: Proiektu honen helburua sare korporatibo batean segurtasun mekanismo sendoak inplementatzea eta sarea automatizatzea da. Proiektu Honen arrazoia automatizazioa eta sare korporatiboen segurtasuna gero eta garrantzi handiago dutela gaur egungo gizartean da, erabiltzaileen kopuruaren igoera dela eta. Ondorioz, zerbitzu telematiko gehiago daude eta zerbitzu hauek automatizatu eta babestu behar dira. Helburuak lortzeko ebazpen posible ezberdinak aztertuko dira, ebazpen hoberena..., Castellano:El objetivo de este proyecto es la implementación de mecanismos de seguridad y la automatización de la red corporativa. La razón de esto es principalmente la importancia que ha tomado la securización de las redes corporativas y la automatización de las mismas. Esto se debe al creciente número de usuarios en la red que implica que haya más servicios telemáticos y que haya que proteger y automatizarlos. Para lograr los objetivos, se analizarán las diferentes soluciones con el fin de..., English: The aim of this project consists on the implementation of security mechanisms and the automation of the corporative network. The reason for that is the importance that the corporative network securization has taken in the society. This belong to the increasing number of network users which implies that the network telematics services are increasing and these have to be secured and protected. To get the objectives different solutions will be analyzed in order to find the best solution....



SISZ (su itzaltze eta salbamendu zerbitzua)-ri egokitutako misio kritikoko komuniazioetarako aplikazioaren diseinu eta inplementazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Araneta Hergueras, Urki

Gradu Amaierako Lan honetan SISZ(Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua)-ren misio kritikoetako komunikazio sistema hobetzera bideratuta dagoen aplikazio mugikor bat aurkezten da, betaurreko adimendun batzuen bidez inplementatuko dena. Proiektuaren planteamendu nagusia ondorengoa da: suhiltzaileek betaurreko adimenduak jantzirik eramango dituzte, egoera kritikoetan komunikazio sistemaren kudeaketa ahotsaren bidez egin ahalko dutelarik, ahots komando jakin batzuei erantzuten dien aplikazio batez..., Este Trabajo de Fin de Grado presenta una aplicación móvil dirigida a mejorar el sistema de comunicación del SEIS (Servicio de Extinción de Incendios y Salvamento) en situaciones críticas. Dicha aplicaciónserá implementada mediante unas gafas inteligentes. El planteamiento del proyecto es el siguiente: el cuerpo de bomber@s llevará las gafas inteligentes puestas, de manera que podrán gestionar el sistema de comunicación de misión crítica mediante la voz. Para ello..., In this B.Sc. Thesis a mobile application aimed to improve Firefighting and Rescue Service’s mission-criticalcommunicationssystems,to be run on top of augmented reality (AR) glasses,is presented. The rationale behind this thesis is,in a nutshell,the following: firefighters while wearingthe smart glasses, will be able to managetheircommunication system through specific voice commands, allowing them to make and answer private or group calls aswell as emergency calls. In addition, the...



Ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren oinarriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rojo Azaceta, Naiara, Gallastegui Ruiz de Gordoa, Gorka Javier, Encinas Malagón, María Dolores, Gómez de Balugera López de Alda, Zuriñe

104 p., Aurkibidea: 1. Ingurumen-kudeaketa eta garapen jasangarria: 1.1. Ingurumena eta baliabide naturalak. 1.2. Garapen jasangarriaren aurrekariak eta bilakaera historikoa. 1.3. Kudeaketa-sistemak. 2. Ingurumen-inpaktua: 2.1. Kontzeptua. 2.2. Ingurumen-inpaktuen tipologia. 2.3. Ingurumen-inpaktuaren izaera. 2.4. Ingurumen-inpaktuaren adierazleak. 3. Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioaren prozedura administratiboa: marko legala eta instituzionala: 3.1. Europako araudia. 3.2. Estatuko araudia. 3.3....



EAEko klusterren bilakaera eta garrantzia: paperaren Klusterraren analisi aplikatua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ormaechea Elola, Julen

Euskeraz landutako EAEko klusterrei buruzko lana. Bertan kluster kontzeptuaren analisi sakon bat egiten da, Porterren diamantea nabamenduz. Bestalde, EAEko klusterren inguruko azterketa txiki bat egiten da, non, Euskadiko Paperaren Klusterra azpimarratzen den honen inguruko analisi aplikatu bat eginez.



Inbertsio funtsak: kasuen analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Susperregui Odriozola, Lorea

Inbertsio kolektiboko erakundeak ezagutu ondoren, inbertsio funtsak sakonki aztertuko dira: eboluzioa, abantailak, sailkapena, komisioen eragina, errentagarritasunaren kalkulua, etab. Ondoren, bi kasu praktiko aurkeztu eta aztertuko dira.



Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernandez Perez, Urtzi

Proiektu honen ardatza Konpetentzia Digitalaren inguruan LHko irakasleoi zuzendutako ikastaro bat diseinatzea da. Asmoa gai honen inguruan dagoen informazioa eskuragarri jartzea da, irakasle bakoitzak, dituen ahulezia eta indarguneez jabetuta, norberak identifikatutako beharrak bideratzeko aukera eskaintzea eta ikasleekin modu egokienean nola landu daitekeen hausnar araztea. Ikastaroa baliabide digitalen bitartez era autonomoan lantzeko proposatu dugu eta modu irekian eskaintzeko diseinatu...



Buru ta zioak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Bornaetxea, Arturo

163 p., Liburu honetan irakurzaletasunaz aburuak, arrazoiak eta zenbait burutazio eskaini nahi ditu irakurle porrokatua den idazleak, ikuspegi horretatik eskolak ematerik ez duen hura irakurketaren bidez landu ahal izango delakoan., Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.



Euskal Herriaren emantzipazioaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Apalategi Begiristain, Jokin

213 p., Euskal Herriak bere etorkizunaz egiten duen emantzipazio-proiektuaren inguruan saio gogotsu bat da, abiapuntutzat Grezia zaharra hartuta. Naziogintzan zuzenbidearen eta giza eskubideen loratzea azpimarratzen da eta burujabetzat asmoko gutxiengo nazionalak aztertzen dira, hor barruan sartuz Euskal Herriaren kasu espezifikoa. Egun-eguneko gaia., Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.



Gluten gabeko dieta: Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona zeliakoen dieta ohiturak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrechi Lamelas, Idoia

312 p., Gaixotasun zeliakoa (GZa) oinarri immunologikoa duen patologia bat da, glutena hartzeak sortzen duena genetikoki joera duten pertsonetan. Glutena prolaminen taldeko proteina da, zenbait zerealen hazietan dagoena. Datuen arabera, munduan zeliakiaren prebalentzia %1-2 da eta gaur egun, GZri aurre egiteko dagoen tratamendu bakarra bizitza osoan glutenik gabeko dieta (GGD) zorrotza egitea da. Halere dieta orekatuaren gomendioak betetzea eragozten du, izan ere, glutena zerealen osagaia da, dietako...



Beso hutsak: haurraren oroitzapenak sortzen dolu perinatalari aurre egiteko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Loza Quintero, Irune

61 p. : il. -- Bibliogr.: p. 27-29, Marko teorikoa eta justifikazioa: Gaur egungo gizartean eta osasun sisteman, dolu perinatalaren “isiltzea” edo balioztatze eza gertatzen da oraindik ere. Osasun langileek jarrera paternalistak hartu ohi dituzte guraso hauei arreta eskaintzeko unean; halaxe adierazten dute haurdunaldiaren 20.astetik bizitzako lehenengo 28 egunetan haurra galdu duten bikote gehienek. Dolu mota honen artatze tekniken artean, hildako haurraren oroitzapenak sortzeak literaturan presentzia handia duen gaia da, non...



Diabetesaren maneiua hobetzeko interbentzioen eraginkortasuna, diabetes mota 1 duten nerabeetan: Bilaketa bibliografikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eleta García de Vicuña, Mar

52 p. : il. -- Bibliogr.: p. 27-28, ESPARRU KONTZEPTUALA ETA JUSTIFIKAZIOA: DM1 intsulina ekoizten duten zelula β pankreatikoen suntsipenaren ondorioz ematen da, hormona honen guztizkoa eta iraunkorra den defizita eraginez. DM1 haur zein nerabeetan diabetes mota ohikoena da, kasuen %95 suposatzen baitu. Aro hori erabakigarria da heldutasun fisiko eta kognitiboa emateko, honekin batera garapen aldaketak, aldaketa psikologikoak eta emozionalak ematen direla. Gainera, diabetesak ohitura familiarren eta bizi estiloaren aldaketak...



Eten digitala hausten: diabetes mellitus 2 diagnostikoa duten pertsonen auto-zainketaren hobekuntzan, smartphone teknologiek duten eraginkortasuna.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eguiluz Gutierrez, Ekaitz

54 p. : il. -- Bibliogr.: p. 21-23, Diabetes Mellitusa-ren (DM) intzidentziak urteekin goraka egin du kostu sanitario handia suposatuz, ez soilik diagnostiko momentuan, baita horren ostean pazienteetan ematen diren konplikazio eta ondorioengatik ere. Egoera honen aurrean, erizainek berebiziko garrantzia dute auto-zainketa jokabide egokiak garatzen laguntzeko, kalitatezko arreta integrala bermatuz. Egungo osasun testuingurua eta teknologiaren garapena aintzat hartuta, smartphone teknologiak aukera paregabea bezala aurkezten dira...



Komatxo artean 2: mahai-inguruak (2002-2006)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Asurmendi Agirre, Mikel

153 p., Euskal literatur mundua azken urteotan astindu duten gai garrantzitsuenetako zenbait eztabaidatzen dira honako mahainguru radiofonikoetan: belaunaldien arteko harremanak, literatur kritikaren gazi-gozoak, editore eta idazleen arteko gora-beherak, poesiaren etorkizuna, euskal irakurlegoaren izaera, kazetaritza eta literaturaren arteko amodio eta desamodioak, ipuin kontalaritzaren menturak, herri antzerkiaren iragana eta oraina...



Focus on multilingualism eta bere aplikazio didaktikoa eskola testuinguruan, Focus on multilingualism and its didactic application to the school context.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Leonet Sieso, Oihana

409 p., La interacción entre las lenguas es una práctica natural en el hablante multilingüe. Sin embargo, la creencia de que utilizar otras lenguas que no sean el objeto de aprendizaje perjudica a los alumnos, está ampliamente extendida entre el profesorado. Hoy en día la investigación que se lleva a cabo en los ámbitos tanto del multilingüismo como en el de la adquisición de lenguas tiende a adoptar un enfoque más holístico, teniendo en cuenta todo el repertorio lingüístico del hablante multilingüe....



Euskal fonologiarantz: Julien Vinsonen "Premier essai de phonétique basque" (1870-1873)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez López, Ricardo

Edited by Irantzu Epelde Zendoia & Oroitz Jauregi Nazabal, [EN This paper’s aims to introduce and examine a forerunner work in Basque Phonology: Julien Vinson’s “Premier essai de phonétique basque” (1870-1873). Firstly, I have briefly summarized the researches on Basque sounds in Vinson’s lifetime through the end of the 19th century (§ 2). Secondly, in the main section, I have examined Vinson’s article; I have described its structure and added some details about Vinson’s methodology (§ 3.1), and then, according to Lass (1984), I have shown the evidence..., [EUS Artikulu honek euskal fonologiaren lan aitzindari bat aurkeztu eta aztertzeko asmoa du: Julien Vinsonen «Premier essai de phonétique basque» (1870-1873), alegia. Horretarako, lehenik, Vinsonen garaian eta xix. mendea amaitu arte euskal hotsei buruz egin ziren ikerketen aurkezpen laburra egin dut (§ 2). Gero, atal nagusian Vinsonen artikulua aztertu dut; artikuluaren egitura deskribatu eta erabilitako metodoaz zertzelada batzuk erantsi ondoren (§ 3.1), Vinsonen artikuluan identifikatu..., Artikulu honek hurrengo proiektuen laguntza izan du: «Monumenta Linguae Vasconum 5: Periodización y cronología» (Espainiako MINECO, FFI2016-76023-P) eta «Historia de la lengua vasca y lingüística histórico-comparada» (HLMV-LHC) (Eusko Jaurlaritza, GIC.IT698-13)



XXV Jornadas de Investigación en Psicodidáctica, XXV Psikodidaktikako Ikerkuntza Jardunaldiak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ros Martínez de Lahidalga, Iker

380 p., [ES]En este libro se recogen todos los trabajos presentados en las XXV Jornadas de Investigación en Psicodidáctica - XXV Psikodidaktikako Ikerkuntza Jardunaldiak que han tenido lugar en la Facultad de Educación y Deporte de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV) el día 20 de noviembre de 2018 y han sido organizadas desde el Máster de Psicodidáctica de dicha Universidad. Un primer bloque está destinado a exponer variables psicológicas relevantes tanto en el ámbito..., [EU]Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (EHU/UPV), 2018ko azaroaren 20an, Psikodidaktikako XXV. Ikerkuntza Jardunaldiak egin ziren, Psikodidaktikako Masterrak antolatuta. Jardunaldietan aurkeztu ziren lan guztiak jasotzen dira liburu honetan. Horrela bada, XXV. alearen argitarapenarekin, Psikodidaktikako Jardunaldiak lehen mende laurdenera heldu dira; bost izan dira, beraz, hasieratik igaro diren bosturtekoak. Hasierako atalak, irakasleek, maisu-maistrek, edota hezkuntzarekin edozein erlazio mota...



Etxeberri Sarakoa, iraganetik bulka-bultzaka

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

[EUS] Urte amaiera honetako mendeurren eta ekitaldiek marko ezin egokiagoa eskaintzen dute gure autore klasikoek hizkuntzaz eta haren erabileraz idatzitakoaren inguruan hausnartzeko, haiek ondaretzat utzitakoak egun, kalean, pil-pilean aurki ditzakegun gaiak baitira, berdin Europako Hizkuntzen Egunaren karietara, zein besterenetara, hala Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren mendeurrenean nola Euskara Batuaren mende erdia, Euskaraldia edota Euskararen Eguna ospatzean. Parada ezin egokiagoa,...



Design and development of polymer optical fiber based platforms for glucose detection.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azkune Ulla, Mikel

127 p., Tesi-lan honetan polimerozko zuntz optikoetan oinarritzen diren glukosa detekzioa egiteko bi plataformaaurkezten dira. Lehenik eta behin, tesiaren testuingurua deskribatzen da, horretarako biosentsoreen zeinpolimerozko zuntz optikoen oinarriak, garapen historikoa eta mugarri garrantzitsuenak azalduz. Ondoren,tesian zehar jorratzen diren detekzio tekniken azalpen teoriko bat egiten da, uhin ebaneszentea eta Ramanespektroskopia zer diren azalduz.Horren ostean, lehen detekzio plataforma azaltzen...



Egungo munduko gatazkak eta beren sustrai historikoak: Libano, barne-egitura eta kanpo-eraginaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gumuzio Arkotxa, Ander

Jaiotzatik bertatik, Libano, oso herrialde ezegonkorra izan da, gizarte mailan zein politikoan. Boterearen banaketa konfesionala, komunitateen arteko lehiak eta desberdintasun erlijiosoak herrialdea ezegonkortu duten faktoreak izan dira, alditan barne borrokak eratuta. Gainera, Ekialde Hurbilean, alegia, munduko lekurik gatazkatsuenetariko batean, dagoen herrialde txiki honek kanpo eragin handia jasan du, beste ezegonkortasun iturri bat suposatu duena. Asko izan dira potentzia atzerritarren...



Espainia eta Portugaleko Erregimen Aldaketen Sakonera Demokratikoen arteko Konparaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mendia Aramendi, Jon Txomin

70. hamarkadan Espainia eta Portugaleko erregimen aldaketen sakontasun demokratiko graduan eragin zuten faktoreen arteko konparaketa.



Etxebizitza-turistikoen araudien analisia. Madril, Bartzelona eta Donostiako kasuak.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriondo Otxotorena, Andoni

Etxebizitza-turistikoen fenomenoa turismo helmuga diren hirietara zabaldu da, turismoak azken urteotan izan duen gorakada jarraituz. Fenomeno horrek, ordea, hainbat gatazka sortu ditu bizilagun eta turisten artean, bi taldeek hiria egiteko duten forma desberdinduak direla eta. Hori saihesteko, hiriek, araugintza eskumen bitartez, araudiak sortu dituzte etxebizitza-turistikoen baimenak kontrolatzeko. Madril, Bartzelona eta Donostia araudiak egin dituzten hiriak izanik ere euren artean...



Fotokazetaritza eta memoria historikoa: egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Amatriain Jiménez, Sara

[EU] Proiektu honetan memoria historikoaren egoera aztertzen da, fotokazetaritzaren bitartez. Nafarroa abiapuntutzat harturik, gauzatutako bost fotoerreportajeetan irurri desberdinak erabili dira, euren ikuspuntua erakutsiz, eta prozesu bat azaltzen da horien bitartez, hobien bilaketatik ospatutako omenaldietara.



Gazteen harreman afektibo-sexual heterosexualetan gauzatzen den sexu-indarkeriaren analisia: Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen kasua.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santesteban Aristu, Naroa

[EU] Ikerketa honetan, sexu-indarkeriaren auzia jorratzen da gazteen harreman afektibo-sexual heterosexualen esparruan. Inkesta baten bidez lortutako datuetan oinarrituta, sexu-indarkeriaren zenbait dinamika aztertu ditugu Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen artean, genero ikerketa eta feminismoaren ikuspegitik., [ES] En este trabajo de investigación, se aborda la problemática de la violencia sexual en el ámbito de las relaciones afectivo-sexuales heterosexuales de la juventud. Se han analizado ciertas dinámicas de violencia sexual entre estudiantes de la Universidad del País Vasco, basadas en los datos obtenidos a través de una encuesta, desde la perspectiva de estudios feministas y de género., [EN] This research addresses the problem of sexual violence in the context of heterosexual sexual-affective relationships of youth. We have analyzed certain dynamics of sexual violence between the students of the University of the Basque Country, based on the data obtained through a survey, from the perspective of feminist and gender studies.



Egunero egun ero

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Bornaetxea, Arturo

199 p., Egunen gurpilean bizi gara. Egunerokoak markatzen gaitu bizitza agenda arazo bihurtzeraino. Egunkariak izan dira orain arte bizitza haien kronikariak. Literaturan, berriz, egunerokoak ezagutu ditugu baita dietario egileak ere. Prentsan, berriz, kazetarien idazkuntzak eman nahi izan dio horri tokia mota ezberdinetako hemeroteketan. Hala eta guztiz ere, literatura izateko blogari falta zaiona hizkuntzaren ardura litzateke soilik. Bistan da ohiko kazetaritza ez dela ez eta saiakera puri-purian ere..., Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.



Sexologiaz hizketan Manuel Lanas Lecuonarekin

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iztueta Azurmendi, Ibai

101 p., Manuel Lanas Lecuona sexologoa hogeita hamar urtez aritu da lanean Donostiako bere kontsultan. Euskal herrian ogibide honetan denbora luzeenez aritu den laguna dugu, ziur aski. Sexologia konprentsiboa izan da praktikara eraman duen terapia mota. Elkarrizketa honetan bere ibilbidearen, eta terapiaren nondik norakoak jorratzen dira., Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.



Nina Waita: arupu baten itzalean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Peillen Karrikaburu, Txomin

363 p., Eleberri hau ikusi, entzun, galdetu, irakurri eta asmatuekin idatzia izan da, batik bat Andetako Ekuador herrian hiru adinetako, hiru andereen bizitzaren bidez, indigena gizarte baten bilakaera eta haren Ekuadorreko indigenen amaigabeko borrokak aipatzeko. Liburu honetako kronika duela hamazortzi urte idazten abiatu zen idazlea, hogeigarren mendekoak aipatuz. Bitartean beste euskaldunik ibili da kitxuar nazioen ikusten, eta hangoak Euskal Herrira bisitaz etorri zaizkigu. Bestalde, orain, gure..., Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.



Euskaraz hitz egiten ikasten duten makina autodidaktak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Zorrilla, Asier, De Velasco Vázquez, Mikel, Justo Blanco, Raquel

Lan honetan sare neuronalen bidez euskaraz hitz egiten ikasten duen elkarrizketa sistema automatikoa aurkezten dugu. Horretarako, Turingen testaren ideia era konputazionalean inplementatzen duten sare neuronal sortzaile aurkariak erabili ditugu. Normalean erabiltzen diren ingelesezko corpusak baino bi magnitude ordena txikiagoa den euskarazko corpus batekin halako sareak entrenatzea badagoela frogatzen dugu. Amaitzeko, euskararen morfologia kontuan hartzen duen aurreprozesamendua erabiltzea..., Lan honen egileok gure esker ona adierazi nahiko genioke Eusko Jaurlaritzari, Euskal Herriko Unibertsitateari eta baita Europar Batzordeari, PRE 2017 1 0357 eta PIF17/310 zenbakidun diru laguntzekin, eta H2020 SC1-PM15 programako RIA 7 deialdiko 769872 zenbakidun diru laguntzarekin, hurrenez hurren, ikerketa hau babesteagatik.



Jolas sakona

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrañaga Arriola, Jexux

328 p., Saio honek bertsolaritzak duen sormen-ahalaz dihardu. Horixe da, hain zuzen, bertsolaritza ematen zaion egitekoa: mundu berri bat ekoiztea, sortzea eta izendatzea.



Autoitzulpengintza euskal haur eta gazte literaturan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Gaseni, José Manuel

Literatur itzulpenari buruzko jakingarri orokorrak. Autoitzulpenaren inguruko teoria apurrak. Euskal HGL kanporatua eta autoitzulia. Euskal HGLko autoitzulpenen azterketa.



Komatxo artean 1: elkarrizketa literarioak (2000-2006)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Asurmendi Agirre, Mikel

231 p., Euskal literaturaren kronika bizia osatzen duten hogeita hamar bat elkarrizketa radiofoniko biltzen dira liburu honetan. Zenbat elkarrizketa, hainbat idazle, hainbat genero, hainbat ikuspegi. XXI. mende hasierako gure bizitza literarioaren lekukotasun zehatza eskaintzen digu Mikel Asurmendi kazetari literaturzaleak.



Development of maize starch-based nanocomposite films and hydrogels incorporating polysaccharide and graphene derived nanoentities, Arto almidoian oinarritutako nanokonposite film eta hidrogelen garapena polisakarido eta grafenotik eratorritako nanoegiturak erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González Munduate, Kizkitza

239 p., Doktorego tesi honen helburua almidoian oinarritutako materialen lorpena eta karakterizazioa izan da. Aplikazio desberdinetan erabiltzeko bi material mota garatu dira.: plastifikatutako almidoi film eta nanokonposite filmak paketatze aplikazioetan erabilitako ohiko polimero sintetikoen ordezkari bezala eta saretutako almidoi nanokonposite hidrogelal biomedikuntza aplikazioetarako. Horrela, plastifikatzaileak materialen amaierako propietateetan eta erretrogradazioan duen eragina aztertu da...., GMT Materials + Technologies Research Group



Adin txikikoen interneten erabilerari eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gamito Gómez, Rakel

468 p., Internet egunerokotasunaren bizkarrezur bilakatu da, batez ere haur eta nerabeen kasuan. Zalantzarik gabe munduko sarerik handienak abantaila ugari eskaintzen ditu, baina erabilera desegokiek eta egoera gatazkatsuek adin txikikoen nortasuna eta osasuna arrisku larrian jarri ditzakete. Zentzu horretan, testuinguru digitalak eta gazteek Interneten arriskuak kudeatzeko duten heldutasun faltak hezkuntza-komunitatearen kezka pizten dute. Horregatik, doktore-tesiak adin txikikoen Interneten erabilera...



Belaunaldi literarioak auzitan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Apalategi Iridin, Ur

Belaunaldi kontzeptuaren zientifikotasuna aztertzeaz gain gaurko eta atzoko euskal letren esparruan duen presentzia ere haztatzen da talde lan honetan.



Automobilentzako gurpilen biltegi baten diseinua eta kalkulua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Del Teso Romero, Pablo

Laburpena: proiektu honen helburua gurpilen biltegi bezala erabiliko den egitura industrial baten kalkulua eta diseinua da. Egitura Basaurin (Bizkaia) kokatuta egongo da, zehaztasunez, A.H.V. industrialdean. Egitura simetrikoa eta bi uretara diseinatuko da, 5°-tako inklinazioarekin eta 25 m-tako zabalerarekin. 15 portiko izango ditu (14 hutsune), 6 m-tako distantziarekin beraien artean, hau da, 84 m-tako luzera totala eta 2100 m2-tako gainazala izango ditu. Gailurraren altuera 11,09 m-takoa..., Resumen: el presente proyecto tiene por objeto el calculo y el diseño de una nave industrial cuya aplicación estará destinada al almacenamiento de neumáticos. Se ubicará en la zona industrial A.H.V. de Basauri (Bizkaia). La nave se diseñará simétrica a dos aguas con una inclinación de 5° y 25 m de ancho. Estará compuesta por 15 pórticos (14 huecos) cada 6 m, haciendo un total 84 m de largo, como resultado la superficie construida será de 2100 m2. La altura máxima hasta la cumbrera será de 11..., Abstract: the aim of this project is to calculate and design an industrial building, which purpose will be to warehouse tyres. It will be located at A.H.V. industrial zone in Basauri (Bizkaia). The building will be symmetric and gabled roof with 5° of inclination, 25 m wide and 11,09 m height. The building will be formed by 15 porticoes (14 gaps) with a distance of 6 m between them; therefore, it will have 84 m length. The area occupied by the building will be of 2100 m2. The first and the...



Berotech: berotegi automatizatua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Legarra Ibarguren, Arkaitz

Erregistro mailan programatutako Arduino Mega 2560 txartela erabili da berotegi automatizatua programatzeko. Hurruneko kontrolerako gainera, interfazea gartu da eta bien arteko komunikazioa Wi-Fi sarearen bidez gauzatu da.



Egoera ez-normalen detekzioa dronaren motorrean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Losantos Necochea, Isabel

Aireontziaren segurtasuna handitzeko, anomalien detekziorako gaitasuna handitzea garrantzitsua da. Gradu amaierako lan honetan, dronaren hainbat sentsore ezberdinetatik lortutako datuen analisia oinarri harturik, anomalien detekziorako aproposak diren bideak aztertzea eta egokienak direnak hautatzea izan da lan honen helburu nagusia. Helburu hori lortzeko, datuen analisia ahalbidetzen duten teknika ezberdinak eta ikasketa automatikoaren algoritmo batzuk erabili dira.



Embedding eleartekoak sortzeko mapaketa metodoen mugen azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ormazabal Oregi, Aitor

Hitz-embeddingak bokabulario bateko hitzen eta bektore espazio baten arteko mapaketak dira. Embedding horiek hitzak bektore espazio bateko puntu bezala adieraztea ahalbidetzen digute, eta hizkuntza prozesamenduko arloko hainbat atazatan arrakasta handia izan dute. Hitz-embedding elebidunak bi hizkuntzetako hitzak bektore espazio berdinera mapatzen dituzten embeddingak dira. Embedding horiek sortzeko metodoak bi klasetan sailka daitezke: mapaketa metodoak eta aldibereko metodoak. Mapaketa...



Galderen sorkuntza ikasketa sakoneko tekniken bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urra Gorospe, Maite

Proiektu honetan ikasketa sakoneko tekniken bidezko galderen sorkuntza egiten da, galderen sorkuntzak alde pedagogikotik dakarren motibazioarengatik bultzatuta. Ikasketa sakonean oinarritutako metodoak ondo ulertzeko beharrezko oinarri teorikoaren azterketa sakona egin da, bai eta arkitektura espezifiko baten berrinplementazioa. Etorkizunean motibazio pedagogikoa helburu izanda, ikasketa sakonean oinarritutako galderen sorkuntzak izan ditzakeen lan-lerroak aztertzen dira baita ere.



Itsasontzi helizearen diseinua eta fabrikazioa 3D inprimagailuarekin

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Campos Apaolaza, Mikel

Laburpena: Lan honetan azaltzen da helize baten diseinua eta fabrikazioa eskalan, 3D inprimagailua erabilita. Lehenik eta behin, aitzin erresistentzia kalkulatzeko Maxurf erabili zen. Datu horiekin eta OpenProp programa erabilita, Matlaben oinarrituta dagoen programa dela, helizearen efizientzia eta geometria kalkulatu zen. Erantzun hauen adierazpen grafikoa egiteko, Rhinoceros industrial dieinu programa erabili zen, palaren eta abatzaren koordenatuak lortzeko. Azkenik, emaitzak STL formatura..., Abstract: in this paper, the design and scale production of a ship's propeller is described using a 3D printer. First, the resistance to the advance of a given merchant ship has been calculated with the Maxurf program. With these data and using the OpenProp program based on Matlab, the calculations of energy efficiency and geometry of the propeller were made. For the graphic representation of these results, the industrial design program Rinoceros was used, obtaining the coordinates of the..., Resumen: en este trabajo se describe el diseño y la fabricación a escala de una hélice de un barco, mediante una impresora 3D. Primero, se ha calculado la resistencia al avance de un buque mercante dado, con el programa Maxurf. Con esos datos y usando el programa OpenProp basado en Matlab, se realizaron los cálculos de eficiencia energética y geométricos de la hélice. Para la representación gráfica de estos resultados, se empleó el programa de diseño industrial Rinoceros, obteniéndose las...



Jariakin termiko baten hozketarako hegaldun hodi bikoitzeko bero trukagailu baten dimentsionaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dudagoitia Bollada, Markel

Gailu elektronikoen hozketa sistema baten parte den jariakin termiko baten hozketarako bero trukagailu bat diseinatu nahi da. Diseinu prozesuan zehar zehaztu beharko diren hainbat gauzen artean korronteen antolamendua edota bero trukagailuaren luzera daude. Beharrezkoak diren kalkulu guztiak kasu hauetan maiz erabiltzen den EES software-aren laguntzarekin burutuko dira. Diseinua burutu eta gero beste kasu batzuk jorratuko dira hartutako erabakiak egokiak diren edo aldaketaren bat egin beharko..., Abstract: The design of a heat exchanger is needed in order to cool a thermal fluid flow that is part of a electronical device cooling system. Some of the things to determinate will be the flow arrangement or the length of the heat exchager depending on the amount of power that will be exchanged. These calculus will be done using the EES software, which is commonly used in these sort of problems. After the design some extra calculations will be done with other values in order to analyze..., Resumen: Se quiere diseñar un intercambiador de calor para el enfriamiento de un fluido térmico que forma parte de un sistema de enfriamiento de dispositivos electrónicos. Algunas de las cosas a determinar en el diseño son la disposición de las corrientes o la longitud del intercambiador. Para realizar los cálculos necesarios se usará el software EES, muy utilizado en este tipo de casos. Una vez diseñado el intercambiador se procederá a analizar otros caso con el fin de...



Kobre berreskurapena biomekanizazio prozesuen hondar-disoluzioetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Peña, Josu

Laburpena Gaur egun, industria prozesu guztietan hondakinak sortarazten dira eta hondakin horiek zuzen tratatzea eta kudeatzea gizartearen erronka handia da. Produktu desberdinak ekoizteko mikroorganismoak erabiltzen dituzten prozesu bioteknologikoen artean, biomekanizazioa aipa daiteke, eta beste teknologia batzuetan bezala, honetan ere hondakinak sortarazten dira. Mekanizazio biologikoan, metalezko (kobrezko) piezak era..., Resumen En la actualidad todos los procesos industriales generan algún tipo de residuo y el tratamiento y la gestión de dichos residuos entrañan grandes retos. Entre los procesos biotecnológicos utilizados en la fabricación de diversos productos, se puede destacar el biomecanizado. Al igual que en otras tecnologías, el biomecanizado también origina residuos que requieren tratamiento. A través de esta técnica se mecanizan piezas metálicas (de cobre) en un medio..., Abstract At the present time, all industrial processes produce wastes whose management is a major challenge to protect the planet. Biomachining is a biotechnological process that uses microorganisms to obtain new products and, just like any other technology, it generates wastes. Biomachining allows metallic (copper) pieces to be machined biochemically, whilst chemical oxidant is continuously regenerated by microorganisms. Nevertheless, the metal concentration (copper) in the...



Integrated analytical approaches to study the adverse effects of pharmaceuticals and personal care products on aquatic ecosystems.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ziarrusta Intxaurtza, Haizea

370 p., Doktorego-tesi honetan farmakoek eta zaintza pertsonalerako produktuek ur-ekosistemetan dituzten albo-ondorioak ikertzeko hurbilketa holistikoa garatu da. Alde batetik, masa-espektrometriari akoplatutako likido-kromatografia erabilita metodo analitiko sendoak eta fidagarriak optimizatu dira farmakoak eta zaintza pertsonalerako produktuak ingurumeneko matrize desberdinetan determinatzeko. Bestalde, urraburu arrainekin esposizio-esperimentuak burutu dira farmako eta zaintza pertsonalerako..., IBEA: Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa



Iragana etorkizunerako abiapuntu (Hiru oharño euskal klasikoen baliagarritasun soziolinguistikoaz), The past as a starting point for the future (Three notes of the sociolinguistic utility of the classic Basque authors)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

[EUS] Artikulu honek euskal literaturak eman dituen egile nagusien parametro soziolinguistikoen egungo baliagarritasunaz hausnartzea du xede., [EN] This paper aims to reflect on the current validity of the sociolinguistic parameters of the main classical authors of Basque literature.



Emotiolego: emozioak lantzeko eta kudeatzeko hezkuntza-programa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gonzalez Matias, Uxue

53 p. : il. -- Bibliogr.: p. 36-38, Lan honetan planteatzen da Lego Serius Play tresnan oinarritutako hezkuntza programa baten garapena, haurren hezkuntzan dauden funtsezko hiru euskarriak integratzeko asmoz , hau da, irakasleria, familia ingurua eta eskola ingurua. Proiektu hau integratzailea, hezitzailea eta demokratiko / berdintzailea da, ikasle guztiak maila berean egongo direlako eta duten rolak eragin positibo edo negatiborik izan gabe. Programa honen helburu nagusia emozionalki orekatutako haurrak sortzea da beren...



Speech recognition based strategies for on-line Computer Assisted Language Learning (CALL) systems in Basque, Hizketa-ezagutzan oinarritutako estrategiak, euskarazko online OBHI (Ordenagailu Bidezko Hizkuntza Ikaskuntza) sistemetarako

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Odriozola Sustaeta, Igor

211 p. (eng) 217 p. (eusk.), Tesi honetan, euskarazko hizketa-ezagutze automatikoaren bi inplementazio aztertzen dira, Ordenagailu Bidezko Hizkuntza Ikaskuntza (OBHI) sistemetarako: Ordenagailu Bidezko Ebakera Lanketa (OBEL) eta Ahozko Gramatika Praktika (AGP). OBEL sistema klasikoan, erabiltzaileari esaldi bat irakurrarazten zaio, eta fonema bakoitzerako puntuazio bat jasotzen du bueltan. AGPn, Hitzez Hitzeko Esaldi Egiaztapena (HHEE) teknika proposatu dugu, ariketak ebatzi ahala egiaztatzen dituen sistema. Bi sistemon...



Entzumena garatuz Haur Hezkuntzan musikarekin eta IKTekin: Arbela Digital Interaktiboan aplikatzeko proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gorrochategui, Iñigo

Proiektu honetan Haur Hezkuntzako etapan entzumena garatzea helburua duen arbela digital interaktiboan erabiltzeko material didaktiko digitala sortu dugu. Horretarako, IKTek musika arloan duten lekua eta zeregina aztertu dugu, hezkuntza musikaleko hainbat eszenatoki digital ikusiz, eta musikako i(ra)kaskuntza prozesuetan IKTen integrazio optimoa aztertuz. Era berean, Haur Hezkuntzako etapan zentratu gara teknologiek haurrengan dituzten onurak azalduz eta etapa honetan eskain ditzaketen hainbat...



III EuroSoTL Kongresua: Ikaskuntza-irakaskuntza akademikoaren eremu berriak arakatzen, 2019ko ekainak 13 eta 14, Bilbo, Euskal Herria, 3rd EuroSoTL Conference : Exploring new fields throught the scholarship of teaching and learning, June 13-14, 2019, Bilbao, Basque country, III Congreso EuroSoTL: Explorando nuevos campos a través de un enfoque académico de la enseñanza y el aprendizaje, 13-14 de junio de 2019, Bilbao, País Vasco

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Congreso EuroSoTL (3º. 2019. Bilbao)

1185 p., EuroSoTL, el Congreso Europeo de Scholarship of Teaching and Learning, o Enfoque académico de la enseñanza y el aprendizaje, está organizado en colaboración con el grupo europeo de la International Society for Scholarship of Teaching and Learning -ISSOTL- y la Red Estatatal de Docencia Universitaria -RED-U-. El congreso se celebró en el Bizkaia Aretoa de Bilbao (País Vasco) los días 13 y 14 de junio de 2019. Las personas participantes pudieron discutir e intercambiar experiencias en nuevas...



Justizia interditaren poetika: (gertatutakoaren errelatoaz)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Bornaetxea, Arturo

151 p., Frankismo ondoko egoera politikoaz egindako gogoeta-saio bat da, justiziaren nahiz injustiziaren ikuspuntutik begiratuta egina. Trantsizio ondokoa mito bat izaki, horri buruz pentsatu ahal izateko bizitakoaren istorioak behar dira. Horretarako eguneroko mintzairaz, ikurrez, ikonoez, alegoriez, metaforez edo mitoez mintzatu beste biderik ez da., Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.



Gontz garaia: (ipuinak kontatu ez dituztenei)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rodríguez Bornaetxea, Arturo

107 p., Galernaren irudia hartuz, Donostian 1813an eta 1914an Baionan gertatutako aro aldaketa astintzailearen berri ematen duen saio bat, zeinetan Ilustrazioaren aurkako gurutzada absolutista ezarri baitzen., Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.



Islandiera ikasten

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Casado da Rocha, Antonio Luis

103 p., Poesi liburu bat da, non poeta euskaldun-berriak islandiera ikastea txikia eta periferikoa denarekiko hurbiltasuna, enpatia eta identifikazioa ikastearen metafora iradokor bihurtzen baitu., Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.



Jan Dabrowski

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Peillen Karrikaburu, Txomin

173 p., Diasporan, Parisen, Nowa Hutan eta, dabilen poloniar emazteki baten bizitzari buruzko eleberria. Eguzki Semeen sektan sartzen da eta aita-semeak baino ez dira hortik bizirik irtengo eta arbasoen herrira itzuliko., Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.



Izan gabe denaz: euskal literatur kritika hedabideetan: hogeita hamar urte hedabideetako euskal literatur kritikan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Egaña Etxeberria, Ibon

400 p., Kritikak euskal literaturaren inguruan sortutako diskurtsoa aztertzen da saio honetan. Orobat, literatur kritikaren funtzioaz. XXI. Mendean kultur kritikak izan beharko lukeen lekuaz gogoeta egiten da., Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.



Designing periodic and aperiodic structures for nanophotinic devices.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Andonegui Artegui, Imanol

330 p., Future all--optical networks will require to substitute the present electronic integrated circuitry by optical analogous devices that satisfy the compactness, throughput, latency and high transmission efficiency requirements in nanometer scale dimensions, outperforming the functionality of current networks. Thereby, existing dielectric materials do not confine light in a sufficiently small scale and so the physical size of these links and devices becomes unacceptable. In fact, if the optical...



Erorketak murriztea zure esku dago. Erorketak murrizteko ariketa fisikoaren eraginkortasuna komunitatean bizi diren adindunetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Redondo Alvárez, Andrea

57 p. : il. -- Bibliogr.: p. 25-27, Gaur egun, komunitatean bizi diren pertsona adinduen %33ak behintzat erorketa bat pairatzen du urte bateko epean eta erorketen prebalentzia adinarekin handiagotzen da, 75 urte gorako pertsonetan %50,5 izanda. Bestalde, erorketek ondorio fisiko, psikologiko, eta sozial garrantzitsuak suposatu dezakete erortzen den pertsonarentzat. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da hauen prebentzioa. Gaur egunera arte, erorketak prebenitzeko ariketa fisikoa gehien ikertu den estrategia da. Gainera, ariketa...



Familiaren presentzia ospitale barneko helduen bihotz biriketako berpiztean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ormaetxea Renteria, Zuriñe

45 p. -- Bibliogr.: p. 24-27, Esparru teorikoa eta justifikazioa: Tradizioz, pazienteak bihotz gelditzea jasaten duenean ospitalean eta berpiztea behar duenean, familia gertaera lekutik urruntzen dituzte profesionalek, itxaron gela batera eramaten dira non berriak bakanak izaten diren. Aldiz, familian eta pazientean oinarritutako zainketen sustapenarekin, familiak BBBan egoteko eskubidea aldarrikatzen hasi dira. Helburua: Ospitale barneko helduen BBB familiaren aurrean egiteak familiaren antsietate, depresio, estres, eta...



Garezur-barneko presioaren kontrol ez-farmakologikoa garezur entzefaloko traumatismo larrian: postura drainatzea eta tenperatura

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz de Apodaka Aguirrebeitia, Ainhoa

59 p. : il. -- Bibliogr.: p. 33-35, Garezur-entzefaloko traumatismo larria jasan duten pazienteak egoera kritikoan dauden pazienteak dira eta Zainketa Intentsiboko Unitatean ingresua eskatzen dute. Garezur barneko presioa, garezur gangan garun edukiek (parenkimak, likido zefaloerrakideoak eta odol bolumenak) egiten duen presioa izanik, lehen mailako garun kaltea pairatu ondoren kontrolatu beharreko parametro garrantzitsuenetarikoa da. Traumatismo ondorengo garezur-barneko presioaren igoerak eragin zuzena du garuneko perfusio...



Kanguru Ama Metodoa: Praktika eraginkorra al da jaioberri goiztiar edota pisu baxukoen bizi-konstanteak egonkor mantentzeko?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sixto Arroyo, Arlet

62 p. : il. -- Bibliogr.: p. 23-27, Marko teorikoa eta justifikazioa: Kanguru Ama Metodoa jaioberria amarekin azalez azaleko kontaktuan oinarritzen den praktika da, amarentzat eta jaioberriarentzat onura handiak ekar ditzakeena, batez ere jaioberri goiztiar edota pisu baxukoentzat. Teknika sinplea denez, inkubagailuak bezalako ekipamendu garestien erabilera murrizten du eta aldi berean ospitalizazio egunak gutxitzen dira. Osasun Mundu Erakundeak (OMEk) dioenez, urterio 15 milioi jaiotze goiztiarrak ematen dira munduan zehar, 10...



Ziztada arterialaren mina gutxitzeko metodo anestesikoen Eraginkortasunaren azterketa: Berrikusketa bibliografikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barredo López, Paula

42 p. : il. -- Bibliogr.: p. 24-25, Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Gasometria arteriala, arnas funtzioa neurtzeko oinarrizko proba da. Laborategiko froga oso mingarria kontsideratzen da, arteriaren kokapen anatomikoarengatik eta lagina lortzeko prozedura porrot tasa altuengatik. SEPAR-ek 2017ean, gasometria arteriala lagina lortzeko anestesia lokala erabiltzea gomendatu izan du, baina eguneroko praktikan ez da beti erabiltzen, eta pazienteen mina ez da beti kudeatzen. Mina arintzea, osasun arretaren funtsezko arloa...



Testu eta irudien arteko antzekotasun semantikoa aztertzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberria Saizar, Ander

Lengoaia Naturalaren Prozesamendu eta Ikusmen Artifizialaren arloaren erdigunean mo- dalitate anitzak, irudi eta testuak, aldi berean prozesatzea da helburu nagusietako bat. Proiektu honetan modalitate anitzeko sistemen estimazioak modalitate bakarra erabiltzen dutenena baino hobeagoak diren aztertu da. Hori burutzeko testu eta irudien arteko antze- kotasun semantikoak aztertu dira, STS eta vSTS atazen bidez. STS modalitate bakarreko ataza da, non bi esaldiren arteko antzekotasun semantikoak...



Etxalarko herria ezagutzeko aplikazioaren garapena, multimedia informazioa eta errealitate areagotua kontuan edukiz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Elizagoien Bizente, Itsaso

Proiektu honetan Etxalarko herrian dauden agenda, aukerak eta tokiak ezagutzeko eta bertan mugitu ahal izateko nonahiko aplikazio baten diseinua eta garapena egin da Android motako gailu mugikorrentzat. Aplikazioak multimedia informazioa erantsi du interfazean. Horrez gain, irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatu ditu pertsona eta gailu bakoitzari moldaketa eginez eta eleanitza izanik. Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko lehenik aplikazioaren analisi zehatz bat egin da eta...



NBA-ko sare soziala

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Guilló Rodríguez, Jon

Dokumentu hau "NBA-ko sare sozial"izeneko Gradu Amaierako Lanaren memoriari dagokio, Jon Guilló Rodriguez-ek garatua Ingeniaritza Informatikako Graduko Software Ingeniaritzako espezialitatean. Proiektu honen helburua, zerbitzari (negozio-logika) bakar batean gainean, bezero aplikazio desberdinak garatzeko aukera ikustea da. Modu horretan, zerbitzariarekin konexioak sortuz, Android mugikorretarako aplikazioak edo web-aplikazioak zerbitzari beraren gainean lan egiteko aukera emango...



Norabide orotako plataforma gaineko beso artikulatu baten kontrola robotika asistentzialean aplikatzeko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pato Sanchez, Ainhoa

Gaur egungo gizarte edadetu batean, non egunerokoan robotak aurkitu daitezken, robotika asistentzialaren premia nabaria egiten da. Lan honetan eremu horretan murgilduko gara bai gaur egungo ikerketa lerroak aztertuz, bai garatuak edo garatzen ari diren robot eta soluzio desberdinak aztertuz, baina baita ere erabiltzaile izango diren pertsonen iritzi, behar eta mugak aztertuz. Hau guztia kontuan hartuta proposatu den eta garatu den aplikazioa azalduko da, baita hau garatzeko lan ingurunea ere,...



Osasun-txostenen itzulpen automatikorako corpusa jasotzeko aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iraola Otegui, Hodei

Dokumentu hau “Osasun-txostenen itzulpen automatikorako corpusajasotzekoaplikazioa” Gradu Amaierako Lanaren memoria-dokumentua da, Informatika Ingeniaritzako Graduko Software Ingeniaritza espezialitatearen inguruan garatua, Donostiako Informatika Fakultatean. Donostiako Informatika Fakultateko IXA taldeak (ikerkuntza-taldea) proiektu bat gauzatzeko hitzarmen bat dauka Osakidetzarekin. Proiektu horren helburu nagusia Osakidetzako dokumentu...



Segurtasun kopiak burutzen dituen azpiegitura bat martxan jartzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Molla Mena, Ion

Zer gertatuko litzateke ordenagailuan gordetzen den informazio guztia (dokumentuak, argazkiak, pasahitzak, posta elektronikoko mezuak etab.) galduko balitz? Gaur egun, informazioa eta datuak gordetzeko, bai etxean edota enpresetan ere, ordenagailua da erabiltzen den gailu nagusia. Enpresen kasuan, informazioa erritmo altu batean sortzen da, ondorioz, informazioa enpresaren nukleoa bihurtzen da. Hori dela eta, ez dago dudarik, enpresa batean informazioa dela garrantzitsuena eta baliotsua egiten...



ShotMap

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arroyo Arrizabalaga, Oihan

Gradu Amaierako Lan honek bi helburu nagusi dituela esan dezakegu. Bat, saskibaloi partidu bateko jaurtiketa guztien informazioa biltzen duen eta ondoren datu hauek grafiko bisualen bitartez bistaratzen dituen aplikazioa garatzea da. Bestea, proiektu handi batean egin behar diren atazak ondo planifikatzeko gaitasuna garatzea, hauen jarraipen egoki bategiteazeta memoria txukun bat idazteaz gain. Aplikazioa garatzeko bai graduan zehar eta bai unibertsitatearen...



Web aplikazioen berfaktorizazioa Software Produktu-Lerro bat garatuz, WebAnnotationSPL

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cantero Loinaz, Mikel

Proiektu honen helburu nagusia EHUko Onekin ikerketa taldean lan egiten duen Haritz Medinak garatutako Highlight&Go, Mark&Go eta Review&Go aplikazioak garatzeko balio duen Software Produktu-Lerro bat garatzea da. Hori lortzeko, aplikazio hauen kodea aztertu da beraien arteko berdintasun eta desberdintasunak identifikatzeko eta ondoren horiekin ezaugarri-diagrama bat diseinatzeko. Azkeneko urratsa SPLa pure::variants tresnarekin inplementatzea izan da.



Development of novel therapeutic approaches to promote the healing of chronic wounds, Zauri kronikoen orbaintzea sustatzeko baliabide terapeutiko berrien garapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Orúe, Itxaso

377 p., En esta tesis se han desarrollado diferentes formulaciones terapéuticas para la cicatrización de heridas crónicas, ya que éstas son una patología en auge, por el gran aumento de los factores que participan en la cronificación de las heridas, como pueden ser, la diabetes, la obesidad y la vejez. La primera formulación desarrollada fueron nanopartículas lipídicas (portadores lipídicos nanoestructurados o NLCs) que contenían el péptido humano LL37. Su eficacia se evaluó en un modelo in vivo de...



Mir-pharmacogenetics in childhood acute lymphoblastic leukemia treatment, Mir-farmakogenetika haurtzaroko leuzemia linfoblastiko akutuaren tratamentuan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Umerez Igartua, Maitane

164 p. (cast.) 168 p. (eusk.), La leucemia Linfoblástica Aguda (LLA) es la neoplasia más frecuente en la población pediátrica. La supervivencia global de la LLA supera hoy día el 80%, en parte gracias a la intensificación del tratamiento. Sin embargo, uno de los principales inconvenientes del tratamiento son las toxicidades que presentan algunos individuos y que pueden conllevar a una reducción/omisión de dosis, con el consiguiente impacto negativo en el pronóstico. Por ello, es de interés la búsqueda de marcadores que...



Euskal protestaldia eta demokratizazioa. Diskurtsoak eta ekintza kolektiboa Lizarra-Garaziko kasuan (1995-2000)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sierra Zapirain, Galder

661 p., Ikerketa honetan Lizarra-Garaziko prozesua bezala ezaguna egin zena aztertu nahi izan dugu. Horretarako ikuspegi bikoitza baliatu dugu: diskurtsoen analisia eta ekintza kolektiboa; hau da, diskurtsoa eta ekintza politikoaren arteko hartu-emanaren nondik norakoak aipatutako kasuan. Izan ere, diskurtsoen analisiak identifikazio politikoen azterketarako tresna garrantzitsuenetako bat bihurtu baita Zientzia Politikoen eremuan; diskurtsoek ekintza kolektibo gatazkatsuan forma hartzen dutela ahaztu...



Euskarazko denbora-egituren azterketa eta corpusaren sorrera/Analysis of Basque temporal constructions and creation of a corpus.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altuna Díaz, Begoña

268 p., Ikerketa-lan honetan euskarazko denbora-informazioaren prozesamenduan le\-hen urratsak egin ditugu. Horretarako, beste hizkuntzetan egin diren lanetan eta euskarazko denbora-egituren analisi linguistikoan oinarritu gara. Informazio hori baliatuta, euskarazko denbora-egiturak automatikoki tratatzeko ezaugarri linguistiko esanguratsuenak identifikatu ditugu eta horiek kodetzeko EusTimeML markaketa-lengoaia sortu dugu. Era berean, EusTimeMLri jarraituta denbora-informazioa eskuz etiketatuta duen...



Aldi preanalitikoan hobekuntzak lortzeko OSI Donostialdearen (Osakidetza) eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen arteko kolaborazio proiektua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zumarraga San Miguel, Mireia

XX. mendeko azken 50 urteetan laborategi kliniko esparruan burutzen diren frogen kantitatea handitu da. Gaur egun, diagnostikoen %80-90a laborategiko frogen ondorio dira, beraz argi dago hauetan emandako akatsek pazientearen ongizatearen gainean eragina izango duela. Gaur egun, laborategiko klinikoko prozesua bost etapa edo alditan banatzen da: pre-preanalitika, preanalitika, analitika, postanalitika eta post-postanalitika. Akats gehien ematen den aldia, aldi preanalitikoa da, non erizainak...



Erizaintza-zainketak sindrome alkoholiko fetalean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrea Jauregui, Ainhoa

Espektru Alkoholiko Fetaleko Nahasteak haurdunaldian zehar alkohola kontsumitzearen ondorioz fetuan sortzen diren ezaugarri fisiko, jokabideko arazo eta egoera kognitiboak biltzen ditu bere baitan. Hauetan larriena Sindrome Alkoholiko Fetala da. Erizainen parte-hartzea ezinbestekoa da osasun publikoko arazo honen prebentzioan, diagnostiko goiztiarrean eta maneiuan. HELBURUAK. Lan honen helburu nagusia Sindrome Alkoholiko Fetala pairatzen duten haurren bizi kalitatea hobetzeko erizainen esku...



Erizaintzaren rola haurdunaldian zoru pelbikoaren disfuntzioen prebentzioan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garmendia Arregui, Uxue

Gure gizartean, emakumeen artean batez ere, zoru pelbikoaren disfuntzioak eta bere ondorioak osasun-arazo handiak dira. Mundu mailan emakume askori eragiten dion patologia da eta ondorengo urteetan %10 pelbis-zoruaren interbentzioetara ezarriak izango dira, balio hauek gorantz egingo dutelarik bizi- itxaropenaren handitzearekin batera. Zoru pelbikoaren disfuntziorako arrisku handiena duten faktoreak haurdunaldia eta erditzea dira. Helburuak. Lanaren helburu nagusia, erizainaren ikuspegitik...



Garuneko Istripu Baskularra (GIB) izan duen pertsonaren familiak bizi dituen aldaketak eta behar dituen zainketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Herrero Legaria, Amaia

Garuneko Istripu Baskularra (GIB) odol-irrigazioaren alterazioak eragindako gaixotasun kronikoa da eta ezgaitasun neurologikoa eragiten du. Bat-batean agertzen den gaixotasuna denez, gaixotasuna izan duen pertsona eta familia ez daude prestatuta egoera berriari aurre egiteko. GIBk eragiten duen bizi-aldaketak gaixotasuna izan duen pertsonaren eta bere familiaren bizi-kalitatean eragiten du eta egoera horretara egokitzeko, erizainaren rola garrantzizkoa izango da. Helburu orokorra: GIB izan duen...



Garapen emozionalaren oinarria Haur Hezkuntzan: ulermen emozionala, erregulazio emozionala eta enpatia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Nazabal Meire, Olatz

[EUS] Garapen emozionalaren oinarria haurraren lehenengo urteetan ematen da. Beraz, norbere emozioak ezagutzea, ulertzea eta ondo kudeatzen jakitea, eta besteenak ere antzematea eta ulertzea, ezinbestekoa izango da elkarbizitzarako giroa osasuntsua izan dadin. Egindako ikerketa honen helburua, 3-6 urte bitarteko 42 umeen (21 neska eta 21 mutil) garapen emozionala eta zehazki, ulermen emozionala, erregulazio emozionala eta enpatia zein puntutaraino garatuta dauden aztertzea izan da. Horretarako..., [ES] La base del desarrollo emocional se da en los primeros años de la infancia. Por ello, conocer las propias emociones, entenderlas y saber gestionarlas, y también reconocer y entender las del resto, será imprescindible para que la convivencia sea sana. Este trabajo tiene como objetivo conocer el desarrollo emocional de 42 niños y niñas (21 niños y 21 niñas) de 3-6 años de edad: hasta qué punto están desarrolladas su comprensión emocional, su regulación emocional y su empatía. Se han..., [EN] The base of the emotional development takes place in the first years of childhood. Knowing the own emotions, understanding them and being able to deal with them, as well as recognizing and understanding those of others, will be necessary in order to have a healthy daily coexistence. The main objective of this survey is to analyze the emotional development of 42 children (21 girls and 21 boys) between 3-6 years old: to what extent emotional comprehension, emotional regulation and empathy...



Metodologia aktiboak UPV/EHUn: Hezkuntza berrikuntza esperientzien trukaketa, Metodologías activas en la UPV/EHU: compartiendo experiencias de innovación docente

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
González de la Hoz, María Nieves, Esquisabel Alegría, Amaia, Garay Ruiz, Urtza

264 p., [ES] El pilar fundamental del modelo pedagógico basado en el aprendizaje cooperativo y dinámico de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), más conocido como modelo IKD, se fundamenta en un proceso de aprendizaje cuyo protagonista principal es el alumnado. Este modelo constituye el marco referencial para la planificación y el desarrollo de nuestros grados, posgrados y asignaturas. Pero quedarse solamente en la reflexión sobre los procesos de enseñanza-aprendizaje no cambia los contextos en los..., [EU] Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) duen Ikaskuntza Kooperatiboa eta Dinamikoa ereduak, IKD izenez ezagutzen den ereduak, ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista den ikaskuntza prozesua du oinarri. Horrek gure graduak, graduondokoak eta irakasgaiak planifikatzeko eta aurrera eramateko gogoetarako markoa ematen digu. Baina hausnarketa hutsean gelditzeak ez du ikaskuntza-irakaskuntza testuingurua aldatzen; horretarako gogoetatik ikasgeletara ere salto egin izan ohi dugu gure...



Donostiako ondare eraikiaren birgaitze energetikoa. Inguratzaile termikoan esku-hartzea, Rehabilitación energética del patrimonio edificado de San Sebastián. Intervención sobre la envolvente térmica.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martín Garín, Alexander

282 p., La presente tesis doctoral aborda el reto existente de aplicación de las medidas de eficienciaenergética en la tipología edificatoria patrimonial sin que sus valores histórico-artísticos se veanafectados.En un primer lugar la investigación se centra en la caracterización térmica de los edificios a través dedistintos ensayos experimentales. Para ello, los análisis se desarrollan en el ámbito de estudio delensanche decimonónico de Donostia-San Sebastián como ciudad representativa de la..., ENEDI



Zainketa aringarri pediatrikoak: erizaina eta komunikazioa, egoera terminalean dauden gaixo pediatriko eta horien familiarekin

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mayoz Elicegui, Aiora

Gaixotasun sendaezinak dituzten haur eta nerabeen biziraupena luzatzen joan den neurrian, zainketa aringarri pediatrikoak geroz eta indar handiagoa hartzen joan dira. Zainketa horietan, komunikazioa funtsezko tresna bilakatzen da. Komunikazioa, esfortzu, ardura eta abilezia eskatzen duen alor bat da eta kasu askotan informatzearekin erlazionatzen den arren, hori baino haratago doan prozesua da. Helburuak: Helburu orokorra, egoera terminalean dauden gaixo pediatriko eta horien familiarekin...



In vitro characterization of LDLR, PCSK9 and APOB variants as a tool to understand molecular aspects of familial hypercholesterolemia and improving genetic diagnosis.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Benito Vicente, Asier

215 p., La hipercolesterolemia familiar es una enfermedad genética autosómica dominante que se caracteriza por unos niveles altos de colesterol en plasma. Este colesterol, con el tiempo se acumula en las paredes vasculares y favorece la aparición de la enfermedad cardiovascular. En esta tesis, se han estudiado los mecanismos genéticos y moleculares relacionados con el desarrollo de la hipercolesterolemia familiar con el objetivo de desarrollar diagnósticos inequívocos que permitan una pronta detección..., CSIC Instituto Biofisika Institutua



Birsortze neuralean erabiltzeko hortz muineko ama zelulen gaitasun funtzionalaren azterketa, Study of neurogenic functional potential of dental pulp stem cells (DPSCs) in neural regeneration

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Luzuriaga González, Jon

El capítulo II (Results and Discussion) está sujeto a confidencialidad por el autor. 112 p., Ezaguna da hortz muin helduak zelula ama populazio garrantzitsu bat duela barnean, hauei, hortz muineko zelula amak deritze (ingelesez, dental pulp stem cells, DPSCs). Oinarrizko egoeran aurkezten dituzten zelula neuralen markatzaileak, zelula ama neuralek baino irisgarritasun handiagoa, jatorrizko organoaz kanpo hedatzeko ahalmena eta neurodesberdintzapen ahalmenak, bakarrak bilakatzen dituzte giza DPSCs-ak (gDPSCs-ak) gorputz helduan aurkitu daitezkeen beste zelulekiko. Izan ere, birsorkuntza...



Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortiz de Pinedo Rojas, Aitor Pedro

551 p., Jean Etxepareren (1877-1935) bigarren liburua (Beribilez) aztertzen da tesian. Ikerketaren jomuga dira autorearen helduaroko ideologia eta haren Euskal Herriaren iruditeria, bidaia-kontakizun honetan, hegoaldeko Euskal Herrian zehar autoz egina. Metodologia semiotikoa (Philippe Hamon) eta imagologikoa (Daniel-Henri Pageaux) erabili dira. Gure hipotesia nagusia da azken urteetan gaizo zegoen mediku honek hilburuko intelektuala utzi ziela gogaide euskaltzaleei bidaia-kontakizun ¿barne-handi¿...