Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Idazketa, haurrentzako arnasgune eta garapenean bidelagun

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubizarreta Zurituriza, Ainhoa

[EU] Gradu Amaierako Lan honek, idazketa, enpatia, asertibitatea eta autokontzeptua ditu ardatz. Hau da, idazketak hiru ezaugarri hauetan izan dezakeen eragina ikertzea du helburu. Izan ere, idazketa pertsonalerako ohitura ia ikusezina da Lehen Hezkuntzan, nahiz eta onura anitzak ekar ditzakeen. Horretarako, gai honen inguruko informazio teorikoa eta burututako ikerketa mistoa elkarlotuz, idazketari merezi duen aipamena eta zor zaion garrantzia eskaintzea da asmoa. Aipatutako ikerketa 199..., [ES] Este Trabajo de Fin de Grado se centra en la escritura, la empatía, la asertividad y el autoconcepto. Es decir, tiene como objetivo principal investigar la influencia que la escritura puede tener en estos tres aspectos. Si bien es cierto que puede ofrecer múltiples beneficios, el hábito de la escritura personal en la Educación Primaria es casi invisible. Por ello, se tratará de brindar a la escritura la mención y la importancia que merece, enlazando la información teórica sobre este tema..., [EN] This Final Degree Project focuses on writing, empathy, assertiveness and self-concept. In other words, its main aim is to research the influence that writing can have on these three features. Although it is true that it can provide multiple benefits, the habit of personal writing in Primary Education is almost invisible. Therefore, an attempt will be made to give writing the mention and importance it deserves, linking theoretical information on this topic with the responses of the survey...



Dermatitis atopikoa haurretan: gaur egungo tratamendu topikoak eta garapen bidean dauden tratamendu berriak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sudupe Zulaika, Sara

25 p. : il.-- Bibliogr.: p. 22-25, Dermatitis atopikoa mundu mailan 230 milioi pertsonek pairatzen duten gaixotasuna izanik eta Euskadi mailan gutxi gorabehera 22000 kasu egonik, kontuan hartu beharreko gaixotasuna kontsidera daiteke. Gaur egungo datuak kontuan izanik, urteak igaro ahala gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen kopurua handitzen doala ikusi da eta gorakada hau batez ere haurretan oso nabarmena izaten ari da, munduko haurren % 5-20 inguruk gaixotasun hau pairatzen baitute. Gainera, kasu gehienak (% 60 inguru)...



Orientazio lasterketetan oinarritutako proposamen didaktikoa Lehen Hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Antepara Txurruka, Iker

55 p. : il.-- Bibliogr.: p. 37-42, [EUS] Lan honen helburua natur jarduerak hezkuntzan izan dezaketen garrantzia agerian jartzea, eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako sekuentzia didaktiko bat diseinatu, martxan jarri eta ebaluatzea izan da. Horretarako, lehendabizi, jarduera hauek definitu eta horien orokortasunak azaldu dira. Ondoren, egungo euskal curriculumean daukaten presentzia aztertu da, nahiko murriztua delarik. Hala, literaturan, natur jarduerak, ekintzak eta jolasak Lehen Hezkuntzan (LHn) maiz barneratuz gero, zer..., [EN] The objective of this study is to highlight the importance of activities in nature in education and to design, carry out and evaluate a didactic sequence for primary school students. To this end, the generalities of these activities have been defined and explained. Its presence in the current Basque curriculum, which is quite small, is analysed below. Thus, the literature has seen the benefits and effects that can be obtained from the frequent incorporation of activities and games in the..., [ES] El objetivo de este trabajo se centra en poner en manifiesto la importancia que pueden tener actividades en la naturaleza en la educación y diseñar, llevar a cabo y evaluaruna secuencia didáctica para alumnos de Educación Primaria. Para ello, en primer lugar, se han definido y explicado las generalidades de estas actividades. A continuación se analiza su presencia en el actual currículo vasco, que es bastante reducida. Así, en la literatura se han visto los beneficios y los efectos que se...



On the (ir)rationality of political violence. Helburu politikoak erdiesteko biolentzia erabili izan dutenen arrazionaltasunean sakonduz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Saratxo Moro, Mikel

450 p., The main objective we have tried to achieve with this thesis has been to analyse the individual and collective rationality of those who have practised political violence. Throughout this thesis, we have addressed this question from various perspectives, moving from general theoretical considerations to analysing specific cases. On the one hand, we have analysed the development of ETA¿s collective rationality on the use of political violence. On the other hand, we have compared the individual...



“Thiol-ene” emultsio polimerizazioa sistema erdi-jarraitua erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Larrañaga Zubizarreta, Urko

Jakina da, gaur egun polimeroen arazo nagusienetako bat, hauen bizitza denbora luzeak direla. Askok, milaka urte iraun ditzakete inongo degradaziorik jasan gabe eta horrek, zabor eta mikroplastikoen gehiegizko pilatzea dakar. Arazo honen aurrean, polimero degradagarrien erabilera bultzatu da; honela, material hauen bizitza denbora murrizteaz gain, ekonomia zirkularra bultzatuz eta pilaketa hauek murrizteko asmoz. Polimero mota horien artean, politioeterrak aurkitzen dira eta honenbestez,...



Euskal hedabideen audientzien eta ezaugarrien azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Amezaga Albizu, Josu, Mimenza Castillo, Libe, Burreso Pardo, Naroa

2022an Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta EHUko NOR Ikerketa Taldeak hurrengo urteetan zehar Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak urtero laguntza izendun bat egitea adostu zuten. Laguntza horren helburua, EHUk euskal hedabideen audientzien eta ezaugarrien azterketak egitea zen. Horren ondorioz, 2022an eta 2023an zenbait txosten egin ditu NOR Taldeak HPSrentzat. Hemen txosten horietako batzuk jasotzen dira., Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (EHAA, 2022-12-30 eta EHAA, 2023-12-29).



Etxebizitza monetizatzeko metodoak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Angulo Sanz, Gorka

Lan honen helburua adineko jendeari etxebizitza monetizatzeko aukerak ezagutzera ematea eta ondo azaltzea da. Azken urteetako gorakadaren ondorioz, metodo ezezagunenen arteko alde positiboak zein negatiboak azaltzen dira, dakartzaten onurak eta arriskuak ondo ulertzeko. Etxebizitza monetizatzeko aukera guztiak sailkatu eta labur-labur azalduko ditut haien definizioak emanez. Horretaz aparte, gutxien ezagutzen diren metodoak ekar ditzaketen arriskuak eta aukerak ulertu eta ezagutarazi nahi ditut...



Ahozko narratibotasuna interakzionismoaren argitara: kohesio mekanismoek esaten digutena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Azkoaga, Inés María, Diaz de Gereñu Lasaga, Leire

Euskarazko kontalaritza garaikideko bi adituk jendaurrean egindako konta-saio biren az-terketa egiten da lan honetan. kohesioa hizpide hartu eta testuaren alderdi honek narra-tibotasunean duen eragina azaltzen dugu elkarren osagarri diren hiru ikuspegitik: formalinguistikoa, balore enuntziatiboa eta dimentsio soziala. Hiru iturri horietatik edaten dukonta-saioak narratibotasuna eraikitzeko eta prozesu horretan konta-saioa testu-genero be-zala ezaugarritzeko. Erakusten dugun bezala,..., MiCinn: Bilingüismo y Multilingüismo: Adquisición, enseñanza y usos de las lenguas. Criterios explicativos del desarrollo lingüístico. BiMUDEs (FFi 2009–13956– CO2–01 (FiLO) EJ /GV ikertaldea (iT481-10)



Euskara hutsezko hedabideen kartografia, Cartografía de los medios de comunicación en euskera, Cartographie des médias exclusivement basques, Charting Basque-only media

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Mimenza Castillo, Libe

Euskara hutsezko hedabideen kartografia eguneratua dakar artikulu honek. Sektorearen mapa irudikatzeko Euskal Hedabideen Behategiaren datutegia hartu da abiapuntu, hau da, euskarazko hedabideen inguruan inoiz egin den datu-bilketa handiena. Bertatik, honako eremuak dira aztergai nagusiak: hedabideen hedapena, ekoizpenari lotutako datuak, komunikazio-enpresen erradiografia osatzen duten zenbakiak, euskal hedabideen aurrekontua edota finantzaketa-sistema eta hartzaileak. Lurra ezagututa,...



NFV eta Cloud arkitekturen hedapena eta kudeaketa egiteko automatizazio sistema baten diseinua eta inplementazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxebarria Aizbitarte, Ibon

Telekomunikazio industrian, hardwarearen birtualizazioa gero eta garrantzitsuagoa da, eta denborarekin teknika honen erabilpena ezinbesteko bihurtu da. Teknikak hainbat abantaila ditu, hala nola sarearen malgutasuna eta kostuaren murrizketa. Birtualizazioa burutzeko hainbat bide jarraitu daitezke, eta kasu honetan, NFV (Network Function Virtualization) arkitekturan oinarrituko gara lana burutzeko. Lan honetan, NFV arkitektura barruan zerbitzu birtualizatuen automatizazioa garatuko da. Batez...



Hitzaurrea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azkune Galparsoro, Gorka

EKAIA aldizkaria, Adimen artifizialari buruzko alearen hitzaurrea.



Musika lehen haurtzaroan: Laudio Ikastolan egindako proposamen didaktiko musikal bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Berganza Agüera, Izaro

56 p. -- Bibliogr.: p. 41-43, [EUS] Aurrean duzun Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek Haur Hezkuntzako etapan gizakiaren garapen integralerako funtsezko tresna gisa musikak duen garrantzia du ardatz, zehazki, lehen haurtzaroan (0-2 urte) duen eraginari arreta berezia eskainiz. Metodologia aktibo, ludiko eta parte-hartzailearen bidez, hainbat jarduera musikal proposatzen dira, esplorazioa, sormena eta adierazpen indibiduala zein taldekakoa sustatzeko, haur bakoitzaren garapen integrala bultzatuz. Diseinatu den proposamen..., [ES] Este Trabajo de Fin de Grado (TFG) que tienes delante se centra en la importancia de la música como herramienta fundamental en el desarrollo integral del ser humano en la etapa de Educación Infantil, en concreto dando especial atención a su influencia en la primera infancia (0-2 años). A través de una metodología activa, lúdica y participativa, se proponen diversas actividades musicales que promueven la exploración, la creatividad, y la expresión tanto individual como grupal favoreciendo...



Decarbonisation of the residential stock by the holistic enviro- economic sustainability evaluation of energy renovation strategies under the life- cycle thinking, Bizitegi parkearen deskarbonizazioa bizi zikloaren ikuspegitik berritze energetikoen ingurumen eta ekonomia jasangarritasunaren ebaluazio holistikoaren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arbulu Dudagoitia, Markel

242 p., [EN] This PhD Thesis introduces an innovative methodological evaluation of the residential building stock decarbonisation with a bottom-up approach. The research is based on the need for specific guidelines for decarbonisation of the residential park, in line with the requirements of the European Union (EU). In addition, the decarbonisation assessment of the residential stock presents challenges such as the integration of the life cycle thinking (LCT), the diversity of building typologies, the..., [EU] Doktorego tesi hau bizitegi-eraikinetarako deskarbonizazio metodologikoaren ebaluazio berritzaile bat sartzen du, behetik gorako ikuspegiarekin. Ikerketa biziteki parkearen deskarbonizazioareko gida-lerro zehatzen beharrean oinarritzen da, Europar Batasunaren (EB) eskakizunarekin bat eginez. Gainera, bizitegi parkearen deskarbonizazio ebaluazioak hainbat erronka ditu, hala nola bizi zikloaren ikuspegiaren (BZI) integrazioa, eraikin tipologien aniztasuna, erabiltzaileen portaerak eragindako...



Hutsuneak du hitza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hernández García, Jone Miren

Bertsolaritzaren balioetako bat euskal gizarte eta kulturaren isla izateko duen gaitasuna izango litzateke. Horregatik, bertsolaritzan gertatzen diren tentsioak egun pertsona izateak eta euskalduna izateak dituzten esanahiek sortzen duten eztabaiden erreplika gisa ikus daiteke. Gauza bera esan daiteke definizio horietan generoaren nozioak, feminismoak edota emakumeek duten paperaren gaineko eztabaidei buruz. ildo horri eutsiz, zenbait hausnarketa plazaratu nahi ditu artikulu honek. Horretarako...



Euskararen erritmoa neurtzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jauregi Nazabal, Oroitz

Hizkuntzaren erritmoari buruzko azterketa aurkezten du lan honek. Euskarak silabaaldiko hizkuntzen ezaugarriak dituela defendatu dute hainbat autorek eta lan honetan baieztapen horren aldeko ariketa egin da. Hemen aurkezten den azterketaren ekarpena da erritmoaren azterketa korrelato erritmikoak erabiliz egitea. Honekin batera, aipagarria da euskararen erritmoaren neurketa ahalik eta zabalena izateko euskararen eremuko zenbait hizkera hautatu direla. Prosodikoki desberdintasunak egon daitezkeen...



Kontu nozionalen suediar pentsio sistema: Espainian izan dezakeen aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barquín Acereda, Angela

Espainiako erretiro pentsio sistemak duen funtzionamendua aztertuta, horrek bizi duen krisialdia oso eztabaidatua izan da. Gauzak horrela, Kontu Nozionalen pentsio Sistema ordezko aukera bat izan daiteke. Suedia eredu bezala hartuta, Kontu Nozionalen sistema azaltzea gain, Espainian izan dezakeen aplikazioa izango da aztergai. 5 langile desberdinek duten soldata mailak hartuta, eta soldata hazkunde eta interesei dagozkion balioak erabiliz. Horrela, 2025ean lanean hasi eta 2065ean erretiratzen...



Gizarte hezitzailea, egungo ikastetxeetan txertatu beharreko profesionala

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rincón Sánchez, Lizeth Nahomy

[EU] Etengabe aldatzen ari den gizarte batean bizi garen heinean, argi dago hezkuntzaren esparrua ez dela salbuespena; ondorioz, egungo hezkuntza sistema berrasmatzea eta diziplinarteko eredu irekiagoa ezartzea premiazkoa da. Txosten honen xedea gizarte hezitzaileek egungo ikastetxeetan lekurik izan beharko luketen ala ez aztertzea da, eta, horretarako, izaera kuantitatiboa eta diseinu deskriptiboa duen ikerketa aplikatua gauzatu da. Inkesta tresnaren bitartez, Bizkaiko lurraldean diharduten..., [ES] En la medida en que vivimos en una sociedad en constante cambio, es evidente que el ámbito educativo no es una excepción; en consecuencia, urge reinventar el sistema educativo actual y establecer un modelo interdisciplinar más abierto. El objetivo del presente informe es analizar si los/las educadores/as sociales deberían tener o no cabida en los centros escolares actuales, por lo que se ha llevado a cabo una investigación aplicada de carácter cuantitativo y diseño descriptivo. A través de..., [EN] As we live in a constantly changing society, it is evident that the education field is no exception. Thus, it is urgent to reinvent the current educational system and establish a more open interdisciplinary model. The aim of this report is to analyze whether or not social educators should have a place in today's schools, so a quantitative applied research with a descriptive design has been carried out. The survey tool was used to analyze the opinion of 70 professionals from both...



Covid-19 pandemiak Espainiako nerabeen eta gazteen osasun mentalean izan duen eragina

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Angulo Lanas, Jaione

66 p. -- Bibliogr.: p. 27-30, Mundu osoak eraldaketa izugarria jasan izan du Arnas Sindrome Akutu Larria Coronavirusa 2 agertu zenetik, SARS-CoV-2 izenez ere ezaguna. COVID-19aren pandemiak, esparru biologikoan ez ezik, esparru psikologikoan eta sozialean ere aldaketa anitz ekarri ditu. Izan ere, pandemiatik eratorritako neurriek, esaterako konfinamenduak, errutinen eta ohituren haustura ekarri dute; populazioaren ongizate psikologikoa kolokan jarriz, nerabeena eta gazteena barne. Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa...



Irudiaren estatusa Espainiako gerraosteko urte ilunetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Laka Solozábal, Itzale

34 p. -- Bibliogr.: p. 32-34, Gerra Zibilaren amaierako kultura-ikuspegiak berreraikuntza funtsezko helburu zuen. Erregimen berriaren ahalegin nagusia irudi propio bat eraikitzea izan zen, herrialdeko bizitzaren esparru guztietara esportatu ahal izateko; pedagogia bisualeko ekintza bat, maila sozial, intelektual, profesional eta abar guztietan asimilagarria, kasu askotan propaganda gisa formulatu zena. Hau eraikitzerako orduan Alemanian eta batez ere Italian garatutako jarduera eta arte-estatu harremanetarako ereduak...



Nutrizioaren eragina dismenorrean eta hilekoaren aurreko sindromean.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Doiz Garcia, Nora

29 p.: il. -- Bibliogr.: p. 26-29, Ziklo menstruala ugalketa garaian dauden emakumeek (15-44) hilero pairatzen duten prozesu fisiologikoa da. Prozesu honek hainbat funtzio erregulatzen ditu, hala nola hormonen sintesia. Emakume askok ziklo menstrualaren irregulartasunak pairatzen dituzte, zeintzuk euren bizi-kalitatea konprometituko duten. Lan honetan, dismenorrea eta hilekoaren aurreko sindromea (HAS) aztertuko dira. Dismenorrea emakumeek hilekoan zehar pairatzen dituzten behe-abdomeneko karranpek eragindako mina da. HAS duten...



Psikomotrizitate erlazionala eta autismoaren espektroko nahasmena: kasu azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lasuen Basterretxea, Maite

[EU] Gradu Amaierako Lan honek Psikomotrizitate Erlazionala (PE) dauka ardatz, Bizipenezko Psikomotrizitatearen funtsezko korronteetako bat izanik. Ikerketa honen helburua PEk hezkuntzan duen onurak aztertzea izan da. Horrez gain, Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) duten umeen ezaugarri nabarmenetako bat sozializatzeko zailtasuna dela kontuan hartuta, PEk haur horietan duen eragin positiboa ikertu da. Horretarako, 5 elkarrizketa, PEren bi saioen behaketa eta AENdun haur baten kasu..., [ES] Este Trabajo de Fin de Grado se centra en la Psicomotricidad Relacional (PR), siendo una de las corrientes fundamentales de la Psicomotricidad Vivenciada. El principal objetivo de esta investigación es analizar los beneficios de la PR en la educación. Además, teniendo en cuenta que uno de los rasgos más notorios de los niños y niñas con Trastorno del Espectro Autista (TEA) es la dificultad de socializar, se ha investigado el impacto positivo de la PR. Para ello, se han llevado a cabo 5..., [EN] This Degree Thesis focuses on Relational Psychomotricity (RP), being one of the fundamental branches of Experiential Psychomotricity. The main objective of this research is to analyze de benefits of RP in education. In addition, taking into account that one of the most notorious traits of children with Autism Spectrum Disorder (ASD) is the difficulty in socializing, the positive impact of RP has been investigated. For this purpose, 5 interviews, 2 observations of RP sessions as well as the...



Espainiako kafe sektoreko 3 enpresen analisi ekonomiko-finantzarioa, 2019-2022 urteen artean: Cafés Oquendo, Cafés Saula eta Cafés Bou

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Podar, Andreea

Hurrengo Gradu Amaierako Lanaren bitartez Espainiako kafe sektoreko 3 enpresen analisi ekonomiko-finantzarioa burutuko da. COVID-19aren eszenatokian murgildurik, Cafés Oquendo, Cafés Saula eta Cafés Bou konpainien urteko kontuak 2019 eta 2022 urteen artean aztertuko dira, honela, pandemiak aipatutako konpainietan zer nolako eragina izan duen ondorioztatzea ez ezik, 3 enpresek eszenatoki iragarrezinei nola aurre egiten dieten hauteman gaitezke. Aipatutako gaia aukeratu izan da, alde batetik,...



Gorbeialdea eskualdeko udalerrien autokontsumo energetikoaren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ezkerro Lopez de Sosoaga, Aritz

[EU] Lan honen helburu nagusia, Gorbeialdea eskualdeko trantsizio energetikoaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzea litzateke, inpaktu txikieneko eta onarpen sozial goreneko ikuspuntu batetik bideratua (HN). Horretarako, aukeratutako zonaldearen beharretara eta planteatzen diren mugetara egokitzen diren alternatiba anitzak eta horien arteko elkarrekintzak proposatzen dira. Aldi berean, xede nagusiaren barne, azterketa kasuetara moldatzen den eszenatoki guztien analisia eta...



Erdi Aroko onomastiKa eta euskal lexikoaren berreraiketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manterola Agirre, Julen

Artikulu honetan, zur hitzaren familiako bi hitz aztertuko ditut: batetik, zuhaitz hitzaren osaerari buruzko zenbait ohar egingo ditut, horretarako Zuazo deitura erabakigarria izan daitekeela nabarmenduz; izan ere, hitzaren lekukota- sun zaharrenek diptongorik ez dutela erakusten baitu. Bestetik, sustrai hitza ere familia horretakoa dela proposatuko dut, eta haren osaeraren nondik norakoak argitu: hitzaren aldaera ezezagun zenbaiten berri emango dut eta, bilakabide dia- kronikoaren aldetik,...



Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Areskurrinaga Mirandona, Efrén

Gaur egun, oraindik ere milioika pertsona gose da munduan, elikagaien ekoizpena asko handitu eta populazioaren igoeraren gainetik hazi bada ere. 768 milioi pertsona azpielikaturen arazoa merkatuetan dauden elikagai horiek eskuratzeko nahiko errenta ez izatean datza finean, ez elikagai faltan. Izan ere, globalizazio-prozesu neoliberalak elikadura-eredu industrial globalizatuaren aldeko bide sendoak eraiki ditu azken hamarkada hauetan. Baina, elikadura-sistema globala eratzearekin batera,...



Angelman sindromearen tratamendurako estrategia desberdinak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Villalaín Blanco, Asier

25 p. : il.-- Bibliogr.: p. 23-25, Angelman sindromea (AS) neurogarapenean eragina duen sindrome arraroa da. Amarengandik jasotako UBE3A genearen funtzio ezaren eraginez UBE3A proteina ez da ekoizten neuronetan eta ondorioz hainbat bide metaboliko kaltetzen dira garunean. Ez dira oso ondo ezagutzen zeintzuk diren UBE3A faltak neuronetan eragiten dituen kalte molekularrak, baina ugariak dira. Gaur egun tratamendu komertzialik ez da aurkitzen sintoma denak arintzen dituenik eta jatorri genetikoa duen aldetik, zaila da honentzako...



Euskarara itzulitako antzerkia: "Venus in fur"

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Díez Azkárate, Julen

86 p. -- Bibliogr.: p. 29-32, Antzerkia antzeztua izateko sortu den literatur genero bat da. Poetizatzeko, biziagotzeko eta pertsonifikatzeko elkarrizketa idatziak dira. Horregatik, antzerkia itzultzeak giza ahalegin erraldoia eskatzen du, eta ahalegin hori ezin izango da inoiz gainerako arte literarioekin alderatu, ezta itzulpen automatikoak ordezkatu ere; izan ere, sintaxitik eta gramatikatik haratago, sinbologiak, metaforek, musikaltasunak eta hizkuntzaz kanpoko ikurrek osatzen dute antzezlana, hala nola imintzioek,...



Hausnarketa autonomoa garai aurrefilosofikoetan: kultura homerikoaren irakurketa heterodoxo bat "polis"-aren argitara

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Saldaña Barroso, Jaione

31 p. -- Bibliogr.: p. 30-31, Aurrean daukagun lanean autore epiko ezagunenari buruz arituko gara: Homero. Homerok mendebaldeko literatura oso bati hastapena eman zion eta, nola ez, haren olerkiei buruz interpretazio ugari egin izan dira historia osoan zehar. Aztertzeko hainbeste elementu dituen olerki hauetan heroi homerikoarengan arreta jartzea suertatu zaigu oraingo honetan. Heroi homeriko nagusia Akiles daukagu hemen, horregatik erreferentzia gehienak Iliadatik hartuko dira. Hala ere, lan honetarako Odisea ere kontuan...



Irakasle hasi berria: Eskolarako sarbidea errazteko zaintzan oinarritutako etika baterantz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Amenabarro Iraola, Estibaliz

Irakasleek haien garapen profesionalean zehar aldi edo etapa desberdinak bizi dituzte. Hasi berria da, formazio aldia amaitu eta lan munduan, eskola zehatz bateko errealitatean barneratzen den irakaslea. Honek maila profesionalean jauzi bat suposatzen du, ikasle izateari utzi eta irakasle izatea dakar bere baitan. Lan honetan, irakasle berriak esperientzia duten beste irakasleekin elkartzean, haien artean sortzen diren harremanak aztertzen dira. Donostiako (Gipuzkoa) Derrigorrezko Bigarren...



Ingurumen aztarna kalkulatzeko tresna. Erabilpen gida, Herramienta de cálculo de la huella ambiental. Guía de uso, Tool for the calculation of the environmental footprint. User guide

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
De Blas Martín, Maite, Bueno Mendieta, Gorka, Bueno Viso, Ane, Ruiz Ojeda, María Pilar, Churruca Ortega, Itziar, Miranda Gómez, Jonatan, Torre Pascual, Eduardo, Tamayo Orbegozo, Unai, Pérez Iribarren, Estibaliz, Zuazo Urionabarrenechea, José Ignacio, Erauskin Tolosa, Artitzar, Etxano Gandariasbeitia, Iker, Barinaga-Rementeria Zabaleta, Itziar, Garmendia Oleaga, Eneko

126 p, Gure ingurumenaren babesa, gizarteak aurre egin behar duen erronkarik garrantzitsuenetako bat da. Konponbidea globala izan behar da eta horretarako guztiz beharrezkoa da garapen jasangarria bultzatzea. UPV/EHUk antolaketa eredu jasangarriago baterantz eraldaketa sozialaren adibide izan nahi du, eta horren adibide da Iraunkortasun arloko Zuzendaritzak sustatutako Campus Bizia Lab-eko EHU-Aztarna proiektua, non UPV/EHUren Ingurumen-aztarna kalkulatu den, Bizi-Zikloaren Analisiaren (BZA)..., La protección del medio ambiente es uno de los retos más importantes a los que se enfrenta la sociedad. La solución debe ser global y para ello es absolutamente necesario impulsar un modelo de desarrollo que sea sostenible. La UPV/EHU pretende ser un ejemplo de transformación social hacia un modelo de organización más sostenible, y una muestra de ello es el proyecto EHU-Aztarna del Campus Bizia Lab, promovido por la Dirección de Sostenibilidad, en el que se ha calculado la Huella Ambiental de..., Environmental protection is one of the most important challenges facing society. The solution must be global, and to this end it is absolutely necessary to promote a sustainable development model. The UPV/EHU aims to be an example of social transformation towards a more sustainable organiza­tional model, and an example of this is the EHU-Aztarna project of the Campus Bizia Lab, promoted by the Directorate of Sustainability, in which the Environmental Footprint of the UPV/EHU has been calculated...



Irakasle funtzioa eta ACE (Adverse Chilhood Experences): esperientzia bat haur hezkuntzako irakasleen hasierako prestakuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sarraga Moro, Haizea

43 p. – Bibliogr.: p. 36-40, [EUS] Lan honek Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur Hezkuntzako Graduan burututako esperientzia pedagogiko berritzaile baten ikerketa kualitatiboa aurkezten du. Erdietsi nahi izan diren helburuak honakoak dira: batetik, irakasleen hasierako prestakuntzan Irakasle Funtzioa eta Esperientzia Gogor Goiztiarrak lantzeko esperientzia pedagogiko berritzaile bat diseinatzea eta martxan jartzea; eta, bestetik, esperientzia horren inplementazioaren azterketa egitea ikerketa parte-hartzaile eta..., [ES] Este trabajo muestra la investigación cualitativa de una experiencia pedagógica innovadora en el Grado en Educación Infantil de la Facultad de Educación y Deporte de Vitoria-Gasteiz. Los objetivos son diseñar e implementar una intervención para trabajar la función docente y la ACE (Adverse Childhood Experiences) en la formación inicial del profesorado, así como realizar un análisis de la implementación de la intervención a través de la investigación participativa y educativa. En cuanto a...



Debate Gidatua eta Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza irakaskuntzametodo aktiboen erabilera erizaintzako ikasleek pazienteekiko duten Genero Kontzientzia maila sustatzeko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zamakola Ibaibarriaga, Asier

144 p., Osasungintzan genero alborapena ematen da tratamendu ala edonolako arreta sanitarioa ematean generoarekiko diskriminazioa gertatzen denean, beti ere alde hori ez bada oinarritzen pertsonaren osasun egoeran, larritasunean edo ezberdintasun fisiologiko sexualetan. Honi aurre egiteko ezinbestekoa da Osasun Langileak izango diren pertsonek gaiarekiko formakuntza jasotzea. EHUko hiru ikasturtetan zehar Erizaintzako ikasleekin eginiko ikerketan, hauen genero kontzientzian hiru irakaskuntza...



Mikoletaren 1653ko elkarrizketa itzulien espainolezko jatorrizkoez, eta haien (in)dependentzia mailaz jatorrizko hizkuntzaren aldean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hidalgo, Bittor

Once established that the Mikoleta’s manuscript we know is from the hands of Mr.Sainthill (Hidalgo to appear a; Ibarra and Hidalgo 2020 [2022]), the aim of the research work shown in the article has been to establish as accurately as possible the original text of the translated dialogues of Mikoleta, so that we could reflect in detail on the reliability and value of the language of the trans- lation as evidence of the language of the time and place (Hidalgo to appear b). And for that, first, we...



Zoladura iragazkorrak, hirietako drainatze-sarean txertaturiko elementu gisa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Madrazo Uribeetxebarria, Eneko, Garmendia Antin, Maddi, Meaurio Arrate, Maite

Permeable pavements are one type of sustainable urban drainage system. Although they are not new, their use is very limited as an integrated element of the urban drainage network, and the lack of confidence in their operation may be one of the reasons for that. The aim of this article is to offer an updated vision of the existing knowledge on permeable pavements, so that practitioners have more tools available for their implementation. Thus, not only the description of permeable pavements will...



Zierbenako ziklo konbinatuko zentralaren energia-efizientziaren hobekuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ortega Pintado, Iker

38 p. -- Bibliogr.: p. 38, Ziklo konbinatuko zentral honen galerak, kogeneratzeko erabili dira, zentralaren bulegoak berotzeko neguan eta hozteko udan, gainera, zentralaren errendimendua hobetzea lortu da, azkenik, azterketa ekonomikoa egin da.



Balioan Oinarritutako Medikuntza. Nola hobetu pazientearen esperientzia Iktus Unitatean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azkona Ramos, Idoia

[EU] Medikuntza gizarteak osatzen du eta medikuntzak gizartearen aldaketekin batera egin behar du aurrera. XXI. mendeko medikuntzak lehen ez bezalako kezkak ditu eta kezka horien aurrean proposatu den Balioan Oinarritutako Medikuntza (BOM) aztertzen da lan honetan. Medikuntza-praktika horretan ebidentzia maila gorena eta pazienteentzat garrantzitsuak diren emaitzak kontuan hartzen dira eta, horiek, kostuarekin konparatu. Azken batean, orain arte eskainitako arreta-medikoan pazienteen...



Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak Euskal Eskolen Ekosistemari inklusioaren norabidean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Amenábar Perurena, Nere, Chueca Uria, Amaia

The aim of the work we present is to analyse the contributions of Cooperative Learning that has been developed since 2009, through a case study in a public Primary School in the Autonomous Community of the Basque Country, work that is part of the initial phase of research of the UPV/EHU "Educational Innovation and Diversity: Contribution of Cooperative Learning to the Ecosystem of Basque Schools in the Primary Education stage". This qualitative methodological research will be a pilot...



XXI. mende hasierako euskal literaturaaldizkariak eta politika kulturalak:sarrera bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Egaña Etxeberria, Ibon

Artikulu honen helburua 2000tik honako euskal aldizkari literarioak eta beraien proposamen estetiko-ideologikoak aztertzea da eta horren bidez XXI. mende hasierako euskal literatura garaikidearen historiari eta periodizazioari ekarpena egitea. Artikuluak ibilbide kronologiko bat proposatzen du 2000ko urteen hasierako Ostiela!ren kontrakulturatik 2019an argitaratzeari utzi zion Lekore aldizkarira arte. Paperezko aldizkarien gainbehera eta krisiaren ostean blogek eta aldizkari elektronikoek...



ToKa! musica talde baten kontratazioaren kudeaketarako web aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez Martín, Gorka

OstiKda! Elektrotxaranga euskal musika-taldea da, irabazi asmorik gabekoa, hainbat musikari gazteen aisialdiko proiektua. Euskara eta euskal kulturaren aldeko apustua eginez, musikaz girotzen dituzte Euskal Herri osoko jai-eremuak. Hiru urte baino gehiagoko jardunak ezagun bihurtu ditu, eta, gaur egun, emanaldi berriak eskaintzeko eskari kopuru handia jasotzen dute. Eskari horiei erantzuna emateak, ordea, musikaz aldentzen den kudeaketa eta barne-komunikazio lan handi eta nekeza dakar,...



Sinboloak aldarrikatutako bat-egite sozial artistikotik egien ezintasunera forma txarrekin gure gaurkotasun artistikoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Vegas Moreno, Natalia

“Ezinegon garaikidearen bizipenara hurbilketa. Sinbolo-artearen gabezia eta forma txarren topaketaren artean Jon Mikel Eubaren lanean” doktore-tesitik abiatuta, artikulu hau artelanen egituran eta beraien aldaketen gaurkotasunean ardazten da. Sinbolo, simulakro, mito, errito eta forma txarren kontzeptuen bidez, sinbolizazioaren lanean eta gizartearentzako bere posibilitate funtzionaletan sakonduz joango gara, artean arreta ipiniz. Posmodernitateak ekarri dituen aldaketen artean, bat-egite...



Green New Deal

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Paja Pelayo, Luis

Entrada de la voz "Green New Deal". Dado que el libro ha sido publicado en euskera y castellano, se sube el manuscrito aceptado en ambas lenguas.



9-10 urteko haurretan heriotza modu naturalean integratzeko osasun hezkuntza programa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aizpurua Saizar, Itsaso

Sarrera: Heriotza bizitzaren zati bat da, eta ukaezina da guztioi gertatuko zaigun zerbait dela. Heriotzaren hezkuntzak pertsona gisa hazteko eta bizitzarako prestatzeko aukera eman arren, zoritxarrez, eskola curriculumetik kanpo dagoen arlo bat da. Helburua: 9-10 urte bitarteko haurrek heriotza prozesu natural gisara maneiatzen ikasteko Osasun programa bat diseinatzea Metodologia: OHeP hau, programa piloto gisara diseinatuta dago, eskala txiki batean planteatuko den programa bat da, emaitzak...



Azido Polilaktikoa eta Poli (2-etil-2-oxazolina)-n oinarritutako zuntzak elektroharitze prozesuaren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Echezarraga Aizcorreta, Iñaki

Lan honen helburua elektroharitzea disoluzio bidez lorturiko nahaste polimerikoen zuntzen azterketan oinarritu da. Horretarako, bi polimero desberdin erabili dira konposizio desberdinetan, Poli(2-etil-2-oxazolina) (POEZ) eta Azido Polilaktikoa (PLA). Disoluzioak egiteko kloroformoa erabili da disolbatzaile gisa. Bi polimeroek hainbat propietate interesgarri aurkezten dituzte, horregatik, interesgarria izango litzateke hauen konbinazioz lorturiko zuntzak ikertzea. Elektroharitze prozesua...



Gu eta besteak: Munstroaren errepresentazioa Nightmare Alley pelikulan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jauregi Gurutzarri, Itsaso

[EU] Guillermo del Tororen zineman munstroen irudikapena kontuan hartuta, lan honetan Nightmare Alley (2021) pelikularen analisi filmikoa egingo da. Horretarako munstroaren ezaugarriak aztertuko dira, izaki bat piztia izateko beharrezkoak diren elementuak aipatuz. Deshumanizazio prozesuan sakonduko da lan honetan, batez ere ferian edo zirkuan ematen den indarkeria prozesuan gizakiak animalietan bihurtzeko, besteak beste. Gainera, gizarteak bestelakotasunaren sorreran duen paperean ikertuko da,..., [EN] Taking into account the representation of monsters in the cinema of Guillermo del Toro, this project consists of making a filmic analysis of Nightmare Alley (2021). To do this, the characteristics of the monster will be analysed, alluding to the elements necessary for a being to become a beast. The work will deepen in the concept of dehumanization, especially in the violent process that takes place at the fair or the circus to convert human beings into animals, among others. In addition,...



Adbertsitate goiztiarra bizi izan duten ikasleengana hurbiltze asmoz ikertzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arteche Álvarez, Josu

57 p. : il.-- Bibliogr.: p. 36-41, [EUS] Ikasleak banaka aztertuz gero guztiak desberdinak direla beha daiteke, hots, bakoitzak egoera, motibazio, erritmo, helburu, gaitasun eta gertaera desberdinak dituela. Ikusten nekezak badira ere, talde horren baitan adbertsitate goiztiarrak pairatutako haurrak aurki ditzakegu, Adverse Childhood Experiences (ACE) moduan ezagutzen dena. Honakoa kontuan hartuz, plazaratutako lan honen helburu nagusia ikasleek jasan duten adbertsitate goiztiarrera (ACE) hurbilpena egitea da. Horretarako..., [ES] Si se analiza al alumnado individualmente se observa que todos son diferentes, es decir, cada uno tiene situaciones, motivaciones, ritmos, objetivos, capacidades y hechos diferentes. Aunque son difíciles de ver, dentro de este grupo podemos encontrar niños y niñas que han sufrido adversidades tempranas, lo que se conoce como Adverse Childhood Experiences (ACE). Teniendo en cuenta lo anterior, el objetivo principal de este trabajo es hacer una aproximación a la adversidad temprana (ACE) que..., [EN] When analysing individual pupils, we can observe that they are all different, i.e. each one has their own situations, motivations, rhythms, objectives, abilities and facts. Although they are difficult to notice, within this group we can find children who have suffered early adversities, which are known as Adverse Childhood Experiences (ACE). Bearing this in mind, the main objective of this work is to provide an approach to the early adversity (ACE) that the students have suffered. For this...



Futboleko atezainen entrenamenduan trebetasunak garatzeko periodizazioa pedagogia ez linealaren ikuspuntutik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Yugueros Ostio, Gaizka

44 p. -- Bibliogr.: p. 36-44., [EUS] Lan honen bitartez erakutsi nahi da pedagogia ez linealaren bitartez emakumeen profesional mailako testuinguru batean futboleko atezainen entrenamenduak diseinatzeko trebetasunak garatzeko periodizazioa nola egiten den. Horretarako, futboleko atezainen zereginen diseinua pedagogia ez linealaren printzipio metodologikoetan oinarrituko da. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua atezainaren eta joko egoeren arteko elkarreraginaren bitartez emango da. Azpimarratu behar da, entrenatzailearen tresna..., [ES] El presente trabajo se centra en desarrollar a través de la pedagogía no lineal una periodización para el desarrollo de las habilidades de las porteras de futbol dentro de un entorno profesional de fútbol femenino. Para ello, el diseño de tareas de las porteras de fútbol estará basado en los principios metodológicos de la pedagogía no lineal. El proceso de enseñanza aprendizaje es entendido por la interacción entre la portera y el contexto de juego. Hay que subrayar que la actuación sobre..., [EN] The present work is focused on developing through nonlinear pedagogy a periodization for the development of the skills of football goalkeepers in a professional womens football environment. For this purpose, the design of the football goalkeepers tasks will be based on the methodological principles of nonlinear pedagogy. The teaching learning process is understood by the interaction between the goalkeeper and the game context. It should be emphasized that acting on the constraints of the...



2021. Kimikako Nobel Saria natura imitatzeari. Biomimetikaren eragina organokatalisiaren garapene

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Prieto Aretxabaleta, Liher, Reyes Martín, Efraim, Uria Pujana, Uxue, Carrillo Fernández, María Luisa, Vicario Hernando, José Luis

Prozesu biokimikoen behaketak eta ulerkuntzak ikertzailea inspiratu du entzimen jarrera antzeratzen duten molekula organiko bakunak aurkitzeko. 2021eko Kimikako Nobel Sariak biomimetikan oinarritutako organokatalisian egin den garapena nabarmendu du; gainera, organokatalizatzaileek zenbait abantaila ditzute jatorrizko aitzindari entzimatikoekin alderatuta, hautakortasun eta espezifikotasun hobetua erakusten baitute, besteak beste.; Observation and understanding of biochemical processes has...



Landa eskoletako jolas orduak aztertzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarreta Insausti, Kattalin

47 p. – Bibliogr.: p. 28-31, [EUS] Eskola ikasleen sozializazio esparru nagusietako bat da haurtzaroan. Honen barnean, jolastokiak dira aske, irakasleen jarraibideetatik at, jarduteko eta haien artean harremantzeko espazio eta denbora tartea. Bertan haurrei eskaintzen zaien espazio eta materialek baldintzatzen dituzten jolasen bitartez, berdinen arteko harremanak sortzen dituzte, anitzetan hierarkikoak izanik. Ikerketa honek landa eremuetan dauden eskola txikietako jolas orduak aztertzea izan du helburu, espazioa eta..., [ES] La escuela es uno de los principales ámbitos de socialización del alumnado en la infancia. Los patios escolares son espacios y tiempo libre para interactuar y relacionarse, al margen de las indicaciones del profesorado. A través de los juegos que condicionan los espacios y materiales disponibles, los niños y niñas se relacionan entre iguales, a menudo de forma jerárquica. El objetivo de este estudio ha sido analizar el recreo en las pequeñas escuelas rurales, analizando el espacio y el...



Bortzirietako euskalkiaren analisia, eta bertako ikastetxe bateko haur hezkuntzako ikasleek honi buruz duten ezagutzaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Erkizia Conde, Zuriñe

44 p. – Bibliogr.: p. 39-40, [EUS] Hurrengo orrietako lanaren helburu orokorra, Lesakako Tantirumairu Ikastolako Haur Hezkuntzako 2-6 urte bitarteko haurrek Bortzirietan kokatuta dagoen Lesaka herriko euskalkiaz dituzten jabetza, erabilera eta ezagutza aztertu eta zabaltzea da, eta kanpokoak dituzten gurasoen seme-alaben euskara baloratzea da. Horretarako, aurretik euskalkiaren azterketa bat egin da, eta ondotik hainbat teknika erabili dira bi astetan zehar beraien erabilera eta haurren memoria behatu eta horren inguruko..., [ES] El objetivo principal de las siguientes páginas es analizar y expandir el uso, conocimiento y adquisición del dialecto que tienen los niños y niñas de 2-6 años de la Ikastola Tantirumairu de Lesaka. Para ello, se han llevado a cabo durante dos semanas ciertas técnicas para observar su memoria y uso y recopilar información sobre ello. Además, se han creado materiales y reproducido conversaciones y relatos con las niñas y niños, y se ha analizado el efecto que puede llegar a tener el..., [EN] The general purpose of this project on the following pages is to study and disseminate the use and knowledge of the Basque dialect of Lesaka, located in Bortziriak, by children between the ages of 2 and 6 of the Ikastola Tantirumairu in Lesaka, and to value the Basque language level of the children whose parents are of foreign origin. To this end, a study of the dialect has been carried out beforehand, and various techniques have been used during two weeks to observe its use and the memory...



Lazarraga eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. II. Testua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Telletxea, Gidor, Gómez López, Ricardo, Lakarra Andrinua, Joseba Andoni, Manterola Agirre, Julen, Mounole Hiriart-Urruty, Céline, Urgell Lázaro, Blanca

2004ko otsailaren 18an aurkeztu zen jendaurrean Lazarraga Eskuizkribua eta harro handia sortu zuen filologo, literaturzale eta euskaltzaleen artean, Arabako euskaraz idatziriko lehen lekukotasun luzea zelako (xvi. mendearen amaiera edo xvii. mendearen hasierakoa). Autoreek berehala ekin zioten talde-lanari, eskuizkribuaren azterketa eta edizio fidagarri, arduratsu eta zintzoa aurkezteko helburuarekin. Hamabost-hamasei urte hauetako lanaren emaitza da liburu hau. Argitalpena bi liburukitan..., Eskerrik asko UPV/EHUri, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Arabako Foru Aldundiari, hauek izan baitira hala www.lazarraga.com eta www.ehu.eus/monumenta/lazarraga webguneen nola liburu honen edizioaren babesleak. Esker ona agertu behar diegu Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldearen lanak urte hauetan guztietan finantzatu dituzten erakundeei ere: a)Espainiako Ministerio de Ciencia e Innovación 2002-2005: Fundamentos para unos Monumenta Linguae Vasconum: historia, críticay edición de textos...



Gizarteak ahazten gaitu! desgaitasun fisikoa duten emakumeek jarduera fisiko-kirolean dituzten bizi-esperientziak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rivas Ruiz, Ekhiñe

39 p. – Bibliogr.: p. 24-27, [EUS] Lan honetan desgaitasun fisikoa duten emakumeek jarduera fisikoarekiko eta kirolarekiko duten harremana aztertzen da, bizitzako etapa desberdinetan izandako esperientziak ardatz hartuta: haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa. Ikerketa ikuspegi kualitatibotik egin da, eta horretarako, desgaitasun fisikoa duten lau emakumeren testigantzak bildu dira elkarrizketa bidez. Haien bizipen pertsonalak, aurre egin behar izan dieten oztopoak, eguneroko ohiturak eta parte hartzeko duten motibazioa...



Baztango turismoaren eragina gazteengan etxebizitza eskuratzeko orduan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rekalde Lázaro, Aitor

[EU] Baztan Nafarroako iparraldean kokatuta dagoen udalerria da, 15 herrik osatzen duten udalerria, bertan, hirugarren sektorea da nagusi nahiz eta nekazaritzak eta abeltzaintzak ere garrantzia daukaten. 350km²-ko landa eremu honek, lasaitasuna, natura, arkitektura etab eskaindu izan du, eta, horrek, turisten etorrera ekarri du aspalditik: Baztango lehen landa etxeak 1990eko hamarkadan erregistratu ziren. Aldi berean, apartamentu turistikoak areagotu dira azken hamar urteetan, eta, beraz, landa..., [ES] Baztan es un municipio compuesto por 15 pueblos situado al norte de Navarra, a pesar de que el sector terciario tiene su importancia, la ganadería y la agricultura tienen su relevancia. Esta zona rural de 350km² ofrece naturaleza, tranquilidad y una arquitectura singular. Es por eso que desde la década de los 90 el turismo ha aumentado. Aún así, en los últimos diez años ha habido un incremento significativo de los apartamentos turísticos. En definitiva, el turismo en Baztan ha traído tanto..., [EN] Baztan is a municipality made up of 15 villages located in the north of Navarre, although the tertiary sector is important, livestock and agriculture are relevant. This rural area of 350km² offers nature, tranquility and unique architecture. That is why since the 90's tourism has increased. Even so, in the last ten years there has been a significant increase in tourist apartments. In short, tourism in Baztan has brought both negative and positive aspects, a negative factor could be...



Etxepare eta Linguae Vasconum Primitiaeren irudikapena gaur egungo euskal literaturan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Negredo Muñoa, June

34 p. -- Bibliogr.: p. 28-29, Lan honen helburua Bernat Etxepare eta hark idatzitako “Linguae Vasconum Primitiae” (1545) obraren irudikapena aztertzea izan da gaur egungo euskal literaturan. Helburu horrekin, egungo euskal literaturako sei lan analizatu ditut eta horien arteko antzekotasun eta desberdintasunak bildu, betiere Etxepareren irudikapenari dagozkionak. Horretarako, egungo euskal literaturako lanetan izandako errepresentazioa ahalik eta hobekien ulertzeko ezinbestekoa delakoan, lehenengo Etxepare eta “Linguae...



Eman ta Zabal Zazu Garapen Iraunkorrerako 14. Helburuaren alde: itsaspeko bizitza... eta bizia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cancio Uriarte, Ibon

2015ean, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Iraunkorrerako 17 helburu ezarri zituen, planeta osorako, hots, etorkizun jasangarriago bat lortzeko bide-orria. Helburuak 2030. urtera arteko plan gauzagarri bat iradokitzeko asmoarekin jaio ziren, planeta eta espezie gisa gure aurrean ditugun erronka guztiei erantzuteko: 2030erako Agenda Unibertsala. Haien artean, 14. helburua, itsaspeko bizitzarena, zeharkakoenetako bat da, itsasoek gure planetako biziaren garapenerako espazioaren % 99 osatzen duten...



Genero arrazoiengatiko diskriminazioa Zigor Kodean: 22.4 artikuluko inguruabar astungarriaren analisia

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altzerreka Martínez, Iruri

[EUS] Lan honen bidez Zigor Kodeko 22.4 artikuluan araututako genero arrazoiengatiko inguruabar astungarriaren analisia egingo da. Hasteko, haren jatorriaren inguruko zehetasunak emango dira, hiru legetan zentratuz, eta nazioarteko araudian eta araudi nazionalean genero indarkeriaren inguruan ematen den kontzeptu desberdinetan fokoa jarriz. Jarraitzeko, aipatutako astungarriaren aplikazio eremua aztertuko da, batez ere zenbait puntutan indarra eginez: sexu eta generoaren eta horien astungarrien...



Gizarte ekonomia eraldatzailea, ekonomia feminista eta ekonomia ekologikoa egungo sistema ekonomikoaren alternatiba gisa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Abrisketa Díaz, Nerea

Lan honetan ekonomia eta enpresa fakultatean lantzen ez diren hiru ekonomia eredu alternatibo landuko dira. Ekonomiaren ikuspuntu heterodoxo honetatik abiatuz, sistema kapitalistari aurre egingo dion proposamen integral bat planteatzea da helburu nagusia. Honetarako, egun bizi dugun erreprodukzio-krisiaren testuingurutik abiatuko gara, genero ikuspegia eta ikuspegi ekologikoa analisi honetan barneratuz. Ondoren, hiru eredu ekonomiko alternatiboen banakako lanketa egingo da, eta bertan hauen...



Laburpen-gaitasunaren garapena eta eskolako laburpen-testuen prozesamendua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Atutxa Barrenetxea, Unai

270 p., Tesi honetan laburpen-gaitasunaren garapenari heldu diogu, eskolako laburpen-testuen prozesamenduaren bidez. Bi helburu nagusi izan ditugu: i) laburpen-gaitasunaren egoeraren azterketa egitea; eta, horretarako, laburpenaren oinarri teorikoak finkatu ditugu eta laburpen-testuen deskribapena egin dugu. ii) Hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak erabiliz laburpena eskolan lantzeko eta ebaluatzeko proposamena egitea. Helburuak erdiesteko, Hizkuntzaren Prozesamenduko teknikak (bereziki diskurtsoan...



Penicillium roqueforti-ren garrantzia gazta urdinen elaborazioan.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pikabea Huete, Magali

24 p.: il. -- Bibliogr.: p. 20-24, Gazta mota anitz ezagutzen eta kontsumitzen dira gaur egun munduan baina badira batzuk haien berezitasun sentsorialengatik ezberdintzen direnak: gazta urdinak. Haien artean, aipagarriak dira Roquefort, Gorgonzola eta Stilton, Espainiako Cabrales, Valdeon edota Picon Bejes-Tresviso ere. Nahiz eta horien artean ere desberdintasunak egon ekoizpen-prozesuan, guztietan kultibo abiarazle bezala Penicillium roqueforti erabiltzen da, zeina gazta urdinen ezaugarri organoleptikoen arduradun nagusitzat...



IDAT: talde laneko idatzian banakako ekarpenei begira

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Abasolo Isasa, Juan Sebastián, Eguskiza Sánchez, Naia

Lan honetan erakusten dira IDAT softwarearen erabileraz nola azter litezkeen talde-lanean idatzitakoaren ezaugarri kuantitatibo zenbait. Talde-lan baten analisiaren emaitzak aurkezten dira eta horren erabiliera aukerak aipatu ere bai.



Hezkuntza-zentro publikoetako zuzendarien asebetetze-maila eta motibazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Juaristi Ganboa, Nahia

Gradu amaierako lan honen helburua, azken urteetan, ikastetxe publikoen zuzendari-karguen baldintzetan eman diren hobekuntzak analizatzea eta hauek izan duten eragina ikertzea da. Azken urteetan egindako hobekuntzak, zuzendarientzat benetan hobekuntzak suposatu izan diren egiaztatzeko, hauen inguruko zuzendarien iritzia aztertuko da. Horretarako, higiene- eta motibazio-faktoreen teoria (F. Herzberg, 1959) eta espektatiben teoria (Lawler, 1968; Vroom, 1964) aztertuko dira ikerketaren oinarri...



Esperientzia Gogor Goiztiarrak (ACE) irakasleriaren prestakuntzan, gabeziak eta aukerak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pérez de Villarreal Ripa, Ane

55 p. -- Bibliogr.: p. 40-46, [EUS] Askotan, eskolaratzearen arrakastaz hitz egiten denean, erreferentzia egiten zaio ikasleriarekiko tratu onaren garrantziari. Horretarako, ezinbestekoa da ikasle guztiei hezkuntzarako eta ikaskuntzarako aukera berdintsuak eskaintzea, haien esperientziak eta behar anitzak kontuan hartuz. Horien artean, Adverse Childhood Experiences (ACE) edo Esperientzia Gogor Goiztiarrak (EGG) pairatu dituzten edo pairatzen ari diren ikasleak aurkitu daitezke, eskola komunitatearentzat askotan ezezagunak,..., [ES] Muchas veces, cuando se habla del éxito de la escolarización, se hace referencia a la importancia del buen trato al alumnado. Para ello, es imprescindible ofrecer a todos los alumnos posibilidades igualitarias para la educación y el aprendizaje, teniendo en cuenta sus experiencias y necesidades adversas. Entre ellas se encuentran los alumnos que han padecido o están padeciendo las Adverse Childrenhood Experiences (ACE) o Experiencias Adversas en la Infancia (EAI), las cuales a menudo son..., [EN] Many times, when talking about the success of schooling, reference is made to the importance of good treatment of students. For this, it is essential to offer all students equal opportunities for education and learning, by keeping in mind their adverse experiences and needs. Among these are students who have suffered or are suffering from Adverse Childrenhood Experiences (ACE), which are often unknown, invisible and even uncomfortable for the school community. Through this end-of-degree...



Musikoterapia eta erreminiszentzia-terapiaren eraginkortasuna dementzia duten pertsonengan.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Caracuel Azurmendi, Jon

64 p. -- Bibliogr.: p. 27-31, [EUS] Dementzia mundu osoko milioika pertsonari eragiten dien gaixotasun neurodegeneratiboa da. Nahaste neurodegeneratibo hau duten pertsonek funtzio kognitiboaren eta, askotan, ez-kognitiboaren narriadura progresiboa jasaten dute. Dementzia sailkatzeko modu desberdinak daude, baina gehien erabiltzen den sailkapen nosologikoaren arabera, hiru mota daude, eta primarioak dira nagusi. Dementzien intzidentzia eta prebalentzia adinarekin batera handitu egiten da, eta etorkizun ez oso urrun batean...



Solbatazio energia askeen kalkulua transformazio alkimikoen bitartez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Berasategui Miguéliz, Beñat

[EU] Energia askeen kalkulua dinamika molekularreko simulazioen aplikazio erabilgarrienetarikoa da. Asko dira energia askeak kalkulatzeko proposatu diren teknikak, baina orain arte biofisikako arloan arrakastatsuenak transformazio alkimikoak izan dira. Proiektu honetan metodo honen baliagarritasuna aztertzen da molekula organikoen solbatazio energia askea kalkulatzeko.



Erabilera turistikoko etxebizitzak: problematika juridikoa eta araubide aplikagarriaren azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alberdi Sangroniz, Ainhoa

[EU] Erabilera Turistikoko Etxebizitzek erronka ekonomiko eta sozialak sortzen dituzte, eta haien gorakada geldiezinak aurrera egin ahala, eztabaida handia eragiten dute. Gaur egungo gizartearen parte dira jada, eta horregatik, azterlan honetan aztertuko dira gai honen inguruan sortzen diren interes-gatazkak eta jabetza horizontaleko eraikinetan sortzen dituzten arazoak, horietan inbertitzea erabakitzen duten jabeentzako errentagarritasun ekonomikoaz haratago. Estatuko araubide juridikoa eta..., [ES] Las Viviendas de Uso Turístico plantean retos económicos y sociales que, a medida que avanza su imparable auge, generan un gran debate. Como ya forman parte de la sociedad actual, en este estudio se analizarán los conflictos de intereses que se suscitan en esta materia y los problemas que plantean en los edificios de propiedad horizontal, más allá de la rentabilidad económica para los propietarios que deciden invertir en ellos. Se investigará el régimen jurídico estatal y el que se aplica..., [EN] Housing for tourist use poses economic and social challenges that, as its unstoppable boom continues, are generating a great deal of debate. As they are already part of today's society, this study will analyse the conflicts of interest that arise in this area and the problems they pose in horizontal property buildings, beyond the economic profitability for the owners who decide to invest in them. It will investigate the state legal regime and that which is applied in the autonomous...



Diseinu Industrial Adimenduetarantz: Eredu Subrogatuen Bidezko Optimizazioa Testuinguru Errealetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garate Pérez, Eider

247 p., Eredu subrogatuetan oinarritutako optimizazioa kontzeptu ezaguna bihurtu da azken hamarkadetan, eta nahiz eta ikerketa zabala egin den arlo honetan, oraindik ere badaude erronka eta galdera irekiak. Lan honen hipotesi nagusia da eredu subrogatuetan oinarritutako optimizazioa tresna baliagarria dela industria-testuinguruko prozesu konplexuak optimizatzeko, baldin eta laginketa-metodo eraginkorragoak garatzen badira, eredu egokiak hautatzen badira eta optimizazio-algoritmoak testuinguru errealera...



Gitarra elektrikoaren mikrofonoen imanetarako elektroimantatze-estazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Álvarez Reino, Eneko

[EU] Lan honetan iman baten eremu magnetikoa kontrolatzeko sistema bat diseinatzeko garatutako soluzioa azalduko da, Arduino mikrokontrolagailu baten bidez kudeatua. Sistema hau prozesu esperimental baten parte da, eta harilek sortutako eremu magnetikoaren intentsitatea kontrolatzea ahalbidetzen du. Haril horiek korronte zuzeneko iturri kontrolagarri batek elikatzen ditu, Hall sentsore batek emandako seinalearen arabera. Helburu nagusia gitarra elektrikoaren mikrofonoaren elementu nagusietako..., [ES] En este documento se procederá a explicar la solución desarrollada para el diseño de un sistema de control del campo magnético de un imán, gestionado mediante un microcontrolador Arduino. Este sistema forma parte de un proceso experimental que permite controlar la intensidad del campo magnético generado por bobinas, alimentadas por una fuente de corriente continua controlable, en función de la señal proporcionada por un sensor Hall. El objetivo principal es modificar uno de los elementos..., [EN] This document will explain the solution developed for the design of a magnetic field control system for a magnet, managed by an Arduino microcontroller. This system is part of an experimental process that allows controlling the intensity of the magnetic field generated by coils, powered by a controllable DC power source, based on the signal provided by a Hall sensor. The main objective is to modify one of the key components of an electric guitar pickup to facilitate the characterization of...



Inklusio prozesuen printzipiotik hezkuntza igarobideak eraldatzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sagardía Iturria, Irati, Martínez Gorrotxategi, Agurtzane, Barandiaran Arteaga, Alexander

The objective of the presented research work is to understand and transform the educational transition processes in a public school in Gipuzkoa. The research was conducted through participatory action research, and despite varying levels of participation among stakeholders, participants included children, families, and all teachers that were involved in educational transitions. The results encompass the initial cycle of this process: shared reflection on the evaluation of the educational...



Ibilgailu elektrikoaren joera: 2030a helburu

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aretxabaleta Astoreka, Iker, Robles Pérez, Endika, Fernández Zubizarreta, Markel, Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo, Andreu Larrañaga, Jon

Geroz eta ibilgailu elektriko gehiago ikusten ditugu kaleetan eta telebistako iragarkietan. Baina zenbat itxaron behar dugu ibilgailu elektriko bat erosteko? Errentagarriak dira? Merezi dute? Asko dira ibilgailu elektrikoaren inguruan sortzen diren galderak eta mesfidantzak. Artikulu honetan, ibilgailu elektrikoak barne hartzen dituen merkatu aldakor honen zenbait zalantza argitzen dira, begirada 2030ean jarrita.



Añibarroren Cristau Dotriña... eta Nafarrera idatziaren bilakabideaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aristizabal Berrospe, Unai

66 p. -- Bibliogr.: p. 44-45, [EUS] Lan honetan, Añibarro bizkaiera klasikoko idazle ezagunaren -batez ere Urgell eta Villasanteren lanen bitartez- nafarrerazko dotrina baten azterketa aurkeztu dugu: grafia (§ 2) —Urgellen (1987a) Añibarroren EL-ren grafia aldaketen inguruko artikulua ardatz hartuaz—, maileguak (§ 4) eta eratorriak (§ 5), -eta/edo egituretan dituzten agerpenak ardatz hartuta- bereziki jorratuz. Lan honen helburua testuaren edizio baterako aurre-lanak aurkeztea izan da. Horretarako, gertukoak diren beste...



Bullyinga eta gorputz hezkuntza: proposamen didaktiko bat LH 3.zikloan bullyinga prebenitzeko

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Matas Larrañaga, Xeber

48 p. – Bibliogr.: p. 34-35, [EUS] Lehen Hezkuntzako Graduko laugarren mailako ikaslea izanik, honi atxikitutako Gradu Amaierako Lana egitea egokitu zait, eta, hori kontuan izanda, egungo hezkuntzaren ageriko problematika bati heldu diot: bullyinga. Egungo hezkuntza sistema, zoritxarrez, ez da gai eskolatuen arteko jazarpenari irtenbidea emateko. Horregatik, irakasle izateko prestakuntza jaso duen edota jasotzen ari den edonork gai honen inguruan ahalik eta informazio gehien izatea beharrezkoa da; kasu erreal baten aurrean..., [ES] Siendo estudiante de cuarto de Grado en Educación Primaria, me ha tocado realizar el Trabajo Fin de Grado adscrito a este, y teniendo en cuenta esto, he abordado una problemática evidente de la educación actual: el bullying. El actual sistema educativo, desgraciadamente, es incapaz de dar solución al acoso entre escolarizados. Por ello, es necesario que cualquier persona que haya recibido o esté recibiendo formación para ser docente disponga de la mayor información posible sobre este tema;...



Coxiella burnetiiren infekzioa: etxeko hausnarkarien eta basa-faunaren eragina giza Q sukarraren agerraldietan, genotipo partekatuak eta kontrol-neurrien eraginkortasuna

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zendoia Beaumont, Ion Iñaki

291 p., Coxiella burnetii bakterioak mundu osoan hedatuta dagoen Q sukarra izeneko zoonosia sortzen du etaostalari sorta zabal bat infektatzeko gaitasuna dauka. Etxeko hausnarkariak dira bakterioaren gordailunagusia, eta giza Q sukarraren agerraldien jatorritzat jotzen diren espezieak, hausnarkari txikiak dira. Tesihonetan ikusi da hauts-laginak oso baliagarriak direla C. burnetiiren prebalentzia ikertzeko. Ardiek C.burnetiiren prebalentzia handiagoa daukatela baina ahuntz-aziendek bakterioaren karga...



Juseff Eguiatéguy. Aberatztarzun gussién guils bakhoitza (1782). Edizio kritikoa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Padilla Moyano, Manuel

Número especial de la revista EGAN (cuenta con ISSN e ISBN), dedicado a la edición crítica de un texto suletino del siglo XVIII. Contiene una introducción por la directora de la revista, un breve estudio sobre las grafías de Eguiateguy, la edición en sí misma, y un facsimile. El contenido se ofrece libremente en la web de la revista EGAN:, Aberatztarzun gussién guils bakhoitza eskuizkribua editatzeak zailtasun jakinak izan ditu. Guganaino iritsi den kaierak orrialde batzuk ments ditu, eta haren antolamendua ez zitzaion beti jatorrizko testuarenari jarraikitzen. Bestalde, eskuizkribua zuzenketa, emendakizun eta gainidatziez betea da, eta horrek zinez iluntzen du hainbat pasarteren irakurtzea. Horrezaz gainera, Egiategiren grafia sistema nabarmen urruntzen da zubererazko testu inprimatuen tradiziotik. Argitalpen honetan..., MINECO [PID2020-118445GB-I00]. Gobierno Vasco [POS_2021_2_0001; GIC IT1534-2].



Hizkuntzen balio ekonomikoaren azterketa konparatiboa: euskara, valentziera eta galizieraren kasuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Navas Sarasua, Izaro

Gradu amaierako lan honetan, euskarak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, eta valentzierak eta galizierak Valentziako Erkidegoan eta Galizian duten balio ekonomikoa neurtu da. Guztira lau jarduera sektore aztertu dira: hizkuntzen industria, kultura eta komunikabideak, Hezkuntza eta administrazio publikoa. Aztertu diren aldagaiak enplegu kopurua eta balio erantsi gordina izan dira. Txostena, euskaraz idatzi da.



Sexismoa eta feminismoa hezkuntza testuinguruetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Rotaetxe, Patricia

181 p., Ikerlanaren helburua da sexismoa eta feminismoa aztertzea etorkizunean irakasleak izan daitezkeen egungo nerabeetan, hoiek eskolan, edukia transmititu ezezik ideiak, sinesmenak eta jarrerak transmititu dezaketelako.Lagina EHUko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikaslea, Haur Hezkuntzalo Goi mailako teknikariak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra eta Ingeniaritza eskolakoak izan dira....



Subjektu ezabatuko inpertsonalak: euskara, katalana eta gaztelania, gai beraren gaineko bariazioak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fernández Fernández, Beatriz, Berro Urrizelki, Ane, Pérez Saldanya, Manuel, Ortiz de Urbina, Jon

Lan honetan subjektu ezabatuko inpertsonalak aztertu ditugu, alegia, subjektu in-plizitua eta zehaztugabea duten egiturak. Euskaraz zein katalanez, egitura horiek iragangaiztutzat hartu izan dira, aditz iragankorren kasuan argumentu bi gabe, bakarra ahoskatzen delako. Euska-raz, *edun aditz laguntzailearen ordez izan erabiltzen da, eta katalanaren kasuan ES klitikoa gai-neratzen da. Lan honetan erakusten dugu egitura hauetan subjektua sintaktikoki indarrean dagoela eta, hortaz, Blevinsen (2003)...



Alboko esklerosi amiotrofikoa duen paziente bati eman beharreko erizaintza-zainketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Armendariz Arruebarrena, Marta

Sarrera: alboko esklerosi amiotrofikoa neurona motorren endekapen progresiboa eragiten duen gaixotasun neurodegeneratibo bat da, pazientea menpeko bilakatzen duena. Urtero 140.000 kasu berri diagnostikatzen dira munduan, baina ez dago sendabiderik. Espainian 3/2024 Legea, joan den urriaren 30ean argitaratu zen, gaixotasuna pairatzen duten pazienteei bizi-kalitate hobea bermatzeko. Helburua: helburu orokorra alboko esklerosi amiotrofikoa pairatzen duen paziente baten bizi-kalitate gorena...



Characterisation of morphofunctional changes in mouse models of Parkinson's disease overexpressing alpha-synuclein, Alfa-sinukleina gainadierazten duten Parkinson gaixotasunaren sagu-ereduetan aldaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zubelzu Irazusta, Maider

Tesis en inglés 281 p. Tesis en euskera 573 p., Parkinson's disease (PD), the most common motor neurodegenerative disease, and it remains incurable. It is therefore necessary to understand the neuropathological mechanisms involved in PD in order to develop new drugs to prevent or slow the progression of the disease. PD is characterised by the loss of dopaminergic neurons of the substantia nigra pars compacta (SNc) and aggregated -synuclein (-syn) forming Lewy bodies. Classic neurotoxic animal models mimic some of the neuropathological..., This work has been supported by grants from the Basque Government (PIBA 2019-38; PUE21-03; IT1706-22), the University of the Basque Country (COLAB20/07; GIU19/339), and the grant I+D+I PID2 021-126434OB-I00 financed by MCIN/AEI/10.13039/501100011033 and ERDF A way of making Europe. This research was conducted in the scope of the Transborder Joint Laboratory (LTC) “non-motor CoMorbidities in Parkinson’s Disease (CoMorPD)”. Maider Zubelzu Irazusta has held a predoctoral UPV/EHU fellowship



I Congreso Internacional sobre infancias y adolescencias trans: comprender para poder acompañar, 5 y 6 de mayo, 2025, Haur eta gazte transexualitateari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra : ulertu, lagundu ahal izateko, 2025eko maiatzaren 5a eta 6a, I International Conference about trans children and youth : underpinning support with knowledge, May 5th and 6th, 2025

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Congreso Internacional sobre infancias y adolescencias trans (1º. 2025. Bilbao)

281 p, [ES]El 5 y 6 de mayo de 2025 celebramos en Bilbao el I Congreso Internacional de Infancias y Adolescencias Trans Naizen, con el significativo título de «Comprender para acompañar». «Comprender» y «acompañar» han sido dos palabras que no nos han acompañado a lo largo de la historia a muchas generaciones de gente ya adulta en nuestras infancias y adolescencias. Porque la ignorancia que nos ha convertido en seres raros, monstruosos y rechazables no ha permitido esa comprensión. Y porque, en..., [EU]2025eko maiatzaren 5ean eta 6an, «Naizen. Haur- eta gazte- transexualitateari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra. Ulertu, lagundu ahal izateko» ospatu genuen Bilbon. «Ulertzea» eta «laguntzea» bi hitz dira, helduen belaunaldi askotan historian zehar gure haurtzaro eta nerabezaroetan falta izan direnak. Hau horrela da, arraro, munstro eta onartezin bihurtu gaituen ezjakintasunak ulermen hori eragotzi duelako. Ondorioz, bakardadez eta etorkizun ilun baten beldurrez betetako haurtzaro eta..., [EN]On 5 and 6 May 2025, we will hold the First International Congress on Trans Children and Adolescents in Bilbao, with the meaningful title ‘Understanding to accompany’. ‘Understanding’ and ‘accompanying’ are two words that have not accompanied many generations of adults throughout their childhoods and adolescences. Because the ignorance that has turned us into strange, monstrous and rejectable beings has not allowed for such understanding. And because, as a result, we have had childhoods and...



Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntza adimen gaitasun handiko haurren aurrean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Herranz Urbizu, Oihane

[EUS] Gradu Amaierako Lan honen helburua da adimen gaitasun handiko haurren aurrean Haur Hezkuntzako profesionalek duten prestakuntza eta esperientzia ezagutzea eta ikertzea. Horretarako, azterketa bibliografiko bat egin ondoren, ad hoc galdetegi bat sortu da, Haur Hezkuntzako 31 profesionalek modu anonimoan erantzun dutena. Lortutako emaitzek adierazten dute irakasleek ez dutela ezagutza nahikorik eta askok zailtasunak dituztela haurrekin jokatzeko.Emaitza horien ondorio nagusia da oraindik..., [ES] El objetivo de este Trabajo Fin de Grado es conocer e investigar la formación y experiencia de los profesionales de la Educación Infantil ante niños con altas capacidades intelectuales. Para ello, tras realizar un estudio bibliográfico, se ha creado un cuestionario ad hoc que ha sido respondido de forma anónima por 31 profesionales de Educación Infantil. Los resultados obtenidos indican que el profesorado no tiene conocimientos suficientes y que muchos tienen dificultades para actuar ante..., [EN] The aim of this Final Degree Project is to find out about and investigate the formation and experience of Early Childhood Education professionals in dealing with children with intellectual giftedness. To this end, after carrying out a bibliographical study, an ad hoc questionnaire was created and answered anonymously by 31 Early Childhood Education professionals. The results obtained indicate that teachers do not have enough knowledge and that many of them have difficulties in dealing with...



Barometroa 2025. Atzerritar jatorriko biztanleen inguruko pertzepzioak eta jarrerak EAEn

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ikuspegi, Observatorio Vasco de Inmigración

190 p, Txosten hau ibilbide baten inguruan egituratuta dago, eta euskal gizarteak immigrazioa nola hautematen duen eta harekin nola lotzen den ulertzeko aukera ematen du. Lehenik eta behin, atzerritar jatorriko etorkinek Euskadin duten presentziari eta bolumenari buruzko pertzepzioa aztertzen da, immigrazioarekiko jarrera orokorrak testuinguruan kokatzeko abiapuntua baita. Ondoren, migrazio-politikak jorratuko dira —bai sartzeari eta bertan geratzeari buruzkoak, bai nazioarteko babesari eta adingabe...



PHBV eta grafeno jasangarrian oinarritutako biokonpositeen diseinua eta prozesatzea 3D inprimaketa teknologietarako.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lozano Chico, María

165 p., Doktore tesi honek biokonposite jasangarri baten garapena aztertzen du, ingurumenarekiko errespetuzko prozeduren bidez eskuratutako grafenoa eta PHBV matrize polimerikoa uztartuz. Helburua da jatorri berriztagarria duen, biodegradagarria eta biobateragarria den konposite bat diseinatzea, propietate termiko eta mekaniko hobetuekin eta ingurumen-inpaktuak murriztuz.Grafenoa uretan oinarritutako esfoliazio likido bidez sintetizatzen da, taninoak egonkortzaile gisa erabilita eta disolbatzaile...



Industria aplikazioetan polipropilenoa eta dentsitate baxuko polietilenoa ordezkatzeko polimero biodegradagarriak: polihidroxialkanoatoak eta polikaprolaktona.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arakistain Urtzelai, Ihintza

[EU] Egun, klima aldaketa izaten ari den hazkunde latzaren aurrean, kontrako erantzun bat emateko asmoz, gizartean hainbat aldaketa egiteko saiakuntza egin da arlo desberdinetan. Artikulu honetan, ontzien eta bilgarrien industriaren esparruan kezka sortzen duen arazo bati irtenbidea emateko ahalegina egin da. Kasu honetan, kaxen garraiorako euskarrien aplikazioan ipini da fokua. Hain zuzen ere, industria horretan, hainbeste erabiltzen diren eta hain kutsatzaileak diren bi plastiko (PP eta LDPE)..., [ES] En la actualidad, ante el fuerte crecimiento que está experimentando el cambio climático, con el objetivo de dar una respuesta contraria, se ha realizado un ensayo de cambios sociales en diferentes ámbitos. En este artículo se intenta dar solución a un problema que preocupa en el ámbito de la industria del envase y embalaje. En este caso, el foco se ha colocado en la aplicación de soportes para el transporte de cajas. El objetivo ha sido precisamente sustituir dos plásticos tan utilizados..., [EN] Currently, in light of the rapid acceleration of climate change, social changes have been trialed in different areas with the aim of counteracting it. This article attempts to provide a solution to a problem that is causing concern in the packaging industry. In this case, the focus has been placed on the use of supports for transporting boxes. The objective has been precisely to replace two plastics that are widely used and polluting in this industry (PP and LDPE) with commercial...



Kirurgiako, Erradioterapiako eta Kimioterapiako emaitza terapeutikoen analisi konparatiboa Laringeko Minbizien aldi goiztiar edo aurreratuei dagokienez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santaolalla Sánchez, Francisco Javier

150 p., Tesi honek berresten du laringeko minbizien aldi goiztiarreia dagokienez aho-bidezko mikrokirurgia laser eta erradioterapia aukera baliokideak direla laringeko minbizi goiztiarren tratamenduan, baina laserrek abantaila estrategiko garrantzitsuak eskaintzen dituela laringearen kontserbazioari eta erreskate terapeutikoaren aukerei dagokienez. Aldi aurreratuetan lehen mailako tratamendu kirurgikoak kontrol loko-erregional sendoagoa eta errekurrentzia-arrisku txikiagoa eskaini zituen tratamendu ez...



Aspergillus nidulans onddoaren garapenaren kontrol genetikoan parte hartzen duten proteinen ezaugarritze funtzionala

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Fagoaga Izquierdo, Ane

The genus Aspergillus is one of the most studied genera among filamentous fungi due to the medical and industrial importance of some of its species and the pathogenic nature of some other species. Aspergillus nidulans is one of the main reference species for the study of the molecular and genetic pathways controlling asexual reproduction of filamentous fungi. This undergraduate thesis studies the new genes/proteins taking part in the genetic control of the asexual development in A. nidulans.....



Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eraikinen birgaitze energetikoa: Birgaitze-teknikak eta erabakia hartzeko jasangarritasun-irizpideak.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Egiluz Ellakuria, Ziortza, Cuadrado Rojo, Jesús, Rojí Chandro, Eduardo, Gaztelu Onaindia, Ugaitz

Eraikuntzako energia-kontsumoak gora egin du azken urteotan. Horregatik, eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko araudiak ezarri behar izan dira kontsumoa kontrolatzeko, energia-aurrezpena hobetzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko. Baina Euskal Autonomia Erkidegoan zaharrak eta energetikoki pobreak diren eraikin kopurua oso altua denez, behar beharrezkoa da eraikin horietan esku hartzea eta epe labur edo ertainean energetikoki birgaitzea.Birgaitze-teknikarik egokiena aukeratzea ez da...



Molekula organiko fotoaktiboak ikusgaiko laser eraginkor eta iraunkor gisa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Peñafiel Allende, Alaitz

[EU] Laserra erradiazio elektromagnetikoak sustatutako igorpenean oinarritzen den anplifikazio-optiko deritzon prozesuari esker argia igortzen duen tresna da. Teknologiaren industrian ez ezik, ikerkuntza zientifikoan eta gure eguneroko bizitzan ere laserrak izan duen izugarrizko eragina ukaezina da. Mota ezberdinetako laserrak daude, baina horien artean koloratzaile organikoak ingurune fotoaktibo gisa erabiltzen dituztenak arreta handia jasotzen ari dira azken urteotan. Laser organiko...



Periodismo automatizado y algoritmos, Kazetaritza automatizatua eta algoritmoak, Automated journalism and algorithms

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Congreso Internacional de Ciberperiodismo (14º. 2022)

162 p., - Nuevas narrativas sobre la violación de derechos humanos en México. - El desafío de TikTok para los medios en España. - Responsabilidad y criterio: valores para la participación ciudadana en el entorno informativo del siglo XXI. - Formatos digitales del medio publicitario exterior como herramienta clave del periodismo ciudadano. Comunicar a los mass media qué está pasando, cuándo y dónde. - Periodismo automatizado en noticias sobre accidentes de tráfico. - Visitas virtuales y campus...



Dimentsioak desberdinkeriaren ikuspegitik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Shershneva, Yulia

274 p., Monografiko honen bidez, Zabaldu argitalpen bildumari hasiera emango diogu. Bildumaren helburua aniztasunari buruzko gogoeta soziologiko bat eskaintzea da, aniztasuna zentzurik zabalenean ulertuta. Lehenengo zenbaki honetan, ZABALDU #1. Dimentsioak, desberdinkeriaren ikuspegitik izenburukoan, zenbait kolektibo, gizarte talde eta pertsonari eragiten dieten eta haiei desberdinkeriazko tratua ematea eragin dezaketen desberdintasun ardatz nagusiak aztertzen dira.



Giovanna Garzoniren “Piante Varie”: ilustrazioa eta zientziaren artea(n)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Benito Blanco, Olaia

41 p. -- Bibliogr.: p. 38-40, XVII. mendeko Giovanna Garzoni artista italiarraren Piante Varie kuaderno botanikoaren azterketarekin batera ilustrazioaren nondik norakoak aztertzen dituen Gradu Amaierako Lana da “Giovanna Garzoniren Piante Varie: illustrazioa eta zientziaren artea(n)”. Bertan, ilustratzaile profesional zein ikerlari adituen iritziak kontuan izanik, ilustrazioaren inguruko eztabaidari erreparatu eta honi arte kategoria aitortzearen aldeko argudioak mahaigaineratzen dira. Batzuek komunikaziorako tresna bisual...



Gastrektomiaren eragin pronostikoa urdaileko minbizi metastasikoan: parekatzearen bidezko ikerketa eta pronostikoaren iragarle den nomogramaren sorrera

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
De la Quintana Santacoloma, Irune

[EU] SARRERA: Urdaileko minbizi gastriko garatuaren pronostikoan gastrektomiak duen eragina baloratzea du helburu lan honek. Izan ere, minbizi gastriko metastasikoak pronostiko txarra du, eta ez da modu bateratuan maneiatzen. Nahiz eta gero eta ebidentzia handiagoa dagoen gaixotasun honetan kimioterapiak biziraupena luzatzen duela, ez dago argi tumore primarioaren erauzketak pronostikoan onurarik ekar dezakeen. Bestalde, gainontzeko tratamendu aringarriek bizitza luzatzen den einean...



Euskarazko artikuluak Erdi Aroko agiri bilduma batean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manterola Agirre, Julen

Lan honetarako Erdi Aroko Donemiliaga Kukullako kartularioa izango dugu oinarri. Agiri horie- tan artikulutzat jotzen ditugun morfemak izango ditugu aztergai. Artikulu singularrak eta pluralak bereiziko ditugu: singularretan artikulua izenari gehitzeak ekartzen dituen bokal bilkurak nola ebaz- ten diren ikusiko dugu; pluralei dagokienez, erakusle jatorria aldarrikatuko dugu haientzat.



Energia-trantsizioa Europar Batasunean: oinarrizko arauketa, helburuen betetze-maila eta Europako Itun Berdea garatzeko proposamenak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Lupiola, Asier

Europako integrazio prozesuaren oinarrizko helburuetako bat garapen jasangarria da. Testuan azaltzen den bezala, Europar Batasunak helburu hori lortzeko azken urteotan aurrera eraman duen ekintza energia-trantsizioan oinarritzen da. Estrategiak eta arauak aztertuz, ondorioztatzen da energia berriztagarrien eta energia-efizientziaren sustapena bilakatu dela ingurunearen babeserako, klima- aldaketaren kontra borrokatzeko eta ekonomia berdea bultzatzeko tresna. Hala ere, emaitzak ikusita, helburu...



Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dañobeitia Ceballos, Olatz

512 p., Doktorego-tesi honetan, 90ko hamarkadan Ezker Abertzalean parte hartzen hasi ziren emakumeen ibilbide politiko eta errepresiboak aztertu ditut ikerketa etnografiko baten bidez. Generoak euskal gatazkan eta euskal gatazkak generoan nola eragin duten ezagutzeko asmoz, militantziako eta estatuko tresna errepresiboen -tortura politikoa eta espetxe politikoa- genero erregimenak aztertu eta harremanetan ipini ditut. Horrekin batera, sozializazio politikoa, partaidetza sozio-politikoa eta kultura...



Gatazka armatua eta genero gatazka bidegurutzean. Jokin Muñozen narratiba begirada feminista batetik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Serrano Mariezkurrena, Amaia

[EN] The main theme of Jokin Muñoz’s narrative is the Basque conflict. His work is canonical in the Basque literary system, and for this reason, we have attempted a new reading from the perspective of feminist literary criticism, with the aim of analysing the representation of the armed conflict. According to the results, Muñoz’s work perpetuates the gender norms attributed to the use of violence, it reproduces the patriarchal model of militancy, it predominantly shows a hegemonic masculinity,..., [EU] Jokin Muñozen narratiban gai nagusia izan da euskal gatazka armatuarena. Euskal literatur sisteman bere obra kanonikotzat hartu izan da, eta horregatik, lan honetan haren obrak berrirakurri ditugu, gatazka armatuaren irudikapena literatur kritika feministaren bidez aztertzeko. Emaitzen arabera, Muñozen obran indarkeriaren erabilerari egotzi izan zaizkion genero-arauak iraunarazten dira, militantzia eredu patriarkala erreproduzitzen da, maskulinitate hegemonikoa da nagusi eta ideologia..., [ES] El tema principal de la narrativa de Jokin Muñoz es el conflicto vasco. Su obra es considerada canónica en el sistema literario vasco, y por ello, hemos hecho una relectura de la misma desde la crítica literaria feminista con el objetivo de analizar la representación del conflicto armado. Según los resultados, en la obra de Muñoz se perpetúan las normas de género que se le atribuyen al uso de la violencia, se reproduce el modelo patriarcal de la militancia, predomina la masculinidad..., Lan hau UPV/EHUko «Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan (US21/17)» proiektuaren barruan kokatzen da.



Euskararen ikaskuntza eta irakaskuntza Nafarroako eremu gaztelaniadunean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jordana Ochoa, Marta

85 p. -- Bibliogr.: p. 39-41, [EUS] Euskararen ikaskuntza eta irakaskuntzak eremu gaztelaniadunetan dituen erronkak aztertuko dira lan honetan. Euskara hizkuntza gutxitua den aldetik, irakaskuntza behar espezifikoak ditu eta gaztelaniaren eraginpean dago, baita hezkuntza eremuan ere. Hortik abiatuta, eta eskolako egungo egoera hobeto ulertzeko, Lizarraldeko (Nafarroa) zenbait familia eta irakasleri elkarrizketak egin dizkiegu. Elkarrizketa hauen bitartez, haurrek euskara ikasteko prozesuan izandako esperientziak ikertu eta..., [ES] En este trabajo analizamos los retos de aprendizaje y enseñanza del euskera en las zonas castellanoparlantes. El euskera, como lengua minoritaria, tiene necesidades de enseñanza específicas y está influenciado por el castellano, también en el ámbito educativo. A partir de ahí, y para entender mejor la situación actual de la escuela, hemos entrevistado a algunas familias y profesoras de Tierra Estella (Navarra). A través de estas entrevistas se pretende analizar las experiencias del...



Etxebizitza eta logela turistikoak arautzen duen legedia eta hainbat zalantzazko kasu bere eremu aplikagarrian, 2030 Agendako jasangarritasun ikuspuntutik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Campo Maestro, Miren Irati

2007tik aurrera, hein handi batean higiezin eta eraikuntza krisiak eraginda, ekonomia kolaboratiboaren markoan P2P negozio berriak sortu ziren. Horien artean daude, hain zuzen, Gradu Amaierako Lan honetan landuko diren etxebizitza eta logela turistikoak. Negozio eredu berriaren agerpenak eragin zuzena izan du herritarrengan. Batzuek negozio bat zabaltzeko aukera ikusi dute; beste batzuek, aldiz, arautu gabe zegoen sektore berri baten ondorio negatiboak pairatu dituzte haien etxeetan. Hasierako...