Pasar al contenido principal

Idioma del documento

Encontrados 8545 resultado(s)
Encontradas 86 página(s)

Rana dalmatina erruteen eta mikroalga klorofitoen arteko sinbiosia: atariko karakterizazioa eta ikerketarako proposamenak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Jurado Montesinos, Aroa

Ipar Amerikako Ambystoma maculatum arrabioaren arrautzen eta Oophila amblystomatis alga berdearen arteko sinbiosia oinarri gisa hartuz, Rana dalmatina igelaren erruteak kolonizatzen dituen alga berdearen karakterizazioa egin da. Horretarako, putzu ezberdinetatik jaso diren laginen jarraipena burutu da argazki kamera digitalen bidez. Modu honetan, garapen enbrionarioarekin batera alga berdeen hazkuntza aztertu da. Honekin bat, modu zehatzago batean alga berdearen...



Sare estokastiko baten banaketa optimoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zumeta Olaskoaga, Lore

[EUS] Lan honetan baliabide esleipenerako zorizko izaera duen problema baten optimizazio estokastikoa aztertzen da. Hori horrela, ilaran epe luzera dagoen batez besteko bezero kopurua minimizatuz, ilara eredu zehatz baten kontrol optimoa lortzea izan da helburua. Lantzen den ilara ereduak zehatz-mehatz bi nodo eta hiru klasetako bezeroak ditu, 0, 1 eta 2 klaseak. 0 klaseko bezeroak bi nodoen zerbitzua behar du aldi berean eta i klaseko bezero bakoitzak, i = 1; 2, i nodo bakarrarena. Une..., [EN] In this work we study the stochastic optimization of resource-sharing systems. The work aim to achieve the optimal control in a queueing model by minimizing the long run number of users present or the so-called holding cost. The queueing model that we focus on, consists of two nodes and three classes of users, 0, 1 and 2 classes. Class 0 users require the same amount of capacity of the two nodes simultaneously, while class i users, i = 1; 2, require service at node i only. The evolution of...



Aseguru-etxeen irudi eta posizionamendua Euskal Autonomia Erkidegoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rincón Díez, Virginia, Egaña Urrutia, Mikel

[EUS] Gaur egun, gero eta lehiakortasun handiagoko sektore batean, aseguru-etxeentzat funtsezkoa bihurtu da bezeroen uste eta hautemateei buruzko informazio zehatza izatea eta irudiaren kudeaketa eraginkor bat gauzatzea. Azterlan honetan Euskal Autonomia Erkidegoko aseguruen sektorean jarri dugu arreta. Zehazki, aseguru-etxe ezberdinek duten irudi eta posizionamendua aztertu dugu. Horrez gain, marka irudiarekin lotutako fideltasun maila, aldaketa kostuak, erreputazioa edo zerbitzuaren kalitatea..., [EN] Nowadays, in an increasingly competitive industry, it is essential for insurance companies to have accurate information on the perceptions and thoughts of their customers. In this study we focused on the insurance sector of the Basque Country and studied the image and positioning of the different insurance companies. In addition, we have also studied some other concepts related to the brand image such as loyalty, switching costs, reputation and service quality. To this end, we collected...



Euskal jaiak Aramaion (1899)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Edizioaren prestatzaile, Julen Urkiza. Karmel Sorta ; 7



Altzarien sektoreko enpresa baten analisi ekonomiko-finantzarioa. Sektorean kokapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
García Fuentetaja, Julián

Kontabilitate tresna egokiak erabiliz Altzarien ekoizpenera zuzendutako enpresa baten analisi ekonomiko-finantzarioa., Graduan zehar ikasitako kontabilitate tresna egokia k erabiliz Euskal Herrian altzarien ekoizpenera zuzendutako enpresa baten analisi ekono miko finantzarioa egingo da. Horretarako enpresa honen azkeneko 3 urteetako urte ko kontuak aztertuko dira enpresaren etorbidea zein den ikusteko. Honekin batera sektorea aztertuko da, lehen aipatut ako enpresaren analisiarekin batera hobeto ulertu ahal izateko emaitzak eta zein puntur aino sektorea eta...



Caldereria Urretxu S.L.: jokabide eta hobekuntza ekonomikoak erosketa sailean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aragón Isidro, Eider

Lehenik eta behin, enpresan lortutako datu ekonomikoak aztertuko ditut. Hornikuntza kostuek kostu totalekiko eta produkzio bolumenarekiko zenbat suposatze n duten jakiteko. Hornikuntza kostuak orokorrean aztertzeaz gain, gehiago sakondu eta kostu hauetan esanguratsuenak diren produktu eta hornitzaileak ere identifikatuko ditut. Analisi kuantitatiboa burutu eta gero, enpresan bezero baten eskaera bat sartze n den momentuan jarraitzen den prozedura...



Enpresaren tamaina eta lehiakortasuna: Euskal enpresaren kasua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpiroz Dendariarena, Jaione

Gradu amaierako lan honen helburua, enpresaren tamainaren eta lehiakortasunaren arteko erlazioa aztertzea da, hauetan eragiten duten faktore garrantzitsuenak kontuan hartuz. Hau modu aplikatuago batean aztertzeko eta landutako teoriak kontrastatzeko, euskal enpresak hartzen dira oinarri (Euskera).



Helmuga turistiko adimentsuak: hauen ezaugarrien analisia eta Donostia/San Sebastian kasura aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sistiaga Gaztañaga, Oier

Gaur egun turismoak berebiziko garrantzia ekonomiko eta soziala duenez munduan, kontu handiz zaindu beharreko industria da hau. Jakina denez, Espainiak turista asko erakartzen ditu urtero, geroz eta gehiago gainera, baina, argi eduki behar da orain arte funtzionatu duenak ez duela zergatik etorkizunean funtzionatu beharrik. Hau da, bizitzaren edozein alorretan bezala, aurrerapausoak emateko ahaleginak egin behar dira. Hori horrela, turismoa kudeatzeko modu berriak sortu dira, helmuga turistiko...



Inbertsio proiektu baten baloraketa azterketa: Tolosako taberna baten irekieraren baloraketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
López Urruzola, Beñat

Lan honen helburu nagusia inbertsio proiektu bat zer den eta martxan jartzeko asmoa dagoenean, berau aztertzeko kasu bakoitze an zein metodo erabili, eta metodo hori nola garatu jakitea da, eta horretarako, inbertsioak balo ratzeko ezagutzen diren metodo ezberdinak aztertu dira. Metodo horiek guztiak aztertu eta gero, lan honen helburua, inbertitzaile batek inbertsio proiektu bat onartu edo baztertzeko erabakia hartu behar...



Junior Enpresak UPV/EHUn

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zabala Narbarte, Olatz

Gradu Amaierako lan hau Junior Enpresen ingurukoa d a, eta ondorengo lau helburuak ditu: Junior Enpresen testuingurua ezagutzea, UPV/E HUn eratuta dauden Juniorrak ikertzea, Gipuzkoako Campuseko Junior Enpresa batea n azterketa sakontzea, eta JUNE Junior Enpresa abiarazteko bideragarritasun plan ba t aurkeztea.



KA | Kultura Alternatiboa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Tellería Julián, Yokin

El trabajo trata sobre KA | Kultura Alternatiboa. Plataforma para fomentar la cultura alternativa y de base. El trabajo está en euskera.



Klausula sozialak eta kontratazio publikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ostolaza Aguirre, Paula

Ikerketa hau sarrera batekin hasten da. Bertan, aipatzen ditugu lan hau aukeratzeko arrazoiak, zeintzuk diren lan honen helburuak, zer nolako metodologia erabili dugun eta ikerketa hau burutzeko finkatu dugun eskema nagusia. Lan hau burutzeko bi atal nagusi antolatu ditugu. Alde batetik, hurbilketa teorikoa eta bestetik landa-azterketa elkarrizketa kualitatiboen bitartez. Hurbilketa teorikoari dagokionez, sei azpiatal atera ditugu informazioa modu egokian sailkatzeko eta hobeto azaltzeko....



"SAIZAR CITY" hiriko sagardotegia inbertsio proiektuaren baloraketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lerchundi Beristain, Joana

Lan honetan, hiriko sagardotegi bat martxan jartzearen baloraketa egin da, ondoren erabakiak egoki hartu ahal izateko.



Txakur lagun S.M.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lertxundi Martín, Nerea

Txakur lagun S.M. negozio-plana



Haurren obesitatearen prebentzioa egiteko proposatutako osasun heziketa programa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Castañeira Huerta, Elisabeth

Sarrera: Osasunaren Mundu Elkartearen (OME) arabera, obesitatea “osasunarentzat arriskutsua den gantz metaketa ez normala edo gehiegizkoa” da eta mundu mailan gizentasuna osasun publikoaren arazo larrienetako bat kontsideratzen da XXI. mendean. Gaixotasun honek prebalentzia altua duela ikusi da, komorbilitate larriak eman ditzakeela eta azkenik, arrisku faktore askok prebenigarriak direla ikusi da. Hau dela eta haur eta nerabeen obesitatea prebenitzeko Osasun Heziketa Programa bat proposatzen...



Paziente kolostomizatuei eskaini beharreko erizaintza-zainketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altuna Lertxundi, Maider

Sarrera: kolostomia, heste-lodiaren eta abdomeneko paretaren artean komunikazioa sortzen duen prozedura kirurgikoari deritzo eta heste-eginkariak kanporatzea du helburu. Kolostomia egitearen arrazoi nagusiena kolon-ondesteko minbizia da. Hala ere, hesteetako hanturazko gaixotasunak, gaixotasun kongenitoak, traumatismoak edo malformazioak eta hesteetako buxadurak kolostomia egitearen arrazoi dira. Kolostomia egitean pazienteek egoera berrira egokitzeko arazoak edukiko dituzte eta arazo horiei...



Laminarteko hausturaren I/II modu mistoa aztertzeko saiakuntza konfigurazio berri baten analisia, Análisis de un nuevo método de ensayo para analizar la fractura interlaminar en modo mixto

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Boyano Murillo, Ana Isabel

138 p., En este trabajo se presenta una nueva configuración de ensayo para el análisis de fractura interlaminar en modo mixto I/II. Está basada en el ensayo de Flexión con Entalla Final e incluye un rodillo metálico entre los dos brazos de la grieta, de ahí su nombre: Flexión con Entalla Final con Rodillo, (End Notched Flexure with Roller ENFR). Se analizan las diferentes posiciones del rodillo: encima del apoyo, hacia el interior de la grieta y hacia el exterior de la grieta. El modelo análitico del...



Legutioko hidronimia aitzaki

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago.



"Gero" liburua erretorikaren argitan (aurkezpen modura)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago.



Aipamen klasikoak Axularren “Gero” liburuan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago.



Axularren aipamen bibliko-erlijiosoez zerbait

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Salaberri Muñoa, Patxi

Obra hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 baimen baten mende dago.



Aho Suminduaren Sindromea duten pazienteen azterlan etiopatogenikoa eta karakterizazio kliniko eta psikologikokoa, Estudio etiopatogénico y de caracterización clínica y psicológica en pacientes con Síndrome de boca ardiente

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bilbao Uriarte, Eneritz

143 p.(cast.) 133 p.(eusk), El síndrome de boca ardiente (SBA) es un complejo trastorno clínico sobre la que todavía existe poco conocimiento y mucha controversia. Es un cuadro que afecta principalmente a mujeres de edad avanzada y que supone un considerable impacto sanitario. Los criterios diagnósticos empleados en los diferentes estudios han sido muy dispares, lo que ha dado lugar a una falta de unificación y definición del SBA. Por este motivo no disponemos de datos sobre sus verdaderas características clínicas, sobre...



Eliteko andreak eta partehartze publikoa Erroman (K.a.I-I K.o.)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarzategui Elu, Leire

Antzinaroko emakumeen historia gero eta gehiago ikertzen bada ere, argitaratzen diren lanetako askok emakumeen euren bizimodua baino gizarteak haiekiko zuen jarrera aztertzen dute, legedia eta exempla-k modu literalegian ulertzearen ondorio ez baitute emakumeen haiekiko jarrera kontatzen. Bertsio bakarrean oinarritutako historia hau dela eta iraganeko emakume haien ikuspegi oso kontraesankorra sortu da, matronak aldi berean haien semeak bizitza politikorako prestatzeko gai ziren emakume ondo..., Even though the rol of roman women in Antiquity is becoming more and more frequent as a research subject, many of the published works focus in society’s attitude towards those women instead of in the women themselves, because, due to their literal interpretation of law codes and exemplae, they don’t actually say how women would behave towards them. Because of this one sided history we have the most contradictory view of the roman women, because they are represented both as well educated...



Erdi Aroko hirigintza arkeologiaren ikuspuntutik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iparragirre Lekuona, Araitz

Erdi Aroko hirigintza Arkeologiaren ikuspuntutik lantzen duen lan honetan, lehenik Erdi Aroko hirigintzaren elementu eta ezaugarri nagusiak azaltzen dira. Atal honetan, Euskal Autonomi Erkidegoan sortutako hiribilduen fundazio moduaren datuak ere ematen dira. Jarraian, Hiri Arkeologian murgilduz, honen Britainia Handiko sorreraren eta Europako proiektu nagusien berri ere ematen da eta ondoren, baita penintsulakoen berri ere. Atal honetan momentu hartan...



Erraiak eleberriaren sen apurtzailea genero ikuspegia eta teknika narratiboak aintzat hartuta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Folgoso Barrenechea, Estibaliz

Emakume idazle gazteen belaunaldiaren etorrera indartsua XXI. mendeko euskal literaturaren gertakari agerikoa da. 2000-2012 urteen artean plazaratutako emakume idazleez belaunaldi berriaren ezaugarriez eztabaidatu da sarri Erasmus belaunaldiaren izenez. Orain ordea, belaunaldi berri honen azken urte hauetako ezaugarri apurtzaileak azpimarratzen dira. Ildo horretan, euskal literaturaren gaur egungo joerak aztergai hartuta, Erraiak eleberria baino gaurkotasun handiagoko eleberririk aurkitzea...



Errusiako errealismoa Ilya Repin eta Lev Tolstoiren eskutik

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olaso Mendibil, Andere Elene

Lan honen bidez, Errusian XIX. mende erdialdetik aurrera garaturiko errealismoaren ezaugarri nagusiak jorratuko dira. Garai hartako Errusiako pintura eta literatura aitzaki harturik, errealismo errusiarraren bihotzean murgilduko gara. Hau aurrera eramateko, Ilya Repin, Errusiako margolari sozial handiaren eta Lev Tolstoi, ospe internazionaleko idazlearen lanak eta pentsamendua aztertuko dira. Bi hauek Errusiako errealismoaren ardatz...



Espainia bidegurutzean: krisi ekonomikoa eta erreforma politikoa 1973-1986

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Satrustegui Andres, Imanol

1973ko petrolioaren bat bateko igoera politikoa gertatu zenean, krisiaren atzetik etorri zen beheraldiak Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik zetorren kapitalismoaren Urrezko Aroa deituriko hazkunde garaia bukarazi zuen. Beheraldiak Espainia oso egoera politiko berezian harrapatu zuen: diktadura luze baten heriotzaren bezperako azken hil hatsetan. Beheraldiak bi elementu berezi ekarri zituen: estanflazioa eta langabezia. Estanflazioa ordura arte inoiz gertatu gabeko fenomeno bat izan zen:...



Espainia 76ko Bienal «gorrian». Oroimenak eta ahazteak.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Merino Merchán, Jokin

Esposaketa medioak maneiatzen dituen ahalbideak askotarikoak dira, baina komunikaziorako tresna indartsua denaren kontzientzia museologia garaikidetik zein komisariotza diziplina modernotik datorkigu. Diskurtso (ala kontakizun) politiko, historiko zein kulturalak eraikitzeko gai da erakusketa, betiere elementu estetiko eta formalekin elkarren adostasuna bilatuz beren eraginkortasuna bermatzeko. Veneziako Bienala, pisuzko erakusketa zein formatu partikular gisa, arte garaikidearen bilakaeraren...



Euskararen irakaskuntza baliabideak: iritzi-artikulua lantzeko Sekuentzia Didaktikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bazterrica Loyarte, Nerea

Hizkuntzen curriculum diseinuak, 90eko hamarkadatik, hizkuntzen irakaskuntza testu errealetan oinarrituz garatu behar dela zehazten du. Alabaina, testu-liburuen praktika errealean ez da aldaketa metodologiko handirik sumatzen, gramatikan oinarritutako irakaskuntza baita nagusi (Ibarra, 2012). Irakaskuntza gramatikan oinarritzearen ondorioz, hizkuntzaren lanketa ezagutzaren alorrera lerratzen da, komunikazio egoeren erabilerara baino gehiago....



Euskararen irakaskuntzaren baliabideak. Ahoz gora irakurketa lantzeko sekuentzia didaktikoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Del Campo Echeverría, Maddi

Hizkuntzen didaktikaren arloan, 1990. urtetik aurrera, ahozkoa ikerketa eta hausnarketa objektu izan da (Dolz & Scheuwly, 1998). Hala ere, Idiazabalek (2007) dioen bezala, ahozko adierazpidea eskolan irakatsi nahi bada, ezagutu egin behar da, modurik zehatzenean, gainera. Denok izan dezakegu hizkuntzen funtzionamenduari buruzko iritzia, baina, uste dugunetik gauzak gertatzen diren modura alde handia dago. Egungo eskola curriculumetan ahozkoa...



Gerra osteko espekulazioa, burtsako kraxa eta depresio handia Amerikako Estatu Batuetan, 1920-1939

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Balda Odriozola, Paul

Lehen Mundu Gerraren amaierak aldi berri baten hasiera ekarri zuen Estatu Batuetara. 1920. urteaz geroztik Estatu Batuen hegemonia mundiala bermaturik geratu ziren, bai ekonomia bai politika alorrean. Estatus honi ohore eginez, hamarkada osoan zehar loraldi ekonomikoko garai bat bizi izan zen, itzal moduan nekazaritza sektorearen ahultasuna eman zelarik. Susperraldi ekonomiko honekin batera New Yorkeko burtsa merkatuak ere hazkunde nabari bat jasan zuen. Gorakada hori ekonomiaren...



Historiaurre 21. Magdalen-aldi. Azil-aldi trantsizioa Kantauriar zonaldean Aziliartze prozesua harrizko industrian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ruiz González, Daniel

Pleistozenoaren amaierak eta Holozenorako trantsizioak Paleolitoaren amaiera ere suposatuko dute. Kantauri aldean une horretan kultura trantsizio bezala definitu dezakeguna gertatzen ari da, Magdalen-alditik Azil-aldirakoa, jarraitutasuna argia bada ere, apurketa zantzuak nabariak dira. Lan honen asmoa hirukoitza izango da. Alde batetik, azilianizazioa bere testuinguruan (historiografiko, kronologiko, klimatiko, etab.)kokatuko da, honek dauzkan problematikak aurkeztuz. Beste alde batetik,...



Instalazio produktiboen Arkeologia gizarte aurrekapitalistetan.Leitzako Sarasaingo Burdinolak: proiektu proposamena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarraga Olano, Maialen

Nafarroako ondare arkeologikoa balioztatzeko saiakeran, lan honetan, “Instalazio produktiboen arkeologia gizarte aurrekapitalistetan” izenburupean, “Leitzako Sarasaingo Burdinolak: proiektu proposamena” lana aurkeztuko dugu. Nafarroa ipar-mendebaldeko mendialdeko burdinola konkretu baten identifikazio, informazio bilketa eta miaketa planteatuko dira, etorkizunerako proiektu zabalago baten sarrera gisa. Honetarako, arkeologiaren metodologia eta baliabideei jarraiki, hainbat pausu ematen saiatuko...



Iragan Garaikidearen arkeologia. Hurbilpen material eta espaziala Zaramaga langile-auzoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Santamarina Otaola, Josu

Franco diktadoreak sustatutako desarrollismoak “industrializazioa, immigrazioa eta hiritartzea” hirukotea nagusitzea eragin zuen. 1950 eta 1970. hamarkaden artean, Gasteizko eliteek bat egin zuten ekimen modernizatzaile honi ekiteko eta horrek hirian aldaketa fisiko zein identitario bortitzak zuzentzea esan nahi zuen. Milaka etorkin landa utzi eta hirian finkatu ziren, Udalak eta Aurrezki Kutxak eraikitako auzo periferiko berrietan bizitzeko. Horietako bat Zaramaga da, desarrollismoaren...



Ironia ulertzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zeberio Etxaniz, Aitor

Idatzi honen helburua ironia deituriko fenomenoa azaltzea da. Fenomeno hau gizakia gizaki denetik erabili dela esan genezake. Baina, horrela izanik ere, ez da batere erraza hizkuntzaren ezaugarri hau sakonean azaltzea. Helburu hau burutzeko, lana sarrera baten bitartez hasiko da, non adibide baten bitartez gaia aurkeztuko den, eta lehenengo definizioa emango da. Hala ere, laster ikusiko da dirudiena baino fenomeno konplexuagoa dela ironia, eta definizio sinple baten bitartez ezin da elementu...



Iruñeko Antso III.aren 1035eko agiria: faktore feudal eta politikoak banaketaren mitoaren atzean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoa Pérez, Mikel

Antso III.ak 1035an idatziriko dokumentuaren inguruan luze eta ugari idatzi da denbora askoan zehar. Errege iruindar honek XI. mendean eskuraturiko nagusigo politikoak, lurralde ezberdin asko bere kontrolpean metatuz, hurrengo mendeetan pertsonaia honi eman zitzaion garrantzia historikoa bideratu zuen. Seguruenik arrazoi honengatik, XX. mendearen bigarren erdira arte Antso III.ak bere erresuma edo domeinuekin semeen artean eginiko banaketaren...



Itzulpengintza eta terminologia: terminoen erauzketa eta azterketa euskarara itzulitako testu zientifiko batean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoetxea Otegi, Leire

“Itzulpengintza eta terminologia: terminoen erauzketa eta azterketa euskarara itzulitako testu zientifiko batean” izeneko Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek helburu du ingelesetik euskarara itzulita dagoen testu zientifiko bateko terminologia erauztea, Erauzterm izeneko terminoak erauzteko tresna erdi-automatikoaz baliatuz, eta erauzitako terminoen itzulpen-azterketa egitea. William Nessek ingelesez idatzitako Introduction to terminology liburua eta haren euskarazko bertsioa, Mineralogiaren...



Klimatologia: Tenporek eguraldiarekin asmatzen al dute?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Olaziregi Albizu, Joseba Iñaki

Gradu Amaierako Lan honek tenporak izan ditu aztergai eta hauek eguraldia asmatzen duten ala ez ziurtatzea izan da burutu beharreko lana. Tenporak epe luzeko iragarpen meteorologikoak dira. Urtean zehar data zehatz batzuetan izaten dira tenporak eta hauek datorren urtaroko eguraldia aurreikusten dute. Lau tenpora daude, urtaro bakoitzerako tenpora bana: udaberriko tenporak, udako tenporak, udazkeneko tenporak eta neguko tenporak. Tenporei ere, urtaro bakoitzeko tenporei, lehenengo tenporak,...



San Juan baleontzia, Arkeologia Esperimentaleko proiektua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Hidalgo Jiménez, Sara

Arkeologia Esperimentalak barneratzen duen ikerketa-eremuen aniztasuna, elkarren artean dituzten ezberdintasunen baliokidea da. Hurrengo lerroetan, bada, diziplina zientifiko honen hasiera, bilakaera eta izaera aztertuko ditugu, lanaren funtsezko interesa den Ontzi eta Itsasontzien Arkeologia Esperimentalean barneratzeko; hain zuzen ere, XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntzan. 1563. urtean Pasaian eraikitako San Juan itsasontzia, Kanadako Labrador Penintsulan kokatuta dagoen Red...



Simone de Beauvoir. Bigarren Sexua eta eragina XX. mendeko Bigarren Bolada Feministan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Basterretxea Amutio, Eider

Simone de Beauvoir XX. mendeko idazle, filosofa eta feminista frantziarra, aztertu beharreko ezinbesteko figuratzat jo izan da XX. eta XXI. mendeko Feminismoaren Historian. Hortaz, honekin Beauvoir eta bere Bigarren Sexuaren inguruan hausnartu nahi da, 70. hamarkadako Bigarren Bolada Feminista testuinguruan kokatuz, hobeto ulertzera heltzeko; horretarako hartan izandako eragin posiblearen inguruan lantzera bideratuko da lan hau, adierazitakoek emakumearen askapenean izandako garrantzia...



20. hamarkadako Garçonne emakumearen emantzipazio sexuala eta bere mugak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruti Otaegui, Enara

[EUS] XX. mende hasieran, Europatik feminismoaren ideiak zabaltzen hasi ziren. Aspaldiko urteetatik emakumea gizonaren azpitik ezartzea ez zen eztabaidan jartzen, baina zenbait gertakizunek eta hainbat faktorek bat egin zutenean, ideia horiek aldatzen hasi ziren gutxika. 1914. urtean, Lehen Mundu Gerra zela eta, gizonezkoek gerrara joan behar izan zuten, eta emakumezkoek hauek betetzen zituzten zenbait lanpostu hartu behar izan zituzten. Honek, denborarekin, emakumeen gutxieste hori eta..., [ENG] In the beginning of the XX century, the feminist movement began to expand in Europe. The idea of a woman being reduced below man was undeniable, but when some events and factors joined together, the mentality of the society started to change. Since the First World War started in 1914, the men were forced to leave their day a day life in order to go to the war and the women held the posts that remained empty. Little by little, the underestimation and the traditional prejudice around women...



Algoritmos evolutivos multiobjetivo con codificación Dandelion para el trazado de estrategias de descarga de tráfico oportunista en redes multioperador

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Consul Godoy, Jone

Telekomunikazio operadoreen hazkuntzarekin, bai operadore handiak, azpiegitura, antena eta irrati espektro propioak dituztenak, bai operadore birtualak zerbitzuak aurrekoei baliabideak alokatuz eskaintzen dituztenak, gaur egun, operadore asko daude azalera geografiko berean zerbitzuak ematen. Bakoitzak bere politika eta estrategia propioekin, bezeroei zein prezioei dagokionez. Gaur egungo merkatuan, operadore guztiak elkarrekin lehiatzen dute ahalik eta bezero kopuru handiena lortzeko asmotan..., Con el aumento en el número de operadores de telecomunicaciones, tanto grandes operadores que cuentan con infraestructuras propias y espectro de radio con licencia, como operadores virtuales que explotan las infraestructuras de los primeros para ofrecer servicios, actualmente varios ofrecen servicios simultáneamente en la misma área geográfica. Cada uno de ellos, con sus propias políticas y estrategias en cuanto a clientes y precios. En el mercado actual, todos los operadores compiten entre sí..., With the increase of the number of telecommunication operators, nowadays there are many operators offering services over the same geographical area, those operators can be big ones, who have physical infrastructure and spectrum license, or virtual operators who offer services exploiting the infrastructures of the big operators. Each one has its own politics and strategies regarding to clients and pricing. In the actual market, all the operators fight with each other for achieving the maximum...



Ahots sintetikoak aukera katalogoaren diseinua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arruti Uria, Joseba

Lan honetan, lehenik eta behin, gaur egun erabiltzen diren ahots sailkapen ezberdinen ikasketa egin da. Ondoren, eta gure ahots katalogoari ondoen zetorkion sailkapena eta honek erabiltzen dituen kalifikatzaileak aukeratuta, ahots sintetiko bakoitzari kalifikatzaile hauekiko balio batzuk eman zaizkio. Kalifikazio hauek ahalik eta onenak eta zehatzenak izan asmoz, web bidezko test ireki bat egin da, erabiltzaile arrutak izan daitezkeen pertsonen modukoak ebaluatzaile bezala jarrita. Azkenik,..., En este trabajo, antes de todo, se han estudiado las diferentes clasificaciones de voces que existen actualmente. Después, una vez elegido la clasificación y calificativos que mejor se adaptan a nuestras necesidades se ha procedido a evaluar las voces sintéticas disponibles. Para que esta evaluación fuese lo más exacta posible, se ha hecho un test vía web, utilizando como evaluadores personas normales que podrían ser usuarios del servicio que ofrece el proyecto Zure TTS. Por último, una vez..., The first step of this work has been the study of the different classifications of voices, currently available. Then, and once the best classification and the qualifiers that best suit our needs have been chosen, we proceed to evaluate the available synthetic voices according to these qualifiers. In order to do the best and most exact evaluation, a web test has been created, using as evaluators normal people who are potential users of Zure TTS. Finally, after the evaluation, the results...



ASKHi: Analisi sintaktiko konputazional hibridoa paradigma desberdinen konbinazioan oinarrituta

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goenaga Azcarate, Iakes

206 p., Hizkuntzaren Prozesamenduan sintaxiak berebiziko garrantzia du. Hainbat atazatan erabiltzen da sintaxitik eratorritako informazioa, esaterako itzulpen automatikoan, rol semantikoen etiketatzean eta sentimenduen analisian. Tesi-lan honetan sintaxi konputazionala landu da, zehazki dependentzietanoinarritutako sintaxia jorratu da analizatzaile automatikoen bidez. Dependentzien analisi sintaktiko automatikoa hobetzeko bide desberdinak aztertudira: izaera desberdinetako analizatzaileen hibridazioa,...



Beroko estanpazio trokelentzako egoera termiko eta konformaketa simulazio softwareen alderaketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cuesta Ruedas, Asier

Proiektu honen helburua beroko enbutizio prozesuaren simulazioa egiteko erabiltzen diren bi software garrantzitsuenen arteko alderaketa egitea da, ondoren tailerrean neurtutako datu esperimentalekin konparatuz software bakoitzaren zehaztasun maila definitzen da. Konparaketa egiteko Autoform softwarearen azkeneko bi bertsioak (R6/R7) eta Pam Stamp 2017 softwarea erabili dira autogintza sektoreko bi piezen simulazioa burutzeko. Simulazioa aurrera eramateko lehenik eta behin Catia CAD diseinu..., The main objective of this project is to compare the two most popular software for the simulation of the process of hot forming in two real parts used in the automotive industry. Then these data are compared with the experimental measurements obtained in the workshop and will quantify the accuracy of each software. The two latest versions of Autoform R6/R7 and Pam Stamp 2017 have been used for the simulation. First, CAD software Catia has been used to define the tools during the process from..., El principal objetivo de este proyecto es comparar los dos software más populares para la simulación del proceso de embutición en caliente en dos piezas reales del sector del automóvil. Después estos datos se compararan con los datos experimentales obtenidos en el taller y se cuantificará la precisión de cada software. Para la simulación se han empleado las dos últimas versiones de Autoform R6/R7 y Pam Stamp 2017. En primer lugar se ha utilizado el programa de diseño CAD Catia para definir a...



Ariketa fisikoaren eta dieta osasuntsuaren programa baten epe luzeko efektuak lehenengo mailako hipertentsioa eta obesitate morbidoa zuen pertsona

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Goikoetxea Ugalde, Miren

HELBURUAK: 1) Lehenengo mailako hipertentsioa (HTA) eta obesitate morbidoa zuen pertsona batengan ariketa fisikoaren eta dieta osasuntsuaren programa baten epe luzeko efektuak aztertzea, 2) tentsio arterialean, gorputzeko konposizioan, aldagai biokimikoetan eta gaitasun kardiobaskularretan bai lau hilabeteko interbentzioa egin ondoren, bai epe luzeko efektuak aztertzea. METODOAK: Ikasketa kasu honetan 50 urteko emakume batek parte hartu du. Horretarako lau neurketa egin zitzaizkion:...



Egoera emozionalen eragina kirol errendimenduan: futbolean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Manterola Ikutza, Ainara

Goi errendimenduko futbol talde batean egoera emozionalek duten pisua eta garrantziaren inguruko errebisioa hobetzeko proposamen batekin bukatuz. Arrazoi ezberdinengatik desoreka emozionalek kirolarien ongizatean eta beraien errendimenduan sortzen dituzten aldaketak ikusi, eta horri aurre egiteko hainbat prebentzio ideia zein estrategia erregulatzaile proposatzen dira



Eskuhartze estrategiak heziketa fisikoan: kasu bakar baten azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Amorrortu Andrinua, Iker

Lan honen helburua orain dela 34 urte Magisteritza ikasi eta hainbat Hezkuntza Fisikoko ikastaro burutu izan zituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle baten hezkuntza estrategien azterketa egitea izan da. Horretarako 1go mailako gela batean aurrera eramandako irakaslearen plangintza islatzen duten 22 saio aztertu dira, jardueren barne logikaren ezaugarri adierazleak kontuan hartuz. Ezaugarri hauek aztertuz, hamar ariketatatik bederatzitan arerioaren presentzia azaldu da. Horrekin, %60...



Kolaborazio hutseko natur jarduerek partaideen arteko kohesioa bultzatzen al dute? Errebisioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Estevez Urain, Gorka

Natur jarduerak, kolaborazioa eta kohesioa zer diren azaltzen da, ondoren kolaboraziozko natur jarduerek talde eta pertsonetan duten eraginak aztertuz, batez ere kohesioaren ezaugarriari erreparatuz. Euskeraz idatzitako errebisio bibliografiko bat da.



Afasiko elebidunengan arazo morfologikoak ebaluatzeko EPLAko zenbait ariketaren euskal egokitzapena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garmendia Garaizabal, Ixone Eukene

Afasia deritzo hizkuntzari dagokionez garuneko hemisferio nagusi edo menderatzailean izan ohi den lesio baten eraginez sortutako hizkuntza nahaste edo galera. Gaixotasun honen bereizgarriak hizkuntz forma, erabilera edota edukiaren galera, gutxitze zein disfuntzioa dira (Puyuelo, 2001). Afasiaren inguruko lanean hainbat afasia mota bereizi ohi diren arren, errealitatean, sailkapen hori egoteak ez du esan nahi mota bakoitzean “sartzen” diren afasiko guztiek ezaugarri berberak izan behar...



Ahozkoaren lanketa irakaskuntzan: testuliburu baten azterketa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Velez del Burgo Zalacain, Nora

Ahozko mintzajarduna, espazio berean dauden mintzakideek elkarrekin eta elkarri eraginez burutzen duten ekintza dugu. Hau, banaka edo besteekin interlokuzioan egin daiteke. Ahozkoa eta idatzia bi modalitate ezberdin bezala irudikatu izan dira historian zehar, landugabetzat jo da lehena eta formalagotzat bigarrena. Adituek ikusi dutenez ordea, maila enuntziatibo eta linguistikoan, oso hurbil daude biak. Eta pentsatu izan denaren kontra, ahozkoak, idatzizkoak bezala, hainbat genero barnehartzen...



Alaholfing-tar familia San Gall Monasterian: 776-826, pro anima dohaintza ziklo baten eraikuntza

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aparicio Lozano, Andrea

Chadaloh kondeak 817. urtean San Gall monasterioari ondasun batzuk eman zizkion pro anima dohaintzan. Chadaloh Friuliko kondea izaki, 819. urtean hil zen avaro eta eslaviarren aurkako gerretan. Lehen aldiz 790. urtean identifikatzen da Chadaloh San Gall monasterioko dohaintza batean, bere gurasoen dohaintzaren lekuko bezala. Ostean, 805ean bere anaiarekin batera bi dohaintzen protagonista izan zen. 817. urtean burutu zuen hil aurretik azken...



Argudio-testuak Batxilergoko ikasle euskaldunengan, euskaraz eta gazteleraz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Albizu Echechipia, Lur

Egunerokoan eta, askotan, konturatu gabe ere erabiltzen dugun testua da argudiozkoa. Bai ahozko bai idatzizko egoeratan aurkitzen ahal dugu hau erabiltzeko beharra. Hau ikusita, zalantza batzuk agertu zitzaizkigun, hezkuntzari eta, zehatzago esateko, hezkuntza elebidunari lotuak. Izan ere, jakin nahi genuen testu generoen lanketa nolakoa zen ikastetxeetan, baita euskarazko eta gaztelaniazko produkzioa parekoak ote ziren ere, eta hala ez balitz, haien arteko desberdintasunak zeintzuk ziren....



Osasunera bideratutako jarduera fisikoa Euskal Herrian: Egoera eta Alternatibak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iturriotz Etxaniz, Mikel

Lan honen helburu nagusia, Hego Euskal Herrian osasunera bideratutako jarduera fisikoaren alorrean dagoen errealitatea aztertzea, zalantzan jartzea eta irakaspenak ateratzea da, gaur egungo gizartearen baloreetatik urrun egongo den jarduera fisiko eredu eredugarri batera bidean. “Errealitate” esaten dugunean, momentuan dagoen egoeraz ari gara, hots, jaurduera fisikoa praktikatzeko norbanakook dauzkagun aukera eta baliabide ezberdinez, prebentziora bideratutako jarduera fisikotik...



EAE-ko udalen berdintasun politikak 2010-2015 urteen bitartean

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zendegi Zelaia, María

Lan honen bitartez, EAEko udalerrietan berdintasun politiketan dagoen aktibotasun maila edo hobeto esanda udalek izan duten “proaktibotasuna” ikertzea nahi da. Kontzeptuak definitze aldera, berdintasun politika moduan ulertzen da, genero ikuspegia txertatzen duen politika oro. Ikerketa honetan, maila lokalean jorratzen diren politika publikoak aztertuko dira; beraz berdintasun politikaz mintzatzean, administrazio lokalean genero ikuspegiaz sortutako...



Emakumekoen errugbiaren maskulinizazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Ullibarri Ugarriza, Mirari

Genero ikerketa bat da eta kasu honetan emakumezkoen errugbiak pairatzen duen diskriminazioa azaleratuko da.



Apartheid: baztertzearen aurpegi berria

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Michelena Lizaso, Olatz

Euskaraz egindako lan honetan, nazioarteko testuingurua kontuan harturik, XX. mendean Afrika deskolonizatzen hasi zen garaian, Hegoafrikak beste bide bat jarraitu zuen. Lan honetan, Hegoafrikako Batasunaren sorrera, 1910. urtean, alegia, abiapuntu gisa harturik, XX. mendean zehar biztanleria ez-zuriak jasan zuen baztertze eta diskriminazio politiko, ekonomiko zein soziala aztertuko dugu. Eskubideen zapaltze honetan, 1948an D.F.Malan-ek National Party-ren buruak hauteskundeak irabazi zituenean,...



Goi Erdi Aroko jokabide sexualen presentzia penitentzial hispanikoetan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sánchez González, Markos

Gradu Amaierako Lan honen helburua penitentzial hispanikoen posibilitateak kontutan hartuz Goi Erdi Aroko jokabide sexualetara hurbiltzean datza. Lanean zehar gure xedea penitentzial hispanikoetan agertutako adierazpen sexualen deskribapen bat eskaintzea izan denez, iturri hauen inguruko metodologiaren arazoetan oso azaletik baino ez gara sartu. Lanaren lehen zatian liburu penitentzialen inguruko ezagutzaren egoera orokor bat aurkezten da garaian kokatzearren eta penitentzialen ibilbide...



Hiria eta generoa: Itxaro Bordaren “Jalgi hadi plazara”

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Dorai Urritza, Olatz

Amaia Ezpeldoi dugu Itxaro Bordaren Jalgi hadi plazara nobela beltzeko protagonista, euskal literaturaren historiako emakume detektibe eta lesbiana bakarra. Eleberri honek mugarri bat suposatzen du Iparraldeko detektibe ezohikoaren bizitzan, bertan onartu eta aldarrikatzen baitu lehen aldiz publikoki lesbiana izaera. Kontakizuna Isturitzeko kobazuloetan hasten bada ere, Ezpeldoik ordurako Zuberoatik Baionarako ibilbidea egina du eta esku artean duen kasu berria ikertzeko aitzakiaz, Bilbora...



Hispaniako erromanizazioa epigrafiaren bidez. Emakumearen esku hartze ekonomikoa Imperium Romanum-eko Hispania-n

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Perosanz Moral, Eva

Aurkezten den euskaraz eginiko lan honetan, Erromatar Inperioaren hasieran Hispania-n emakumeek izandako ekarpen ekonomikoa ikertzen da. Lanaren helburu nagusiena historiografia tradizionalak emakumeen inguruan eraikitako estereotipoarekin haustea da, emakumeek egindako ekarpena handia eta anitza zela erakutsiz.



Historiaurreko nabigazio metodoak Ozeano Atlantikoan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Rubio Martinez de Treviño, Jonatan

Lan honetan, gutxi landu den gai bat berreskuratzeko asmoz, historiaurreko taldeek Ozeano Atlantikoan, Mesolitotik - Brontze Arora arte, gauzatuko zituzten nabigazio metodo ezberdinak aztertu ditugu, eta honekin batera, beharko zituzten teknikak, materialak, garraioak eta ezaguerak. Itsasketaren hastapenei begira, Paleolitoan kokatu ditugu lehenengo zantzuak. Hala ere, hauen azterketa jorratzea, oso zaila suertatu da aztarnen faltagatik eta, horrela, Holozenora arte itxaron beharko dugu...



Neska kirolarien egoera eskola garaitik goi mailako txapelketeraino

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Eguren Zubeldia, Peru

33 p. : il. - E-mail del autor: peguren@axular.net, Nesken eskubideak aldarrikatuz, mugimendu feministek bide latza ibili dute. Urte askotan zehar, eta gaur egun ere, gizarteak barneratuta duen matxismoaren aurka borrokatu da, gehiengoaren ideal eta estereotipoen aurka jokatuz. Gizartean nesken diskriminazio egoerak gutxitu direla eta sexuen eskubide eta aukerak berdintzen doazela dioten arren, egundoko ibilbidea geratzen da. Beraz, elkarrizketa batzuen bidez, gaur egun goi mailako kirolarien artean neskek bizitzen dituzten diskriminazio egoerak...



Imozko oikonimiaz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iriarte Goñi, Ibai

“Imozko oikonimiaz” izena duen Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek Imozko oikonimia eta bertatik eratorritako izengoitiak aztertzea du helburu, honako gaia Euskal Herriko beste alderdi batzuetan landu duten adituen lanak oinarri hartuz. Lanari ekiteko Imozko telefono zerrendetan jasotako datuak baliatu ditugu eta hortik abiatuta Juan Aleman Imotz eta Basaburuako idazkari ohiarekin elkartu gara datuak xehekiago ezagutze aldera. Hark jarri dizkigu eskura dokumentu zaharrak eta egungo etxe izenen...



Konkista musulmanaren osteko Iberiar Penintsulako iparraldeko apezpikutzak: Valpuestako apezpikutza eta Kintila apezpikuaren kasuak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Armendariz Bosque, Aitor

Lan honen helburua bisigodoen erreinuaren desagerpenaren eta konkista musulmanaren osteko Iberiar Penintsulako iparraldeko apezpikutzen eta apezpikuen azterketara hurbiltzea da. Horretarako, bi adibide zehatzetan arreta jarriko dugu, bakoitzaren dokumentazioaren analisia gauzatuz: Alde batetik, IX. mendearen hasieran sortzen den Valpuestako apezpikutzaren kasua eta, bestetik, Kantabria iparraldean agertzen den Kintila apezpikuarena. Lehenengoa, Gaubea haranean kokaturikoa, garai honetako...



Literatur itzulpena: Daniel Handlerren The Grim Grotto gazte-literaturako eleberriaren euskararako itzulpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Alonso Abajo, Jon

Itzulpen-lan honek bi ardatz nagusi ditu: lehenik eta behin, Daniel Handler izeneko autore kaliforniarrak ingelesez idatzitako gazte-literaturako eleberri baten pasarte bat euskarara itzultzea izango da gure lehendabiziko helburua; bigarren ardatza, aldiz, pasarte horren itzulpen-prozesua bera xehe-xehe aztertzea izango da, eta, batez ere, itzulpenean zehar izandako arazo nagusiei aurre egiteko erabili diren konponbideei eta estrategiei buruzko informazio zehatza emango da. Modu horretan, eta...



DBH 4ko ikasleen testu laburpenak deskribatzen, IKT-ak erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garin Garde, Idoia

Ikerketa lan honen helburua DBH 4-ko ikasle talde batek egindako testu laburpenak deskribatzea da. Hau da, testuaren ideiarik nagusienak jasotzen dituzten, progresio tematikoa zaintzen duten, ideien arteko koherentzia erlazioa mantentzen duten, ideien arteko kohesioa zaintzen duten... Ikasleek egindako laburpenak ez dira modu intuitiboan gauzatutakoak izango, aitzitik, laburpen automatikoak egiteko programa bat erabilita egingo dituzte, compress.eus, hain zuzen ere. Programa horri esker, ikasle...



Teknoyonkien garaian hezkuntzaren erronkak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Kintana Goiriena, Aiora

“Teknoyonkien garaian, teknologia berriek eta ingurune digitalak erraztu edo oztopatu egiten dute ikaskuntza prozesua eta zein kasutan izan daitezke mesedegarriak?" Agian probokazio puntu bat baduela onartu behar dut arestian aipaturiko galderak. Lan hau gogoeta ezberdinen bilketa bat da, bizi garen gizartean, teknologiek eta IKTek duten paperaren inguruko hausnarketa ahalegin bat. Teknologiak tresna lagungarriak izan daitezke hezkuntza prozesuetan, baina gure gizarteko alor ezberdinetan...



Soziolinguistika lantzeko material didaktikoa Ikerkuntzara hurbilpena

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Unamuno Goiriena, Lorea

Txosten hau hamar kapitulutan antolatuta dago: Sarrera, Testuingurua, Helburuak, Metodologia, Trebetasun eta oinarrizko konpetentziak, Euskarria eta denboraren egituraketa, Materiala eta Ariketak, Ebaluazioa, Ondorioak eta Bibliografia. Sortutako material didaktikoak soziolinguistika du gaitzat, soziolinguistika bariazionista, hain zuzen eta online dago eskuragarri http://editor.wix.com/html/editor/web/renderer/edit/c144c669-738d-43d8-a5b1-05494e869bf4?metaSiteId=c95cfff5-c205-458b-b108-...



Open edX plataformaren instalazioa, konfigurazioa eta euskaratze prozesuaren dokumentazioa. App-aren konfigurazioa eta konpilazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Altube Mendiguren, Arrate

Lan honetan Open edX plataformaren instalazioa, konfigurazioa eta euskaratze prozesua burutu eta dokumentatuko da. Horrez gain, zerbitzarian egiten den instalazioa mugikorrentzako app batean konpilatu eta konektatuko da, honen prozesua dokumentatuz. Horretarako, Ubuntu 16.04 zerbitzari batean edx native bertsioaren instalazioa eta konfigurazioa burutuko dugu. Ondoren, euskaratze prozesua aurrera eramango dugu eta plataforma hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelania eta ingelesa) agertzeko...



Natur zientzien didaktika berritzaile eta digitala: laborategi birtualen eta simulazioen erabilera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arzuaga Oñaederra, Katrin

HEZikt gradu-ondokoaren baitan gauzatu den proiektu honetan natur zientzien hezkuntza berritzailearen eta digitalaren inguruan ikerketa eta proposamen didaktiko bat egin da. Zientzia ikasketak esperimentazioan eta ikerketan dute ardatza, eta horretarako beharrezkoa da ingurune naturalean gertatzen diren aldaketak eta fenomenoak behatzea, ikertzea eta ulertzea. Baina eskola askotan laborategian esperimentatzea ezinezkoa bihurtu da, eta askotariko egoeretan behatu behar diren natur fenomenoak...



Zer egin dezakegu Michelin green izateko?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Sierra García, Irene

Hezkuntza maila:Gradua . Iraupena (ordutan): 50 ordu baino gehiago, Baliabide honetan Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBL) metodologiaren aplikazio bat aurkezten da. Metodologia hori Ingurumen Zientzietako Graduko Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua irakasgaian ezarri da. Proiektu honen bidez, eta kasu erreal batekin lan egiten, ikasleek irakasgaiaren kontzeptuak hobeto ulertu eta bereganatu ditzaten lortu nahi da. Ikasleen eginkizuna honako hau da: industria-instalazio baten atmosferarako isurketen inpaktua kuantifikatu behar dute, onargarria den edo...



Arduino hezkuntzarako: azterketa, ikastaroa eta adibide praktiko bat

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Carcedo Martín, Adriana

Proiektu honek konputagailuen ingeniaritza eta irakaskuntza arloak lotzea du helburu. Alde batetik, Arduinok hezkuntza-maila desberdinetan duen erabileraren azterketa egingo da, eta bestetik, proiektu zehatz baten identifikazioa eta inplementazioa egingo da. Garatuko den proiektua eklipseak ikusteko eta ulertzeko balioko duen eguzki-sistemaren zati baten eraikuntza izango da. Horretaz gain, proiektuan ikasitakoaz baliatuz eta hezkuntza gustuko izanik, “Domotika, sentsore eta automatizaziorako...



Digitalizazio Automatikoa: Iruditik Testura

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Arrue Aldalur, Pello

Hurrengo orrietan, paperean inprimaturik dauden testuen digitalizazio automatikoa hobetzen saiatuko da. Hobekuntza hori hiru modutara egin daiteke: Irudiak aurreprozesatuta,OCR1[OCR, 2017] algoritmoak hobetuta edo behin digitalizatuta dagoen testua hiztegien bidez zuzenduta. Proiektuan zehar, irudien aurreprozesatzean sakonduko da gehien. Hasteko, hobekuntza hauek burutzeko beharrezkoak diren aurrekari eta teknologiak azalduko dira. Ondoren, itxura eta hizkuntza desberdineko testu-irudiekin...



Konputagailuen Egitura ikasgaiko praktikak Raspberry Pi makinara egokitzea

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Viedma Castillo, Jon

Gradu amaierako proiektuaren helburu nagusia Raspberry Pi Fundazioak orain dela bost urte merkaturatutako Raspberry Pi txartelaren bitartez, konputagailuen arkitektura saileko Konputagailuen Egitura irakasgaian moldaketa bat ezartzea da. Raspberry Pi kreditu txartelen tamaina duen eta zirkuitu-plaka bakarreko konputagailu pertsonalen serie bat da, gaur egungo elektronikako proiektu askotan erabiltzen dena. Orain arte, Konputagailuen Egitura irakasgaia bi zatitan banatua izan da: Lehenengo...



Mantentze-kudeaketarako web-aplikazioa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aramburu Peñagaricano, Alexander

Gradu amaierako proiektu honetan, Tolosaldea Instituturako mantentze-kudeaketa sistemaren diseinua eta inplementazioa egitea izan dugu helburu, beti ere software librean oinarritua. Matxuraren bat sumatzen denean, aplikazioaren bitartez erabiltzaileak mezua bidaltzen dio mantentze-kudeatzaileari, argazki eta guzti eta, honek, konponketa bideratzen du, behar den lana eginez. Horretaz gain, historikoak eta bestelako datuak ere jaso eta esportatzeko aukera ematzen du. Horrela, aplikazioak...



Mobil aplikazio garapena web-teknologiak erabiliz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zaldua del Olmo, Beñat

Lan honetan mugikor aplikazio bat garatu egin da. Honen helburua ikasketa prozesuan zalantzak izan duten ikasleak laguntzeko prest dauden beste ikasleekin kontaktua erraztea izango da.



Mover4 beso robotikoaren traiektoriak 3D ikusmen sentsorearen elikaduraz

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Camacho Piris, Daniel

Honako proiektuan Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldeko (RSAIT) Mover4 beso robotikoa eta Microsoft-eko Kinect sentsorea erabili dira piezen manipulazioa gauzatzeko ROS, Moveit! eta rViz inguruneak erabiliz. CommonPlace Robotics enpresako Mover4 beso robotikoak Kinect sentsorea darabil manipulatu beharreko piezak eta talkaobjektuak hautemateko. Informazio honetaz baliatuz beharrezko objektua manipulatu eta bidean aurkitzen dituen obstakuluak ekiditen ditu. Sistema hau Donostiako...



eAssessment (evaluación de los aprendizajes en contextos online o blended): tendencias, modelos y estrategias de evaluación avanzadas)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Garcia-Blazquez, Itziar

Proiektu honen helburua, online bidezko ikas‑prozesuetan ematen diren ebaluazioen inguruan burututako ikerketa eta hezkuntza praktiken literatura azterketa bat egitea da. Gaur egun oraindik ere, ohikoa da ebaluazio‑tresna tradizionalak erabiltzea, ikas‑ eta irakas‑prozesuak aldatu badira ere. Dokumentu honek hainbat argitalpenetan jasotzen diren hainbat ebaluazio joera alternatiboen tendentzia, eredu eta estrategia biltzen ditu.



Arkeologia eta Generoa

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Pozo Sevilla, Cristina

Jarraian aurkezten den testua lan bibliografikoa dugu Arkeologia eta Generoaren arteko hausnarketa bat aurkezten delarik. Diskurtsoan zehar, genero kontzeptuaren sorrera eta diziplinan sartzearen ibilbidea aztertuko da jarraian, Arkeologia Feminista, Generoaren arkeologia eta bestelako korronteen inguruan dauden eztabaidak aipatuz eta proposamen konkretu bat eginez. Proposamen hori Arkeologia Engeneratu terminoa izango delarik, zeinean, ikusiko dugun bezala, genero...



Atzerritarrentzako errusieraren irakaskuntza. Aspektuaren erabilera aginteran

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Iraola Lasa, Leila

Gradu Amaierako Lan honetan, errusiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duenaren lekuan jarri eta errusieraren gramatikako atal zehatz bat landuko da: aspektuaren erabilera aginteran. Lehenik eta behin, lan hau eginda zer helburu lortu nahi diren azalduko da, baita helburu horiek lortzeko baliatuko den metodologia ere. Jarraian, gaiari helduko zaio eta bi atal nagusitan banatuko da lana: deskribapen gramatikala eta analisi praktikoa. Lehenengo atalean, ahalik eta sakonen...



Autobiografia feminista: “Zuri-beltzeko argazkiak” (Arantxa Urretabizkaia), “Cómo pudo pasarnos esto” (Idoia Estornés)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Astiazaran Makatzaga, Ane

Eskuartean duzuen lanaren funtsa, beren autobiografia idatzi duten bi emakumeren lana aztertzea izango da bai eta autobiografia horiek feministak diren ala ez frogatzea ere. Arantxa Urretabizkaiaren Zuri-beltzeko argazkiak eta Idoia Estornés-en Cómo pudo pasarnos esto izan dira aukeratu ditudan autobiografiak. Bi emakumeak haurrak izan ziren gerraostean, eta bertan kokatzen dituzte beren bizipenak. Nahiz eta Estornésen idatzia ez den haurtzarora mugatzen, zati hori izan da neure azterketarako...



Autofikzioa euskal literaturan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Azpeitia Anta, Lorea

Lan honetan autofikzioa ikertu da, bereziki euskal literaturan duen lekua eta izan duen harrera aztertu direlarik. Horretarako, honako eskema hau jarraitu da: Lehenik eta behin, lanaren alderdi teorikoa azaldu da; batetik, autofikzioaren inguruko teoria aurkeztuz. Bertan, autofikzioa zer den definitzeko saiakera egin da, teorialari desberdinek emandako definizioak aurkeztuz; autofikzioaren sorreraren berri eman da ondoren, baita haren bilakaera historikoa labur deskribatu ere; eta, jarraian,...



Behe Erdi Aroko aginte-zentro bateko elementu metalikoen analisi espazial eta funtzionala: Irulegiko kasua

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
De la Sotilla Ayestaran, Mattin

Lan honek Irulegiko (Nafarroa) gazteluko material historikoak zuzenean lantzeko aukera eskaini du. Ildo horretatik, ikerketa mota hauen metodologia ikasten ahalegindu gara eta sortu diren arazoei aurre egiten. Behe Erdi Aroko botere-zentro bateko metalezko objektuetatik abiatuz, eguneroko erabileraren inguruko informazio historikoa lortzea izan da helburu. Metalezko objektu arkeologikoak gizakiaren produktu edo manufaktura...



Berant Erdi Aroko bizitza erlijioso eta moralaren kontrola Gipuzkoan eta Bizkaian hiribilduetako dokumentazioan (XIV-XV. mendeetan)

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gómez Aldanondo, Andoni

Lan honek Behe Erdi Aroko eta Aro Moderno Hasierako erlijiozkotasuna eta morala aztertzen ditu Bizkaiko Jaurerrian eta batez ere Bilbo eta Markinan. Erabilgarri dagoen informazioari dagokionez oso oparoa da, baina oraindik badaude zenbait iturri aztertzeke. Azterga iari dagokionez bi zati ezberdinetan banatzen da, batetik herri xehea izango genuke eta bestetik aldiz elizgizonak. Lehen taldeari zuzendutako neurriei erreparatzen badiogu, helburua bikoitza...



Berlin 1945-1961. Gizartearen apurketa.

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Martinez de Madina Alcorta, Maria

II Mundu Gerraren amaieran, Alemaniako herrialdea eta bere hiriburua, Berlin, gerra osteko egoerara egokitu behar izan zuten. Potentzia irabazleek hartu zuten herrialdeko ekonomia, politika eta gizartea berreraikitzeko ardura. Baina, Gerra Hotzaren ondorioz, Alemania eta Berlin bi estatu desberdinetan banatuak izan ziren, ekonomia eta politika desberdinekin eta horren eraginez, gizarte desberdinarekin. Bereziki Postdam-eko itunean Alemaniako auziaz hitz egin zen, eta bertan irabazleen artean...



Bi hitz Hernaniko hizkeraren inguruan

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aranburu Gonzalo, Maddi

Ondotik datozen orrialdeetan, Hernani herriko hiru hizkuntza-ezaugarri hartu eta inguruko herriekin alderatu ditut, muga bat ezartzeko asmoz. Helburua, aukeratutako hizkuntza-ezaugarri hauek nolabait “mugatzea” izan da; herri batetik bestera ea ezaugarria gertatzen den ala ez aztertzea. Horretarako, lana honela antolatu da: laburpen honen ondoren, Hernani herriaren gerturatze soziolinguistiko bat egingo dut, eta lan honetarako erabili den corpusaz mintzatuko naiz. Jarraian, teoriaren azalpen...



Bidaniako portzelana fabrika

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Aguirrezabala Lizarazu, Edurne

Lan honen helburua Bidaniako udalerrian, Gipuzkoan, kokatzen den portzelana fabrikaren inguruko ikerketa historikoa egitea da. Gai honi buruzko bibliografia gabezia dela eta metodo arkeologikoa erabiliz, informazio osagarria eskaintzen saiatuko gara. Horretarako, iturri ezberdinak eta metodologia zehatz bat erabiliko dut, lanaren ziurtasuna bermatze aldera. Kontsultaturiko iturrien artean, bibliografikoak, etnografikoak zein arkeologikoak aurki daitezke. Kasu honetan, ahozko testigantzek zein...



Bigarren Olatuko Feminismoa. Berezitasunak eta Euskal Herrian izan zuen eragina; 1977ko Euskadiko Emakumeen Lehenengo Topaketak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Bengoetxea Gartzia, Ilargi

Bigarren olatuko feminismoa 60. hamarkadan Mendebaldean sortu eta garatu zen mugimendua izan zen, teoria eta praktika uztartu zituena eta beste munduko hainbat tokitara zabaldu zena. Aurreko garaiko feminismoez desberdindu zuena patriarkatuaren kontzepzio berria izan zen, gizonen boterean oinarritzen zen sistema hori aspektu guztietan erreproduzitzen zela aldarrikatuz eta ondorioz, horren kontra politikan, ekonomian, kulturan, ohituretan, arlo sozialetan etab. ekin zioten emakumeen eskubideen...



Borondatearen Garaitza: Aro Garaikidearen gatazkak zinemaren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Cobo Tabar, Iñigo Aitor

[EUS] "Borondatearen Garaitza" nazi aldiko zinemaren maisulana da eta XX. mendeko zinemaren lan gorenetako bat. Bere bikantasun teknikoa eta ahalmen bisuala ezinbesteko eragina izan zuten zinemaren bilakaeran gaur egunera arte., [ENG] Considered the finest example of propaganda cinema, Triumph of the Will shows in detail the 6th Party Congress hosted in the city of Nuremberg in September 1934. The film successes at being a monumental historical document of one of Nazism’s most impressive rituals and summarizes widely the main tenants of Nazi ideology. The Film´s director, former dancer and actress Leni Riefenstahl, catches masterfully the main events of the Party Congress featuring the main Nazi leaders as cast. Wisely...



Dovlatoven Konpromisoa eleberriaren euskal bertsioa: kultura itzultzen

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Zarate Herrero, Maitane

Hizkuntza eta kulturaren arteko elkarrekintzaren errealitatea aztertu nahi izan dugu lan honen bitartez. Lehenik, luzaroan itzulpengintzaren munduko adituek egin dituzten teorizazioak aurkeztu dira; ondoren, itzulpenaren parte diren osagaiak atzeman eta hauek guztiek literatura-itzulpenean duten garrantzia azaldu ditugu. Erreferentzia hauek arazoak dakartzate itzulpen prozesuan, sorburu-hizkuntzan dituzten inplikazioek ez baitute beharrean xede-hizkuntzan berdinak izan. Hizkuntza bakoitzak hitz...



EKI proiektuko "Euskararen lekukoak" unitatea: testu-generoetan oinarritutako didaktika?

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Lizarralde Beñaran, Josu

Lan honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, azaldu nahi izango da EKI ikasmaterialeko unitate batean testu-generoen ekoizpenaren irakaskuntza nola gauzatzea proposatzen den. Bestetik, Genevako Unibertsitatearen ildotik garatutako Sekuentzia Didaktiko bat adibide bezala hartuz, EKIren proposamen didaktikoan Sekuentzia Didaktikoen eredua zenbateraino jarraitzen den aztertu nahi izango da. EKI proiektua duela gutxi Ikaselkar argitaletxeak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean martxan jarritako...



Elebidun goiztiarren hiztegia: euskaldun elebakar eta euskara-gaztelania elebidun goiztiarren arteko erkaketa CDIren bidez

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Barruetabeña Erdaide, Alaine

Lan hau elebidun goiztiarren hiztegiari buruzkoa da. Bertan 16-35 hilabete arteko 5 ume elebakar eta 6 elebidunen datuak deskribatu eta aztertu dira. Lanean Communicative Development Inventories (CDI) tresnaren erabileran trebatu nahi da eta gaira hurbilpen bat egin. Haur elebidunak aztertzeko datuak bi hizkuntzetan jaso dira euskaldun elebakar eta elebidunen artean alderik dagoen ikusiz. Horretarako, CDIren euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak erabili dira, galdetegi batzuk, elebakarrenak,...



Elebidunak: gaurko errealitatea gizartean eta zientzian

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Gurrutxaga Sarasola, Ione

Bizi garen gizarte globalizatuan harremanek hartu duten indarra dela eta, hizkuntza bat baina gehiago jakiteak baliabide ugari eskaini ditzake. Eleaniztasuna, geroz eta fenomeno zabalduagoa da, eta pixkanaka ikergai nagusi bihurtzen ari da hainbat ikerketetan, hizkuntzen ikasketa nola gertatzen den aztertzen dutenetan, esaterako. Aspalditik jakin nahi izan da gizakiak nolako baliabide eta mekanismoak dituen hizkuntzak ikasteko, eta horretarako, orain gutxi arte elebakarretan bakarrik...



Emakumearen biluzia Barrokoan. Susana eta agureak

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Urain Miranda, Ane

Lan honekin, emakumearen biluziaren irudikapena mendebaldeko gizartearen sinbolo bilakatu eta emakumearen gorputza gizartearen irudi nola bihurtu den azalduko da. Gizonaren begiradatik idealizatua izan den emakumearen gorputz biluzi hori kategori sexual eta kultural bat da, honen sexualitatea eta feminitatea kontrolatzen duena. Emakumeak subjektu bezala ahaztuak izan diren Artearen Historian, protagonistak izan dira artelanetan, eta bereziki, objektu bezala izan dira irudikatuak. Azaldutako...



Euskal aditz inflexioaren argumentu sistema eta zenbait arazo

Repositorio: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Etxebeste Arozena, Jon

Ezaguna da euskal morfologiak, modu batera edo bestera, jadanik jorratuak dituen gai asko barnebiltzen dituela. Euskarak, hizkuntza eranskaria izanik, morfema aukera zabala eskaintzen du eta, beharbada, eremu emankorra izateak erakarri izan du hainbeste ikerlari euskal morfologiara. Badago, euskal morfologian aztergai diren gai guztien artean, eta gaurkotasunezko terminologiaz baliatzea atrebentzia handiegia ez bada behintzat, trending topic gisara sailka genezakeen gai bat: euskal inflexio...